Amavi 13

Page 1

amavi martxoa | marzo 2015

13


2

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HIRIGINTZA

Oria ibaiaren enkauzamendua amaitzear Oria ibaiaren enkauzamendua edo bideratzea konpontzeko lanak laster abiatuko dira. Euskal Ur Agentziak burutuko du lana eta dagoeneko ireki du obraren esleipena. 2.425.393,54 euroko aurrekontua du proiektuak guztira eta, besteak beste, Amasa-Villabonako enkauzamendua bukatuko da lan horiekin. Horrek bi ondorio nagusi izango ditu herriarentzat: lehena, uholde arriskua minimora jaitsiko dela eta bigarrena, saneamenduko urak ibaiaren azpitik bideratuko direnez, horrek eragin ditzakeen usain txarrak desagerraraziko direla. Beraz, azken urteetan ezagututako uholdeak eta azken hilabetean alerta piztu dutenak artxibatzeko moduan izango da herria; lan hauek amaituta, orain arteko ur fluxuak ondo bideratuko baitira. Aspaldi hitz emana egon arren, azken urteetako aurrekontuen murrizketek kolokan izan dute obra. Eragiten dituen herrietako alkateak buru belarri aritu dira Jaurlaritzako zein Ur Agentziako arduradunekin, proiektu hau gauzatzeko bidean ikusi arte. Azkenik, 2015. urtean esleitzeko fasean dago eta urtean zehar martxan jarriko da. Herriarentzat “oso berri ona” dela azpimarratu du Galder Azkue alkateak, aspaldi amaitu beharreko lana delako eta uholde arriskua nabarmen jaitsiko duelako.

2015eko martxoa

/ ///

Pello Aranburu herritarrak 2011ko uholdeetan ateratako argazkiak.

Las obras para mejorar el encauzamiento del Río Oria comenzarán próximamente. La Agencia Vasca del Agua será la encargada del proyecto y ya ha abierto la licitación para la adjudicación de la obra; una obra que reducirá al mínimo el riesgo de inundaciones en la zona y que mejorará el saneamiento de la aguas, evitando los malos olores. De esta manera, Amasa-Villabona podrá archivar los episodios de inundaciones y alertas registrados en los últimos años, ya que una vez finalizados los trabajos, se logrará encauzar correctamente el flujo de agua del Oria. Aunque se trata de un proyecto de hace años, durante todo este tiempo ha estado tambaleándose, debido a los recortes en los presupuestos, ya que se trata de un proyecto de 2.425.393,54 de euros. Los alcaldes de los pueblos afectados han trabajado constantemente junto a los representantes del Gobierno Vasco y de la Agencia del Agua para sacar adelante el proyecto. Una vez hecha la adjudicación, este mismo año comenzarán las obras. El alcalde Galder Azcue ha subrayado la importancia del proyecto y ha comentado que se trata de una “muy buena noticia” ya que esta obra reducirá considerablemente el riesgo de inundaciones.


GARDENTASUNA INGURUMENA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

Gardentasuna, Udal Gobernuaren oinarri

3

(VII)

Herriko hiru parke estaltzeko ideia lehiaketa zabalik

Se abre el concurso de ideas para cubrir tres parques del municipio

Zabalik da Arroako eta Malkar Plazak eta Larreako Jolastokiak estaltzeko estaltzeko ideia lehiaketa. Arkitektoek martxoaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren proiektuak. Lehiaketa arautuko duten Oinarriak eta prozedura irekiko kontratuaren deialdia Udalaren web orrialdean ikusi daiteke. Behin aurkeztutako proiektuak onespen teknikoa lortzen dutenean, herritarrek aukeratuko dute euren bozkarekin gogokoen duten proiektua eta hura gauzatzeko konpromisoa hartu du Udalak. Epaimahaia aukeratu ondoren, eta herritarren botoak zenbatu ondoren, sari hauek banatuko dira: - 3.000 euroko sari bat hiru proposamen irabazleetako bakoitzari. - 1.500 euroko sari bat bigarren tokian izendatutako hiru proposamenetako bakoitzari. - 500 euroko sari bat hirugarren tokian izendatutako hiru proposamenetako bakoitzari.

Ya se han aprobado las Bases que han de regir el concurso de ideas y la convocatoria por procedimiento abierto y los arquitectos tendrán que presentar sus proyectos antes del 3 de marzo. Se pueden consultar las bases y los planos en la página web del Ayuntamiento. Mediante un proceso de participación abierta, los ciudadanos y ciudadanas mayores de 16 años podrán elegir qué parque quieren cubrir y también el proyecto que más les guste. Efectuada la selección del jurado, y computado el voto de la ciudadanía, se otorgarán los siguientes premios: - Un premio de 3.000 € para cada una de las tres propuestas designadas como ganadoras. - Un premio de 1.500 € para cada una de las tres propuestas designadas en segundo lugar. - Un premio de 500 € para cada una de las tres propuestas designadas en tercer lugar.

Gainera, 500 euroko sari berezi bat emango zaio Zubimusu Ikastola eta Fleming eskolako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. Mailako ikasleek hobekien baloratutako proposamenari.

Además, se otorgará un premio especial de 500 € a la propuesta mejor valorada por parte de los escolares de 3º a 6º curso de primaria de la Ikastola Zubimusu y el colegio Fleming.

Herritarren galderak Arroa eta Larreako “argiteria aldatu denetik ilunago Desde que se cambió el alumbrado de Arroa y Larrea, “la zona está dago”: herritarrek aurrekontuen harira betetako inkes- más oscura”. Esta ha sido una de las preocupaciones que más se ha tetan behin eta berriz agertutako zalantza edo kexa. repetido en las encuestas realizadas a propósito de los presupuestos.

Lehen

Al inicio de la legislatura, el Ayuntamiento tomó el compromiso de sustituir el alumbrado por un sistema de iluminación de bajo consumo y, desde entonces, cada año se ha venido cambiando la iluminación en distintas zonas del municipio. De acuerdo al convenio firmado con EVE Ente Vasco de la Energía, el Ayuntamiento se comprometió a reducir en un 20% el consumo de energía y también la emisión de gases para el año 2020. Además, acordaron que el 20% de la energía utilizada en el municipio, provendría de fuentes energéticas renovables. El objetivo de este acuerdo es disminuir la contaminación lumínica y también el consumo de energía. El sistema de iluminación que se ha venido utilizando en el municipio hasta ahora, producía mucha contaminación lumínica, debido al flujo de luz hemisférico que irradiaban las farolas. El Ayuntamiento, cumpliendo con el compromiso de sustituir el alumbrado actual por una red de iluminación de bajo consumo, ha cambiado el nivel de iluminación adaptándolo a la ley vigente. El alumbrado anterior no estaba dentro del marco legal de acuerdo al decreto Real 1890/2008, ya que superaba el nivel de iluminación correspondiente a este tipo de vías. De esta manera, aunque en general parezca que la calle queda menos iluminada, el foco de luz ilumina directamente la vía (ver imagen), asegurando suficiente luz para transitar esta calle durante la noche. Con este cambio, se ha podido disminuir la contaminación lumínica y reducir el consumo energético.

Orain

2012ko urria

Udal Gobernuak herriko argiteria kontsumo baxuko argiteriagatik ordezkatzeko konpromisoa hartu zuen legealdi hasieran eta geroztik, urtero zati bat egiten joan da. Gainera Villabonako Udalak Energiaren Euskal Erakundearekin hitzarmena sinatu zuen, non 2020.urterako energia kontsumoaren %20a murriztu, gas emisioak %20 jaitsi eta erabilitako energiaren %20 energia berriztagarrietatik lortuko zuela hitz eman zuen. Beraz, erabaki honen helburu nagusiak bi dira: batetik, kutsadura luminikoa gutxitzea eta bestetik, energia kontsumoa murriztea. Ondorioz, argiteria aldatu den guneetan argi fluxua aldatu egin da, norabide guztietara argiztatzetik kaleak soilik argiztatzera (ikusi irudian) eta kontsumo energetiko murriztuari esker, herriari aurrezki energetiko zein ekonomikoa ekarri dio. Egia izan daiteke neurri batean kaleetan argi gutxiago dagoela, baina orain artekoa legez kanpo zegoen; izan ere, 1890/2008 Errege Dekretuak esaten duenaren arabera kalean, toki bakoitzari (errepide bidegorri, oinezko...) argitasun maila bat dagokio eta baimendutakoaren gainetik zegoen herri honetan. Argiteria aldatzean teknikoki ziurtatu da gauez kaleak ikusteko behar dugun neurrira egokituko dela argi berria. Denbora bat beharko dugu ohitzeko, baina kutsadura eta kontsumoa murriztu dira herrian.

//////


4

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Oria Merkatari Elkartea 2007. urtean sortu zen Oria Merkatari Elkartea, Amasa-Villabonako merkataritza saretu asmoz. Zenbat bazkide zarete gaur egun? Hasiera hartan taldea askoz txikiagoa zen, baina egun 47 bazkide gara. Merkatariez gain, hainbat zerbitzu eta ostalari barne-hartzen ditu taldeak eta gure asmoa da herrian aurkitzen diren guztiak taldean sartzea. Horretarako, badakigu zerbait interesgarria eskaini behar diegula bai gure bazkideei eta baita oraindik gure elkarteko kide ez direnei ere; hori ari gara lantzen taldean. Gure komertzioak eta negozioak bultzatuko dituen kanpainei eta proiektuei buruz ari naiz, hori baita gure elkarteko taldearen funtsa: talde moduan gure komertzioa eta negozioak bultzatzea eta sustatzea eta Amasa-Villabonaren izena herrian, inguruan eta gure mugetatik at “saltzea”. Zer nolako funtzioa betetzen du Tolosaldea Garatzen agentziak zuen lanean? Urte osoko kanpainak diseinatzen eta antolatzen laguntzen digu; herrian landu eta garatu nahi ditugun proiektuetarako aholkularitza eta informazioa jasotzen dugu, batez ere diru-laguntzen inguruan. Urtero egoten dira saltokiei eta elkarteei zuzenduriko diru-laguntzak eta zirkularra banatzen digute bazkideoi. Era berean, diru-laguntza hori kudeatzen laguntzen digu agentziak. Eusko Jaurlaritzak eta bestelako erakundeek egiten dituzten proiektuei buruzko informazioa ere jaso ohi dugu eta, Garatzen agentziari esker, Villabonak proiektu horietan parte hartzen du. Esaterako, Tolosaldea Garatzeneko merkataritza saila da elkartearen eta Udaletxearen, Eusko Jaurlaritzaren edota beste erakundeen arteko bitartekaria eta, beti ere, komertzio txikien interes eta beharrak defendatzen ditu. Hainbat kanpaina bultzatu dituzue azken urteotan: gabon parkea, opari txekeak... baina aurten festetako marrazki lehiaketa ere estreinatu duzue. Ideia berrien bila jarraitzen duzue. Zein helburu ditu kanpaina hauetako bakoitzak? Beti saiatzen gara ideia desberdinak garatzen; herria bizirik nahi dugu, bai bizilagunek eta baita guk ere. Gure bezeroen beharra dugu herria bizirik mantentzeko eta bizilagunek edo bezeroek gu behar gaituzte. Hau da gure filosofia. Hortaz, saiatzen garena da herrian bertan bizilagunek behar duten eskaintza komertziala eta aisialdiko eskaintza uztartzen. Eta ez da gauza makala. Hau dena uztartzeko kanpaina desberdinak burutzen ditugu eta, urtero errepikatzen badira, aldiro ekimen, ekintza edo opari desberdin bat egiten ahalegintzen gara.

2015eko martxoa

/ ///

“Nosotros necesitamos a nuestros clientes para mantener vivo el municipio; y los vecinos y clientes nos necesitan a nosotros. Esa es nuestra filosofía.” “Hemos puesto en marcha una página web a modo de escaparate online para nuestros comercios: www.oriamerkatariak.com” “Nuestro reto como asociación es salir fortalecidos de la crisis y para ello es imprescindible formarse, mejorar e innovar”

Oria Merkatari elkarteko kideak.

Zer balorazio egiten duzue orain arteko jardunaz? Guretzat oso positiboa da. Gauza batzuk hasieratik ondo ateratzen dira; beste batzuk, ordea, ez. Azkeneko hauek zergatik ez duten funtzionatu aztertu ondoren, aldaketak eginez errepikatzea erabakitzen dugu edota berriro ez egitea. Baina kontuan eduki behar duguna da, guk merkatarion interesak defendatzen ditugula. Horregatik, ekimen bat positiboa izan dela ikusteko kontuan hartzen dugun faktoretako bat da, gure salmentengan eragina izan duen edo ez. Ez da bakarra, baina bai garrantzitsua. Gainera, kontuan izan behar dugu, gure kanpainak aurrera atera ahal izateko hainbat erakunderen babesa eduki dugula: Eusko Jaurlaritzarena, Udalarena, etab. Esan behar dugu erakundeek gure ideiak eta proiektuak babestu dituztela, hauek aurrera ateratzen lagundu digutela eta ez garela alde horretatik larru gorritan aurkitzen. Hortaz, orain arteko ibilbidea oso positiboa izan dela esan dezakegu. Zein dira une honetan epe motzera lortu nahi dituzuen helburuak? Jakingo duzuenez web orri bat aurkeztu genuen joan zen abenduan, www.oriamerkatariak.com. Epe motzeko helburua webguneari bultzadatxoa ematea da, ezagutzera ematea eta erabiltzea. Gure bazkideen inplikazioa behar dugu horretarako, guztion artean herriko komertzioa saltzeko produktu polita baita: gure herriko komertzioen on-line erakusleihoa. Bien bitartean, gure urte osoko kanpainak egiten jarraituko dugu, bezeroen fideltasuna lortzeko eta leialtasun hori eskertzeko zozketak antolatzen, adibidez. Zer erronka duzue epe luzerako? Epe luzera begira zera da gure desiorik handiena: bizitzen ari garen krisi garai honetatik sendotuta ateratzea talde bezala eta indartuta tresna desberdinak erabiltzen ikasiz eta gure enpresetan barneratuz. Horretarako formazioa, hobekuntza eta berrikuntzak ezinbestekoak dira.


ELKARTEAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

5

“Herritar guztion borondateak ehundu nahi ditugu. Momentuz, lanketa hau apirilaren 25ean eta ekainaren 21ean gauzatuko da baina ibilbide luzea dugu aurretik” Gure Esku Dago Aiztondon egituratu zenetik ibilbide polita egin du herri ekimenak. Nola ikusten duzue egindako bidea? Iazko urtea ederra izan zen. Horri tiraka, ekimena gehiago zabaltzea da orain asmoa. Aurten, taldea berreraiki dugu kide berriekin, eta AmasaVillabonan zentratu gara. Izan ere, kide gehienok bertakoak gara, eta oso nekeza da herri batetik gainontzeko Aiztondoko herriak kudeatzea. Horregatik, ikusi genuen hobe genuela indarrak herri batean jartzea eta horiek ondo erabiltzea. Orain, gauzak errazago eta hobeto doaz, taldeak beste freskura bat du, haize berriak etorri dira eta ilusioz beteta gaude.

Hizlari aldetik oso anitza izan da egitaraua, zer azpimarratuko zenukete jardunaldi hauetatik? Jendearen asetasun sentsazioa. Lehenengo bi hitzaldietara jende asko etorri zen, azken hitzaldira eta dokumentalera jende gutxixeago, baino guztietatik irten da jendea gustura. Benetan hitz baikorrak eta atseginak jaso ditugu jendearengandik, eta hitzaldi zikloek ikasteko aukera ematen zutela entzun dugu. Hori da jardunaldi hauek eman diguten sentsaziorik atseginena eta betegarriena. Hitz bana jartzekotan, esango genuke, ANCkoek (Assemblea Nacional Catalana) pausoak zein izan daitezkeen erakutsi digutela, kirolariek harrotasuna eta plataformetakoek norabidea. Kopuruez hitz egiten badugu, denera 350 pertsona mugitu direla kontatu dugu. Baina, garrantzitsuena egon den jendearen aniztasuna izan da. Ekainera bitarte zein dira hartutako konpromisoak? zein garatuko diren proiektuak? Aurten ekainaren 21ean ospatuko da egitasmo nagusia. Egun osoan egongo da festa giroa Euskal Herriko hiriburuetako kaleetan, arratsaldean futbol zelaiak jendez beteko dira eta bertan hautestontzi erraldoiak jarriko dira. Futbol zelaietan egongo diren hautestontzi horiek oihal zatiz inguratuta egongo dira. Oihal horiek lehendabizi josi egin behar dira, eta josi herritarrok egingo ditugu apirilaren 25ean herri guztietan ospatuko den “Ehuntze egunean”. Gainera, oihal zati bakoitza 20 lagunen marrazki edota mezuz apaindu beharko da lehenengo, eta horretarako, 16 urtetik gorakoek saretu txartela bete beharko dute euro 1 ordainduta. Haurrek ez dute saretu txartela

Gure Esku Dagoko kideak.

bete beharko baina euro 1 ordainduta marrazkia edo mezua utzi dezakete. Oihal zati bakoitzean atxikimendua utziko duten 20 lagunak bilatzeko, tutore figura sortu da. Tutoreak jendea bildu eta erabakitze eskubidearen inguruko jostun lana egingo du. Tutore horiek biltzea da momentu honetan gure lehen egin beharra. Bakoitzak 20 atxikimendu lortuz gero, 600 atxikimendu izatera irits gaitezke Amasa-Villabonan. Hori da erronka! Dena den, ekainean ez da ezer bukatzen eta etorkizunerako galdeketetako protokoloak lantzen dihardu ekimenak une honetan. Aurrera begira ze erronka planteatzen ditu Gure Esku Dagok? Esan bezala, aurrera begirako lanak antolatzen ari da une honetan. Gure Esku Dago dinamika herritarra, anitza eta parte-hartzailea da. Horregatik, jende guztiarengana iritsi behar dugu. Jendearekin hitz egin behar dugu erabakitzeko eskubidea zer den azaltzeko,erabakimena berez dagokigun eskubidea baita. Bide horretan iritsiko dira lehen aipatutako apirilaren 25eko “Ehuntze-eguna” eta ekainaren 21eko “Joste-eguna”. Nola ikusten duzue zuen lana etorkizunean? eta erabakitzeko eskubidea? Gizartean, erabakitze eskubidea gehiago errotu behar da. Jendeari ulertarazi behar zaio, norbanakakoaren/herriaren eskuetan dagoela gizarte/etorkizun/errealitate berri bat sortzeko aukera, eskubidea duela demokrazian parte hartzeko. Gizarteak/norbanakoak sinesten hasi behar du potentziala duela gauzak aldatzeko, eta ez orain arte sinetsi izan den bezala alderdi politikoek zutela dena egin eta erabakitzeko giltza. Erabakitzeko eskubidea gizarteek dute, gizarte batek erabaki dezake adibidez, herri bat izan nahi duen edo ez, herriko aurrekontu parte-hartzaile batean parte hartu nahi duen edo ez.... Baina gure ustean garrantzitsuena da, ohartzea eta kontziente izatea erabakitzeko eskubidea giltza dela gure gizartean hain errotuak ditugun eskema zaharrak hautsi eta gizarte berri bat osatzeko. Oso idealizatuak ditugu gauzak, eta urteetan politikariei begira bizi izan gara. Gure ustean herri honetan ez dago beste aldarrikapenik hainbeste jende eta indar biltzeko gai denik. Erabakitze eskubidea defendatu daiteke abertzale izan gabe, independentista izan gabe. Norberak nahi duena defendatu dezake. Garbi dugu epe laburrean ere Aiztondoko herriren batean, galdeketa bat egin beharko genukeela Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiaga-Zallon egin zuten bezala. Horretarako, lehenik jendea prestatu behar da, erabakitze eskubidea gehiago errotu, eta indar, ausardia, ahalbide eta baliabide egokiekin ikusten garenean, igerilekura salto egin nahiko genuke. Hor ikusten dugu gure lana etorkizun laburrean. Azken batean, erabakitze eskubidea horrelako ariketa txiki anitzek ekarriko dute.

2015eko martxoa

Erabakitzeko eskubidearen inguruko jardunaldian antolatu dituzue urtarrilean eta otsailean zehar; ze asmorekin? Beharrezkoa ikusi genuen lehenik herria erabakitze eskubidearen inguruan girotzea, kontzientzia lana eta irakaspena uztartuko zituen zerbait eskaintzea … eta horrekin guztiarekin batera, aurtengo egitasmoaren nondik norakoen berri emateko eta taldea berrituta datorrela erakusteko ere baliatu dugu hitzaldi zikloa.

//////


6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Isiltasunari eta ahanzturari argia jartzen Memoriaren astea burutuko da Amasa-Villabonan martxoaren 24tik 31ra bitartean; Villabonako Udalak eta Aritza Kultur Elkarteak orain arte garatu den ikerketaren inguruko ezagutza guztia herritarren eskura jartzeko ekimenez beteriko aste oparoa prestatu dute. “Esperientziak erakusten digu, amnesiaren erruz, historia behin eta berriro errepikatzen dela, amesgaizto baten moduan. Memoria onari esker, iraganaz ikas dezakegu; izan ere, iragana berreskuratzeak zerbaitetarako balio badu, oraina eraldatzeko da.” E. Galeano. Villabonako Udalak eta Aritza Kultur Elkarteak, elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lau urte daramatza gerra zibilaren eta lehen frankismoaren ondorengo gertakariak ikertzen. Aurrekaririk gabeko ikerketa izan da. Eta helburu bikoitza du, batetik, ezkutatu zaigun egiaren zati bat jakiteko nahi historikoa eta bestetik, sortutako ezagutza guztia herritarren eskura jartzea. Billabonatarrek, garai hartako beste herritar askoren antzera, Errepublikaren aurkako estatu kolpe militarra jasan zuten 32 hilabetez. Villabonan ez zen berezko enfrentamendu militar zuzenik egon, baina herritar batzuek armak hartu zituzten legezkotasuna defendatzeko eta kolpistei aurre egiteko, beste herritar batzuk, ordea, kolpistekin borrokatu zuten legezkotasunari aurre egiteko; eta gehiengoak –bereziki emakumeek, adinduek eta haurrek– gerraren ondorio latzak jasan zituzten. Gerra amaituta, gauzak ez ziren errazagoak izan, diktadura aldi luze bat etorri zen, irabazleen gorespena eta galtzaileen umilazioa nagusi zen giro bat, non herritarrek euren bizitzei aurre egin behar izan zieten; errealitate gordin hori, ordea, historiako liburu ofizialetan ezkutatu egin da. Isilune luze horren ondoren, egindako ikerlanari esker, orain arte ezezagunak izan diren gertakizunak eta pertsonaiak ezagutarazi nahi ditugu. Eta, historiografia ofizialak ahaztu baditu ere guk historia garaikidearen lehen lerroan kokatu nahi ditugu. Horretarako antolatu dugu memoriaren aste hau, azken lau urteetan garatu den ikerketa lana ikusgarri egiteko eta historiak ahanzturara kondenatu dituen herritarrak omentzeko. Aste honetan hiru ardatz dituen errealitate bat erakutsi nahi dugu, ertz desberdinetatik. Batetik egiaren kontzeptuan sakondu nahi dugu eta horretarako aukeratu dugu martxoaren 24a, Nazio Batuen Erakundeak, egia ezagutzeko nazioarteko egun gisara zehaztua duenean. Esti Amenabarrok idatzi duen Frankismoaren aztarnak arakatzen II: egiaren minak liburuak, egiaren beste zati bat mahai gaineratu nahi du, orain arte kontatu ez den historia bat. Bi edizio izango ditu aipatu liburuak, bata euskaraz bestea erdaraz. Modu berean, Villabonako Udalak sustatuta www.amasavillabonaoroitzen. net web orria abiatu dugu; bertan epe historiko honi buruzko informazio guztia, dokumentazioarekin lagunduta aurkezten dugularik. Bestetik, belaunaldien arteko transmisioa bermatu nahi dugu,

gaurkoek atzokoaren berri izatea beharrezkoa baita aurrera egiteko eta horretarako, Negar franko egingo zuen aitak izeneko dokumentala ikusi ahal izango dugu. Bertan, frankismoaren lehen urteetan billabonatarrek izandako bizipenak kontatzen zaizkie gazteei (protagonista batzuk lehen pertsonan jasan zutena kontatuko diete gazteei). Aste hau osatzeko, memoria historikoaren alorrean lehen lerroko adituak izango dira Villabonan. Azkenik, Goyo Armañanzasen gidaritzapean, tailer bat burutuko dugu, isiltasunaren kudeaketa ikuspegi psikosozialetik lantzeko. Helburua inposatu zaigun isiltasuna apurtzeko espazio bat lantzea izango da. Aipatu tailer honetan parte hartzeko aldizkari honetan bertan duzuen inprimakia bete besterik ez da egin behar. Eta Udal bulegoetan aurkeztu. Isiltasuna egokiena zela pentsatu zuten nonbait. Isiltasunak zauriak sendatuko zituelakoan. Guk isiltasunari, errespetua eta aitortza erantsi nahi diogu. Eta erreparazioa. Aritza Kultur Elkartea, con el apoyo del Ayuntamiento de Villabona y la Diputación Foral de Guipúzcoa, lleva cuatro años investigando la memoria histórica en la guerra civil y el primer post-franquismo. El objetivo de esta investigación es doble: por una parte la necesidad de conocer una verdad histórica que nos ha sido ocultada y por otro lado, poner a disposición de los ciudadanos todo el conocimiento surgido de la misma. Tras muchos años de silencio, gracias al trabajo de investigación realizado hasta ahora podemos presentar a la ciudadanía datos inéditos sobre lo que aconteció en aquella época. Nosotros queremos presentar al público a esas personas que la historiografía oficial ha olvidado, poniéndolas en primera línea como grandes protagonistas de la historia reciente de nuestro pueblo. Y para ello hemos organizado esta semana de la memoria; para dar relieve a estos cuatro años de investigación pero también para rendir tributo a todas estas personas. Durante esta semana queremos mostrar una realidad desde tres vertientes: el concepto de la verdad; la transmisión transgeneracional y el silencio y sus consecuencias desde una perspectiva psicosocial. Para ello estarán entre nosotros profesionales y personas referentes en el ámbito de la investigación de la memoria histórica. Aritza Kultur Elkartea

Martxoak 30, 31 Marzo astelehena, asteartea

Isiltasuna: traumaren sintomak topaketak / El silencio: los síntomas del trauma encuentros 2015eko martxoa

/ ///

Izen emateko orria / Hoja de inscripción: Izen-abizenak / Nombre y apellidos........................................................................................................................................ Helbidea / Dirección................................................................................................................................................................. Udalerria / Municipio.............................................................................Posta kodea / C.P. ............................................... Jaiotze data / Fecha de nacimiento........................................................................................................................................... e-maila /e-mail...........................................................................................................................................................................


MEMORIA HISTORIKOA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

//////


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Bertha Gaztelumendi eta Xabier Urmeneta, memoria historikoaren inguruan hizketan BERTHA GAZTELUMENDIk kazetaritza ikasi zuen EHU-UPVn eta ondoren Bradford Unibertsitatean (Erresuma Batua) Bake Ikasketak eta Gatazken konponbidea masterra egin zuen. Euskal Herriko komunikabideetan egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. 25 urte baino gehiago daramatza lanean, batez ere EITBn; nabarmentzekoa da Hego Amerikan egin duen korrespontsal lana. Negar franko egingo zuen aitak bere bigarren dokumentala da, lehenago Mariposas en el hierro zuzendu zuen. XABIER URMENETA Filosofia eta Heziketa Zientzietan lizentziaduna da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan psikologiaren adarrean (1978). EHU-UPVko Giza Eskubideetako Unibertsitateko espezialista ere bada. Iñaki Markezekin batera Fernando Sasiain Brau, alcalde republicano de San Sebastián: el olvido histórico liburua idatzi du. Xabier Urmeneta eta Bertha Gaztelumendi ARGITUZ, giza eskubideen aldeko elkarteko kideak dira.

2015eko martxoa

/ ///

Porque es importante esto de la memoria histórica? La recuperación de la memoria histórica es imprescindible. Primero porque no estamos hablando del pasado sino del presente: es memoria porque alguien recuerda y quiere recordar. Y sobre todo porque recuerda la injusticia histórica que se cometió con alguien en algún momento no tan lejano y que marcó el devenir de una familia, de un grupo de personas. Por tanto esa memoria es el presente, y es imprescindible para nuestra sociedad. No podemos crear un presente “justo” o mejor sin lo que nos recuerdan los principios internacionales básicos: verdad, justicia y reparación. Además, cada vez está más demostrado que los silencios y los traumas se transmiten de generación en generación... y aunque no lo sepamos “conscientemente”, lo que sucedió y vivieron nuestros padres y nuestras madres, nuestros abuelos y nuestras abuelas nos sigue marcando: otra razón más de peso para esclarecerlo y poderlo hablar en la sociedad. La asociación a la que ambos pertenecéis ha planteado el concepto de una memoria incluyente en múltiples documentos e investigaciones que habéis realizado. ¿Qué es una memoria incluyente y para qué sirve? Acabamos de explicar la importancia de la memoria histórica. Pero también está claro que no existe una memoria, sino muchas memorias: quizá tantas como personas. Y la única memoria posible es la memoria incluyente: la que incluye todos los relatos e incluye todos los puntos de vista. Es importante entender que no existe una única verdad. La realidad no es algo estático y uniforme: es multicolor, polifónica y llena de sensaciones. No la podemos reducir a algo soso, que suena monocorde y que se ve de un solo color. No podemos retorcer la realidad a lo que mejor nos encaja, e ignorar el resto de vivencias y situaciones experimentadas por los “otros”. Y todavía menos la podemos convertir en un arma arrojadiza. Eso no es memoria, eso es otra cosa. En Villabona llevamos cuatro años investigando entorno a la guerra civil y la posterior dictadura, siempre desde la perspectiva de los ciudadanos. ¿Qué valor tienen este tipo de investigaciones? ¿Es este campo solo cosa da expertos? Nunca la historia, y menos la memoria, es una cosa de los expertos. Los expertos pueden ayudarnos a entender algunos aspectos o a situar algunos hechos en contextos más grandes, pero la historia de verdad y la memoria de verdad es la de la gente, que somos al final los verdaderos protagonistas de la historia. La historia de verdad es la “historia en minúscula” no la historia que se estudia en los libros de texto. Lo que necesitamos saber es lo que vivió Miren, Pilar, Andoni, Eulogio o Arantza, porque esto es lo que nos ayuda a entender la Villabona de hoy. Por eso las investigaciones que hacen asociaciones como Aritza Kultur Elkartea son imprescindibles. Y son una necesidad, una necesidad tan grande como darla luego a conocer a través de los libros, las revistas, los documentales o actividades como la Semana de la Memoria. Cuando trabajamos en el ámbito de la memoria histórica planteamos la necesidad de conocer la verdad. ¿Acaso no conocemos la verdad? Nunca sabemos la verdad... conocemos trozos de verdad, algunos muy “interesados”... La “verdad” oficial durante muchos años, para los que hemos vivido bajo el franquismo por ejemplo, no era la verdad que vivíamos en nuestra vida diaria... no hace falta más que preguntar a muchos y muchas villabonatarras, de los cuales ahora conocemos su “verdad”: el exilio, la cárcel, el expolio, la pérdida de trabajo, las injurias, y humillaciones, el hambre, el silencio impuesto y también la muerte para algunos de ellos... Conocer la verdad, por dolorosa que sea, nos hace más libres y nos permite ser mejor sociedad.


MEMORIA HISTORIKOA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

9

“Diktaduran ezarri zen sistema sozio-politikoan emakumeak etxe zuloan eta etxeko zeregin-ardurak betetzera mugatuak gelditu ziren” Lourdes Herrasti Geografia eta Historian lizentziatua da. Irakaslea ogibidez, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia saileko arduraduna da. Osteoarkeologian espezializatua, azken hamarkadan egin diren deshobiratze gehienetan parte hartu du, eta emakumeen egoera aztertu du batez ere.

Gerra Zibilak eta ondorengo diktadura luzeegiak eragin berezia izan zuen emakumeen bizitzetan. Zuk esana da emakumeek galdu egin zutela gerra zibilean. Zertaz ari zara? Emakume guztiek galdu zuten. Diktaduran ezarri zen sistema sozio-politikoan emakumeak etxe zuloan eta etxeko zeregin-ardurak betetzera mugatuak gelditu zirelako. Emakumea Gerra Zibilean eta errepresio frankistaren garaia irudikatzean, etxeko lanak egiten dituen ama eta emazte zintzoa, zaintzara dedikatua, datorkigu burura. Egokia da irudia? Zalantzarik gabe. Irudietan zabaldu zen emakumeek izan behar zuten portaera eta eginkizunei buruzko dekalogo osoa. Gizonenganako menpekotasun garbia erakutsi behar zuten. Bigarren Errepublikan emakumeek lortutako eskubideak galdu ziren Gerra Zibilaren eta Frankismoaren garaian? Batez ere, zer eremuetan egin zuten atzera? Emakumeen lan esparrua murriztua gelditu zen etxeko eremura; modu berean, zeharo mugatua gelditu zen ekonomia, politika, zein gizartean esparruan izan zezakeen eragina. Nolakoa zen emakumeei zuzendutako hezkuntza? Emakumeak zintzoa eta ondradua izan behar zuen. Alaba, emazte eta ama izatea ziren haiei asignatutako funtzio nagusiak, beti ere familiaren esparruan kokatuta. Emakumeak ikusiezin bihurtu ziren, zuk esana da. Etxe barnealdean egoteak emakumeak ikusezin bihurtzen zituen. Emakumeak eragina baldin bazuen ere, ez zen destakatua izaten, ez baitzen plaza publikoan ageri. Ezkutu eta isilpean gordetzen zen haien eragina zein presentzia.

Lourdes Herrasti Amasako hilerrian, 2013an Aritza Kultur Elkarteak sustatuta, Aranzadik egin zuen deshobiratzean, gerra zibilean fusilatuak izan ziren herritarren bila.

“Emakumeen lan esparrua murriztua gelditu zen etxeko eremura”

2015eko martxoa

“Emakumeak eragina baldin bazuen ere, ez zen destakatua izaten, ez baitzen plaza publikoan ageri”

//////


/ / / / 10

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

LABURRAK

Auzolana Landaketa eguna, gazteenen auzolan eredu Iaz abiatutako lanei jarraiki, Aizkardi Mendizale Elkarteak mendiko beste gune bat berreskuratu du auzolanean. Sasiak hartutako gunea garbitu ostean, itxituraz inguratu eta landaketa egin dute Ttonttorrez Ttonttor taldeko haurren laguntzaz. Aizkardiren ekimena Udalak lagundu du, paisaiarentzat aberasgarri izateaz gain haurrentzat lan pedagogikoa egiten duelako. Azken batean, mendiarekiko arduraz jokatzen ikasteko era da Aizkardik eskaintzen diena. Iaz ere beste gune batean egin zuten lan bera, eta oraindik falta den zatia txukuntzeko asmoa agertu du taldeak. Eguraldi txarra egin arren, gogoz aritu ziren txikiak aitzurrekin lanean eta emaitza bistakoa da.

Dando continuidad a los trabajos iniciados el pasado año, Aizkardi Mendizale Elkartea ha recuperado otra zona con trabajo comunitario. Una vez limpiado el matorral, han cercado la zona y han plantado varios árboles

Birziklapena %81eko birziklapen tasa 2014an

2015eko martxoa

Duela urte eta erdi hondakinak biltzeko sistema aldatu zenetik, etengabe doaz hobera datuak. Hasieratik bertatik irauli da birziklapen tasa. Herritar guztien ardurari eta esfortzuari esker, egunez egun iristen dira berri onak Tolosaldeako Mankomunitatetik eta kasu honetan, 2014. urtea %81eko birziklapen tasarekin itxi du Amasa-Villabonak. Oraindik zer hobetua geratu arren, zoriontzeko modukoa da herritarren erantzuna. Bataz beste biztanleko 0,75 Kg hondakin sortzen ditugula jakitun, oso garrantzitsua da horren zati handiena birziklatzea. Eguneroko ahaleginak ekarri ditu urteko emaitzak. Desde que se cambió el sistema de recogida de residuos hace año y medio, los resultados de reciclaje van mejorando sin cesar. Gracias al esfuerzo y responsabilidad de los ciudadanos y ciudadanas, AmasaVillabona cerró el año 2014 con una tasa de reciclaje del 81%. Creamos una media de 0,75 kg de residuos por persona, por ello es imprescindible seguir sumando esfuerzos para continuar mejorando los resultados.

con la ayuda de los niños y niñas de Ttonttorrez Ttonttor. El Ayuntamiento ha apoyado esta iniciativa ya que, además de favorecer el paisaje, se trata de una actividad pedagógica para los más jóvenes.


PARTE HARTZEA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

11 / / / / / /


/ / / / 12

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

Udala herritarren eskaerei erantzunez Inkestetan jasotako herritarren eskaerak baloratu eta antolatu ostean, Udaleko langileak hasi dira ekintzekin erantzuten. Herritarren ekarpenen presa eta bideragarritasuna neurtuta, pixkanaka joango dira emaitzak agertzen. Momentuz, hainbat konponketa egin dira herrian zehar eta baita eskatutako hainbat egokitzapen ere. Aurten bigarren aldiz banatu dira etxeetan inkestak aurrekontuen harira eta herritar askok zehaztasunez agertu dituzte euren auzoko beharrak. Udalaren konpromisoa, ahal den neurrian, behar horiek asetzea da eta horretan ari da. Una vez analizadas las sugerencias y peticiones recogidas en las encuestas que el Ayuntamiento repartió en el marco del proceso de participación ciudadana para confeccionar los presupuestos del 2015, la brigada municipal ya está realizando las primeras acciones que responden a dichas peticiones.

1

2

3

2015eko martxoa

4

Parkeetan edukiontzi organikoak: Gune publiko batzuetako edukiontzien artean organikoaren falta sumatu dute hainbat herritarrek. Dagoeneko jarri dira edukiontzi marroiak eskaeretan aipatutako tokietan. Ya se han instalado los contenedores marrones en las zonas que así lo solicitaron.

1

2 3

Garaje irteerako ispilua: Garajetik errepidera irtetean ikusgarritasun falta zela eta, ispiluak jartzeko eskatu zuten Larreako bizilagunek, segurtasuna bermatze aldera. En zona de Larrea se han instalado espejos para mejorar la visibilidad en la salida de los garajes. Espaloien konponketak: Larrea atzeko pasealekuan (Gerezi tabernaren inguruan) espaloiak hainbat konponketa behar zituela jakinarazi zuten bizilagunek. Konponketak egiteaz gain, bi zuhaitz kendu dira, irisgarritasuna bermatzeko. Se ha reparado la acera del paseo cercano a Larrea y se ha mejorado la accesibilidad con la retirada de dos árboles. Zebrabidea: Eskolara bidean errepidea gurutzatzeko zebrabide baten beharra agertu zuen herritar batek. Mugikortasuna segurua izan dadin, zebrabidea jarri da eta espaloiari aldapa gehitu zaio haur-karroekin ere eroso moldatzeko. En el paseo al colegio se ha mejorado la accesibilidad instalando un paso de cebra y añadiendo una pendiente a la acera para facilitar el paso de carros infantiles. Bestelako konponketak: Aipatutako moldaketez gain, Arroako zenbait eraikinen ubideak konpontzen dihardute udal-langileek eta Larreako semaforoa berriz ere martxan jarri da. Bestetik, Zizurkil eta Amasa-Villabonaren arteko oinezko zubiaren zoruari behin behineko konponbidea eman zaio momentuan eragozpenak ekiditeko; baina Udala behin betiko konponbidea emateko lanean ari da.

4


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

UDAL LANGILEAK

( amavi )

13 / / / / / /

Udal langileak,

“Onena herritarrekin eta kideekin izandako harremana da� Duela 34 urte postua atera zuenetik pozik aritu da lanean Ana Olano herritarra. Aldaketa handien lekuko izan da bere lan ibilbidean eta lankideak agurtzeak penatuta hitz egin du. Otsailaren 27an amaitu du lana, bisitan itzultzeko hitza emanda. Noiz eta nola iritsi zinen Villabonako Udalera? 1981. urtean hasi nintzen Udalean lanean. Aurretik bulegoko lanak egin nituen hainbat enpresatan, Urnietan, Tolosan eta Adunan. Gero, Udaleko langile zen Vittorio jubilatzen zela eta, plaza atera zen eta aurkeztea erabaki nuen. Azterketa martxoan egin nuen eta ez nintzen lanean hurrengo urtarrilera arte hasi. Beste norbait zuten buruan nonbait eta kosta zitzaidan postua lortzea, zerrendan lehena izan arren. Nolakoa zen orduan zure lana? Ni Vittorioren ordezkoa nintzenez, haren eskutik ikasi nuen lana. Orduan oso desberdina zen bere ardura, denetik egiten zuen. Pentsa, hiltegian animaliak pisatzen eta maskuriak prestatzen ere aritzen zen! Niri ez zait horrelakorik egitea tokatu, baina apur bat denetik egiten genuen. Bulegoko lana lau lagunen artean banatzen genuen; elkarlanean ateratzen genituen lanak. Orain, bakoitza berearekin dago gehiago. Orduan beheko solairuan zegoen nire bulegoa eta zerga guztiak banaka egiten genituen, eskuz. Askotan laguntza eskatu behar izaten genuen garaiz amaitzeko. Garai hartan denok laguntzen genion elkarri. 1983. urteko uholdeen ostean, goiko solairura igaro ginen. Gero, 1984an, lehen ordenagailuak iritsi ziren eta guztia aldatu zen.

Nola egokitu zinen horrelako aldaketa handira? Ikastaroak eskaini zizkiguten. IZFEko (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) bulegoetan prestatu ginen. Baina formazioa nire lanaren parte izan zen hasieran, lanak ere asko aldatu baitziren. Lehen lana era itxiagoan eta orokorragoan eramaten zen, kontuak era osoagoan lantzen ziren. Gainera, beste langile belaunaldi bat zen. Beraz, teknologia baino gehiago aldatu zen... Bai, ni hastean 20 azpitik ginen eta orain 40tik gora gara. Baina, langile kopuruaz gain, belaunaldiak ere ezberdinak dira orain. Kontuak era zorrotzagoan eta zehatzagoan eramaten dira, eta ni hasi nintzenetik, biztanleria ia bikoiztu egin da. Noski, ordenagailuak asko laguntzen du lan horiek eramaten, edozer jarraipen egin daitekeelako akatsen bat edo izan bada. Zein da urte hauetatik guztietatik sekula ahaztuko ez duzun unea? Lan ibilbideko unerik gogorrena Remiren heriotza izan zen. Elkarrekin egiten genuen lan eta ezbeharraren momentuan ere han nengoen. Oso gertukoa eta estimatua zen guztiontzat; niretzat behintzat bereziki. Gero Josune ere gaixotu zen. Epe laburrean bi zinegotzi gazte hilda, bi lankide finez gain herrigintzaren bi zutabe handi galdu genituen. Sekula ez ditut ahaztuko. Beraz oroitzapen hori eramango duzu zurekin. Bestelako anekdotarik oroituko al duzu? Badira bi une oso iltzatuta geratu zaizkidanak: lehena, arratsalde batean lanera etorri eta atea irekita aurkitu nuenekoa. Bulegora iristean, gizon bat aurkitu nuen diru-kutxan makurtuta. Gizarte laguntzailearen bila zebilela esan zidan. Ni ere bere bila nenbilela esan nion; “joango al gara udaltzainetara galdetzera ea beraiek badakiten non den?� esan nion; eta baita nirekin etorri ere. Han udaltzainei abisatu nien eta bertan harrapatu zuten. Dar-dar batean bukatu nuen arratsaldea. Bigarrena, 1983. urteko uholdeetakoa da. Oroitzapen tristea da ezen herritar gehienek jasan zituzten kalteak eta askori ezin genien lagundu. Zer nolako balorazioa egiten duzu 34 urteko lanaldiaren ostean? Oso ona, oso gustura aritu naiz. Agian itota nengoenean purrustaren bat egingo nuen, baina lana gustuko nuenez, pozik aritu naiz. Hala ere, jubilatzeko gogoz nago. Orain gutxiago gertatzen da, baina garai batean tramiteak zuzenean egiten zirenez jende guztiarekin egoten ginen. Hori izan da agian onena, langile eta herritarrekin izandako harremana. Ze plan duzu aurrerantzean? Irailera arte lasai egon nahi dut eta gero ikasten hasiko naiz: matematikak eta ingelesa ditut jomugan. Pena apur bat ematen dit giroagatik, baina bizitza osoa lanean pasata nekea ere badut. Etorriko naiz bisitan.

2015eko martxoa

ANA OLANO, Villabonako Udaleko kontuhartzailea.


/ / / / 14

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Amasa-Villabonatarrak munduan!

“Nire sustraiak maite arren, aberrigabetzat dut nire burua” RAMON LARBURU (Madril, Espainia)

Zenbat denbora daramazu Villabonatik kanpo? 16 urte nituenean atera nintzen eta geroztik joan etorrian ibili naiz. Orain 63 urte ditut eta Madrilen bizi naiz lan kontuengatik. Oporretan itzultzen naiz etxera eta etxekoei eta lagunei esker mantentzen dut herriarekiko lotura. Zerk eraman zintuen herritik irtetera? Ikasketengatik irten nintzen herritik, hemen ez baineukan medikuntza ikasteko aukerarik. Nahi nuena lortzeko kanpora joan behar izan dut, baina azken erabakia nirea izan da. Zein izan da irten zinenetik herriarekin izan duzun harremana? 16 urterekin joan nintzen kanpora. Ikasketak, kazetari lanak, ekintza politikoa, kartzela gehi soldaduska, 27rekin amaitu nuen azkenean karrera. Lehenengo, Murtziako minetan jardun nuen mediku lanetan, gero Ordizian eta ondoren, Bidasoako ospitale berrian. Garai horretan, gurasoak Villabonan nituen arren, ni Lasarten eta Hernanin bizi nintzen. 40 urterekin maizago etortzen hasi nintzen ama gaixotu zelako eta gero, 50 urte bete arte, senideon artean aita zaindu genuen. Osakidetzan aldi baterako egoteaz nazkatu eta 54 urterekin Madrilen atera nuen mediku plaza. Horregatik bizi naiz gaur egun bertan. Oporrak hartzen ditut Hernanira itzultzeko, baina familia eta lagunak Villabonan ditudanez, herrian gertatzen diren gorabeherak ere jarraitzen ditut. Nondik datorkizu gizarte arazoekiko kezka hori? Umetatik datorkidan zerbait da. Nazionalismoarekin lehen harremana gudari ohi batekin izan nuen. Kontzientzia soziala garatzeko oso garrantzitsua izan zen niretzat baita ere Eskolapioen eskola. Han bagenuen apaiz bat, kontzientzia politiko handia zuena. Haren interes politiko eta sozialek nire ezinegonekin oso ondo konektatu zuten. Gero, eragin zigun beste kontu bat ETAren agerpena izan zen. Guk hori guztia eskola garaian bizi genuen, ezinegon eta interes handiarekin. Eta unibertsitate garaia, nola bizi izan zenuen? Unibertsitatera heltzean, Marxismo-Leninismoa besarkatu nuen, horretan formatu nintzen eta unibertsitateko mugimendu anti-frankistan sartu. Orduan atxilotu ninduten lehen aldiz, beste 50 lagunekin batera. Lehen masailekoak jaso nituen, baina gero aske utzi ninduten.

2015eko martxoa

Nola eragin zizun lehen atxiloketa honek? Lanean jarraitzeko erabakia indartu zidaten. Garai horretan izan nuen Alderdi Komunista Internazionalistaren berri eta borroka horretan integratu nintzen 18 urterekin, baina ahal zen neurrian ikasten jarraitu nuen. 1971n, ordea, gauzak zaildu egin ziren. Nire nagusia 10 egunez torturatu zuen poliziak eta, izen garrantzitsuagoa eman nahi ez eta, nire izena eman zuen. Orduan atxilotu eta 7 gau eta 6 egunez torturatu ninduten. Oso gogorra izan zen. Gero kartzelara eraman ninduten. Nola bizi izan zenuen kartzelan igarotako denboraldia? Epaiketan 3 urteko zigorra eskatu zuten niretzat, baina azkenean bost hilabete egin nituen kartzelan. Kondena Madrilgo Carabanchelen betetzea eskatu nuen, bizitza politiko handia zuelako presoen komunak. Esperientzia ederra izan zen: geneukan dena elkar banatzen genuen, asanblada aktiboa geneukan eta oso kolektibo sendoa ginen. Pixkanaka eskubideak lortzen joan ginen, tartean ziegan mahai bat eta aulki bat izateko eskubidea eta poliziaren zaintzarik gabe asanbladak egiteko patioa uztea ere lortu genituen.

Nola bateratu zenuen bizimodu hori medikuntza ikasketekin? Kartzelako denboraldia ongi aprobetxatu nuen. Kartzelatik atera eta segituan, ordea, soldaduska egokitu zitzaidan. Garai hartan, unibertsitateko ikasleok eskubidea genuen soldaduska karrera amaitu arte atzeratzeko. Baina guri, aktibistak izanik, eskubide hori kendu ziguten. Caceresen hasi eta Madrilen amaitu nuen. Hori bai, baimenik eta bestelakorik gabe. Nolakoa izan da zure harremana euskararekin? Etxean euskaraz egiten zen, baina kalea eta eskola erdarak hartuta zeuden. Kanpoan giro euskalduna falta nuen baina “erbesteko euskaldun” sentitzea saihestu nahi nuen. Banekien urte askotarako nindoala eta hango errealitate sozialarekin bat egiten ahalegindu nintzen. Euskara galtzea nire biografiaren parte bihurtu da. Internazionalistatzat dut neure burua. Kanpoan bizitzeak ikuspegia aldatu al dizu? Kanpora joatean ohartu naiz Euskal Herria munduko zati txiki bat baino ez dela. Beste zenbat kultura eta bizimodu dauden ohartu naiz eta gauzak erlatibizatzeko aukera eskaini dit. Beste perspektiba batetik ikusten ditut gauzak. Berdin pentsatzen ez duena zure pentsamenduen aurka ez dagoela ohartu naiz eta uste dut denok ikasi beharko genukeela hori. Zein da zure pentsamendua? Kontraesan bat sentitzen dut: batetik, eta preso egon den eta torturatu duten pertsona moduan, min ematen dit autoritateek euskal presoekiko duten jarrerak; mendekua ikusten dut, justiziaren ganetik. Bestetik, ordea, ETAren aktibitatea mantendu egin da askatasun demokratikoen garaian ere. Heriotza batzuek bereziki mindu naute. Erdibide horretan sentitzen naiz.

• Amasa-Villabonatik ekarriko nuke: Familia eta Amasako bistak. • Hemendik herrira eramango nuke: Askatasun pertsonal eta politikoa. • Antzekotasun bat: Jendearen penak eta ilusioak, oso antzekoak dira han eta hemen. • Ezberdintasun bat: Han borroka sozialak du lehentasuna; hemen, naziotasunak itzal egiten dio batzuetan • Esperientziak kendu dit: Sustraiak. • Eman dit: Jakin-mina, beste kulturak, beste ikuspegiak... ezagutzeko aukera.


HERRITARRAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

Mundutik Amasa-Villabonara!

“Hizkuntza oso garrantzitsua da integratzeko eta bizi zaren herria ezagutzeko”

( amavi )

15 / / / / / /

Tania González, (Managua, Nikaragua)

Noiz iritsi zinen Amasa-Villabonara? Zerk bultzatuta? 2008an etorri nintzen, bakarrik eta lan bila. Familiari laguntzea zen asmoa, seme bat baitut Managuan. Donostiara iritsi eta 15 egunetara lana lortu nuen; andre bat zaintzen aritu nintzen 8 hilabetez. Gero, Amasako lanaren berri jaso nuen eta, nagusiarekin hitz egin ostean, elkarrizketa egitera etorri nintzen. Hartu egin ninduten eta hemen nago geroztik. Nikaraguan zer lanetan aritzen zinen? Bitxi denda batean egiten nuen lan hasieran. Costa Ricara joan nintzen gero; han paperak konpondu nituen eta Ministro batentzat jardun nuen lanean. Hura enbaxadore izendatu zutenean Venezuelara joan ginen. Hark gomendatuta hartu ninduten gero Nikaraguako Enbaxadan, asistente moduan. Herrialde batzuk ikusi ditut, egia esan. Hona etortzean, etxeko lanetan aritzea espero nuen; ez nuen uste adineko jendea zainduko nuenik, baina oso gustura aritu naiz horretan ere. Tarteka mugitu beharra dago pentsamendua zabaltzeko.

Euskara ikasten zabiltza beraz. Joxe Luisek eman zidan euskara ikastaroaren berri, eta aukera eskaini zidatenez, klasera joan nintzen. Egun nire semea ere euskara ikasten ari da ordenagailu bidez, dagoeneko hitz batzuk euskaraz egiten ditugu! Hizkuntza oso garrantzitsua da integratzeko, eta bizi zaren herria ezagutzeko. Banaiz Bagara taldean sartu nintzen euskara ikasten hasi eta horren bidez antolatzen ziren ekintzetan parte hartzen. Kantaldiak egin izan ditugu, niri asko gustatzen zait abestea. Bertsoekin galduago nabil, baina behin saio baterako laguntza eskatu eta puntu bat jarri nion Maialen Lujanbiori. Parte hartzea gustatzen zait eta jendeak pozez hartzen du; izan dantzan, kantuan, laguntzen… euskararen aldeko lasterketan atera nintzen eta irabazi! Kilometrotara, Herri Hurratsera, Gure Esku Dagok agindako giza katera… Eta zer iruditu? Pura vida! Ederra, oso pozgarria. Ez dut aukerarik galtzen jaialdietan egoteko. Gainera, euskarara gerturatzen laguntzen dit. Zer moduz daramazu etxetik urrun egotea? (Hunkituta) Hori da zailena, oso gogorra. Pixkanaka ohitu egiten zara. Etxetik urrun askotan egon naiz, baina hiru hilero joaten nintzen bisitan. Hemen zazpi urte pasa nituen etxera itzuli gabe. Paperak egin artean, ezin zara joan. Etxean arazo larriren bat badago ere, bi aukera dituzu: hemen izorratu edo hara joan eta itzultzeko aukera galdu. Zer esango zenieke hona lanera etorri nahi dutenei? Ondo pentsatzeko. Ez zait hain erraza iruditzen lana lortzea eta, batez ere, ez nuke gomendatuko familia ekartzea; bestela, batek beharrean denek sufrituko lukete. Hobe da norberak oinarri bat izandakoan ekartzea. Nik zortea izan dut eta ezin naiz kexatu. Lana lortzean kalkuluak egin nituen eta gehiago komeni

zitzaidan hemen geratzea. Etxekoei erabakiaren berri eman nien eta ulertu zuten. Gogorrena semearentzat izan zen, baina hark ere ulertu zuen, bere unibertsitate ikasketak ordaintzeko hala behar zuela. Nola dago hezkuntza han? Unibertsitatea ez dago edonoren esku. Nire herrian familia gehienek dute diruz laguntzen dien norbait atzerrian. Hezkuntza publikoa hala ere bide onean ari da, pixkanaka hobera doa. Nola ikusten duzu zure etorkizuna? Eta nola nahi zenuke ikusi? Ez dut gehiegi pentsatzen, egunez egun bizi naiz. Agian hemen geratuko naiz. Gustatuko litzaidakeena da hemen bizi eta nahi dudanetan etxera bisitan joatea. Semea ere etorriko litzateke bisitan, baina han bizi nahi du. Askotan esaten dit: “emakumeek urrea balio duzue, asko ari zarete atzerrian lanean; gizonezkoontzat zailagoa da”. Lan gehienak zaintzakoak izanik, oraindik nahiago dituzte emakumeak. Hemen gustura sentitzen zara? Taldean pena ematen dit euskaraz ari eta jarraitzen ez diedanean laburpenak gazteleraz egiteko eskatzeak. Baina poliki-poliki ari naiz. Jendea eta ingurua ezagutzen ditut eta oso eroso sentitzen naiz. Hemen jaio nintzela dirudi. Orain gainera, sentimenduz ez-ezik, paperetan ere erdi eta erdi naiz. Erdi nikaraguarra eta erdi espainiarra? Ez, erdi nikaraguarra eta erdi euskalduna, paperetan espainiar jarri arren.

• Nikaraguatik ekarriko nuke: Gure bandera. • Hemendik eramango nuke: Ikurrina. • Antzekotasun bat: antzik ez dute, baina etxean bezala sentitzen naiz hemen. • Ezberdintasun bat: Klima; han beroagoa da. • Esperientziak kendu dit: Etxekoekin egoteko aukera. • Eman dit: Gauza asko. Poz asko eta tristura batzuk. Batez ere jendearekin geratzen naiz, oso atsegina da.

2015eko martxoa

Zure asmoa Euskal Herrira iristea al zen? Edo halabeharrez izan da? Nik hasiera batean Espainiara etorri nahi nuen. Kasualitateak ekarri ninduen hona, hegazkina Donostiara heldu baitzen. Donostian dena gazteleraz entzuten nuen hasieran baina, zaintzen nuen emakumeak pilota partiduak ikusten zituenez, behin galdetu nion ea zergatik ez nituen esatariak ulertzen. Orduan jakin nuen beste hizkuntza bat bazela: euskara. Amasara iristean, aldiz, sustoa hartu nuen denek euskaraz egiten zutelako. Zaintzen nuen gizonak euskaraz moldatu nahi zuen eta Joxe Luis semeak lagundu zidan hitz gakoak ikasten. Geroztik, euskara eskolak hartzen ditut, baina familiako umeek irakatsi didate gehien. Orain, tarteka, beste langile batzuei laguntzen diet zaintzen dituztenekin komunikatzen.


/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O

( amavi ) 2

0

1

5

e

k

o

M

A

R

T

X

O

A

Martxoko agenda

Egitaraua Martxoak 4, asteazkena: Ohiko Osoko Bilkura, 19:00etan, Balio anitzeko gelan.

Memoriaren astea

Martxoak 6, ostiralera arte:

Cruces y Corazones erakusketa (Ramon Balerdi).

Martxoaren 24tik 31ra

Korrika Martxoak 21, larunbata: Korrika 08:30ak inguruan pasako da herritik. Laster egitarau zabalagoa.

Akats zuzenketa / Fe de erratas “Otsaileko Amavi buletinean agendan bi egitarau argitaratu ziren eta akats baten ondorioz ez zen antolatzailea zehaztu behekoaren kasuan. Komunikazio Sailetik argitu nahi dugu bigarren egitaraua Flemingo guraso elkarteak osatua zela.” “En la edición de febrero publicamos dos programas y debido a un error no se aclaró el nombre de los organizadores en el caso del programa inferior. Desde el área de comunicación pedimos disculpas y queremos aclarar que este programa fue organizado por la asociación de padres de Fleming”.

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa! 943 69 21 00

@ komunikazioa@villabona.net

D.L. SS-1158-2009 Paper birziklatuan egina

Lege gordailua SS 729-2012

Informazio guztia barruan. 6-9 orrialdeetan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.