EUSKARAZKO MANGAREN
EZTANDA!
Aurrekoan eman genizuen euskaraz inoiz lehenbizikoz argitaratu ziren hiru manga komikien berri. Bada, aurtengo lehen erdian jada beste sei atera dira! Berri bikaina, gazteen hain gogoko den komiki mota honetako hainbeste euskaraz edukitzea!
Ooso-k X-Venture sailari amaiera ematen dion 3. liburukia atera du, nerbio-sistemaren barruko abenturak kontatzen dituena. Harriet-en Kabe manga zigiluan, berriz, hauek atera dira: Tomomi Usuiren Cube Arts
kolore biziak dituena, aurrez Frantzian argitaratutako bi albumen bilduma. Siberiako taigan, Udege etniaren lurraldean, mafia errusiar-txinatarrak deforestazio itzela ari dira egiten eta tigre siberiarrak ezkutuko ehiza jasaten du. Tigre bat, baina, anker bihurtuko da...
marraztu eta Nabarraldek argitaratutako Gasteiz 1200Defentsa amaigabea dugu, non 1200 urtean Gaztelak Nova Victoria
sailari amaiera ematen dioten 2 eta 3 zenbakiak, Tabasa Ioriren Heroines Game sailaren lehen biak eta Itaru Konoshitaren Dinosaurs Sanctuary sailaren lehenengoa.
ROL JOKOA, KOMIKIAN ERE BAI
Azken aldian boladan daude rol jokoak, eta zorionez 2019an euskaraz ere ateratzen hasiz geroztik, gaur egun gutxienez 6 rol joko baditugu euskaraz! Rolariak elkarteak ateratako Makina Maixu 1 - Rol Fu-aren bidea izenekoan, gainera, Imanol Etxeberria eta Noemi Gallegok egindako komikian kontatzen da jokoaren oinarri izango den istorioa. Benetan barregarria da, “...eta heriotxa emango diosu!” zioen hartan inspiratutako protagonistak rol-fuaren bidean zehar gidatuko gaitu, euskal historia eta mitologian barna, Perurena, Barandiaran, Basajaun, sukaldariak, Elkano... eta beste hainbat pertsonaiarekin topatuz.
HARRIET ARGITALETXEA, MANGA
ETA GEHIAGO!
Ez dira soilik aipatutako bost mangak Harriet etxeak lehen seihileko honetan atera dituenak, bere ohiko lerroan gauzak ateratzen jarraitzen du nekaezin.
Nobedade esanguratsuena Anker da, Gregorio Muro Harrieten gidoi landua, Alex Machoren marrazki ederrak eta Ekaitz Agirre Garluken
Horrez gain, Stephen Desberg eta Teresa Martínezen Ekoline Parisera doan txakur eme margolariaren abenturen eta Arnaud Plumeri eta Blozen Dinosauroak umorezko eta dibulgaziozko sailaren 2. zenbakiak ere badakarzkigu.
(Gasteiz) Nafarroako Erresumari ebasteko egindako setioa kontatzen den. Eta bestetik, Suak eta Mendi Film Festival-ek ateratako Andres Espinosa - Bakarrik eta libre, Ramon Olasagastiren gidoiarekin, César Llagunoren marrazkiekin eta Felipe H. Navarroren kolore eta errotulazioekin. Zornotzako mendizale honek bakarrik, sokarik gabe eta espartinekin egiten zituen espedizioak, gauak ere mendian
da euskaraz argitaratu den Idefix eta menderakaitzak 1 - Latinari zaunka! spin-off prekuela honetan, sail baten lehena izateko itxura duena. Matthieu Choquet, Yves Coulon eta Jérôme Erbin-en gidoia eta Philippe Fenech eta Jean Bastide-ren irudiak ditu. Horrez gain, komiki klasikoak jatorrizko kronologian berrargitaratzen jarraitzen dute, eta iaz 20. eta 21.ari tokatu zitzaien, Asterix Korsikan eta Zesarren oparia hurrenez hurren. Zer esan hauei buruz... Goscinny eta Uderzo beraien jeinutasunaren gailurrean. Azkenik, Asterixen hamabi probaken bertsio berrituaren argitaratzearen berri ere eman behar dizuegu. Ez da komiki-komikia, izen bereko film animatuko istorioa kontatzen duen liburu ilustratua baizik, baina pelikula Uderzo eta Goscinnyk zuzendutakoa da. Oso barregarria.
ETB3-KO AHIZPAK SERIEAREN LEHEN LAU KOMIKIAK EUSKARAZ ATERA DITU HACHETTEK
Hachette argitaletxe erraldoia iaz Ahizpak izeneko komiki saila, gaztelaniaz eta katalanez gain (ez galegoz, hala ere), euskaraz ere ateratzen hasi zen. Sail horretako lehen lau komikiak (Ezinbestean, ahizpak, Gure estiloan, Bera hasi da! eta Ikaragarria da!) atera ditu euskaraz momentuz. Christophe Cazenoveren gidoia eta Williamen irudiak dituen umorezko komiki-sail hau honek bi ahizpa ditu protagonista eta ETB3-ko marrazki bizidunetako seriean oinarrituta dago.
EUSKAL HERRIAREN HISTORIARI BURUZKO KOMIKIAK
Gure herriaren historia oso ezezaguna zaigu oraindik ere, eta azken urteotan komikien bidez aukera izaten ari gara modu atseginean ezagutzeko, hemen askotan ikusi dugun moduan. Horren erakusgarri, 2022aren amaieran atera ziren bi komiki hauek.
Batetik, Martin Ttipia Kultur Elkarteak sustatu, Fernando Sánchezek idatzi, Aritz Ibarrak
altuera handian pasatuz, eta hala igo zituen Mulhacen, Teide, Urriellu, Mont Blanc, Cervino, Toubkal eta beste.
ASTERIXEN KOMIKI GEHIAGO
EUSKARAZ... ETA IDEFIXEN BERRI
BAT ERE BAI!
Inoiz galdetu al diozu zure buruari zer egiten zuen Idefix txakurrak Galiako itzulian 5. albumean Lutezian (Parisen) zeudela, Obelixi betirako batu zitzaion arte? Bada, hori kontatzen
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
KOORDINATZAILEAK: Arantza Munduate eta Dani Fano.
EGILEAK: Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Iban Zaldua, Joseba Beramendi, Andoni Imaz, Igor Leturia, Ekaitz Agirre, Garbiñe Ubeda, Ainara Azpiazu, Uxue Alberdi, Susanna Martin, Julen Ribas, Alex San Vicente, Manu Ortega, Asisko Urmeneta.
AZALAREN EGILEA: Eider Eibar
EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Miel A. Elustondo, Mikel Barrios.
INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485
LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
modu anekdotiko batean agertu behar zuena, bakarrik lehenengo atalean.
Larratxe: Izan behar zuen, besterik gabe, Ervitiko saltzailea. Aurrerago, aurkezle bat genuen kontzertuan, eta tipo bera jarri nuen, irakurleari keinu bat egiteko. Unairi gustatu zitzaion, hurrengo kapituluan pertsonaia bat bihurtu zuen, eta Harkaitzek segi.
Iturriaga: Niri lagundu egin dit idazterakoan, bestela beti errealitatean oinarritu behar zarelako, eta hor izen eta abizendun jendea dagoelako. Tipo hori teatroko oroitarazlearen antzekoa da: behar duzunean ateratzen duzu, erreplika ematen dizu, erretiratzen duzu, eta funtzionatzen du.
Westernaren abiapuntua bezain harrigarria da lehenbiziko trantsizioa, Donostia urdin hori ageri denean. Zer garrantzi du koloreak?
Larratxe: Komikia pasarteka ordenatua dago, eta pasarte bakoitzak badu bere kolorea: westernak, horizta-granatea; Donostiak, urdina; ikasle garaiak, berdeagoa; Bartzelonak, granateagoa... Horrela, lana aurrezteaz gain, eszenak eta giroak ezberdintzen dira. Eta eszena batzuetan badaude kolore leherketa batzuk. Niretzat, Laboa eta Zumeta bikote banaezina da, eta nahi nion haren estetikari keinu bat egin. Zumetak sarri erabiltzen zituen kolore bizi, primario horiek, eta, noski, irudia abstrakziora eramaten zuen. Inspirazioarekin zerikusia duten gauzak irudikatzeko jo dut Zumetaren estetikara.
Pasarte horiek forma geometriko zorrotzagoz marraztu dituzu, gainera. Larratxe: Kontzeptu batzuek kapitulu oso baterako balio zuten, eta beste batzuek esketx baterako. Gainera, horiek tartekatuta, geldiuneak sortzen dituzu komikiaren erritmoan, arnasa hartzeko edo denbora salto bat egiteko.
Cano: Badago zerbait zinema mutuarekin lotzen dituena, nahiz eta batzuk bisualagoak diren eta besteak hitzezkoak. Azken finean, Laboak berak ere esketxak egiten zituen.
Loturekin ere gustura aritu zarete: detaileen bidez josi dituzue zati batzuk hurrengoekin.
Iturriaga: Asko lagundu du honela lan egiteak: denbora edukitzeak. Askotan, Harkaitzen testua neukan hurrengo atala idazten hasten nintzenerako, eta batzuetan Josebarena bukatua edo zirriborratua ere bai.
Cano: Nahiz eta bide-orria idatzita egon, lan sistema honengatik beti egon da suspense bat, motibazio bat: «Zer jasoko dut orain? Nola emango diot segida?». Nahiz eta hilabete asko izan, tentsio sortzaile horri eutsi diogu, eta horrek bizirik mantendu du gidoiaren prozesua.
Katean aritu zarete, beraz.
Larratxe: Horrela lan eginda gauzek funtzionatzeko, eskuzabala izan behar duzu: besteak hartzen duena ulertu behar duzu,
eta, zure eginda, erantzun bat eman behar diozu. Elkarlan handi bat da.
Iturriaga: Lana beste sei hilabetez luzatu balitz, Joseba psikiatriko batean egongo litzateke beharbada, baina bere arrankeko indarra itzela izan da.
Larratxe: Neure burua oso legitimatua ikusten nuen komiki hau marrazteko. Iruditzen zait komiki hau marrazkilari laboazale batek egin behar zuela, eta ni oso laboazalea izan naiz betidanik, nire edukazio sentimentalaren parte da. Laboa erabili izan dut inspiratzeko, beraz, inspirazio hori guztia bueltan erabiltzeko modu bat izan da.
Gauza asko da Ni ez naiz Mikel Laboa; besteak beste, maitasun istorio bat. Cano: Egia da. Ez dut uste oso deliberatua izan denik, baina zerikusia izango du Marisolen [Bastida] liburua erabili izanak. Igual sentitu dugu hori jasotzeko gogoa, hainbeste eman duen pertsona baten bidea ere ikusteko Mikelekin batera. Gainera, ez da izan edozein bikote...
Iturriaga: Askok ez du jakingo zein diren beste artista batzuen bikotekideak, baina Mikelena Marisol zela mundu guztiak zekien. Izan da bere memoriaren gordailu, baita sustatzaile ere, [EHUren Mikel Laboa] katedrarekin kolaboratzen.
batekin edo bestearekin. Jendea, segur aski, bere Laboaren bila etorri da komikira. Bakoitzak berea dauka, eta hemen beste bat dago: gurea.
Larratxe: Hala ere, Durangoko Azokan gertatu zenak harritu egin ninduen. Espero nuen komikiak ondo funtzionatzea, baina hori... Ikaragarri poztu nintzen. Esan nuen: «Bale, komiki batek funtzionatu dezake Euskal Herrian».
Euskarazko komiki gutxik izan dute zuenak adinako harrera berorik eta salmenta handirik. Zer moduzkoa izan da zuentzat?
Cano: Azkenean, Laboa da Prousten madalena: denok daukagu Laboa bat. Bere kantuek euskaldungoa haragi bizitan utzi dute, kontu batekin edo bestearekin, kantu
Iturriaga: Norabide asko ditu: bere Laboa eduki duenak beretzat hartuko du; ondoan baldin badu hain laboazalea izan ez den bat, hari emango dio, uler dezan; semeari edo alabari, esateko zergatik gustatzen zaion hainbeste; komikizalea izan ez arren oso laboazalea den hari...
Larratxe: Gabonetako oparia izan da [barrez].
NI EZ NAIZ MIKEL LABOA Iturriaga, Cano, Larratxe Arg. Elkar 128 orrialde I 22€“Nahiz eta lan hilabete asko izan, tentsio sortzaileari eutsi diogu, eta horrek bizirik mantendu du gidoiaren prozesua”