Alde Zaharra Eginez 95

Page 5

Auzoa

5

Hondakinen bilketa auzoan Ensantxe aldean eta Kaian, Donostia guztian bezalaxe, edukiontzi marroiak jarriko dira eta berauen erabilera egokia burutzen duten pertsonek, %10eko hobaria izango dute zabor tasetan.

2016rako hondakinen %60a erreziklatzea lortzea helburu izanik, udalak urrats garrantzitsu bat eman du: Donostia guztian bosgarren edukiontziaren ezarpena. Gros eta Amara Berri auzoen esperientziak – beste herri batzuk ez aipatzeagatik- bosgarren edukiontziarekin ez dira oso onak izan; Bilbu eta PSEren arteko akordioak, tamalez, ez du gehiagorako eman. Esaten den bezala, dagona dago. Bestalde, Alde Zaharreko hondakinen bilketaren inguruan beste aspektu garrantzitsu bat dago: oinezko aldean orain arte ezagutzen genuen hondakinen bilketa desagertuko da. Zabor poltsak ordutegi zehatz batetan atearen ondoan uztea desagertuko da. Eskertzekoa den gauza, berekin batera zekarren zikintasuna zela eta.

Auzoko komertzio eta ostalaritzari dagokionean, kartoi, plastiko zein hondakin organikoen eguneroko jasotze-zerbitzu selektibo bat izango dute. Atez ateko jasoketa derrigorrezkoa izango da eta dagoeneko jarri dira ostalaritzako elkarteren batekin sistema berriaren inguruan informatzeko kontaktuan. Halaber, etxeko hondakinen sistema berriaren ezarpenaren aurretik, udalak bizilagunen artean informatze lan sakona egingo du aldaketa guztien berri emateko. 2016ko helburu den %60 erreziklatzea gure esku dago. Egungo egoera (%30) ez da jasangarria eta datozen belaunaldiei ingurugiro osasungarria utzi nahi badiegu hau urrats bat da. Animo.

Sistema berriaren ezartzetik aurrera (oraindik ez dago erabakita noiz jarriko den martxan), bizilagunek mugitu beharko dute edukiontzi desberdinetan hondakinak botatzera. Horretarako, auzoaren baitan edukiontziak ezartzeko leku berriak jarriko dira. Leku horietan, hondakin organikoak botatzeko edukiontzi marroia ere egongo da. PresentaciĂłn de un nuevo grupo en Donostia dedicado a impulsar el reciclaje


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.