Xabiroi: 41. zenbakia, 2016ko urria

Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia torpedoz erasotutako Lusitania itsasontziaren hondoratzearen gertaera historikoa kontatzen da, intrigaz betetako istorioan.

BESTE LAU KOMIKI EUSKARAZ! Euskarazko komiki berrien agerpenak ez du etenik, eta horrela jarrai dezala!

ALTZA PORRU, HAINBAT EGILE Jakoba Errekondo ezagunak iaz Argiarekin ateratako Bizi baratzea liburu arrakastatsuaren jarraipena edo osagarria da Altza porru komiki hau. Hartan baratzezaintzari buruzko bere jakintza eta gomendioak bildu zituen; beste honetan, berriz, baratzearen inguruko bere testu ludiko-poetiko batzuk daude, baina batez ere baratzea gaitzat duten hainbat komikiz osatuta dago. Egile ugarik osatu dute, horietako asko Xabiroiko irakurleentzat ezagunak: Unai Iturriaga, Asisko, “Mattin” Martiarena, Ainara Azpiazu “Axpi”, ZaldiEroa, Unai Gaztelumendi, Antton Olariaga eta Joseba Larratxe.

JON ETA MIRKA, GREGORIO MURO “HARRIET” ETA DANIEL REDONDO

EMAKUMEAK ETA EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO Gregorio Muroren Harriet argitaletxea, IKASTAROA DURANGON UDAZKENEAN besteren artean, 80ko hamarkadan berak gidoitutako komikien edizio osoak berrargitaratzen ere ari da. Iaz

S.O.S. LUSITANIA, COTHIAS, ORDAS ETA MANINI Harriet argitaletxearen eskutik datorkigu Frantziako hiru albumeko serie honen edizio osoa, gidoia Patrick Cothias ezagunak (L’épervier sonatuaren gidoilaria) eta Patrice Ordasek eta marrazkiak Jack Maninik egindakoak dituena. 1915ean alemanek

ANDRAGUNEA EMAKUMEON TOPAGUNEAK ANTOLATUTA ETA JOSUNE MUÑOZ ADITUAREN ESKUTIK Durangoko Andragunea Emakumeon Topaguneak Emakumeak eta euskal komikigintza ikastaroa antolatu du. Urritik abendura bitartean izango da, ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Skolastika zentroko Josune Muñoz aditua izango da irakaslea. Interesgarria zinez!

Azaroaren 5etik 12ra izango dira, ondoko ekitaldiekin: komiki kolektibo baten sorkuntza Tabakaleran, Javier de Isusiren Asylumen inguruko solasaldia Kaxildan, Susanna Martinekin komikitailerra Intxaurrondoko Kultur Etxean, komiki sozialen inguruko solasaldia David Zapirainekin Tabakaleran, Superwomen solasaldia Ainara Azpiazu Axpirekin Tabakaleran, Susanna Martinen Gaza Amal eta Antonio Altarriba eta Quimen El ala rota komikien aurkezpenak, Les hyenesen kontzertua, erakusketak...

04 AUZOMORRO Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

12 AMETS ALOKATUAK

JULEN RIBAS EUSKADI FANTASTIKOA ERAKUSKETAN

Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado

AZAROAN IZANGO DA DONOSTIAKO LIBURUTEGI NAGUSIAN

18 KOMIKITAUN elkarrizketa Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado

KOMIKI-JARDUNALDIAK BILBON ETA DONOSTIAN URRIAN ETA AZAROAN

ZARRAKAMALDA, IÑAKI MARTIARENA “MATTIN” Badirudi euskaldunon artean boladan dagoen gaia dela hau, baratze bati buruzkoa baita Iñaki Martiarena “Mattin”ek Txalaparta argitaletxearekin atera duen Zarrakamalda komiki mardula (ia 300 orri!). Tira, ez da baratzearen ingurukoa soilik, Lokatza ezizeneko pertsonaiaren barnearazoak eta baratzea aurrera ateratzeko abenturak kontatzen dira bertan, modu polit eta umoretsuan.

zuzenduta. Bestetik, Komikiguneak 3 zangotako komiki solasak antolatu ditu aurten bigarrengoz. Solasaldietatik lehena ekainean izan zen, eta beste biak orain izango dira, urrian. Adi egitarauei!

Justin Hiriarten txanda izan zen, eta orain Jon eta Mirka berreskuratu du. Gazteentzako zientzia fikziozko komiki hau abenturaz, robotez eta estralurtarrez betea dago. Serie honen lehen albuma bere garaian euskaraz ere atera zen, baina bigarrena ez zen hemen argitaratu, soilik Frantzian eta beste herrialde batzuetan, beraz euskal publikoarentzat berria da.

KOMIKI SOLASALDIAK DONOSTIAN INTXAURRONDOKO SOLASALDIAK ETA 3 ZANGOTAKO II. KOMIKI SOLASAK Donostian kurtso honetan bi komikisolasaldi sorta izango dira: Batetik, Intxaurrondoko komiki solasaldiak izango dira bertako Kultur Etxean hilean behin, urrian hasita maiatzeraino. Bost gaztelaniaz izango dira, Juanma Diaz de Guereñuk zuzenduta, eta beste lau euskaraz, Igor Leturiak

PARRAPEAN BILBON ETA KOMIKILABEA DONOSTIAN Aurten hirugarrengoz, Parrapean Komiki Egunak egingo dira berriz ere Bilbon. Ekitaldi gehienak urriko azken aste bukaeran izango dira. Hala ere, hainbat erakusketa izango dira aste batzuk lehenagotik: Gerra zibila komikietan (Bidebarrietan), Marlene Krause eta Irkus Zeberio (Begoñako Udaltegian), Cavall Fort 50 urte eta Xabiroi (Karmeloko udaltegian), H28 (plazan) eta Antton Olariaga, marra eta hitza (Begoñako liburutegian). Adi 28-29-30eko aste bukaerako egitarauari! Bestalde, Donostian lehenbizikoz egingo dira Komikilabea jardunaldiak, Donostia 2016k antolatuta hiriko beste erakunde batzuekin elkarlanean.

20 ARRANOTXU

22 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

23 URA ETA DRONEAK

GETXOKO MANGA ETA KOMIKI AZOKAK

Yurre Ugarte eta Mai Egurza

AZAROAREN 12, 13, 18,19 ETA 20AN Euskal Herriko komiki azoka nagusiak, Getxokoak, azaroan izango dira aurten ere. 12 eta 13an Manga azoka izango da eta 18tik 20ra Komiki-azoka. Saltokiz, hitzaldiz, aurkezpenez, erakusketez eta sinatze-txandez beteta egongo da, beti bezala. Eta Xabiroi ere han izango da, bere izar guztiekin. Aurten, gainera, azokako erakusketa bat Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado Xabiroiko egileena izango da. Zuen bisitaren zain!

www.kontaizu.eus

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

ZaldiEroa

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan Euskadi Fantastikoa izeneko erakusketa egiten dute urtero, euskal komikigileren baten lanari eskainia. Aurtengoan Julen Ribas Xabiroiko kolaboratzailea (Azken garaipena eta Santa Familiaren marrazkigilea) izan da hautatua. Erakusketa Udal Liburutegian egongo da urriaren 29tik azaroaren 19ra.

31 HILAREN ESKUA Dani Fano eta Alex Orbe

hurrengo zenbakia 2016ko abenduan! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus AZALAREN IRUDIA: Dei Gaztelumendi. KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Joseba Beramendi, Harkaitz Cano,

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

Mai Egurza, Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Adur Larrea, Igor Leturia, Alex Orbe, Manu Ortega, Alex San Vicente, Yurre Ugarte, Asisko Urmeneta.

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

12

GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: Iñaki Holgado

13

14

AMETS ALOKATUAK

15

paperezko aldizkarian jarraitzen du...

14

AMETS ALOKATUAK

15

paperezko aldizkarian jarraitzen du...

10 18

“Teknikoki ahalbide ikaragarriak ditugunean gauza ezberdinak egiteko sormena itota geratu da eta denok berdina egiten dugu, eta hori tragikoa da”

HARKAITZ CANO IÑAKI HOLGADO N EA N RE A G N ZE RT SA RA TE BA O SE U “M GURE JARRERA OSO OTZANA DA”

D

ENETARIKO MUSEOAK DAUDE GAUR EGUN. GAZTARENA, SAGARDOARENA, ILEARENA, ESPIOIENA... BILDUMAZALEA DA GIZAKIA IZATEZ. KASIK KLEPTOMANOA. HARKAITZ CANO, KLEPTOMANO AITORTUA, JAPONIAKO AMA URPEKARIAK BEZALA, HISTORIA, ARTEA ETA LETRAK ARAKATZEN DITU TXUNDITUKO GAITUZTEN PERLA BILA. IREKI IÑAKI HOLGADOK MARRAZTUTAKO MUSEO BILDUMA ETA EGIN BIDAIA ADIMEN MOKOFIN BATEK BILDUTAKO PERLA ARTEAN. AZKEN BATEAN, ZER OTE ZEN, EDO ZERTARAKO OTE ZEN ARTEA?

Museo bilduma irakurtzeak badu antza museo batean sartzen garenean egiten dugun bidaiarekin, ezta? HARKAITZ: Bai, metamuseo bat litzateke nolabait, museoen museo bat balitz bezala. Hori da hasiera batean pertsonaia nagusiaren zeregina itxura batean, herrialde serio baten espioitza sare bat izango balitz bezala, baina han eta hemendik dauden museoak aztertzen egunak ematen dituena. Horregatik dago museo ezberdinen bilaketa bat, asmatuak printzipioz denak, baina badira guk asmatuak baino arraroagoak errealitatean. Zagrebeko hirigunean, adibidez, apurtutako harremanen museoa dago, Museum of Broken Relationships, eta bertan dira ikusgai jendeak harreman bat puskatu duenean bazterrean utzi dituen objektuak edo postalak, edo besteari kendu dizkionak, eta abar... Gure kasuan imajinazio ariketa bat da balizko museoen bila. Baina bidaia hau beti da aitzakia beste zerbaitez hitz egiteko. HARKAITZ: Museo batera sartzen garenean gure jarrera oso otzana da. Museo batera joaten garenean ere gure jokamoldea erraz aurreikus daiteke, oso esanekoak izaten gara. Bada gomendatutako norabide batean egin beharreko ibilbide bat, badago norbaitek ezarri duen bisitatu beharreko ordena bat, eta guk pausoz pauso bete egiten dugu. Askoz erakargarriago izan zitekeen modu anarkikoan bisitatzea museoa, edukitzeko bakoitzak bere istorioa. Godarden Bande à part filmean bezala, non hiru gaztek, ekintza gisa, Louvreko museoa lasterka ikusten duten. Oso eszena polita da. Aldarrikapen moduko bat da. museora sartzen denaren ikuspuntua zein den, eta zein izan

beharko lukeen, eta zein absurdoa den. Zooetan gertatzen dena: nork begiratzen dio nori? nor dago presoago? Nor gatibuago? Nor ari da zerbait antinaturala egiten hor? Hasiera batean komikian badago museo bisitariaren begirada hori jasotzeko asmo bat. Matrixeko biztanlea balitz bezala, Valeria protagonistak ere iniziazio-bidaia egiten du museoz museo. HARKAITZ: Bai. Zertarako egiten dira museoak? Museoak askotan egiten dira harropuzteko. Ez dugu oso urrutira joan beharrik. Euskal Herrian halako sukar bat izan da azken urteotan zure museoa izateko, zure interpretazio zentroa izateko. Azken batean, zure buruari dominatxoa jartzea ere bada, ezta? Badirudi Valeria bidaltzen dutela esanguratsuak izan daitezkeen museoak ikertzera, gero museoen museo izan daitekeen bat eraikitzeko. Gero ikusiko dugu ez dela horrela. Valeria nolabait erbesteratu bat da, deserriratu bat, eta bere deserriratzea museoak bisitatzea da. Pertsonaia gogaikarri bat bidali dezakezu Siberiara edo museoak bisitatzera, kasu honetan Valeria Siberiara bidali beharrean museoak bisitatzera bidali dute. Eta gu zer gara? Uber uharte totalitario eta poliziala ala Valeriak bisitatzen duen kanpoko mundua? HARKAITZ: Galdera zaila. Esango nuke bien nahasketa bat garela. Bidean gaude, Uber uhartera bidean, baina oraindik ez gara iritsi. Uber, azkenean, 1984 eta Bai mundu berria eleberrietako munduei omenaldia da. Ideia horren bertsioa da. Batzuetan xaloa ematen du horiek gaur egun irakurtzeak iritsi garen mailara

iritsita iritsita kontrolari dagokionez. Museoei buruz hitz egin dugunean museoetatik kanpo dauden museoei buruz ere hitz egin dugu. Valeria Uber irlara iristen denean, eta ikusten duenean zenbat segurtasun hesi igaro behar dituen bere herrira itzultzeko –aireportuetan denok daukagun sentsazio hori–, esaten du: hauxe da segurtasunaren museoa, hemen dago dena. Historiak eman duen segurtasunaren sofistikazio mailarik gorena. Horixe da aireportua, segurtasuneko trikimailu kontenporaneo guztien bilduma. Hori museotik kanpo ikustea ere bada Valeriaren hausnarketa bat. Alan Moorek dio gaur egun kultura denbora-pasa edota manipulazio tresna merkea bihurtu dela, eta hori tragediatzat hartu behar dugula ezinbestean. HARKAITZ: Hor badago Dubravka Ugrešić idazle kroaziarrari irakurri nion gogoeta: teknologiak lortu du surrealistek eta dadaistek desio zutena posible izatea. Alegia, denok artista izatea. Hori zen nolabait haien helburua. Denok gara artistak, denok eduki beharko genituzke baliabideak artea egiteko, eta zoriontsuago izango gara, eta lan

mekaniko gutxiago egingo dugu, eta arteari eskainiko diogu denbora gehiago; ikusle bezala, entzule bezala eta egile bezala. Gaur hori teknikoki posible da, ipar hemisferioan behintzat. Kontua da, teknikoki hori posible den unean lortu dutena izan dela hain zuzen surrealistek amesten zutenaren kontrakoa. Hau da, izan beharrean mundu bat ikuspegi aberatsekoa, sortzailea, originaltasun handikoa, denok egiten dugu gauza bera. Ateratzen ditugu argazki berdinak. Lautze bat eman da paradoxikoki. Berez teknologikoki artista haiek amesten zutena beharko luke izan, denetatik egin dezakegu orain. Teorian. Praktikan gure gaitasunaren mugak agerian geratu dira. Denok berdina egiten dugu denok berdina egiteko bulkadak jasotzen ditugulako. Teknikoki ahalbide ikaragarriak ditugunean gauza ezberdinak egiteko sormena itota geratu da eta denok berdina egiten dugu, eta hori tragikoa da. Asko jolastu zarete alegiazko museoak eraikitzen. Jolasa eta ironia komikian oso presente daudela iruditu zait. Tresna onak al dira? HARKAITZ: Derrigorrezkoak. Komikian, gainera, halako galbahe bat dago dena onartzen duena. Generoen arteko bitartekari oso ona da. Literaturatik datorrena, musikatik datorrenarekin edo telebistatik datorrenarekin nahastu ahal izatea luxua da. Eta umorea gaur egun... nik behintzat ez dut beste heldulekurik irudikatzen ironia erredentorea baino. Iruditzen zait artearen eta sormenaren mundua alde batetik oso dekadentea dela, gure ofizioa, batez ere idazlearena. Uste dut badagoela ilunsentiko zerbait, eta horri aurre egiteko modu bakarra umorea dela. Orkestrak jotzen jarrai dezala zerbait alaia hondoratzen goazen bitartean. IÑAKI: Idazleena dekadentea iruditzen bazaizu, zer esanik ez marrazkilariena. HARKAITZ: Idazleena are okerragoa dela uste dut. Edonork idatzi dezake orain, edozein da idazle. Baina marrazkilari bat izateko gutxieneko gaitasun bat behar da. IÑAKI: Hala ere, modan jarri diren estiloekin orain ez da beharrezkoa marrazkilari trebea izatea. Azken batean ematen du zerbait kontatzen jakitea dela interesa duen gauza bakarra. Kontatzen duzuna bizpahiru zirriborroz laguntzea. Zure lana berraztertzera eramaten zaitu horrek. HARKAITZ: Garrantzitsuena ez da, nonbait, marrazkilari ona izatea objektiboki, baizik eta sinestea zuk zeuk marrazkilari ona zarela, eta hori bai lortzen dutela. IÑAKI: Besteei sinestarazi. HARKAITZ: Hori zailagoa da. Jendea argazkilari ona dela sinestearekin konformatzen da. iPhone bat dut eta filtro batzuk, eta argazkilari ona izan naiteke. Batzuek halako oharkabetasunaz jokatzen dute.

Grafikoki oso mundu ezberdinak irudikatu dituzue Museo bilduman. Zein izan da irizpidea horiek definitzeko? IÑAKI: Hiri bakoitza besteetatik bereizten zuen ezaugarriren bat izatea bilatu genuen. Baten bat industrialago, besteren bat xumeago... kolorean ere egin genituen bereizketak. Eta gero, jakina, edozein lan luze egiten duzunean gertatzen den eboluzioa. Lehen orritik bukaerara estiloak aldatuz joaten zara, tresnak ere aldatzen dituzu, eta hori, derrigorrez nabaritu behar da, baina ezberdintasunak ez dira ageri-agerikoak. Xehetasunak dira. Irudikatzen genuen museo bakoitza estilistikoki bere hirian ongi integratzen saiatu ginen, baina ez dago erabateko ezberdintasunik. Uber irlaren estiloa besteena baina nabariagoa da. Hiri futurista bat izan behar zen. Erreferentzia gisa Ipar Korea hartu genuen, jende dena berdin jantzita, orrazkera antzekoak, grafikoki ezberdinena da. HARKAITZ: Besteen kontrapuntua izan behar zen, kontrastea egin behar zuen. Beste denek ukitu distopikoa dute. Adibidez, Himalayan gertatzen den zatia ia errealista da, xehetasun gutxi batzuk kenduta. Louvreko museoari steampunk ukitua eman genion, baina ez gehiegi. IÑAKI: Hori da. Distopikoa da baina gertukoa, hemendik hamar urtera gerta daitezkeen lekuak dira, ñabarduraren bat gorabehera. Dena dago erreferentziaz josita. Zaila al da erreferentzia horiek elkar trukatzea? IÑAKI: Bai. HARKAITZ: Ez. IÑAKI: Kar, kar, kar... azken batean Harkaitz da erreferentziak markatzen dituena. Gidoia hain zehatza da, xehetasunez hain beteta dago. Nik ekarpenen bat egin dut, baina gehiena gidoian zegoen jada. Gero, marrazterakoan bakoitzak bere erreferentzia bisualak ditu eta jartzen dituzu, jakina. Baina erreferentzien

“Komikian irakurleak markatzen du erritmoa, eta berak erabakitzen du bineta bakoitzari zenbat denbora eskaintzen dion” aukeraketa Harkaitzek egiten du. HARKAITZ: Museo bakoitzeko objektu bakoitza tramaren parte da nolabait. Museoak berak, bere objektuek eta itxurak istorioa kontatzen dute. Pertsonaiak ezabatuko bazenitu komikitik, museoko gauzak besterik gabe erakutsita istorioaren zati bat berdin ulertuko zen. Kontatuta dago jada objektuen bidez. Museo bilduman egin ditugun beste komikietan baino gehiago, eta horrexegatik markatu dizkiot hainbeste erreferentziak. Natorren lekutik natorrelako, komikia egiten

11

dudanean, saiatzen naiz testua ahalik eta gehien murrizten. Testu bidezko azalpen gutxi egon daitezen saiatzen naiz eta horrek irudien xehetasun eta zehaztasun handia eskatzen du. IÑAKI: Harkaitzen gidoiak marraztea beste edozeinenak baino zailagoa egiten zait. Besteek testu bidezko deskribapen gehiago erabiltzen dute. Harkaitzen gidoietako xehetasunak ez badituzu marrazten istorioak ulergarritasuna galtzen du. Beste gidoigile batzuek egiten dizkidaten xehetasunak ez baditut jartzen, gehienetan, istorioa berdin-berdin ulertzen da. Baina Harkaitzen gidoiak marraztean gauza asko nabarmendu behar dira istorioa ongi jarraitu ahal izateko. Bere gidoiak besteek egiten dituztenen luzera bikoitza izaten dute. Komikiaren abantaila hori da: irakurleak markatzen du erritmoa, eta berak erabakitzen du bineta bakoitzari zenbat denbora eskaintzen dion. Gelditu zaitezke nahi bezain beste xehetasun horiek aztertzeko eta tramaren azalpenak aurkitzeko. Dena al da zilegi artean? Edozein gauza artelan? HARKAITZ: Hor uste dut neurritik irtenda gaudela. Uste dut muga izan zela 60. hamarkadan Wiener Aktionismus mugimendua. Body art-a oso modu muturrekoan egiten hasi ziren lehenak izan ziren. Automutilazioak praktikatzen zituzten, zauriak egiten zituzten, gorputzeko jariakinak erabiltzen zituzten margolanak egiteko. Oso muturreko gauzak, eta desatseginak egiten zituzten. Stelarc artista hirugarren belarri bat besoan txertatzera iritsi zen, beranduago. Momentu hori iritsi zenean, hori egiten zuenak bere buruari esaten zionean “hau artea da” –eztabaidagarria dena betiere, ez dut esango izan behar den ala ez, ez daukat garbi–, hor goia –edo hondoa!– jo genuen. Hortik aurrera, denak epigonoak dira. Momentu epigonal batean gaudela uste dut. Artearen mundua arrakastarekin eta diruarekin oso lotua dago. Galeristak sartu zirenetik, artea oso negozioaren zerbitzura jarri zenetik, produktu bihurtu zenetik, hor artearen balorazioa aldatu zen. Orduan, erantzuna da bai, dena zilegi da. Besoan zauri bat egiten badut eta sinesten badut hori artea dela, horri kontra egitea oso zaila da. Dena zilegi da, baina izan beharko luke? Ez. Baina nork erabakitzen du hori? Momentu honetan giza talde ezberdinen autoestima garrantzitsuagoa da artearen balorazio kritikoa baino. Garai bateko parametro artistikoak eta originaltasuna defendatzen zailagoak dira egun, artearekin zerikusirik ez duten faktore gehiegi hartzen direlako kontuan. IÑAKI: Teknologia berriak agertzen diren neurrian, artea tresna berri horietara egokitzen joaten da. Arte modu berriak agertzen dira. Teknika berriak sortzen direnean obra berriak sortzen dira. Hemendik aurrera ezagutuko ditugun tresna berriekin gauza bera gertatuko da. HARKAITZ: Baina ezagutzak kale egiten dit hor. Hau da, teknika eta teknologia aurrean dago, baina iraganeko artearen ezagutza hain txikia ikusten dut sortzaileen artean ere. Itsasargien falta sumatzen dut nik. Nola ibili naiteke itsaso honetan galdu gabe? Eta hori zen museoek garai batean betetzen zuten lana. Ikuspegi hori orain oso kontserbadoretzat jotzen da, oso autoritariotzat. Baina batzuetan norbaitek ezarri behar du oinarrizko kanon estetiko bat besteok gal ez gaitezen.•

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.