AMAVI 46

Page 1

Otsaila / Febrero 2021

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

46

@VillabonakoUdala

6.859.326 € -ko aurrekontua onartu da, 2021erako Udalaren lehentasun nagusiak dira herritarren ongizatea bermatzea, pertsona guztien oinarrizko beharrizanak asetzea eta herriko ekonomia suspertzea.

Herriko ostalaritzara dirulaguntza berria bideratu du Udalak, urtarrileko itxieraren galerak arintzeko Laburrean

Dirulaguntza berria

Udal aurrekontuak 2021

2-3-4

5

6-7

Incansables txaranga Tolosaldea garatzen Librean

8-9

10

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

LABURREAN

Dispertsioaren kontra, urteko azken egunean

Holokaustoaren herriko biktimak omendu dituzte

Orain presoak! Euskal presoak Euskal Herrira! lelopean kalera atera ziren Aiztondo bailarako ehundaka herritar. Villabonako Erreboteko plazatik abiatuta, Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino egin zuten bidea, segurtasun neurri guztiak errespetatuz.

Naziek eragindako Holokaustoaren Biktimen Nazioarteko Eguna da urtarrilaren 27a, eta Amasa-Villabonako Memoria eta Bizikidetza Batzordeak II. Mundu gerrateko urteetan nazien kontzentrazio eremuetan egondako herritarrak gogoratu ditu. Udalbatza osoaren izenean, lore eskaintza xume bana egin dute Villabonako Kale Nagusian, naziek eraildako Adolfo Lozano eta Alberto Beauforten jaiotetxeen aurrealdean, lurzoruan ezarrita dauden oroimen plaken ondoan. Kontzentrazio eremuetan egondako bederatzi billabonatarrak eta haien senideak ere omendu dituzte. Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek osatzen duten Memoria eta Bizikidetza Batzordeak nazismoak eragindako giza-eskubideen urraketa larriak eta sarraski izugarriak gaitzetsi eta kontzentrazio eremuetan egondako bederatzi billabonatarrak eta haien senideak omendu ditu. Modu horretan, Amasa-Villabonako Udalak pertsona hauek demokraziaren eta askatasunaren alde jarduteagatik pairatutako sufrimendu bidegabea aitortzen du.

Udalbatzak Euskal presoen urruntzearen amaiera eskatu du Abenduko Osoko Bilkuran, Udalbatzak Erakunde Adierazpena onartu zuen gehiengo osoz. Adierazpenak EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien babesa izan zuen eta PSEko ordezkaria abstenitu egin zen. Erakunde Adierazpen honen bidez, udalak euskal presoei legedi penitentziario arrunta aplikatzeko eta salbuespenezko politikekin amaitzeko eskatzen dio espainiar gobernuari. Castro, Guridi eta Besance, herritik gertuago Espainiako Barne Ministerioaren esku dagoen Espetxe Zuzendaritzak 11 euskal preso Euskal Herrira gerturatzeko agindua eman zuen abenduaren 31n bertan. 11 preso horien artean herriko 3 daude: Iñigo Guridi Jaendik Leonera mugitu dute, Juan Carlos Besance Huelvatik Palentziara eta Manex Castro Cadizetik Zaragozara. Bestalde, Oscar Zelarainek Castellonen jarraitzen du eta Emilio Salaberria Martuteneko espetxean dago, hirugarren graduan.

Denuncia de la dispersión, el último día del año Bajo el lema Orain presoak! Euskal Presoak Euskal Herrira! cientos de personas de Aiztondo bailara se manisfestaron desde la Erreboteko plaza hasta la plaza Joxe Arregi de Zizurkil. Por otro lado, ese mísmo 31 de diciembre, Instituciones Penitenciarias ordenó el acercamiento de 11 presos vascos a Euskal Herria. Entre esos 11 se encuentran los billabonatarras Iñigo Guridi que ha sido trasladado de Jaén a León, Juan Carlos Besance de Huelva a Palencia y Manex Castro de Cádiz a Zaragoza. 2

2021eko otsaila

En recuerdo de los billabonatarras víctimas del Holocausto Nazi El 27 de enero, se celebra el Día Internacional de las Víctimas del Holocausto causado por los nazis. Por ello, la alcaldesa Beatriz Unzué y el teniente de alcalde Xabat Laborde, en nombre de toda la corporación municipal, realizaron ofrendas florales en la Kale Nagusia de Villabona, frente a las casas natales de Adolfo Lozano y Alberto Beaufort, asesinados por los nazis. La Comisión de Memoria y Convivencia, integrada por todos los partidos políticos con representación en el Ayuntamiento, ha condenado las graves violaciones de los derechos humanos causadas por el nazismo y ha homenajeado a los nueve billabonatarras y sus familiares que permanecieron en los campos de concentración.


LABURREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Aire libreko espazio handiagoa herriko ikasleentzat Udalak, Fleming herri eskolako guraso elkartearekin elkarlanean, 15x30 metroko karpa handi bat alokatu eta ezarri du Arratzaingo eskolako patioan. Horrela, egun euritsuetan Arratzaingo eskola gunean dabiltzan Fleming Herri Eskolako eta Erniobea BHI-ko ikasleek aire libreko eremu estali zabalagoa izango dute, eta, bide batez, Covid-19aren kontrako prebentzioa ere hobetu da. Gutxienez, ikasturtea amaitu arte egongo da karpa hau.

Mayor espacio al aire libre para los alumnos

El Ayuntamiento ha alquilado una carpa de 15x30 metros y la ha instalado el patio de la escuela de Arratzain. Así, los/as alumnos/as tendrán una zona cubierta más amplia al aire libre, y se mejora la prevención contra la Covid-19. Esta cubierta se mantendrá al menos hasta finalizar el curso escolar.

Asfaltatze lanak SACEM industrialdean

LEHEN

SACEM industrialdeko bidea egoera kaskarrean zegoen eta ibilgailuek zailtasun handiak zituzten bertatik pasatzeko. Orain bide hori asfaltatu egin da kamioiek industrialdea zeharkatu dezakete arazorik gabe. Modu horretan, industrialdeko jarduerarako azpiegiturak nabarmen hobetu dira. Inbertsio honek finantziazio publiko-pribatua izan du, Arteca Caucho Metal S.A. enpresak eta Udalak ordaindu baitute obra. Udala herriko industria jarduera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du lan honekin.

ORAIN

Asfaltado el vial del polígono de SACEM Se ha asfaltado el vial del polígono de SACEM y ahora los camiones pueden atravesarlo sin problemas. La obra ha sido sufragada entre la empresa Arteca Caucho Metal S.A. y el Ayuntamiento.

Berdura plaza goitik behera garbitu dute Herriko espazio publikoen garbiketa planaren garapenaren baitan, Villabonako Berdura plazako estalgunea garbitu dute udaleko garbiketa zerbitzuek. Urte luzez bere horretan egon eta gero, pilatutako zikinkeria kentzeko behar handia zuen plaza honek. Beraz, estalpearen kanpoaldea eta barrualdeko egitura metalikoak garbitu dituzte udal garbiketa brigadako langileek.

Se ha limpiado la cubierta de la Berdura plaza Siguiendo el desarrollo del plan de limpieza de espacios públicos de la localidad, los servicios de limpieza del Ayuntamiento han procedido a la limpieza de la cubierta de la Berdura Plaza, tanto el exterior de la misma, como las vigas metálicas del interior. 2021eko otsaila

3


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

LABURREAN

Pump Track pista berria, Otsabiko parkean

Emakume zientzialari guztiei, esker onez

Mendi bizikletan ibiltzeko Pump Track pista eraiki da auzolanean, eta dagoeneko erabilgarri badago ere, parkearen eremua txukundu eta hobetzeko hainbat lan egingo dira datozen asteetan: inguruko sasiak kendu, zuhaitzak kimatu, parkera iristeko zebrabidea margotu, bizikletak garbitzeko gunea sortu... Udalak eskerrak eman nahi dizkie proiektu honen bultzatzaileei eta lanean aritu diren Belarmendiko langileei.

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, eta, horren harira, Udalak erakusketa berezia antolatu du udaletxeko arkupetan: “Emakume zientzialariak historian zehar”. Otsailaren 11tik 18ra luzatu den ekimen honekin, omenaldia egin nahi izan zaie humanitatearen eboluzioari ezinbesteko ekarpena egin dioten eta merezitako errekonozimendua jaso ez duten emakume zientzialari guztiei.

Nueva pista Pump Track en el parque de Otsabi

En agradecimiento a todas las mujeres científicas

Se ha creado una pista de Pump Track para bicicleta de montaña en el parque de Otsabi. Ya está disponible, y en las próximas semanas se realizarán diversos trabajos de mejora de la zona del parque: desbroces, poda de árboles, pintar el paso de cebra para llegar al parque, creación de un espacio para limpiar las bicis... El Ayuntamiento agradece a los impulsores de este proyecto, así como a los trabajadores de Belarmendi que han trabajado en ello.

Con motivo del 11 de febrero, Día Internacional de las Mujeres Científicas, el Ayuntamiento ha organizado una exposición en los soportales de la Casa Consistorial titulada "Emakume zientzialariak historian zehar". Con esta iniciativa, que ha tenido lugar del 11 al 18 de febrero, se ha querido rendir un homenaje a todas las mujeres científicas cuya aportación ha sido imprescindible para la evolución de la humanidad y que no han recibido el reconocimiento que merecen.

Auzolanerako deia, zuhaitzak landatzeko

Onddoko bordaren inguruan pinuak bota dira eta zonalde horretan pagoak eta haritzak auzolanean landatzeko deia egin du Udaleko Ingurumen sailak. Deialdia: martxoak 6, larunbata, 08:00etan Amasako plazan (auzolana goiz osoan zehar egingo da). Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute otsailaren 22tik 26ra bitartean, www.villabona.eus webgunean.

Convocatoria de auzolan para plantar árboles El departamento de medio ambiente hace un llamamiento para plantar hayas y robles. La convocatoria es para el 6 de marzo a las 08:00 de la mañana, en la plaza de Amasa. Los y las interesados e interesadas deberán inscribirse entre el 22 y 26 de febrero, en la página web www.villabona.eus

44

2021eko otsaila


DIRULAGUNTZAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Urtarrilean negozioa derrigor itxita eduki behar izan duten egun kopurua 17koa izan denez, zati proportzionala kalkulatu da bakoitzarentzat. Horrela, establezimendu bakoitzak 340 € jasoko ditu. Aldiz, alokairua ordaintzen dutenek 453,33 €. Okindegi-kafetegien kasuan, 170 € jasoko ditu bakoitzak, eta alokairua ordaintzen duten okindegi-kafetegiek 283,33 €. Dirulaguntza jasotzeko prozedura errazteko asmoz, Udalak zuzenean diru transferentziak egin ditu ostalarien kontu korronteetara. Horrela, ostalariek ez dute berriro ere Udalean dokumentazioa aurkeztu behar izan. Urtarrilaren 23an kalera atera ziren herriko eta Zizurkilgo ostalariak.

Dirulaguntza ostalaritzari, urtarrileko itxialdia arintzeko

Dirulaguntza berri honekin, urtarrileko 17 eguneko itxialdiak sortutako kalteak arindu nahi ditu Udalak. Herriko ostalariek jasoko duten hirugarren dirulaguntza zuzena izango da. Udalak hilabeteak daramatza establezimendu hauei zerga eta tasak murrizten edo zuzenean ezabatzen; esate baterako, terrazen tasa ez da kobratu 2020ko martxotik. 8.556,63 €, herriko 23 establezimenduen artean banatzeko Urtarrileko dirulaguntza berri hauen kopuruak 2020ko azaroan emanadako dirulaguntzetan ezarritako kopuruen arabera kalkulatu dira: establezimendua itxita egondako hilabete bakoitzeko 600 €, alokairua ordaintzen dutenei hilean 200 € gehiago (guztira 800 €) eta okindegi-kafetegiei hilean 300 €.

Nueva subvención para la hostelería local En enero el municipio permaneció en zona roja durante 17 días, lo que suposo que los hosteleros tuvieran que mantener cerrados sus

locales. Con esta tercera subvención al sector, el Ayuntamiento pretende paliar los daños causados durante esos días. Así, basán-

dose en las cantidades establecidas en noviembre del 2020, se ha calculado la parte proporcional para cada uno y cada establecimiento recibirá 340 €, y quienes paguen alquiler 453,33 €. En el caso de las panaderías-cafeterías, cada una recibirá 170 €, y las que tengan gasto de alquiler 283,33 €.

Con el fin de facilitar el procedimiento de subvención, el ayunta-

miento ha realizado directamente transferencias de dinero a las cuentas corrientes de los hosteleros, sin que se haya tenido que volver a presentar ninguna documentación

Seaska Haur Eskolako matrikulaziorako dirulaguntza, herriko 8 familiarentzat Udalak bigarren urtez jarraian 2020an haurrak Seaska Haur Eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako dirulaguntzak eman ditu. Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute dirulaguntza eta guztira, 3.006 € banatu dira hauen artean. Udal gobernuak dirulaguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu, eta datozen urteetan ere laguntza hau mantentzeko konpromisoa hartu du.

Subvenciones para las matrículas en Seaska

El Ayuntamiento ha concedido por segundo año consecutivo subvenciones a quienes hayan matriculado a niños y niñas en la Escuela Infantil Seaska durante el año 2020. En total se han destinado 3.006 € a 8 familias del municipio. 2021eko otsaila

5


UDAL AURREKONTUAK 2021

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

6.859.326 € Amasa-Villabonak, urteari aurre egiteko Urtarrileko Osoko Bilkuran 2021 urterako aurrekontuak onartu ziren, EH Bilduren aldeko botoekin, EAJren abstentzioekin eta PSEren aurkako bozkarekin. Udal Gobernuak esan duenez “Honako hau ez da ohiko udal aurrekontu bat, Covid-19ak dena aldatu baitu. Osasun krisiak dakartzan krisi ekonomiko eta sozialari erakunde gisa behar bezala erantzuteko tresna da”. Lehentasunak eta helburuak argi Udalaren lehentasun nagusiak, herritarren ongizatea bermatzea, pertsona guztien oinarrizko beharrizanak asetzea, eta herriko ekonomia suspertzea izango dira. Mailegua, sarreren jaitsiera konpentsatzeko Udalaren gastu maila mantentzeko eta gastu murrizketak saihesteko, aurten mailegu bat eskatzea aurreikusten da. 923.496,48 €, dirulaguntzetarako Herriko elkarteentzako laguntzen aurrekontua %3,7a igo da. Ez da murrizketarik egin esparru honetan garrantzi handia duelako aisialdi, kultur edota kirol elkarteek herrian egiten duten lanak, eta hori bultzatzen jarraitu nahi du Udalak.

Zerbitzu orokorretara, 2.662.501,80 €

UDAL AURREKONTUA 6.859.326 € Pertsonal gastua: 2.425.039,60 € Udal Zerbitzu Orokorrak: 2.661.501,80 € Dirulaguntzak/ekarpenak: 923.496,48 € Inbertsioak: 646.588,12 € Finantza gastuak: 202.700 €

Gizarte zerbitzuak: 588.400 €

+ %7,6

Kultura: 594.095,88 €

+ %7,4

Kulturaren sektorea gogor kolpatu du Covid-19ak. Ondorioz, kultura sailean diru gehiago inbertituko da, eta ohiko kultura ekintzetara bideratutako aurrekontuak %10eko igoera izango du.

Udalak ahalegin berezia egin du Gizarte Zerbitzuen saila indartzeko, Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko eta sozialak oinarrizko beharrizanak areagotuko baititu. Ondorioz, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara bideratutako dirua %32an igo da eta Covid-19ak eragindako egoerei erantzun bat emateko 18.0000 €-ko ez-ohiko laguntza lerro berri bat jarriko da martxan.

Zerbitzu orokorrak: 304.600 €

+ %10

Hirigintza: 647.803 € / Euskara: 124.161 €

Udal administrazioaren digitalizazio prozesua jarriko da martxan, besteak beste.

Ingurumena: 531.600 €

+ %15

2021erako aurreikusten den hondakinen kudeaketaren garestitzeari erantzungo dio. Hala ere, partida berriak ere sortu dira: errekak garbitzeko, Amasamendiko mantenu lanak egiteko edo larre komunaletarako.

Hezkuntza: 250.703,10€

+ %24,3

Gazteria: 105.982,75 €

%7,4

Eraikinen garbiketa lanetara bideratuko da igoera.

Gaztelekuko kudeaketaren kontratua amaitu egin denez, sail honetara bideratutako partidak behera egin du. 6

Urtarrileko Osoko Bilkuran onartu ziren 2021erako aurrekontuak.

2021eko otsaila

Kirola: 212.796,58 €

=

Hiru sail hauetako aurrekontuak ia bere horretan mantenduko dira 2021ean, eta sailetako teknikariek egindako hainbat proposamen onartu eta txertatu dira.

Udaltzaingoa 24.500 € Udal Gobernuak udaltzaingoak berak egindako murrizketa proposamena onartu du.

Udal gobernuaren gastuak: 200.355,97 €

%11

%4,8

Udal gobernuak, bigarren urtez jarraian, bere gastuak murriztuko ditu. 2019tik, orotara, %28an murriztu dira alkatetzaren eskuetan dagoen aurrekontua.


UDAL AURREKONTUAK 2021

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2021ean 646.588,12 € bideratuko dira hainbat inbertsioetara Hirigintza eta zerbitzuak: 262.000 €

Hirigintza Plan Orokorraren berrikuspena: 50.000 € Hirigintza sailerako proiektuen erredakzioak: 25.000 € Etxebizitza politika berria: 10.000 € Espaloiak eta asfaltatze lanak: 50.000 € Amasako oinezko bideko lanak: 10.000 € Komun publiko berriak: 40.000 € Malkar plazako parkearen lurra berritzea: 13.000 € SACEMgo eskailera eta bizilerroa teilatuan: 24.000 € Olaederra kiroldegiko ohiko konponketak: 16.000 € Besteak: 24.000 €

Kultura: 51.000 €

Gurea zineko konponketak: 25.000 € Udal Liburutegia modernizatzeko azterketa: 15.000 € Besteak: 11.000 €

Ingurumena eta mendiak: 67.680 €

Energia Planeko inbertsioak: 50.000 € Agaraitzeko ur zikinen kudeaketarako proiektua: 9.680 € Besteak: 8.000 €

Hezkuntza eta kirola: 246.130 €

Olaederra kiroldegiko teilatuaren birmoldaketa: 164.130 € Fleming Herri Eskolarako inbertsio eta obrak: 70.000 € Seaska haur eskolako berogailua: 12.000 €

Besteak: 21.778,12 € 2021eko aurrekontuen eta inbertsioen inguruko informazio gehiago topatu dezakezu www.villabona.eus atarian.

Prioridades y objetivos claros

Las principales prioridades del Ayuntamiento serán garantizar el bienestar de los ciudadanos, satisfacer las necesiddes básicas de todas las personas y reactivar la economía local.

Préstamo para compensar la bajada de ingresos

Para mantener el nivel de gasto del Ayuntamiento y evitar recortes de gasto, este año se prevé solicitar un préstamo. 923.496,48 € se destinaran a subvenciones

El Ayuntamiento ha incrementado el presupuesto de las ayudas a

las asociaciones locales en un 3,7%. No se ha querido recortar en subvenciones, ya que tiene mucha importancia el trabajo que

realizan las asociaciones de ocio, culturales o deportivas en el muniPresentación de la propuesta de presupuestos por el Gobierno Municipal.

Aprobados los presupuestos municipales En el Pleno del mes de enero se aprobaron los presupuestos para 2021, con el voto a favor de EH Bildu, la abstención de EAJ-PNV y el voto en contra del PSE. Este no es un presupuesto municipal al uso, ya que Covid-19 lo ha

cambiado todo. Es un instrumento para responder adecuadamente como institución pública a la crisis económica y social que conlleva la crisis sanitaria.

cipio, y hay que seguir impulsándolo.

PRESUPUESTO MUNICIPAL: 6.859.326 € Gasto de personal: 2.425.039,60 €

Servicios Generales Municipales: 2.661.501,80 € Subvenciones y aportaciones: 923.496,48 € Inversiones: 646.588,12 €

Gastos financieros: 202.700 € Puedes encontrar más información sobre los presupuestos e inversiones de 2021 en www.villabona.eus

2021eko otsaila

7


INCANSABLES TXARANGA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Ezkerrean, Txomin Castro “Sietemesino”, Incansables Txaranga osatzen zuten gainontzeko kideekin.

Nekaezinak, nahiz eta 50 urte eman musikan Incansables txaranga sortu zela mende erdia bete den honetan, taldearen 50 urteko ibilbidea jasotzen duen diskoa argitaratu dute, liburuarekin batera.

1970eko udan ezustean elkartu ziren aurrenekoz Ergobiako festetan jotzeko Jesus Mari Zalakain “Pipar” billabonatarra (bonbardinoa), Txomin Castro “Sietemesino” billabonatarra (tronpeta), Jose Francisco Esnaola “Paotxa” tolosarra (tronboia), Felipe Sagarna “Zapa” hernaniarra (kaxa) eta Joakin Ortega “Canario” hernaniarra (saxofoia). Ez da nolanahiko boskotea! Urteek aurrera egin ahala, txarangaren ospeak nabarmen egin zuen gora, pixkanaka indarra hartu zuen taldeak eta ezagun egiten hasi ziren. Incansables txarangak non joko, jendea hara. Orduz geroztik, Euskal Herri osoan zein Euskal Herritik kanpo, edozein festetako oinarrizko soinu banda da oraindik ere Incansables txaranga.

bazituzten ere, denborarekin, taldekide kopurua hazi egin zen. Horrela, Imanol Mujika billabonatarra ere taldera batu zitzaien 1974 urtean, tronpetarekin. Dena den, Imanol ez zen fitxaketa bakarra izan, eta bost lagun izatetik, bederatzi musikariz osatutako txaranga sortzen lehenengoak izan ziren Incansablesekoak. 1976tik aurrera beti izan dira bederatzi txarangan, nahiz eta egun berezietan, edota diskoak grabatzerakoan hamar musikari biltzen diren.

“¡Parecéis incansables!” Incansables izena Leitzatik datorkie. 1971 urteko festetan bost egunez 200 bat ordu musika jotzen aritu eta gero, emakume batek horrelaxe bota omen zien “¡pareceis incansables!”. Izenarekin geratu ziren, eta ordutik ez dira nekatu 50 urte hauetan!

Astean behin entsegua 70eko hamarkadan ez zeukaten entseatzeko beharrik, ondo pasatzea zuten helburu nagusia, festara joaten ziren. Baina, 1981tik aurrera, txarangak ospe handia hartu zuen, eta lan profesionala egiteko kontratatzen zituztela ikusita, serioago ekin zioten musika jotzeari. Gauzak horrela, astean behin biltzen ziren eta doinuak transkribatzeari ere ekin zioten. Gaur arte horrela segi dute, negu guztietan, gutxienez, astean behin biltzen dira Incansables Txarangako kideak.

Boskotetik hamarrekora 1970-1973 denboraldiak txarangako bost sortzaileek egin 8

2021eko otsaila

Edozein festetako oinarrizko soinu banda da oraindik ere Incansables Txaranga


INCANSABLES TXARANGA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Errepertorio anitza Incansables Txarangaren adierazgarri nagusia musika herrikoia edota mexikarra dira, baina beste edozein motatako musika jotzerakoan ere, ez dira atzera geratzen diren horietakoak. Sambatik jotara erraz egiten dute salto, edo ska abesti batekin hasi eta pasodoble batekin amaitzeak ez die beldurrik ematen. Mende erdiko ibilbidea disko-liburu batean Incansables txarangak mende erdia bete zuen aurreko urtean eta hori ospatzeko disko-liburu bat plazaratu du. 50 urtek askorako ematen dute, eta zientoka dira Incansables Txarangak dituen istorioak eta pasadizoak. Horietako batzuk eta 9 abesti berri zein zahar bildu dituzte urrezko ezteien aitzakian.

ZOZKETA

Incansables Txarangako kideak eta lagunak, 70ko hamarkadan.

Incansables, aun llevando mas de 50 años en la música La charanga Incansables ha publicado un libro y un disco que recogen los 50 años de trayectoria de la banda. En el verano de 1970 se reunieron espontaneamente para tocar

por primera vez en las fiestas de Ergobia los billabonatarras Jesús Mari Zalakain "Pipar" (bombardino) y Txomin Castro "Sietemesi-

no", el tolosarra Jose Francisco Esnaola “Paotxa” (trombón), y los hernaniarras Felipe Sagarna "Zapa" (caja) y Joakin Ortega "Canario" (saxofón).

"¡Parecéis incansables!"

El nombre de Incansables les viene de Leitza. Después de unas 200

50 urteko ibilbidea biltzen duen disko-liburua kalean Amasa-Villabonako udalaren Kultura sailak diruz lagundu du proiektua; 500 €-ko ekarpena egin du Insacanbles Txarangaren disko-liburuaren proiektua aurrera ateratzeko. Udalak 8 disko-liburu zozketatuko ditu Udalak Incansables Txarangaren disko-liburuaren 8 ale zozketatuko ditu aurrez izena ematen dutenen artean. Parte hartzeko derrigorrezkoa da Amasa-Villabonan erroldaturik egotea eta 16 urte baino gehiago izatea. Izen ematea: Martxoaren 1etik 5era www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioa bete behar da. Zozketa: martxoaren 8an egingo da. Udala disko-liburua irabazi dutenekin bakarrik jarriko da harremanetan.

horas de música durante las fiestas de 1971, una mujer les espetó "¡parecéis incansables!". Se quedaron con el nombre, ¡y desde entonces no se han cansado en medio siglo! De cinco a diez miembros

Si bien las temporadas 1970-1973 las realizaron los cinco fundado-

res de la txaranga, con el tiempo el número de componentes creció, de manera que, entre otros, el villabonatarra Imanol Mujika se unió al grupo en 1974 con la trompeta.

Medio siglo de trayectoria en un libro y un disco

La charanga Incansables ha publicado un libro y un disco conme-

morativo. 50 años dan para mucho, y son muchisimas las historias

y anécdotas que ha vivido la charanga Incansables. En el libro han recopilado muchas de estas historias y le han añadido un CD con 9 canciones, algunas de ellas nuevas y otras antiguas.

El Ayuntamiento sorteara 8 ejemplares de este libro entre los que se rellenen el formulario que se publicara entre el 1 y el 5 de marzo en la página web municipal www.villabona.eus

2021eko otsaila

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

TOLOSALDEA GARATZEN

Tolosaldea Garatzenek marka eta webgune berria ditu Marka eta webgune berria landu ditu Tolosaldea Garatzenek, inguruko eragileegana gehiago gerturatzeko. Era berean, Garapen agentziaren 7 sailei ikusgarritasuna emateko , irudi berriaren egokitzapen bana izango du sail bakoitzak aurrerantzean. Tolosaldea Garatzen itxura aldaketarekin garai berrietara egokitu da, eta datozen urteotarako erronka nagusiak ere Plan Estrategikoan bildu ditu: kalitatezko enplegua sortu, ekonomia zirkularraren eredua sustatu, enpresetan 4.0 teknologia txertatu, turismo bulego berria, gazteak zientziara gerturatu… Horiei guztiei beste erronka bat gehitu zaie: herritar, enpresa eta erakundeengana gehiago gerturatzea. Iker Urruzola, agentziako lehendakariaren hitzetan, “Herritarrentzat, enpresentzat eta udalentzat baliagarriak diren baliabide asko kudeatzen ditugu gure egunerokoan: dirulaguntzak, proiektu berritzaileak, iraunkortasun politikak, lan eskaintzak, berrikuntza programak, formazio saioak… Horiek denak eskura jarri nahi ditugu. Lehen garrantzitsua zen, baina orain bizi dugun egoeran are garrantzitsuagoa da sarbide hori erraztea”. Prozesu luze baten emaitza 2020ko martxoan abiatutako analisi sakon bat du oinarrian marka berriak, eta, irudiaren nondik norakoak definitzeko, herritar eta eragileek agentziarekiko duten pertzepzioa ezagutu du eragile desberdinei elkarrizketak eginez. Elkarrizketa horien emaitzak aztertuta, garapen agentziako 7 sailei ikusgarritasun handiagoa emango zaie, bakoitzari bere azpimarka emanda: Enplegua, Enpresak, Turismoa, Udalak, Ekintzailetza, Aniztasuna eta Kontsumo Bulegoa. “Lortu nahi duguna da, jendeak gure lan arloak ondo identifikatzea eta bakoitzaren atzean entitate oso bat dagoela bistaratzea”, azpimarratu du Urruzolak. Joxe Luis Urdangarin, garapen

I. Urruzola agentziako lehendakaria eta J.L. Urdangarin, agentziako arduraduna

agentziako arduradunaren hitzetan, ez da aldaketa estetiko soil bat, “Izaera berri baterantz lanean ari garela adierazten duen aldaketa da”. Euskarri digitalak oinarri Bereziki alor digitala auspotzea du helburu irudi berriak, eta, horretarako, www.tolosaldeagaratzen.eus web orria izango da erreferentzia, guztiz itxuraldatu baita informazioa antolatuagoa eta sakonagoa emateko, eta gailu guztietara egokitzeko. Funtzionaltasun gehiago ere izango ditu. Beste askoren artean, lan-eskaintzak eta lan-poltsak argitaratuko dira, CV-ak uzteko aukera emango du, eskualdeko enpresen proiektuen berri emango da,.... Bestalde, sare sozialetako profilak bateratu eta txukunduko dira, horietan presentzia areagotzeko helburuarekin.

Tolosaldea Garatzen estrena imagen y página web

calidad, promoción del modelo de economía circular, incorporación

Tolosaldea Garatzen ha desarrollado una nueva marca y ha remo-

como acercar la ciencia a los jóvenes..

delado su web, como punto de partida de un trabajo comunicativo

La importancia de los soporte digitales

más profundo y en busca de un acercamiento a los agentes de la comarca. Otro de sus objetivos principales es dar una mayor visibilidad a los 7 departamentos de la propia agencia, que contarán con una adaptación a la nueva imagen. También ha fijado los principales retos para los próximos años y los ha recogido en el Plan Estratégico: Creación de empleo de

10

2021eko otsaila

de tecnología 4.0 en las empresas, nueva oficina de turismo, asi

El objetivo de la nueva imagen es fomentar el ámbito digital, y para ello su nueva página web www.tolosaldeagaratzen.eus será todo un referente, ya que ha cambiado totalmente para dar información más organizada, y adaptada a todos los dispositivos. También se unificarán los perfiles de las redes sociales para aumentar su presencia en las mismas.


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

%39an handitu dugu eta aldi berean, gobernu-gastuak (dietak, aholkulariak...) %28an jaitsi ditugu, politikarien soldaten jaitsiera kontatu gabe. Gehien kaltetutako sektoreak (ostalaritza, merkataritza, kultura) lagundu ditugu, Jaurlaritzak eta Aldundiak ez bezala. Tamalgarria da PNVk oposizioan duen jarrera; elkarlana baztertuz, aurrekontuetarako ez dute proposamen bakar bat ere egin eta komunikabideetara bidalitako gezurren bidez

giroa nahasten saiatzea izan da beren ekarpena. Krisi honek denon inplikazioa eskatzen du, baina PNVk ezer ez egitea erabaki du. Azken aldian Covid-19aren eragin-tasa nabarmen jaitsi da gurean. Ez da kasualitatea, herritarrek egin duzuen ahaleginaren fruitua baizik. Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, arduraz eta elkartasunez jokatzeagatik. Hori da bidea birus hau gure bizitzetatik atera dadin. Jarrai dezagun elkar zaintzen.

nabirusa ezin da aitzakia izan. Bilduren eraginkortasunik eza da arrazoia.

2021erako udal aurrekontuen bozketan abstenitu egin gara. Eta bi arrazoi nagusirengatik egin dugu: krisi garai gogor honetan erantzukizunez jokatu behar delako eta kontu publiko hauek ez dietelako behar bezala heltzen gure herriak behar dituen proiektu estrategikoei.

Gobernu taldeak erabat alde batera utzi ditu trafikoaren arazoari aurre egiteko irtenbide integralak; Txermingo aparkaleku berria ez da aipatu ere egiten aurrekontuetan. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (bizitegi-garapen berrien eta etxebizitza publikoen bermea) ez du behar besteko ekarpenik jasotzen eta, itxura guztien arabera, legealdi honetan ez da onartua izango. Kiroldegiaren inguruan jolas eta kirol gune berri bat sortzea ez da aurreikusten. Eta koro-

La crisis generada por el Covid continúa haciendo mella en Villabona, por ese motivo desde el Ayuntamiento no podemos bajar la guardia. Recientemente se ha aprobado una nueva subvención directa a la hostelería para paliar las pérdidas provocadas por el cierre que han sufrido al entrar el municipio en zona roja, pero

consideramos que no es suficiente. Desde el PSE-EE de Villabona creemos que se debe de poner en marcha, lo antes posible, un programa de bonos para el estímulo al consumo directo en dicho sector. Además, proponemos que, en el supuesto que la hostelería vuelva a sufrir un nuevo cierre, la web municipal facilite el listado de aquellos establecimientos que hubieran acordado prestar el servicio para llevar, así como, sus menús, cartas y datos

de contactos para facilitarlo a los y las consumidores. Queremos hacer un llamamiento a los vecinos y vecinas para que extremen al máximo las medidas de protección sanitarias, así como, solicitar al propio Ayuntamiento que las tenga en cuenta en el día a día de nuestro municipio. Porque solo nosotros y nosotras podremos frenar al Covid.

2021. urtea ere pandemiak erabat baldintzatu du. Egoera honetan udal aurrekontua onartu da, lehentasun argiak dituen aurrekontu sozial eta aurrerakoia: krisi sozio-ekonomikoari aurre egitea, pertsona guztien oinarrizko beharrak bermatuz eta herriko ekonomia lagunduz. Herritarren ongizatea da helburua eta lanean ari gara krisi honetan inor bazterrean gera ez dadin. 2019tik Gizarte Zerbitzuen aurrekontua

Aurrekontu eskasak

La ineficacia de EH Bildu está retrasando proyectos estratégicos como la aprobación del Plan General (condición necesaria para construir vivienda pública y de calidad) e imposibilitando otros como la construcción del nuevo parking de Txermin. El COVID no puede ser la excusa; la mayor traba es la ineficacia de EH Bildu.

2021ko otsaila

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.