Xabiroi: 36. zenbakia, 2015eko ekaina

Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.ikastola.eus/xabiroiharpidetza gunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

xabiroi@ehi.ikastola.net

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia García eta Javier Olivaresen Las meninas-ek hain zuzen. Zorionak, Astiberri! www.astiberri.com

GARTXOT KOMIKIA BRETOIERAZ ASISKO, MARKO ETA JOKINEN KOMIKIA BRETOIERAZKO ASTEKARI BATEAN ATERATZEN ARI DA XI.-XII. mendeetan bizi izan zen Gartxot Itzaltzuko bardoaren itzalak ez dio luzatzeari uzten. Beraren istorio eder bezain gogorra formatu ugaritan kontatu dute. XX. mende hasieran Arturo Kanpionek lehenengoz nobelatu zuen, eta 80ko hamarkadan

KOMIKI-GOMENDIOA: PERSEPOLIS

04 AUZOMORRO

IRANEKO AZKEN HAMARKADETAKO HISTORIA KONTATZEN DIGU SATRAPIK HAUR BATEN BEGIEZ IKUSITA Marjane Satrapi irandarraren lehen lana izan zen Persepolis, lan autobiografikoa, eta sari ugari irabazi zituena. Iraneko kapitalean, Teheranen, jaio zen Marjane, eta bere bizitza ezin da ulertu bere herriaren testuinguru historiko eta

Sanvi

06 MUSEO BILDUMA Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado

14 GELATINA PUSKA HERRARIAK Yurre Ugarte eta Josevisky Bere izenburuak dioen legez, Nafarroako historia kontatzen da bertan, Harri Arotik hasita Gamazadaraino, XIX. mende amaieraraino alegia. www.kulturklik.euskadi.net

BALEAK IKUSI DITUT, BARTZELONAKO KOMIKI AZOKAKO SARIKETAN IZENDATUA Benito Lertxundik disko oso bat eskaini zion. 2003an gure Asiskok eta Markok, Jokin Larrearekin batera, komikian kontatu zuten haren bizitza eta duela lau urte Asiskok eta Juanjo Elordik animazioko filmera egokitu zuten. Bada, orain Bretainiako Ya! astekaria aipatutako komikia bretoieraz argitaratzen hasi dira. Biba Gartxot!

NAFARROAKO HISTORIA, BERRARGITARATUTA CÉNLIT DENONARTEAN ARGITALETXEAK BERRIZ EDITATU DU 80KO HAMARKADAKO RAFAEL RAMOSEN KOMIKIA Cénlit denonartean argitaletxeak Rafael Ramosek 80ko hamarkadan egindako komikiak berrargitaratzen darrai. Iaz F. Navarro Villosladaren eleberrian oinarritutako Amaia – Euskaldunak VIII. mendean izan bazen, orain Nafarroako historia atera du.

ASTIBERRI BILBOKO ARGITALETXEAK ZAZPI IZENDAPEN ETA SARI BAT LORTU DITU Espainian egiten diren komiki azoken artean Bartzelonakoa da garrantzitsuena, eta esan daiteke Bilboko Astiberri dela bertako komiki argitaletxeen artean onenetakoa. Izan ere, aurten ere izendapen ugari jaso ditu bertako sariketan, 7 hain zuzen ere, eta horietako bat urteko lanik onenarentzat, euskaraz ere atera zuten eta euskal gatazka lantzen duen Baleak ikusi ditut lanarengatik, Javier de Isusi bilbotarrak egina. Azkenean lan horrek ez zuen sari hori eraman, baina bai Astiberriren beste lan batek, Santiago

19 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai BAZTANGA EROA 4

4. ZENBAKIRA IRITSI DA HAMARHATZHANDI-K EGITEN DUEN ONLINEKO KOMIKI FANZINEA

Duela hiru urte hasi zuen bere ibilbidea HamarHatzHandik egiten duen Baztanga eroa komiki fanzineak, eta jada bere 4. zenbakia heldu da, S izenekoa. Online dago ikusi edo deskargatu nahi baduzu. On egin! baztangaeroa.blogspot.com.es

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

20 KOMIKITAUN elkarrizketa

politikoan ez bada. Honela, bere bizitza berak gogoratzen duen unetik (6 urte inguru zituenetik edo) kontatuz, Iraneko XX. mendeko azken ia 30 urteen historia gogorra kontatzen du: diktadura, iraultza, errejimen integrista, Irakekiko gerra... Istorioa, baina, haur baten (bera halaxe baitzen) ikuspegitik kontatzen du, haur batek soilik izan dezakeen ikuspuntu xalotik. Baina xalotasun horretatik gauza sakon eta gogorrak deskubritzen ditu, eta dizkigu. Asko pentsarazten digu eta hausnarketa sakonak eragin. Irudiak ere gidoia bezalakoxeak dira, sinpleak baina asko gordetzen dutenak. Sinpletasun ikaragarrizkoak, haur batek marraztuak balira bezala, txuri eta beltz hutsean. Ez da gehiago behar benetako bizitzako istorio errealak kontatzeko, eta agian txuri-beltz hori delako kontakizun krudel horiek kontatzeko modurik onena. Lan borobila da Marjane Satrapiren lehen obra hau. 2007an egileak berak zinemara eraman zuen, eta sari asko irabazi honek ere. http://eibar.org/blogak/e-gorblog/24

Juanjo Guarnido

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24 SANTA FAMILIA Eider Rodriguez eta Julen Ribas

30 ETNOLINGUS Asisko

hurrengo zenbakia 2015eko urrian! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA: Dani Fano.

AZALAREN IRUDIA: Guillermo Gonzalez. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo.

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, Iñaki G. Holgado, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Igor Leturia, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Alex San Vicente, Yurre Ugarte, Asisko Urmeneta.

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-456-2015

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

6

GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: I単aki G. Holgado

7

8

9

MUSEO BILDUMA

eta abar...

8

9

MUSEO BILDUMA

eta abar...

20

21

“Egin ditudan lan mota denak atsegin ditut, bat aukeratu beharko banu dohakabea nintzateke”

Juanjo

Guarnido

animazio-estudio propioa zuen, une hartan handia zena eta etengabe lanean ari zena. Beraz, abantaila genuen, ez zen argitaratu nahi duen eta nola edo hala egin nahi duen eta inposatzen dioten edozein baldintza onartzeko prest dagoen hasiberri baten egoera bera. Lehenengo albumarentzat minimo batzuk jarri genituen. Ez ziren eskakizun edo baldintza bereziki ameslariak, baina gauza batzuetan ez geunden prest amore emateko. Hainbat argitaletxek interesa agertu zuten eta baldintzak onartu zizkiguten, eta azkenean Dargaud aukeratu genuen. Egia da kristoren muturrekoa har genezakeela, baina zorionez ez zen hala izan.

“SAMINGARRIA DA IKUSTEA ARAZO SOZIALAK EZ DIRELA ASKO ALDATU 50EKO HAMARKADATIK”

F

RANTZIAN LUZAZ BIZI IZAN DEN KOMIKIGILE ARRAKASTATSUA ETA DISNEYN ARITUTAKO ANIMAZIOGILEA IZANAGATIK, JUANJO GUARNIDOK EZ DITU GALTZEN ANDALUZIAR IZAERATIK DATOZKION AZENTUA, APALTASUNA ETA UMOREA. EDERKI EGON GARA BERAREKIN KAFETEGI BATEAN ELKARRIZKETA EGITEN. BERE LANIK EZAGUNENA DEN BLACKSAD KOMIKIAZ, BERE BESTE AFIZIO ETA LANBIDEEZ ETA HANGO ETA HEMENGO KONTUEZ HITZ EGIN DIGU, BETI INTERESGARRI. Testua: Igor Leturia Kontaiguzu noiz hasi zinen marrazten, nola etorri zitzaizun zaletasuna, noiz edo nola erabaki zenuen honetan arituko zinela... Betidanik marraztu izan dut. Eta nire nerabezaroaren garaian, fotokopiagailu batekin (beno, orriak fotokopiatzeko diruarekin) aldizkaritxo bat egin zitekeen, fanzineen garai loriatsua zen. Hala hasi nintzen fanzineetan, Granadako beste marrazkilari batzuekin, fakultatean hasi baino lehentxeago. Fakultatearen azken urteetan Forum argitaletxean hasi nintzen, superheroiak egiten. 23 urterekin komikia utzi zenuen animazioaren munduan hasteko. Zergatik gertatu zen hori? Oso erraza: Arteko karrera amaitu nuen eta lan egiteko, arduratsu bihurtzeko eta aitatxo eta amatxorengandik independizatzeko beharra inposatu zen. Orduan, Madrilera animazioan lan egitera joandako fanzineen garaiko burkide batek deitu ninduen. Eta marrazki bizidunetan lan egitea burutik inoiz pasatu ez bazitzaidan ere, hara joan nintzen mundu hori ezagutzera, eta giroa ikusi nuenean liluratuta geratu

nintzen. Pentsatu nuen beharbada karrera egin nezakeela animazioan. Eta horrela 3 urte egin nituen Madrilen eta beste 10 Disneyn. 2000 urtean, artean Disneyn ari zinela, Blacksad argitaratu zenuen. Bai, pare bat urtez ikasten eta lanean egon nintzen lehen animazio-estudioan ezagutu nuen Juan Diaz Canales [Blacksaden gidoilaria], bera ere marrazkilaria, eta segituan sortu zen elkarrekin komikia egiteko gogoa. Nik oraindik komikiaren harra neukan barnean, nahiz eta bizimodua ateratzeko bide gisa alde batera utzita izan. Juanek animatuta, azkenean erabaki nuen Blacksaden lehen albuma egiteko denbora eta esfortzua hartzea, eta lehen album hori une horretatik 7 urtera atera genuen. Urte asko eman nituen zirriborroak egiten, teknikak probatzen, akuarelak egiten... Gidoia bagenuen, storyboard osoa egin nuen, eta gero han gelditu zen, kaxoi batean zain. Azkenean aurrera egitea erabaki nuen arte, nire buruari esan bainion mugitu ezean mendea amaituko zela eta ez genuela ezer egingo. Orduan, probarako hainbat orri egin nituen, hainbat editoreri aurkeztu nien eta harrera ona izan zuen.

Harrigarria da komikiaren munduan curriculumik ez duten bi egile espainiarrek zuzenean Frantziako merkatuan argitaratzea. Proiektu nahikoa interesgarri bat baduzu, ongi pentsatua dagoena, atentzioa emango dio edozein editoreri. Editore bati bost axola dio nondik zatozen. Areago, badaki Espainiatik datorren egile batek gehiago lan egingo duela eta ordainketekin, kontratuaren baldintzekin eta abarrekin ez dela hain errebindikatzailea izango. Ze, egia esan, nik hogei urte daramatzat Frantzian bizitzen, eta hemen irabazten dudan herenarekin Espainian hemen bezain ongi bizi ahal izango nintzateke! Baina ongi komunikatu

Blacksad, atera zenetik eta zenbaki guztietan, arrakastatsua izan da salmentetan, kritikan, sarietan... Zergatik uste duzu dela? Ezta arrastorik ere! José Luis Munueraren arabera, Blacksadekin helduek txikitan Disneyren filmekin sentitzen zuten gozamena berriz bizi dezakete, baina helduentzako produktu batekin, haurrentzako zerbait irakurtzen ari zarelako errudun sentsaziorik gabe. Eta ez dut uste oso oker dabilenik. Blacksad seriean 50eko hamarkadako AEBen erretratua egiten da: hiri handiak, hegoaldea (New Orleans), Amerika landatarra (Texas, Oklahoma...). Hori izan daiteke bere arrakastaren arrazoietako bat, Hollywoodeko zineari esker hori denon subkontzientean baitago? Oso zuzena iruditzen zait diozuna, hala baita, AEBko hamarkada baten erretratua da. Gaien aldetik batetik, baina hor dago ere alderdi fisikoa, garai haren xarma bisuala. Une edo hamarkada horretan, hainbat arrazoirengatik (gerraostea, kultura popularra, kontsumo-gizartearen sorrera, Yves Saint Laurent edo Luther King bezalako pertsonaiak...), mendebaldea gaur egun duen itxura edo look-a hartzen hasten da.

“Blacksadekin helduek txikitan Disneyren filmekin sentitzen zuten gozamena berriz bizi dezakete, baina helduentzako produktu batekin”

Blacksaden gai politiko-sozial asko lantzen dituzue: arrazakeria, drogak... 50eko hamarkadako AEBak gaien, inspirazioiturrien, anekdoten, une historiko interesgarrien, mendebaldearen historiako momentu giltzarrien... iturri agorrezina dira. Eta atsegina da garaiko gai sozialak kontatzea, orduko gizartearen pentsamoldea, gertatu ziren gauzak, gerta zitezkeenak... Bestalde, gai sozial hauek betierekoak dira, samingarria da ikustea honek ez duela asko aldatu 50eko hamarkadatik. Gizakiak hain doilorra izaten jarraitzen du... Pierre Christinek iaz esan zigun berak izaera, zaletasun, gustu... anitz zituela, eta serie ezberdinetan marrazkigile ezberdinekin lan egiteak bere alderdi horietako bakoitza garatzea ahalbidetzen ziola. Berdin gertatzen al zaizu zuri, gidoilari eta serie bakoitzarekin? Ezberdina da idazlearen lana, non beste norbait bilaka zaitezkeen eta beste eskema mental bat izan dezakezun. Marrazkigilea mugatuta dago egin dezakeenaren aldetik. Nik seriez aldatzean beste erregistro batzuk esploratu nahi ditut, pertsonaiak adierazteko beste forma batzuk, beste narrazio-teknika batzuk... Gainera, nire kasuan, nire komiki-erregistro ezberdinez gain, nire animazioko lanbidea dut, pintatzea gustatzen zait, noizbehinka ilustrazioa egitea atsegin dut, batzuetan teknika piktorikoago batzuk aplikatu nahi ditut... Beraz, nire

“Apustu arriskutsua egin genuen Blacksadekin, baina ez genuen ezer galtzekorik”

JUANJO GUARNIDO (Granada, Espainia , 1967)

behar duzu, eta hizkuntza traba bat izan daiteke. Merkatua eta argitaratzaileak Frantzian eta Belgikan daude. Eta askok ezin dute beraien proiektua ongi azaldu ingelesez egin behar dutelako. Eta nik jada hitz egiten nuen frantsesa. Normalean merkatu frantsesean sartzeko pixkanaka hasi behar da... Zuek, curriculumik gabe eta zuen proiektu propioarekin, animatu zineten frantziar merkatu zailean saiatzera. Egia da apustu arriskutsua zela, baina ez genuen ezer galtzekorik. Ni Disneyn lanean nengoen eta kristoren soldata irabazten nuen, eta Juanek bere

KARIKATURA: DANI FANO

ikasle zela hasi zen komikigintzan, lehenengo fanzineetan eta ondoren Forum argitaletxean. Animazioan aritu zen gero, hiru urtez Madrilen eta ondoren beste hamar urtez Disneyn, Parisen. Han zela, Juan Diaz Canales gidoigilearekin Blacksad komiki-saila hasi zuen, animali antropomorfoak protagonista dituen genero beltzekoa, XXI. mendeko komiki-serie arrakastatsuenetako bat salmenta, kritika zein sari aldetik. Komikian Sorcelleries komiki-saila ere egin du, eta animazioan, ilustrazioan eta pinturan ere aritzen da tarteka. Azkenaldian Freak Kitchen taldearen Freak of the week abestiaren animaziozko bideoklipean aritu da, zuzendari, produktore, storyboard egile eta beste hainbat lanetan.

arazoa ez da gauza asko egin nahi ditudala, gauza asko izan nahi dudala baizik: komikigilea, ilustratzailea, animatzailea, zuzendaria (orain egin dudan bideoklip musikalarekin)... Eta ezin da hainbeste gauza ezberdin izan. Zure komikiek arrakasta itzela duten arren, ez duzu maiztasun handiz argitaratzen. Beste gauza askotan aritzen naiz. Aurten animaziozko film labur bat egin dut, bideoklip musikal bat, abentura handia izan dena. Nik neuk zuzendu dut, finantziazioaren sasiartean sartu naiz, produktorea izan naiz, storyboard osoa egin dut, Freak pertsonaiaren animazioaren erdia egin dut... Esperientzia oso atsegingarria izan da, baina aldi berean oso zaila, oso proba gogorra. Arazo nagusia baldintza ekonomiko onekin ezin egitea izan da. Daukazun ia edozein proiektu mota egiteko baliabide ekonomikoak behar dituzu. Komikiaren onena da ia baliabiderik gabe egin dezakezula, aurreko komikitik sobratu zaizun materialarekin (gehi papera, hori bada garesti xamarra) beste bat egin dezakezu. Marrazki bizidunak egiteko baliabideak behar dituzu. Komikiaren munduan hasi zinen, animaziora pasatu zinen gero, komikira itzuli zinen animazioa erabat utzi gabe, zuzentzen aritu zara... Zein lan da gehien atsegin duzuna? Zer aukeratuko zenuke batekin gelditu beharko bazina? Denak atsegin ditut, hori da okerrena. Bat aukeratu beharko banu, dohakabea nintzateke. Komikia da gehien atsegin dudana, baina horretan urte asko daramatzadanean animazioaren harra sartzen zait, horregatik egin nuen klipa. Eta noiztenka ilustrazioa egin eta ilustrazioaren lengoaia gehiago esploratu nahi izaten dut, pintatzea ere nahi izaten dut...•

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.