Amavi 17

Page 1

otsaila | febrero 2016

SARRERAK 6.314.640 €

17

IRTEERAK 6.314.640 €

Iban Aguirre Saiz Villabonako Alkatea

Argi daukat 2016ko aurrekontuak onartu dira alkate bateratzailea izan nahi dudala EAJ-PNV eta PSEE-EEren 7 aldeko bozkekin eta EH Bilduren aurkako 6 bozkekin.

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona aprobó los presupuestos para el año 2016 Tengo claro que quiero ser un alcalde conciliador con 7 votos a favor de EAJ-PNV y PSEE-EE y 6 votos en contra de EH Bildu.


/ ///

2

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

AURREKONTUAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

3

//////

2016rako aurrekontua 6.314.640 €koa izango da

Aurrekontuak egiterako garaian Udalak herrian ikusten dituen ezinbesteko beharrak eta proiektu estrategikoak eduki ditu kontuan. Besteak beste, Lizarragako bidearen konponketa eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren proiektuaren lehen fasea.

2016rako aurrekontuak parte-hartzailegoak dira, kulturan Elkarteentzako bideraturiko diru partida %234 igo da, 32.000 €tik 75.000 €ra igoz. Momentu honetan aurrekontuaren barruan ez badago ere, Udalak badaki Amasa-Villabonan haur parke bat estaltzea beharrezkoa dela. Inbertsioen barruan gehikuntza bat lortuko balitz, Alkatetzatik proiektu honen nondik norakoak ongi aztertzera konprometitzen dira. EH Bilduk 11 zuzenketa aurkeztu zituen aurrekontuetarako, baina ez ziren onartuak izan. Zuzenketa hauek onartuak izango balira, Amasako bidearen konpoketa alde batera utzi behar litzateke eta Herritarrentzako Arreta Bulegoaren proiektua ere geldiaraziko zen; bi proiektu hauek, gainera, estrategikotzat eta ezinbestekotzat jotzen ditu gobernu talde honek.

EL AYUNTAMIENTO DE AMASA-VILLABONA APRUEBA LOS PRESUPUESTOS PARA EL AÑO 2016

Sarreren aurrekontua kapituluka

Gastuen aurrekontua kapituluka

Zuzeneko zergak................................................................... 1.420.000,00 € Zeharkako zergak.........................................................................50.000,00 € Tasak eta bestelako sarrerak...............................................509.700,00 € Transferentzia korronteak................................................3.972.140,00 € Ondare sareak................................................................................26.800,00 € Aktibo finantzarioak...................................................................20.000,00 € Pasibo finantzarioak................................................................315.500,00 €

Pertsonal-gastuak.................................................................2.020.400,00 € Ondasun korronteen eta zerbitzuen gastuak.........................2.381.111,76 € Finantza-gastuak..........................................................................17.100,00 € Transferentzia korronteak....................................................768.723,18 € Inbertsio errealak......................................................................254.349,06 € Kapital transferentziak............................................................537.455,60 € Aktibo finantzarioak...................................................................20.000,00 € Pasibo finantzarioak................................................................315.500,00 €

GUZTIRA....................................................6.314.640,00 €

GUZTIRA....................................................6.314.640,00 €

Aurrekontua sailka: Pertsonal gastua....................................................................2.020.400,00 € Udal gobernua...........................................................................187.200,00 € Gastu orokorrak..........................................................................719.720,00 € Euskara................................................................................................96.325,00 € Gizarte zerbitzuak.....................................................................419.438,00 € Gazteria...........................................................................................109.700,00 €

2016ko / otsaila

Hezkuntza......................................................................................178.374,00 € Kirolak...............................................................................................163.520,00 € Hirigintza eta zerbitzuak.......................................................608.444,00 € Ingurumena eta mendiak....................................................401.759,00 € Kultura..............................................................................................493.353,00 € Udaltzaingoa................................................................................. 19.100,00 €

Inbertsio errealak 254.349 €koak dira eta honako partidetan sailkatzen dira: Lizarragako bidearen konponketa: urtebete baino gehiago darama egoera larrian, Amasako hainbat baserrirentzat komunikazio bide bakarra da eta beste lur mugimenduren bat gertatuko balitz inkomunikatuta geratuko lirateke. Beraz, lehentasunezkoa da.............................................................113.103 € Amasamendiko kudeaketa plana: aurreko urtetik datorren proiektu bat da eta aurten egingo dena lehendik hasitako lanen beharrezko jarraipena da......35.550 € Hondakinak biltzeko sistema: aldatzear gaudela jakina da, udalean gauden talde politiko guztiok ikusten dugu horren beharra, ondorioz, aldaketa hori gauzatzeko ezinbestekoa da edukiontzi berriak erostea.......25.500 € Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) ezartzeko, udal barnean lan asko egin behar da; eskuliburuak sortu, sail ezberdinetako formularioak landu, barne antolaketa berritu, etab. 2017an HAZ bulegoa publikora ireki ahal izateko aurten udal barruan lan guzti hori egiteko koordinazio eta aholkularitza kontratu teknikoa egingo da.......................... 25.000 € Herri baratzen proiektua aurreko urtean hasi zen eta aurten azken fasea gauzatuko da.............. 20.000 €

Sacemgo bulegoa Udal langileentzat beharrezkoa da, gaur egun ez dute bulegorik eta administrazio lana ezin dute burutu, horrek dakartzan deszentralizazio eta duplizitateak ekiditeko balioko du......................... 13.000 € Liburutegiko liburuak, urteroko gastu bat da, izan ere, udal liburutegia eguneratua mantentzea beharrezkoa ikusten dugu....................................8.000 € Arratzaingo eraikineko mantenu obrak, urtero izaten da zerbait konpondu beharra, eta aurten ere partida bat jarri da lan horietarako .........................7.128 € Haur-eskolako larrialdietako ateak gaur egun barrurantz irekitzen dira, legeak dioen bezala eta larrialdi egoera batean ahalik eta azkarren irten ahal izateko ateak kanporantz ireki behar dute, beraz, ateen irekiera norabidea aldatuko da, gure herriko haurren eta bertako langileen segurtasuna bermatzeko.....................................................................4.000 € Informatikako inbertsioak ere urtero izaten dira, izan ere, ezin dugu langilerik utzi ordenagailurik gabe.........................................................................2.000 € Mapa topografikoa aurreko urtean hasi ziren egiten ta aurten amaituko dute........................1.068 €

Este año se darán los primeros pasos para poner en marcha el Servicio de Atención al Ciudadano, un plan estratégico del Equipo de Gobierno. Asimismo, el Departamento de Medio Ambiente contempla una partida importante para la compra del 5º contenedor y pondrá en marcha las huertas Municipales. En Urbanismo se contempla la obra de la carretera de Lizarraga, obra que se lleva gran parte del apartado de inversiones y que el equipo de gobierno ha entendido urgente e imprescindible al encontrarse en un estado muy peligroso para los vecinos, También se contemplan las obras de Haur-eskola para mejorar la seguridad en caso de emergencia y la adaptación de los locales de Sacem para mejorar la eficiencia del Ayuntamiento. Los presupuestos para el 2016 son más participativos, desde cultura se incrementa la partida de subvenciones a asociaciones en un 234% pasando de 32.000 € a 75.000 €. El equipo de Gobierno es consciente de la importancia de cubrir un parque en Amasa- Villabona y, en el caso de poder conseguir un incremento en la partida de inversiones, desde Alcaldía se comprometen a estudiar la viabilidad del proyecto de cubrición de un parque este mismo año. EH BILDU presentó 11 enmiendas a los presupuestos que no fueron aprobados, ya que para poder llevarlas adelante había que dejar de arreglar el camino de Amasa y no empezar con el proceso de creación de la oficina para la atención al ciudadano, dos puntos que desde el equipo de gobierno se entienden prioritarios y estratégicos.

2016ko / otsaila


/ ///

amavi

4

/// A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

5

//////

Amasa-Villabonako Udalak, Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoko proiektuaren lehen faseari aurten emango dio hasiera Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) aurtengo proiektu estrategikoen barruan kokatu du Udalak. Lehen fase honetarako 25.000 € bideratu dira aurrekontuetatik koordinazio eta aholkularitza kontratu teknikoa egiteko. Helbururik garrantzitsuenak Udala modernizatzea eta herritarrenganako zerbitzua optimizatzea dira. Aurreko urtean, 2015ean, hasi zen Udal gobernua proiektu hau gauzatzeko ahaleginetan. Lehenik eta behin, beharra aztertu zen: Amasa-Villabonako herritarrek Udalarekin aurrera eramatea beharrezkoak diren tramiteak egiteko itxurazko bulego bat ezinbestekoa zela konturatu ziren. Pausoak ondo emateko, Udaleko talde politiko ezberdinei proiektuaren berri eman zitzaien eta abenduko aurrekontuen zirriborroan zegokion partida islatu zen. Proiektu honekin, Udalak herritarren lekuan jartzeko konpromezua hartu du, ulertzeko eta erabiltzeko errazak diren ereduak martxan jarriz. Inbertsioari dagokionez, 25.000 € zuzendu dira lehen faserako, proiektuaren koordinazioa eta aholkularitza bermatzeko. 2016an zehar Udaleko lagileekin eta departamentu buru bakoitzarekin gestio eta koordinazio talde bat osatuko da. Barne-antolamendu honek 10 hilabete inguru eramango ditu Udaleko protokolo asko berrituko baitira, besteak beste, Udaleko langileentzat eskuliburuak sortu, sail ezberdinetako formularioak landu, barne antolaketa berritu, etab.

Familia eduki berri dugu eta AmasaVillabonan bizi gara. Non eman behar dugu gure haurtxoaren izena?

Voy a hacer una obra en casa. ¿Qué documentos tengo que solicitar?

Amasa-Villabonara bizitzera etorri naiz. Ze pauso eman behar ditut?

Ezkondu egin nahi dugu eta ez dakigu ze dokumentu diren beharrezkoak.

Nire ama gaixorik dago. Ze tramite bete beharko nituzke laguntzak lortzeko?

2017an bulegoak ateak irekiko dituela aurreikusten da. 2016an eginiko azterketa eta koordinazio lanetatik, obretara pasako dira. Modu horretara, Amasa-Villabonako herritarrek Udalean egin behar dituzten tramiteetarako egokiak diren instalakuntzak eta arreta edukiko dituzte.

2016ko helburu nagusiak: • • • • • • •

Herritarrei emandako zerbitzua hobetu. Herritarren lekuan jarri. Herritarrei erabilterraza eta ulerkorra izango den eredua aurkeztu. Izapideen eskuliburua osatu. Zerbitzuen katalogoa prestatu. Udalaren konpromisoak “Zerbitzu Kartan” barneratu. Tokiko berrikuntza agenda txertatu.

El Ayuntamiento de Amasa-Villabona ha iniciado los pasos para poner en marcha la oficina de Servicio de Atención al Ciudadano. Esta iniciativa entra dentro del Plan Estratégico del Equipo de Gobierno actual. Se han destinado 25.000 € del presupuesto de este año para el contrato técnico de la coordinación y asesoramiento, que es en lo que consiste la primera fase. Esta nueva oficina permitirá reordenar los servicios del Ayuntamiento, mejorando la atención directa al ciudadano y modernizando y agilizando los trámites que se precisen. 2016ko / otsaila

Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan eman ahal izango dizkizuegu erantzun hauek Aurrera eramaten ari garen prozesua

2015

2016

2017

• Amasa-Villabonan Herritarrentzako Arreta Zerbitzua hobetzea beharrezkoa dela antzeman. • Udaleko Talde Politiko ezberdinei proiektuaren berri eman, eta abenduan, aurrekontuen zirriborroan txertatu.

• Gaia urteko proiektu estrategikoen barruan txertatu. • Aurrekontuetan partida zehatza azaldu eta Batzarrean onartu. • Udaleko langileekin koordinazio talde bat osatu eta proiektu teknikoa borobildu. • Bulegoaren nondik norakoak zehaztu.

• Bulegoaren obrak martxan jarri. • Bulegoa ireki.

• Apreciar la necesidad de la mejora del Servicio de Atención al Ciudadano de Amasa-Villabona. • Informar a los distintos grupos políticos del Ayuntamiento, y en diciembre, incluirlo en el borrador de los presupuestos.

• Introducir el tema dentro de los proyectos estratégicos anuales. • Reflejar la partida correspondiente en los presupuestos y pasarlo por Pleno. • Crear un grupo de Coordinación con los trabajadores del Ayuntamiento y pulir el proyecto. • Definir los pormenores del proyecto.

• Iniciar las obras de la oficina. • Abrir la oficina.

2016ko / otsaila


/ ///

6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

UDAL INFORMAZIOA

[ EUSKARA ] Amasa-Villabonako Udalak Euskararen Zigilu bateratuarekin bat egin du Euskararen erabilera eta presentzia indatzeko asmoz, AmasaVillabonako Udalak euskararen “zigilu” bateratua erabiltzea erabaki du. Zigilu honen irudia txantxangorri bat da, eta honen asmoa, herritarrei euskara erabiltzeko gonbita zabaltzea da; euskaldunak aktibatzea, euskararen erabilera gero eta gehiago heda dadin eremu publikoetan; erabiltzaileak animatzea, ea denon artean ahalik eta erarik naturalean areagotzen dugun euskararen erabilera.

Biniloak, pegatinak, pinak, display eta gainontzeko piezen ezaugarri teknikoak euskararen txantxangorriaren eskuliburuan daude jasota. Eskuliburua txantxangorriaren atarian dago eskura: www.euskararentxantxangorria.eus. Amasa-Villabonako herritarrei webgunea bisitatzera animatzen diegu proiektua ezagutu dezaten. El Ayuntamiento de Amasa-Villabona se ha sumado a la utilización del “sello” que impulsa la utilización del euskera en el ámbito público. La imagen es un petirrojo que pretende activar a los euskaldunes y el uso del euskera. Animamos a todo aquel que quiera obtener más información sobre la iniciativa a que visite la página: www.euskararentxantxangorria.eus.

[ GAZTERIA, HEZKUNTZA ETA KIROLAK ] Amasa-Villabonako 40 haurrek “Interpueblos” lehiaketan parte hartuko dute Aurten ere Amasa-Villabonako herriak bere ordezkaritza edukiko du “Interpueblos” lehiaketan. Behar-Zana Pelota Elkarteak hartuko du bere gain gure herriari dagokion antolaketa, 300 €ko dirulaguntza jasoko duelarik. Lehiaketa honetarako herriko 40 haurrek eman dute izena. Datozen bi hilabeteetan, ia igande goizero jokatuko dira partiduak parte hartzen duten herri guztietako pilotalekuetan. Amaiera apirilaren 30ean izando da, arratsaldez.

Este año el pueblo de Amasa-Villabona también contará con representantes para el torneo de “Interpueblos”. La organización correspondiente a nuestro pueblo lo llevará la Asociación de Pelota Behar-Zana, para lo que recibirá una ayuda de 300 €. En total han sido 40 niños y niñas los que se han apuntado al torneo. En los dos meses siguientes, casi todas los domingos por la mañana se jugarán partidos en los frontones de los pueblos adheridos al torneo. La final se jugará el 30 de abril, a la tarde.

[ Ingurumena ] EAJ/PNV, EH BILDU eta PSE-EE alderdi politikoek, Amasa-Villabonan hiri hondakinen gaikako bilketa-sistema berri iraunkor bat finkatzeko akordio-formula sinatu dute gaikako bilketa-frakzio bakoitzeko bat: papera eta kartoia, beira, plastikoak eta ontzi arinak, organikoa eta errefusa. Lehenengo hiruetan libreki utzi ahal izango dira hondakinak, eta bi azkenekoei dagokienean (organikoa eta errefusa), horiek “txip” bidez utzi beharko dira. Akordioa sinatu duten hiru alderdiek, birziklapena bultzatzeko ekintzak garatzeko konpromisoa hartu dute beren gain, %70eko gaikako bilketa-tasara iristeko konpromisoarekin.

Hilabeteetako lan gogorra izan da. Negoziaketa, elkartze eta elkar aditzea izan dira oinarria hiri hondakinen gaikako bilketa-sistema Udalean ordezkaritza duten Alderdi Politikoen artean akordio batera iristeko. Lan zail honetarako guztiek eman behar izan dute amore hainbat gauzatan eta jarrerak batu. Talde politiko guztiak bat datoz Villabonan hondakinen gaikako bilketa-sistema berri baten beharra aitortzerakoan, denboran zehar irauteko bokazioarekin eta bi helburu nagusiekin izan behar duela. Batetik, herrian hondakinen kudeaketa-sistema eraginkorra ezartzea, ingurumenarekiko begirunetsua hondakinen kudeaketarako tresna eraginkorrez doituz, eta bestetik, gai honen inguruan azken urteetan herrian bizi izan den liskar politikoa eta soziala behingoz gaindituz. Sistema berria bost edukiontzietan oinarrituko da, hondakinen 2016ko / otsaila

Durante los últimos meses, los partidos políticos EAJ/PNV, EH BILDU y PSEEE representados en el Ayuntamiento de Amasa-Villabona han puesto en marcha un proceso de diálogo y negociación para dotar al municipio de un nuevo sistema de recogida selectiva de residuos con vocación de permanencia en el tiempo y con un doble objetivo: dotar a la localidad de un sistema de gestión de los residuos eficaz y respetuoso con el medio ambiente y superar, de una vez por todas, el clima de enfrentamiento político y social vivido en el pueblo durante estos últimos años por esta cuestión. Ha sido una tarea ardua en la que todos han tenido que realizar cesiones y aunar posturas. Fruto de esta vía de encuentro y conciliación, el nuevo sistema estará basado en el modelo de cinco contenedores, uno por cada fracción de recogida selectiva de residuos: papel y cartón, vidrio, plásticos y envases ligeros, orgánico y fracción resto. Los tres primeros contenedores serán de depósito libre y los correspondientes a los dos últimos tramos (orgánico y resto) dispondrán de un dispositivo con “chip”. Los partidos firmantes de este acuerdo se comprometen a desarrollar acciones para la potenciación del reciclaje con el compromiso de llegar al 70% en la tasa de recogida selectiva.

AIZKARDIKO MENDI IBILALDIA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

7

48. Aizkardiko Ibilaldia 48. Aizkardiko Ibilaldia martxoaren 20an ospatuko da Villabonan. Urte Olinpikoa dela eta, jende asko gerturatzea espero da antolatuak dauden 2 zirkuituak egitera. Lehenengoa, luzeena, goizeko 06:30ean hasiko da, eta bigarrena, motzagoa, 08:00etan. Parte hartzaileek mendian ibiltzera ohituak egon behar dute, martxa motzean gutxienez 6 orduko ibilbidea edukiko baitute eta 1.000 metroko desnibela, eta luzean, 2.500 metroko desnibela eta 10 orduko martxa. Bidean ez dira bakarrik egongo, antolatzaileek hainbat kontrol jarriko baitituzte mendizaleak indarberritzeko; bertako iturrietan ura edan, salda hartu eta jateko. Aurtengoa, gainera, Urte Olinpikoaren barruan sartzen da. Tolosako 14 Orduko Martxarekin koinziditzen baitu. Bertan izena ematen duten askok ibilaldi honetan ere parte hartzen dute bidea ezagutu eta lekura egokitzeko. Azpimarratzekoa da Aizkardik antolaturiko mendi martxa Zirkuituak 2016an sartua dagoela. Mendi Martxa honetan lortutako emaitzak erregistratuak geratzen dira eta ondoren sari ezberdinak lortzeko aukera edukitzen dute parte hartzaileek. Aizkardi Mendizale Elkarteak Antolaketarik Hoberena saria lortu zuen 2015ean, eta aurten Hoberen Markaturiko Martxa saria eskuratu du, besteak beste.

Bi bideen ibilbideak. Gorriz bide luzeena eta urdinez bide motza. Recorridos de las dos rutas. En rojo la ruta más larga y en azul la ruta corta.

Informazio zabalagoa: www.aizkardi.com webgunean aurkituko duzue.

El próximo 20 de marzo se celebrará la Marcha Regulada Aizkardi en Villabona. Los participantes podrán elegir entre hacer la marcha corta, que consta de 6 horas y un desnivel de 1.000 metros, o la marcha larga, estimada en 10 horas y 2.500 metros de desnivel. Se prevé un elevado número de participantes ya que entra dentro del Año Olímpico, que coincide con la Marcha Regulada de las 14 horas de Tolosa cuyos recorridos, en parte, son los mismos que los de esta marcha. Para más información se puede visitar la página: www.aizkardi.com

Aparkalekuak Villabonan bertan jartzen dira Mendi Martxa bukatu ondoren parte hartzaileak herrian bertan geratu eta Aizkardi Mendi Elkarteak antolatzen duen zozketan parte hartzeko. Los aparcamientos se localizan en Villabona para que los participantes puedan disfrutar del pueblo y participar en el sorteo organizado por Aizkardi Mendi Elkartea.

2016ko / otsaila

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

PERFILA Edadea: 19 urte (1996/03/16) Ikasketak: Diseinu grafikoa. Villabonarekiko lotura: Beti bizi izan da Villabonan eta hemen ditu familia eta lagunak. Afizioak: Marraztea, argazkilaritza, musika (pianoa eta bateria jotzen ditu) eta sortzailea izatea.

MARTXOAK 8, ELKARRIZKETA

UNAI LIZARZA “Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna 2016” kartel lehiaketaren irabazlea Martxoaren 8rako antolatu diren ekimen ezberdinen artean kartelaren diseinuaren lehiaketa burutu da, Unai Lizarza gazteak irabazi duena. Elkarrizketa honetan inspirazio iturria, lehiaketaren nondik norakoak eta emakumearekiko duen konpromezua azaldu dizkigu.

Nola eduki zenuen lehiaketaren berri? Nire amari korreo bat iritsi zitzaion Udaletxetik aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako lehiaketa bat antolatua zegoela adierazten zuena, bertan zioenaren arabera, kartela diseinatu behar zen. Ez nuen bi aldiz Maiatza pentsatu eta segituan jarri nintzen lanean. Hau egitera bultzatu nauena ilusioa eta erronka gainditzeko gogoa izan dira. Orain dela 2 urte hasi nintzen diseinu grafikoko ikasketak burutzen, beti gustatu izan baitzait marraztea eta sorkuntzarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzea.

“Kartela nire amonari eginiko omenaldia da”

Kartelaren konposizioa adierazterik edukiko zenuke? Koloreari dagokionez, arrosa eta morea erabili ditut, emakumearen borrokarekin lotuta dauden koloreak, alegia. Fondoan 8 handi bat txertatu dut, martxoak 8, datarekin, egunarekin lotura edukitzeko. Neskari dagokionez, ikusi dezakezuen bezala, irudi dinamikoa da; aurrera begira dagoen emakumea islatzen du, mugimenduan, aurreranzko pausoa emanez. Ziurra nabaritzen zaio, bere liraintasunean, bizitzan dantza eginez joango balitz bezala bizitzako nahigabeak gaindituz. Emakumearen eguna, emakumearen presentzia. Gizonen parte hartzea egun honetan nola deskribatuko zenuke? Emakumea ez dago bakarrik borroka honetan. Nik emakumea berdintasunetik ulertzen eta begiratzen dut. Gizarte honetan, zoritxarrez, emakumeak oztopo asko gainditu behar ditu. Niretzat, adibidez, nire amona ikur bat izan da trabak edo oztopoak gainditzerako orduan. Zure amona aipatzen duzu. Zure inspirazio iturria izan dela esango zenuke? Nik hainbeste maite nuen amona orain dela hilabete hil zitzaidan. 19 urte pasa ditut bere ondoan eta dakidan asko berak erakutsia izan da. Urteak egon da minbiziari aurre egiten, bere azken urteetako borroka izan da, eta horrez gain, bere bizitzan lan asko egin du familia eta ondokoak zaintzen eta aurrera ateratzen. Asko gogoratu naiz berarekin kartela egiterako garaian. Pertsona maitagarria zen, eta oso positiboa, beti irribarrea ahoan, baita momenturik zailenetan ere. Bizitzeko grina erakusten zuen, bere inguruko guztiei laguntzeko eta entzuteko prest, hori ere oso garrantzitsua baita. Egia esan, faltan botatzen dut. Kartela berari eginiko omenaldi bat izan da.

El joven Unai Lizarza ha sido el ganador del concurso del cartel del “Día Internacional de la Mujer, 2016” que se celebrará el próximo 8 de marzo. En la entrevista nos cuenta en qué se ha basado para la elaboración y el diseño del cartel, así como cuáles han sido sus fuentes de inspiración. Ha destacado la importancia que ha tenido la figura de su abuela, fallecida recientemente a causa del cáncer, a la que ha dedicado el cartel.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren programa: Martxoak 8: • 19:00etan, elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan.

Lege gordailua SS 729-2012

8

• Ondoren musika emanaldia EKIA-ren eskutik. Martxoak 9: • 19:00etan, mahai ingurua Subijana Etxean (Mintzola) “LAN MUNDUA eta BERDINTASUNA”: parte-hartzaileak ELA, LAB eta Bilgune Feministako ordezkariak izango dira.

Merkataritza Comercio

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkatariekiko duen ardura eta babesa areagotu nahi ditu zigilu berezi honen bitartez. Herrian bertan erosteko deialdia egiten du Udalak, herriko kaleak bizirik mantenduz eta AmasaVillabonako ekonomia suspertuz. El Ayuntamiento de Amasa-Villabona apoya a los comercios locales y reconoce a éstos su esfuerzo por ofrecer lo mejor. Para ello, ha elaborado un sello, que tiene como fin estimular la compra en el pueblo, sin necesidad de salir al exterior. El comercio da vida al pueblo y, además, tiene una incidencia directa en la economía local.

D.L. SS-1158-2009

/ ///


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.