Xabiroi 52. Alea

Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

KOMIKI-PERTSONAIA EZAGUNEN URTEURREN BIRIBILAK 2019AN TINTINEK ETA POPEYEK 90 URTE BETETZEN DITUZTE, BATMANEK 80 ETA TINTINEK 60 Komikiaren munduan oso ezagunak diren eta oraindik bizi-bizirik dauden hainbat pertsonaiak urteurren biribilak betetzen dituzte 2019an. Ziur aski komiki frankobelgiarrean ezagunenak izango diren bi pertsonaia, Tintin eta Asterix dira horietako bi: Tintinek Le Petit Vingtième aldizkarian Hergéren eskutik lehen agerpena egin zuela 90 urte bete dira urtarrilean, eta urrian 60 izango dira Goscinny eta Uderzok Asterixen lehenbiziko abenturak Pilote aldizkarian atera zituztenetik. Superheroirik ezagunenetako batek ere, Bob Kane eta Bill Fingerren Batmanek, duela 80 urteko maiatzean ikusi zuen argia Detective Comics aldizkarian. Eta, azkenik, E. C. Segarren Popeye marinelak ere 90 urte bete ditu urtarrilean. Guztiak ere osasun bete-betean. Hala jarrai dezatela uste askoan! EUSKARAZKO KOMIKI BERRIEN ZAPARRADA 2019 HASIERAN! Xabiroiko albisteen txokoa jarraitzen duzuenok ikusiko zenuten bezala, azken urteotan euskarazko komiki ugari ari dira argitaratzen, eta 2019ko lehen seihileko hau ez da salbuespena izan: ASTERIX HISPANIAN eta LISKARRA René Goscinny eta Albert Uderzo 60 urte bete arren, osasuntsu jarraitzen du gure Asterixek! Izan ere, Salvatek Goscinny eta Uderzoren pertsonaia honen abenturak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du, eta beste bi abentura klasiko atera ditu oraintsu, Asterix Hispanian eta Liskarra. Egia esan, 2018 amaieran atera ziren, baina pasatu egin zitzaigun, barkatu... ARAL ITSASOA, José Carlos Fernandes eta Roberto Gomes Aral itsasoa Harriet argitaletxeak euskaratutako komikia da, José Carlos Fernandes eta Roberto Gomesena. Bere helmugara iritsi ez den hegazkin

dugu, orain atera baita jarraipena, Hondamuinean – Sei hilabete geroago, oraingoan ere Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik eta Koldo Izagirrek itzulita. Gozatu!!

bat Yucatango oihanean aurkitu dute, kalterik gabe eta bidaiarien edo tripulazioaren arrastorik gabe. Eta kutxa beltzeko grabazioak oso misteriotsuak dira... HARALD ETA IGNIR-EN ALTXORRA Antoine Brivet eta Matthieu Brivet Ignir herensugeak bikingoen Dagmar erregea preso hartu du eta hiltzera kondenatu, erregeak lapurtu zion altxorreko harribitxi magikoa berreskuratzeko. Baina lapur talde batek hartu zuen harribitxia altxorretik. Dagmarren seme Harald lapurren eta harribitxiaren bila abiatuko da, abenturez beteriko espedizio batean. Antoine eta Matthieu Brivet anaiek sinatzen dute Harriet argitaletxeak euskarara ekarritako Harald eta Ignir-en altxorra. HONDAMUINEAN – SEI HILABETE GEROAGO, Zerocalcare Duela bi zenbaki eman genizuen Zerocalcareren Hondamuinean komikia atera zenaren berri, luxu handia zela azpimarratuz: izan ere, Italiako komiki underground-eko egile ezaguna da Zerocalcare, milioika ale saldu izan dituena eta hizkuntza askotara itzuli dena, eta euskaraz beste hizkuntza askotan baino lehenago atera zen. Komiki hura irakurri bazenuten, ikusiko zenuten istorioa ez zela amaitzen eta “Jarraituko du...” moduko bat zuela bukaeran. Bada, euskaldunok pribilegiatuak izaten jarraitzen

ZIGORGABEKO LORIA – DONOSTIA 1813 Josean Olabe Josean Olabek Donostiako historia kontatzen duten bi komiki eginak zituen orain artean, La gloria impune 2012an eta San Sebastián, Belle Époque y otras historias 2015ean, biak Itsasgora Edizioak bere zigiluaren bitartez autoeditatuak. Berriki, La gloria impune euskaratu du eta Zigorgabeko loria izenburupean argitaratu, aurrekoen modu berdinean. Donostiako liburu-dendetan dago salgai, onlineko hainbat saltokiz gain. Bertan 1813an Donostian izandako gertaera lazgarriak kontatzen dira. Kontaera historikoa egiten du baina fikziozko pertsonaien bidez kontatuta. OPIL ETA MUXILEN BINETAK Askoren artean Gehitu eta Mugen gainetik erakundeek bultzatutako Opil eta

muxilen binetak proiektu honetan, Euskal Herria, Espainia eta Latinoamerikako 10 egilek hartu dute parte (Susanna Martín, Teresa Castro, Belizza Buzollo, Carla Berrocal, Sheila Alvarado, Nacha Wollenweider, Victoria Rubio, Katherine Supnem, Miriam Muñoz eta Xulia Vicente). Bakoitzak 3 orriko komiki bat egin du, emakume lesbianek herrialde horietan bizi izaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzeko. Teresa Castrok eta Paty Ortiz de Záratek koordinatu dute egitasmoa, eta azala Susanna Martínek egin du. Komikia online dago ikusteko edo deskargatzeko. WALUK 3 – TXAKUR HANDIAREN BIDEA, Emilio Ruiz eta Ana Miralles Astiberrik Waluken abenturen hirugarren liburua dakarkigu, Txakur Handiaren bidea. Oraingoan, gainera, euskarazkoa gaztelaniazkoarekin batera atera du, lehenbiziko aldiz! Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek sortutako Waluken komikien zenbaki honetan, hartz txiki umezurtzak

Eskimo hartz zahar marmartiarekin erabat aldatzen ari zaien munduan zehar bidaiatzen, pertsonaia berriak ezagutzen eta abentura zirraragarriak bizitzen jarraituko dute. SUPERPATATA, Artur Laperla Superpatata haurrei zuzendutako Artur Laperla egilearen umorezko komiki bat da, patata superheroi bat protagonista duena. Bartzelonako Bang argitaletxeak komiki hauen 8 zenbaki atera ditu 2011tik hona, eta azken hilabete hauetan euskaraz atera ditu zortziak. Ongietorriak, ez baita haur txikientzako komiki asko ateratzen euskaraz!


2019 EKAINA

52

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA:

Dani Fano

EGILEAK:

Garluk Agirre, Raquel Alzate, Iñigo Astiz, Ainara Azpiazu, Joseba Beramendi, Dani Fano, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Koldo Izagirre, Joseba Larratxe, Gregorio Muro, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

AZALAREN EGILEA:

Guillermo Gonzalez.

EUSKERA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016

03 AUZOMORRO Sanvi 06 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe

06 12

DENBORAREN KUTXA Harriet eta Raquel Alzate

17 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

12 18

KOMIKITAUN elkarrizketa Axpi eta Maitane Gartziandia

20 ARRANOTXU ZaldiEroa

22 30

sail ia berr

22 SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk Agirre 30 SENDABIDEA Axpi

Hurrengo zenbakia 2019ko URRian!

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


6


Gidoia Unai Gidoia Iturriaga Asisko Irudiak Joseba Irudiak Larratxe Sanvi

7


8


Basolatik berri onik ez

Paperezko edizioan jarraitzen du...

9


Tupust!

kolektiboa

“Nahiko lan dugu emakumeok komikigintzan gure diskurtsoak publiko egiten” Bi ahots soilik erregistratzen ditu grabagailuak, baina izan zitezkeen askoz gehiago. Emakumezko hogei euskal komikigile baino gehiago batzen dituen Tupust! kolektiboko kide dira Ainara Azpiazu Axpi (1980, Hernani, Gipuzkoa) eta Maitane Gartziandia (1990, Hernani, Gipuzkoa). Haiek biak dabiltza hizlari, baina taldea mintzo da haien bidez. 2016an abiatu zuten kolektiboa, eta feminismoa eta komikigintza uztartzea dute helburu. Bilerak egiten eta marrazkilariak saretzen hiru urte eman ostean, orain kaleratu dute beren lehen argitalpena: Tupust! (Txalaparta). Hogei egilek sortutako hamalau istoriok osatzen dute liburua, eta guztiek dute gai bera: “Ni”. Testua eta argazkia: Iñigo Astiz Sonatua izan zen 2015ean hainbat komikilarik Angulemako komiki azokari egindako boikota. Jaialdiak emakumeak baztertzen zituela salatu zuten, eta nazioarteko oihartzuna izan zuen kritikak. Korronte horrek bultzatuta sortu zenuten kolektiboa?

Axpi: Ez, ez zuen eragin zuzenik izan. Kolektiboan baditugu underground munduan aritu diren sortzaileak, autoedizioaren mundutik datoz beste

Axpi: “Feminismoak hartu duen indarra dela-eta, esparru askotan izan dira leherketak” batzuk, bagaude argitaletxeekin lan egitera ohituta gauden batzuk, eta badira lan egin arren, orain arte askorik argitaratu ez duten marrazkilariak ere. Komikia sortzen aritzen garen guztiak biltzea izan da xedea.

18

Feminismoak hartu duen indarra dela-eta, esparru askotan izan dira leherketak: hala gertatu da, adibidez, literaturan, bertsolaritzan, eta beste esparru askotan, eta guztietan atera dira ahotsak aldarrikatzeko emakumezko sortzaileak egon badaudela eta beti egon direla, igual ez gaituztela ikusi, baina egin egiten dugula, eta hau existitzen dela. Komikigintza eta feminismoa uztartzea da taldearen helburua. Nola batu dituzue bi kezka horiek?

Gartziandia: Naturala izan da. Solasaldietan ez dugu gai hori teorikoki gehiegi landu. Gure esparrua zein den kontuan hartuz, aurrez ere landua genuela uste dut, ezinegona sortzen digun gai bat delako, eta oso naturala izan da. Gerora formulatu dugu hitz horiekin, eta orduan hartu du garrantzi handiagoa. Liburuaren argitalpenaren ondoren egindako elkarrizketetan ere asko lotu da kolektiboa feminismo hitzarekin, eta igual ez hainbeste euskararekin.

Axpi: Bai, etiketa horiek gerora etorri dira. Nik uste, taldeko guztiok gaudela sentsibilizatuta euskararekin, euskaraz egiten dugula bizitza, komikia ere euskaraz sortu nahi dugula, eta emakumeak garen aldetik, generoaren gaia zaindu dugula. Baina etiketa horiek ez genituen buruan izan hasieran. Egintzat ematen zen, eta horrela sortu da. Gartziandia: Egia da komikigintza oso esparru maskulinoa dela, eta ilustrazioaren


esparruan emakume gehiago ezagutzen ditugula, eta guk komiki bat egin dugu. Estilo eta tonu askotako lanak daude liburuan. Badaude komikigintza klasikoaren airea dutenak eta ilustraziotik gertuago daudenak. Bereizita aurkeztu ohi diren bi esparru horien arteko mugak lausotzea izan da zuen asmoa?

Gartziandia: Gai horretaz ere ez dugu gehiegi hitz egin, baina iruditzen zait guztiok ulertzen dugula komikia esparru zabala dela, eta horregatik dira oso ezberdinak gure komikiak. Oso naturala izan da hori ere, irakurtzen ditugun komikiak ere ez direlako hain itxiak izaten. Axpi: Egia da ilustraziotik datozen sortzaileek beren modura egiten dutela komikigintzarako jauzia, igual ez dutelako hainbeste sakondu komikiak berezko dituen onomatopeietan, marra zinetikoetan eta bineten sekuentziazioan. Nik ere maila bateraino sakondu dut horretan, eta liburuan badaude komikiaren baliabide horiek gehiago baliatzen dituzten lanak ere. Baina aniztasuna errespetatzeko, ez dugu mota horretako baldintzarik jarri liburuan. Tamaina zehatz bat, irudiak bi koloretan egotea eta gaia, horiek izan dira istorioak sortzeko jarri ditugun baldintza bakarrak. Orain kaleratu duzue liburua, baina hiru urte eman dituzue barne-lanetan. Zer da itzaleko denbora horretan egin duzuena?

hori espero dute, eta, ondorioz, sortzen diren gauzak era horretakoak izatea dakar horrek. Euskal Herrian komikia ez da oso gauza zabala, irakurle gutxi dituelako, eta horrek ere sortzen ditu gurpil zoro horiek. Nahikoa lan badu euskarazko komikigintzak bizirauten, eta, ondorioz, anitza izateko ere nahiko lan. Eta nahiko lan dugu emakumeok ere gure lana eta gure diskurtsoak publiko egiten, hasieran arrotz suertatzen delako espero den horren barruan. Baina bertsolaritzan ere pasatu da hori, eta urteekin joan dira gaiak aldatzen, eta hasi dira plazaratzen orain gutxira arte ukiezinak izan diren gai batzuk ere. Komikigintzan ere lan horretan ari gara, eta bagoaz bidea urratzen. Oso hastapenetan gaudela esango nuke, baina asko dago egiteko, eta berri ona izan daiteke hori. Irakurleak lortzea da erronkarik handiena, gainera, era bateko eta besteko estilo eta tematikak jasotzeko prest egongo direnak. ”Ni”. Hitz hori izan da taldearen lehen liburuko gaia. Zergatik?

Axpi: Ideien ekaitz bat egin genuen, eta atera zen gaien artean zegoen hori. Iruditu zitzaigun konkretua eta aldi berean zabala zela, eta “hemen gaude” esatera bagentozen ez zela gai txarra. Egokia zen, bazuen zukua eta sarbide asko eskaintzen zituen. Horrelako zerbait behar genuen.

Gartziandia: Liburu bat egiteko ideiarekin hasi ginen elkartzen, baina ez genekien nolakoa izango zen, eta ez genekien kolektibo modura funtzionatu nahi genuen ala ez. Baina bagenuen sare bat eraikitzeko gogoa. Oso lan bakartia da eta garrantzitsua da sare hori edukitzea.

Gartziandia: “Oso lan bakartia da hau, eta garrantzitsua da sare hori edukitzea” Axpi: Oso-oso-oso bakartia. Behar dituzu gauzak eduki oso argi eta psikologikoki indartsua izan behar duzu, bestela ezin duzu aurrera egin, eta sareak beti babes bat ematen du. Gauzak bakardadean bizi direnean zama izaten dira, eta, konpartituta, arindu egiten dira gauzak. Taldeak laguntzen digu gure artean elikatzen ere: diseinuaren mundua arrotza zait niri, adibidez, eta oso aberasgarria da horretan aritzen direnengandik edatea, horrek beti irekitzen dizkizulako bide berriak. Axpi, zuk badaramatzazu urte batzuk euskal komikigintzan murgilduta. Gizonezkoak nagusi diren esparruan aritzearen sentsazioa izan duzu?

Axpi: Gurpil zoroak gertatzen dira: irakurleak ohitzen dira gauza batera, eta

TUPUST! Tupust! kolektiboa Arg. Txalaparta 127 orri I 18€ sentitzen nuen ez neukala nora jo. Nik beste lanbide bat dut, eta oso zaila iruditzen zait marrazkigintzaz bizitzea, eta hor zure ibilbidea kontsolidatzea. Umezurtz sentsazio hori arindu zaizu Tupusti esker?

Gartziandia: Halako ekimenek laguntzen dute: babesa jaso dut. Pozik zaudete orain arte izandako harrerarekin?

Gartziandia: Oso pozik. Berria zen niretzat prentsan aurkeztea, eta oso pozik bai horrekin, eta baita liburuarekin berarekin ere.

Estilistikoki milaka ate ditu komikigintzak, eta horren erakusgarri da liburua.

Axpi: Arte Ederrak ikasi nituen nik, baina ez genuen ilustrazioa landu, master bat eta ikastaro asko egin ditut gerora, baina konplexu bat banuen; hemen ez dagoenez eskolarik, sentitzen nuen ez dagoela estilo bat. Bartzelonan, adibidez, nik errekonozitzen ditut bi edo hiru korronte, eta horri buruz aritu ginen Ignasi Blanch ilustratzaile katalanarekin. Berak ere nik ikusi nuen gauza bera ikusten zuen, baina aberastasuntzat zeukan berak nik gabezia bezala ikusten nuena. Eskolarik ez daukagunez, ez garela denok ibai beretik aritzen esan zuen, eta hori oso gauza ona zela. Gartziandia: Nik ingeniaritza ikasi nuen eta gehienbat tailerren bidez edo neure kabuz joan naiz formatzen. Oso umezurtz sentitu izan naiz horregatik, ez daukadalako zeri eutsi: eskolarik ez dago, eta irudigileen elkarte bat badagoen arren,

Gose moduko bat edo bazegoela esango nuke. Komiki gehiegi irakurtzen ez duten lagunak ere etorri zaizkit niri behintzat zuen proiektuaz galdezka.

Axpi: Ez da seinale txarra. Bidea urratu beharra dago, orokorrean komikiarekin. Literatura mota bat da, azkenean, eta euskal gizartean ez dugu horrela barneratua, eta pena bat da, ze ondoko estatuan horrela barneratuta dute, eta aukera handiak ematen dituen medio bat da, eta oso aberasgarria da edozein literatur zalerentzako. Lan hau ere badator animatzera jendea euskal komikigintza irakurtzera, emakumeek egindako lanak irakurtzera, eta estetikoki ohituta ez dauden gauzak ere irakurtzera. Lehen aipatzen nuen gurpil zoro hori beste alde batetik elikatzen hasten bagara denon mesede izango da. Hori behar da. Erresistentziarik igarri duzue gizonezko komikigileen aldetik?

Axpi: Ez. Kontrakoa. Harrera ona izan duela iruditzen zait. Gartziandia: Denontzako da aberasgarria lan hau.

19



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.