__MAIN_TEXT__

Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

2018KO EUSKARAZKO AZKEN KOMIKIAK... Iazko urtearen amaiera aldera argitaratu ziren komiki batzuen berri emateko astirik ez genuen izan abenduko zenbakian. Hemen dituzue:

oso bat gailurrean komiki honek une hura gogorarazi eta zehaztasun gehiagoz kontatzen digu, eta bizi ez zutenei momentu historiko hura

MARIA ZUGARRAMURDIKOA ETA SORGINDUAK IZAN ZIREN EMAKUMEAK Miren Mindegia eta Adur Larrea Nabarralde elkartea 2017an hasi zen Euskal Herriko historiako une eta pertsonaia garrantzitsuen gaineko komikiak argitaratzen, Eneko Aritza,

taldearen izen bera duena: Tupust! Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatu du liburua eta 20 egile profesional zein hasiberriren artean egindako 14 komikik osatzen dute. Zehazki, hauek dira egileak: Irati Eguren, Paula Estevez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Joseba Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

euskaraz, eta katalanez eta galegoz ateratzea ere aurreikusita dago. - Aritz Trueba, Buyan – Sadkoren itzala komikiarentzat. Etxeberria anaien gidoia du XIII. mendeko errusiar printzerri baten bizi den gazte batek bere maitea berpizteko egiten duen bidaia kontatzen du istorio honek. - Susanna Martin, Miguel Angel Giner Bou-ren gidoia duen Ofensiva final komikia egiteko. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta euskaraz, Iratxe izeneko zuzendariak Erdialdeko Amerikako emakumeen inguruko dokumentala egiten bizitzen dituen abenturak dakarzkigun istorio hau. - Victor Santos, Akira Kurosawaren biografia pertsonal samar bat egiteko. Normak aterako du gaztelaniaz, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.

lehen errege baskoiarekin. 2018aren hondarrean sorta horretako bigarren komikia atera du, Miren Mindegiaren gidoia eta Adur Larrearen irudiak dituen María Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak. Lehenengo hura bezala, hau ere komiki laburra da, hogei orrikoa, eta hau ere euskaraz eta gaztelaniaz atera da. Eta hau ere hura bezain beharrezko, interesgarri eta ederra da. Gaia, izenburuak dioen bezala, Zugarramurdiko sorginen (edo, hobe, sorginduen) erreketa da. EVEREST, 1980KO EUSKAL ESPEDIZIOA - HERRI OSO BAT GAILURREAN Ramon Olasagasti eta César Llaguno Duela ia 40 urte Martin Zabaletak euskaldunontzat lehenbizikoz munduaren gailurra jo zuen une hura, bizi izan genuenon memorian iltzatuta geratu zen betiko. Orain Sua argitaletxeak publikatu duen Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri

ezagutaraziko die. 1967ko Andeetako balentria, 1974ko huts egindako espedizioa, espedizio hartan egin ziren saiakerak, igoeran eta jaitsieran jasandako arriskuak eta une latzak... kontatzen ditu Ramon Olasagastik César Llagunoren irudien bidez. Zinez, izenburuak dioen bezala, Euskal Herri guztia sentitu ginen Everesten gailurrean egun hartan, eta garai mitiko hura komikian ere kontatu beharra zegoen. Nik ezagutzen ez nuen komikiekin lotutako anekdota bitxi bat: Jon Zabaleta komikigilea Martinen anaia da, eta Martinek gailurra egin zuenean Everesteko kanpaleku nagusian zen Jon, bi egun lehenago iritsita; espedizioaren irudi bat egin zuen Pyrenaica aldizkarirako. ... ETA 2019KO LEHENENGOA Zorionez, euskarazko komikien argitaratzeak ez du etenik eta jada aurtengo lehenengoaren berri eman behar dizuegu. Honatx: TUPUST! Tupust! kolektiboa Tradizionalki, komikiaren mundua (eta baita euskal komikiarena ere) nagusiki gizonezkoen esparrua izan da egile, gai zein irakurleen aldetik. Hori iraultzeko sortu da Tupust! kolektiboa. Talde eta egitasmo horren lehen emaitzetakoa da Txalaparta argitaletxearekin atera duten komiki feministaren antologia liburu hau,

Gaia “Ni”a du liburu honek eta gehiago egiten jarraitzeko asmoa du kolektiboak. Ongi etorriak! 2018KO KOMIKIGILEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK XABIROIKIDE BATZUK DAUDE JASOTZAILEEN ARTEAN Eusko Jaurlaritzak 2017an jarri zuen martxan komiki-marrazkigileentzako diru-laguntza programa, eta 2018an ere errepikatu du. Programa horretan lau marrazkigileren proiektuak 15.000na eurorekin laguntzen dituzte. Lanak 2019an amaitu eta argitaratzekoak dira, beraz luze gabe horien argitalpenaren berri zehatzagoa emango dizuegu ziur, baina momentuz irabazi duten marrazkigile eta proiektuak zeintzuk izan diren aipatuko dizuegu: - Adur Larrea, Harkaitz Canoren gidoiarekin egingo duen Antzar eguna komikiarentzat. Santi Brouard-en azken uneak kontatzen dituen istorio poliziakoa. Txalapartak aterako du

MARKOK “LES GODILLOTS” SAILEKO 4. ETA 5. ALBUMAK ATERA DITU FRANTZIAN LEHEN MUNDU GERRAKO SOLDADU TALDE FRANTSES BATEN ABENTURAK, TONU UMORETSUAN Berriki Lehen Mundu Gerraren mendeurrena bete dela-eta, asko izan dira azken urteetan gaiarekin lotuta Frantzian atera diren komikiak, eta horietako batzuk Xabiroiko kolaboratzaileek egindakoak dira, zehazki Marko eta Iñaki Holgado.

Lehenago ere aipatu izan dizkizuegu biek elkarrekin parte hartzen duten Verdun eta Aiò Zitelli! sailak, eta baita Markok marrazten duen Les Godillots saila ere, non Lehen Mundu Gerrako lubakietako soldadu-talde frantses bati gertatutako abenturak tonu umoretsuan kontatzen diren. Bada, iaz eta aurreko urtean sail honetako 4. eta 5. tomoak atera zituen Bamboo argitaletxeak, Le tourniquet de l’enfer eta Un p’tit dernier avant la paix izenburukoak hurrenez hurren, biak, aurreko guztiak bezala, Olier-en gidoiarekin.


2019 OTSAILA

51

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA:

Dani Fano

EGILEAK:

Iñigo Astiz, Mikel Begoña, Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Kike Martinez-Inchausti, Manu Ortega, Alex San Vicente, Iosu Santesteban, Asisko Urmeneta.

AZALAREN EGILEA:

Xabier Sagasta.

EUSKERA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016

03 AUZOMORRO Sanvi 06 AMETS ALOKATUAK Harkaitz cano eta Iñaki Holgado

06 14

ARRANOTXU ZaldiEroa

16 KOMIKITAUN elkarrizketa Mikel Santos Belatz

14 18

HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

26 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

18

27 BOSTETIK BOSTERA Mikel Begoña eta Infame & Co

27 GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

Hurrengo zenbakia 2019ko ekainean!

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


6


Gidoia Gidoia Harkaitz Unai Iturriaga Cano Irudiak IĂąaki Irudiak Holgado Sanvi

7


8


Amets alokatuak

Paperezko edizioan jarraitzen du...

9


Mikel Santos BELATZ

“Lucio da pertsona arrunt bat gauza erraldoiak egin zituena” Badira bizitza bakar batean nekez sartzen diren bizitza batzuk, eta Lucio Urtubia Jimenez militante anarkista nafarrarena da horietako bat (Cascante, Nafarroa, 1931). Familia pobre bateko seme, soldadutza sasoian hasi zen kontrabandoan, eta harrapatu zutenean joan zen Parisera. Mugimendu anarkistan erabat murgildu zen han, eta hamaika banku lapurreta egin zituen. Urteekin, dokumentuak eta txekeak faltsifikatzen ere maisu bilakatu zen, eta bere txeke faltsuak hain ziren zehatzak, ezen First National City Bank erraldoia kolokan jartzera ere iritsi baitzen. Baina Urtubiak ez zuen aberastasuna nahi, justizia baizik: horregatik, frankismoaren aurkako erresistentziarentzat eta kausa anarkistarentzat izaten zen eskuratzen zuen diruaren parterik handiena. 138 orriko komiki liburu batean bildu ditu orain haren bizitzako gora behera horiek Mikel Santos Belatz marrazkilariak (Iruñea, 1974), eta ekintzaz eta goxotasunez betetako eleberri grafiko bat da emaitza: Gerezi Garaia (Txalaparta). Kasu honetan, ordea, marrazkilariak ez du datu bakar bat ere faltsifikatu beharrik izan. Testua: Iñigo Astiz Argazkia: Iosu Santesteban First National City Bank amildegi ertzera eraman zuen igeltseroa izateagatik da ezagun Lucio Urtubia, baina zer gehiago da?

Batez ere, pertsona arrunt bat. Horixe. Oso ezaguna da banku horrekin izandako abentura, eta ia-ia superheroi moduko bat da guretzat. Baina nik ez nuen superheroi edo santu moduko baten hagiografia bat egin nahi. Bere itzalak eta puntu beltzak bilatu ditut horretarako, eta horregatik erabaki nuen erakustea Lucio zer nolako pertsona, senarra, aita edo lankidea izan den. Bere itzalek indartu egiten dute bere argia. Horregatik esaten dut pertsona arrunta dela, batez ere. Hori esaten du berak: guztiok garela gai, gauza txikiak eginez, mundua

16

aldatzeko. Eta hori da Lucio ere: pertsona arrunt bat gauza erraldoiak egin zituena. Ez zara Lucioren bizitza kontatzen lehena. Jadanik egin dituzte hari buruzko liburuak, dokumentalak eta telebistako elkarrizketa programak, eta argitaratuta daude bere memoria liburuak ere. Zer eskain diezaioke komikigintzak haren istorioari?

Hamabost urte inguru daramatzate Lucioren liburuek merkatuan, eta, halere, jende gehienari kostatu egiten zaio haiek irakurtzea. Asko dira haren figura ezagutzen dutenak, eta badakite egin zuena ikaragarria izan zela, baina oso gutxi dira gero liburuak irakurtzera heltzen direnak. Esango nuke

horregatik ari dela jende asko komiki liburu hau eskuratzen, errazago irakurtzen delako. Eta horrek erakusten du komikigintza oso

“Ez nuen superheroi edo santu moduko baten hagiografia bat egin nahi, eta Lucioren itzalak bilatu ditut horretarako” medio indartsu eta baliagarria dela istorioak kontatzeko. Oso bisuala da, eta kolpe bakarrean ikusten duzu garai bakoitzeko


giroa eta hor gertatzen dena. Ikaragarria da komikigintzaren indarra. Eleberri grafiko hau ere oso azkar irakur daiteke, hiruzpalau ordutan amaitu duzu, eta bukatutakoan jadanik gutxi gorabehera ezagutzen duzu Lucioren historia, eta jakin minarekin geratu den jendeak beti izango du gainerako liburuetara jotzeko aukera.

“Komikigintza oso medio indartsu eta baliagarria da istorioak kontatzeko: kolpe bakarrean ikusten duzu garai bakoitzeko giroa eta hor gertatzen dena” Benetan gertatutakoak dira komikian kontatzen dituzun pasadizo guztiak, baina Amaia izeneko fikziozko pertsonaia bat sortu duzu horretarako.

Errealitateak fikzioa gainditzen duela esaten da askotan, eta kasu honetan ere halaxe da. Oso lizentzia gutxi hartu ditut. Amaia da liburuan dagoen fikzio bakarra: nire alter egoa dela esan daiteke. Errealitatean nik neuk Luciori egindako galderak dira Amaiak komikian Luciori egiten dizkionak. Ez dut ezer asmatu. Argi nuen, adibidez, Luciok kontatu behar zuela bere bizitza, bere hitz egiteko moduarekin, eta horretarako balio izan dit Amaiaren pertsonaiak. Baina, horrez gainera, tramaren parte ere bilakatu dut Amaia, eta benetan existitu zen Cascanteko gizon baten iloba dela asmatu dut. Lucioren eta ondorengo belaunaldien arteko harremana ere kontatu nahi nuen komikian, eta horretarako ere balio du Amaiak. Zeren eta Lucio da oso irekia, oso anarkista, baina baita nahiko kontserbadorea ere beste puntu askotan, eta komikiak hori ere erakusten du Amaiaren bitartez. Pisu handia du komikian Luciok Cascanten bizitako haurtzaroak. Umetan ezagutu zituen estutasunek eta errepresioak sortu zuten gaur egun ezagutzen dugun Lucio?

Bai, eta liburu bukaeran kontatu dut hori. Irakurleak lehenengo ikusten ditu Luciok Parisen egin zituenak, eta horren ondoren datoz bere haurtzaroa eta gaztaroa: apurtu egin dut gertakarien ordena kronologikoa. Hor ulertzen dugu nondik datorren. Izan ere, sustraietara egindako bidaia bat ere bada komikia. Izar moduko bat da gaur egun Lucio, eta horren froga da liburuak izan duen arrakasta. Euskarazko, gaztelerazkoa, galizierazkoa eta katalanezko bertsioa argitaratu dituzte aldi berean, eta hirugarren edizioan daude jadanik euskarazko eta gaztelerazkoa.

Txalaparta argitaletxekoek komikia egiteko proposamena egin zidaten momentutik jakin nuen liburuak nolabaiteko arrakasta izango zuela, baina ez nuen uste hainbestekoa

izango zenik. Banekien materia prima bikaina zela. Lucio Urtubia oso lehengai ona da komiki bat edo beste edozer egiteko. Txilen ere kaleratuko dute komikia hemendik gutxira, eta sorpresa gehiago ere izango dira. Lucioren figura oso erakargarria da. Pozik ageri da zabalpen horrekin Lucio bera ere komikian: “Orain falangisten bilobak datoz nire hitzaldietara”.

Lucioren beste garaipen bat gehiago da hori. Halakoekin erakusten du gauzak aldatu egin daitezkeela. Mi utopia vivida du izena bere memoria liburuak [Bizitako nire utopia], kontatzen duenez, bere utopia laztantzera heldu zelako, eta norbait utopia laztantzera heldu bada, horrek esan nahi du, nolabait ere, utopia hori errealitate bilaka dezakegula. Gure egunerokoan gauzak aldatzera animatzen gaitu.

Bereak dira komikiko azken hitzak, eta, hain zuzen, hori da irakurleei helarazi nahi izan dien mezua: “Ez dago ezinezkorik”.

GEREZI GARAIA Mikel Santos Belatz Arg. Txalaparta 138 orri I 22€

Guapo atera behar nuela esaten zidan, baina behin eta berriz errepikatzen zidan mezua argi geratu behar zela. Lanak izan

“Errealitateak fikzioa gainditzen duela esaten da, eta Lucio Urtubiaren kasuan ere halaxe da. Oso lizentzia gutxi hartu ditut” ditut pertsonaia aurkeztu, trama eta azpitramak garatu, eta, aldi berean, mezua argi agertzeko, baina polita izan da prozesua. Marraztu ahala, Lucioren itzala etengabe gainean sentituko zenuela pentsatzen dut.

Seko beldurtuta nengoen! Hasieran nondik nora jo nahi nuen azaltzen hasi nintzen, eta ezetz eta ezetz esaten zidan berak behin eta berriz, halako oraindik bizirik zegoela eta ez jartzeko hau eta ez jartzeko bestea. [Barreak]. Horregatik erabaki nuen berari

ez ezer kontatzea, eta dena bukatutakoan erakustea. Txalapartakoei komikia bidali eta berehala hartu nuen hegazkina Parisera, Luciori egin nuena erakusteko. Dardarka?

Dardarka. Eta?

Bazkari polit bat izan genuen, edan genuen ardoa, aritu ginen hizketan, eta arratsaldean atera nuen ordenagailua eta orriz orri erakutsi nion. Noizbehinka, irakurketa eten behar izaten nuen, Lucio hunkituta zegoelako eta negarrez ari zelako. Oso hunkigarria izan zen hori niretzat ere. Hori zen nire beldurrik handiena. Zertarako balio zidan niri komikiak arrakasta izatea edota asko saltzea, Luciori gustatzen ez baitzaion? Ilustratzaile lanetan aritzen zara nagusiki, Mikel Urmenetaren sortze-taldearen parte zara, eta, besteak beste, Tim Burton zinema zuzendariaren The Nightmare Before Christmas filma komikirako egokitu zenuen. Zail da bizimodua komikigintzan?

Pila bat gustatzen zaizkit eleberri grafikoak eta komikiak, baina nahiko zaila da haiek egiteari esker bizitzea. Ale kopuru handiak saldu behar dira, zeren eta, bestela, ale bakoitzeko egileak jasotzen duen %10arekin, zenbakiak ez dira ateratzen. Aurreikusi behar duzu zenbat denbora kostatuko zaizun komikia egitea, eta kalkulagailua hartuta egin behar dira kontuak, ea merezi duen ala ez, eta, kasu honetan, merezi izan duela dirudi. Bi urte hauetan, noski, bestelako enkarguzko lanak ere egin ditut, baina burua oxigenatu eta atseden pixka bat hartzeko ere balio izan didate. Bestela, bi urtez, egun osoa lanean pasatu ostean, gauero-gauero oheratzen nintzen Luciorekin!

17


Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi 51  

Xabiroi 51  

Profile for xabiroi
Advertisement