Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

IRAULTZA ETA BIZI!, BURGOSKO PROZESUA KOMIKIAN MIKEL ANTZAK IDATZI DU, ADUR LARREAK MARRAZTU, ETA GARAK ARGITARATU Harrigarria da Adur Larreak azken urteotan daraman erritmoa: 2015etik ia urtean bat! Gehientsuenak, gainera, Euskal Herriko historiaren ingurukoak. Gabriel Aresti - BioGrafikoa, Arditutakoak, Maria Zugarramurdikoa, Antzara eguna... Eta udazken honetan Iraultza eta bizi! atera behar du, Burgosko prozesuari buruzko komikia, Gara egunkariaren eskutik eta Mikel Antzaren gidoiarekin. Sugarren mende komikia azaroaren 8an aurkeztuko dute Zugarramurdin, justu Logroñoko autofedearen 410. urteurrena betetzen den egunean.

Komikia, baina, ez da epaiketaz soilik mintzo; heriotza-zigorrera kondenatutakoak ateratzeko egin ziren ahaleginak ere kontatzen dira (herri mailako mobilizazioak, nazioarteko presioa, kartzelatik ateratzeko saiakerak...). Komikiaren sorkuntza prozesuaren dokumentaziorako, egileek elkarrizketa ugari egin dituzte oraindik bizi diren epaitu, militante, abokatu eta abarrekin. Emaitza, 100 orriko komiki mardula, gibelean beste 40 bat orriko dosier bat gehitu zaiona, informazio osagarri gisara. Derrigor ezagutu beharreko gai hau jendeari helarazteko modu ezin hobea! ASISKOK SUGARREN MENDE KOMIKIA ATERA DU EUSKAL HERRIKO SORGINEN EHIZAK DITU GAITZAT Asisko Urmeneta ez zaio atzean gelditzen Adurri Euskal Herriko historiari buruzko komikiak argitaratzeari dagokionez: 2017tik urtean bat atera du. Eusklabo alaiak, Aztihitza, 1620 Nafarroa Beheregaina... eta 2020an Sugarren mende. Argitaratzaileak Gure berriak, Erroa, Herrima eta Lapurdi 1609 dira. XVI. mendean zehar eta XVII. mendearen hasieran sorgin-ehiza ugari egin ziren Nafarroan, gailurra 1610eko Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan izan zutenak. Eta 1609an Lapurdi osoan zehar egin ziren sorgin ehizak. Mende horretan zehar emakume ugari sutan erre zituzten sorgin izatearen akusaziopean. 120 orri ditu, 9 ataletan banatuta.

HARRIET ARGITALETXEAREN KOMIKI BERRIAK #KONTAKTUBERRIA_, Duhamel Itzulera eta Inoiz ezen ondoren, hirugarrenez argitaratuko du Harrietek Duhamelen komiki bat. #kontaktuberria_ izeneko komiki honetan, loch bateko

zuen Harrietek duela bi urte. Frantziarrek Tortuga uhartea ingelesei kendu eta gero, hainbat emakumezko preso bertara bidaliko dituzte hango filibusteroekin biztanleria finkatzeko. Emakume horietarik hiruk, Quitt, Apolline eta Louisek, elkarri laguntzea adostuko dute mundu zail horretan bizirauteko, baina hala ere ez da batere erraza izango. GIZONAK BEHAR DIRENEZ GERO, Philippe Pelaez eta Victor Pinel Philippe Pelaezek idatzi eta Victor Pinelek marraztutako komiki honek Josephen istorioa dakarkigu. Aljeriako gerratik itzuli denetik herrian baztertua dute, baserriko lanei ihes egin eta

gerrara joan baitzen baina bulegari lanetan aritzera. Frontean ibili den herriko heroia itzultzean, Josephen sekretua kontatuko du eta denek jakingo dute egia ikaragarria... biztanleari zeraman bizitza lasaia erabat aztoratuko zaio lakuan izaki misteriotsu bati argazki bat atera eta sare sozialetan elkarbanatu ondoren... DORTOKAREN PROMESA, Stéphane Piatzszek eta Tieko Komiki honen egileak ezagun egingo zaizkizu beharbada. Izan ere, Stéphane Piatzszek gidoilariak hainbat komiki atera ditu Frantzian euskal komikigileekin (Rétine saila Iñaki Holgadorekin eta Le chevalier à la licorne Guillermo Gonzalezekin), eta Tiekoren Tomoë argitara eman

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

ABORTATZEAGATIK KARTZELATUTAKO EL SALVADORREKO EMAKUMEEN ISTORIOAK EMAKUME GUZTIOK KOMIKIAN ELIZABETH CASILLAS ETA HIGINIA GARAYEN KOMIKIA ASTIBERRIK ETA MUNDUBAT-EK ARGITARATU DUTE El Salvadorren abortuak bi eta zortzi urteko kartzela dakar, haurdunaldia eteteko arrazoiak edozein izanik ere: abortu terapeutikoa, nahigabeko abortua... Baina areago, abortua leporatutako emakumeei hilketa larriagatiko epaia eta 30 eta 40 urte bitarteko kartzela ezartzen diete...

Elizabeth Casillas eta Higinia Garay hortik pasatutako lau emakumeren istorioen bidez azaltzen saiatuko dira legedia horren izugarrikeria, Astiberrik eta Mundubat elkarteak ateratako komikian. GETXOKO KOMIKI-AZOKARIK EZ AURTEN BESTE KOMIKI EKITALDI BATZUK ERE BERTAN BEHERA EDO MUGATUTA... COVID-19a dela-eta, egun komikiak argitaratzea ez da erraza. Eta komikiak saltzen hainbeste laguntzen duten azoken jardunean ere eragin du. Aurten urriaren hasierarako antolatuta zegoen Getxoko Komiki-Azoka, Euskal Herrian egiten den komiki azoka handi eta esanguratsuena, bertan behera utzi dute antolatzaileek. Durangoko Azokari dagokionez, beraien webgunean azaltzen dute momentuko osasun eta segurtasun protokolora egokituko direla, logikoa denez; horrek esan nahi du gutxiengutxienean urteroko jende-pilaketak saihestu eta aforoak murriztu beharko direla, eta horrek zalantzarik gabe eragina izango du salmentetan... Euskal komikiarentzat urteko bi zita garrantzitsuenak dira hauek. Hain dira garrantzitsuak, non urteko komiki gehienak udazkenean ateratzen diren. Horiek ez egiteak, edo mugatzeak, eragina izan dezake komiki argitaletxeetan eta, ondorioz, etorkizuneko komiki ekoizpenan. Beraz, komikizale maitea, komikiak bi azoka horietan eskuratzeko ohitura bazenuen, ez txandapasarik egin aurten erosketetan! Zure zain dituzu aipatutako komikiak eta gehiago herriko liburu-dendan. Euskal komikigintzak inoiz baino beharrezkoago zaitu!

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2020 URRIA

57

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Uxue Alberdi, Joseba Beramendi, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Igor Leturia, Susanna Martin, Lander Muñagorri, Manu Ortega, Julen Ribas, Alex San Vicente, Mikel Santos, Garbiñe Ubeda, Asisko Urmeneta.

03 AUZOMORRO Sanvi

06 SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin

06 14

HORMEK DIOTE Garbiñe Ubeda eta Belatz

21 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

14

22 KOMIKITAUN elkarrizketa Asisko eta Joseba Larratxe 24 ARRANOTXU ZaldiEroa

24

26 ATERKIA Julen Ribas

Hurrengo zenbakia 2020ko abenduan!

26 “KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

AZALAREN EGILEA:

Leire Urbeltz.

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


6


Gidoia GidoiaUnai UxueIturriaga Alberdi Irudiak Susanna IrudiakMartin Sanvi

7


8


Surflaria

Paperezko edizioan jarraitzen du...

9


Joseba Larratxe Asisko

“Badugu gure istorio epikoa, nahiz eta tragikoa izan” Orbaizetako ola zergatik dago egun dagoen moduan? Are gehiago iraganean puntako armategi bat izan baldin bazen? Galdera horrentzako alegiazko erantzun bat asmatu du Asisko Urmenetak, eta bere gidoian oinarrituta marraztu du Joseba Larratxek Basolatik berri onik ez komikia. Aurrez aldizkari honetan zatika emandako lana, album formatuan kaleratu dute. Testua: Lander Muñagorri Garmendia

Basola eta fantasia izan zela lehenbizi, eta gero garai bat aukeratu behar zenez, saihestezina izan zela garai hori aukeratzea. Asisko: Dani Fano editoreak eman zigun puntua, Orbaizetako armaolaren inguruko komiki bat egingo ote genuen esanez. Orduan fantasiara jo genuen, eta aitzakia narratiboa izan zen galdetzea ea zergatik iritsi zen egungo egoerara bere garaian puntakoa zen eraikin hori. Badakigu zer gertatu zen berez, baina guk nahi genuen beste azalpen bat asmatu. Bagenekien nora iritsi nahi genuen, baina ez nola, ez norekin, ez deus. Apurka joan da proiektua bera egiten.

Asisko: “Historian, iraganaz ari garela, beti galtzaile atera gara.” XVII. mendean kokatu duzue komikia. Nafarroa okupatuan Espainiaren aurkako matxinada bat prestatzen ari dira, eta istorioan zehar orkaitzak ere ageri dira, izaki fantastiko batzuk. Historiak eta fantasiak bat egiten duen kontakizun bat da lan hau?

Joseba: Hasiera kokalekuak jarri zuen, Basolak berak. Ez dakit Asiskok nola funtzionatzen duen, baina esango nuke

22

Esker hitzetan Benito Lertxundi musikaria eta Joxe Angel Irigarai idazlea aipatzen dituzue, Basolan sartzen laguntzeagatik.

Asisko: Gure etxean noizbait sartu zen Benitoren LP hura, Zuberoa/Askatasunaren semeei, azalean Orbaizetako ola agertzen den disko hori. Irigarairen hitzak eta Benitoren musika, hori izan da Orbaizetako olarekin izan dudan lehen harremana.

Istorioak leiho ugari irekitzen ditu. Hasieratik garbi zeneukan irekitakoa nola itxiko zenuen?

Asisko: Egiazki, ez. Niri gustatzen zait kapitulu bakoitzak izatea bere amaiera, eta denen artean istorio oso bat osatzea. Gogoko dut, baita ere, atal autokonklusibo bakoitzak marka bat izatea, eta marka hori hasieran garaia izatea pentsatu nuen: Erdi Aroan hasi eta etorkizunean bukatzea. Kendu zidaten ideia hori burutik arrazoi aunitzengatik, eta orduan hurrengo haria izan da gremioekin edo ofizioekin egitea. Atal bakoitzak kontatzen du ofizio bakoitzeko gertakizunen bat, baina betiere, istorio orokor horren barruan. Zergatik garai hori?

Asisko: Niri arras interesgarria egiten zait XVII. mendea. Mende horretan Espainiako inperioaren gainbehera ikaragarria eman zen, eta Nafarroan tentsioak izan ziren. Izan zen Kataluniaren aurkako gerra, Portugal eta Herbehereetako independentzia, Ameriketako kolonietako tentsioak... Inperioa hasten da pitzatzen leku askotatik, eta orduan hori arras interesgarria egiten zitzaidan. Testuinguru politikoa jarri dugu, eta fikzioan Urdaxpal ere asmatu dugu, nolabait eraisten ari den Espainiako inperioari aurre egingo dion erresistentzia poloa.


Nola egin duzu garai hori marrazteko?

Joseba: Niretzat hori oso erakargarria izan da. Erdi Aro ilunenean girotuta balego, denok ditugu buruan Robin Hood eta halako filmetan ikusitako armadurak eta estetika. Iruditeria aldetik jorratua dagoela esan daiteke, baina XVII. mendea ez dugu hain presente. Ikertu dut, baina estetikoki ez dago hain garatua, eta horrek ematen du aukera sorkuntzarako ere. Eroso sentitu zara?

Joseba: Oso. 13-14 urterekin esan izan bazenit zein komiki marraztu nahiko nukeen, honelako zerbait esango nuen. Pertsona eta akerren arteko nahasketa diren satiroak askotan marrazten nituen adin horrekin, eta bat-batean satiroen lehengusuak marraztu behar izan ditut, halako Erdi Aro fantastiko batean, eta gainera, euskal usainarekin. Nire ametsetako proiektua da.

Joseba: “13-14 urterekin esan izan bazenit zein komiki marraztu nahiko nukeen, honelako zerbait esango nuen.” Josebak marrazten zuenak nola eragin zizun gidoia egiterakoan?

Asisko: Asko. Gerra bila etortzen zitzaidan, gainera! Marrazten ez dakigunok, beti bilatuko ditugu manerak eta iruzurrak marraztu nahi ez dugun horretatik ihes egiteko. Berak, berriz, alderantziz. Olaren plano panoramiko bat nahi zuela esanez etortzen zitzaidan, edo dena delakoa. Horrek zabalarazi dit niri gidoia egiteko libertatea aunitz, niretzako arituz gero maila apalagoan arituko bainintzen. Josebak, gainera, pertsonaiak brodatu egiten ditu, eta pertsonaien izateko manera bat dator marrazten dituen moduarekin. Anatomia propio bat asmatzen du izaera hori indartzeko. Joseba: Oso tarte txikiak geneuzkan gauzak definitzeko, eta gainera, narratzailearen ahotsik erabili ez duzunez, marrazkiak lagundu behar zuen hori guztia azaltzen. Orduan, pertsonaia bat gaiztoa bazen, eduki behar zuen gaiztoaren itxura. Eta zergatik orkaitzak?

Joseba: Ez dakit, hori zuk proposatu zenuen, hitz eta guzti: orkaitzak. Asisko: Orbaizetako etxe bateko ate gainean, badago harrian zizelkatua oso pertsonaia flipantea: buru bat agertzen da bertan, eta buru gibelean ez dakigu lumak ala orein adarrak dituen. Dani Fanok Orbaizetako ola proposatu zigunean, burura lehenbiziko etorri zitzaidana hori izan zen. Zergatik norbaitek noizbait zuen pertsonaia hori zizelkatu, eta nondik heldu ote den. Izenari dagokionez, Garaziko Lekunberrin badago etxe bat izena duena Orkaitzea, eta hori ere

etorri zitzaidan burura. Orkoen hitzarekin ere antza badu, agian inkontzienteki atera dena. Nafarroa eta haren galera zure lanetan askotan agertzen da, Asisko. Behar adina landu gabeko gaia da?

Asisko: Ez dakit landu gabekoa, baina ni zerbait aipatu gabe ezin naiz gelditu, ez hemen ez inon. Herri normala bagina akaso kontatuko genituen beste gauza batzuk, baina niri oso manera esplizituan ateratzen zait hori. Aipatzen dut, uste dudalako, oinaze hori nire baitan sentitzen dudala, eta horregatik, Orbaizetako olaren egoerak hizpide ematen dit kontatzeko lehengo hura, eta zergatik bilakatu garen garena. Zergatik gauden Saran eta dena frantsesez den, eta Zugarramurdira joango garela bazkaltzera eta dena gazteleraz den. Sartua dudan iltze bat da, eta hori aipatu gabe ezin naiz gelditu. Joseba: Herri honetako seme izateagatik izan dezakegun min hori aparte utzita, historia oso epikoa da. Begiratu ikuspegi praktiko batetik: nahi duzu egin Erdi Aroko istorio epiko bat? Bada, badaukagu geure istorio epikoa, nahiz eta tragikoa izan. Geure epika baldin badaukagu, zergatik ez gehiago esplotatu? Guk hauxe kontatu behar dugu, eta naturalago atera beharko litzaiguke. Baina badirudi ez dela hain arrunta... Asisko: Noraino zaude, gainera, beste lurralde bateko kontuetan behar adina murgilduta bertako istorio bat sakon kontatzeko? Nik ez dakit kontatzen Kaliforniako kontu epiko bat. Joseba: Izango balitz, gainera, hemengoa oso kontatua dagoela, eta nazkatuta gaudela! Baina ez da kasua.

BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko, Joseba Larratxe Arg. Ikastolen Elkartea 64 orri I 15€ Asisko: Historian, iraganaz ari garela, beti galtzaile atera gara. Komikian ere gauza bera, badirudi irabazten ari direla orkaitzak eta erresistentziakoak, baina azkenerako badakigu historia zertan den. Joseba: Gaur egun badago beste errekurtso narratibo bat: historiari buelta ematea. Quentin Tarantinok egin du bi filmetan. Inglourious Basterds-en, esaterako, protagonistek amaieran Hitler akabatzen dute. Badakigu denok zein den historia, baina zinemak buelta emateko aukera hori ematen du. Hurrengoan, Amaiurko gazteluan irabazi egiten dugula kontatzen duen komiki bat egin beharko dugu akaso. Katarsi bat izan dadila! 2017ko otsailean atera zen Xabiroi aldizkarian zuen komikiaren lehen atala. Lau hilean behin kapitulu berri bat argitaratzea zer izan da, traba ala abantaila?

Joseba: Niretzat aldekoa izan da, kapitulu bakoitzaren amaieran leher eginda amaitzen bainuen. Lan asko eskatu dit, eta denbora horrek ahalbidetzen zidan pilak kargatu eta hurrengo atala gogoz hartzea. Asisko: Gidoigintzarako ere berdin, ez baitut lehen egunetik ekarri gidoia idatzita. Apurka joan da sortzen. Laneko bileretan, gainera, gure txangoak ere egin ditugu: Legazpiko olara, Urdaxpalera, Orbaizetako olara... Prozesua oso polita izan da. Eta izenburua, zergatik?

Asisko: Kapitulu bakoitzean gremioen istorioak kontatzeaz aparte, norbait ere hiltzen da. Joseba: Horrek erantzuten dio gainera tituluari, denak baitira berri txarrak. Asisko: Esaera zahar batean oinarrituta dago. Hala dio: “Olatik berri onik ez”. Beti esaten zen, olatik norbait bazetorren, zerbait txarra gertatu zenaren seinale zela.

23


Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi 57  

Xabiroi 57  

Profile for xabiroi
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded