Xabiroi 66

Page 1

Azken urteotan gure historia hurbila eta euskal pertsona esanguratsuen bizitzak komikira ekarrita ikusten ari gara: Burgosko auzia, Gabriel Aresti, Iñurrategi anaiak, Santi Brouard, Euskaltzaindia... Lan erabat beharrezko honi jarraipena emanez, oraingoan euskal musikaririk garrantzitsuenetako baten bizitza komikiratu du Elkar etxeak, Mikel Laboarena hain zuzen ere. Eta erronka garrantzitsu hori euskal komikigintzako dream team-ari egokitu dio: gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canok egin dute eta marrazkiak Joseba Larratxek. Ez zuen gutxiago merezi Ez dok amairu taldearen sortzaileetakoa zenak eta tradizioa eta esperimentazioa hain ederki uztartu zituenak. Emaitza, Ni ez naiz Mikel Laboa, pertsonaiaren mailakoa eta estilokoa.

bertsootakoa bezain kontakizun polit eta hunkigarria da, eta bertsootan bezain modu ederrean kontatu eta marraztua dago.

4. albuma, Saiak, Xabiroin atera zen! Sailak Nafarroako Erresumaren historia eta fantasia-mitologiak ditu, egileak oso gogoko dituen gaiak. Bada, iaz Erein etxearen eskutik argia ikusi zuen Landaren beste komiki batek, kasu honetan historikoa eta Orreagako 778ko guduan girotutakoa: Errolanen elezaharra, Orreagako kronikak saileko lehenengoa. Eta aurten dakarkigu saileko bigarrena eta azkena, Munjoie! Izenburukoa. Lana, autorea Europa osoan famatu eta arrakastatsu egin duten irudi ederrez hornitua dago eta ederki kontatua. Luxu bat!

bekaren bidez, Lurbinttoko ohoinak komikia egin du. Frantzia eta Espainiaren arteko Konbentzioaren Gerran milaka lapurtarrek beren etxea utzi dute (batzuek, gerran aritzeko; beste batzuek, gerratik ihesi Hegoaldera pasatu direlako; eta beste askok, berriz, landetara bidali dituztelako herri “traidoreetakoak” izateagatik). Itzultzean euren lur eta ondasunak okupatuta edo erreta aurkitu dituzte. Hala, batzuek lapur talde bat osatu dute, izenburuko ohoinak, hain zuzen, erauste, ebasketa eta deportazioen arduradunez mendekatzeko. Jakin beharreko historia, bikain landutako eta marraztutako istorioan.

LEHOI-OGROA 1 - LEHOI BARBAROA, Bessadi

MAUS, Art Spiegelman

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako batean “dena ondo zihoan argia piztu den arte” izan zen kartzelako gaia, eta Maialen Lujanbiok, gerora txapelketa irabaziko zuenak, hiru bertso gogoangarri bota zituen: parranda gau batean, ohekideak atzera egiten du trans pertsonaren genitalak ikustean, eta honen azalean jarrita aldarrikapen hunkigarria egin zuen. Horien azken bertso-lerrotik hartzen du izenburua Ainara Azpiazu Axpik Hernaniko Dobera Euskara Elkartearen eskutik egin duen komikiak, Utzi azalari. Bertsootan kontatzen den istorioan has daiteke edo amai daiteke komikiko istorioa,

“Eleberri grafiko” etiketa barruan sartzen diren komiki heldu eta serioen artean beharbada Art Spiegelman-en Maus izango da aintzatetsiena, dauden komiki-sari garrantzitsu guztiak irabazi baititu: Angulemako Azokako saria, Eisner saria, Harvey saria... eta baita kazetaritza lanei ematen zaien Pulitzer saria ere! Izan ere, bertan Spiegelmanek bere aitak, judu jatorrikoa, Alemania naziko kontzentrazioesparru batean bizitakoa kontatzen du. Era berean, bere aitarekin duen erlazio gatazkatsua ere komikiko gaia da, lana osatzeko harekin izandako elkarrizketak eurak ere agertzen baitira lan honetan. Komikian pertsonaia naziak katuak dira eta juduak saguak (hortik izenburua, “Maus” “sagua” baita alemanez). Bada, orain Maus euskaraz irakurtzeko aukera dugu Astiberri argitaletxeak ateratako eta Julen Gabiriak itzulitako edizioan.

ORREAGAKO KRONIKAK 2MUNJOIE!, Juan Luis Landa Bazenekien egunotan guztion ahotan dabilen Paul Urkijoren Irati filma komiki batean oinarrituta dagoela? Bai, bai, Juan Luis Landaren El ciclo de Irati sailean hain zuzen. Haren

LURBINTTOKO OHOINAK, Adur Euskal Herriaren historia hurbila lantzen duten komikiak izan ditugu aipagai gorago, eta horri dagokionez lan aipagarrienetakoa egiten ari da Adur Larrea, bereak baitira horietako asko. Bada, orain, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak sortutako EKE-Elkar literatura

Animalia antropomorfoen mundu fantastiko batean, Kgosi lehoiak badu aski dohairik: bere burua animalia haragijaleak hiltzen dituen deabru bihurtzeko gaitasuna du. Gogoratzen ez duen bere iragan misteriotsuaren bilaketa bidean, bat egingo dute berarekin Wilt antxumeak, Othila sagu gerlariak eta Hind azeriak, eta guztiek abenturaz, intrigaz eta odolez betetako abenturak biziko dituzte, Harriet argitaletxeak euskarara ekarritako eta egile Bruno Bessadiren irudi zinez politez hornitutako komiki honetan.

NON GOGOA..., Javier Mina eta Pedro Oses 80ko hamarkadan zenbait istorio labur argitaratu zituzten Javier Mina gidoilariak eta Pedro Oses marrazkigileak HABEko

Mik komikialdizkarian, protagonista eta gai ezberdinekin baina denak mendizaletasunaren ingurukoak: Reinhold Messner, Everesten lehen euskal igoera, Iñaki Aldaia, Cervino, Eiger... Denonartean argitaletxeak istorio horiek (9 guztira) Non gogoa... komikian batu ditu.

NI EZ NAIZ MIKEL LABOA, Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe UTZI AZALARI, Ainara Azpiazu Aduriz 2017ko
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus
14€ HARPIDETZA 4 ZENBAKI URTEAN musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak... www.kontaizu.eus www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria GAZTEON ALDIZKARIA
ALBISTEAK Igor Leturia
www.facebook.com/xabiroi Twitter: @Xabiroi_komikia
04 AUZOMORRO Sanvi 06 BOTERE HANDI BATEK Iban Zaldua eta Julen Ribas 14 ARRANOTXU ZaldiEroa 16 KOMIKITAUN elkarrizketa Koldo Almandoz eta Aritz Trueba 18 MAURIZIA, BIZIMINAREN HOTSA Garbiñe Ubeda eta Garluk 26 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 27 FO TTIPIAREN LEHEN ARGAZKIA Harkaitz Cano eta Maite Gurrutxaga 06 14 18 27 662022 ABENDUA EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK: Arantza Munduate eta Dani Fano. EGILEAK: Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Harkaitz Cano, Joseba Beramendi, Andoni Imaz, Igor Leturia, Ekaitz Agirre, Garbiñe Ubeda, Manu Ortega, Iban Zaldua, Julen Ribas, Maite Gurrutxaga, Alex San vicente, Asisko Urmeneta.
EGILEA: Dani Fano
ZUZENTZAILEAK: Miel A. Elustondo, Mikel Barrios.
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
2530-2485 LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016 “KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA” Hurrengo zenbakia 2023ko OTSAILean!
AZALAREN
EUSKARA
INPRIMATZAILEA:
ISSN:
4
Sanvi 5
Gidoia eta irudiak

“Garaikidetasuna lantzea behar bat ere bada”

Erraza da irudikatzea nolakoa izan den Koldo Almandoz zinemagilearen (Donostia, 1973) eta Aritz Trueba marrazkilariaren (Donostia, 1980) arteko elkarlana: hizketan hasi orduko atera dira komiki denda ezezagun batera egindako bisita, Corto Maltese berria, azkenaldiko irakurketak... Ideiak eta erreferentziak nahasi dituzte ostiralero bietako baten etxean egindako bileretan —eskailera-buru bereko bizilagunak izan dira urte luzez—.

Halaxe bihurtu dute komiki film izateko sortu zen Natasha proiektua.

Testua: Andoni Imaz . Argazkia: Dani Fano

Sortzaileen apalak burutu gabeko proiektuz gainezka egoten dira maiz. Zer zuen Natasha-k beste molde batean berpizteko?

Almandoz: Niretzat, Natasha momentu jakin batean egin beharreko film bat zen, kontatzen zuena kontatzen zuelako, aktoreak gutxi gorabehera aukeratuta zeudelako, eta sinisten dudalako proiektuek beren denbora dutela, ez duela merezi hamabost urtez lan batekin tematzea. Oreina egitetik nentorren, western garaikide moduko bat, eta Natasha

argitsua zen: neska gazteak, hiria... Ezin izan genuen aurrera atera, ETBk ez zuelako interesik adierazi, eta euskarazko film bat egiteko ETBtik pasatu beharra dagoelako. Horrek galdera asko uzten ditu airean; euskarazko film garaikideak egitea ia-ia ezinezkoa da. Aritzekin tarteka hitz egiten nuen horretaz guztiaz, eta, behin, proiektuaz galdetu zidan. Esan nion ez zela egingo, eta ate bat ireki zuen. Hala ere, komikia beste gauza bat da: ez nuen nahi kontsolazio sari bat, baizik eta elkarrekin hutsetik abiatzea.

Komikiaren izaera garaikidea nabarmendu duzue. Ez da hain gauza ohikoa...

Almandoz: Hori izaten da nire lanaren arduretako bat. Gustu kontua da, eta ezer ez da ezer baino hobea, baina herri honetan badugu historiara edo mitologiara jotzeko gustu bat; ikus-entzunezkoetan bai, eta komikietan ere baietz esango nuke. Niri beti iruditu zait garaikidetasuna lantzea ez dela gustu kontu bat soilik, baizik eta behar bat ere badela. Frantziako zineman eta komikian, atzera begiratu, eta dozenaka lanek erakutsiko diete nolakoa zen Lyon 1960an, 1970ean, 1980an... Zer orrazkera zeuden, etxeak nolakoak ziren... Guk ez daukagu hori, eta ez zaigu inporta. 50 urte barru, euskaldunek zer topatuko dute atzera begiratzen dutenean? Jakingo dute zerk aztoratzen eta kezkatzen zuen jendea 2010ean, 2020an? Alde horretatik, garaikidetasun desertu batean bizi gara.

Trueba: Uste dut horrelako proiektuek balio behar dutela momentuan sentitzen duzun hori adierazteko. Nik ere banuen istorio sozial bat kontatzeko beharra, zeren Buyan komikia amaitzetik nentorren, sei urteren ondoren, gai fantastikoago batekin, beste helburu batzuekin. Komikiaren narrazioari balioa eman nahi nion, baliabide narratibo guztiak praktikan jarri. Batez ere jolas bat izan da, laborategi bat.

Trueba: Edukian eta objektuan ere ikusten da garaikidetasun hori. Askotan, telesailen eraginez, trama asko eta pertsonaia asko sartu nahi ditugu, eta oso zaila izaten da. Natasha-n, pertsonaia batean zentratu gara, bere emozioen garapenean. Gainera, iruditzen zait askotan ekartzen ditugula Europatik Frederik Peeters eta horrelako lanak, eta ikusten ditugula oso urruti, miresmenez. Ekar dezagun horrelako estilo bat hona: maketazioa, diseinua, trazua... Izan gaitezen ausartak.

“Natasha-k asmatu du gaur egungo istorio xume bat kontatzen, baina ez modu pedagogiko edo moral batean, baizik eta modu arinean”
16

Bideo deseroso bat zabaldu ondoren herria utzi behar duen neska gazte baten istorioa kontatu duzue komikian.

Almandoz: Gustatu ala ez, uste dut Natasha-k asmatu duela gaur egungo istorio xume bat kontatzen, baina ez modu pedagogiko edo moral batean, baizik eta modu arinean. Jorratzen diren gai handiak testuingurua dira, baina garrantzitsuena da kidetasun harremana, hazkundea... Saihestu gabe drogak existitzen direla eta sexua existitzen dela; ezer zuritu gabe.

Pasarte batzuek musikaltasun berezia dute. Batean, ama-alabak eztabaidan ari dira, eta planoa frutaontzi batetik hasten da zabaltzen; beste batean, Natasharen eskola egun bat kontatzen da mugimenduaren eta telefonoko mezuen bidez. Elkarrekin landu duzue hori?

Trueba: Bai, ekintza komunikatiboa izan da. Nola ebatzi eszena, interesgarria izan dadin? Builak entzuten dituzu, planoa irekitzen da, eta eskuek karga emozionala erakusten dute. Almandoz: Azken finean, komikia egitearen gauzarik entretenigarriena horixe izan da. Adibidez, hasieratik erabaki genuen ez jartzea ahots orojakilerik, bineta gaineko koadrorik. Pertsonaiek egiten eta esaten dutenak gidatzen du ekintza.

NATASHA

Kontakizunak erabaki bat du oinarrian: protagonista bere buruaz beste egitekotan da, baina azkenean ez du salto egiten. Narrazioak ere salto egin zezakeen biktimizaziora eta tragediara, baina beste bide bat hartu du.

Almandoz: Hori da. Gipuzkoako herri baten gertatutako kasu bat izan zen abiapuntua, eta, kasu horretan, neskak salto egin zuen. Irudikatzen hasi nintzen zer gertatuko zatekeen beste erabaki bat hartu izan balu. Igual hau arinegi hitz egitea izango da, baina uste dut Natasha-k aldarrikatzen duela ez dela ezer gertatzen bideo sexual bat zabaltzeagatik. Ez da erredentzio kontu bat, baizik eta normaltasuna. Natasha pertsonaiak ez du arazo bat sexuarekin, arazo bat du besteek begiratzen dioten moduarekin. Egunerokotasunean txertatutako zerbait egin nahi genuen, eta istorioak plazera ematea, askotan hori ere ahaztu egiten zaigu eta.

Euskaraz aritzeko moduak zerbait ere esaten du pertsonaiez: Elena lagunak euskara gaztelaniarekin nahasten du etengabe. Zergatik?

Almandoz: Nahi genuen komikiko euskarak izan zezala gaur egun kalean entzuten dugun euskararen moldea. Natasha herri batetik dator, eta euskaraz egokiago egiten du, baina, Bilbora joaten denean, Elena lagunak erdarakadak sartzen ditu. Gustatu ala ez, gaur egun hiriko gazteen munduan hori da entzuten den euskara. Badakit askori ez zaigula gustatzen edo ez zaigula egokia iruditzen, baina uste dut bereizi behar dela zer den gustatuko litzaigukeena eta zer den errealitatea.

Trueba: Edo marrazkia bera, lerroak zelako garrantzia duen, eta nola lehertzen den batzuetan bestelako emozio bat islatzeko, txortan ari denean edo musika jotzen duenean. Gai aldetik emozionala da, eta trataera aldetik ere horrela behar zuen izan.

Nola heldu zenion marrazteko lanari?

Trueba: Gidoia irakurri nuenean, berehala egin nuen lotura Bastien Vivesen Polina komikiarekin. Nerabe baten istorioa da, eta trazuak asko erakarri ninduen, horrelako zerbait egiten ikasi nahi nuen. Gipiren estiloa planteatu genuen, baina uste dut lerroaren jokoak beste maila batera eramaten zituela marrazkiak. Blast komikia ere iturri bat izan da, zeren hor pertsonaiak bazituen momentu ero batzuk, eta horiek ondo egokitzen ziren Natasharen egonezin horretara.

Kolorerik ez du: zuria, beltza eta grisa da. Trueba: Pentsatu genuen koloreren bat sartzea, adibidez, Natasharen ilean, baina iruditzen zitzaigun ez ziola ezer gehitzen istorioari. Beltzetik argira jotzen duen istorio bat denez, grisek balio handia dute.

Liburuaren objektua aipatu duzu lehen. Edizio polita du; Farmazia Beltzaren lanetan objektuarekiko gustu jakin bat antzematen da. Almandoz: Garrantzitsua da edukia, jakina, baina eduki hori emateko moduak ere asko esaten du zutaz. Farmazia Beltzan, nahiago dugu liburu gutxi egin, gustuko ditugunak, baina iraun dezaten. Liburuek demostratu dute bostehun urte irauten dutela; ez dakit mundu digitalak edo programek hainbeste iraungo duten. Liburua denbora makina bat da, eta, gaur egun, papera gero eta garestiagoa izanik, eta liburuak dendetan ipintzea gero eta zailagoa, ia-ia erresistentzia ekintza bat da gurea.

Trueba: Lehen aipatu dudan ekintza komunikatiboan, baztertutako ideia batzuk berreskuratu egin ditugu. Zalantza genuen zer Natasha jarri azalean, eta, ilearen kolorearekin, bere aldien garapen bat ikusten dugu.

Zer gorputzaldi utzi dizue lanak?

Almandoz: Gutxitan egin dut hainbesteko satisfazioa eman didan sorkuntza lan bat. Bi pertsonaren arteko kolaborazioa errazagoa da 50 pertsonarena baino. Gainera, berehala lortu genuen gaztelerazko edizioa, beste herrialde batzuetan interesa adierazi dute... Gustura nago.

Trueba: Ni oso aseta gelditu naiz. Prozesua ausarta izan da, marrazki eta narrazio aldetik. Ea zer datorren hemendik aurrera.

“Liburuek demostratu dute bostehun urte irauten dutela; ez dakit mundu digitalak edo programek hainbeste iraungo duten”
Arg.
17
Koldo Almandoz, Aritz Trueba
Farmazia Beltza 194 orrialde I 22€

MAURIZIA biziminaren hotsa

18
Gidoia Garbiñe Ubeda
19
Irudiak Garluk
20
...
21
Maurizia. Biziminaren hotsa
paperezko edizioan jarraitzen du.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.