__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

ZEROCALCAREREN ARMADILOAREN IGARKIZUNA ERE EUSKARAZ! EGILE ITALIAR EZAGUNAREN LEHEN LAN LUZE EZAGUNA ERE EKARRI DIGU FARMAZIA BELTZAK

2018an Michele Rech Zerocalcare komikigile italiarraren lanak euskaratzeari ekin ziotenetik, urtero haren komiki bat argitaratu dute Farmazia Beltzakoek. Urte hartan eta hurrengoan Macerie prime-ren bi tomoak, orduan atera berri zirenak, beste hizkuntza askotan baino lehenago ekarri zituzten argitara Hondamuinean izenburupean. Iaz ziurrenik bere lan ezagunena izango den Kobane calling kaleratu zuten. Eta orain bere lehenengo komiki luzea izan zena dakarkigute, 2011ko Armadiloaren igarkizuna, Zerocalcare ezagun eta arrakastatsu bihurtu zuena. Berari gertatutako istorioak kontatu ohi ditu bere komikietan Rech-ek, bere beldur eta segurtasun gabeziak pertsonifikatzen dituen armadilo pertsonaia alegiazkoaz eta bere koadrilakoez lagunduta, eta kasu honetan bere txikitako lagun eta lehen maitasun izandako Camilleren heriotzaren berri izatean datozkion oroitzapenak eta pentsamenduak dira gaia. Beste guztiak bezala, hau ere Koldo Izagirrek itzuli du, eta darabilen euskara jostari eta bereziak are gozagarriagoa egiten du lan dibertigarri eta aldi berean sakon hau. Beste bat bildumarako!

argitaratzen. Iazko konfinamenduan, normala denez, COVID-a ohiko gaia bihurtu zen tabernako pertsonaien artean, eta 2020 amaieran pandemia garaiko istorioak batzen zituen Beti Berdin taberna koronabirusaren garaian komikia atera zuen Iturraldek autoedizioan. Horretarako Bilboko

Udalaren Bilbao aurrera programaren laguntza jaso zuen, eta Gaston argitalpenak bere zigiluaren bidez kaleratu zuen. Online eros daiteke bere webgunean euro baten truke. REAS EUSKADI ETA ALBOAN ELKARTEEK LABIRINTOA KOMIKIA ATERA DUTE AL BORDE FILMS-EK EGIN DU GIDOIA ETA AMAIA BALLESTEROSEK MARRAZKIAK GAIA EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA DUEN KOMIKI HONETAN Lehenago Oletakorta eta Kanpoaldeanekin bezala, REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea) eta Alboan Fundazioak beste komiki bat atera

BETI BERDIN TABERNA, PANDEMIA GARAIKO UMOREZKO ISTORIOAK ASIER ITURRALDEK ATERA DU Asier Iturralde Gaston donostiarra 2018an hasi zen Beti Berdin tabernaren umorezko zintak

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

dute, oraingoan ekonomia sozial eta solidarioaren ekintzailetzari buruzkoa: Labirintoa. Al Borde Films-ek egin du gidoia eta Amaia Ballesterosek marrazkiak, eta doan deskargatu daiteke. MINA ETA OROIMENA, EUSKAL GATAZKARI BURUZKO ISTORIOAK KOMIKITAN SAURÉ ARGITALETXEAK ETA FERNANDO BUESA FUNDAZIOAK ARGITARATU DUTE Duela urtebete harritu gintuen Sauré argitaletxearen komikigintzarako itzulerak, bospasei urte komikirik atera gabe egon ondoren Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian atera zuenean. Bada, orain iaz atera zuen bigarren komiki baten berri dakarkizuegu, Fernando Buesa Fundazioarekin batera argitaratu zuena: Mina eta oroimena. Euskal gatazkaren inguruko 10 istorio biltzen dira bertan, guztiak Aurora Cuadrado Fernándezek idatziak eta Daniel Rodríguez Redondo, Alfonso Pinedo, Carlos Cecilia eta Fran Tapiasek marraztuak. ALTSASUKO GAZTEEN EPAIKETAREN INGURUKO KOMIKIA ELIAS TAÑOK ATERA DU JAUNGOIKOA, ABERRIA, FORUAK ETA ALTSASU KOMIKIA Oso ezaguna da, zoritxarrez, herriko gazte batzuen eta guardia zibil batzuen artean Altsasuko Koxka tabernan gertatutako liskarrak eta horien ondoriozko epaiketa eta urteetako kartzela-zigorrak. Horri buruzkoa da, bada, Elias Taño tenerifetarrak Antsoain Komiki Boom jardunaldien antolatzaileen laguntzaz atera duen Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Altsasu hau. Komiki honek eta aurrekoak ederto frogatzen dute komikiaren medioa oso egokia dela historia ezagutarazteko, baita gure historia hurbila ere.

TXIKIBERRIKO BERRIAK: PATTI ETA INURRIAK ETA BIGA 2 – SUPER LAGUNA! ASTIBERRIREN HAURRENTZAKO EUSKARAZKO KOMIKI GEHIAGO Bilboko Astiberri argitaletxeak iaz hasi zuen Txikiberri bilduma, haurrentzako komikiak euskaraz ere argitaratzeko asmoarekin. Bilduma horretan hiru komiki atera zituen 2020an, eta aurten beste bi atera ditu momentuz. Patti eta inurriak izenburukoan Anouk Ricard egile frantziarrak Patti izeneko neskatilari gertatzen zaion istorio bitxia kontatzen digu. Kolpe bat hartu eta konortea galdu ondoren, intsektu baten tamaina duela esnatuko da bere lorategian, eta han inurriek bahituko dute. Eskerrak Fabrice intsektu makila lagun egingo duen... Biga 2 – Super laguna! iaz bilduma berean argia ikusi zuen Biga 1 - Benetan identifikatu gabeko animaliaren hurrengo istorioa da. Bere izenak dioen bezala zein animalia den argi ez dagoen Bigak animalien eskolan bizitzen dituen umorezko abenturak kontatzen dira Romain Pujol eta Vincent Cauten komikiaren bigarren zenbaki honetan ere. KATTALIN EZ DA JAIO, HAUR-GALTZE BATEN ISTORIOA EIDER MORENOK KOMIKIAN DAKARKIGU BERARI GERTATUKOAREN KONTAKIZUN LATZA Eider Moreno elorriarrak bizipen autobiografikoa komikira ekarri du Zoila Ascasibar argitaletxearen bidez. Duela urte batzuk haurdun geratu zen, eta hiru hilabetera abortu natural bat izan eta haurra, Kattalin, galdu zuen. Gertaera gogor hura gainditzeko bide gisa jaio zen Kattalin ez da jaio komikia, eta besteoi horrelako zerbait zer izan daitekeen ezagutzeko aukera gisa ere bai.

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2021 EKAINA

60

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Ekaitz Agirre, Uxue Alberdi, Ainara Azpiazu, Aritz Irigoien, Koldo Izagirre, Dani Fano, Patxi Huarte, Joseba Beramendi, Unai Iturriaga, Susanna Martin, Igor Leturia, Lander Muñagorri, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

03 AUZOMORRO Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

06 12

SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin

18 ARRANOTXU ZaldiEroa

12

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Mikel Begoña eta Iñaket 22 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 23 SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk

23 31

KONTRA Axpi

31

Hurrengo zenbakia 2021eko URRIan!

“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

AZALAREN EGILEA:

Aritz Trueba

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


12


Gidoia GidoiaUnai UxueIturriaga Alberdi Irudiak Susanna IrudiakMartin Sanvi

13


14


Surflaria

Paperezko edizioan jarraitzen du...

15


Mikel Begoña Iñaket “Gertatu dena kontatzeko beste modu bat da komikia” Lehen Mundu Gerra garaiko Bilbon girotutako istorio bat kontatzen du Helize komikiak. Espia alemaniarrak, gerraren aitzakian ingelesekin negozioa egiten ari diren ontziolako jabeak, Athletic eta Arenasen arteko futbol partidua, eta abertzaleen arteko gatazkak. Horiek guztiak agertzen dira Mikel Begoñaren eta Iñaketen azken komikian. Testua eta argazkia: Lander Muñagorri Garmendia

Istorio ugari gurutzatzen dituen komiki bat da Helize, baina finean espien kontakizun bat da.

Mikel: Hari ugari ditu istorioak, baina ildo nagusi bat dauka: urpekari alemaniar baten helizearen konponketa. Lehen ideia izan zen Lehen Mundu Gerran girotutako espien istorio bat kontatzea, Anguleman ikusi bainuen komiki bat gai horri buruz, eta erakarri egin ninduen. Pentsatu nuen zerbait polita egin zitekeela Bizkaian kokatuta, garai horretan gauza ugari gertatu baitziren bertan. Istorio txiki edo handietatik tiraka

hasi ginen, eta Helize izan da emaitza. Iñaket: Proiektu bat amaitzen dugunean, hasten gara hurrengoa pentsatzen, eta bizpahiru gauza ezberdinekin hasten gara. Erabaki horretan pisu apur bat handiagoa daukadala esan daiteke, azken batean, denbora luze batean marrazten aritu ondoren aldatu nahi izaten baitut, eta zerbait erakargarria egin nahi izaten dut.

“Aspalditik geneukan asmoa Pitxitxi jokalariaren eta Athleticen urrezko aroari buruzko zerbait egitekoa.” Mikel: Aspalditik geneukan asmoa Pitxitxi jokalariaren eta Athleticen urrezko aroari buruzko zerbait egitekoa, eta ikusi genuen istorio honekin ondo uztartzen zela. Egia dena da, protagonista asko dituen komikia dela. Pitxitxiri buruzko istorioa, urpekariaren helizeari buruzkoa, espiei buruzkoa, Lehen Mundu Gerran Bizkaiko ontziolek izan zuten jokaerari buruzkoa... Hari ugariko istorio da.

Mikel: Otzi-ren komikia kenduta, batera

20

egin ditugun komiki denak nahiko kolektiboak izan dira. Iñaket: Bai, gertakari bat hartu ohi dugu, eta hari zein pertsonaia ugari gehitu ohi dizkiogu kontakizunari. Fikzioa sartzen diogu, azken finean. Lehen Mundu Gerra garaiko Bizkaian girotuta dago komikia. 1930ko hamarkadan kokatzen diren kontakizun ugari daude, baina gutxiago dira zuek aukeratu duzuen garaikoak. Hala dela iruditzen zaizue?

Mikel: Bada, Bilboko aldaketa handienen garaia izan zen. Bertako ikono nagusienak garai horretan egonkortu edo sortu ziren: Pitxitxi, Athletic, sozialismoa... Lehenago sortu ziren, baina garai hartan borborka zegoen hiria. Egia esan, komiki batean inoiz ez da landu Lehen Mundu Gerran girotutako istoriorik Euskal Herrian. Garai horrek erakarri al zintuen, Iñaket?

Iñaket: Marrazterakoan, beti erakarri izan naute autoek, arropek, eta baita garai horrek ere. Kasu honetan XX. mende hasierako Bilbo nolakoa zen kontatu dugu, eta horrek erakartzen ninduen. Egia da proiektu berri bat hasten duzunean, dena dela erakargarriagoa, dokumentatu behar izaten duzulako. Baina kasu honetan bai, oso


Zergatik?

interesgarria zen orduko Bilbo marraztea. Gainera, istorio honetan urpekariak, ontzi handiak eta gustuko nituen elementuak irudikatu behar nituen. Gustura marraztu dut, bai.

Mikel: Istorio ezezaguna delako jende askorentzat. Getxo inguruko auzotarren talde bat da, garai horretan sortu zena, gainera. Getxon ere apenas ematen zaio garrantzia handirik, baina Arenasek irabazi zuen garai hartako kopa bat, eta lehen mailako ligaren sortzaileetako bat ere izan zen. Horregatik sartu nahi izan nuen istorioan Arenasen erreferentzia ere, gaur egun apur bat ezezaguna delako euren historia.

Abertzaletasunaren bi ildoak agerian geratu dira komikian ere: independentistak alde batetik, eta, bestetik, berriz, botere ekonomiko eta zentralarekin eroso zeuden abertzaleak.

Mikel: Ordurako egonkortuta zeuden abertzaletasunaren bi ildo nagusiak, askok ez baitute ezagutzen nazionalismoaren historia, eta uste dute garai batetik aurrera modu batekoa izan zela dena. Baina ordurako alde handia zegoen independentista zirenen eta ez zirenen artean. Alde batetik hori zegoen, eta bestetik Irlandako auzia, hemen eragin handia izan zuena. 1916ko Pazko matxinadak bi ildoetan eragina izan zuen: ingelesekin negozioak zituztenek ez zuten ezer jakin nahi honekin guztiarekin, baina besteentzat eredu bat izan zen. Hori ere erakutsi nahi izan genuen istorioan, eta agerian geratzen da abertzaletasun ildo bien arteko ezberdintasunak. Euskal ontziolek ingelesekin negozio ugari izan baitzituzten, gerra betean.

Mikel: Historiaren atal hori ez dago oso aztertua, baina Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Bilboko itsadarreko ontziolentzat sekulako aukera izan zen, boom bat izan zen. Hor daude Ramon de la Sota edo Horacio Etxebarrieta enpresariak, negozio handia egin zuten gerraren harira.

“Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Bilboko itsasadarreko ontziolentzat sekulako aukera izan zen.” Alde batetik hori zegoen, eta bestetik Uribe Kostara iristen ziren urpekari alemaniarrak.

Mikel: Bai, hala izan zela uste da. Plentziako badiara iristen ziren, erregaia hartzera edo konpoketak egitera. Hemen bazegoen Austriako kontsul bat familia euskaldun bateko alabarekin ezkonduta zegoena, eta denek zekiten urpekariak laguntzen egon zela. Baina kontu sekretu bat zenez, ez dago hori ziurtatuko duen dokumentu grafikorik. Alegia, uste denaren aurka, Hego Euskal Herria ez zela lurralde neutrala izan.

Mikel: Ez, dena izan zen negozio bat.

Biok batera hainbat lan argitaratu dituzue Helize baino lehen: Otzi, Tristisima ceniza eta El pico de los cuervos. Denak oinarritzen dira historian. Komikia modu on bat da historia kontatzeko?

Iñaket: Modu on bat da dibertimendurako

Batera argitaratu dituzuen komiki guztietan hau izan da lehenengoa euskaraz ere argitaratzen duzuena —gaztelerazko bertsioa ere argitaratu da—. Bezeneukaten gogoa euskaraz ere argitaratzeko?

HELIZE Mikel Begoña, Iñaket Arg. Harriet ediciones 88 orri I 15€ eta irakasteko. Gertatu diren gauzak erakusten ditu. Esaterako, Asterix dibertimendua izanda ere, historikoa ere bada. Gertatu dena kontatzeko beste modu bat da. Denetariko gertakariak txertatu dituzue istorioan, tartean baita benetan zure aitonari gertatutakoa ere, Mikel. Garai hartan Erresuma Batura kargaontzi batean zihoala urpekari alemaniar batek erasotu ondoren hondoratu zituzten. Etxean jaso bazenuten horren berri?

Iñaket: Beti argitaratu nahi izan genuen euskaraz, baina Harrieti esker izan da posible. Norma argitaletxearekin lan egin izan dugu, eta han ez zitzaien euskara axola, baina Harrietek aukera eman digu bi hizkuntzetan argitaratu ahal izateko. Mikel: Euskal argitaletxeak ez daude oso engaiatuak euskarazko komikiak argitaratzeko, ez baita liburu normal bat. Ni hasi nintzenean komikien mundu honetan sartzen, euskarazko lan bat argitaratzen hasi nintzen. Oso konplikatua da, saldu egin behar delako, banatzaileekin lan egin... Normara joateko aukera izan genuenean, bertara jo genuen, eta hor egia da hizkuntzaren auzia ez zaiela axola.

Mikel: Nire lehengusuaren etxean aitaitaren nabigazio kartillak topatu nituen, 1920ko hamarkada ingurukoa. Apenas ezagutu nuen, baina akorduan nuen etxean kontatzen zuten istorio bat: nola urpekari batekin izandako gertakari baten ondoren atoian eraman zituzten, eta ontziaren aurrealdeko marinela aizkora batekin zihoala, urpekaria itsasoan barneratuz gero soka mozteko. Topatutako kartilla horietatik tiraka, informazio pila bat topatu nuen, baita zein urpekarik hondoratu zuen ontzia ere. Gauza batekin hasi, eta azkenerako aitona ikertzen amaitzen duzu. Aizkoraren detaile hori sartu nahi izan nuen momentu batean, keinu modura. Eta zergatik sartu duzue Athleticen eta Pitxitxiren erreferentzia hori komikian?

Iñaket: Lehen esan bezala, aspalditik geneukan Pitxitxirekin zerbait egiteko gogoa, eta aprobetxatu genuen hemen sartzeko, espien kontuarekin batera. Traman ondo sartzen zela iruditu zitzaigun, eta gainera, Athleticen lehen zelaia ere agertzen da, Jolaseta. Arenas futbol taldearen erreferentzia ere badago komikian, eta hori sartzea interesatzen zitzaion Mikeli.

Iñaket: Helize, gainera, hobeki ari da funtzionatzen euskaraz gazteleraz baino. Istorioa lokala da, hemen sustraituta dagoena. Pena da, pandemia egoeragatik ezin izan dugula aurkezpenik egin. Mikel: Euskarazko komikiak ez argitaratzeko, askotan esan izan da ez dagoela behar adinako merkaturik. Baina argitaratzen eta sustatzen ez bada, ez da sekula merkaturik egongo.

21


Profile for XABIROI Komikia

60. Zenbakia  

60. Zenbakia  

Profile for xabiroi
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded