Xabiroi 67

Page 1

ALBISTEAK Igor Leturia

2022, INOIZKO URTERIK ONENA EUSKARAZKO KOMIKIGINTZAN!

Zalantzarik ez da euskarazko komikigintzak une gozoak bizi dituela. Azken urteotan bertoko produkzioa zein itzulpenak gorantz aritu dira poliki baina etenik gabe. Baina 2022ak marka guztiak hautsi ditu: duela hamar urte hamar komiki baino gutxiago ateratzen ziren urtean, aurreko hamarkadaren erdialdean 20 inguru izatera pasatu ziren, eta azken hiruzpalau urteetan 30etik gora izan dira; bada, aurten 53 nobedade atera dira paperean, eta digitalak gehituta 60 izan dira! Ikaragarria! Gainera, mugarri batzuk ere gertatu dira: lehenbizikoz argitaratu da manga euskaraz (eta batekin nahikoa ez, eta hiru atera dira!), kanpoko argitaletxe asko hasi dira komikiak euskaraz ere ateratzen, rol joko bat ere atera da istorioa komikian kontatuz... Eta hori guztia kalitatearen kaltetan izan gabe, komiki asko izugarri onak baitira. Sorionekuak gu! Xabiroiko albisteen txoko honek jada ez du toki nahikorik nobedade guztien berri emateko, eta asko kanpoan geratuko dira halabeharrez. Baina zenbaki honetan (eta hurrengoan) jarraituko dugu iazko komiki interesgarrienen berri emanez.

IRULEAK, Garazi Albizua eta Olga

Carmona

Gizakion patua harilkatzen duten

Greziako Moira jainkosa apetatsuak aspertuta daude, eta apustu egin dute, ea nork lortu mamu baten bisitaren bidez eragitea Mar iruindar gaztearen bizitzan. Hala, Dickensen

Gabonetako kantaren gisara, mamu bana bidaliko diote: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Txalapartaren eskutik

datorkigu Garazi Albizuaren gidoia eta Olga Carmonaren irudiekin osatutako eta ahalduntzea gai duen komiki xarmant hau.

URA LEPORAINO, Usue Egia 2020ko martxoaren 14an, COVID-19agatik etxean itxi behar izan ginenean, bakoitzak bere modura egin genion aurre bizimodu berriari. Usue Egia durangarrak konfinamenduaren egunerokoa egiteari heldu zion, baina komikian. Usuek egunez egun egindakoen eta barne gorabeheren berri ematen digu, plano erreal eta alegiazkoak tartekatuz, oso modu pertsonal eta hunkigarrian, Denonartean argitaletxeak ateratako Ura leporaino komikian.

NO SLEEP TILL SHENGAL, Zerocalcare Zerocalcare komikigile italiarraren lanik ezagunena Kobane Calling izango da, Siriako gerraren erdian kurduek eraikitako Rojavako lurralde

INOIZ EZ 2 – E EGUNA, Bruno Duhamel Pozgarria da Harriet argitaletxeak Bruno Duhamelen lanak euskarara ekartzen jarraitzea (seigarrena da hau), bere lanak istorio bitxiz, samurtasunez eta aldarrikapenez beteta baitaude. Inoiz ez 2 – E eguna honetan, Madeleine atso itsua eta Normandiako itsaslabarretan behera erortzear dagoen bere etxearen kontakizunaren jarraipenean, istorioa are gehiago konplikatuko da: nazien bunkerrak, erorketak, isolamendua, alkategai ultraeskuinekoak...

Arts bideo-jokoaren demoaren barruan sartzen da, Minecraft asko gogorarazten duen blokez osatutako mundu batean.

X-VENTURE – GORPUTZA KRISIAN 2, Hot-Blooded Souls

Gainera, Ooso argitaletxe kataluniarrak goian aipatutako lehen manga haren bigarren zatia ere atera du: Hot-Blooded Souls-en X-Venture – Gorputza krisian –Erreskate handia 2 – Zirkulazio aparatua. Manga pedagogiko edo zientifiko honetan, Bennet doktorearen proba faseko mikromediku robotikoek Darwin doktorea komatik ateratzeko abenturekin jarraituko dute.

BLACK IS BELTZA 2 – AINHOA, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Isa Campo eta Susanna Martín Black is Beltza komikia 2014an atera zen eta handik lau urtera hartan oinarritutako animaziozko filma.

CUBE ARTS 1, Tomomi Usui Gogoratzen duzue aurreko zenbakian esan genizuela lehenbizikoz argitaratu zela manga bat euskaraz? Bada, harekin nahikoa ez, eta Harriet argitaletxeak beste bat ere atera du, eta laster gehiago ere aterako omen ditu! Kasu honetan, Japoniako manga da, zuzenean handik euskarara itzulia, eta gaztelaniaz aterako ez dena. Tomomi Usuiren Cube Arts 1 honetan, Takuto gaztea Cube

autonomora egindako bidaiaren kronika. Bada, orain No sleep till Shengal komikian 2021ean Irakeko iparraldean dagoen jezidiarren lurraldera egindako bidaia eta haiek jasandako triskantza eta erakusten duten erresistentzia kontatzen ditu. Jatorrizkoak italiarrez argia ikusi eta gutxira atera du euskaraz Farmazia Beltzak, beste hizkuntza askotan baino lehenago.

Bada, orain haren jarraipena, Black is Beltza 2 – Ainhoa, ia-ia batera atera da film eta komiki formatuan. Elkarrek atera duen komikiaren gidoian aurreko Fermin Muguruza eta Harkaitz Canori Isa Campo batu zaie, eta irudiak Susanna Martínek egin ditu. Oraingoan, lehenengoaren protagonista Manexen alaba Ainhoak biziko ditu hainbat abentura 80ko hamarkadaren amaieran Kuban, Euskal Herrian, Libanon, Afganistanen, Kurdistanen, Marseillan... orduko giro politiko eta soziala islatuz.

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi Twitter: @Xabiroi_komikia 14€ HARPIDETZA 4 ZENBAKI URTEAN
www.kontaizu.eus www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria GAZTEON ALDIZKARIA

“KULTURA ETA

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus

KOORDINATZAILEAK: Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK: Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Shu Otero, Joseba Beramendi, Andoni Imaz, Igor Leturia, Ekaitz Agirre, Garbiñe Ubeda, Patxi Zubizarreta, Uxue Alberdi, Susanna Martin, Iñaki Holgado, Alex San vicente, Manu Ortega, Asisko Urmeneta.

AZALAREN EGILEA: Jagoba Lekuona

EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Miel A. Elustondo, Mikel Barrios.

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485

LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016

04 AUZOMORRO Sanvi 06 SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin 12 MAURIZIA, BIZIMINAREN HOTSA Garbiñe Ubeda eta Garluk 18 KOMIKITAUN elkarrizketa Garazi Albizua eta Olga Carmona 20 ARRANOTXU ZaldiEroa 22 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 23 SORTZEN Shu Otero 27 BARRIKADAK Patxi Zubizarreta eta Iñaki Holgado 06 12 23 27 672023 OTSAILA
Hurrengo zenbakia 2023ko EKAINean!
HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
4
Gidoia eta irudiak Sanvi 5
6
Gidoia Uxue Alberdi
7
Irudiak Susanna Martin
8
Paperezko edizioan jarraitzen du... 9
Surflaria

Garazi albizua OlGa CarmOna

Zeruan, urrutiko planeta batean, txori itxurako hiru irule mitologiko: moirak. Lurrean, bizikleta gainean, emakume bat, nekatu aurpegiarekin: Mar. Hura da Iruleak komikiko protagonista, eta, hiru izakiren laguntzari esker, hiru pertsonaia historiko esanguratsuren ehun berera lotuko du bere burua. Garazi Albizuak (Santurtzi, Bizkaia, 1985) idatzi du istorioa, eta Olga Carmonak (La Linea de la Concepcion, Espainia, 1977) marraztu ditu hiru plano horien arteko loturak.

Testua: Andoni Imaz

Aspertuta zeundetelako hasi al zineten pertsonaiekin jolasean, moirak bezala?

Albizua: Iruñean bizi nintzenean, idazleentzako beka bat jarri zuen Espainiaren Erromako Akademiak. Ideia bat aurkeztu behar zenuen hara joateko. Nik joan egin nahi nuen, baina ez neukan ideiarik. Gauza friki bat bururatu zitzaidan: Erromako mitologiako jainkosak bilatu, eta postalak sortzea. Proiektua aurkeztu nuen, eta ez

zidaten bekarik eman. Baina gero konturatu nintzen gaizki planteatu nuela...

Zergatik?

Albizua: Ez du zentzurik planteatzeak emakumeok jainkosak izan behar dugula. Horri buelta eman nionean hasi zen hiru emakume erreal bilatzeko bidea, dibinitatetik eta mitologiatik kanpo, zintzoagoa izanda.

izan. Noski, urteak igaro dira ordutik, eta, jende interesgarri gehiago ezagutu ahala, oraindik eta emakume ezezagunagoak ipintzeko tentazioa izan nuen. «Jainkosarik ez!», esaten nuen hasieran; eta gero: «Erreginarik ez! Hobe bizilaguna». Baina hor utzi nuen.

Carmona: Ez dakit zenbat urte hartzen dituen kontatu duzun horrek, baina biok bi urtez aritu gara lanean, hiru zatiek beren zentzua izateko, bakoitza bere izaera grafikoarekin. Hori izan da erronka.

Zer ikusi zenion gidoiari? Iruñean bizi den neska bat, hiru emakume historiko, izaki batzuk planeta batean...

Halere, mitologiaren ideia hor nuen sartuta, eta bilatu nituen hiru irule eta hiru pertsonaia erreal. Justu momentu horretan ari nintzen irakurtzen Dubravka Ugresicen Baba Yagak arrautza bat jarri zuen —komikian agertzen da liburuaren azala—, eta horko irudiek eraman ninduten istorioaren plano fantastikora. Mitologia preindoeuropar askotan ageri da hari batek biltzen gaituen emakumeon mitologia, eta nik unibertsora eraman nuen hori, ez Olinpo batera.

Nola aukeratu zenituen istorioko hiru emakume errealak?

Albizua: Hasieran aukeratu nituen: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Ines Joyes y Blake. Eta ez ditut aldatu nahi

Carmona: Lehen kolpean, zatirik historikoena gustatu zitzaidan gehien, hiru biografiak, zeren niri beti iruditzen zait interesgarria proiektuek zuri zerbait irakastea lan egin ahala. Gainera, arreta eman zidan hiruretatik bakarra ezagutzen nuela ikusteak; ezezagunena, segur aski: Joyes y Blake. Behin, kasualitatez, emakume andaluziarrei buruzko liburu bat ikusi nuen nire herriko liburutegian, eta bere zatia irakurtzen aritu nintzen, izena deigarria iruditu zitzaidalako.

Nolakoa izan da hiru plano horiek irudikatzeko lana?

Carmona: Egia esan, normalean eszenaz eszena egiten ditut storyboard-ak, baina

“Ez du zentzurik planteatzeak emakumeok jainkosak izan behar dugula”
“Panorama aldatzen ari da, eta Polita da hor egotea”
18

oraingoan liburu osoarena egin nuen lehenengo, eta hor ikusi nuen zer behar zuen. Hasteko, hiru elementuak grafikoki banatu beharra zegoen. Planeta hori agertzen denean, bineta linea diagonalak erabili ditugu, manga itxurakoak, agresiboak, arraroak; eta zatirik errealenean, laukiak, erritmo pausatuago batekin. Garazik nahi zuen iruleak gorriak, marroiak, lurraren tonukoak izatea, eta, Marren mundua grisagoa, hotzagoa izan arren, bera ere argiagoa izatea. Horiek detaileak dira, baina ondo eginez gero, konturatu gabe eraman behar zaituzte liburuan aurrera.

Marren istorioa oso lurtarra da, fantasiarekin kontrastean: lan batetik besterako bidean, gosaltzen, dutxan... erakutsi duzue.

Albizua: Autofikzioa landu nuen, istorioak alde egiten zidalako, bestela. Moirak nituen, plano historikoa... eta behar nuen zerbait ezaguna, erreala, erosoa. Iruñean bizi nintzenean klik egin zidaten hiru eszenatatik abiatu nintzen, hiru mikromatxismotatik, nolabait esateko, eta horrela lotu nuen dena: hiru irule, hiru mamu eta hiru eszena, Marri erakutsiko diotenak ikusten, hitz egiten eta entzuten.

Carmona: Niri komikietan asko gustatzen zait slice of life esaten dena, eguneroko istorioak, eta hortik nator, neurri handi batean. Nahasketa erradikal hori ere interesgarria da.

Garazi, hasieratik zenuen argi ez zenuela zuk marraztuko?

Albizua: Super argi! [Barrez]. Kemena marraztu nuen, haurrentzako komiki bat, eta sufritu nuen komiki bat nola marrazten den ez jakitearen horrorea. Testu bati laguntzen dion ilustrazio bat egitea gauza bat da, eta komiki bat egitea beste bat.

Nola moldatu zarete elkarrekin lanean?

Albizua: Oso ondo. Zatika bidali nion, eta ez nekien horrek zenbat orri izango zituen gero. Lehen aldiz storyboard osoa jasotzea izugarria izan zen. «Egin daiteke!». Nik ere zalantzak nituen [barrez]. Gainera, ezagutzen ez nituen detaileak ere badaude: Erdi Aroko festan, Margarita Nafarroakoarekin, hiru emakume ageri dira musika jotzen, garai hartako iruditeriatik hartu zituelako. Ederra da ikustea nola istorioa definituta izan arren, gauza askok ihes egiten dizuten.

dut hala behar zuela. Batzuek esaten dute gainezka egin duela kontuak, eta bai baina ez, zeren aztarrika hasiz gero gehiago agertzen baitira. Gauza asko geratu dira ezkutuan. Komikiaren panorama ere aldatzen ari da. Autore emakumezko gehiago dago, edo gutxienez ikusi egiten dira, lehen ez bezala. Edo lehen lan egiten zuten album ilustratuan, baina ez komikian. Polita da halako aldaketa-une batean hor egotea. Albizua: Eta hainbeste irakurtzea emakumeek pentsatu eta idatzitako gauzak, elkarrizketa hori sortzea. Niri liburu askok egin didate ihes, ez nuelako begirada hori errekonozitzen. Horrekin bat egiten duzunean, zeure burua infantilizatzeari uzten diozu. Lehen, emakumeak bigarren mailako pertsonaia izan behar zuen, edo emakume indartsu eta ahaldundu bat. Orain, hainbeste dagoenez, edozer izan zaitezke. Askoz poliedrikoagoa da dena

Komikia kalean dago, euskarazko edizioan eta gaztelaniazkoan. Pozik geratu zarete?

Albizua: Ederra izan da editoreak lanaren gainean ikustea, iritzia ematen, baloratzen, arduratzen, mugitzen... Inoiz ez dut hainbeste aurkezpen eta elkarrizketa egin zerbait argitaratu eta gero. Hor interes bat egon da, eta eskertzekoa da.

Carmona: Dinamika editorialaren arabera, liburu bakoitzak hilabete irauten du, eta ni horren kontra nago. Ez dakit zenbat urte lanean pasatu eta gero, dena ezin da hain azkar amaitu. Uste dut irakurlea ere horretaz jabetu behar dela: denon esku dago erabili eta bota dinamika apurtzea.

Olga, zer moduzkoa izan da hasieran hainbeste gustatu zitzaizkizun garai historiko horiek marraztea?

Carmona: Ba... hori izan da beste erronketako bat. Dokumentazio lan bat dago, baina nire kezka nagusia zen trantsizioak denbora bidaietan asko ez nabaritzea, irakurtzerakoan naturala izan zedila nahi nuen. Informazioa bilatu nuen, bai, baina ez nuen horrekin itsutu nahi, zehatzegi jokatuz gero kontraste handiegia egongo zelakoan. Zati horrekin gozatu egin dut, hala ere. Gidoilari batek proposatzea XVIII. mendera joatea interesgarria da marrazkilari batentzat.

Carmona: Gidoia orrialdeetara eramatea marrazkilariaren lana izaten da normalean, eta prozesu osoko zatirik sortzaileena, gainera. Bakoitzak bere erritmo narratiboa du, bere kontatzeko modua, eta hor ikusten da benetan bakoitzak nola marrazten duen. Hortik aurrera, marraztea zera da, eseri, bilatu eta egitea. Erabaki, aurreko pausoan erabakitzen da, eta oraingoan erraza izan da, ez dugu askorik aldatu beharrik izan.

Albizua: Olgari kontatu nionean iruleen kontua, nahi nuen bakoitza belearekin lotzea, baina ez nituen horrelakoak imajinatzen, baizik eta andre zahar maxkal batzuen modukoak. Gauza horiek animatu egiten zaituzte.

Hiru biografiaren berri emateak zabaldu egiten du pertsonaia historiko emakumezkoen genealogia. Gero eta zabalagoa da?

Carmona: Azken urteetan emakumeen biografien gorakada bat egon da, eta uste

IRULEAK Garazi Albizua, Olga Carmona Peral Arg. Txalaparta 128 orrialde I 22€
19
“Bakoitzak bere erritmo narratiboa du, bere kontatzeko modua, eta hor ikusten da benetan bakoitzak nola marrazten duen”

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.