AMAVI 40

Page 1

Uztaila ı Julio 2019

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

40

@VillabonakoUdala

SANTIOETAN GOZAMENA EDONON! Jai egitarau paregabea antolatu du Jai Batzordeak Udalarekin elkarlanean.

Ondo pasa jaiak, ez ahaztu elkarbizitza eta errespetua.

• 2019-2023 legealdiko udalbatza osatu da

• “EZKONTZA, 50. URTEURRENA”

• Santiotan Kantari • Emakumeen gosari interkulturala

2-3. orria

4-5. orria

6. orria

• Villabona - Hazpane • Aniztasunean Lagun boluntario taldea

7. orria

• Remiren X. urteurreneko omenaldia 8. orria


UDAL INFORMAZIOA

OSATU DA 2019-2023 LEGEALDIKO UDALBATZA BERRIA Ekainaren 15ean burutu zen eraketa bilkura. Beatriz Unzue alkatea buru dela abian da, legealdi berria.

JARRI ZINEGOTZIEKIN HARREMANETAN: CONTÁCTA CON LOS CONCEJALES: EH BILDU: Beatriz Unzue: alkate@villabona.eus Xabat Laborde: xabat@villabona.eus Arantza Lopez: arantza@villabona.eus Ander Goikoetxea: ander@villabona.eus Amagoia Agirre: amagoia@villabona.eus Garazi Bengoetxea: garazi@villabona.eus Gorka Kamio: gorka@villabona.eus

EAJ-PNV: Maite Izagirre: maiteizagirre@villabona.eus Patxi Agirre: patxiagirre@villabona.eus Juan Manuel Izagirre: ionizaguirre@villabona.eus Amaia Irazusta: amaiairazusta@villabona.eus Juan Maria Iparragirre: jmiparragirre@villabona.eus PSE-EE: Maria Luisa Arija: mlarija@yahoo.es

ORDEZKARI POLITIKOEN LIBERAZIOEN DEDIKAZIOAK ETA ORDAINSARIAK: DEDICACIÓN Y RETRIBUCIONES DE LOS REPRESENTANTES POLÍTICOS LIBERADOS: ALKATEAREN SOLDATA: Beatriz Unzue Esnaola alkateak erabateko dedikazioa izango du eta urtean 37.900 euro gordin jasoko ditu. Aurreko alkatearen soldata %28an jaitsi da.

Hona hemen udal talde berria osatzen duten zinegotzi taldea, ezkerretik eskubira: Juan Manuel Izagirre (EAJ-PNV), Amaia Irazusta (EAJ-PNV), Patxi Agirre (EAJPNV), Gorka Kamio (EH Bildu), Juan Maria Iparragirre (EAJ-PNV), Maria Luisa Arija (PSE-EE), Maite Izagirre (EAJ-PNV), Beatriz Unzue (EH Bildu), Xabat Laborde (EH Bildu), Maria Aranzazu Lopez (EH Bildu), Ander Goikoetxea (EH Bildu), Amagoia Agirre (EH Bildu) eta Garazi Bengoetxea (EH Bildu).

Ekainaren 26an berriz, lehen odoko bilkura burutu zen, Udal kudeaketa berria martxan jartzeko, Udaleko funtzionamenduari eta Udal organoen eraketari zegozkien hainbat gai eztabaidatu ziren. Hona hemen, hainbat erabaki: BATZORDE IRAUNKORRAK Batzorde iraunkorrak osatu ziren, bakoitzaren batzordeburuak nahiz batzordekideak zehaztuz: Constitución de las comisiones informativas: > HIRIGINTZA, ZERBITZUAK ETA INGURUMENA: Urbanismo, Servicios y Medioambiente: Batzordeburua: Xabat Laborde Batzordekideak: Ander Goikoetxea, Beatriz Unzue, Patxi Agirre, Maria Luisa Arija. > OGASUNA, GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: Hacienda, Desarrollo económico, Empleo y Comercio: Batzordeburua: Beatriz Unzue Batzordekideak: Xabat Laborde, Arantza Lopez, Maite Izagirre, Maria Luisa Arija. > PERTSONALA ETA BARNE ARAUBIDEA: Personal y régimen interno: Batzordeburua: Beatriz Unzue Batzordekideak: Xabat Laborde, Arantza Lopez, Maite Izagirre, Maria Luisa Arija. Ahotsarekin baina botorik gabe: langileen ordezkariak.

2 2019ko ı uztaila

> EUSKARA, KULTURA, HEZKUNTZA, GAZTERIA ETA KIROLA: Euskara, Cultura, Educación, Juventud y Deportes: Batzordeburua: Gorka Kamio Batzordekideak: Garazi Bengoetxea, Amagoia Agirre, Juan Manuel Izagirre, Maria Luisa Arija. > GIZARTE POLITIKA, ANIZTASUNA, ADINEKO PERTSONAK ETA POLITIKA FEMINISTA: Política social, Diversidad, Personas mayores y Política feminista: Batzordeburua: Arantza Lopez Batzordekideak: Beatriz Unzue, Xabat Laborde, Amaia Irazusta, Maria Luisa Arija. > HERRITARREN PARTE HARTZE BATZORDE BEREZIA: Comisión Especial de Participación Ciudadana: Batzordeburua: Beatriz Unzue Batzordekideak: Xabat Laborde, Gorka Kamio, Maite Izagirre, Maria Luisa Arija. > MEMORIA ETA ELKARBIZITZA BATZORDE BEREZIA: Comisión Especial de Memoria y convivencia: Batzordeburua: Xabat Laborde Kide titularrak: Beatriz Unzue, Arantza Lopez, Patxi Agirre, Maria Luisa Arija.

La Alcaldesa Beatriz Unzue Esnaola desempeñará su cargo con dedicación exclusiva y percibirá un salario de 37.900 euros brutos anuales. Se ha reducido el salario de la anterior alcaldesa en un 28%. LEHEN ALKATEORDEA, Xabat Laborde Etxabe: Erabateko dedikazioarekin urtean 31.911 euro gordin jasoko ditu. Soldata hau aurreko alkatetzak zuen “alkatearen idazkaria” konfiantzazko postuak zuenaren berbera da. Con dedicación exclusiva. Percibirá un salario de 31.911 euros brutos anuales. Este salario es igual al asignado al puesto de confianza “secretario/a de Alcaldía” de la anterior alcaldía. OPOSIZIOKO LIBERATUA: Maite Izagirre (EAJ-PNV): %60,5eko lanaldia izango du eta urtean 17.375,54 euro gordineko soldatarekin. Kopuru hau, 2016ko Udal Legeak eta EUDEL-ek ezarritako irizpideak kontuan hartuta kalkulatu da, Udaleko ekonomia sailak egindako txostenean oinarrituta. Maite Izagirre (EAJ-PNV), como liberada de la oposición tendrá una jornada laboral del 60,5%, con un salario bruto anual de 17.375,54 euros. Esta cantidad se ha calculado teniendo en cuenta los criterios adoptados por la Ley Municipal de 2016 y EUDEL y se ha basado en el informe emitido por el área municipal de economía. Egin diren aldaketa hauekin, aurreko legealdiarekin alderatuta, ordezkari politiko liberatuen soldatetan guztira urtean 20.136 euro aurreztuko ditu udalak (lehen 107.311 euro, eta orain 87.175 euro). Alkatetzako edo udal gobernuko ordezkarien soldatei dagokionez, udalak urtean 14.100 euro aurreztuko ditu. Con estas modificaciones, y en comparación con la legislatura pasada, con los salarios de los representantes políticos liberados el ayuntamiento ahorrará anualmente la cantidad de 20.136 euros (antes 107.311 euros y ahora 87.175 euros). En lo que respecta a los salarios de los representantes del gobierno municipal, el ayuntamiento ahorrará anualmente la cantidad de 14.100 euros. Udalbatzako talde politikoen diru asignazioari eta, udaleko organoetan parte hartzeagatik jasoko diren ordainsarietan (dietak) ere % 28ko jaitsiera aplikatuko da. Alderdi politikoei bideratutako diru kopuruak izango duen jaitsiera honen ondorioz, udalak urtean 7.572 euro aurreztuko ditu talde politikoen diru asignazioan. La asignación económica a los grupos políticos que componen la Corporación y las remuneraciones a percibir por participación en órganos municipales (dietas), también se ha aplicado una bajada del 28%. Como consecuencia, el ayuntamiento ahorrará anualmente 7.572 euros en las asignaciones económicas a los grupos políticos. 2019ko ı uztaila 3


SANTIOAK 2019

1969-2019: EZKONTZA KONPARTSAREN 50. URTEURRENA 1969ko Ezkontza konpartsaren urtemuga ospatuko da uztailaren 26an. Parte hartzaileetako batzuekin bildu gara ideia zoragarri haren berri izateko. El 26 de julio se celebrará el 50 aniversario de la comparsa de la boda. Hemos querido estar con los creadores de esta maravillosa idea. Santioetan egin diren hamaika konpartsa eta ekimenen sortzaileak zarete. 1969an, Mikel eta Anton elkarrekin baino, ez al zineten zuek denak herriarekin ezkondu?

Elkarrizketa elebitan egin denez, hizkuntza trataera errespetatu da. Dado que la entrevista se ha hecho en dos idiomas, la publicamos tal cual.

Ba, bai. Horren ondoren, gauza asko etorri dira, ekintza asko. Argazkiko 13 hauek bakarrik ez, baizik eta 33ko kuadrilla horretatik. Hor engantxe bat egon zen 33 lagunen artean, gero beti ez ginen elkarrekin ibiltzen, plan ezberdinak zeuden. Baina gure helburua bazen urtero konpartsa edo zerbait ateratzea, urtero. Anton izan da hemen ingeniosoa. Asko egin ditugu, afrikarrena, eskola nazionalarena, eskopeteroena, safariarena, eskoziarrena, Lola Flores eta Pescailla...

Nondik eta nola sortu zen 1969ko uda hartan, Ezkontzaren ideia ero hori? Pues creemos que nos incito Conchita Uranga. Ella participó en Hernani en una boda que también cumplió 50 años, y creemos que la idea surgió de ahí. Nosotros éramos una cuadrilla de 33 chavales, y salimos 13 en la comparsa. Teníamos entre 15 y 19 años. Si, si fue Conchita Uranga la que nos xixo, porque la mayoría de los trajes nos los consiguió ella. La modista era Joxepi Arregi de Amasa. Baita ere aipatu behar da uztailak 26a Santioetan ezkonduen eguna zela eta betidanik ospakizun handia izaten zela. Beno guk behintzat horrela ezagutu genuen eta gerora ere beste 15 bat urtetan jarraitu zuen modu honetara. Egun horretan etortzen ziren Villabonara kanpoan ezkondutako herritarrak.

Transgresio puntua izan zuen, gu Goizeko zortzietan diana izaten zen “Santa Ana egunean ezkonduen eguna izaten zen, eta agian ez ginen konturatzen, bikote txarangarekin, eta gero sokamuturra. herri guztia horren inguruan mugitzen zen. Eta orain bat ezkontzea ume batekin… Behar-Zanan Joxe Ugartemendiak berriz, Kuadrilla egunak hartu du indar hori.” hemen Fraisoro ezagutzen genuen bazkaria egiten zuen denentzat: Un baina ez dakit... Aquello fue un guisote! Han bazkaldu eta arratsalBoom! Porque la gente no se lo esperaba, sobre todo la sorpresa dean, Incansables txarangarekin berriro denak batera kalejiran, nola que dimos, luego el contenido igual era más difícil de entender. En orain kuadrilla egunen egiten dena, ba berdin baina ezkonduen los bares nos invitaban, fue un éxito. Nosotros, la primera vez que eguna. Beti uztailaren 26an izan da ezkonduen eguna, Santa Ana tomábamos Vermut! Y gratis! Cuando la comparsa de la boda pasó egunez. por la plaza, había un partido de pelota a mano, y tuvieron que parar el partido, porque la gente se giró para mirarnos, se quedaron de piedra. Pararon el partido y todo, y nos hicieron subir al quiosco. Uste dugu zinegotzi eta alkateari ere gustatu zitzaiela gure ideia, ze suziriak eta guzti bota zituzten. Garai hartan Mutio zen alkatea, eta pentsa, gure ezkongaiarekin, Antonekin egon zen negoziatzen, lau egun beranduago konpartsa errepikatzeko eskatu zigun. Guk esan genion sakrifizio handia zela eta afari truke egin genuen! Fue curioso porque nos invitaron a cenar a Iru Aldeta. Y todos los que vinieron de fuera, cuando nos besamos los novios creyeron que era una boda de verdad y cuando la novia fue al baño se dieron cuenta de que no era una mujer. Para aquel entonces fue una impresión!

1969ko EZKONTZA konpartsa. Tartean dira Agirrebengoa, Sanz anaiak, Zumeaga, Rezola, Ayestaran “Katteka”, Salaberria, Aranzabe, Esnaola eta Garmendia, aguazila eta apaiza gehitu zitzaizkien. Artikulu honetako argazkiak: Mikel Uzkudun.

4 2019ko ı uztaila

Festetan, gauza bat da egitarau ofiziala, eta bestea, festetan sortzen dena. Eta hori gertatu izan zaigu guri, gu sekula ez gara egon egitarauan egiten denaren kontra, baina guk aparte egiten genituen gauzak, porque sí, horrela ateratzen zitzaigulako. Konpromisorik gabe ibili nahi genuen, eta horrek alde onak ditu, nahi duzuna egiten duzu, ondo ateratzen bada ondo eta bestela… laguntzarik ez dugu eskatu sekula, a pela puesta. Noizbait Santioak amaituta afariren bat gonbidatu izan zaigu.

Erreza da egun horrelako parodia bat irudikatzea. Baina zer izan zen 1969an, Ezkontza horrek irudikatu zuena? Zertarainoko urratzaile eta askatzailea izan zen?

Ez genuena jakin da udaletxe barruan zer pasa zen, zenena izan zen iniziatiba. Hor pentsatzen dugu zinegotziren bat egongo zela aurrerakoia edo… nosotros teníamos nuestras dudas también, al principio teníamos la idea de que saliera el cura y el alguacil, pero fue imposible. La guardia civil vendría seguro… Horregatik erabaki genuen apaiza eta aguazila ez ateratzea. 1994an, ezkontzaren 25. urteurrenean bai, orduan atera ziren bi pertsonai hauek. Claro, había mas manga ancha.

Zertan aldatu dira Santioak 1969tik?

En 1970 pensamos hacer un circo, y teníamos todo organizado. Con la participación de 50 personas. Hicimos un elefante, un elefante que pesaba 240 kilos, era impresionante. Arin se disfrazó de Tarzan. Hubo detenciones, se suspendieron las fiestas y se abandonó todo. El elefante lo guardamos donde hoy está la casa cultura, que antiguamente fue una zapatería. Allí estuvo durante dos años. Y luego lo sacamos en un safari, que por cierto salió impresionante. Un año más tarde queríamos salir de la tribu africana Watusi, y teníamos todos las lanzas y vestidos hechos, y se quemo todo.

Lehen 26en, Santa Ana egunean ezkonduen eguna izaten zela, eta herri guztia horren inguruan mugitzen zela. Eta orain berriz, kuadrilla egunak hartu du indar hori. Azken 20 urteetan Santa Ana eguna pobrea da Villabonan, eta herriko jai eguna da! En aquel entonces íbamos a las fiestas de Andoain, Santakrutzeta, y reventábamos con todo. Claro, durante todo el año para las doce estábamos todo en casa! Hoy en día se sale a esa hora! Cambiar, ha cambiado eso, que viernes, sábado y domingo puedes salir todo el año. Antes no había música en los bares como hay ahora, quizás una radio… antes se esperaban las fiestas muchísimo. Ez dira aldatu Santioak berez, aldatu da dena, giroa.

Santioak eta umorea, banandu ezin den bikotea? El humor es de cada uno. Puedes ser muy serio, sin embargo la gustarte mucho la juerga. Hori da inauterietan bezala… hoy en día vemos que hay menos iniciativa de organizar cosas así. De hecho esta sociedad viene de eso, necesitábamos un sitio para organizar cosas, preparar… no solo comparsas, también el entierro de la rosquilla, la tamborrada… se hicieron muchas cosas aquí. Gu hasiera batean Zatorran elkartzen ginen, baina apaizarekin ez ginen ondo moldatzen eta 75-76 urte aldera motza geratzen hasi zitzaigun leku hura. Elkarte bat egitearen ideia sortu zen, eta diferentea izango zena gainera. Pentsa, erabat auzolanean egin zen eta lehenengoa izan zen emakumeen parte hartzea izan zuena hasiera hasieratik. Le llamaban la sociedad roja, incluso antes de abrirla. Jose Joaquin Ayestaran “Katteka”, Mikel Uzkudun, Anton Sanz, Joxe Mari Eizmendi, Angel Sanz eta Fernando Garmendia.

2019ko ı uztaila 5


SANTIOAK 2019

SANTIOTAN KANTARI

Maite Barandiaran eta Asier Vitoria, talde guztiaren izenean

Noiz sortu zen Santiotan kantari ekimena? Maite: 2015ean sortu zen. Herriko batzuk, Juanjo Irazusta tartean zela, joan ziren San Ferminetara eta ikusi zuten han kantu jira nola egiten zuten, bazkariarekin, eta festarekin. Eta etorri orduko esan zuten, horrelako zerbait egin behar dugu Villabonan! Hizketan hasi ginen musikariekin. Batez ere argi genuen zuzendaria oso garrantzitsua zela. Asier aditua da horretan eta bere jarrera giltzarria da lan honetan, jendea nola animatzen duen ikusita. Gaur egun, gure taldean bakoitzak badaki bere lana zein den. Batzuk bistakoak dira, beste batzuk karrozak egiten, denetariko jendea dugu tartean. Asier: Ideia hori atera zenean, bilera ugari egin genituen. Eta Agustin Laskurainek esaten zuen kantu-jirak ideiari buelta bat eman behar zitzaiola. Egin genuena bi gauza izan ziren; batetik, oinarri instrumental gehiago sartzea, abestiei beste toke bat emateko erritmo eta harmonizazio aldetik. Hau da zuzendari musikal bat izatea, eta hori Iñaki Zalakainek oso ondo egiten du. Gero Aitor Landa, gure saltseroa ere sartu zen taldea, eta ekipo bikaina osatu dugu Iñaki, Aitor eta hiruok. Eta bestetik, erritmoa eman nahi izan zio ekimenari.

Izugarrizko arrakasta duen ekintza da honakoa. Espero al zenuten horrelakorik? Maite: Beldur pixka batekin hasi ginen. Deialdia beti egin dugu berdin, baino lehen urtean inork ez zekien zer zen eskainiko zena, eta horrela jendeari kosta egiten zaio. Ahoz-aho egin genuen lan asko jendea erakartzeko. Gero, kalean ikusitakoan zer zen, orduan animatzen da jendea. Gaur egun, politena da familiak hartzen dutela parte. Gurasoak eta haurrak. Bada modu bat haurrak kantuaren mundura gerturatzeko.

Asier: Guretzat oso garrantzitsua da jende gaztea erakartzea, kantatzeko ohitua transmititzeko. Azken bi urteetan jende gaztea hurbiltzen ari da, eta horregatik erabaki dugu haurrentzat bi abesti sartzea.

Zer da egun honetan herritarrak topatzen duena? Maite: Egun polit bat pasatzea. Exijentzi gutxirekin, aukera duzu gainera jende berria ezagutzeko eta hori garrantzitsua da. Nik uste harremanak egiten eta sendotzen direla. Egun horretan parte hartzen duzunean, egun pasa egiten duzu, bazkari eta guzti, eta disfrutatu egiten duzu. Asier: Iaz Erromeri egunarekin uztartu zen Santiotan Kantari ekimena. Uztartu dugunetik egunari osotasuna ematen zaio, bestela gelditzen gure ekimenaren amaiera pixka bat pobre. Horrela berriz, gu gure baserritar jantziekin plazara iristen gara, justu Erromeri eguna hastera doanean. Ba, pentsa gu 200 pertsona agertzen gara plazan eta hasiera polita ematen zaio.

Herritik eta herriari, egin nahi diozue argi… dio Santiotan kantari abestiak. Baina zer da zuentzat Santiotan kantari barrutik? Maite: Jende desberdina, ideologia, jarrera eta adin desberdinak biltzen dituen ekitaldia. Eta gainera disfrutatuz! Asier: Edozeinek parte hartu dezakeen formatu bat da hau. Urtean zehar hainbatekin traturik ez izan arren, egun horrek aukera ematen dizu batekin eta besteekin egoteko, ez soilik zure familia edo koadrilarekin. Ez daude ekitaldi asko horretarako aukera eskaintzen dutenak.

VILLABONA ETA HAZPARNE, 90 URTE ESKUZ ESKU Aurtengo San Inazio eguna, ez da nolanahiko eguna izango Villabonan. Izan ere, Hazparne eta Villabonako Errebote taldeek 90 urte beteko dituzte norgehiagokan. El día de San Ignacio se celebrará el 90 aniversario del primer partido de rebote entre Villabona y Hazparne. Villabonan pilota modalitate ezberdinak jokatu izan dira historikoki, baina baliteke herria ezagun bihurtu izana errebote jokoarengatik, nahiz eta ezagunenak egin diren billabonatar pilotariak, zesta-punta jokalariak izan. 1930ean Teodoro Hernandorena buru-belarri ari zen errebotea indartzeko lanetan. Saiakera horren emaitza Hazparne eta Villabonaren arteko lehen neurketaren prestaketa izan zen. 1931az geroztik, uztailaren 31an izaten da Errebote norgehiagoka bi taldeon artean Erreboteko plazan. Tradizio bihurturik jaso dugu herritarrok partidu hau, baina historian zehar izan ditu jokoak egungoak baino garai loriatsuagoak. Datu bitxi batzuk: > 1930. urtetik aurrera, Gipuzkoan eman zen errebotearen pizkundea, lehen mailako bost talde bazirelarik; Orio, Donostia, Irun, Billabona eta Zubieta. > 1952. urtean, Donostiako Amara auzoan, pilotaren historia guztian jokatu den mundu mailako Errebote txapelketa bakarra jokatu zen. Bitxia da anekdota hau, bi talde bakarrik aurkeztu baitziren mundial horietara, iparraldekoa bata eta Villabonakoa bestea. Villabonak bigarren egin zuen. Gehiago ez zen jokatu mundialik, gutxienez hiru talde behar zirela adostu baitzen. > 1976. urtean Herriko Errebote Txapelketa ospatu zen, AmasaVillabonako bost talde izan zirelarik jokoan, hau da, gutxienez 35 jokalari. Alajaina!

Argazkia: Iñaki Otaegi

Uztailak 30, San Inazio eguna: 10:30 Ongi etorria Hazparneko erreboteko pilotariei Kale Nagusiaren hasieratik plazaraino, txistulariek lagunduta. Jarraian, gaztetxoen Joko Garbi partida, Erreboteko plazan. 11:30 Errebotea: Villabona-Hazparne 90. norgehiagoka, Erreboteko plazan.

LUZERAKO SUZIRIA IZAN DADILA ZUENA! Aurtengo Santiotako txupina botako duen taldea berezia eta nahi baino ezezagunagoa da. Aniztasunean lagun boluntario taldea izango da Jai Batzordeak hala erabakita, jaiei hasiera emango diena. Argazkia: Karlis Medrano

LURGATZ Santio Jaietako egitarauan ikusi dugu ekintza berria dugula Lurgatz talde feministaren eskutik: Gosari Interkulturala. Kontaiguzue zuen ibilbidea eta nondik sortu duen ideia hau. Lurgatz 2018ko martxoaren 8aren harira sortu zen, eta dagoeneko jende askok jakingo du gure ibilbidea nolakoa izan den. Lurgatzen beti egon da kezka herriko emakumeekin, baita atzerritarrekin ere harremanak egitekoa. Aliantzak sortzeko, beti errespetatuz bakoitzaren erritmoa. Ez baikaude egoera berdinean gu, mendebaldeko emakume zuriak, edo gainontzekoak. Harremanetan jarri ginen herriko emakume etorkinekin. Bazkari bat egitea pentsatu genuen, eta egia da emakumeak beti sukaldean sartuta gaudela, baina kasu honetan elkartzen gaituen espazio bat zen. Askotariko jatorria duten emakume herritarrekin elkartzeko modu hau erreza egin zitzaigun. Hitzaldi batera ez dakigu etorriko diren edo ez, zaila da. Lehen harremana horrela egin dugu, nahiz eta helburua ez den gastronomia ezagutzea. Pauso gehiago

Uztailak 29, Emakumeen Gosari Interkulturala daude. Santiotako gosariaren inguruan, Lurgatzeko kide batek proposatu zuen jaietan parte hartzea. Eta hasieran harrituta geratu baginen ere, segituan hasi ginen proposamenak lantzen. Ekintza bezala gosari interkulturala egitea pentsatu genuen, zeren emakumeoi gosaltzeko elkartzea pila gustatzen zaigu. Gosaltzeko elkartzen garenean, patxadaz hitz egiteko elkartzen gara. Gainera “a mesa puesta” egingo dugu gosaria! Hasieran pentsatu genuen bazkaria egin genuen moduan, bakoitzak bere sukaldatzeko moduak landuz, etxetik eramanez… eta berriz sukaldean sartuko gara, lanera? Ba ez, gure arteko harremanei emango diegu garrantzia gosari honetan. Santiotako

programa erabat hankamotza da zentzu honetan.

Flemingo guraso elkartetik sortu zen ekimena, eta duela 8 urtetik hona, hainbat herritarrek beharrezko arreta eta hezkuntza-errefortzuak behar dituzten haurrekin lanean ari dira. Herriko haurrei ahalik eta hezkuntzarik osatuena emateko asmoarekin, musu-truk egiten du ekarpena boluntario talde honek, astean ordu bete haurrekin egonez. Talde honen lana, eskolako zuzendaritza eta irakasleekin koordinatuta egoten da, aldian aldiko bileren bitartez. Taldekideen hitzetan, “gizarteak ezartzen dituen berdintasun ezari aurre egin eta zailtasunen gainetik emaitza akademikoak hobetzea eta euskara erakustea ditugu erronka nagusiak”. Herritar hauek hezkuntzaren eremuan, inklusioa errealitate bihurtzeko egiten duen ekarpena benetan garrantzitsua da. Argi dago elkarbizitza sendotzeko pauso garrantzitsu bat egiten duela talde honek, aniztasuna eta euskara oinarrizko balore gisa ulertuz. Aniztasunean lagun boluntario taldea, es un grupo que dedica su tiempo a niños y niñas que necesitan clases de refuerzo curricular. Así, este voluntariado, se esfuerza en que los niños y niñas del pueblo indiferentemente de su procedencia, tengan la posibilidad de mejorar sus resultados académicos y que además lo puedan hacer en euskara. Los voluntarios estan coordinados con la dirección y profesorado de la escuela. Está claro que este grupo hace una labor importante a favor de la convivencia, teniendo como valores fundamentales la pluralidad y el euskara.

Nola egiten duzue lan ekimen hauek aurrera eramateko? Guk taldean batez ere euskaraz hitz egiten dugu, baina guztiok ez gara moldatzen euskaraz. Eta oso ondo konpondu dugu hori. Euskaraz ez dakien norbait etortzen denean bileretara, kide bat jartzen zaio alboan eta itzultzaile lanak egiten dizkio. Horrela moldatu gara hizkuntzari dagokionez. Ordutegiarena ere konpondu dugun zailtasun bat izan da. Beraien ordutegia eta gurea ez da berdina. Gu iluntzean lasai lasai elkartzen gara, baina beraientzako ordu hori oso berandu da. Azken bilerak eguerdietan egin ditugu, haurrak ikastetxean utzi ondoren. Gu ere ari gara gure ohiturak aldatzen zentzu horretan. Pauso txikiak dira, baina ikustaraztea nahi genuke egiten ari garena. Gogo handiarekin sumatzen ditugu jatorri anitzeko emakume hauek, eta harremanak estutu nahi ditugu.

Nolako Santioak dituzue amets? Askeak! 6 2019ko ı uztaila

Argazkia: Lurgatz

2019ko ı uztaila 7

Argazkia: Ainhoa Esnaola


SANTIOAK 2019

HAMAR URTE REMI GABE 2009ko Santioak gertakari latz batek ilundu zituen. Uztailaren 31an Remi Ayestaran Olano, udaleko alkateordea hil baitzen. 2007-2011 legealdian zinegotzi izan zen Remi. Remi Ayestaran Olano falleció el 31 de julio del 2009, mientras desempeñaba su labor de teniente alcalde. Elkarrizketa elebitan egin denez, hizkuntza trataera errespetatu da. Dado que la entrevista se ha hecho en dos idiomas, la publicamos tal cual.

Nor zen Remi Ayestaran Olano? Margari Olano: Gure semea zen Remi. Un chaval muy responsable, dentro de casa y fuera también. Se hacía responsable de sus hermanos. En la escuela también desde muy joven, era muy comprometido. Abierto y alegre, hacia amigos allá donde iba. Buen estudiante, hasta que se fue a la universidad a Burgos. De allí, estudios hechos no trajo, pero si un montón de amigos. Empezó a trabajar en el almacén de Casa Ayestaran. Los clientes le querían muchísimo, prueba de ello es que todavía le recuerdan. Si había que ir a algún sitio, fuera de horario o lo que sea, el estaba dispuesto. Alguna vez también protestaba, porque protestón también era. Remi era socialmente comprometido desde la época de estudiante, incluso en el instituto de Tolosa y la escuela de Villabona. Ese compromiso social y político le llevo a presentarse a concejal. Ane Ayestaran: Remi nor zen galdetzen da, baino oraindik ere, uztailaren 31ero ikusten dugu Remi badela. Herrian egiten zaion omenaldiarekin eta jendeak erantzuteko moduarekin, gerturatzen zaigun herritar mordoarekin ikusten dugu ez gure etxean bakarrik oroitzen dugula, baizik eta herritar askoren barrenean ere badagoela, pentsamenduan.

Nolakoa zen Remirekin lan egitea udalean? Maialen Abagar: Remi eta gu guztiok, oso une politiko konplexuan tokatu ginen Udalean. Gatazka politikoa bizi-bizi zegoen kalean, eta presoen argazkien aferak asko baldintzatu zuen gure legegintzaldia. Remi oso langilea zen, arazoak aukera bihurtzeko izugarrizko gaitasuna zuen. Enpresa munduan izan zuen eskarmentuak udalean lan egiteko unean asko lagundu zion. Bere lanarekiko oso arduratsua eta konprometitua zen. Bilera guztietan egoten ahalegintzen zen, lanetik korrika, arnasestuka eta papera eta boligrafoa eskuan hartuta sartzen zen bileraren nondik norako guztiak jasotzeko prest. Remi pertsona alaia, urduria ere bai, leiala, herrikoia eta oso langilea zen. Zinegotziren bat buru makur ikusten bazuen beti irribarre bat ateratzen saiatzen zen. Zerrenda luzeak ekartzen zituen bileretara, honekin eta harekin egon naiz eta hau esan didate.

Gogoratzen al duzue proiekturen bat bereziki bultzatu eta defenditu zuena? Maialen: Bai, Remirentzat gazteen formakuntza oso inportantea zen. Formakuntzaren arloan, bere ametsen artean, herrian hezkuntza formalaren eremuan etorkizunean batxilergo eta lanbide heziketako eskaintza zabaltzeko zentroak garatzeko proposamena lantzen ari zen, billabonatarrak eta Aiztondo bailarako ikasleek Tolosara joan gabe, herrian bertan ikasteko aukera eskainiz. Oso garatua zeukan ideia hori. Gestioren bat edo beste ere egin zuen. Margari: Otro proyecto que tenía en mente era crear una escuela de oficios en Sacem. Maialen: Gaztelekua zen beste proiektu inportantea bat. Buruhauste dezente eman zituen baina argudioetan oso sendoa zen, eta berehalakoan konbentzitu gintuen denak. Remi izan zen proiektuaren hastapenetan buru belarri lanean aritu zena, gazteekin bilduz, 8 2019ko ı uztaila

eztabaidatuz eta adostasunetara iristen saiatuz.

10 urte beteriko dira Remi hil zenetik. Zer gertatu zen 2009ko uztailaren 31 hartan? Ugaitz Larreta: Ertzaintza sartu zen herrira, eta Remi zegoen kontua okerrera ez joateko saiakera egiten, guztia bere bizkar gainean hartuz. Eneko Iturbe: Presoen aldeko kalejira bertan behera gelditu zen, eta Maiatzak 1 plazan gazteek antolaturiko kontzertuak zeudenez, han bildu zen jendea. Remi zen festetako egun hortako arduraduna eta argi eta garbi esan zuen elkarretaratzea amaitutzat ematen zela eta disfrutatzera joateko. Baina eskandalu bila etorri ziren… Probokatzen aritu zitzaizkien, erori zen arte. Maialen: Remik esan zien mesedez, festak bakean bukatu nahi genituela eta jende artetik joateko. Armatuta sartu ziren, topera. Jose Joaquin Ayestaran: Seguimos pidiendo verdad, justicia y reparación. Hoy en día, nosotros como familia, la única cosa que recibimos es el reconocimiento del pueblo. Lo que no quiere decir que no sigamos luchando por el reconocimiento político de los acontecimientos de aquellos días. Pero sabemos que el pueblo de Villabona sabe como entraron en el pueblo. Ane: Remiren konpromisoa azpimarratuko nuke. Bere izaera hori zen, berak egon behar zuen eta berak herriangatik dena ematen zuen. Margari: Eskertu nahi genioke berriz ere, Villabonako herriari izan dugun babesagatik. Nos hemos sentido apoyados en todos los sentidos, queremos agradecerselo al pueblo en general independientemente de las distintas ideologías.

Aurten Remiren omenaldia berriz ere jai programan gehitu da… Ugaitz: Bai, aurten ere Jai Batzordean proposatu dugu eta onartu da. Besteetan ere proposatu dugu, baina onartu arren ez zen programan agertzen. Beatriz Unzue: Guk udal talde bezala oso garbi daukagu omenaldi hau sekula ez zela jaietako programatik kendu behar. Remi Ayestaran alkateorde funtzioa betetzen ari zela hil zen. Santio jaietan gertatu zen ezbeharra, udalaren partetik aitortza eta errekonozimendua guztiz beharrezkoa da. Jai Batzordeak hala erabakita, sekula atera behar ez zen ekitaldia aurten berriz programan izango dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.