Harpidetu zaitez!!
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.ikastola.eus/xabiroiharpidetza gunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
xabiroi@ehi.ikastola.net
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia
GU GARA
aldizkaria egin. Hemendik aurrera hilaren 28etan ikusgai izango da H28. "Aldizkari irekia, garratza eta independientea" sortzaileen esanetan.
CHARLIE CHARLIE HEBDOREN AURKAKO ERASOA SALATUZ, ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDE Albiste ikaragarria jaso genuen joan den urtarrilaren 7an, komikiaren mundua bizi dugunontzat bereziki gogorra: Frantziako Charlie Hebdo komiki-aldizkari satirikoaren aurkako erasoan 12 lagun hil zituzten, tartean Charb, Cabu, Wolinski, Tignous eta Honoré komikigileak. Erasoaren arrazoia, aldizkariak sarritan egiten zituela islamarekiko kritikoak ziren txisteak, erasotzaileen ustez Mahoma beraien profetaren ohorea zikintzen zutenak. Izan ere, aldizkariak sarritan kritikatzen zituen botere politikoa, botere ekonomikoa, erlijioak (edozein erlijio)... Xabiroin ere geure egiten dugu “Gu gara Charlie” aldarria, mundu guztian zehar egindako erasoaren aurkako manifestazio ugarietan erabilitako elkartasun leloa. Adierazpen askatasuna irmoki defendatzen dugu eta praktikatu ere bai, guk ere sarri kritikatu izan baititugu kritikatu beharrekoak. Eta ez da zilegi eskubide hori baliatzeagatik inor hiltzea. Baina ezta ere komunikabideak ixtea, argitalpenak bahitzea edo sortzaileak espetxeratzea; inguruotan sarri gertatzen dena.
KOMIKI GOMENDIOA: WATCHMEN
Beste hainbat egileren artean, Xabiroin aritutako egile batzuk ere ikusi ahal izango dira parte hartzen bertan: Marko, Asisko, ZaldiEroa, Dani Fano, Unai Iturriaga, Exprai, Josevisky, Adur, Patxi Gallego, Axpi... issuu.com/h28aldizkaria/docs/
EUSKOMAN – IZAN ALA EZ IZAN!, EUSKAL SUPERHEROI BATEN ABENTURAK IAZKO HONDARREAN ATERA ZUEN ALBUMA LUTERL TALDEAK Luterl Kultur Taldearen eskutik atera zen iazko urtearen amaieran Euskoman – Izan ala ez izan! albuma, Ion Iñaki Artetxeren gidoiarekin eta
H28 ALDIZKARI SARETIRIKOA SAREAN DA EUSKARAZKO ALDIZKARI SATIRIKO DIGITALA Charlie Hebdo aldizkariko marrazkilarien hilketak ederki astindu du komikiaren mundua. Berria egunkariko Iñigo Astiz kazetariak bildu zituen Uztaritzen Marko, Asisko eta ZaldiEroa komikigileak horren guztiaren inguruan berriketaldia egiteko. Baina gaiaren inguruan esan beharrekoak esan ostean, euskarazko aldizkari satiriko bat sortzeko asmoa piztu zitzaien. Asmoa piztu eta
agertutako pertsonaia haren istorioen aukeraketa bat dago albumean, preseski bere sorrerakoak. Nor da superheroi misteriotsu hau, eta nola eskuratu zituen bere botereak? Erosi Euskoman komikia eta irakurri!
ALAN MOORE-REN GIDOIA ETA DAVE GIBBONS-EN IRUDIAK DITUEN MAISULAN KLASIKOA Albisteen atal honetan euskarazko komiki-nobedadeen berri ematen dugu, eta baita gure egileek nazioartean argitaratzen dituztenena. Baina atal honetan noizbehinka komikigomendioak ere egingo ditugu aurrerantzean. Estreinako honetarako Watchmen, Alan Moore gidoilari eta Dave Gibbons marrazkilariarena. Errealitate alternatibo batean kokatuta dago, non superheroiek inspiratuta, mozorro bat jantzi eta justizia banatzea euren esku hartzen duen jendea bizi den. Watchmenek horren zilegitasuna zalantzan jartzen du, heroi ustezko horietako batzuk faxistak, indarkeriazaleak edo amoralak baitira. Moorek komikien munduko baliabide edo teknika ugari erabili eta beraiekin esperimentatzen du. Eta superheroietan eta zientzia-fikzioan aritutako Dave Gibbonsen irudiak ederto doazkio kontakizunari. Lan biribila benetan.
HAINBAT KOMIKI LEHIAKETAREN 2015EKO EDIZIOAK IREKITA
Kaiet Bengoetxearen marrazkiekin. Lehendik Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako gehigarrian
GANORABAKO LEHIAKETA ETA PORTUGALETE URI URENA SARIKETA Badira komiki-lehiaketak urtero-urtero falta gabe urte hasierarekin batera irekitzen direnak. Animatu parte hartzera! Horietako bat da Basauri Komik ekimenak antolatzen duen Ganorabako komiki-lehiaketa, sariz ongi hornitua (900, 450 eta 300 euro hurrenez hurren lehen hiru sarituei, eta
300 euroko akzesit bana euskarazko lan onenari eta Basauriko lan onenari). Lehiaketan parte hartzeko, komikiak martxoaren 31 baino lehen bidali behar dira. Beste bat Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketa da, hiri horretako udalak antolatzen duena eta aurten XXIX. edizioa betetzen duena. Komiki kategorian 1.800, 1.250 eta 800 euro daude lehen hiru sarituentzat, 300 euroko akzesitak euskarazko eta Portugaleteko egile onenentzat eta 200 euroko akzesita 16 urtetik beherakoen lan onenarentzat, eta komiki-banda kategorian 300 euro irabazlearentzat eta 100 euroko akzesita 18 urtetik beherakoen arteko lan onenarentzat. Lanak bidaltzeko epea, kasu honetan, otsailaren 27a da.
Sanvi
06 MUSEO BILDUMA Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado
12 PORRUPATATAK ZaldiEroa eta Axpi
17 ZOOLA3KA
ROCKOMIKIAK ERAKUSKETA IZAN DA DONOSTIAKO KOLDO MITXELENAN ABENDUA ETA URTARRILEAN
Asisko, Manu Ortega, Exprai
EUSKAL ROCK-A ETA KOMIKIEN ARTEKO LOTURAREN INGURUKOA, HAINBAT HITZALDIREKIN OSATUA Koldo Mitxelena Kulturguneko Komikiguneak antolatuta, Rockomikiak erakusketa egon da ikusgai bertan abendua eta urtarrilean. Euskal rock-ak eta komikiak 70eko hamarkadatik hasi eta gaurdaino izan duten lotura ugarien inguruko oso erakusketa interesgarria izan da. Bertan fanzineak, Napartheid, TMEO, komikiz egindako diskoen azalak eta barruko liburuxkak... ezagutzeko parada izan da, hainbat medioren bidez: panelen bidez kontatutako historia, disko eta komikiak eurak ikusi eta entzunez, komikiak eginez eta hainbat bisita gidaturen bitartez Iñaki Otamendi, Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Kini, Larri, Asisko Urmeneta, Xabier Gantzarain eta Harkaitz Canoren eskutik. kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/ganbara-
www.kontaizu.net
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
04 AUZOMORRO
18 KOMIKITAUN elkarrizketa Fermin Muguruza eta Jorge Alderete
20 ARRANOTXU ZaldiEroa
22 ZER NAHI ETA HURA EMAN Julen Ribas
30 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope
hurrengo zenbakia 2015eko ekainean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA: Dani Fano.
AZALAREN IRUDIA: Patxi Pelaez. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,
Miel A. Elustondo.
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
EGILEAK: Ainara Azpiazu, Joseba Beramendi, Harkaitz Cano, Dani Fano, Iñaki G. Holgado, Adur Larrea, Egoitz Lasa, Igor Leturia, J. Anjel Lopetegi, Manu Ortega, Julen Ribas, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.
Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-219-2015
LAGUNTZAILEAK

4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
22
zer nahi eta hura eman
GIDOIA ETA IRUDIAK: Julen Ribas
Unai Busturiaren ideia batean oinarrituta
23

24
25
ZER NAHI ETA HURA EMAN
eta abar...
24
25
ZER NAHI ETA HURA EMAN
eta abar...
18
atzaparrak eta nola Aljeria, Jugoslavia, edo Nasseren Egipto bera ere beste Internazional Sozialista berri bat eratu nahian zebiltzan, SESBen kontroletik kanpo.
Jorge
Garai haietan mundu osoko intelektual ezkertiarren alde esanguratsu batek borroka armatuaren alde egin zuen. Gaur egun pentsaezina. Zer zen ezberdina? MUGURUZA: Ez garai haietan bakarrik. Beranduago ere hala izan da munduko leku askotan, batez ere, Latinoamerikan. Ez dezagun ahaztu Dilma Rousseff bera, Brasilgo presidentea, gerrillaria izan zela; edo Pepe Mujika, Uruguaiko azken presidentea, hura ere Tupamaroko gerrillaria izan zen. ALDERETE: Zorionez, nolabait ere, Hegoamerikako lider gehienak garai haietako oinordekoak dira. Brasilen, Uruguain, Argentinan, Txilen... MUGURUZA: Europan ez. Kar, kar!...
Alderete Fermin
Muguruza
Manex Unanue, pertsonaia nagusiak ere handik eta hemendik du, kontatu duzuen istorioa bezala. Nazioartekoa eta internazionalista da, sortzez. MUGURUZA: Oso zitekeena da hori. Brigadista andana etorri zen hona borrokara. AEBetan, adibidez, San Frantziskon, lehenengo kaiaren parean, brigadista internazionalak oroitzen dituen sekulako monumentua dago. Ingeles asko etorri zen, eta estatubatuar asko ere bai. Brigadista haietako seme bat asmatzea oso koherentea iruditu zitzaigun.
“SORTZEN DUGUN GUZTIA BESTE BATZUEK AURRETIK SORTU DUTENARI ESKER IZATEN DA”
1
Iraultza eta musika. Bi ardatz Fermin Muguruzaren ibilbidean, eta bi ardatz Black is Beltza komikian. MUGURUZA: Ulertzeko zaila da nik egin dudana egin ahal izatea iraganeko musikari horiek guztiak izan ez balira. Berezko sormena ez da posible, sortzen dugun guztia beste batzuek aurretik sortu
965EKO UDAZKENEAN IRUÑEKO ERRALDOIAK ETA KILIKIAK NEW YORKEKO ETORBIDEETAN ZEHAR DESFILATU ZUTEN. DENEK, BI ERRALDOI BELTZEK IZAN EZIK. HORI IZAN ZEN ANTOLATZAILEEK JARRI ZUTEN BALDINTZA. GERTAKIZUN HORRETATIK ABIATUTA, FERMIN MUGURUZAK ETA HARKAITZ CANOK, ETA DR. ALDERETEREN MARRAZKIEK, 60KO HAMARKADA GORABEHERATSURA ERAMANGO GAITUZTE, NON KAPITALISMOAK EZ ZUEN JADA MUNDUA IRENTSIA. MUSIKA, POLITIKA, ESPIOITZA, IRAULTZA, MAITASUNA... TIRA, BIDAIA PERFEKTUA. planto egitea ere pentsatzen ari dira, baina azkenean erraldoi beltzak gabe desfilatzea erabakitzen dute, bi gazteen iritziaren kontra. Manex gazte konprometitua da, Iruñeko emakume baten eta Espainiako gerran Irungo frontera etorritako Manchesterreko brigadista baten semea. Zeren eta 60ko hamarkada esplikatzeko Espainiako gerrara jo behar duzu, eta Bigarren Mundu Gerrara. Manexen aita desagertzen da, bera txikia zela, Frantziako erresistentziarekin bat egiteko. Manex da istorio honen guztiaren protagonista eta amodioa da New Yorketik Kubara eramango duena, eta amodio bera izango da misio arriskutsu batean parte hartzera bultzatuko duena. Nahiz eta askotan ematen duen bera ez dela bere pelikularen gidoilaria, Manex da istorio hau guztia eraikitzen duena.
Garai horietan txanpona airean zegoela esan zuen komikiaren aurkezpenean Harkaitz Canok, eta ez zegoela argi zein aldera eroriko zen. Hala ere, egun, ematen du ezetz, kapitalismoa garaile izan behar zela partida hasi aurretik. ALDERETE: Nik ez nuen bizi garai hori, baina gure istorioan ondo islatzen dela uste dut. Politikari dagokionez zalantzazko une bat zen. Gauza asko gertatzen ari ziren, iraultza asko. Ni 1971n jaio nintzen, Argentinan, eta niri diktadura militarrak bizitzea egokitu zitzaidan, baina 60ko hamarkadako espirituaren oihartzunak irauten zuen. Gure gurasoen belaunaldikoek mundua borroka eginez alda zitekeela uste zuten oraindik. Espiritu hori eleberria gertatzen den unean puripurian dago, eta espiritu horrek blaitzen du Black is Beltza hasieratik bukaerara. MUGURUZA: Nik,
1963an jaioa, blokeen politika ezagutu nuen. 85etik aurrera, segur aski bai ikusten zela bloke kapitalista gerra hotzeko garaile aterako zela. Baina horren aurretik, iraultza sandinista bizi izan nuen, baita El Salvadorreko iraultza ere. Kontua da garai haietan AEBek erabaki zutela ez zela beste iraultzarik gertatuko, eta hori izan zen Ronald Reagan presidentearen obsesioa. Sandinistek “gupidagabe borrokan, eskuzabalak garaipenean” leloa hitzez hitz bete zuten –gogoratu behar da haien iraultzak askapenaren teologia zuela oinarri–, eta diktaduraren morroi izan zirenak askatu zituzten gerra eta gero. Kontua da askatu zituzten ia 3.000 horiek itzuli zirela, entrenaturik, trebaturik eta soldatapean, iraultza hausteko asmoz “Contra” deitu izan zen hura antolatzera. Hori izan zen nik bizi izan nuen sasoia, eta asko eragin dit istorio hau kontatzeko garaian. Baina Manexen garaian blokeen politika bera ere ez zegoen hain zehaztuta. Bloke
dutenari esker izaten da, erreferentziak ezinbestekoak dira. Horietako batzuk eleberrian agertzen dira. Ez alferrik! Azaltzen den azken abestia Mikel Laboarena da! Edo gure protagonista Espainian dagoenean Pereten kantu bat entzuten du: Voy voy; gero haren egokitzapena egin genuen elkarrekin. Edo, bat-batean, Monterreyko jaialdian agertzen da Janis Joplin, Jimmy Hendrix eta Otis Reddingen artean. Aitzakia ederra, beraz, haien
• “Musika, komikia eta zinea beti egon dira egin dudanaren inguruan” kapitalista agian bai, merkatu-blokea zen AEBek gidatuta, baina bloke sozialistan alde batetik Txina genuen, beste alde batetik SESB, eta beste alde batetik Che Guevarak bultzatzen zuen lerrokatu gabeko herri sozialisten batasuna. Azken hau da gure komikiaren eszenategia, eta, batez ere, Aljerian gertatzen den zatian azaltzen da. Hor azaltzen da nola SESBek luzatzen zituen
Musikak presentzia handia du Black is Beltzan. Zergatik ez komiki-disko bat, adibidez? ALDERETE: Eleberriaren soinu banda existitzen da, hor dago agerian. Ferminek ere kantu bat egin du espresuki komikiarentzat. Hau nire lehen eleberri grafikoa da. Egin izan ditut bi, hiru edo bost orriko komiki-istorioak, baina hau da nire lehen eleberri luzea. Hala ere, diskoen azal mordoa egin izan dut eta kontzertuetarako afixak ere hainbat, eta niretzat ilustrazioaren eta musikaren arteko lotura oso era naturalean gertatzen da. Irudiei musika jartzea beti egin izan dudana da, eta hori eleberrian nolabait nabaritzen dela uste dut. MUGURUZA: Nik Jorge Alderete ezagutzen baldin badut beste musikariekin egindako lanagatik izan da, Los fabulosos cadillacs taldearekin, besteak beste; eta, batez ere, Mexiko hiriko Foro Aliciako kontzertuetarako egindako afixengatik. Eleberrian musikaren inguruan agertzen diren gauza batzuez oso musikazaleak direnak besterik ez dira konturatuko, baina beste batzuez, aldiz, edonor ohartuko da. Nork ez du inoiz entzun The Who taldearen My Generation? Ikerketarako atea zabalik utzi dugu; nahi duenak erreferentzi politak aurkituko ditu eleberrian. Ferminentzat lehen aldia da eta zu, Jorge, ez zeunden ohituta komikira. Asko kostatu al zaizue egokitzapena? Zer izan du berezi zuen beste ohiko sorkuntza prozesuekin alderatuta? MUGURUZA: Tira, Kortaturen lehen diskoan, hainbat komiki zegoen nire anaia Iñigok marraztuta. Mierda de ciudad, Jimmy Jazz abestiak.. marraztuta agertzen ziren. 93an ere, Asisko Urmenetak Borreroak baditu milaka aurpegi diskoaren abesti bakoitzeko marrazki bana egin zuen libretoan. Musika, komikia eta zinea beti egon dira egin dudanaren inguruan. Baina inoiz ez nion ekin komiki-gidoi luze bat egiteari, horrelako liburu puska bat egiteari!... Kar, kar! ALDERETE: Ni irudigintzan komikiaren eskutik hasi nintzen. Ezer ikasi baino lehen, bigarren hezkuntzan nengoenean, fanzine bat egiten nuen lagunekin. Beti izan dut gertu komikia, eta bere hizkuntza niretzat oso gertukoa izan da. Gero, merkatu kontu batengatik batez ere, gehiago hurbildu nintzen ilustraziora, marrazkilari profesional gisa hasi nintzenean komiki-aldizkari guztiak ixten hasi zirelako. Zer aldatu behar izan dut? Gauza asko! Nire pentsamendu-egitura oso berehalakoa da. Nire ilustrazio proiekturik luzeenak hilabetera ez dira heltzen. Honetan hiru
FERMIN MUGURUZA (Irun, 1963) euskal musikari ezaguna
KARIKATURAK: DR. ALDERETE
Eta zurrunbilo iraultzaile horretan sartu duzue Manex, komikiaren protagonista. MUGURUZA: Hasteko, Manex gazte bat da, 60ko hamarkadako 25 urteko morrosko bat. Guk ez dugu protagonista bidaia perfektu batean sartu, bera da bidaia perfektua egiten duena; eta perfektua da, hain zuzen, bidaia batean eman daitezkeen inperfekzio guztien batura delako. Iruñeko erraldoi beltz horietako bat dantzarazten zuen pertsonaia asmatu dugu. Berez, bi erraldoi beltzek ez zuten New Yorkera bidaia egin, baina guk hara eraman ditugu, eta dantzarazi behar zituzten bi lagun minen –Manex eta Xebero–, amorrutik abiatzen da dena. Konpainia osoak
• “Ikerketarako atea zabalik utzi dugu; nahi duenak erreferentzi politak aurkituko ditu eleberrian”
abestiei erreferentziak egiteko, eta Manex Otis Reddingen furgonetan sartzeko.
da, Kortatu eta Negu Gorriak taldeen sortzailea eta bakarka ere diskografia handia osatu duen artista. Baina horren guztiaren gainetik Fermin ipurtarina da, esploratzailea, berritzailea; borrokalaria. Horrek eraman du hainbat diziplinatan aritzera eta dagoeneko ikus-entzunezko alorrean ibilbide oparoa egiten ari da, batez ere dokumentalgintzan. Horren adibide, Bass-que culture, Checkpoint Rock, Zuloak edo No More Tour luzemetraiak. Orain eleberri grafiko batekin heldu zaigu Harkaitz Cano eta Dr. Alderete marrazkilari argentinarraren eskutik: Black is Beltza. Bejondeizula, Fermin!
urte eman ditugu, nire zatian bakarrik. Une batzuetan eleberriak distantzia hartzea eskatzen zidan, beste zerbait egitea berriz itzultzeko gero. Gehien kostatu zitzaidana hastea izan zen, ez nekien zenbat denbora beharko nuen. Alde horretatik, horrek asko aldatu zidan proiektuari aurre egiteko modua. Eleberri grafikoa eginkizun nuen zerbait zen. Hainbatetan gidoiak heldu zitzaizkidan eskura, baina gidoiak berehala ez baninduen harrapatzen nire burua irudikatzen
19
•
“Irudiei musika jartzea beti egin izan dudana da, eta hori eleberrian nolabait nabaritzen dela uste dut”. nuen gidoi hori bi urtez marrazten eta tortura iruditzen zitzaidan, eta uko egiten nien proposamenei. Ferminek idatzi zidanean beldurrez hartu nuen proposamena, baina gidoia irakurtzen hasi nintzenean ezin izan nuen askatu bukatu arte. Eta esan nuen: “Hauxe da-eta!”. Emazteak ere esan zidan: “Ez dizut utziko hau ez egiten”. MUGURUZA: Hilabete batzuk baiezko erantzuna jaso gabe igaro baziren ere, emazteak esan ziona jakin nuen unetik berarekin egingo genuela segurutzat eman nuen. Harrapatu dugu! Lotura perfektua zen gurea, politikoki, musikalki...
Black is Beltza animazio pelikula baterako gidoia zen bere jatorrian. Komikia egiteak zer onik eta zer txarrik ekarri dio proiektuari? MUGURUZA: Handicap bakarra ikusten diot, eta zera da: liburua irakurri dutenek, pelikula ikustera joaten direnean amaiera jakingo dutela... Kar, kar, kar! Horixe besterik ez. Jorgek lan harrigarria egin du, eta liburua zoragarri geratu da. Oso pozik nago emaitzarekin. ALDERETE: Baina, batek daki, agian pelikula ezberdin amaitu daiteke. Hizkuntza ezberdinak dira, azken batean. Batzuetan bat egiten dute, baina beste batzuetan komikiaren berezko formatua baliatu dugu. Gauza asko itzuli behar izan genituen jatorrizko gidoian zinearen formatutik bineten formatura, eta, era berean, inoiz pelikula egiten baldin bada, liburuan dauden gauza asko ez dira filmean egongo. MUGURUZA: Arrugas edo Chico & Rita filmen kasuan, ez dago horrenbesteko alderik komikitik pelikulara. Baina gure kasuan uste dut alde handia egongo litzatekeela. Agian Jorgerenak ez diren beste marrazki batzuekin egingo litzateke, nork daki. Baina orain eskuetan daukaguna hauxe da: Black is Beltza.•
JORGE ALDERETE “DR. ALDERETE” (Patagonia, Argentina, 1971) eskarmentu handiko ilustratzaile eta diseinatzailea da, eta bere lanak nazioarteko zenbait antologiatan bildu izan dituzte. Rock musikarekin oso lotuta, talde askoren azalak egin ditu: Los Fabulosos Cadillacs eta Andres Calamaro Argentinan, Twin Tones, Lost Acapulco eta Sonido Gallo Negro Mexikon, eta Los Straitjackets AEBetan, besteak beste. Duela hamar urte Mexico DFen bizitzen jarrita, bertako Isotonic Records diskoetxea eta Vertigo galeriaren sortzaileetako bat da. Yo soy un don nadie, Sonorama eta Otro yo ilustrazio liburuak egin ditu, eta orain Black is Beltza komikia Fermin Muguruza eta Harkaitz Canorekin.