Page 1

Urria ı Octubre 2019

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

41

@VillabonakoUdala

Haurreskolarako diru-laguntza Amasa-Villabonako Udalak diru-laguntzak emango dizkie, 2019 urtean, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatuta dituzten haurren familiei.

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona concederá subvenciones para la haurreskola. • Haurreskolarako diru-laguntza

• 2020rako Ordenantzak Fiskalak

2-3. orria

• Iraitz Arrospideri omenaldia

4-5. orria

• Iturrigoxo jatetxearen irekiera

7. orria

6. orria

• Bixente Ameztoyren erakusketa • Herriko pertsona zaharrenei Omenaldia 8. orria


DIRU-LAGUNTZA

SEASKA VILLABONA

AMASA-VILLABONAKO UDALAK DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DIZKIE, 2019 URTEAN, HAURRESKOLAK PARTZUERGOAN MATRIKULATUTA DITUZTEN HAURREN FAMILIEI.

Udalak, Amasa-Villabonan kokatua dagoen Haurreskola publikoan haurren matrikulazioa igotzeko helburuarekin, diru-laguntzak emango dizkie, 2019 urtean, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatuta dituzten haurren familiei. Proposamen hau 2018an EH Bildu taldeak aurkeztu eta PSE-EEren ordezkariarekin adostutakoa da, haurreskolako langile eta gurasoekin batera. El ayuntamiento, con la finalidad de aumentar la matriculación en el Consorcio Haurreskolak de Villabona, concederá subvenciones a familias que durante el año 2019 hayan tenido matriculados a los hijos/as en el Consorcio Haurreskolak en Villabona. Esta propuesta llegó al ayuntamiento en 2018 de la mano de EH Bildu, y se acordó con la representante de PSE-EE, y trabajadores y familiares de la haurreskola.

2 2019ko ı urria


01

Diru-laguntza jaso nahi duten familiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: • Villabonan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea eskaera aurkezten den datan. • 2019. urtean haurra/k Villabona Udalerriko Haurreskolak Partzuergoan matrikulatuta izatea. • Diru-laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira. • Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batek emandako diru-laguntzekin. Nolanahi ere, ez da gain-finantzaketarik izango, eta hala gertatzen bada, diru-laguntza murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Las familias que quieran optar a dichas subvenciones deberán cumplir con los requisitos: • Serán personas beneficiarias de la presente subvención aquellas personas empadronadas en Villabona. • Tener el año 2019 matriculados a hijos/as en el Consorcio Haurreskolak en Villabona. • No estar incurso en ninguna de las causas de prohibición para la obtención de subvenciones, señaladas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre. • Estas subvenciones son compatibles con las subvenciones concedidas por otra institución pública o privada. De todas maneras, no podrá darse ningún tipo de sobre-financiación. En el caso de que así suceda, se reducirá la subvención, hasta el límite máximo correspondiente.

02

Villabona Udalerriko Haurreskolak Partzuergoan matrikulatuta dituzten haurren familiek diru-laguntza jaso ahal izateko ondorengo irizpideak kontuan izango dira: • Familia-unitatearen errenta estandarizatua oinarri hartuta, hau da bien zerga-oinarri orokorrak + bien PFEZren aurrezpenaren zerga-oinarriak kontuan hartuta, 18.000€tik 30.000,00€ra bitarteko diru sarrerak dituzten familiek, Villabona Udalerriko Haurreskolak Partzuergoan ordaindu dituzten kuoten %100koa jasoko dute diru-laguntza moduan. • Familia-unitatearen errenta estandarizatua oinarri hartuta, hau da bien zerga-oinarri orokorrak + bien PFEZren aurrezpenaren zerga-oinarriak kontuan hartuta, 30.000€tik 50.000,00€ra arteko diru sarrerak dituzten familiek, ondorengo dirulaguntza jasoko dute:

Las familias que tienen matriculados a hijos/as en el Consorcio Haurreskolak en Villabona y deseen beneficiarse de esta subvención deberán cumplir los siguientes requisitos: • Tomando como base la renta estandarizada de la unidad familiar, es decir las bases imponibles de ambos + bases imponibles del ahorro del IRPF de ambos, las familias que tengan ingresos entre 18.000€ y 30.000€ recibirán como subvención el 100% del importe de las cuotas abonadas en el Consorcio Haurreskolak en Villabona. • Tomando como base la renta estandarizada de la unidad familiar, es decir las bases imponibles de ambos + bases imponibles del ahorro del IRPF de ambos, las familias que tengan ingresos entre 30.000€ y 50.000€, recibirán la siguiente subvención:

Ganancias

Eskaerak aurkeztu eta informazio gehiago eskuratzeko, Villabonako Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) edo www.villabona.eus atarian kontsultatu.

Subvención al mes según la cantidad de horas

Bases imponibles de ambos + bases imponibles del ahorro del IRPF de ambos

5 horas por utilizar el servicio

Ingresos entre 30.000 € - 50.000 €

40 € / mes

8 horas por utilizar el servicio

58 € / mes

Las solicitudes e información adicional, se podrán obtener en el Servicio de Atención a la Ciudadanía (Zuretzat) o en la página web del ayuntamiento www.villabona.eus


GARDENTASUNA

ONARTU DIRA 2020rako ORDENANTZA FISKALAK APROBADAS LAS ORDENANZAS FISCALES PARA EL 2020

Udal tasa, zerga eta prezio publiko guztiak %1,16 igoko dira, hau da, urtarriletik uztailerainoko KPIaren bataz bestekoaren arabera. Los impuestos municipales, tasas y precios públicos tendrán una subida general del 1,16 %, es decir, un porcentaje que coincide con la subida media del IPC. Irailak 24an izan zen ohiko osoko bilkuran, ahobatez onartu ditu Villabonako Udalak 2020rako ordenantza fiskalak. Udalak tasa, zerga eta udal zerbitzuengatik ordaindu beharreko kuotei %1,16ko igoera orokorra aplikatzea erabaki du, portzentaia hori 2019ko urtarriletik uztailera bitarteko KPI-aren (Kontsumorako Prezioen Indizea) bataz bestekoa delarik.

HOBARIEN IGOERAK

Hiri Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI):

> Eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako: %50eko hobaria (GFA-ak baimentzen duen topea)

> Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programa edo antzekoetan dauden ondasun higiezinak: %50eko hobaria (GFA-ak baimentzen duen topea)

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (ICIO): > Eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira: %95eko hobaria (topea)

> 10 urte baino gehiago duten eraikinetan igogailuak jartzea: Ez da ezertxo ere ordaindu beharko, aplikatuko zaien kargatasa obraren aurrekontuaren %0-koa izango baita. > Eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean: %90eko hobaria (%50etik %90era igotzen da).

SUBIDA DE BONIFICACIONES FISCALES

> Impuesto de Bienes Inmuebles (IBI):

- Bonificación del 50% de la cuota íntegra del impuesto para los bienes inmuebles en los que se hayan instalado sistemas para el aprovechamiento térmico o eléctrico de la energía proveniente del sol. - Una bonificación de hasta el 50% del impuesto para los bienes inmuebles cuyo uso sea objeto de cesión en el marco del “Programa de Vivienda Vacía” regulado por el Decreto del Gobierno Vasco o en el marco de otros programas forales o municipales similares.

> Impuesto sobre Construcciones, Instalaciones y Obras (ICIO): - Bonificación del 90% a favor de las obras de reforma de edificaciones ya existentes que se realicen con el fin de favorecer las condiciones de acceso y habitabilidad de los discapacitados. - Bonificación del 95% a favor de las construcciones, instalaciones u obras en las que se incorporen sistemas para el aprovechamiento térmico o eléctrico de la energía solar.

- La instalaciones de ascensores en edificios que superen los 10 años de antigüedad quedaran exentos de pagar este impuesto, ya que el ayuntamiento ha decidido eliminar este impuesto para facilitar la instalación de ascensores en los edificios que aún no los tengan.

4 2019ko ı urria


Argazkia: Jon Miranda

HOBARI BERRIAK Kiroldegiko matrikula, kuotak eta ikastaroak: > LGS (Laneko Gutxieneko Soldata) baino diru-sarrera txikiagoa duten familia unitateei, gaur gaurkoz: urtean 12.600 euro gordin. Baldintza hau betetzen duten familia unitateetako kideek %90eko hobaria izango dute kiroldegiko zerbitzu guztietan. Matrikularen prezioak eta 3 hilabeteetako ikastaroetako kuotak berdin mantenduko dira, ez dute igoerarik izango. Beste kuotek %1,16ko igoera izango dute eta urte osoko ikastaroetakoek %5ekoa. Izan ere, desoreka nabarmena zegoen urte osoko ikastaroen eta 3 hilabetekoen prezioetan eta kiroldegiko kudeaketa arduradunen gomendioei jarraiki, urte osoko ikastaroetan prezio igoera handiagoa egin da 3 hilabetekoak bere horretan utziz.

“Oporretan euskaraz” udalekuak:

> LGS (Laneko Gutxieneko Soldata) baino diru-sarrera txikiagoa duten familia unitateei, gaur gaurkoz: urtean 12.600 euro gordin. Baldintza hau betetzen duten familia unitateetako kideek %90eko hobaria izango dute udalekuetan izena emateko ordaindu beharreko kuotan. Igoera

berezia:

> Banketxeek kalean dituzten kutxazain automatikoei ezartzen zaien zerga espazio publikoaren erabileragatik: Kutxazain bakoitzeko urtean 425 euroko tasatik, urtean 500 eurora igo da: %17,6ko igoera.

NUEVAS BONIFICACIONES

> Polideportivo:

- Los miembros de unidades convivenciales que acrediten unos ingresos inferiores al salario mínimo interprofesional (SMI): Bonificación del 90% de todas las tasas del polideportivo Olaederra. > Colonias de verano: - Los miembros de las unidades convivenciales, empadronadas en el municipio, que acrediten unos ingresos inferiores al salario mínimo interprofesional gozarán de una bonificación del 90% del coste de la matrícula.

> Subida especial:

- El impuesto a las entidades bancarias privadas por ocupación de vía pública por los cajeros automáticos asciende de 425 euros anuales a 500 euros. Una subida del 17,6%.

2019ko ı urria 5


AMASA-BILLABONATARRAK

Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrari omenaldi beroa eskaini zitzaion irailaren 13an. Hemen duzue arratsalde hartako kronika. 12 urtetik beherako haurren lasterketarekin eman zitzaion hasiera omenaldi jaialdiari. Asko izan ziren lasterketan parte hartu nahi izan zuten haurrak, eta gustura egin zuten ibilbidea 50 kilometroko munduko txapeldunaren alboan. Gorka Kamio kirol zinegotziak eman zion hasera Amasa-Villabonako Udalaren izenean omenaldiari. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zunbeltz eta Urkamendi elkarteetako kideek eta Aritz Garin, Leire Lizarralde eta Ander Etxeberria herriko korrikalariek ere hartu dute parte ekitaldian. Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak ere hitza hartu zuen ekitaldi amaieran. Unzuek bihotzez eskertu zion Iraitzi, munduan barrena beti Amasa-Villabona berekin eramatea, eta alboan izango dituela erantsi zion ibilbide honetan.

“Guk ere amesten dugu Iraitz Arrospide Joku Olinpiar horietan ikustea Euskal Herria ordezkatuz”. (Beatriz Unzue) Errebote plazan bildutakoen txalo zaparradaren ondoren, Iraitzek hartu zuen hitza. Hona hemen esandakoa:

Iraitz Arrospide Garro korrikalari billabonatarrak mundu mailan ezaguna egin da irailaren 1ean, 50 kilometroko munduko txapelketan garaipena lortzean. Errumaniako Braslov hirian garaipen handia lortu du Iraitzek, 2:47:43 denbora eginez

1988an jaio zen Iraitz eta Villabonan bizi izan zen 17 urte bete bitarte. Ondoren Tolosara Joan zen bizitzera familiarekin. Egun, Erresuma Batuko Sheffield hirian bizi da Iraitz, Manchesterretik ordu eta erdira. Bertan, aeronautika mekanizatuan doktoretza egiten ari da. Irailaren 13an omenaldi beroa jaso zuen Iraitz Arrospidek bere herrian. Umiltasun osoz eta pozik agertu da bere balentriaz zoriondu nahi izan dituen elkarteetako ordezkari, herritar eta udal ordezkarien aurrean.

6 2019ko ı urria

“Lehenik eta behin eskertu zuei guztioi plaza bete izana. Ez nuen espero hain denbora gutxian horrelako ekitaldia sortzea. Niretzat oso-oso berezia da. Herrikoa sentitzen naiz, billabonatarra; eta nire herrian horrelako ekitaldi bat egitea sekulakoa da eta bizi guztian gogoratuko ditut egun hau eta une hauek. Villabonak niretzat lotura eskola eta lagunekin du. Gaur batez ere hemen dauden nire lagunei eskaini nahi diet eta, dakizuen bezala, orain duela bi urte lagun batek alde egin zigun eta kuadrillaren eta nire izenean berari eskaini nahi genioke. Eskerrik asko guztioi. Udaletxeari, lagunei, billabonatar guztioi. Bide honetan jarraituko dugu. Joko Olinpikoak aipatzen ditugu behin eta berriz eta esan nahi nuke benetan zaila dela helburu hori. Egia da helburuak jarri behar direla eta helburuek laguntzen digutela hobetzen eta aurrera egiten. Benetan helburu zaila da eta saiatuko naiz, baina jakinda lortzen ez badugu ere herriaren maitasuna badaukadala, argi geratu den bezala. Beraz, eskerrik asko guztioi hona etortzeagatik. Animo eta aurrera!”.


ITURRIGOXO JATETXEA Idoia Murillo: “Oso eroso sentitu naiz Amasan lanean, etxean bezala.” 2018ko abendutik itxia egon den arren, berriz martxan da Amasako Iturrigoxo jatetxea. Idoia Murillo billabonatarra izan da jatetxe-taberna ustiatzeko lehiaketa publikoa irabazi duena. Iturrigoxok astelehenetik ostegunera 10:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak, astearteetan itxita izango dute. Asteburuan berriz, afariak emateko ere zabalik izango da. Tras permanecer cerrado desde diciembre, Iturrigoxo abre sus puertas de nuevo. La billabonatarra Idoia Murillo es la ganadora del concurso público para gestionar el establecimiento de Amasa. Iturrigoxo estará abierto todos los días de 10:00 a 21:00 horas, salvo los martes que será día de descanso. Los fines de semana abrirán también para las cenas. Zer topatu dezake herritarrak Iturri Goxoko menuan? Urritik aurrera menu berria eta berrikuntzak izango dugun arren, hemen herritarrak beti topatuko ditu salda, haragi eta txorizo egosia. Gure asmoa, plater konbinatuak eta asteburuko menu bereziak jartzea ere bada. Adibidez, San Martinetan menu berezia izango dugu. Oinarrizko platerekin hasi bagara ere, platerak pixka bat modernizatzeko asmoa dugu. Horretarako, Ama tabernako Javi Riveroren herritarren laguntza izango dugu, bere ikuspegia txertatu nahi dugu hemen.

“Para nosotras es fundamental trabajar con productos de temporada, y tiene especial importancia que el producto sea autóctono. Precisamente los productos de la huerta que tenemos son de Amasa”

Lehen ere ezaguna duzu Iturri Goxo jatetxea, hemen aritu baitzinen lanean. Eta orain zure kontura hartzeko pausoa eman duzu, nolatan erabaki hau? Bai, 2017ko urrian hasi nintzen hemen lanean. Jendea ezagutzen dut, ingurua ere bai. Egia esan, oso eroso sentitu naiz Amasan lanean, etxean bezala. Beste edonon aritu beharrean lanean, nahiago izan dut hemen aritu. Hemen moldatu beharra dago ordutegietara, ikusiaren gainean joango gara lanean. Batez ere ezagutzen nuelako lekua, eta jendea animatu naiz, ez da leku ezezagun bat niretzat. Gertutasuna ere izan da beste faktore bat.

Guretzat oinarrizkoa garaian garaiko produktuak izango dira, eta garrantzi berezia ematen diogu bertako produktuari. Esaterako orain baratzako produktuak Amasakoak ditugu. Zorte handia dugu, bertako baserritarrekin harreman zuzena dugulako. O kilometroaren filosofiarekin jarraitu nahi dugu. Edariekin ere berdin, Hika txakolina eta Adunako sagardoak izango ditugu hemen. Garagardoarekin berriz, Beer-Tokikoekin harremanetan nago. Ardo katak eta garagardoarenak egiteko asmoa dugu. Guk alor ezberdinei lekua eman nahi diogu hemen, bizitza eta jokoa eman nahi diogu Iturrigoxori. Hori da asmoa. Zorterik onena opa dizugu Idoia!!

Zer martxa eman nahi diozu Iturri Goxori, eta noski Amasari? Ba hasteko zerbitzu bat ematea da helburua. Gero nire asmoen artean badago Kultur Etxea martxan jartzearena. Ekintzak eta ikusentzunezkoak antolatuz, esaterako, Txakolin egunean DJa jarri genuen. Amasako gazteekin ere hitz egin dut, edozer nahi dutela antolatu gurekin kontatzeko. Herriko eragile eta merkatariekin ere ari naiz hitz egiten, ipuin kontalariak, eskulan tailerrak, pilota erakustaldiak… nahi duenak lekua izango du hemen, entsegu irekiak egiteko bada ere.

Kontakturako telefonoa: 652719522

2019ko ı urria 7


AMASA-BILLABONATARRAK

AMEZTOY, UDAZKENARI KOLOREA JARTZEN Bixente Ameztoyren obra berriz ere ikusgai izango da udazken honetan Madrileko eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Bilboko Arte Ederren Museoak denboraldi berria aurkeztu zuen Remellurin (bastida). Han eman zuten jakitera Madrileko Arte Ederren zirkuluan lehenbizi –urriaren 17tik urtarrilaren 6ra– eta Bilboko Arte Ederren Museoan ondoren egingo den Vicente Ameztoyren (Donostia, 1946-Villabona, 2001) atzera begirakoa. 2012ko maiatzean izan genuen Ameztoyren obrak Villabonan ikusi eta gozatzeko aukera. Amasa-Villabonako udalak antolaturiko Etxe-Ondotik erakusketa oparoak, arte aditu, komunikabide eta herritar askoren arreta lortu zuen. Etxe-Ondotik erakusketa Donostiako Koldo Mitxelenan erakutsi zen 2012ko martxoan. 60 bat grabatu eta obra erakutsiko dituzte oraingo honetan Madrilen eta Bilbon; urriaren 17tik urtarrilaren 26ra Madrilen, eta, 2020ko otsailaren 12tik maiatzaren 17ra Bilbon. El Museo de Bellas Artes de Bilbao mostrará en Madrid y Bilbao este otoño-invierno la obra fundamental del pintor Vicente Ameztoy. Desde el 17 de octubre al 26 de enero en Madrid y, del 12 de febrero del 2020 al 17 de mayo en Bilbao se podrán visitar las espectaculares obras del artista local.

URRIAK 1: ADINEKO PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA Adineko pertsonen nazioarteko eguna ospatuz, Amasa-Villabonako Udalak herrian 100 urte bete dituzten herritarrak omendu nahi izan ditu. Maria Jesus Lopez Egiluz (1915), Dolores Mateos de Iglesia (1919) eta Juana Arregi Zalakain (1919) herritarrak bisitatu dituzte Beatriz Unzue alkateak eta Arantxa Lopez gizarte zerbitzuetako zinegotziak, udal ordezkarien izenean. Amasa-Villabonako herritar adinduenak dira hiru emakume hauek, alabaina, ederki oroitzen dituzte iraganeko bizipenak. Villabonako Kale Nagusian jaio zen Maria Jesus Lopez, eta bera da billabonatarrik zaharrena, 104 urte beteko baititu abenduaren 24an. Dolores Mateos berriz, Badajozeko Valle de la Serenan jaio zen, eta 100 urte bete zituen maiatzaren 14an. Azkenik, Amasako Larre baserrian jaiotakoa dugu Juana Arregi, eta 100 urte beteko ditu urriaren 12an. Hirurek gure herria izan dute bizileku. Eskerrik beroenak Maria Jesus, Dolores eta Juanaren senideei, udal ordezkarien bisita posible egiteaz gain, emakume hauen egunerokoa hain goxo zaintzeagatik! Bejondeizuela!

A merced del día internacional de las personas mayores, el consistorio quiso hacer un pequeño homenaje a las billabonatarras que han cumplido 100 años. Maria Jesus Lopez Egiluz (1915, Villabona), Dolores Mateos Iglesia (1919, Valle de la Serena) y Juana Arregi Zalakain (1919, Amasa) recibieron en sus viviendas a la alcaldesa Beatriz Unzue y a la concejala de asuntos sociales Arantza Lopez. Agradecer a las familias de María Jesús, Dolores y Juana, el poder hacer esta visita y, sobre todo, por cuidar en el día a día a estas bellas mujeres. ¡Enhorabuena!

8 2019ko ı urria

Profile for AMAVI Villabonako Udal Aldizkaria

AMAVI 41  

Udal aldizkariaren edizio honetan, besteak beste, Seaska haur eskolan matrikulazioak bultzatzeko udalak martxan jarritako diru laguntzen, 20...

AMAVI 41  

Udal aldizkariaren edizio honetan, besteak beste, Seaska haur eskolan matrikulazioak bultzatzeko udalak martxan jarritako diru laguntzen, 20...