Xabiroi 65

Page 1


14€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi Twitter: @Xabiroi_komikia

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

UDAZKENEKOEN AURRETIK, UDABERRI-UDAKO KOMIKI-UZTA Euskarazko komikigintzaren produkzio gehiena udazkenean pilatu ohi da, argitaletxe gehienek nobedadeak Getxoko Komiki Azokarako eta Durangoko Azokarako ateratzen baitituzte. Aurten, baina, urtearen lehen erdian eta udaberri-udan ere komiki asko kaleratu dira. Lehen, bi azokak udazken amaieran izaten ziren, eta Durangokoak hala darraien bitartean (abenduaren 7tik 11ra izango da aurten), Getxokoa irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean izango da). Beraz, hurrengo zenbakian udazkeneko nobedade-zerrenda mamitsuari heldu aurretik, oraingoan uda bitarte ateratakoen zerrenda ez interes gutxiagokoa dakarkizuegu: NATASHA, Koldo Almandoz eta Aritz Trueba Natasha gaztearen bizitza goitik behera aldatu zen 16 urterekin,

bera agertzen zen bideo sexual bat biralizatu zenean, eta orain unibertsitatean jende berriarekin bere bizitza eta burua berreraiki behar ditu. Farmazia Beltza argitaletxeak dakarkigun komiki honetan Koldo Almandoz zine zuzendariak (Oreina, Hondar ahoak...) egin du gidoia eta Aritz Truebak (Buyan) irudiak. Zalantzarik gabe, urteko komikirik garrantzitsu, interesgarri eta onenetako bat. EKOLINE, Stephen Desberg eta Teresa Martínez Ekoline zaindari izateko bere egitekoa bete beharrean margolari izatera

Parisera doan txakur emea da. Han ezagutuko ditu laguntasuna zein gaiztakeria. Harriet argitaletxearen komiki hau Stephen Desbergek idatzi du, eta Teresa Martínezek, berriz, marraztu.

AMAIUR – GAZTELU BALTZA, Angel Rekalde eta Amaia Ballesteros Aurreko zenbakian eman genizuen Asiskoren Amaiur! Libera State komikiaren berri, eta oraingoan Amaiurko setioaren inguruko beste baten berri emango dugu.

X-VENTURE – GORPUTZA KRISIAN 1, Hot-Blooded Souls Ziur zuok, Xabiroiko irakurleok, manga irakurtzen duzuela, ezta? Mundu guztiko gaztetxoen artean bezala, izugarrizko arrakasta dute gurean ere Japoniako komikiek. Haatik, inoiz ez da mangarik euskaraz argitaratu... orain arte! Izan ere, Kataluniako Ooso argitaletxeak euskaraz ere atera du X-Venture – Gorputza krisian – Erreskate handia 1 – Arnasketa eta digestio aparatua manga, Japonian 2021ean argitaratua eta HotBlooded Souls ezizeneko autoreak egindakoa. Manga pedagogiko edo zientifiko motakoa omen: fikzioa da, abenturazkoa, baina bide batez zientzia kontuak ikasteko ere balio du. Japonian haur eta gazteek irakurtzeaz gain eskoletan ere baliatzen dira. Komiki honek ere, zehazki, arrakasta eta salmenta handiak izan ditu. Darwin doktorea koman sartzean, Bennet doktoreak proba fasean dauden mikromediku robotikoak sartuko ditu haren arnas eta digestio aparatuetan, salbatzen saiatzeko... ASKA, Iñaki Martiarena Mattin Azken hiru urteetan Udalbiltzak Geuretik sortuak programa martxan izan du, non zenbait kulturgilek egonaldiak egin dituzten Euskal Herriko zenbait herritan, haietan girotutako film, antzezlan edo liburuak egiteko euskaraz... eta baita komiki bat ere! Iñaki Martiarena Mattin komikigileak, Araitz-Betelu-Larraun eskualdean egon ondoren,

Aska komikia egin du, uraren eta hark herriotan izan duen garrantziaren inguruan: ibaiak, latsagiak, iturriak, bainuetxeak... Doan irakurri edota deskargatzeko moduan dago. DINOSAUROAK, Arnaud Plumeri eta Bloz Harriet argitaletxearen komiki berri hau inoiz modaz pasatzen ez den gai bati buruzkoa da, izenburuan adierazten dena, alegia: Dinosauroak. Hauei buruzko informazio jakingarria ematen du (espezieak, ohiturak...) Frantzian ohikoa eta arrakastatsua den formatu batean, orri bateko umorezko istoriotxoen bidez, hain zuzen ere. Blozek jarri dizkie irudiak Arnaud Plumeriren istorioei. SUBNORMALA - ESKOLAJAZARPEARI BURUZKO ISTORIO BAT, Iñaki Zubizarreta, Fernando Llor eta Miguel Porto Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalariak (besteren artean Baskonian, Getxon eta Caja Bilbaon jokatutakoa eta bi metrotik gorako altuera duena), bere garaieragatik harrigarria dirudien arren, edo, beharbada, justu horregatik, eskola-jazarpena jasan zuen txikitan. Gaur egun ezaguna da gaitz horren kontra aritzeagatik fronte askotan, hitzaldiak emanez edo baita bere esperientzia kontatuz Subnormala – Eskola jazarpenari buruzko istorio bat komikian ere. Fernando Llorekin idatzi du gidoia eta irudiak Miguel Portok egin ditu.

Izan ere, aurten betetzen dira 500 urte Nafarroako Erresuma gaztelarrengandik berreskuratzeko asmoz, Amaiurko gazteluan, berrehun nafar 10.000 soldadutik gorako gaztelar armadari eusten saiatu zirenetik. Eta Nabarralde elkarteak, Nafarroako historia ezagutarazteko egiten dituen jardueren artean azken urteotan horren inguruko komikiak argitaratzen ari denak, ezin zuen aukera galtzen utzi, eta Amaiur, Gaztelu baltza komikia atera du, Angel Rekalderen gidoia eta Amaia Ballesterosen marrazkiekin.

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2022 URRIA

65

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Adur Larrea, Joseba Beramendi, Unai Iturriaga, Susanna Martin, Uxue Alberdi, Andoni Imaz, Igor Leturia, Dani Fano, Manu Ortega, Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Alex San Vicente, Asisko Urmen.

AZALAREN EGILEA:

Leire Urbeltz

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016

04 AUZOMORRO Sanvi

06 SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin

06 12

ZUHAITZA Axpi

16 ARRANOTXU ZaldiEroa

12

18 KOMIKITAUN elkarrizketa Unai Iturriaga eta Sanvi 20 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 21 BAKARRA MUNDUAN Dani Fano

21 27

EKOTOPIA Adur

31 AUZOLANA Antton Olariaga

27

32 ARTEAN AMESGAIZTO Itxaso Larraiotz, Araika Arriaga eta Leire Segura Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren irabazleak

“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

Hurrengo

zenbakia 2022ko ABENDUan!


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


6


Gidoia GidoiaUnai UxueIturriaga Alberdi Irudiak Susanna IrudiakMartin Sanvi

7


8


Surflaria

... paperezko edizioan jarraitzen du.

9


Sanvi

Unai

Iturriaga

“HBk hobeto funtzionatzen du Lo-Li-Taren atzetik” Azken hamabost urteetan, Haur Besoetakoak bizi izan ditu arrakasta eta porrota, baina, haur izateari utzi gabe, XABIROI aldizkariko pertsonaiarik ikonikoenetako bat bihurtu da. Unai Iturriaga gidoilariak (Durango, 1974) eta Alex Sanvi marrazkilariak (Portugalete, 1970) 2019az geroztik argitaratutako istorioak jaso dituzte Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi hirugarren albumean: helduengandik ihes egin ondoren, munduan zehar ibiliko dira HB eta Lo-Li-Ta, ezagutuko dituzte bestelako gizarteak eta pertsonaia bitxiak, eta, azkenean, etxerako bueltan etxera itzultzean, ezetz esaten ere ikasiko dute Testua eta argazkia: Andoni Imaz Liburuaren azalean irudikatu duzue aldaketa nagusia: HB, aurrean egon ordez, Lo-Li-Taren atzean ezkutatu da. Lo-Li-Ta, erdi antagonista, erdi kolaboratzailea, garrantzitsua izan da aurreko albumetan ere, baina oraingoan biak dira protagonistak.

Iturriaga: Bai, hori erabaki bat izan zen. Beste bide bat zabaldu nahi nuen. Esango nuke album honetan Lo-Li-Ta dela ekintzak probokatzen dituena, istorioa batetik bestera eramaten duena. Sanvi: Ilusioa egin dit azalean bertan hori ikusi izanak, zeren apropos eginda dago, bai. Bide hori hor izan dugu orain arte, esploratzeko zain. Lo-Li-Ta beti izan da oso liderra, eta HB gogo txarrez joaten da harekin, nahiz eta gero dena berak egin balu bezala jokatzen duen. Iraultzetan ikusten da hori: aurreko albumean HBk iraultzaile plantak egin zituen, baina Lo-Li-Tari askoz ere naturalago ateratzen zaio oraingoan.

Iturriaga: Badago oihartzun bat, bai, aurreko istorio horrekin. Azken batean, HB desastre bat da. Lo-Li-Ta zerebralagoa da; ez da hain haurra, nolabait esanda. Saiatzen naiz istorio bat idazten dudan unean airean dagoen zerbait jasotzen, eta, orain urtebete, musukoen presentzia oraindik bazegoenez, horri keinu bat egin nahi nion begiko

18

bandekin. Idazteko, zure aingurak aurkitu behar izaten dituzu. Sanvi: Zaila da istorioak artikulatzea, lehenengo aldizkarian argitaratzen direlako. Azkenean, Unaik aurkitu du abentura zatikatzeko modu bat, aldizkaria noizean behin irakurtzen duenak istorioa jarrai dezan aurrez erreferentziarik izan gabe. Iturriaga: Agian, oraingoan ez hainbeste... Istorio solteak pixka bat sakrifikatu ditugu osotasunaren alde? Ez dakit.

“Geure burua askeago utzi dugu, istorioa beste toki batzuetara eramateko. Horregatik uste dut aurrekoak baino aberatsagoa dela” Sanvi: Niri iruditzen zait askoz ere finagoa dela. Lehen, istorioak ausazkoagoak ziren; orain bideratuago daude. Geure burua askeago utzi dugu, istorioa beste toki batzuetara eramateko. Horregatik uste dut aurrekoak baino aberatsagoa dela. Hori ere erabaki egin zenuten?

Iturriaga: Aurreko albumaren bukaeran, krisi batean sartu nintzen. Ez genekien zer egin: posible zen horrela bukatzea, eta


da gag-en egilea, beti emango dizu erreplika. Bestela, zaila zen horrelako ume anarkiko batek istorioa gidatzea. Zaila da haur bat haur mantentzea hainbeste urtean?

Sanvi: Elkartzen garen aldiro, Unaik planteatu izan du hazten uztea, baina, azkenean, beti bururatzen zaio zerbait denak berdin jarraitu dezan eta dena aldatu dadin. Iturriaga: Pentsa, lehenengo albumean zaharragoa izan zen orain dena baino; biboteko ileak ateratzen zaizkio hasierako istorioetako batean [barrez]. Interesgarria iruditzen zitzaidan: helduak gorroto ditu, baina bera ere heldu bihurtuko da ezinbestean. Eta, noski, horrek asko estutzen ninduen. Burutik kentzen duzun arte. Asterix, Tintin, Zakilixut... beti daude berdin. Justifikatzea egilearen arazoa da, irakurleak ez du behar. Hori ere ikasi egiten da.

HAUR BESOETAKOA ITSASOAN URAK HANDI Unai Iturriaga, Sanvi Arg. Ikastolen Elkartea 48 orrialde I 15€ berreskuratzea ere bai. Baina nik, behintzat, argi neukan atera behar nituela pertsonaiak haurren hiritik, itota nengoelako. Munduari bira emateak aukera pila bat zabaltzen ditu: testuinguruak, paisaiak, eta, era berean, kasuistika. Sanvi: Niri, marrazkilari gisa, hori oso ondo etorri zait. Askatasun handiagoa ematen dizu, beste gauza batzuk marrazten dituzu, mamitsuagoa da. Azkenean, bidaia dago egituraren oinarrian.

Iturriaga: Hasieran HBrekin neukan ideia gehiago zen hiri baten barruko istorio bat, baina hori agortuz joan zitzaidan, nolabait. Sanvi: Hori oso ondo egiten zuen Goscinnyk Asterix-en: abentura bat dute herrixkan, eta beste batean bidaian joaten dira. Iturriaga: Gainera, nola HB beti izan den oso pertsonaien istorio bat, tokiz mugitzeak aukera ematen dizu parodiarako, erreferentzia gehiago aurkitzeko. Ez dakit zer egingo dugun aurrerantzean, baina hau ideia on bat da, zeren, bestela, hirian bertan aurkitu beharko litzateke horrelako arku bat. Sanvi: Atal bakoitza genero bati eskaini diogu, hala: kartzelako drama, amaierako errebolta, itsasoko abentura, basamortuko ibilaldia... Bidean, ezagutzen dituzte antolamendu eredu edo sistema politiko batzuk, baina batek ere ez du HB konbentzitzen.

Iturriaga: Noski, haur bat da, edozein antolakuntza modu zapalkuntza bat da beretzat. Baina, era berean, Lo-Li-Tak momentu batean aurkitzen du beharbada gustatzen zaion toki bat munduan... Hau ez da erabaki bat izan, baina gero ikusita, uste dut HBk hobeto funtzionatzen duela atzetik. Lo-Li-Tak zuzentzen du dena, eta HB

alde grafikotik; dena da oso introspektiboa. Eta, azkenean, gurea bezalako istorioak egiten ditugunean jende asko sartzen da, adin askotakoa. HB egoera arraroan utzi duzue albumaren amaieran, garailea eta garaitua da aldi berean. Jarraitzeko moduan ikusten duzue istorioa?

Iturriaga: Nik bai. Uste dut aurkitu dugula bide bat nire estutasun guztiak burutik kentzeko. Ulertu dudanean ez dagoela ezer justifikatu beharrik, ikusi dut beti jarraitu dezakeela. Sanvi: Unaik beti uzten ditu istorioen amaierak horrela, eta geratzen zara... «Eta orain zer?». Hirugarrena ez da salbuespen bat. Eta orain zer? Ez dakigu nondik joko dugun, baina uste dut jarraituko dugula. Lan honetatik gehien gustatzen zaidan gauzetako bat da album bat bukatu, eta Unairekin elkartzea, ikusteko ea zer bururatu zaion.

“Istorioaren oinarrizko planteamendua da gaurko munduari ume baten begiradatik begiratzea, fikziozko lizentzia guztiekin” Sanvi: Marrazkiarekin gauza berbera gertatzen da. Ni ere hasieran oso zurruna nintzen, eta gero konturatu naiz pose bat esajeratzen badut edo aurpegian sartzen ez zaion aho bat badauka, askoz ere adierazkorragoa dela. Irakurleari zerbait eman nahi badiozu, ez zaitez izan berari disfrutatzen ez uzteko bezain zurruna. Aldatuta ikusten duzu HB?.

Sanvi: Bai, bai. Bigarren albumean nabaritu nuen aldea, batez ere. Orduan hazi zen, alde artistikoan. Justu digitalera pasatu nintzenean. Ikasketa prozesu bat izan zen, ez duzulako ikasten bakarrik binetak bananbanan egiten: beste medio batean sartzen zara. Hirugarren honetan, hori lortuta dago. Azken honekin gozatu dut gehien. Eta zer ez da aldatu? Zein da HBren espiritua?

Iturriaga: Istorioaren oinarrizko planteamendua da gaurko munduari ume baten begiradatik begiratzea, fikziozko lizentzia guztiekin. HBren moduko haur apetatsu bat erabiltzeak ematen dizu lizentzia bestela justifikatu egin beharko zenituzkeen gauzak ez justifikatzeko. Horrek funtzionatzen du, neurri batean, denok ezagutzen dugulako HB, denok izan garelako haurrak edo badauzkagulako haurrak inguruan. Sanvi: Gustatzen zait hasieratik mantendu dugun kontraste hori: haurrentzako itxura duen komiki bat izatea, kritika inplizitu batekin gaurko gizarteko gauza askori. Iturriaga: Uste dut nobela grafikoaren kontuarekin gauza heldu asko egiten dela,

Nola sentitzen zarete HBren hiru album ikusteak? Ez da askotan izaten pertsonaia bat horrela garatzeko aukera.

Iturriaga: Poz handia da, eta ez da askotan gertatzen. Badaude ZaldiEroaren zinta bildumak, Patxi Gallegoren Pololoak trilogia... Niri beti gustatu izan zait zerbait gogoko izanez gero, gehiago irakurtzeko aukera izatea. Hamabost urtean, hiru album; bost urtean behin, disko onak egiten ziren moduan [barrez]. Laster berrargitaratuko dute Udaberririk ankerrena (2011), elkarrekin egin zenuten lehenengo albuma.

Iturriaga: Agortu egin zen, eta pena bat zen ez egotea. Azala aldatuta eta zuzenketekin berrargitaratuko da. Nahi nuke lehen izan ez zuen plaza nazionala edukitzea; ez asmo handiekin, baina uste dut istorioak merezi duela. Sanvi: Urte batzuk lehenago hasi ginen kolaboratzen, HBn, baina komikiak ez du zerikusirik HBren tonuarekin; beste tresna batzuk aurkitu behar izan genituen. Poza ematen du liburua bizirik ikusteak 11 urteren ostean

.

19