Amavi 15 zbk

Page 1

amavi azaroa | noviembre 2015

Iban Aguirre Saiz Villabonako Alkatea

Argi daukat alkate bateratzailea izan nahi dudala Tengo claro que quiero ser un alcalde conciliador

15


/ ///

2

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

“Villabona eta villabonatarron elkarbizitza eta ilusioa berpiztu nahi ditut� Iban Aguirre Saiz Villabonako Alkatea

Nola baloratzen dituzu zure lehenengo 5 hilabeteak Villabonako alkate bezala? Niretzako ohore bat da Villabonako alkate izatea. Pozik sentitzen naiz eta ahalegin guztiak egiten ari naiz Villabonak merezi duen mailan egoteko. Errespontsabilitate handiko kargua da eta ordu eta dedikazio handia eskatzen du. Ze lehen eginkizun jarri diozu zeure buruari? Argi daukat alkate bateratzailea izan nahi dudala, hau da, mahai gainean dauzkagun gaiak negoziazioaren bitartez kudeatu nahi ditugu. Horrek izan behar du gure irizpidea eta ez norgehiagokan ibiltzea. Beste taldeekin akordioetara iritsi nahi dugu Villabonan aurrera begira emango diren pausoak denon artean erabakitakoak izan daitezen. Hauteskunde programan aurkezturiko ekimenez gain, ze beste gai ari zara bultzatzen alkate bezala? Kohesio soziala bultzatu nahi dugu Villabonako elkarbizitza hobetzeko. Villabonatarrak batzen gaituzten gai gehiago daude bereizten gaituztenak baino, herri lagunkoi eta atsegin bat eraikitzen saiatuko garelarik, denok giro harmoniatsuan bizi gaitezen. Izan ere, gobernu batzordean partidu guztiak daude sartuak.

2015eko / azaroa

Parte hartzea ere bultzatu nahi dugu. Herritarrek ideiak ematea, denen iritzia kontuan edukiz eta transparentziaz jokatuz. Ze beste gaik arduratzen zaitu bereziki? Gure gaztediaren etorkizuna eta hauen formakuntza. Batxilergoa Villabonara ekarri nahi dugu gure gazteak bertan geratzeko eta ondoko herrietakoak gure herrira hurbiltzeko. Modu horretara, Villabona biziago bat lortuko genuke. Merkataritzaren egoerak ere arduratzen gaitu, lan eta kaleko bizi sortzailea baita. Zentzu horretatik, Villabonatarrek herrian erostea eta kontsumitzea bultzatu nahi dugu. Aurrekoari lotuta, baina kulturaren ildotik jarraituz, herritarrentzako Villabona lehen aukera izatea nahi dugu. Hau da, herrian antolatzen diren ekitaldi eta ekimenetan jendeak parte hartzea eta bertan geratzea. Gauza gehiago esan nahi dizkiguzula ikusten dugu‌ Egia esateko, gai asko dauzkagu mahai gainean. Pertsona helduen ongizateak ere arduratzen gaitu, garrantzi handia duen kolektiboa da, gure gizartearentzat eta familientzat bereziki lan asko egiten baitute.


ELKARRIZKETA INGURUMENA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

Nola uste edo ulertzen duzu izan beharko lukeela oposizio eta gobernuaren arteko erlazioa? Batetik, bata-bestearekiko konpromezu nabarmena erakusten duena, eta bestetik, errespetuan oinarritua eta akordiora bideratutakoa. Herritar askok hondakinen gaiari ze konponbide eman behar diozuen galdetzen dute… Oposizioarekin akordio batera iritsi nahi dugu. Guretzat biderik egokiena denen artean adostutako pausoak ematea da, baina hori gertatu ezean, herri kontsulta egingo dugu. Villabonako herriak erabakitzen duena eramango da aurrera, inposaketarik gabe, herritarrek edukiko dute giltza eta erantzuna. Gure ustez, denek erabakitakoa da denboran gehien irauten duena eta jasangarriena dena. Zer eskatuko zenieke Villabonatarrei? Guri ilusioa egiten digute Udaletxera beraien ideia eta ekarpenekin hurbiltzen diren herritarrak. Herrian egiten diren hobekuntzen protagonistak izatea eta parte hartzearen bitartez herritarrak aktiboak direla ikusteak gure lana poztasunez egitera eramaten gaitu. Adibide bezala, auzoren batean egin beharreko hobekuntzen abisua pasatzea, edo beste lekuren batean arrakasta eduki duten ekimenak herrira ekarri nahi izatea izango lirateke.

Iban Aguirre, Alcalde de Villabona, destaca como compromisos fundamentales de legislatura los siguientes puntos: la cohesión social, la convivencia, la participación ciudadana, la transparencia, un modo responsable y respetuoso de hacer

( amavi )

3

“Kohesio soziala bultzatu nahi dugu Villabonako elkarbizitza hobetzeko” “Guri ilusioa egiten digute Udaletxera beraien ideia eta ekarpenekin hurbiltzen diren herritarrak” “Guretzat biderik egokiena denen artean adostutako pausoak ematea da”

política y el trabajar por alcanzar acuerdos con la oposición. Aborda la legislatura con ilusión y abierto a escuchar a la ciudadanía. Iban Aguirre sitúa la formación juvenil en primer plano. Trabajan en la idea de traer el bachillerato a Villabona. Se muestran asimismo partidarios de impulsar la cultura y el comercio local. El actual Gobierno Municipal quiere contribuir a dar vida a Villabona y que las calles sean espacio de encuentro y relación entre personas. El bienestar de las personas mayores es otro de los temas clave para el actual equipo de gobierno. En cuanto al tema de la gestión de los residuos, Iban Aguirre sostiene que es partidario de negociar con la oposición para llegar a un acuerdo. Si no hubiere, se llevaría a cabo una consulta.

PERFILA • Edadea: 37 urte. • Lanbidea: Elektrizista. • Afizioak: a. saskibaloian jokatze Zinea, dantza eta lotura: • Villabonarekiko ari esker herritar asko ezarn Familiak duen tabe koan bertan lanean egon as te ur t tu di en tz gu naizelako. ozein gai: • Positiboa den ed asko dago inguruan eta un t. Asko Bolondres ezezag ea jarraitu nahi du id ib ad n ie ra nik be kertzeko. daukagu beraiei es

2015eko / azaroa

//////


4

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

UDALA

Hirigintza

Ogasuna

• Batzorde burua: Iban Aguirre Saiz • Teknikaria: Igor Latasa • Email: hirigintza@villabona.net • Tel.: 943 69 01 89

• Batzorde burua: Iban Aguirre Saiz • Teknikaria: Maider Amado • Email: ogasuna@villabona.net • Tel.: 943 11 14 94

Udal Batzordeak

Kultura

Ingurumena eta mendiak

Gizarte zerbitzuak

• Batzorde burua: Eneko Urdangarin Eizagirre • Teknikaria: Alaitz Bilbao • Email: enekourdangarin@villabona.net • Tel.: 943 69 25 36

• Batzorde burua: Eneko Urdangarin Eizagirre • Teknikaria: Mentxu Julian • Email: enekourdangarin@villabona.net • Tel.: 943 69 39 25

Hezkuntza, Gazteria eta Kirola

Euskara

• Batzorde burua: Ibon Ariznabarreta Urdampilleta • Teknikaria: Aitziber Murua • Email: gazteria@villabona.net • Tel.: 943 69 47 87

• Batzorde burua: Mertxe Garmendia Bereziartu • Teknikaria: Joxean Cubero • Email: kultura@villabona.net • Tel.: 943 69 16 55

• Batzorde burua: Ibon Ariznabarreta Urdampilleta • Teknikaria: Maite Arregi • Email: euskara@villabona.net • Tel.: 943 69 35 01

VILLABONAKO UDALA SIRIAKO ERREFUXIATUEKIN Villabonako Udalak, partidu politiko guztien babesarekin, Siriako Errefuxiatuei buruzko adierazpen Instituzionala onartu du. Hainbat puntu biltzen dituen adierazpen honetan, Villabonako Udalak babes-herrien sarera batzeko konpromisoa hartzen du, horretarako harrera dispositiboak prestatuz eta herritarren inplikazioa sustatzeko lana eginez.

2015eko maiatza

/ ///

Besteak beste, krisi humanitario honen aurrean modu aktiboan, elkartasunez eta giza justiziaz jokatzea exijitzen die Udalak Europar Batasuneko estatu kideetako agintari eta gobernuei. Euskal Insitituzioei plan bat osatzea eskatzen die, babes-herrien sarearekin bat egitea erabakitzen duten herriei beharrezko sostengua emanez.

2015eko / azaroa

El Ayuntamiento de Villabona ha aceptado por unanimidad la declaración sobre los Refugiados Sirios, en el que se compromete a unirse a la red de Ciudades Refugio e invita a los Villabonatarras a que se impliquen y se unan a la causa.


BERRIAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

5

Zaborren inguruan akordiorik lortu ezean, GALDEKETA EGITEA ONARTU DA AHO BATEZ Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek elkarrizketa eta negoziazio bidean dihardute zabor bilketa sistemaren inguruan akordio batera iristeko asmoz. EAJ, EH Bildu eta PSE alderdietako udal ordezkariek epe laburrean adostasun batera iristeko konpromisoa hartu dute. Akordio batera iritsi ezean, Iban Aguirrek, urriak 26ko Osoko Bilkuran, galdeketa egitea proposatu zuen parte hartzeari buruzko araudiak ezartzen dituen pausoak jarraituz. Araudi horren 17. artikuluak dioenaren arabera: “Herri galdeketak Osoko Bilkurak baimendu beharko ditu, gehiengo osoz. Galdeketa proposamenaren ekimena honako hauei dagokie:

Los tres partidos políticos con representación en el Ayuntamiento trabajan en las negociaciones oportunas para poder alcanzar un acuerdo respecto al sistema de recogida de basuras. Si esta vía no da frutos, se realizará la consulta ciudadana, tal y como se ha propuesto por parte del alcalde, Iban Aguirre.

d) Alkateak herri galdeketaren mende jarri ahal izango ditu udal eskumenekoak diren eta garrantzi berezikotzat jotzen dituen gaiak, aurrez Osoko Bilkuraren gehiengo osoz hartuta erabakia.” Alkateak proposatutakoa aho batez onartu zuten partidu politiko guztiek beraien onespena emanez.

Ur Agentziak Oria ibaian uholdeak ekiditeko obren 2. faseari irailean eman zion hasiera Obra hauekin Villabonako herrian horrenbeste kalte eragiten dituzten ur igoerak saihestu nahi dira. Villabonako Udala Ur Agentziarekin kontaktuan dago urbanizazio horri dagozkion obrak adosten. Aurrerago, azalpen gehiago emango ditugu obra hauen inguruan Amavi aldizkarian.

2015eko / azaroa

//////


6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

OINKARI dan taldearen 40. ur

Eneko Arteaga Usandizaga Oinkari Dantza Taldeko Arduraduna Nolakoa izan da Oinkari dantza taldearen ibilbidea 40 urte hauetan?

Taula gainera igotzeak eta bertan hilabetetan prestatzen egon zarena dantzatzeak ze sentimendu azaleratzen dizkizu?

Gure gora-beherak izan ditugu talde guztietan bezala, baina lanaren poderioz zailtasun guztiak gainditu ditugu. Beti izan dugu ondoan jendea lagundu eta aholkatzeko. Horrek gauzak asko erraztu dizkigu.

Jendearen aurrean dantzatzea gauza berezia da. Nire kasuan momentua, lekua, zergatia… izugarri baloratzen dut nik emanaldi bakoitza, nire bizitzako argazki bat bihurtzen baita. Badakizu horra iristeko zenbat lan egin behar izan duzun eta horrek emozionatzen zaitu.

Euskal dantzen munduan gure “lekutxoa” aurkitu dugu, dantza tradizionala eta garaikidearen artean eta honek gazteak motibatzeko balio izan digu. Gaur egun gure momenturik oparoenean gaudela esan dezakegu eta horren lekuko dira merkatuan dugun “Itsasoaren emazteak” ikuskizuna edo Korrontzi taldearekin Europa osoan eskeintzen ari garen “Tradition 2.1” ikuskizuna.

Hala ere, sentimendu hau ez da orokorra. Oraingo dantzari gazteek ez dute baloratzen bizitzen ari direna. Ditugun irakasleak, dantzatu dugun aretoak, atzerriko bidaiak… saiatzen naiz azaltzen momentuaz gozatzeko, baina ez dira konsziente. Niri ere berdina gertatzen zitzaidan beraien adinean, normala da. Adinean aurrera doazela konturatuko dira bizi eta lortu duten guztiaz.

Esfortzua, konpromezua, pertseberantzia… bezalako baloreak zuen lan eta iraunkortasunarekin bat datozela esango zenuke? Konstantzia eta konpromezua azpimarratuko nituzke batez ere. Bi balore hauek oso garrantzitsuak dira Oinkarin eta beraiei esker iritsi gara urteurren hau ospatzera. Zuen taldeko bikote batek Seguran ospatu den Euskadiko Txapelketa irabazi du, taldean duzuen giroak eta baloreek horrelako saria lortzen lagundu dutela uste al duzu? Seguran Iker eta Liernik lortu dutena “hazaña” haundi bat izan da. Beti esaten diet dantzariei lana eginez gero emaitzak iritsiko direla, eta kasu honetan kostata, baina iritsi da saria. Talde giroa oso garrantzitsua da, baina azkenean lan egin behar duzu, gogor entsaiatu eta honek ekarriko dizkizu emaitzak.

2015eko maiatza

/ ///

2015eko / azaroa

Nola animatuko zenieke dantzatzeko pausoa eman nahi, baina ausartzen ez direnei? Dantzari mundua bi modutara ulertu daiteke. Badira dantzariak lan handia eta serioa egiten dutenak hobetu asmoz. Jende saiatua, ordu asko ispiluaren aurrean entsaiatzen pasatzen dutenak. Baina, bada ere dantzari mordo bat “lagun-arte” eder batera gerturatzen direnak. Helburu pertsonalak alde batera utzi eta ondo pasatzeko helburuarekin gerturatzen direnak. Talde batean bi joerak uztartzea ezinbestekoa da. Hori da gurea bezalako dantza talde herrikoi baten eginbeharra. Ze ekitaldi antolatu dituzue urteurrena ospatzeko? Urteurren honetan era askotako ekitaldiak ditugu: ikastaroak, tailerrak, dantza emanaldiak, bazkaria… Bi helburu nagusi izan ditugu egitaraua prestatzeko garaian: JAIA eta gure izaera HERRIKOIA aldarrikatzea. Ondorioz, azaroak 20an eskai-


VILLABONATARRAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

ntza rteurrena EGITARAUA niko dugun dantza emanaldia gure “plater nagusia” izango da, bertan garai bateko dantzariekin batera taularatuko baikara. Berezia izango da Oinkariko sortzaileekin oholtza partekatzea. Bukatzeko, azpimarratu hainbeste estimatzen ditugun gure musikariak ere bertan izango direla, dantzen melodiak gozatuz, nahiz eta momentu zailak igarotzen ari garen gure musikari Iratiren heriotza dela eta. Oinkarik irrifar eta taldekide bikain bat galdu du.

El grupo de danzas Oinkari celebra su 40 aniversario con la satisfacción de haber realizado un arduo y satisfactorio trabajo. Su portavoz, Eneko Arteaga, apela a los valores que han hecho posible permanecer todo este tiempo en activo, creciendo en el plano individual y colectivo, tales como el esfuerzo, el compromiso y la perseverancia en la idea de la superación. Celebran 40 años invitándonos a participar en sus actos de conmemoración.

Azaroak 7, asteartea (17:30-18:30). Ikastolako Ganbara • Dantza Familian Tailerra: jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. Azaroak 18, asteazkena (17:30-18:30). Ikastolako Ganbara • Dantza Garaikideko Entsegu irekia: dantza garaikidea ezagutzeko entsegua. Azaroak 19, osteguna (17:30-19:00). Ikastolako Ganbara • Dantza eta antzerkiaren uztarketa: dantzaren dramatizazio ikastaroa. Azaroak 20, ostirala (22:30). Olaederra Kiroldegia • Dantza emanaldia: “40 urte dantzan” ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestaturiko ikuskizuna. Sarrerak salgai (5 €): Azaroak 21, larunbata • 11:00 Oinkariko dantzari txikien emanaldia herriko kaleetan zehar. • 12:30 Oinkariko dantzari txikien hamaiketakoa Malkar plazan. • 13:00 Dantza emanaldia Malkar Plazan: “Tio Teronen semeak” ikuskizuna. Doan • 14:30 “40 urte dantzan” Bazkari Herrikoa Aburuza Sagardotegian. • 20:30 Isk&bila txarangarekin kalejira Iru Aldeta tabernatik abiatuta. 2015eko / azaroa

7

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Amasaren 400. urteurrena

2015. urtean Amasak bere herri izaera lortu zueneko 400. urteurrenaren ospakizunerako, herriko eragile eta hainbat herritarrek data horren garrantziaz konturaturik elkartzea erabaki dute. Besteak beste, bereizte horrek Amasaren errealitatean izandako eragina, banaketaren nondik norakoak eta hauen ondorioak aztertu dituzte. Antolatu dituzten ekitzen artean, haurrentzat ipuin kontaketa, hitzaldia, azoka berezia, tailerrak, meza berezia eta herri-kirolak daude. Urria eta azaroa bitartean eramango dira aurrera ospakizunak Amasan bertan. Maiatza

Se cumplen 400 años desde que Amasa se desanexionó de Tolosa. Para rememorar este acontecimiento histórico, se han organizado una serie de actos, que vienen celebrándose desde mediados de octubre. A estos actos se suman ahora los festejos relacionados con la festividad de San Martin, patrono de Amasa, que tendrán lugar los días 11 y 15 de noviembre respectivamente.

HAINBAT DATU HISTORIKO • Amasak 1615. urtean lortu zuen Tolosarekiko emantzipazioa, erabateko nortasun juridikoa eskuratuz. • 1607 eta 1615 bitartean luzatu zen prozesu historiko baten emaitza izan zen, eta prozesu hark Oria erdialdeko beste herri askoren gaineko eragina izan zuen. • Amasak bere interesak hobe babesteko Batzar Nagusietan bere burua ordezkatzeko modua lortu zuen.

Informazio gehiagorako: “Amasa eta Villabonako historia”, Amasa Villabonako Udalak argitaratua 2003. urtean

EGITARAUA Urriak 17, larunbata - 11:00etan ipuin kontaketa haur eta gaztetxoentzat. - Jarraian, sormen tailerra. Urriak 24, larunbata - 10:30ean, Estibaliz Gonzalez Diosen hitzaldia. - 11:00etan, emanaldi berezia. - 12:00etan topa herrikoia eta pintxo dastaketa. - Jarraian, kanpai errepika. Azaroak 1, igandea - 10:00etatik 14:00etara, Amasako azoka berezian sormen tailerreko haur eta gaztetxoen lanak ikusgai jarriko dira. Azaroak 11, asteazkena - 10:30ean, San Martin eguna ospatzeko meza berezia. Azaroak 15, igandea - 18:00etan, San Martin jaietako herri-kirolak. Azaroak 22, igandea - 11:00etan, Amasako XXIII. Mendi Duatloia.

VILLABONAKO UDALA BULARREKO MINBIZIA DUTEN PERTSONEKIN SOLIDARIZATUA Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Villabonako Udalak bere solidaritatea erakutsi nahi izan zuen gaitz hau pairatu eta pairatzen ari diren pertsona guztiekiko. Era berean, beraien ondoan egunero dauden pertsona, talde eta Elkarte guztiei ere bere eskerrik beroena adierazi nahi die. El pasado 19 de octubre se celebró el Día Internacional de Cáncer de Mama. El Ayuntamiento de Villabona se solidariza con todas aquellas personas que han padecido o padecen este mal y con todas aquellas personas, grupos y entidades que prestan su apoyo a esta causa.

Lege gordailua SS 729-2012

8

D.L. SS-1158-2009 Paper birziklatuan egina

/ ///


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.