Amavi 27

Page 1

AMASA-VILLABONA

Villabonako Udala

Villabonako Udala

Urria ı Octubre 2017

27

@VillabonakoUdal

Azaroan Herritarren Arreta Zerbitzua martxan jarriko da Udaletxearen azpialdean, orain arte Udaltzaingo zegoen lekuan En Noviembre se pondrá en marcha la Oficina de Atención Ciudadana en los bajos del Ayuntamiento hasta ahora ocupados por Udaltzaingoa (2 - 4. orriak)

BERRIA

Erniobea BHI Institutuko handitze proiektua bukatuta

K

Ultimado el proyecto de ampliación del Instituto Erniobea BHI (6. eta 7. orriak) • Gurea Antzokiko butaka berriak eta Urkiri Salaberriari, pintura gelako arte iraskasleari elkarrizketa

5. orria

• Pepita Lasa Morotegiren oroimenez, anaiari elkarrizketa

8. orria


(amavi)

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA MARTXAN

AMASA-VILLABONAKO UDALAREKIN TRAMITE A

En Noviembre se pondrá en marcha la Oficina de Atención Ciudadana en los ba

El objetivo de esta oficina es que la gestión administrativa no suponga problema alg El Ayuntamiento está para solucionar problemas y no para crearlos

GESTIO GUZTIAK LEKU BEREAN EGINGO DIRA, UDALETXEAREN ALDETIK HU ETA ERRAZTASUNA ESKAINIZ HERRITARREI 2016an publikaturiko AMAVI aldizkariaren 17. alean (otsaila), HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzuko proiektuaren lehenengo fasearen berri eman genuen. Pauso guztiak eman ostean, urte t’erdiren ondoren, bulego berria azaroan irekiko dela jakinarazten dizuegu. Hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango Udaletxeko Sail ezberdinetara jotzea. Bulego honetara joatearekin nahikoa izango da edozein izapide administratibo burutzeko 2 2017ko ı urria

Amasa-Villabonatarren bizitza erraztu Hori da helburua. Udalarekin harremanetan jarri behar duzuen bakoitzean edozein tramite administratibo edo galdera egiteko, bulego berrira zuzendu beharko zarete hemendik aurrera. Hemen tramite arruntak artatu eta erantzun ahal izango zaizkizue. Bulego honetatik gai bakoitza dagokion departamentura bideratuko da espediente bat eta tekniko baten beharra dagoenean. Gestioak bulegora etorriz, telefono bitartez, telematikoki edo posta bidez egin ahal izango dituzue. Bulego irisgarria bi pertsonekin Herritarrei artatzeko bi pertsona egongo dira bertan. Pertsona hauekin erlazioa zuzena izango da, mostradorerik gabe. Pertsona hauek edozein tramite egiten lagunduko dizuete. Bulego honen sarrerak ez du arazorik edukiko, Udaletxearen azpialdean kokatuko baita, orain arte Udaltzaigoaren bulegoa kokatua egon den lekuan, alegia. Administrazioaren modernizazioa Legealdi honen hasieran proposatu genuen aldaketaren parte da administrazioa modernizatzea: burokrazia gutxitu, tramiteak sinplifikatu, zerbitzu guztiak gune berdin batean zentralizatu eta gaitua dagoen


HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA MARTXAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

(amavi)

TE ADMINISTRATIBOAK BURUTZEKO ATARIA los bajos del Ayuntamiento hasta ahora ocupados por la Policía Municipal

ma alguno para las y los amasa-villabonatarras.

TIK HURBILTASUNA pertsonala herritarren beharrak artatzera eta laguntzera bideratu. Efizientzian hazi eta amasa-villabonatarrei gestioak errazten lagundu. Aurre prozesu sakona Lehen fase batean, egin beharreko tramite guztiak identifikatu ziren. Dokumentazio guztia errebisatu zen tramitazioa arrazionalizatu eta sinplifikatze aldera eta lana optimizatzeko. Udaletxeko sail guztietako langileek parte hartu zuten. Gidaliburu baten idazketarekin bukatu genuen, non tramite bakoitzerako prozedurak sinplifikatuak agertzen diren, hasieratik bukaeraraino, Herritarren Arreta Zerbitzu bulego honetatik. Informazio gehiagorako Amasa-Villabonako herritarrak unean-unean informatuak izango dira Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulego irekieraz. Data zehatza, ordutegia, telefono interesgarriak eta bestelako kontakturako moduak.

VENTAJAS PARA LAS Y LOS AMASA-VILLABONATARRAS:

• Sirve para toda clase de trámites administrativos con el Ayuntamiento. • Desde esta oficina, se podrán tramitar temas con la Diputación y con el Gobierno Vasco sin tener que salir del pueblo. • Para realizar gestiones no será necesario, como hasta ahora, recorrer distintas dependencias municipales. • Se mejora notablemente la accesibilidad, ya que la oficina se sitúa en la planta baja. • Habrá dos técnicos expresamente formados para el servicio de atención al público. • Este servicio centralizado es un gran paso para la modernización de nuestra administración pública. • Amasa-Villabona se sitúa en primera línea de los servicios de atención ciudadana.

2017ko ı urria 3


(amavi)

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA MARTXAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

JOXEAN MOSQUEIRA ETA AMAIA EGIAZABAL

“Xede berri honek poztu egiten gaitu amasavillabonatarrei beraien izapide administratiboak modu errazago batean egiten lagunduko diegulako” Joxeanek 22 urte daramatza Villabonako Udaletxean. Udaltzaingoa eta Udaltzaingoen burua izan zen. Kirol eta kultur dinamizatzailea. Orain kontu-hartzailetzan lan egiten du. Amaiak 14 urtez lan egin du Hirigintzako Departamentuan. Joxean eta Amaia ilusionaturik aurkitzen dira beraien helburu berriarekin. Bulego honetara etortzen diren herritarrekin harreman zuzena izango dute eta behar duten guztian lagundu ahal izango diete. Beraien lana

publikoari begira izango dela azpimarratzen dute , baina beti ere, lan talde handi batek lagunduko dien ziurtasunarekin. Biek erabateko konpromisoa hartu dute xede berriarekin “amasa-villabonatarrak bulego berrian artatzen jarraitu nahi dugu. Zerbitzuaren kalitatea hobetzen dugun bitartean, herritarrek Udalarekin duten harremana ere hobetu egingo da eta”.

Herritarren Arreta Zerbitzuak GALDERA hauek eta antzekoak erantzungo dizkizu El Servicio de Atención Ciudadana te dará las RESPUESTAS a estas y otra preguntas similares

Non eskatu dezaket erroldatze-agiria?

He cambiado de casa y tengo que cambiar la dirección y los datos de mis recibos, ¿a dónde tengo que ir?

¿ 4 2017ko ı urria

Adineko pertsona naiz, bakarrik bizi naiz eta laguntza behar dut, nora jo dezaket?

¿A dónde debo ir para domiciliar los recibos de contribución y las tasas municipales?

Etxean obra bat egin nahi dut, zer egin eta nora joan behar dut?

No tengo ingresos, ¿a dónde puedo acudir para pedir ayuda?

Sortu berri den kultur talde bat gara. Udalari laguntza ekonomiko bat eskatu nahi diogu, nora joan eta nola egin behar dugu?

?

MANUAL El Manual al que antes nos hemos referido contiene el procedimiento simplificado para cada trámite a realizar y que se llevará a cabo, de principio a fin, desde esta nueva Oficina de Atención Ciudadana. En breve, se colgará este Manual en la página web del ayuntamiento con el fin de que la ciudadanía de Amasa-Villabona tenga conocimiento de lo que tiene que hacer en cada caso y los documentos que debe aportar.


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

KULTURA

(amavi)

GUREA ANTZOKIKO BERRIKUNTZAK

Uda honetan zehar, zinea itxita egon de bitartean, hainbat berrikuntza burutu dira Gurea Zineman. Besteak beste, zorua aldatu dute eta butaka berriak ipini dituzte. Lurreko seinaleztapen-sistema balizatu eta aretoa bere osotasunean margotu da.

Durante este verano, mientras el cine ha estado cerrado, se han realizado diversas renovaciones en el Cine Gurea: se ha cambiado y balizado el suelo y colocado butacas nuevas y se ha pintado todo el salón.

“Klaseak ume, nerabe eta helduei eskaintzen dizkiegu” Urkiri Salaberria, pintura gelako arte irakasleari elkarrizketa Amasa-Villabonako Udalak “Kultur lantegia” kontratatu zuen pintura tailerraren koordinazioa eraman zezan. Urkiri Salaberria arteko irakaslea da. Zein da zure ikasleen perfila? Batetik gaztetxoak, 4tik 7 urte bitartekoak. Bestetik, nerabeak, 8tik 14 urte-artekoak. Zer erakusten diezu? Marrazketa eta pinturaren bitartez espresatzeko aukera ematen diegu, ikasgai modura artearen diziplina erakusten zaie: begiratzen ikasi, analizatu eta sintetizatu. Azken finean… Beraiek gustukoa dutena marrazten ikasi dezaten eta ez inprobisazioaren bidez eginiko zerbait. Ze alde dago bata eta bestearen artean? Nire ustez desberdintasun nabarmenena, emaitzan dago, hau da ez da berdina jazza ondo jotzea edo piano astintzea.

Eta pertsona helduen kasuan, zer esango zenuke? Helduentzat, artea askatasun eta aisialdi gune bat da. Marrazten utzi eta azken pintzeladekin laguntzen diegu gustuko duten koadro bat etxera eraman dezaten. Bertan izena eman nahi duen batek zer egin behar du? Amasa-Villabonako Udaletxeko kultur sailarekin kontaktuan jarri behar du. Tel.: 943 69 16 55 edo kultura@villabona.eus emailera idatzi. Klaseak astelehen, asteazken eta ostegunetan izaten dira 17:30etatik aurrera.

2017ko ı urria 5


(amavi)

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

OBRAK ETA BERRIKUNTZAK

ERNIOBEA BHI INSTITUTUKO HANDITZE PROIEKTUA AMAITUA Obrak 2018ko uda ondoren hastea aurreikusten da, behin lanak lizitatu ostean. Udalaren kudeaketa arduratsuari esker, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu du obren ardura eta kostua. Inbertsioa 2.105.821,73 €koa (BEZ barne) izango da. Udalari ez zaio dirurik kostatuko

Erniobea Institutuak 1996. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Fleming Ikastetxearen albo batean kokatu zen. 21 urteren ostean, 4 talde ditu maila bakoitzeko: DBH 1 (12 urte), DBH 2 (13 urte), DBH3 (14 urte) eta DBH 4 (15 urte). Herri ezberdinetako ikasleak biltzen dira bertan: Larraul, Alkiza, Aduna, Asteasu, Zizurkilgo bi eskola publikoak eta Amasa-Villabonako Fleming Ikastetxekoak. 306 ikasle ditu eta 40 profesionalez, irakasleak, hezitzaileak, administratzaileak eta zerbitzuetako langileez osaturiko taldea. Gela ezberdinez osatzen da: musika, plastika, bilerak…

Eraikina eskualdeko hezkuntza beharrei erantzuna emateko handituko da, gazteek euren herrian edo gertu ikasi dezaten, kanpora joateko beharrik gabe Amasa-Villabonako Udal Gobernuak atzetik datorren arazo honi konponbidea emateko eskaini dion esfortzuaren eta denboraren arrazoi nagusia da honakoa. Eraikin berriak, zenbaki honetan azaltzen dugu maketa, egungo eta etorkizuneko arazoei emango die erantzuna. Horrez ez du esan nahi momentu honetan ikasle kopuruak gora egingo duenik, baizik eta, hasieran aipaturiko lau maila hauetan aurkitzen diren ikasleen beharrak modu egokian aseko dituela. Zeharkako ekintzak eta ikasleen eta gurasoen arteko ekimenak aurrera eraman ahal izateko

gelak prestatuko direla eta hurrengo urteetan aurreikusten den ikasleen gorakadari aurre egin ahal izango diola. Behin handitze lanak bukatuta, inguruan erabat integraturik geratuko den eraikina izango da eta egungo irisgarritasun neurriak beteko ditu, oztopo eta barrerarik gabe, pertsonen zirkulazio askea bermatuz. Nabarmentzea merezi duen proiektua da Erniobea Institutuan egingo den handitze lana, Amasa-Villabonako Udalarentzat kosturik suposatuko ez duenean gainera.

ULTIMADO EL PROYECTO DE AMPLIACIÓN DEL INSTITUTO ERNIOBEA BHI Se amplía el edificio para responder a las necesidades educativas de la comarca, para que los jóvenes puedan formarse en su pueblo o cerca, sin tener que salir fuera.

6 2017ko ı urria


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

OBRAK ETA BERRIKUNTZAK

(amavi)

ERAKUNDE ARTEKO ELKARLANI ESKER Amasa-Villabonako Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eginiko gestioen ondorioz, Erniobea Institutuko handitze lanak erralitate bihurtuko dira. Eusko Jaurlaritzak handitze lanen proiektua burutu du. Lizitazioa eta adjudikazioa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak ordainduko dituen obrak 2018ko uda ostean hasiko dira. Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkatea eta Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburua, Gasteizko Eusko Jaurlaritzako egoitzan

Al comiezo de la presente legislatura, nos planteamos sí o sí lograr la ampliación del Instituto Erniobea BHI para que este centro escolar pueda dar solución a las necesidades educativas de hoy y de mañana Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkatea

Entendimos desde el primer momento que nuestro deber era garantizar a la juventud de nuestra comarca la posibilidad de estudiar en ella sin salir a otros pueblos. Nos movimos con este fin. Fueron necesarias varias reuniones en la Consejería de Educación del Gobierno Vasco, en las que pusimos de relieve en todo momento la precariedad actual en cuanto a espacio del Instituto Erniobea BHI.

La colaboración interinstitucional ha posibilitado este nuevo y decisivo paso para el futuro de nuestro pueblo y la comarca, sin coste alguno para el Ayuntamiento de Amasa Villabona y el resto de municipios de la comarca.

Nuestros argumentos fueron escuchados y han sido atendidos generosamente, hasta el punto de que ya está ultimado el proyecto de ampliación, pendiente de salvar la tramitación administrativa que permitirá el inicio de las obras tras el verano de 2018.

Dicho sea de paso, éste es un tema que recibimos como herencia, ya que el Gobierno Municipal de la legislatura anterior no fue capaz de hallar una solución aún estando dispuesto a pagar 90.000 euros desde el Ayuntamiento de Amasa Villabona para hacer realidad este proyecto de ampliación

Etorkizuneko itxura - Infografía del nuevo edificio

2017ko ı urria 7


(amavi)

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

AMASAKO PEPITA LASA MOROTEGIREN OROIMENEZ Pepita Lasa Morotegik abuztuaren 11n utzi gintuen. Jaiotzen ikusi zuen baserri berdinean zendu zen, Pagadizu baserrian, denek “Pasus” izenarekin ezagutzen dutena. Amasan kokatua, isiltasuna lagun duen naturaz inguraturiko leku zoragarrian aurkitzen da. Pepita Amasa-Villabonako biztanle askok maitasunez gogoratzen dute, honek bere baserriko esnea ekartzen baitzien egunero; ez ordea herriko gazteek, ez baitziren ohitura hori bizitzera iritsi. Hala ere, bere omenez eginiko ipotxa denek ezagutzen dute, festetan gure herriko kaleak zehartzen dituen irudia baita, erraldoi eta buruhandiekin batera. Jose Luis, Pepitaren anaia, 80 urte betetzera doa. Zortzi anai-arrebetatik gazteena da. 18 urte bete zituenean Sacem enpresan hasi zen lanean, eta ondoren, Donostiako beste lantegi batera joan zen. Jubilatu zenetik, baserrian egiten du lan.

“Nire arrebak 75 urte bete arte banatu zuen esnea, urte askoan ibili zen, lehenengo zaldi gainean eta ondoren R-12 batean”

Jose Luisek maitasun handiz hitz egiten digu bere arreba Pepitataz. Asko balio zuen. Etenik gabe lan egiten zuen baserrian. Ganaduaz eta baratzaz arduratzen zen. Gainera, Amasa, Villabona eta Tolosan esnea partitzen zuen. 75 urte bete arte aritu zen. Gainera, etxeaz arduratzen zen eta jostun bikaina zen. 80 betetzean, tronbosi batek lanerako gauzaez utzi zuen. Pepita “Pasus” baserrian jaio eta hil zen. Hori da. Zortzi anai-arreba ginen, denok hemen jaioak.

8 2017ko ı urria

Amasa-Villabonan oso maitatua zen zure arreba… Izan ere, pertsona ona zen, lagun asko zituen eta jendearekin oso ondo eramaten zen. Tratu errazeko pertsona zen, oso atsegina. Pepitaren anekdotaren bat kontatzerik edukiko zenuke? Egun batean, Pepitak, normalean esnea partitzeko uzten zuen leku batean utzi zuen zaldia, baina egun horretan debekatua zegoen. Luciano udaltzainak isun bat jartzea erabaki zuen. Pepitak, haserre, honakoa erantzun zion “Prestatu beste isun bat zaldia bihar toki berberean utzi beharko dut eta!”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.