Harpidetu zaitez!!
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia 2017KO KOMIKIEKIN BUKATZEKO 2017an argitaratutako euskarazko komikien kopurua ikaragarria izan da, bereziki udazkenean. Azken urteetako kopururik handiena izan da diferentzia handiz! Urriko zenbakian hasi ginen udazkeneko nobedadeen berri ematen, abendukoan jarraitu genuen eta honetan amaituko dugu. 11 komikirekin!
DE RERUM NATURA 7, ZALDIEROA Gure kolaboratzaile Patxi Huarte ZaldiEroak Berria egunkarian egunero argitaratzen du De rerum natura tira ezaguna, eta bi urtean behin haien hautaketa batekin liburu bat ateratzen
JAIZKIBEL KONPAINIA. 20 URTE, IÑIGO GOIKOETXEA Hondarribiko Alardean partehartze parekidea bultzatzen duen Jaizkibel Konpainiak 20 urte bete dituela-eta, komiki bidez kontatu nahi izan dute bere historia. Konpainiako kide den Iñigo Goikoetxea Galgo hondarribiarrak egin eta autoeditatu du komikia, Alternatibaren laguntzarekin. Komikiaren lehen zatian Alardearen historia kontatzen du Iñigok, eta bigarrenean Jaizkibel Konpainiarena. Hauek bai superheroiak, eta ez fikziozkoak!
ONDO MAITE NAZAZU: TRATU TXARREKO ISTORIO BAT, BROSALIND B. PENFOLD Urte luzez tratu txarrak jasotako emakume kanadar batek bere bizipenak kontatu zituen 2005ean komiki batean Rosalind B. Penfold ezizenarekin sinatuta. Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak finantzatuta eta Astiberrik editatuta daukagu orain euskaraz Ondo maite nazazu: Tratu txarreko istorio bat. Istorio gogorra, tratu txarren istorio oro bezala, baina ezagutu eta zabaldu beharrekoa.
KEMENA, GARAZI ALBIZUA Denonartean argitaletxeak dakarkigu Garazi Albizuaren komiki eder hau, Kemena. Amane, Kattalin eta Mari hainbat arazo eta beldur dituzten hiru
neskato dira, eta horiei aurre egiten diete kemenez eta irudimenez. Irudi maitekor eta xaloak ditu, istorioa bezalakoxeak.
Hainbat GKEk osatzen duten Desazkunde eta Bizitze Ona Sareak argitaratu du Tipi-tapa bagoaz! Bizimodu jasangarrirantz komikia, Susanna Martinek egina. Bizi-estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte bidezkoago baterako ideiak ematea du helburu. CC lizentziapean banatzen da, ahalik eta zabalkunde handiena izateko helburuarekin, eta doan deskarga daiteke. Badakizu, beraz: irakurri, bertan kontatutakoak praktikan jarri eta zabaldu!
ASTERIX, RENÉ GOSCINNY ETA ALBERT UDERZO
LAMI, BIDAIAREN HASIERA, MIKEL ANTERO
2017an Asterixen beste bi album atera dira euskaraz. Batetik, Asterix eta pertza, René Goscinny eta Albert Uderzo jatorrizko egileen album klasikoetako bat, lehengo kronologia berean euskaraz berrargitaratzen ari diren bildumako 13.a. Bestetik, Asterix Italian, Jean-Yves Ferri eta Didier Conradekin egiten ari diren sail berriko 3.a. Biak ala biak ezin dibertigarriagoak!
Gaztezulo gazteentzako aldizkariak Lami, bidaiaren hasiera liburua atera du, Mikel Anteroren gidoi eta irudiekin. Euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako istorio laburra da, sail bat izango denaren hasiera, eta pertsonaia mitologikoen ilustrazio eta azalpenez osatutako bestiario bat ere badakar liburuxkak. Jarraipenaren zain gaude!
ZTK argitaletxearen eskutik datorkigu Zonbat diru, hainbat miru. Pantxis Bidart Pxixen gidoia eta Leo SaintArroman TTipiloren marrazkiak ditu zuri beltzezko album formatuko komiki
DARWIN – TEORIAREN EBOLUZIOA, JORDI BAYARRI Ikaselkar argitaletxeak Jordi Bayarri komikigilearekin zientzialarien bizitzak
kontatzen dituen komikiak argitaratzen jarraitzen du. Duela bi urte Newton, Galileo eta Curieren txanda izan zen, eta oraingoan Charles Darwini egokitu zaio. Hemen duzu eboluzioaren teoria formulatu zuen zientzialari handi honen bizitza modu atsegin batean ezagutzeko aukera.
honek. Sai koadrila baten ikuspegitik Euskal Herriko (bereziki, Ipar Euskal Herriko) kultura, politika, turismo eta beste hainbat gairen inguruko kontuak dakarzkigute egileek, umorezko istorio ganberroan. On egin!
Madrilgo Narval argitaletxeak Daniel Piqueras Fisken Homo, suak guztia aldatu zuenean komikia publikatu du euskaraz. Tira, komikia bera hitzik gabekoa da, baina euskarazko edizioan ere atera dute (azpititulua, azalak, kontrazalak, barruko informazioak, eskaintzak... euskaraz daudela). Historiaurrean kokatuta dago, suaren aurkikuntzaren garaian, eta beso bat falta duen haur bat da istorio polit honen protagonista.
TIPI-TAPA, SUSANNA MARTIN
ZONBAT DIRU, HAINBAT MIRU, PXIX ETA TTIPILO du Elkar argitaletxearekin. Zazpigarrenari tokatu zaio orain. Eta beste aunitzez jarrai dezala!
HOMO, SUAK GUZTIA ALDATU ZUENEAN, DANIEL PIQUERAS FISK
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
ZK. 04 AUZOMORRO Sanvi
06 AMETS ALOKATUAK Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
12 INDAR PRODUKTIBOA Adur Larrea
16 ARRANOTXU ZaldiEroa
18 KOMIKITAUN elkarrizketa Gregorio Muro “Harriet”
20 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe
26 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
27 ZEHARKALDI BAT 36 ZENTABOREN TRUKE Susanna Martin
hurrengo zenbakia 2018ko ekainean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
LAGUNTZAILEAK AZALAREN IRUDIA: Julen Ribas.
KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Iñigo Astiz, Joseba Beramendi,
Harkaitz Cano, Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Igor Leturia, Susanna Martin, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.
Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
Harriet 186
“EZ ZAIZKIT SINESGARRIAK IRUDITZEN ZINTZOAK ETA GAIZTOAK ARGI BEREIZTEN DITUZTEN FILMAK”
B
erpizkunde baten historia da Sorgin seinalea komikiaren historia. 1611. urtea da Uztaritzen, eta inkisizioak sutara kondenatu du Elbira Goitia protagonista, azken unean ihes egitea lortu, ordea, eta bizirautea abentura bilakatuko zaio bortizkeriaz betetako mundu batean. Errealismo handikoa da kontakizuna, eta zorrotz dokumentatuta daude detaile guztiak. Eusko Jaurlaritzaren Habeko Mik egitasmoaren bultzadaz 1982an kaleratu zuten kontakizun horren lehen pieza Gregorio Muro Harriet gidoigileak eta Daniel Redondo marrazkigileak, eta Frantziako merkatura ere heldu ziren gerora. Bost liburuxka argitaratu zituzten han, guztira, eta milioi bat ale inguru salduko zituztela dio Harrietek. Oraindik orain, berriz, bilduma horiek guztiak liburu bakarrean bildu ditu Harriet argitaletxeak, kolore guztiak zaharberritu eta hainbat kontakizun ere gehituta. Onartu du gidoigileak: “Liluratuta gelditu naiz ni neu ere, orain dela 30 urteko komiki hark zer gaurkotasun duen ikusita”. Ez da, bada, sorginkeria izango? Ez, ez. Gehiegi pentsatu gabe egin nuen lan hura, instintu hutsez. Denborarekin gidoigintzaren arauak eta teknikak ikasi ditut, eta orain badakit lana ongi egin nuela. Nire aita Hernaniko zinemako proiektatzailea zen, eta, etxean kontatzen didatenez, astebete nuenetik eramaten ninduten zinema aretora. Beti egon naiz han sartuta. Horregatik, komikiarekin hasterako, mila pelikula nituen buruan, eta ikusten nituenen moduko gauzak kontatzen saiatzen nintzen. Ez nintzen kontziente, baina memorizatuta nuen teknika. Gramatikarik jakin gabe, hitz egiteko gai den haurra bezala. Hori da. Nik igarri baino ez nuen egiten kontakizunak ikuspuntu bat behar zuela. Ez nuen jakiten, baina igartzen nuen. Ohartu nintzen norbaiten ikuspuntuarekin identifikatu behar nuela kontakizuna, eta orduan erabaki nuen gaia gertuko egin behar zitzaidala. Egin
nezakeen taberna irlandar batean dagoen irlandar bati buruzko istorioa, baina topiko guztietan eroriko nintzen ziur, eta faltsua izango zen. Horregatik erabaki nuen protagonistak hemengo norbait izan behar zuela, baina ez euskaldunok zenbat balio dugun erakusteko; euskal istorio bat kontatu nahi nuen munduan. Kontatu nahi nuen denoi gertatzen zaigun zerbait, hizkuntza unibertsal batean, eta lortu genuela uste dut, horren froga baita komikia Europa osoan publikatu dela. Bestetik, argi nuen, abenturez gainera, kontatzen nuenak izan behar zuela osagai emozional bat ere. Emozio puntu horrek ematen dio gaurkotasuna lanari.
“Aita zinema proiektatzailea zen, eta komikiarekin hasterako mila pelikula nituen buruan” Elbira Goitia da protagonista. Nola sortu zen pertsonaia? Ez da komikietan izaten diren pertsonaia femenino tipikoa. Garai hartan bi motatakoak izaten ziren komikietako emakumezko pertsonaiak: edo salbatu beharreko biktima gaixoak ziren, edo, bestela, jarrera erabat maskulinoak zeuzkaten emakume gorputz idealeko superheroi modukoak. Gure komikiko protagonista etxekoandre bat da; nortasun gogorreko etxekoandre bat, bai, baina etxekoandre bat. Kontentzio ariketa handia egin behar izan nuen pertsonaia garaiko
testuinguruan kokatu, eta anakronikoa ez izateko. Eta halere, bere garairako, oso emakume aurreratua da. Aurre egiten die gizonei. XVII. mendean ia onartezina zen hori, baina pentsatzen dut beti egongo zirela halakoak, halakorik ezean, sekula ez baikinen heltzen ariko gaur egun heltzen ari garen lekura. Hamaika zapalkuntza eta bazterkeriaren aurka egitea suertatzen zaie protagonistei. Biziraupena bada nahikoa abentura? Zapaltzaileak eta zapalduak dira gaia, baina erakusten dut emakumeek baztertuen arteko baztertu izaten jarraitzen dutela ere. Hori kontatu nahi nuen. Sorgin ehiza kontatzen du lehen istorioak. Pobreak zapaltzeko baliatu zuten inkisizioa boteretsuek, baina batez ere emakumeei aurka egiteko. Agoteak agertzen dira liburuko bigarren istorioan, eta erabat baztertutako giza taldea ziren agoteak gure gizartean. Herri xehearen bizitza deskribatzen dut hirugarrenean, eta pikarokeriaren erregistroa erabiltzen dut horretarako, genero hori oso zabalduta baitzegoen garai hartako Espainiako literaturan. Genero indarkeriaren gaia ere sartzen dut hor. Eta, gero, mistikoago jartzen naiz laugarren kontakizunean, alkimiaren gaia hartzen dudalako. Edonola ere, garai hartako Espainian moriskoek bizi izan zuten bazterketa ere kontatzen dut hor; nola kaleratu zituzten, eta nola ezarri zuten odol garbitasunaren ideia. Hori ere beste bazterketa bat izan zen. Liburuan ez dago heroi argirik. Pertsonaiarik zintzoenek ere beti dute orbanen bat, eta maiz helburu on batek gidatzen ditu pertsonaiarik gaiztoenak ere. Pertsonak dira. Niri zintzoak eta gaiztoak argi bereizten dituzten filmak ez zaizkit sinesgarriak iruditzen. Noski, badago jende gaiztoa eta jende ona ere, hor dago Hitler, adibidez, baina gainontzeko guztiok, gris horretan gabiltza; ez gara ez onak ez gaiztoak ere. Helduentzako kontakizunak sortzen saiatzen naiz, eta horretarako sinesgarritasuna eman behar diet pertsonaiei. Ez zait interesatzen ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazka bat irudikatzea, interesgarriagoa iruditzen zait gaizkia eta ongia gutako bakoitzaren barruan daudela ikusaraztea. Bestetik, boterearen aurka nago, akrata xamarra naiz, eta hori ere ikusten da. Liburuaren azalak besterik iradoki dezake, baina erabat errealista da kontakizuna. Azal honekin memoria freskatu nahi nien gaztetan komikia irakurri zutenei. Hau izan zen seriearen azal ikonikoa. Pentsa dezakezu kontakizuna fantastikoa dela, baina orriztatzen baduzu berehala ikusiko duzu ez dela hala. Sorgin seinalea-n bezala, gai historikoak dira zure beste lan askoren ardatza. Noiz hartu zenuen erabaki hori? Bi marrazkilarirekin hasi nintzen lanean. Daniel Redondorekin Jon eta Mirka egin
komikian agertuko ziren lekuetan dokumentazio lana egiteko. Latza da kontakizuna, halere: inkisizioa, torturak, exekuzioak, herritarren arteko salaketak, emakumeen aurkako bortizkeria... Latza da kontakizuna, XVII. mendean mundua ere latza zelako. Bizirik erretzen zituzten sorgin izateaz akusatutako emakumeak, eta eguneroko gauza txikiei ere eragiten zien zapalkuntzak. Aste Santuan larrua jotzeak zer ondorio zekartzan kontatzen dut, esaterako. Apaizaren sermoiaren bidez erakusten dut zein zen garai hartan indarrean zegoen fanatismoa. Egoera horretan bizi zen jendea. Edozein bizilagunek zuen zu saltzeko aukera. Jendea ez aspertzea da nire helburua, eta, aldi berean, saiatu naiz gauza horiek guztiak transmititzen ere.
nuen, eta Francisco Fructuoso Esparzarekin Justin Iriart. Biak saldu genituen Frantzian, baina askoz ere harrera hobea izan zuen Justin Iriart-ek, eta horrek pista eman zidan gai historikoak lantzen jarraitzeko. Asko gustatzen zitzaidan ildo hori. Eta horren ondoren Sorgin seinalea izan zen nire lehen lana Euskal Herrirako, eta hori ere Frantziara eraman genuen gero.
“Emakumeek baztertuen arteko baztertu izaten jarraitzen dutela ere erakusten dut” Gustuko duzu dokumentazio lana? Oso ongi pasatzen dut. Orain Internetekin askoz ere errazagoa da, baina lehen orduak pasatzen nituen liburutegiz liburutegi eta artxiboz artxibo. Ikerketa historiko horretan maiz harritzen naute ezagutzen ez nituen gauzek. Gustatzen zait hori, eta gustatzen zait fikzioaren bidez jendeari harridura hori transmititzea ere. Redondo marrazkilariak ere irudi bakoitza egiteko dokumentazio lan handia egin zuen? Bere kasa egin zuen lan horren zati bat berak, baina elkarrekin ere aritu ginen. Komikian agertzen diren lekuak bisitatu genituen. Baztanen izan ginen, Logroñora joan ginen, Zaragozan, San Vicente de la Sonsierran... Lekuan lekuko jendeari galdetuz eta artxiboetan begiratuz deskubritu genuen XVII. mendean zer eraikin zegoen eta zein ez. Oraindik ez zegoen Internetik eta jende asko elkarrizketatzen genuen. Aste bete edo bi aste ematen genituen
Abenturaren bidez kontrabandoan sartzen dituzu, beraz, bestelako gogoeta horiek? Maite dut abentura, baina beti darabiltzazu kezka batzuk buruan, eta haiei buruz idatzi ahala joaten zara haiei buruz gogoeta egiten. Niretzat istorioek beti izan behar dute gai bat. Alde batetik dago zer gertatzen den, garapen dramatikoa, eta beste aldetik dago zer kontatzen den, garapen tematikoa. Nire ustez, horregatik mantentzen du gaurkotasuna lanak. Giza sentimendu eta jarrerei buruz mintzo da. 248 orri, eta, halere, guztiz itxi gabe bukatzen da liburua. “Jarraituko du” batekin bezala. Bai. Berez, liburu erdi bat gehiago ere badago idatzita. Frantziako argitaletxea aldatu egin genuen, eta hasia genuen serieko bosgarren liburua. 62 orri izango zituen lanak, baina tartean enkargu garrantzitsu bat heldu zitzaion argitaletxeari, eta eten egin nahi izan zuten Sorgin Seinalea. Borrokatu egin nuen mantendu zezaten, baina, azkenean, beste argitaletxe batera jo behar izan nuen. Prest genuen kontakizun hura bi ataletan banatzea adostu nuen haiekin, baina, tamalez, lehen zatia bakarrik kaleratu ahal izan genuen. Homosexualtasunaren eta prostituzioaren gaia lantzen zituen. Erditik moztuta dago kontakizuna, eta horregatik erabaki dugu oraingo bilduman ez sartzea. Gidoia oso-osorik idatzita dut, halere. Beraz, jarraituko du? Baliteke, nork daki, baina lan berriekin nabil oraingoz.•
SORGIN SEINALEA GIDOIA: Harriet / IRUDIAK: Redondo PREZIOA: 40 € ORRI KOPURUA: 248 EDITOREA: Harriet ediciones
719
20
BAS LATIK BERRI ONIK EZ
GIDOIA: Asisko / IRUDIAK: Joseba Larratxe
21
22
BASOLATIK BERRI ONIK EZ
23
paperezko aldizkarian jarraitzen du...