__MAIN_TEXT__

Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia

Komikia 2015eko amaierakoa da, baina berriki arte ez dugu izan beraren berri. Iparraldeko Zortziko argitaletxeak atera du Marie-Christine Thiry Merloren gidoia eta irudiak dituen eta Antton Hariñordokik itzuli duen Aitorren ametsa hau. Bertan, Aitor izeneko joaldun eta surflari gazteak izaki mitologikoekin abentura batean nahastuta aurkituko du bere burua.

adaptazioak eta abar izan dituzte. Horiek guztiak Bilboko Astiberri argitaletxearekin atera ditu, eta beharbada ezagunena dena euskaraz ere argitaratu zuen 2014an, Zimurrak hain zuzen. Iaz La casa kaleratu zuen, bere aita omentzen duen lan guztiz pertsonala. Martxoan Espainiako komiki-denden elkarteak 2015eko komikirik onenaren saria eman zion, eta oraindik ere gehiago eramango ditu, ziur. Orain lan eder hau euskaraz gozatzeko aukera dugu, Etxea alegia, benetako luxua. www.astiberri.com

TXINARA BIDAIA ETA INDIARA BIDAIA, BÉKA ETA MARKO

XABIROIKO KOLABORATZAILEAK, ARRAKASTATSU NAZIOARTEAN

Gregorio Muro Harriet komikigile ezagunak iaz jarri zuen martxan bere abentura berria, Harriet argitaletxea sortzea hain zuzen ere, 80ko hamarkadako Justin Hiriart bere klasikoaren edizio osoa atereaz. Orain Txinara bidaia eta Indiara bidaia argitaratu ditu, gidoilaria Béka eta

FRANTZIAN, ESPAINIAN, ITALIAN... Xabiroin ditugun kolaboratzaileak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula! Hemen kaleratzen ditugun lanez gain, nazioarteko merkatu gogorrenetan ere argitaratzen dituzte komikiak:

URTE HASIERAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK ONGI HASI DA AURTENGO UZTA 2015 urtea izan zen azken urteetan euskarazko komiki gehien atera diren urtea. Eta 2016a ez dugu batere gaizki hasi! Aurtengo lehen seihilekoan jada baditugu lau komiki gehiago euskaraz:

AITORREN AMETSA, MARIECHRISTINE THIRY MERLO

marrazkigilea Marko dituzten bi komiki. Duela pare bat urte Frantzian Bamboo argitaletxeak ateratako komiki hauetan, bikote batek herrialde horietara egindako bidaia bana kontatzen dira tonu umoretsuan. Ekainaren amaieran izango dituzue liburu dendetan.

ETXEA, PACO ROCA Paco Roca Espainiako komikigile ezagun eta arrakastatsuenetakoa da dudarik gabe. Bere azken urteotako lanek (Arrugas, Los surcos del azar...) salmenta onak, sariak, zinemarako

ARTHUS TRIVIUM 1 – LES ANGES DE NOSTRADAMUS, RAULE ETA JUAN LUIS LANDA Nostradamus igarle ezagunak bere ikuskari-botereak eta hiru zaldun dizipulu baliatzen ditu bere garaiko arazoak eta okerrak konpontzeko. Arthus Trivium da dizipulu horietako bat, mistizismo, sorginkeria eta emozioz betetako abenturak biziko dituena. Rauleren gidoia maisutasunez marraztu du gure Juan Luis Landak Arthus-en lehen abentura honetan, Les anges de Nostradamus, eta izugarrizko arrakasta izaten ari da Frantzian: hainbat astez

komiki salduenen artean izan da, eta

Sanvi

LE CHEVALIER À LA LICORNE, STÉPHANE PIATZSZEK ETA GUILLERMO GONZALEZ Xabiroirentzat Kortsarioen ostatua albuma marraztutako Guillermo Gonzalezek ere Frantzian komiki bat argitaratu du. Le chevalier à la licorne du izenburua (Adarbakarraren zalduna alegia) Stéphane Piatzszeken gidoia duen album honek Erdi Aroko frantsesen eta ingelesen arteko gerrak eta mitologia ditu gaitzat.

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

12 ARRATOIAREN OROIMENA Harriet eta Patxi Pelaez

17 ZOOLA3KA

herrialdetan ere argitaratuko da.

VERDUN 1 – AVANT L'ORAGE, JEAN-YVES LE NAOUR, MARKO ETA IÑAKI HOLGADO Lehen Mundu Gerrako batailarik luzeena eta izan zen Verdungo gudua. 1916 urtea ia osorik iraun zuen, 250.000 hildako eta 500.000 zauritu baino gehiago izan ziren. Ekitaldi ugari ari dira egiten haren mendeurrena gogorarazteko, eta horien artean dago Grand Angle argitaletxea ateratzen ari den komiki saila. JeanYves Le Naouren gidoia lantzeko, Marko hautatu dute storyboard-a

Asisko, Manu Ortega, Exprai

HAINBAT FORMATU DITU PROIEKTUAK Tirabirak EHUko EMAN ikerketa taldeak DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat landu duen egitasmoa da, euskal gatazka deiturikoaren inguruko komiki-zintak protagonista direlarik. Egitasmo transmedia da: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak eta beste. Erakusketa ibiltaria da proiektu honen lehen emaitza. 1977tik gaur egunera arte hedabieetan agertutako 448 komiki-zinta aukeratu

18 KOMIKITAUN elkarrizketa Javier de Isusi

20 ARRANOTXU ZaldiEroa

22 SANTA FAMILIA Eider Rodriguez eta Julen Ribas

dituzte horretarako. Bilbon egon ondoren, apiriletik Leioan dago, EHUko liburutegian, eta ondoren Gasteiz, Donostia eta Iruñetik ere pasatuko da. Beste osagarri hauek ere izango ditu egitasmoak: artxibo interaktiboa, zinten egileei elkarrizketak, zintetako gertakizunen inguruko EITBko artxiboirudiak, web dokumental interaktiboa, bestelako ekitaldiak... Erakusketarako aukeratutako binetak online ikus daitezke egitasmoaren webgunean. www.tirabirak.eus

www.kontaizu.eus

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

04 AUZOMORRO

TIRABIRAK, EUSKAL GATAZKARI BURUZKO KOMIKI-ZINTAK

ÖTZI – POR UN PUÑADO DE ÁMBAR, salduena izatera ere iritsi da!... Hurrengo MIKEL BEGOÑA ETA IÑAKET tomoa ere bidean da, eta beste hainbat Gure lagun Mikel Begoña gidoilariak zenbait komiki argitaratu ditu Espainian eta Frantzian, Iñaket marrazkilariarekin batera. Beraien azken lana da Ötzi - Por un puñado de ámbar (Norma argitaletxea). 1991n bi mendizale alemaniarrek Alpeetako glaziar batean 3.200 metroko altueran izoztuta aurkitutako gorpu momifikatua da Ötzi, k.a. 3.300 urtearen inguruan bizi izandakoa. Trilogia bat izango denaren lehen zatia den komiki honetan, haren bizitzaren fikziozko istorio posible bat kontatzen dute egileek. Berriki italiarrez ere atera du Barta argitaletxeak, Ötzi bera dagoen Hego Tirolgo museoaren bedeinkapenarekin! Eta irailerako, bigarren atala berriz Normarekin.

egiteko eta Iñaki Holgado irudiak marrazteko. Lehen albuma, Avant l'orage, salmenta oso onak izan ditu.

30 INDATXIKIKO SOTOA Asisko eta Xabier Sagasta

hurrengo zenbakia 2016ko urrian! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus AZALAREN IRUDIA: Guillermo Gonzalez. KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano,

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Adur Larrea, Igor Leturia, Gregorio Muro, Manu Ortega, Patxi Pelaez, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Sergio Roman, Xabier Sagasta, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-617-2016

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

186

ISUSI

“FUNTSEZKOA DA IRAGANARI BEGIRATZEA”

M

ARINAK 94 URTE DITU ETA ZAHARREN EGOITZA BATEAN BIZI DA. GAZTETAN ERBESTEA EZAGUTU ZUEN FRANCOREN ZAPALTZETIK IHESI. BIDAIA OSO LATZA IZAN ZEN, BAINA AZKENEAN VENEZUELAK ESKUZABAL EMAN ZIEN HARRERA BESTE HAINBAT EUSKALDUNI BEZALA. OTXANDIOKO MARINA GUZTION AMONA DA, NIRE AMONA, ZURE AMONA. BAINA MARINAREN EGOERA BEREAN EUROPARA HELTZEN ARI DIREN ETORKINEI BERDIN BEGIRATZEN AL DIEGU? IHESLARI IZAERA AITORTZEN AL DIEGU? IREKI ASYLUM ETA HASI GALDERAK EGITEN.

Bost kasu partikular dira komikiaren ardatz. Ezer hoberik ez adibide on bat baino? Proiektu hasierako elkarrizketetan, zein istorio sartuko genituen erabakitzen ari ginenean -CEAReko jendeak dokumentazio ugari eman zidan-, hainbat kontu oso argi genituen. Alde batetik genero ikuspegia, emakumezko iheslariez hitz egin nahi genuen, gehienetan gizonezko iheslariez hitz egin ohi delako. Emakumezkoak

nabarmendu nahi genituen, ez baitira besterik gabe iheslarien emazte, ama eta alabak, eurak dira iheslariak, gizonezkoak diren bezala. Beste aldetik, oso ezagunak ez diren erbesteratzeak aipatu nahi genituen. Komiki honekin hasi ginenean Siriako iheslariak ez ziren egunkarietako lehen orrialde, baina aipatzen ziren, palestinarren kasua bezala. Egoera ezagunak ziren. Baina ezezagunagoak ziren beste istorio batzuk nahi genituen kontatu. Bi ardatz nagusi horietatik (genero ikuspegia eta erbesteratze ez hain ezezagunak) sortu ziren kontakizuna osatzen duten gertaerak. Komikian agertzen da Kongoko jendea gerratik ihesi, emakume trafikoa Nigerian -Nigeriatik datozen emakumeen ehuneko ikaragarri batek jasaten du sexu esplotazioa-, eta genero nortasunagatik jazarpena Ugandan; Afrikari dagokionez. Zeren eta Afrikatik datozkigu iheslari gehienak, baina iheslariez hitz egiten denean oso gutxitan aipatzen dira. Ematen du afrikarrak dirutza egitera besterik ez datozela, eta ahaztu egiten dugu gatazketatik ihesi datozela, gatazka belikoak izan ala ez. Eta, azkenik, Amerikara jo dugu emakumeen hilketen gaia agertzeko. Herio mehatxua jaso duen kazetari mexikar baten istorioa kontatu dugu, Ciudad Juarezetik ihesi, emakumeen hilketa sistematikoak salatzeagatik. Chris eta Imelda. Oso pertsonaia sinesgarriak dira. Egiazko kasuetan oinarritu zara? Bai, lau kasu hauek, gutxi gorabehera, egiazko kasuetan oinarrituta daude. Esate baterako, Imelda mexikarrarena erabat egiazkoa da, egun Madrilen bizi den emakume baten kasua da. Chris, Ugandako mutil homosexualaren kasua hainbat istoriotan oinarrituta dago, ez da kasu konkretu bat. Eta beste bi istorioak gertaera zehatzetan oinarrituta daude baina bata bestearekin nahastuta. Eta, jakina, Marinaren pertsonaia hainbat kasu dira, oso oinarrituta

dago nire lagun baten amonaren istorioan eta nire amonarenean ere; egiazko istorio ezberdinak nahastu ditut hor ere. Pertsonaiek kontatzen dute dena. Ahalegin handia egiten duzu haien ikuspuntuak lantzen. Nola egiten duzu hori? Behin irakurri nion Orhan Pamuk idazle turkiarrari eleberri batek funtzionatzen duela mundua pertsonaiaren ikuspuntutik erakusten zaigunean. Esaldia irakurri nuenean esan nuen: “Kontxo! Horixe

“Emakumezkoak nabarmendu nahi genituen, ez baitira besterik gabe iheslarien emazte, ama eta alabak, eurak dira iheslariak, gizonezkoak diren bezala” gertatzen zait niri egiten dudan kontakizunekin”. Bestearen larruan jartzea atsegin dut, benetan jartzea, han bertan egotea. Irakurtzen dudan istorioekin egiten saiatzen naiz, zer esanik ez sortzaile gisa. Pertsonaia horren egoeran nire burua irudikatzea gustatzen zait, nola erreakzionatuko nukeen pentsatzea, aukera ezberdinak imajinatzea. Uste dut hortik sortzen dela istorioak kontatzeko beharra, gureak ez diren larruetan jartzeko eta egokitu ahal zitzaizkigun bizitza aukera ezberdinak bizitzeko gogotik. Egun memoria historikoa zaintzeko hainbat eta hainbat egitasmo egiten ari dira. Biktimei ordaina ematea baino, agian, besteekiko enpatia sortzea izan beharko litzateke ekimen horientzat helburu? Horixe bera da nik ikusten dudana. Funtsezkoa da iraganari begiratzea, gertukoari nola

urrutikoari. Iraganari begiratu ahal izatea, ikuspuntu ezberdinetatik gainera, baina ez nahitaez ulermen hutsetik haratago doan ezer ateratzeko. Ulertu besterik ez. Agian, ez da beharrezkoa ulertzea ere, begiratu ahal izatea aski izan liteke. Ezagutu ahal izatea, nondik gatozen jakitea. Egun gertatzen ari dena nondik datorren. Asko gertatzen ari zait hori, Asylum egiten, adibidez. Espainiako gerraz asko ikertu dut eta ezagutzen ez nuen gauza asko jakin dut. Azken aldi honetan XIX. mendeko hainbat pasarte historiko heldu zait eskura eta egun gertatzen ari diren gauza asko ulertarazi dizkit. Gauza asko Trantsizio garaitik datozkigula uste dugu eta, bai zera! askoz lehenagotik datoz!... ezta frankismoaren garaitik ere! Iraganari begiratzea, ezagutzea, oraina ulertzeko balio ahal digu, eta, jakina, hurkoarekiko enpatia sentitzeko; dena dela hurko hori, auzokoa izan, zein sei mila kilometrotara dagoen herri batetik datorrena izan. Bereziki lazgarria da alderatzea Latinoamerikak 30-40ko hamarkadetan izandako jarrera, eta egungo Europak duena. Memoria eskasa dugu. Aitortu behar da garai horretan herrialde horietan eskulana behar zutela, oso ongi zetorkien, baina hemen eskulana soberan dagoela esaten da. Egoera ezberdinak dira. Baina hori ez da kontua, ez dago aitzakiarik, ezin da esan bostehun milioiko kontinente batean ez direla beste hiru miloi sartzen. Ezin da aitzakiarik jarri. Gobernu mexikarraren jarrera eredugarria izan zen garai haietan, eredugarria eta zirraragarria. Jende gutxik aipatzen du, eta asko harritzen nau, iheslariek ekartzen duten aberastasun handia. Mexikok hainbeste iheslari hartu eta gero loraldi kultural indartsua izan zuen, segur aski, ez horregatik bakarrik, baina ateak zabaltzeak zer esan handia izan zuen. Zinean, literaturan... belaunaldi oso baten aberastasuna jaso zuten. Hortaz ez da hitz egiten, etorkinek diren giza baliabideaz. Denok ikasi dugu Berpizkundea neurri batean gertatu zela Bizantzioko inperioaren erorketaren ondorioz, handik Italiara heldu ziren etorkin eta iheslarien eraginez. Eta zer uste dugu, Siria edo beste lekuren batetik

datozenak gutxietsi eta aintzat ez hartzeko adina gaitasun daukagula? Espero al duzu irakurlearen erreakziorik? Zein erreakzio? Erantzun zaila da hori. Erreakzio baten esperoan egiten dira liburuak beti, baina era berean jakinik hori ez dagoela norberaren esku. Baina, bai, bai, erreakzio bat espero dut. Komiki honen ereduzko irakurleak erreakzio bat izango du, iheslari jendearekiko enpatia sentituko du. Hau, segur aski, gehiegizko handinahia da komiki batentzat. Baina, behintzat, hondar ale bat izan liteke haiek gu geu garela erakusteko. Gertatu izan zait aurkitzea jendea etorkinen aurkako gogoetak azaltzen dituena eta komikia atsegin izan dutena. Azken batean, guregan bi aldeak egon ohi dira, barruan dugu etorkinak baztertzen dituen pertsona eta babestu nahi dituena. Ea komiki honek gure bigarren alde horri hauspoa ematen dion. Teknikaren aldetik jarraitzen duzu akuarelekin maiteminduta. Bai. Oso nirea den tresna dela uste dut. Hasi nintzenean, Los viajes de Juan Sin Tierra egin nuenean, Txinako tinta erabili nuen, nolabait erronka gisa, oso zaila iruditzen baitzitzaidan. Hortik hasi nahi nuen. Baina gero akuarelekin hasi nintzen eta uste dut beste zerbait transmititzen dutela. Komunikatzeko modu oso ezberdina da. Oso eroso sentitzen naiz, eta berdin sentitzen naiz eroso kolore paletak murrizten. Azken komikietan erabili dudan teknika berbera da. Ometepen egin nuen eta baita Baleak ikusi ditut komikian ere. Eta Baleak ikusi ditut komikian egin zenuen bezala Asylumen ere zer kontatu eman al diezu koloreei? Itxuraz Asylumen kolore gehiago dira, baina istorio bakoitzak bi besterik ez ditu. Gero, istorioak elkartzen direnean, istorio bakoitzeko tonu horiek guztiak agertzen dira denak batera nahastuta. Azken orri horiek koloretsuagoak dira, irakaspen grafiko modura edo. Segur aski, inor ez da ohartuko, baina niri baliagarri izan zait komikia egiteko bide gisa. Istorio bakoitzak bere kolorea du eta istorio guztiak elkartzen direnean kolore guztiak agertzen dira.

Aurreko lanak ohiko argitaletxeekin atera dituzu. Asylum , ordea, GKE batekin izan da, CEAReuskadirekin. Oso ezberdina al da elkarlana? Ez. Nahiz enkarguzko lana izan CEAR-euskadikoek askatasun handia eman didate. Berez, aspaldi nuen buruan halako zerbait kontatzea, gu etorkin izan gineko istorioak hona datozen etorkinen istorioekin alderatzea. Ez nuen pentsatzen iheslariengan, etorkin ekonomikoengan ari nintzen pentsatzen, ez baitut uste ezberditasuna dagoenik, lehen mailako etorkin eta bigarren mailako etorkin bezala sailkatu daitezkeenik. Ideia buruan nuen, baina ez nuen egiteko unea ikusten. CEARek komikia egiteko proposatu zidanean, denak egin zuen bat. Beraz, niretzat oso erraza izan zen enkargua egile-obra bihurtzea, nire egin nuen. Gero CEAReko jendearekin elkar trukatze prozesu bat egon zen. Pagotxa izan da haiekin lan egitea, dokumentazio andana eman didate haren bila joan beharrik gabe. Dokumentazio akatsen zuzenketa oso erosoa izan da alde horretatik. Eta edizioa Astiberrik egin du, nire ohiko argitaletxeak. Azken batean, betiko editorearekin egin dut lan. Beraz, aldaketa gutxi, ia batere ez. Argelès-sur-Mer-eko hondartza, Gurugu mendia, Idomenia... ba al dugu itxaropenik? Nik bai. Istorioek itxaropen izpi bat transmititu behar dute. Gauza bat da errealitatea eta beste gauza bat dira istorioak. Errealitateak bere arauak ditu eta istorioek bestelakoak dituzte. Zine eta literatura klasikoan oso argi ematen zen. Garai haietako film eta eleberrien pertsonaien jarrerak errealitate garaikideko pertsonaien jarrerekin alderatzen baditugu, ez datoz bat. Istorioak ongi amaitzen ziren, ohore kodeak zeuden, espiritua elikatzen ziguten logika bati jarraitzen zioten. Eta horretan sinesten dut nik, nahiz eta istorioa gaizki bukatu. Argi izpi bat utzi behar zaio irakurleari bere buruaz beste egiteko gogoz amaitu ez dezan. Gauza ilunez inguratuta bizi gara, baina aldi berean gauza zoragarriz ere. Kontua da fokua ilunean besterik ez jartzea. Irakurle gisa eskertzen dut istorioek argi izpiren bat ekartzea, eta saiatzen naiz sortzen ditudan istorioetan gauza bera egiten.•

JAVIER DE ISUSI GARCIAk (Bilbo, 1972) arkitektura

KARIKATURA: DANI FANO

Javier de

Zalantzak pizteko komikia da Asylum. Kontraesanak azaleratzeko. Hain zuzen ere. Hori da komiki honen azpian datzan ideia, egun hona datozenen erbesteratzearen eta herenegun hemendik joan zirenen erbesteratzearen arteko paralelotasuna erakustea. Enkarguzko komikia da, eta horixe zen enkargua, kontraesana azaleratzea. Nolatan ezberdin begiratzen diogun kontuari erbesteratuak geu garenean edo geu hartzaileak garenean.

19

“Guregan bi aldeak egon ohi dira, barruan dugu etorkinak baztertzen dituen pertsona eta babestu nahi dituena”

ikasi zuen Donostian eta Lisboan, baina ikasketak amaitu ondoren erregela eta eskuaira binetagintzara bideratu zituen. Latinoamerikan zehar bidaiatzera joan zen eta bidaia horrek inspiratu ziona komikiratu zuen Los viajes de Juan Sin Tierra tetralogian. Hortik aurrera hainbat lan ezagutu dizkiogu: Historias del olvido istorio sailean gidoigile aritu zen, Ometepe komikian, aldiz, Luciano Saracinoren gidoia marraztu zuen, eta Astiberrik argitaratutako El retrato de Dorian Gray klasikoaren bertsioa ilustratu zuen. Baleak ikusi ditut bere komikia Angulemako Fauve d’or album onenaren sari nagusirako hautagai izan zen. Iazko azaroan Asylum harri bitxia ekarri zigun CEAR-euskadi GKEren eskutik..

22

GIDOIA: Eider Rodriguez / IRUDIAK: Julen Ribas

23

24

SANTA FAMILIA

25

paperezko aldizkarian jarraitzen du...

24

SANTA FAMILIA

25

paperezko aldizkarian jarraitzen du...

Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi: 40. zenbakia, 2016ko ekaina  

Xabiroi: 40. zenbakia, 2016ko ekaina  

Profile for xabiroi
Advertisement