Xabiroi: 38. zenbakia, 2015eko abendua

Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia Adur Larreak (bai, hor ondoko URTEA ONGI AMAITZEKO, EUSKARAZKO ZAZPI KOMIKI BERRI! Xabiroienearen egileak) Gabriel Aresti DENETATIK ETA GUZTIONTZAT Udazken honetan ere zorioneko gaude euskal komikizaleok. Xabiroik ateratako Kortsarioen Ostatuaz gain, hainbat komiki atera dituzte euskal argitaletxeek, eta horiei gehitu behar zaie Salvatek euskaraz ere atera duen Asterixen azken albuma. Athletic Fundazioak Letrak & Futbola topaketak antolatu zituen azaroan, eta okasiorako komiki bat atera zuten euskaraz, Unai Iturriagaren gidoia eta Alfonso Zapicoren marrazkiekin. Diamanteak, urrea eta ikatza fikziozko istorio polit eta hunkigarria da, eta ausarta gainera, frankismoa, homosexualitatea eta futbola baititu gaitzat. 10.000 ale egin dituzte doan banatzeko. Justin Hiriart 80ko hamarkadako euskal komiki-sail ezagunenetakoa da. Gregorio Muro Harrieten gidoia eta Francisco Fructuosoren marrazkiekin, euskal balea-arrantzale baten abenturak kontatzen ziren bertan. Euskaraz hiru album atera ziren, baina Frantzian beste bi ere argitaratu ziren.

- BioGrafikoa atera du Erroa argitaletxearekin. Bere 90 orrietan, Bilboko poetaren bizitza kontatzen digu Adurrek, pertsonan zentratuz baina aldi berean bere obra ahaztu gabe. Aresti hil

egiteko aukera aparta. Komunean ezinbestean gordetzeko liburu horietakoa. Getxoko Xabiroiko saltokian salgai egongo da, eta baita Durangoko Azokan ere autoekoizleen gunean. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak Euskadin (CEAR), Javier de Isusiren Asylum komikia argitaratu du. Otxandiotik Venezuelaraino ihesi

ABIAN DA INTXAURRONDOKO KOMIKI-SOLASALDIEN KURTSOA

04 AUZOMORRO

HILERO KOMIKI BAT IZANGO DUTE AZTERGAI, JUANMA DÍAZ DE GUEREÑUREN GIDARITZAPEAN Azken ikasturte bietan bezala, kurtso honetan ere komiki-solasaldiak egiten ari dira Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean. Hilero solasaldi bat egingo da, komiki bat gaitzat hartuta. Aurten Juan Manuel Diaz de Guereñu adituak zuzenduko ditu solasaldiok, eta El fotógrafo, Los surcos del azar, Píldoras azules, Notas al pie de Gaza eta Yo, asesino moduko lanak izango dituzte mintzagai. Baina aurtengoan, aurreko bietan ez bezala, denak euskaraz ez dauden lanei buruzkoak eta gaztelaniaz izango dira... www.donostiakultura.com

Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 SIRENA ETA SAGARRA Gregorio Muro eta Raquel Alzate

19 ZOOLA3KA

CORTO MALTESE ITZULI DA! eta 40 urtera atera den lan hau ezin egokiagoa da, beraz, hura (gehiago) ezagutzeko. Zeren zain erosteko? Bi urtero egin ohi duen bezala, Elkar argitaletxeak ZaldiEroak Berria

egunkarian egin ohi duen De rerum natura komiki-zinten bilduma atera du. Seigarren bilduma izango da aurtengoa. Egunerokotasunaren azterketa zorrotza eta umorezkoa. Umorearekin jarraituz, H28 aldizkari seretirikoak paperezko urtekaria atera du bere lehen urte honetako perla nabarmenekin: Urtikaria 2015. Hamabi garau hire uzkian. Askatasunez barre

Albumetako bat Angulemako sari nagusirako izendatua ere egon zen! Orain Ereinek bost albumen edizio osoa berrargitaratu du. Ezin galduzkoa.

joan zen 94 urteko Marinaren bizipenak eta gerratik eta bortizkeriatik ihesi datozen lau emakume gazte erbesteratuenak uztartzen ditu Isusik nobela grafiko eder honetan. Ez galdu! Azkenik, Salvat argitaletxearen Asterix galiarraren album berria gehitu behar zaie udazken honetako euskarazko komiki berriei. Zesarren papiroa du izenburua eta, aurrekoak bezala, JeanYves Ferriren gidoia eta Didier Conraden marrazkiak ditu. Urrian egin zen mundu mailako lantzamendua 20 hizkuntzatan, tartean euskara.

ASTIBERRI, ORAIN BAITA DIGITALEAN ERE WEBGUNETIK KOMIKIAK FORMATU ELEKTRONIKOAN EROS DAITEZKE Azken aldian komikiak euskaraz ere argitaratzen dabilen Bilboko Astiberri etxea espainiar estatuko komiki argitaletxerik prestigiotsuenetakoa dugu. Bada, orain beraien komikiak digitalean ere saltzen hasi da. Euren katalogoko obra ugari euskarri elektronikoetan irakurtzeko moduan eskuratu daitezke orain euren webgunetik. Momentuz, euskarazko lanak ez dituzte jarri digitalean. http://astiberri.com/digital

HUGO PRATT EGILEAREN HERIOTZAREN ONDORENGO LEHENENGO ALBUMA ATERA DA, BESTE EGILE BATZUEN ESKUTIK Pertsonaia bat baldin badago komikiaren munduan burura abenturazale erromantikoaren irudia dakarkiguna (badakizue, hegoaldeko itsasoak, gogor itxurako baina bihotz oneko morroia...) hori Corto Maltese da. Hugo Pratt jenioak sortutako pertsonaia honen abentura berririk ez da izan bere heriotzaz geroztik. Bada, azken abentura agertu zenetik ia 30 urtera, aita Kornuallesko marinel bat eta ama Sevillako buhame bat dituen Maltako marinel honen abentura berri bat argitaratu da oraintsu, egile berriek egina. Juan Díaz Canales da gidoilaria eta Rubén Pellejero marrazkilaria. Espainian Norma argitaletxeak atera du eta Frantzian Castermanek, Bajo el sol de medianoche eta Sous le soleil de minuit izenburuekin hurrenez hurren. Abentura berri hau Alaska eta Kanadan gertatzen da, eta Jack London eta altxor bat daude tartean. Entzunda bakarrik irakurtzeko gogoa pizten da, ezta? www.normaeditorial.com

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

Asisko, Manu Ortega, Exprai

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Adur Larrea

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24 GOTZARGI Mikel Begoña, Alex Orbe eta Sedyas

30 BELAR JALEA Antton Olariaga

hurrengo zenbakia 2016ko! otsailean EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus

AZALAREN IRUDIA: Dei Gaztelumendi.

www.deisign.com KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Raquel Alzate, Joseba Beramendi,

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

Mikel Begoña, Dani Fano, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Adur Larrea, Igor Leturia, Gregorio Muro, Alex Orbe, Manu Ortega, Sergio Roman, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1346-2015

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

12

Sirena eta sagarra

GIDOIA: Gregorio Muro / IRUDIAK: Raquel Alzate

13

14

15

SIRENA ETA SAGARRA

aldizkarian jarraitzen du...

14

15

SIRENA ETA SAGARRA

aldizkarian jarraitzen du...

20

Larrea “ARESTIREN IDEIAK OSO MODERNOAK ZIREN” Argazkia: Alejo Moreno Sainz

garai baten ideia orokor bat egitea –hain aldakorra den hiri batean–, oso koktel berezia izan da. Hasteko, dokumentazio grafikoa: garai hartako Bilbok –nik asko maite dudanak–, eta oraingoak ez dute zer ikusirik, ezta testuinguruak ere. Horrez gain, Arestiren idazlanak irakurtzea... ufs!... lan handia izan da. Komikia egiteko sintesi lan handia egin behar izan dut, hiru mila orrikoa balitz ere sintesi lan handia izango litzateke. Familiak laguntza handia eman dit, alargunak eta alabek. Gauza batzuk beste perspektiba batetik ikusten asko lagundu didate. Ikuspegi pertsonalagoa bilatzen nuen, barrukoagoa. Horretarako ezinbestekoak izan dira. Tok, tok!... “kaixo, Adur naiz, zure aitaren biografia marrazten ari naiz”. Nola egiten da hori? Kar, kar!... bada, ez pentsa oso orijinala izan nintzenik, halaxe heldu bainintzen haiengana. Neurri batean ohituta daude. Normalean ateak

I

ÑIGO ASTIZEK HALAXE DIO LIBURUAREN ATARIRAKO EGIN DUEN POEMAN: “... ETA KALKULUAK EGIN DITUT ASMATZEKO ZENBAT GABRIEL ARESTI SEGUROLA BEHAR DIREN HIRI BAT SALBATZEKO”. SODOMA ETA GOMORRAN HAMAR GIZON ON NAHIKO ZIREN. ADUR LARREAK GABRIEL ARESTI BAKAR BAT MARRAZTU DIGU IDAZLE BILBOTARRAREN KOMIKI BIOGRAFIKOAN. BAINA ORRIAK IRAKURRI AHALA HAMAIKA IRUDITU ZAIZKIGU. IREKI LIBURUA ETA BILA ITZAZUE ZUENAK, DENAK BEHARKO BAITIRA HIRIA SALBATZEKO.

Bilbo eta Aresti. Azken batean, idazlearen biografia hiriarena ere bada, ezta? Ez dakit. Gabriel Aresti, kanpotik ikusita, oso pertsona arrunta izan zitekeen edozeinen begietara. Familia gizona eta hainbat lantegitako kontulari. Oso ona zen matematiketan eta bere lana bizkor egiten zuen, horrek idazteko denbora uzten zioten lanak aukeratzea ahalbidetzen zion. Gutxi irten zen kanpora, eta bere biografia Bilbori oso lotuta dago, baina oso konplizitate gordinean. Alde batetik gogor kritikatzen du Bilbo, frankismo garaiko hiri hura, baina bestalde aldarrikatzen du Bilbok duen jende nahasketa, eta arazo sozialak publikoki aipatzen zituen maiz eraikuntza nazionalaren gainetik. Frankismo garaiko hiri erdaldun hartan, familia erdaldun batean, euskara ikastea erabaki zuen hamabi urterekin. Albia plazan elkartzen ziren nekazariak eta esne saltzaileak entzungo zituen agian. Beharbada horrelako zerbaitek erakarriko zuen, eta beste mundu batekiko interesa sortzen hasi zitzaion, azkenean, XX. mendeko euskal

idazle garrantzitsuenetako bat bilakatu arte, nahiz eta guztia kontra izan Bilbo hiperindustrial eta hipererdaldun hartan. Edonor baino jakitun eta buruargiago, baina, halaber, intelektualaren topikoaz urruti xamar. Antza denez, hiru anaiak oso azkarrak ziren, irakurle handiak eta oso ikasle onak. Aresti oso gizon argia zen, baina era berean aipatzen zuen Oteizarekin zituen polemiketan Oteizak jende buruargientzat egiten zuela bere obra, eta berak –Gabrielek, esan nahi dut– ez zituela ulertzen pertsona sinplea zelako. Bere buruaren sinpletasuna azpimarratzen zuen, nahiz eta hori,

“Frankismo garaiko hiri erdaldun hartan, familia erdaldun batean, euskara ikastea erabaki zuen hamabi urterekin” nire ustez, ez den egia. Ez zuen uste jendea ez zela azkarra, baina sinpletasuna aldarrikatzen zuen jendearengana hobeto heldu ahal izateko. Tira, ez zuen jeniotzat bere burua, inondik ere ez. Berak zera esan ohi zuen: “nik zerbait lapurtu badiot herriari lauzpabost kopla izan dira”. Duela mende erdiko pasadizoak irakurtzen gaurkotasun handia ere sumatzen da. Segur aski Arestiren ideiak oso modernoak zirelako. Bere garaian oso polemikoak izan ziren

gaiak, gaur egun ez lirateke izango. Berak esaten zituen hainbat gauza gaur egun onartuta ditugu. Ez dakit hala esan daitekeen, baina agian bere denborari aurreratua zegoen. Hainbat gauza, behintzat, aurreikusi zituen.. Zer ekarpen egingo lioke orain Arestik euskal kulturari? Burua altxatuko balu... Ez nintzateke ausartuko esatera zer esango ote zuen, zeren eta beti ezustekoak ematen zituen pertsonaietakoa zen. Zaila da jakitea nondik joko zuen. Oso gazte hil zen, berrogei urterekin, baina utzi zuen produkzioa hain handia izan zenez, jarraitu izan balu, ez dakit non geundekeen orain. Euskara batua sortzerakoan egin zuen ekarpena, adibidez, guganaino heldu da. Ez nuke jakingo esaten egungo Aresti nolakoa izango zen. Askotan ematen du kritikak egitea saihesten dugula gutxi garelako, edo erdipurdikeria errazegi onartzen dugula. Iruditzen zait Aresti ausartu zela bere garaian gauza asko esatera, edo behintzat, azaleratzera. Zirikatzailea zen. Askotan iritziak botatzen zituen erantzun jakin batzuk eragitearren, nahiz eta berak ez pentsatu zehazki horrela. Zaila izango da gertuko pertsona baten BioGrafikoa egitea. Dokumentazio lan handia. Hasi nintzenean ez nekien non ari nintzen sartzen ere. Ez nekien nola egin behar zen biografia bat. Ez da iragan denbora asko hil zenetik, alarguna eta alabak bizirik dira. Berak itzelezko lana egin zuen, itzelezko lanak egin dituzte berari buruz. Bada, hori dena metabolizatzea, irakurtzea, eta bizi ez dudan

Nola egin duzu Arestiren testuen aukeraketa? Zergatik daude horiek eta ez beste batzuk? Gidoia egiten hasi nintzenean familiarekin harremanik izan gabe nengoen, eta, lehenik eta behin, ahal bezain beste irakurri nahi nuen, familiarengana joateko orduan itxura emateko behintzat... kar, kar. Pertsonaia kokatu nahi nuen literaturaren aldetik. Zer idatzi zuen eta berari buruz zer idatzi duten. Baina berehala konturatu nintzen ez nuela bukatuko sekula, eta aukeraketa nahiko anarkikoa izan zen. Hasieran literaturarako joera batekin, baina azkenean alde pertsonalera jo nuen familiarekin hitz egiten hasi nintzenean. Orduan, alde batetik, ikuspegi horretara hurbiltzen ziren testuak hautatzen hasi nintzen. Baina, bestalde, kontuan izan behar da Arestik bost edo sei euskara ezberdin izan zituela, bai idazkera aldetik, bai euskalkiaren erabileraren aldetik. Eboluzio handia izan zuen horretan. Narrazioari ikuspuntu jakin bat emate aldera, antzeko hizkuntza zuten testuak aukeratzen saiatu naiz, irakurleari gehiegizko distortsioa ez eragitearren. Euskara eta erdara ere tartekatzen dira komikian, garai horretako Bilbon bi hizkuntza horien konfrontazioa eta elkarbizitza ere, edo elkarzapaltzea, azaleratu nahi nuen. Erdara ere erabiltzeak garaiko euskararen munduko hainbat gauza azpimarratzeko balio izan dit, hau da, debekuak, euskararekin egiten ari ziren esperimentuak... eta abar. Bestela, ezabatuak leudeke komikian euskara bakarrik erabili izan banu.

ADUR LARREA EGURENek (Bilbo, 1982) Arte

KARIKATURA: DANI FANO

Salba dezagun hiria, beraz. Hasteko, bere BioGrafikoarekin. Nahiz eta ni ere bilbotarra izan aitortu behar dut lan honen aurretik Gabriel Arestiren lana ezer gutxi irakurrita nuela. Entzuna nuen zer edo zer bere alde ezagunenaz, eta bere izaera polemikoaz eta hau eta besteaz, baina nik bere alde gizatiarrari begiratu nahi izan diot. Agian, batzuentzat pasadizo hutsak izan daitezkeenak pasarte, edo atal, bihurtu ditut istorioan zehar. Batez ere pertsona bera azpimarratzeko pertsonaiaren gainetik.

zabalik dituzte Arestiri buruz zerbait idatzi nahi duen edonorentzat. Oso eskuzabalak izan ziren nirekin, eskatu diedan guztia eman didate. Zure ideia familiari zintzo azalduz gero ez dut uste arazo handirik egon daitekeenik. Zailagoa da gertutasunagatik. Gengis Kanen biografia egiten baduzu bost axola zaizu ondorengoek zer esango duten, ba ote diren ere. Baina horrelako gertuko kasu batean tentuz jokatu nahi nuen, zer esaten nuen ondo kontuan izan.

Ederrak ikasi zituen, eta ikasitakoa aplikatzen ikusi genuen hainbat libururen ilustrazio eta azaletan, ikusentzunezko munduan grafista eta postprodukzio lanetan, eta baita kartelgintzan ere. Baina komikiarekiko joera laster igarri genion. Bere lehen binetak Putz aldizkarian, Ortzadar igandekarian eta Berrian ezagutu genituen. Mattin Irigoienek idatzi eta Asisko Urmenetak marraztu zuen Okatxu komikiari kolore eman zion, eta, Mikel Begoña lagun, The Last Shot komikia marraztu zuen Bertsolaria aldizkarirako. Egun Aizu! aldizkarian komiki-zintak argitaratzen ditu eta Xabiroin Xabiroienea egiten du. Orain bakarkako lehen lan luzea argitaratu du: Gabriel Aresti BioGrafikoa komiki zoragarria.

Estilo grafiko zuzen eta garbia aukeratu duzu, apaindura desmasiarik gabe. Arestiri zegokiona? Marrazki batzuk gehiago landu ditut. Nabarmen ikusten da hori, batez ere hasieran. Baina normalean pertsonaiak marraztera, eta paisaia iradokitzera jo dut. Testuinguru jakin batzuetan bakarrik agertzen dira hondoak. Kokapena girotu behar denean. Toki batzuk marraztea erakargarria egiten zait. Arestiren karakterizazioa erraz egin nuen, pozik geratu nintzen berehala, eta uste dut mantendu dudala komikian zehar. Asko dokumentatu naiz irudi aldetik, baina oinarri bat izateko batez ere, gero sinpletasunera jo dut.

Eta orain zer? Oteizaren biografia, balantza kosmikoa berdintzearren? Orain egun bat besterik bizitzen ez diren tximeleta horien biografia egingo dut. Ez... kar, kar! Orain ikusi nahi dut hau nola joaten den, zer nolako iritzi eta kritikak sortzen dituen irakurleengan. Bakarka egin dudan lehen komikia da, ikusmina dut emaitzarekin eta balorazioa egin nahi dut. Ni, egia esan, oso gustura geratu naiz, batez ere familiakoak ere gustura gelditu direlako. Gauza berria da haientzat, freskoa dela esaten dute. Askotan oso lan teorikoak egiten dira Arestiren inguruan, lan honek aire pixka bat ematen diela uste dut. Filtro hori igarota pozik geratu naiz.•

KOMIKI BAT: Christophe Blainen Isaac le pirate. ABESTI BAT: Hertzainak taldearen Eutsi gogor!. DISKO BAT: Aire ahizpen Bidexka. LIBURU BAT: Frantz Fanonen The Wretched of the Earth. FILM BAT: Napoleon Dynamite, Jared Hess zuzendariarena. PERTSONA HISTORIKOA: Jorge Oteiza. TOKI BAT: Ziburu.

ITAUNmotz

ADUR

“Bere alde gizatiarrari begiratu nahi izan diot. Agian, batzuentzat pasadizo hutsak izan daitezkeenak pasarte bihurtu ditut”

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.