Xabiroi 46

Page 1


Harpidetu zaitez!!

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia UDAZKENEKO KOMIKI ZAPARRADA, CONTINUED Aurreko zenbakian hasi ginen udazkenean atera diren euskarazko komikiak zerrendatzen. Hemen daukazue zerrenda horren jarraipena. Bukatu ez dena, bestalde, albiste hauek idazteko garaian bai baikenekien gehiago ateratzekoak zirela. Beraz, jarraituko du...

GEREZI GARAIA, BELATZ Txalaparta argitaletxeak Lucio Urtubiaren bizitza kontatu nahi izan du komiki batean. Cascanten (Nafarroa) 1931n jaio eta oraindik bizi den anarkista ezagun honen bizitza kontatzeko modukoa da izan ere:

soldadutzan zela militarrei lapurtutako materialarekin estraperloan aritu zen, Frantzian banku-lapurretan aritu zen (desjabetzeak deitzen zien) eta faltsifikatzailea ere izan zen. Mikel Santos Belatzek eraman du aurrera, ongi eraman ere, Gerezi garaia izenarekin argia ikusi duen proiektua.

ARDITUTAKOAK, MIKEL BEGOÑA ETA ADUR Bertsolari aldizkariaren 2017ko neguko zenbakia komiki bat da. Aldizkarian atalka eta osatu gabe ateratako komiki bat hartu eta komiki osoarekin aldizkariaren zenbaki berezi bat osatzea lehenago ere egina zuen, Nork komikiarekin hain zuzen ere. Hori bera da Mikel Begoña gidoilariak eta Adur

marrazkigileak ondutako Arditutakoak. Ameriketara aberasteko asmotan joandako euskal artzainen road movie ero bat da Arditutakoak. Izenburuak bakardadeak erotutako artzainei jartzen zieten izenari egiten dio erreferentzia.

SORGIN SEINALEA, HARRIET ETA DANIEL REDONDO Iragan mendeko 80ko hamarkadan Gregorio Muro Harriet gidoilariak egindako komiki-sailetatik ezagunena izango da Sorgin seinalea. Bost albumez osatuta zegoen saila Habeko Mik-ek argitaratu zuen euskaraz, eta Frantzian ere atera zen. Hala ere euskaraz, azken albuma erabat osatugabea zegoen, komikiaren krisiak saila bertan behera uztea ekarri

NESKA HURA HEGAN HASI ZEN EGUNA, BEKA, MARKO ETA MAËLA COSSON Marko gure laguna arrakasta handia izaten ari da Frantzian Bambook ateratzen duen eta Harriet argitaletxeak gurera dakarkigun sail honekin. Urte hasieran saileko lehen albuma atera zuen, Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa; orain, berriz, bigarrena argitaratu du, Neska hura hegan hasi zen eguna. Clémentinek bere burua eta zoriontasuna aurkitzeko bidearekin jarraitzen du. Marrazkiak Markorenak dira, gidoia BeKarena eta koloreak Maëla Cossonenak.

H28k ARKATZAK UTZI DITU! UNILATERALKI ERABAKI DUTE JARDUERA BERTAN BEHERA UZTEA Duela bi urte Charlie Hebdoren aurkako erasoei erantzun gisa sortu zen sareko H28 aldizkari saretirikoa. Eta, tamalez, irailean atera zuten azken zenbakia. Beti beraien ezaugarria izan den umore tonuarekin, esan dute unilateralki eta aberasten ez zirela

ITZULERA, BRUNO DUHAMEL Harriet argitaletxearen beste nobedadeetako bat. Bruno Duhamelen komiki hau Bamboo etxeak atera du Frantzian aurten bertan. Urte askoan zehar nazioartean ibili den artista famatu bat bere sorterrira itzuliko da espekulazio turistikoari aurre egiteko, baina hilik gertatuko da...

baitzuen. Lehenengo lauak bildu ditu Harriet argitaletxeak edizio eder batean, frantsesezko argitalpenean soilik atera ziren edo argitaratu gabe zeuden orri osagarri batzuk barne. XVII. mendeko euskal sorginen ehiza du gai nagusia baina ez bakarra. Izan ere, inkisiziotik ihes egin behar duten emakume protagonistek Europako hainbat herritan zehar biziko dituzte abenturak. Liburu oso gomendagarria, Daniel Redondok maisuki marraztuta.

serie honek bi album zituen, eta orain biak irakur ditzakegu euskaraz tomo bakarrean. Roger Seiterrek idatzitako nobela beltz honetan paraleloan joango dira hilketa baten ikerketa eta susmagarri nagusiaren oroimena eta identitatea berreskuratzeko prozesua. Pascal Regnaulden marrazkiak ditu komiki honek, nobela beltz bati dagokion moduko (ia) zuri-beltzean.

ZULO BAT OROIMENEAN, ROGER SEITER ETA PASCAL REGNAULD Harriet argitaletxeak Frantziatik gurera ekarri duen beste komiki bat: Zulo bat oroimenean. Éditions du long bec argitaletxearen

ikusirik hartu dutela erabakia. Euskal komikiaren panoramak asko galtzen du ziztatzaile hauek gabe geratuta...

INTXAURRONDOKO KOMIKISOLASALDIAK 2017-2018 KURTSO BERRIA HASI DA! Hileroko bigarren astearteetan arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean egiten diren saio hauetatik 4 euskaraz dira, albisteen txoko honen egileak gidatuta. Azaroan Marjane Satrapiren Persepolis ezaguna izan genuen mintzagai, eta beste hiru saioetan euskarazko komikiak izango ditugu ardatz eta egileen presentziarekin gozatu ahal izango dugu: urtarrilaren 9an Asiskoren Eusklabo alaiak komikia landuko dugu; martxoaren 13an Eider Rodriguez eta Julen Ribasen Santa Familia aztertuko dugu, eta maiatzaren 8ko saioa Xabier Paya eta Patxi Gallegoren Nork komikiaren inguruan izango da.

www.kontaizu.eus

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973


ZK. 04 AUZOMORRO Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 ARRANOTXU ZaldiEroa

16 KOMIKITAUN elkarrizketa Asisko Urmeneta

18 ZILARREZKO ERRALDOIA Harriet eta Patxi Pelaez

25 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

26 KOXKA Iñigo Astiz, Dani Fano eta Iñaki Holgado

30 SALBATZAILEA BeKa, Marko eta Maëlla Cosson

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus

hurrengo zenbakia 2018ko otsailean! LAGUNTZAILEAK

KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EGILEAK: Iñigo Astiz, Marko Armspach, Joseba Beramendi, Maëlla Cosson, Bertrand Escaich, Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Igor Leturia, Gregorio Muro, Manu Ortega, Patxi Pelaez, Caroline Roque, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

AZALAREN IRUDIA: Xabier Sagasta. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016


4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi


5


Asisko 166

“SUMISIOA DA ERABATEKOA”

R

OBINSON ETA OSTIRAL MUNDUKO KONDOMINIORIK TXIKIENEAN BIZI DIRA, BIDASOAKO UHARTE BATEAN. ROBINSON EZ DA BERTAKOA, BAINA BERAK DU IRLAREN AGINTEA. BERA DA NAGUSI ETA OSTIRAL MENEKO. INDIGENA GAIXOAK, ORDEA, EZ DU SUSMATZEN KOLONIZATUA DAGOENIK ERE. BAINA DENA ALDATZEKO ZORIAN DAGO. ROBINSONEN NAGUSIGOA ZALANTZAN JARRIKO DUTEN OIHARTZUNAK HELDUKO DIRA UHARTERA. IREKI EUSKLABO ALAIAK ETA, HERRIEN INDEPENDENTZIARAKO ESKU-ORRI, DESKOLONIZAZIORAKO SENDAGAI, BESTELAKO ERREALITATE BAT IRUDIKATUKO DUZU ASISKO URMENETAREN ESKUTIK. Matrix filmeko Neok hartzen duen pilula gorriaren efektu bera eragin nahi du Eusklabo alaiak komikiak? Bai. Izan ere, kapituluetako batek izena du Baromatrix. Kasualki, Euskobarometroak beti erraten du, urtez urte, independentzia zaletasuna gainbehera doala, jendea kontent dagoela Estatu(tu)s Quoan... baina estatistikak badauzka bere tranpak.

Matrix induzitu batean bizi gara: “txuletoia oso ona da”, “Katalanek nahi lukete kupoa eduki”, eta halakoak, ohartu gabe kupoa dela egiazki gerrako tributo bat! Zanpatu gintuzten eta inposatu ziguten hori. Eta, gainera, Irune Lasa Berriako kazetariak oso ongi esplikatua du nola pagatzen diren kupo horrekin autonomian ez dauden eta Espainiak ematen dituen zerbitzuak: Audientzia Nazionala, espetxeak eta aduanak. Gu pagatzen ari gara gure esklabotza! Nik handik eta hemendik bildu ditut gauzak Matrixen bizi garela erakusten dutenak. Hasi

“Nahi nuen kronika umoretsu bat egin erakutsiz nola pasatzen ahal den herri bat sumisiotik emantzipaziora” tapiza altxatzen, eta ohartzen zara estruktura sozial, kultural eta politiko guztiak daudela sortuta gu sumiso bilakatzeko. Eta, bai, nahiko nuke komikiak pilularen efektu bera eragitea. Zer da Eusklabo alaiak? Liburu didaktikoa? Masen agitaziorako propaganda? Teleberri grafikoa? Ikusgarri bilakatu nahi nuen independentzia liburuan. Horregatik bukaeran bildu dut Brasilgo aipu bat erraten duena artearen egitekoa ez dela bakarrik gertatu dena

kontatzea; esperientzia erreala ere eragiten ahal duela. Nik irudikatu nahi izan dut herria libertatean. Horregatik teleberri grafikoarena. Eleberri grafikoa oso kontzeptu iruzurtia egiten zaidalako, batetik, eta, bestetik, nahi nuelako kronika bat egin, umoretik betiere, erakutsiz nola pasatzen ahal den herri bat sumisiotik emantzipaziora. Kolonizatuak ez baldin badaki kolonizatua dagoela, nora jo erantzunen bila? Historiara? Poesiara? Nora jo zenuen zuk? Ni historiazalea naiz, eta historia da oso inportantea. Horregatik botereak egiten du hainbeste indar historia bera ezabatzen. Niri oso deigarria egin zait independentzia afrikarren historia. Zergatik ez digute kontatu hori? Herenegun pasatu dira, eta hortik atera dira lehen lerroko intelektual batzuk ezagutzen ez ditugunak: Lumumba, Sankara, Zongo... Argi dago zergatik ez zaigun kontatzen jende horren historia.


717

Eta, halere, etengabeak dira datu historikoak liburuan. Niri bere momentuan historiara jotzeak eman zidan argumentu gehiago sentitzen dudana izendatzeko. Herri bat gara mendeetan eta mendeetan zanpatua izan dena, hizkuntza ukatu batekin, eta hori bizi izan dugu guk txikitan, eta gure gurasoek txikitan, eta gure aitatxi-amatxiek txikitan, eta horrela ez dakit zenbat belaunaldiz. Sentitzen duzun ezinegona azaltzeko historiak ematen du pista bat. Eta historia hori dugu alde, baina orain historia guk behar dugu egin. Guk behar dugu egin gure historia; guk, ez besteek, ez Robinsonek. Konkistatzaileak kontatu ohi du historia, eta narratibaren jabe izaten da. Zein baliabide ditu konkistatuak horri aurre egiteko? Oraingo Robinsonek ezartzen ditu hemen arauak, eta arau horien arabera ez dugu historia kontatzerik. ETBko Euskalduna naiz eta zu? programarekin gertatu zena oso adierazgarria da. Emmanuel Macron Frantziako presidente izateko hautagai zenean, izan zuen elkarrizketa bat Aljeriako kazetari batekin, eta aljeriarrak gutxi gorabehera erran zion: “Itzuli zure herrira eta erran gure lagun frantsesei ez diegula batere gorrotorik; zuek zeuen narratiba nazionala daukazue, eta guk geurea”. Baina hori ere ukatzen zaigu guri, ze besteen pean garen bitartean narratiba nazionala da Patria, Fernando Aranbururena, baita Ocho apellidos vascos ere, eta egiten baldin baduzu kontrakoa, ez dizute uzten. Ukatzen zaigu gure narratiba propioa edukitzea ere. Gaixotasuna onartzea da sendabidearen lehen urratsa? Dudarik gabe. Hemen badugu kasuistika zabala: “Aurreko batean okindegian...”, eta “lagun batek erran zidan behin...”, eta halako zenbat eta zenbat. Kasuistika horrekin batzuek tesiak egiten dituzte, eta nik komiki bat egin dut. Erakutsi dut egunerokoan zenbat Robinson ezagutzen ditugun, batzuetan ohartu ere egin gabe Robinson direla. Euskal Herrian bizi diren erdaldun batzuk sentitzen dira jaun eta jabe eta errege eta erregina, eta berdinak, eskubide berdinekin. Guk ez dugu aldeko legerik, kontrakoak, ordea, nahi adina, eta ondoeza sentitzen dugu. Gehienetan euskaldunok ohartu egiten gara, hori dugu alde, gero nola bideratzen dugun hori, hori jada beste gauza bat da. Baina Robinsonen papera jokatzen ari dena ez da ohartzen. Eta liburu honekin egin nahi nuena zen hainbat lagunengana joan, eta nik kontua nola ikusten dudan esplikatu. Robinson direla ohartarazi. Eta Robinson izateak ez du erran nahi kanpokoa izatea. Robinson da zapalkuntza egiten duena, berdin da izatea kanpokoa eta

EUSKLABO ALAIAK GIDOIA ETA IRUDIAK: Asisko PREZIOA: 20 € ORRI KOPURUA: 124 EDITOREA: Gureberriak

tankeekin etorria edo bertakoa izan eta bat egiten duena harekin, niretako denak dira Robinson. Eta Ostiral da egiten duena Herriaren emantzipazioaren alde, bera hemengoa izan edo kanpokoa izan.

Zerk bihurtzen du jende multzo bat herri? Rodney Gallop diplomatiko ingelesak erran zuen gure karakteristika nagusia dela insularitatea. Oso polita iruditu zitzaidan hori. Baina gertatzen da Crusoe bere indar guztian ari dela gure arteko loturak urratzen, bere ereduaren arabera formateatu eta asimilatu nahian. Joxe Azurmendik erraten zuen gu ez garela irla bat eta ez dugula izan nahi, baina nik nahi bai, nik nahi dut irla bat izan, artxipelago erraldoi batean mundu guztiko beste herriekin, bisean bis, berdintasunean. Herri-irla bat, beraz? Komikian behin eta berriz aipatzen da indarraren kontzeptua. Oraingo egunean, hain zanpatuak gauzkate, eta, gainera, beren narratiba nazionala hain potentea baita, irudi du indarra dela hitz debekatu bat guretzako, eta, aldiz, indarra da bai

“Plazera izan da niretzat papera errekuperatzea, eta borragoma, arkatza eta errotulagailuak” jendearengan, bai landareetan, bai beste edozein elementutan balio desiragarri bat. Indarra behar dugu. Herri honek izan du indarra subiranotasuna izateko eta mendeetan atxikitzeko, gero beste batzuk potenteagoak pasatu zaizkio gainetik, baina badugu aski indar oraindik ere errateko herri bat garela. Bada definizio interesgarri bat horri buruz. Arrazoirik gabeko indarra da tirania, eta, berriz, indarrik gabeko arrazoia da bilakatzea aborigenak. Ze, bai, aborigenek klaro badutela eskubidea, baina

indarrik ez dutenez, deus ez dira munduan. Guk behar duguna da gure arrazoiari indarra eman. Dokumentazio lan espezifikoa egin duzu komikirako ala urtetan ganbaran pilatutako informaziotik tiraka aritu zara? Niretako terapia bat izan da, eta komikia, bera, berez atera da. Dokumentazio grafikoa oso gutxi da, hori delako nire barne unibertsoa, eta aipuak ere aurrez buruan nituen. Azken aldi honetan liburu asko irakurri ditut XX. mendeko independentzien inguruan. Horretan gauza asko ikasi ditut. Adibidez, independentzia aldarrikatu, Frantziarekin adostu, eta transferentziak iritsi zitzaizkion herri bati bi hilabetean. Zuk pentsa erakunde horiek Gasteizen eta Iruñean (eta orain Baionan ere eredu bera), 40 urte eta transferentzia guztiak oraino ez direla iritsi! Nola ez direla iritsi? Afrikako errepublika berrietara bi hilabetean iritsi ziren guztiak, baina Espainiak bere entitateetara transferitzeko lau hamarkada, eta ezin. Eta lehendakarien estrategia? Eskatzen jarraitzea; Testualki. Sumisioa da erabatekoa. Grafikoki zein aldaketa egin dituzu aurreko lanekin alderatuz? Prozedura ikaragarri gustatu zait. Udaberria eman dut paperaren gainean, arkatz urdin horiekin, eta plazerra izan da niretzat papera errekuperatzea, eta borragoma, arkatza eta errotulagailuak. Ikaragarri gustura ibili naiz. Horiek gero eskaneatu, eta letra sartu diet. Gauza asko ikasi ditut eta gozatu dut. Erabat libre sentitu naiz, gainera, ze gidoia nirea da, eta editoreen partetik ere nahi nuena egiteko libertatea izan dut. Azkenerako, pertsonaiak gero eta naturalago atera dira. Eskua solteago eta gustura. Independentziatik gertu al gaude? Noiz baino gertuago? [Barreak]. Independentzia hurbilago dago, bai. Gero eta hurbilago. Atzo baino hurbilago. Egoeraren kontziente izatea, nire ustez, urrats bat da. Eusklabo alaia abiatzeko laukitxoan dago, eta lehen urratsa da eusklabo kontzientea izatea. Hurrengoa litzateke ohartzea askatasuna lortu nahi duela, eta horretarako urratsak ematea. Nik bai, nik nire burua ikusten dut herri librean bizitzen, eta marrazten, eta uste dut oraingo egoera politikoak lagunduko duela. Nahitaez espejismo batean bizi baginen, edo batzuk behintzat bizi baziren, orain Kataluniako kasuarekin oso argi gelditu da ezetz. Eta halere segitzen dute erraten nahi dutela Rajoyrekin hitz egin, eta berak ez duela nahi. Bistan da ezetz, berak ez du legitimatuko bera deslegitimatzen duena. Hori da Audre Lourde idazleak erraten duena, nagusiaren tresnekin ez dela desmuntatzen ahal nagusiaren etxea.•


18

ZILARREZKO ERRALDOIA


GIDOIA: Harriet / IRUDIAK: Patxi Pelaez

19


20

ZILARREZKO ERRALDOIA


21

paperezko aldizkarian jarraitzen du...



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.