Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia EUSKARAZKO BESTE 8 KOMIKI ATERA ZIREN 2015EKO HONDARREAN! URTE BOROBILA IZAN DA 2015A EUSKARAZKO KOMIKIGINTZAN, KANTITATEZ ZEIN KALITATEZ Abenduko zenbakiko albisteetan berria eman genizuenez, euskarazko zazpi komiki gehiago argitaratu ziren, eta albiste bikaintzat ematen genuen, urtea ongi amaitzeko. Baina albiste horiek erredaktatu zirenetik (azarotik, alegia) urte amaierara bitartean komiki gehiago atera ziren euskaraz, 8 gehiago hain zuzen ere, memoriak huts egiten ez badigu Xabiroi argitaratzen denetik izan den urterik oparoena osatuz. Eta ez soilik kantitatez, komikien kalitate aldetik ere oso onak kontsidera ditzakegu orokorrean 2015eko hauek. Hona azken 8 horien berri.

nobeletako Amaia Ezpeldoi. Komikitik zehar pasatzen ikusiko ditugu, susmagarri edo besterik gabeko partehartzaile gisa, euskal kultur munduko ehunka pertsona. Jakina, bertsolarien eta bertsoen presentzia ere handia da komikian. Une bikainak pasaraziko dizkigu Nork honek. www.bertsolari.eus

DUBLINDARRA, ALFONSO ZAPICO Bilboko Astiberri argitaletxeak Alfonso Zapicoren Dublinés lanaren euskarazko bertsioa argitaratu du, Dublindarra. Lan mardul honetan James Joyce idazle irlandar ezagunaren (besteren artean, berriki euskaratu duten eta

dagoen komiki hau Copyleft lizentziapean atera du Orbegozok, eta paperean saltzeaz gain sarean ere irakur daiteke. www.literaturakoadernoak.org

OLETAKORTA - EKONOMIA SOLIDARIOKO ABENTURA BAT, AMAIA BALLESTEROS REAS Euskadik (ekonomia alternatibo eta solidarioko elkarteen Euskadiko sareak) eta Alboan elkarteak (garapenerako lankidetzan jarduten duen Jesuiten fundazioak) atera dute,

crowdfunding bidez autofinantzatuta. Geroztik Darwin, Galileo, Newton, Marie Curie eta Ramón y Cajal-i buruzko komiki bana atera du. Orain Ikaselkar argitaletxeak horietako hiru atera ditu euskaraz. www.ikaselkar.eus

Bertsozale Elkarteak argitaratzen duen Bertsolari aldizkariak bere 100. zenbakia komiki bat ateraz ospatzea pentsatu zuen. Eta ez nolanahiko komikia gainera: Patxi Gallego gure kolaboratzaileak askok luzaz itxaroten

KOMIKIA KALERA ATERAKO DUTE DONOSTIAN 10ETIK 12RA Aurtengo ekainean komiki-jaialdi berri bat izango dugu, Zapart! hain zuzen. 10etik 12rako aste bukaeran Donostian, Komikigunearen inguruan.

Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado

14 PERU Irati Jimenez eta Maite Gurrutxaga

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Gregorio Muro “Harriet”

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

Amaia Ballesteros gure kolaboratzaileak egina. Izenburuak dioen bezala, ekonomia solidarioaren ingurukoa da. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak egin dituzte, eta osorik deskarga daiteke saretik. www.economiasolidaria.org

GALILEO - IZARREN MEZULARIA, NEWTON - GRABITATEA EKINEAN ETA MARIE CURIE - RADIOAREN AKTIBITATEA, JORDI BAYARRI

ILARGIRAINO, MIKEL ORBEGOZO 2012an Jordi Bayarri komikigilea genuen komikigintzarako itzulera egin du Nork izenburua duen istorio honekin, eta gidoia Xabi Paya bertsolari ezagunak egin du. Umorezko komiki honetan 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi ondoren Andoni Egaña hil egin dute, eta hilketa nork egin duen argitu beharko dute lau detektibe zein baino zein bereziagok: Amezketako aguazila, Bertsocop, Jesika Fletxeberria eta Itxaro Bordaren

06 AMETS ALOKATUAK

Azkenik, Andoaingo Udalak, herriaren sorreraren 400. urteurrena ospatzeko, sorrera hori kontatzen duen Iraganera bidaia komikia argitaratu du, non 3615. urteko biztanle batzuk 2000 urte iraganera joaten diren herriaren sorrera bertatik bertara ikustera. Jon Verdejo eta Ainhoa Aiertzarena da gidoia eta Ainara Audikanarenak irudiak. www.andoain.org

ZAPART! KOMIKI JAIALDIA EKAINEAN

Ataramiñek, euskal errepresaliatuen lanak argitaratzen dituen elkarteak, Mikel Orbegozo presoaren (aurreko urteetan Preso nago eta Preso nago 2 komikiak egindakoa) Ilargiraino komikia atera du. Aurrekoak bezala umorezko zinta edo istoriotxo laburrez osatuta

Sanvi

IRAGANERA BIDAIA, JON VERDEJO, AINHOA AIERTZA ETA AINARA AUDIKANA

NORK, XABI PAYA ETA PATXI GALLEGO

literatura unibertsalaren gailurretako bat den Ulises eleberriaren egilea) biografia kontatzen digu Zapico asturiarrak. Duela lau urte jatorrizkoa atera zenean, Espainiako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen lan honek. www.astiberri.com

04 AUZOMORRO

zientzialarien bizitza kontatzen duten

hainbat komiki egiten hasi zen, haurrei zuzendutakoak eta gaztelaniaz,

24 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai Antolaketan Xabiroijaleak Kultur Elkartea (zerikusirik ez aldizkari honekin, ejem...) eta Donostia 2016. Jaialdi berri honen helburua komikia bultzatzea, sortzaileen arteko sareak indartzea eta komikigile eta jendearen arteko elkarrekintza erraztea da. Hala, jendearen parte hartzea, diziplina ezberdinen arteko konbergentzia eta zuzeneko sorkuntza nagusi izango dira programazioan. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak, aurkezpenak eta bestelakoak ere egingo dira. Gainera, asmoa dago ondoko urteetan ere jaialdiarekin jarraitzeko. Egon adi jaialdiari buruz zabaltzen informazioari. dss2016.eu/eu/ahotsak/zapart

www.kontaizu.eus

25 SANTA FAMILIA Eider Rodriguez eta Julen Ribas

31 TOP SECRET? Mamen Moreu

hurrengo zenbakia 2016ko ekainean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus

GAZTEON ALDIZKARIA

KOORDINATZAILEA: Dani Fano.

musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

EGILEAK: Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, Iñaki Holgado, Maite Gurrutxaga, Patxi Huarte, Irati Jimenez, Adur Larrea, Igor Leturia, Jorge Madejon, Mamen Moreu, Alex Orbe, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

AZALAREN IRUDIA: Asisko Urmeneta. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-63-2016

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

6

GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: I単aki Holgado / KOLOREA: Jorge Madejon eta I単aki Holgado

7

8

9

AMETS ALOKATUAK

aldizkarian jarraitzen du...

8

9

AMETS ALOKATUAK

aldizkarian jarraitzen du...

20

HARRIET “ABENTURA

UNIBERTSALA DA”

L

IBURUA IREKI BEZAIN LASTER HIRIART KAPITAINA IKUSIKO DUGU BALEA ARPOIAZ JOTZEN IPAR AMERIKAKO KOSTALDEAN, DONIBANE LOHIZUNEKO SORTERRITIK URRUN. TERNUAKO KANPAINAK ZEREGIN LATZA ZIREN, ARRISKUZ JOSITAKO ABENTURAK. ETA OBRA HONEN EGILEAK, HARRIET ETA FRUCTUOSO, ASMATU ZUTEN PERTSONAIA BEZALA, ABENTURAZALE ETA AITZINDARI IZAN ZIREN EUSKAL KOMIKIGINTZAN: IPURBELTZ ALDIZKARIKO ORRIETATIK ANGULEMAKO JAIALDIKO ALFRED KOMIKI ONENAREN SARIAREN IZENDAPENERAINO. JUSTIN HIRIART, EUSKAL KOMIKIAREN KLASIKO EZINBESTEKOA, ORAIN EDIZIO INTEGRAL BATEAN ESKURAGARRI..

Bizitza latza Ternuako baleazaleena. Erabateko abentura. Gehien erakarri ninduena izan zen. Naturaren eta elementuen aurkako borroka hori. Ezezagunerantz irtetea. Itsaso ezezagunetan barrena abiatzea itsasoko erraldoi haien bila. Hala ere, baleazale berezia asmatu duzue. Garapen iraunkorraz kontzientzia hartutako kapitaina. Bai. Komiki hau egiten hasi ginenean mugimendu ekologistetako militante nintzen, eta pertsonaia hau asmatu nuenean arazoa zera izan zen: nire ideiekin bat ez zetorrela inondik ere. Kapitain baleazale bat nekez izan zitekeen ekologista, nahiz eta garai haietan baleazaleen jarduna XX. mendeko baleazaleen basakeriatik urrun egon. Baina, hala ere, balearen ehizan besterik gabe oinarritzen banintzen, mezua nire ideien aurkakoa izango zen. Beraz, buelta ematen saiatu nintzen. Ez nuen pertsonaia anakronikoa egin nahi, logikaz kanpo. Orduan, gaitzak jotzea erabaki nuen, eta gaixoaldian sukar amets arraroak izatea. Mikmak indiar lagunen txamanak amets horien interpretazioa ematen zion haien bizimodu iraunkorra eta naturarekin zuten harremana ezagutaraziz; Justin bezalako kapitain batek inondik ere ez zuena izango. Halako euskal arrantzale batek beti pentsatuko zukeen “gero eta balea gehiago hobeto”. Baina trauma horren ondoren, eta txamanaren aholkuei esker, pentsamoldea aldatuko zitzaion; eta, gainera, pertsonaiaren koherentzia galdu gabe, kontuan hartuta istorioa gertatzen zen garaia. Euskaldunek Ternuako indigenekin zuten harremana hain estua izan al zen? Bai. Baleazaleek han eskulana behar zuten, beraiek ezin zuten den-dena egin. Bertakoekin harremanak izan

behar zituzten. Euskaldunak, guk dakigula, 150 urte baino gehiago eman zituzten Ternuara joaten. Baina interesgarria da jakitea joan eta etorri egiten zirela. Alegia, ez zirela bertan gelditzen eta ez zituztela lurrak hartzen, ez zirela kolonoak. Ondorioz, indiarrek ez zituzten mehatxutzat hartzen. Ehizara zetozen noizbehinkako bisitariak ziren beraientzat eta, gainera, eurek ere etekina ateratzen zuten jarduera hartatik. Salerosketan aritzen ziren. Sagardoa saltzen zieten euskaldunek indiarrei, asko maite zuten. Sagardo asko zeramaten ontzietan euskaldunek. Nahiz eta gerora jakin den hori, eskorbutoa saihesten zuten sagardoa edanez. Hiruna litro edateko eskubidea zuen marinel bakoitzak Ternuarako bidean. Sagardo upelen pisuak ontzia orekatzen zuen. Gero upel horiek sagardoz hustu eta balea-koipez betetzen zituzten. Oso tratu onak zituzten indiarrekin,

batez ere mikmak eta innuekin. Inuitekin ere izan zituzten harremanak, baina beste horiekin baino gutxiago. Baleazaleen eguneroko jarduna, hala ere, ez omen zen bakarrik itsasoa eta izotzaren aurkako borroka. Bazen beste hainbat xehetasun. Adibidez, kortsario etsaiak, edota Frantziako Monts konpainia bera. Monts konpainiaren afera dokumentazio bila ari nintzela aurkitu nuen. Larruen salerosketaren monopolioa zuen konpainia horrek. Baina baleazaleek indiarrekin zituzten harreman komertzialetan askotan larruak ere elkar trukatzen zituzten. Monts konpainiakoek helegiteak jarri zituzten baleazaleen aurka, monopolio hori mantendu nahi zutelako. Liburuaren atal batean gatazka hori baliatu nuen istorio baten argumentua josteko. Kortsarioen gaia, Iparraldeko euskal baleazaleen kasuan, Ingalaterraren aurkako gerra zela-eta, etengabeko kontua zen Gainera, euskal arpoilariak baliozko harrapakinak ziren. Ingelesek zein holandarrek ere baleakoipearen merkataritzan sartu nahi zuten, eta hori lortzeko modu bakarra balearen ehizako teknikak ikastea zen. Garai haietan euskaldunak ziren horretan aritzen ziren ia bakarrak, eta ingeles eta holandarrentzat helburu bilakatu zen euskal arpoilariak atxilotzea, gero, diruz zein mehatxuz, haientzat lan egitera behartzeko eta euren teknikak irakasteko. Halako garrantzia hartu zuen aferak non euskal baleazaleen anaidiek heriotzara kondenatzen zituzten ingeles edo holandarrei euren teknikak irakasten zizkieten arpoilariak. Gertakizun hori ere baliatu nuen beste atal bateko haria asmatzeko.

Eta hori gutxi ez eta, etxera itzulita, Pierre de Lancre epailearen sarraskiei aurre egin behar. Bai. Pierre de Lancrek jazarpen basatia egin zuen Baiona inguruan, sorginen aurkako borrokaren aitzakian, bostehun jende inguru erretzera kondenatuz, horietako asko baleazaleen senideak. Baleazaleak Ternuan zeuden bitartean atxilotu eta hilarazi zituzten senideak. Handik itzuli zirenean, guraso edo anai-arreben erailketen berri izandakoan, matxinada handia burutu zuten Baionan. Garaiko historiako hainbat gertaera aipatzen duzue komikian. Hori duzu beti abiapuntu istorio bat sortzerakoan? Bai eta ez. Abiapuntua baino makulua da niretzat. Hau da, eusten zaituen zerbait da, eta istorioa idazten gusturago sentiarazten nau. Ez zait zaila egiten irudimena askatzea, baina gertakizun zehatz batzuek kontatu behar duzunari egiantzekotasuna ematen badiote erosoago sentitzen naiz. Niretzat dokumentazioa irakurtzen hasi eta halako gertakizun batekin topo egitea altxorra aurkitzea zen. “Zein polita den, hau jakinarazi behar da, ea nola eransten diodan istorioari”. Batzuetan aurkitutako horrek ematen zidan istorioa, beste batzuetan erantsi egiten nuen modu sotil batean, bigarren mailan, egiantzekotasuna ematearren. Justinen beste atal batean agertzen da, adibidez, nola batzuetan ez zituzten nahiko marinel eskifaia osatzeko eta presoak erroldatzen zituzten, eta nola horrek maiz arazoak sortzen zituen bidaian zehar. Atal horretan, idatzita aurkitu nuen zigor baten berri ere eman genuen, eta Justin Hiriart kapitainak aplikatzen du nahiz eta damu izan. Lehen aipatu dudan bezala, Justin pertsonaia berezia da, kontzientzia arazoak dituen kapitain baleazalea da eta horrek autoritate arazoak sortzen dizkio. Zigorraren pasadizo horrek pertsonaia eraikitzen asko lagundu zigun.

Dokumentazio lan itzela dago Justin Hiriarten atzean. Eta internetik gabe! Kar, kar, kar, lan itzela, bai, baina aldi berean oso dibertigarria. Ibilaldiak egiteko aitzakia zen, eta oso ondo pasatzen genuen. Liburutegietara joaten ginen, komikian agertu behar ziren lekuetara... Edizio berri hau kaleratzea erabaki genuenean interneten bilaketak egin nituen gai hauei buruz eta bere garaian aurkitu genuen kasik berbera aurkitu nuen, segur aski gutxiago. Garai haietako liburutegietatik ateratako fotokopia ugari

• “Gai autoktonoak obrari originaltasuna ematen dioten xehetasun bereziak dira” gordetzen dut oraindik. Donibane Lohizuneko artxibategietan ere egon ginen. Ikaragarri dibertitzen nintzen kontu horiekin. Aipatu dudan bezala, aurkikuntza zoragarri bakoitza altxorra aurkitzea bezala zen guretzat. Gozamena. Komiki honek Euskal Herriko mugak gainditu eta aitzindari izan zen nazioarteko merkatuetan Bai. Esan behar dut horretarako pentsatu genuela ere. Fructuoso eta biok Bartzelonako komiki azokara joan ginen Ipurbeltzen egiten ari ginen gauzekin ea espainolez ere kaleratzeko aukerarik genuen. Komikiak egitetik bizi nahi genuen, eta Ipurbeltzekoarekin bakarrik ez zuen ematen. Baina ez gintuzten onartu, inondik ere ez. Hala ere, Juan Jimenez ezagutu genuen bertan, Argentinatik etorri berria zegoen orduan, eta laguntza eskatu zidan frantses editore bati bere lana aurkezteko, ez baitzekien frantsesez. Jaques Glenat zen editore hura eta nire frantses lardaskatuarekin lagundu nion. Baina, batez ere ikusi genuen nola saldu behar zen album

GREGORIO MURO HARRIET (Hernani, 1954) kontalaria da, bokaziozko kontalaria. Komikigilea, idazlea, gidoigilea eta zinema- eta telebista-zuzendaria izan da. Asmatzen zituen komikiak marrazten hasi zen, baina berehala erabaki zuen bere gidoiek hobe emango zutela beste baten eskuetan. Miguel Berzosarekin Muerte de un camello eta Gentuza egin zituen, Francisco Fructuosorekin Justin Hiriart eta Indianoa, Pedro Sestelorekin Duck Rampy, 3 sudurluzeak eta Doktore Salbatore, Daniel Redondorekin Ifernuko erromesak eta Ion eta Mirka, Manuel Matarekin Eguzkiaren izerdia eta Hermes eta Luis Astrainekin Simon Besaluze. Ipurbeltz, Habeko Mik, Pilote, Heavy Metal eta beste hainbat aldizkariko kolaboratzaile izan zen. Bere obrak herri eta hizkuntza askotan argitaratu ziren 80 eta 90eko hamarkadetan eta nazioarteko sari ugari jaso zituzten. Komiki ekoizpen oparo horren ondoren urte asko eman ditu zine eta telebistarako lanak egiten. Orain, komikigintzara itzuli zaigu gogotsu, egile gisa, zein editore gisa. Bejondeiola! KARIKATURA: DANI FANO

Gregorio Muro

“Ingeles eta holandarrentzat helburu bilakatu zen euskal arpoilariak atxilotzea, gero, diruz zein mehatxuz, haientzat lan egitera behartzeko eta euren teknikak irakasteko”

proiektu bat, formatua, luzera, tamaina, eta abar. Han geundela, Glenat argitaletxearen saltokian, Bourgeonen Les Passagers du vent ikusi genuen eta Fructuosori asko gustatu zitzaion. Handik atera ginenean halako zerbait egitea erabaki genuen hotelean, eta Frantziara joatea gure proiektua saltzera. Hasieran zientzia fikziozko zerbait egitea proposatu nion Fructuosori, baina berak itsasoarekin lotutako istorio bat nahiago zuen, Bougeoni ikusitako obra horren antzera, eta baleazaleen inguruko komiki bat egitea erabaki genuen. Hau guztia 1981eko maiatzean izan zen eta 1982ko urtarrilean Anguleman ginen komikiaren azala eskuetan. Glenat maitemindu zen azal horrekin. Han hasi zen gure frantziar abentura. Entzun dut San Juan baleontziak izan duen bilakaeraren bidaia paraleloa egin duzuela. Kontatu zidatenaren arabera baleontzia 1978an aurkitu zuten, baina horren berri izan genuen Justin Hiriart egiten ari ginela jada. Urpekarietako bat ezagutu nuen, Manu Izagirre, Aldundian lanean zegoela, eta hainbat aldiz hitz egin nuen berarekin San Juan galeoiaren hondakinak biltzen ari zirela. Eta orain edizio berria atera dugunean Pasaiako Albaolan eraikitzen ari dira. Ziklo bat burutu da. Eta orain zertan zabiltza, Gregorio?. Harriet argitaletxea sortu dut Justin Hiriart gaztelaniaz argitaratzeko eta beste obra batzuk berreskuratu nahi ditut. Orain Jon eta Mirka prestatzen ari naiz. Jendeak album bakarra ezagutzen du, baina bi dira berez. Sorgin seinalea ere berrargitaratu nahi dut, eta Simon Besaluze ren eskubideak berreskuratu nahiko nituzke. Gaurko euskal egileek kanpoan argitaratutako lan batzuk ere nahi nituzke atera, eta, jakina, obra berriak sortu, baina ezin ezer aurreratu orain, ez baitut ezer lotu erabat.•

KOMIKI BAT: Hiru esango ditut: Émile Bravoren Jules eta Spirou, Le journal d'un ingénu, eta Roudieren Neandertal. ABESTI BAT: The Animalsen The House of the Rising Sun. DISKO BAT: The Eagles taldearen Hotel California. LIBURU BAT: Ramón J. Senderren La aventura equinoccial de Lope de Aguirre. FILM BAT: Das Leben der Anderen, Florian Henckel von Donnersmarck zuzendariarena. PERTSONA HISTORIKOA: Lope Agirre. TOKI BAT: Mulisko gaina, Onddi mendiaren magalean, Hernani eta Urnieta artean.

Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi: 39. zenbakia, 2016ko otsaila  

Xabiroi: 39. zenbakia, 2016ko otsaila  

Profile for xabiroi
Advertisement