Amavi 19

Page 1

uztaila | julio

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

Maite Izagirre Amasa-Villabonako Alkatea

“Nire ahalegin guztiak egingo ditut etapa hau emankorra izan dadin.” “Haré todo lo que esté en mis manos para que esta etapa sea fructífera”.

2016

19


/ ///

2

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Maite Izagirre

Amasa-Villabonako Alkatea

“Azken urte honetan egin den lanari jarraipena emango diot, martxan dauden ekimenekin jarraituz eta etorkizuneko proiektuei ilusioz eta gogo handiz aurre eginez”. Ekainaren 27tik Amasa-Villabonako Alkatea zara. Zer sentitzen duzu, nola aurre egiten diozu etapa berri honi? Sentsazio bateratuak dauzkat. Kale nagusian, Errebote plaza aurrean jaio eta bizi izandu naiz bizi guztian; niretzat ohorea da Amasa-Villabona ordezkatzea. Bestalde erantzunkizuna ere suposatzen du, aurrean ditugun erronken jakitun naizelako, eta badakidalako herriko eragile guztien artean lana egitea lortzen badugu oso garrantzitsua izango dela Amasa- Villabonaren etorkizunerako. Askotan entzun izan dugu norbere herriko alkate izatea baino ohore handiagorik ez dagoela… Berdin pentsatzen al duzu? Erraz esaten den esaldia den arren, zure herria garatzeko eta momentuko eta etorkizuneko beharretara egokitzeko aukera edukitzea eta herrikide eta lagun askoren ordezkaria izatea ohore handia da, alderdi batekoa edo bestekoa izan. Aldaketa handiak ikusiko ditugu zu hasi ostean? Azken urte honetan egin den lanari jarraipena emango diot, martxan dauden ekimenekin jarraituz eta etorkizuneko proiektuei ilusioz eta gogo handiz aurre eginez. Zuen Gobernu programa mantenduko duzue? Programa herriarekin sinatzen den kontratua dela uste dugu eta posible bihurtzeko bideak bilatu behar dira beti. 2015eko hauteskundeetara aurkeztu ginenean puntu nagusi bat aurkeztu genuen: atez atekoa kendu eta zaborrak sailkatu eta biltzeko sistema berri bat martxan jartzea. Irabazi ondoren, oso argi genuen Villabonak gai honekin jasan izan duen tentsioa gainditu behar genuela, guztien arteko adostasuna lortuz. PSErekin gehiengoa genuen arren, Bildurekin ere negoziaketak zabaldu genituen eta politika egiteko modu berri honek fruituak eman ditu zorionez. Irailetik aurrera martxan izango dugu 5. edukiontzia hurrengo urteetan diru kantitate handia aurreztuz. 2016ko / uztaila

Legegintzaldiaren hasieratik zinegotzia izan zarenez mahai gainean dituzuen gai guztien berri duzu… Ez da berdina zinegotzia edo alkatea izatea. Gure artean egiten ditugun bilerei esker gaiak ezagutzen ditut, baina ez da udaletxean egunero egotea bezala. Gai asko eta oso ezberdinak ditugu mahai gainean, beraz, hurrengo egun eta asteetan burubelarri lan egingo dut guztiari buruz ahalik eta xehetasun gehien edukitzeko. Gainera, zure konfidantzazko taldearekin jarraitzen duzu… Alkate sartzen den edonork behar du konfidantzazko taldea. Argi daukat nire lankideek azken urte honetan lan bikaina egin dutela, eta jakin badakit Ibon Ariznabarreta, Eneko Urdangarin, Mertxe Garmendia eta Leandro Azkue nire ondoan izango ditudala. Gainera, Juan Mari Iparragirre ere taldean sartuko da; herria oso ongi ezagutzen duen pertsona da eta demokraziako lehen urte zailetan zinegotzia izandakoa. Ez dut zalantzarik bere esperientziak taldea indartuko duela. Programan duzuen gairen bat zuretzat garrantzitsua dena. Behin zaborren gaia bideratuta, HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoaren irekiera da gure erronka nagusia. Helburua, alde batetik, herritarrei udalera etortzen direnean erantzuna modu egokiago batean ematea da, eta bestetik, udaleko barne prozesuen optimizazioa, udal langileentzat ere onurak ekarriz. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiet udaleko langileei prozesu hau martxan jartzean eduki duten borondate onagatik. Legegintzaldi honetan aurretik zetorren gai bati ere erantzun egokia eman diogu. Gobernu honek Villabona Lantzenen bitartez eraikiriko etxeetan zegoen arazoa kopontzeko baliabideak eta gogoa erakutsi ditu. 2016ko aurrekontuetan 530.000 euro konponketa horietara bideratu ditugu. Beste gai garrantzitsu bat Amasako bidearen konponketa izan da. Bertako bizilagunek erantzun azkarra behar zuten eta udalak eskaera horri baiezkoa eman dio.


ELKARRIZKETA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

PERFILA • Adina: 52 urte. alaba. • Ezkondua eta 3 • Zaletasunak: . a lagunekin egotea Zinema, jostea et lotura: • Villabonarekiko llabonan, Errebote plaVi iz na ndu Beti bizi izan iz eta herrian ezko na zi ha a et io ja n za nintzen. i positibo bat: • Villabonako ga ien denbolondresak, bera nak. Herrian dauden du ako erabiltzen te bora besteen oner

Azkenik, Zubimuxuko obren nondik norakoak gertutik ikuskatzen ari gara erlazio estua mantenduz Gipuzkoako Urakekin. Ze mezu pertsonal zabalduko zenieke villabonatarrei? Nire ahalegin guztiak egingo ditut etapa hau emankorra izan dadin. Aurrean dugun lana ez da xamurra eta bi tresna nagusi behar ditudala argi daukat. Lehenengoa, gertutasuna: uste dut alkate on batek askotariko pertsona eta eragileekin harremanetan egon behar duela beraien iradokizunak entzun eta beraien beharren jakitun izateko. Bigarrenik elkarlana: Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkartu Amasa-Villabonarako aurreikusirik ditugun proiektuen berri emateko, eta beharrezkoa denean, parte hartzeko eskaera egin. Eta baita herriko eragile, elkarte eta bestelako langileekin elkarlana sustatu proiektuak modu eraginkor batean kudeatzeko.

“Herrikide eta lagun askoren ordezkaria izatea ohore handia da, alderdi batekoa edo bestekoa izan.” “Irailetik aurrera martxan izango dugu 5. edukiontzia hurrengo urteetan diru kantitate handia aurreztuz.”

( amavi )

3

Maite Izagirre es la nueva Alcaldesa de AmasaVillabona desde el pasado 27 de junio. Conoce como nadie la localidad y a sus habitantes, ya que ha vivido toda la vida enfrente de Errebote Plaza. Casada con un villabonatarra y madre de 3 hijas, afronta la nueva etapa con decisión, así como con gran sentido de la responsabilidad y un gran honor por representar a su pueblo, al que tan unida está. La acompaña un equipo estable y trabajador, con caras conocidas y una nueva incorporación, la de Juan Mari Iparragirre, antiguo concejal y gran conocedor de los procedimientos del Ayuntamiento. El programa que van a seguir es el mismo con el que llegaron hace un año. Para el grupo jeltzale resulta indispensable mantener lo presentado antes de las elecciones, ya que fue un programa meditado y hecho a medida para el municipio. Durante este año de mandato han conseguido llegar a un acuerdo para encontrar una solución al conflicto derivado de la recogida selectiva de residuos, llegando a un consenso con el PSE y Bildu. Sistema que incorpora la utilización de los contenedores y, que por motivos administrativos, se colocará en septiembre. A nivel municipal también darán seguimiento a la oficina de Servicio de Atención al Ciudadano (SAC), realizarán el abono correspondiente de 530.000 € al problema heredado de legislaturas anteriores correspondiente a las casas edificadas por Villabona Lantzen y al que han querido dar una solución adecuada y consensuada con los vecinos. También se ejecutarán las obras del camino de Amasa y se seguirán muy de cerca las obras de Zubimuxu. Como broche final a la entrevista nos cuenta que desea que los Amasa-villabonatarras la sientan de cerca, quiere conocer la labor realizada por las asociaciones y promotores del pueblo. Para ello insiste en que la cercanía y el trabajo en común son la clave tanto a nivel local como institucional. 2016ko / uztaila

//////


/ ///

4

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

UDALA

Hirigintza

Ogasuna

• Batzorde burua: Maite Izagirre Irazustabarrena • Teknikaria: Igor Latasa • Email: hirigintza@villabona.net • Tel.: 943 69 01 89

• Batzorde burua: Maite Izagirre Irazustabarrena • Teknikaria: Maider Amado • Email: ogasuna@villabona.net • Tel.: 943 11 14 94

Udal Batzordeak

Kultura

Ingurumena eta mendiak

Gizarte zerbitzuak

• Batzorde burua: Eneko Urdangarin Eizagirre • Teknikaria: Alaitz Bilbao • Email: enekourdangarin@villabona.net • Tel.: 943 69 25 36

• Batzorde burua: Eneko Urdangarin Eizagirre • Teknikaria: Mentxu Julian • Email: enekourdangarin@villabona.net • Tel.: 943 69 39 25

Hezkuntza, Gazteria eta Kirola

Euskara

• Batzorde burua: Ibon Ariznabarreta Urdampilleta • Teknikaria: Aitziber Murua • Email: gazteria@villabona.net • Tel.: 943 69 47 87

• Batzorde burua: Mertxe Garmendia Bereziartu • Teknikaria: Joxean Cubero • Email: kultura@villabona.net • Tel.: 943 69 16 55

• Batzorde burua: Ibon Ariznabarreta Urdampilleta • Teknikaria: Maite Arregi • Email: euskara@villabona.net • Tel.: 943 69 35 01

Zaborrak KONTENEDORE BERRIAK IRAILEAN JARRIKO DIRA Zaborren gaikako sistemaren gaian pauso bat aurrera eman da. Tramite administratiboak bete ondoren, kontenedoreak jartzeko data irailean jarri dute mankomunitateko kudeatzaileek. Amasa-Villabonara uztailean iritsiko diren arren, almazen batean gordeko dira mankomunitatetik oniritzia eta baimena eman arte.

Aunque los contenedores estén listos para el mes de julio, la mancomunidad ha decidido que será a partir del mes de septiembre cuando se ponga en marcha la recogida selectiva de residuos mediante contenedores. Mientras tanto estarán depositados en un almacén.

Ongizatea ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA PERTSONA HELDUENTZAT Beraien kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten Amasa-Villabonako helduenek zerbitzu berri batez gozatzeko aukera izango dute. Etxean bertan ematen den zerbitzua izango da, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten eskuhartzeak erabiliz.

Los mayores de Amasa-Villabona contarán con un nuevo servicio de asistencia en sus hogares. Consiste en un servicio que se integra en el lugar que le es conocido a la persona usuaria con el objetivo de ayudarla y prestarle la atención necesaria.

Kirola Bizikleta estatiko berriak Kiroldegian Amasa-Villabonako kiroldegiko erabiltzaileek ariketa-bizikleta berriez gozatzeko aukera izango dute aurki. Udala eta KIROL ZER enpresa akordio batera iritsi dira ekipamendua berritzeko, denboraren eta erabileraren poderioz erabat zaharkituak baitzeuden eta ez zuten kirola behar den bezala egiteko aukera ematen. Enpresak 10.000,00 €ko inbertsioa egin du kostuaren %40a bere gain hartuz, bai Udalarentzat eta baita erabiltzaileentzat akordio onuragarria suposatuz. 2016ko / uztaila

Polideportivo: renovación de bicicletas estáticas. El Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha llegado a un acuerdo con la empresa KIROL ZER para renovar las bicicletas estáticas del polideportivo municipal. La empresa ha aportado el 40% del coste total, 10.000,00 €. Supone una mejora en el servicio y una ventaja para las personas usuarias del polideportivo.


JAIAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

51

( amavi )

5

Jazzaldia AMASA VILLABONAN Berdura Plaza Ainara Ortegaren Scat diskaren eszenatoki bilakatuko da. Heineken Jazzaldiaren 51. Edizioa sorpresa politez betea dator. Horien artean, Amasa-Villabonan egingo duen geldialdia. Uztailaren 22an, ostirala, Villabonako Berdura Plaza Scat diskaren eszenatoki bilakatuko da arratsaldeko 8etan. 2015eko euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako bat argitaratu zuen Ainara Ortega donostiar abeslariak: Scat diskoa. Euskal jazzeko instrumentista onenetako batzuk lagun zituela, Ainara Ortegak diskoko pieza batzuk konposatu ez ezik, errepertorio guztia moldatu zuen, horrela bere diziplina anitzeko prestakuntza frogaturik uzten zuela. Scat aldarrikapen kosmopolita paregabea da, lau hizkuntzetan abestua baitago (euskara, gaztelania, ingelera eta portugesa). Sarrera doakoa izango duen kontzertuko eszenatokian sei instrumentistek lagunduko diote: Mikel Andueza (saxoa), Baptiste Techer (tronboia), Ainara Ortega (ahotsa), Iñaki Salvador (pianoa), Javier Mayor (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria).

La 51 Heineken Jazzaldia estará presente en Amasa-Villabona La 51 Heineken Jazzaldia viene cargada de novedades. La Plaza de la Verdura de Villabona será, el próximo 22 de julio, viernes, escenario de la actuación de la intérprete vasca de jazz Ainara Ortega que, junto con su grupo compuesto por 6 músicos vascos de jazz, ofrecerán el espectáculo Scat. El concierto dará comienzo a las 20.00h y la entrada será gratuita.

Su ta Gar irabazle

Uztailaren 27ko kontzerturako Udalak parte hartze prozesua aurrera eraman du jaietan zein taldek joko duen erabakitzeko. 225 herritarrek parte hartu ondoren “Su ta Gar” taldea geratu da garaile 97 punturekin. Udalaren iritziz, arrakastatsua izan da ekimen hau amasavillabonatar askok beraien denbora eta gogoa bertan jarri dituztelako. Telonero bezala “Izeberg” taldeak arituko da.

Su ta Gar elegido para el concierto del 27 de julio El Ayuntamiento ha llevado a cabo un proceso participativo para elegir el grupo que actuará el próximo 27 de julio dentro de los eventos organizados para las Fiestas. Han sido 225 los amasa-villabonatarras que han dado su voto resultando ganador el grupo eibarrés. Como teloneros tendrán al grupo “Iceberg”. 2016ko / uztaila

//////


/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

JAIAK

EZ

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI A LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES

NO

Santio Jaietarako Amasa-Villabonako Udalak emakueen kontrako eraso sexistak salatzeko triptikoa kaleratu du.

SANTIO JAIAK

2016

Emakunderen gomendioak jarraituz, non jaia eta errespetua dagoen lekuan festak gozamena diren, Ez da ezetz! lemapean norberaren gorputza eta sexualitatea petsona bakoitzarena direla adierazten da. Erasotu, kontrolatu edo norberaren askatasunaren jabe izan nahi duenari EZ esateko gomendioa zabalduz. Erasorik egon bada ahalik eta azkarren salatzeko eskaera egiten da Udaltzain edo Ertzainekin kontaktatuz. Kasu hauetan bizkortasuna ezinbestekoa baita erasotzailea identifikatu eta arrapatzeko.

1

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI

EZ

Con motivo de las fiestas de Santiago el Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha publicado un tríptico para denunciar la violencia contra las mujeres. Su objetivo consiste en concienciar a la ciudadanía de los ataques que sufre el colectivo femenino y de cómo hay que actuar cuando se den los hechos. El gobierno municipal recomienda encarecidamente que se denuncien los ataques ante la Policía Municipal o la Ertzaintza, ya que una rápida intervención puede resultar crucial para atrapar al agresor. Este año se ha incorporado la brigada feminista. Consiste en un grupo de mujeres que acompañan a su domicilio a aquellas mujeres que sienten miedo de ir solas. Se valen del amparo que proporciona el grupo para que no ocurra ningún ataque sexista. También proporcionan un número de teléfono para aquellas mujeres que hubieran sido atacadas para ayudarlas y así poder denunciarlo ante la Policía Municipal o la Ertzaintza. La Policía Municipal también va a reforzar su plantilla durante las fiestas para que el servicio se proporcione tanto de día como de noche. 2016ko / uztaila

2

Brigada Feminista Aurten gainera ekimen berri bat jarri da martxan, Brigada Feminista eratu da etxera bakarrik itzultzeko arriskua ikusten duten neskek laguntza eduki dezaten. Brigada Feminista beste herri batzuetan arrakasta eduki duen herri mugimendua da, Ibarrako festetan adibidez neska eta emakume talde honek parrandatik bueltan zetozen neskei etxera joaten lagundu zieten. Bere xedea edozein arrisku ekiditea da, hau da, etxera bidean egon daitezkeen arriskuei aurre egitea taldeak ematen duen babesa erabiliz. Uztailaren 27an gauerditik goizeko 03:30ak arte egongo dira eta uztailaren 29an gauerditik goizeko 05:30ak arte. Brigada Feministarekin kontaktuan jartzeko 2 telefono daude, batetik etxera laguntzeko balio duena, eta bestetik, eraso baten biktima izan den neska edo emakume batek gertatutakoa salatzeUdaltzaingoak egun eta gau jai guztietan zehar Horrez gain, Santio Jaietarako Udaltzaingoen pertsonal kopurua zabaldu egingo da, gauetan ere erne egon daitezen zerbait gertatuz gero. Udala oso kontzientziatua dago eraso sexista eta bestelako liskarrei aurre egiterako garaian, herriko segurtasuna bermatzea da Udalaren eta udaltzainen xedea. Jaiak pozez eta animoz bizitzeko unea dira. Udaletik 2016ko Santio Jaiak modu orekatu, errespetagarri eta zintzo batean

Laguntza behar baduzu DEITU BRIGADA FEMINISTARI Egunak eta ordutegiak Uztailak 27 00:00 – 03:30 Uztailak 29 00:00 – 05:30 Etxera laguntzeko

632 445 333

Erasoak salatzeko (24 ordu)

688 867 461

ko laguntza eduki dezan. Erasoaren ondorioz sortutako beldurrari aurre egiteko, Brigada Feministak elkartasuna eskaintzen diete neska eta emakumeei, bakarrik sentitu ez daitezen ertzaintza edo udaltzaingoengana jotzeko garaian gertatu dena salatzeko.

SALATU

Aurkeztu ezazu segituan zure salaketa jarraitua, kontrolatua edo erasotua sentitzen bazara. Egitea beharrezkoa da. UDALTZAINGOA

943 693 980 ERTZAINTZA

943 538 840 gozatzeko deialdia egiten da, denek festa hauetan goza dezagun.


JAIAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

//////

“Me he inspirado en un gigante de Villabona que representa a un pelotari manco”. Flori García Corchado

Ganadora del Consurso de carteles para las Fiestas Santio 2016

53 años. Aficionada a la pintura. La música y caminar son sus otras aficiones. Nació en Zizurkil y se casó a Villabona.

“Se lo dedico a mi marido y a mis hijos” ¿En qué te has inspirado para realizar el cartel? En un gigante de Villabona, se trata de un pelotari que era manco. Lo he hecho en su honor. Los colores que he utilizado, son los mismos del gigante. ¿Cómo te enteraste del concurso? Se anunció en la crónica de Villabona, también en la revista AMAVI y en carteles que se colocaron en la calle. En años anteriores también me presenté, pero esta vez, por vez primera, he resultado ser la ganadora. La noticia me la dio Joxean Cubero, técnico de cultura del Ayuntamiento de AmasaVillabona. Me hizo mucha ilusión. Además, me han dado 300€ por resultar ganadora. ¿Qué te animó a participar? Mi afición a la pintura. Voy a clases de pintura que ofrece el Ayuntamiento de Amasa-Villabona desde el 2009. ¿Quieres añadir algo más? Este premio y el cartel se lo dedico a mi marido y a mis 2 hijos. Sus consejos y apoyo han sido muy importantes, ya que me sugieren colores, tipos de letra y otros detalles.

Flori García Corchadok jaietako kartelaren lehiaketa irabazi du. Bere inspirazio iturria Villabonako erraldoi bat izan da, orain dela urte asko herrian bizi izandako pelotari besomotz batengan oinarritua dagoena. Irabazi zuenaren berri Joxean Cubero, kultur teknikariaren bitartez eduki zuen. Saria bere senar eta bi semeei eskaini die. 2016ko / uztaila


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

ELKARRIZKETA

Irati Santiago Mujika, zine ekoizlaria (Villabona, 1991)

“Bizitza errealean Aberne ni naiz, kosta ala kosta bere ametsa lortzeko ahalegin guztiak egingo dituen neska.”

Betidanik izan al duzu bideoak grabatzekoMaiatza afizioa? Txikitatik mirestua geratzen nintzen telebistan bideoklipak ikusten nituenean. Nire gurasoei kamera bat nahi nuela esaten nien eta 11 urterekin, nire urtebetetze egunean, kamera itzela oparitu zidaten. Hortik aurrera, nire ahizpa aktore lanetan jarri eta igandero-igandero bideoklip berri bat grabatzen genuen. Nire gusaroek kalera ateratzeko esaten zidaten, orduak pasatzen nituen eta nire logelan bideoak editatzen, baina ez zegoen bueltarik, nire pasioa aurkitu bainuen. Zineak zure bizitzan berebiziko garrantzia du beraz. Betidanik nahi izan dut zinea egin, eta maila goreneko zinea gainera. Sektore honetan lekurik aproposena Estatu Batuak dira eta Salamancako Unibertsitatean ikasketak egiten hasi nintzenetik ahalegin handia egin nuen nota onak atera eta bertara eramango zidan beka bat lortzeko. Zer azpimarratuko zenuke Ohioko esperientziatik? Ohion lan egiten ikasi nuen, Mass Communication “Masen komunikazioa”n zentratu nintzen. Klase asko genituen eta etxeko lanak ere bai, eta gainera, 5 ordu lan egiten nituen egunean, telebistako kirol partiduen emankizun sailean, eta gogorra zen, 20 urte besterik ez nituen eta erantzunkizun handia neukan. Estatu Batuetako filosofiak lan egiten baduzu nahi duzuna lortzeko aukera izango duzula erakusten dizu, horretarako ezinbestekoa da saiatu eta amore ez ematea.

Gainera, Princess Grace Kelly Sari Nazionaletarako hautatua izan da. Nire Unibertsitateko irakasle guztiak oso interesatuak daude proiektuan, euskaraz egina egoteak puntu exotiko bat ematen dio eta gainera istorioaren muinak eta pilotan oinarritua egoteak liluratu egin die. Ohore bat da Chicagoko Columbia Unibertsitateak Aberne aukeratu izana sari hauetarako. Non ikusten duzu zeure burua etorkizunean? Argi eta garbi daukat Estatu Batuetan biziko naizela eta Hollywooden lan egingo dudala filmak ekoizten. Bizi guztia damarkit prestatzen eta ez dut amore emango nire ametsetako lana eduki arte.

Sortzeko prozesua oso pertsonala da, zerk bultzatzen zaitu, zerk inspiratzen zaitu? Pasioa ezinbestekoa da. Egiten ari zarenatagatik ez baduzu pasiorik sentitzen ez dago zeriginik. Zure ametsengatik borrokatu behar duzu eta gogor gainera. Istorio batek bete egiten nauenean neureganatu eta aurrera ateratzeko borrokatzen dut. Aberne da zure azken proiektua… Aberne pasio horretatik sortu da, autodeterminazioan eta sakrifizioan oinarritzen da; bizitza errealean Aberne ni naiz, kosta ala kosta bere ametsa lortzeko ahalegin guztiak egingo dituen neska. Nire bikotea eta bere familia euskal pilotari oso lotuak egon dira eta beraien sentipena neureganatu eta emakume baten egoeratik azaldu nahi izan dut. Aberne pilotari profesionala izan nahi duen neska baten istorioa da, gizonek dominatzen duten kirol batean bere lekua eduki nahi duen emakume baten borroka pertsonala.

Irati Santiago Mujika, villabonatarra del 91, tiene claro que su futuro es el cine. Es la productora del corto Aberne, elegida por la Columbia College de Chicago para los Premios Nacionales Princess Grace Kelly, en Estados Unidos. La pasión que siente por cada proyecto es lo que la impulsa a llevarlos adelante. En un entorno tan difícil como el cine es un factor indispensable ser perseverante, determinante y luchador e Irati demuestra que cuenta con los requisitos. La filosofía de trabajo, competitividad y modo de vida de Estados Unidos van unidos a su carácter y forma de ver la vida, allí están orientados sus deseos y planes de futuro. Lleva preparándose toda la vida para trabajar en una importante productora de Hollywood. 2016ko / uztaila

Merkataritza Comercio

Lege gordailua SS 729-2012

Gurea Antzokian geratu gara. Egun tristea, euritsua, grisa. Udaltzaingo bati deitu eta antzokiko ateak ireki dizkigu. Elkarrizketa zine aretoan egitea erabaki dugu. Eseri eta grabagailua martxan dago. Hitz egiten hasi eta Irati Santiago Mujika ezagutu dut: energia, determinazioa, pasioa. Egunaren kolorea erabat aldatu da.

D.L. SS-1158-2009

/ ///


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.