Xabiroi: 34. zenbakia, 2014ko abendua

Page 1

Harpidetu zaitez!!

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.ikastola.eus/xabiroiharpidetza gunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

xabiroi@ehi.ikastola.net

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia KOMIKIGUNEA AURKEZTU DA DONOSTIAN LEHEN LUIS GASCA BILDUMA ZENA KOLDO MITXELENAKO KOMIKIGUNEA IZANGO DA AURRERANTZEAN Koldo Mitxelena Kulturuneak Komikigunea aurkeztu du. Zentro honek Luis Gasca Bilduma zena izango du oinarri, eta berau egon den lokalean

kokatuta egongo da (Errege Katolikoak 16), baina hori baino askoz gehiago izango da aurrerantzean. Ikerketarako dokumentazio-zentro gisa aurretiko zita eskatuz funtzionatuko du. Baina horrez gain, inguruetako komikigintzaren zentro neuralgiko izateko bokazioa ere badu. Eta hala ari da, izan ere, urriaren hasieran ireki zenetik ekitaldi ugari egin baitira bertan: komiki berrien aurkezpenak, Komikigileen Kongresu Ttipia, bisita gidatua... Berri bikaina zalantzarik gabe, Koldo Mitxelena Kulturuneak komikiari errekonozimendu hau ematea eta horrelako zentro bat sortzea! http://kmk.gipuzkoakultura.net

EUSKARAZKO KOMIKI GEHIAGO: MARIA ETA BIOK, JOANES ETA BLACK IS BELTZA BLACK IS BELTZAREN INGURUAN ERAKUSKETA ERE ABIARAZI DUTE Ohi legez, aurtengo udazkenean ere euskarazko komiki ugari argitaratu dira. Horietako batzuen berri urriko zenbakian eman genizuen, eta oraingoan berriki atera diren beste komiki batzuk aipatu nahi dizkizuegu. Batetik, Miguel Gallardoren Maria eta biok euskaraz atera du Astiberrik. Lan autobiografiko honetan, egileak autista den bere alaba Mariarekin izaten dituen bizipenak kontatzen dizkigu, modu umoretsu eta hunkigarrian. Oso arrakastatsua izan zen bere garaian:

Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Espainiakoan finalista izan zen eta 2010ean film dokumentala ere egin zen komiki hau oinarri hartuta. Bestetik, Guillermo Zubiagak Joanes edo baleazale euskalduna komikia argitaratu du, aurretiaz ingelesez eta hiru albumetan banatuta atera zuen istorioaren euskarazko bilduma. Azkenik, Black is beltza komikia Fermin Muguruzaren proiektu bat da, Ferminen beraren eta Harkaitz Canoren gidoia eta Jorge Alderete argentinarraren irudiak dituena, Bang ediciones etxearekin argitara emana. Gainera, horren inguruko erakusketa egongo da Bilboko alondegian azarotik otsailera

bitartean, istorioa osatzeko erabilitako materialaren zati batekin, Jorge Aldereteren mural batekin eta musika, literatura zein gastronomiaren inguruko hainbat jarduerarekin. www.astiberri.com www.blackisbeltza.com

JAVIER DE ISUSIREN BALEAK IKUSI DITUT HAUTATUA ANGULEMAKO SAIL OFIZIALEKO SARIETARAKO

zein Astiberri argitaletxearen ekimenari. Jaialdia urtarrilaren 29tik otsailaren 1era egingo da eta bertan emango dute jakitera irabazlearen izena. Zorte on, Javi! www.bdangouleme.com

CROWDFUNDING BIDEZ ABIARAZI ZUEN IRRIBARREZ.INFO PROIEKTUA EÑAUT AIARTZAGUENA EGILEAK Aurtengo irailetik komiki-zinta berri bat dugu online egunero: Irribarrez.info. Proiektua abiarazi ahal izateko, bere egile Eñaut Aiartzaguenak crowdfunding bat martxan jarri zuen, ekarpen txikien bidez 500 euroko finantziazio/laguntza lortzeko asmoarekin, eta azkenean helburua hirukoiztu baino gehiago egin zuen! Eguna irribarrez hasteko: Irribarrez.info! http://irribarrez.info

06 GAITZEKO BERRIA

KOMIKI DIGITALEN TAILERRA ETA LEHIAKETAREN III. EDIZIOA EUSKARAREN ETXERA BISITAN JOATEN DIREN IKASTETXEETAKO TALDEEKIN EGITEN DIRA Bilbon dagoen eta Azkue Fundazioak kudeatzen duen Euskararen Etxera bisitan doazen ikasle-taldeek komiki digitalen tailer bat egin eta lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Batxilergoko 2. mailarainoko ikasleei dago zuzenduta. www.azkuefundazioa.eus

MARKOREN LES GODILLOTS 3 ETA MARKO ETA IÑAKI HOLGADOREN AIÒ ZITELLI!, BIAK LEHEN MUNDU GERRAN KOKATUAK Euskarazko merkatuak gehiagorako ez du ematen, eta Xabiroiko kolaboratzaileek komikiak nazioartean ere argitaratzen dituzte. Markok Bamboo argitaletxearekin Les Godillots saileko hirugarren albuma

Bertocchini, Holgado, Marko

13 BUSHIDO Sanvi Aiò Zitelli! albumak ere Lehen Mundu Gerra du gaitzat, baina kasu honetan hainbat korsikarri bertan gertatutako zortzi istorio kontatzen dira. Gidoiak Frédéric Bertocchinirenak dira eta irudiak Iñaki Holgadorenak eta, beste behin, Markorenak. Frantsesez Albiana etxeak argitaratu du eta gaztelaniaz Aletak. www.bamboo.fr www.albiana.fr www.aletaediciones.com

17 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

18 XABIROIRI OMENALDIA Getxoko XIII. Komiki Azokan

KOMIKIEN INGURUKO LITERATUR SOLASALDIAK INTXAURRONDON

20 ARRANOTXU

BOST GAZTELANIAZ IZANGO DIRA ETA LAU EUSKARAZ Donostia Kulturak antolatuta, zenbait komikiren inguruko hainbat solasaldi egingo da Donostian. Euskarazkoak Iosu Mitxelenak zuzenduko ditu, eta honako egile hauek hartuko dituzte aztergai: azaroaren 11n, Juan Luis Landa; urtarrilaren 13an, ZaldiEroa; martxoaren 10ean, Axpi; eta maiatzaren 12an, Joseba Larratxe Josevisky. Gaztelaniazkoak Antonio Altarribak zuzenduko ditu, eta honako komikiak landuko dituzte: urriaren 14an, Shaun Tanen Emigrantes; abenduaren 9an, Winshlussen Pinocchio; otsailaren 10ean, Jiro Taniguchiren Barrio lejano; apirilaren 14an, Guy Delisleren Piongyang; eta ekainaren 9an, Miguelanxo Pradoren Ardalén. Solasaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira Intxaurrondoko Kultur Etxean. Animatu! www.donostiakultura.com

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

Sanvi

EGUNA IRRIBARREZ HASTEKO KOMIKI-ZINTA

GURE KOLABORATZAILEEN ARGITARAPEN GEHIAGO FAUVE D’OR ALBUM ONENAREN SARIA NAZIOARTEAN LORTZEKO AUKERAN IZANGO DA Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut Angulemako Festival International de La Bande Dessinéek urtero ematen dituen sarien sail ofizialerako hautatu dute; oso gutxiren pribilegioa eta Euskal Herriko komikiaren historian oso gutxitan eman dena. Azken batean, munduko sari preziatuenetako bat da. Sekulako aitorpena de Isusiren lanari,

04 AUZOMORRO

kaleratu du. Honek ere, aurrekoak bezala, Olieren gidoia darama eta Le vol du Goéland du izenburua. Lehen Mundu Gerran soldadu-talde bati gertatutako abenturak kontatzen ditu tonu umoretsuan.

ZaldiEroa

22 KOMIKITAUN elkarrizketa Javier de Isusi

24 URREZKO PASEA Josevisky

26 THE LAST SHOT Mikel Begoña eta Adur Larrea

30 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net AZALAREN IRUDIA: Arthur Suydam. KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Marko Armspach, Mikel Begoña,

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

Joseba Beramendi, Frédéric Bertocchini, Dani Fano, Iñaki G. Holgado, Joseba Larratxe, Adur Larrea, Egoitz Lasa, Igor Leturia, J. Anjel Lopetegi, Manu Ortega, Alex San Vicente, Nuria Sayago, Asisko Urmeneta.

Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1494-2014

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

6

Gaitzeko berria

GIDOIA: Frédéric Bertocchini

IRUDIAK: Marko Armspach eta Iñaki G. Holgado / KOLOREA: Nuria Sayago

7

8

9

GAITZEKO BERRIA

eta abar...

8

9

GAITZEKO BERRIA

eta abar...

10

“Bortizkeria gure barnean dago, nahi ala ez. Kontua da berarekin zer egin jakitea”

J

“USTE DUT HELDU DELA ASKORENTZAT ISTORIO HAU ENTZUN AHAL IZATEKO GARAIA”

OSU, FRANTZIAKO PROVENTZAN KARTZELA-ZIGORRA BETETZEN DAGOEN ETAKO KIDEA. EMMANUEL, ESPETXE BEREAN PRESO DAGOEN GALEKO MERTZENARIOA. ANTON, ETAK AITA HIL ZION APAIZA. HIRURAK EUREN AMESGAIZTO ETA ZALANTZEI AURRE EGITEN. HALABEHARRAK LOTUTA, HIRUKI BATEN ERPINAK BALIRA BEZALA, BIZITZAK BIDEAN ELKARTZERA ERAMANGO DITU, ETA JAVIER DE ISUSIK ELKARTZE HORREN BIDAIA EMOZIONALA KONTATU DIGU BALEAK IKUSI DITUT KOMIKIAN. “Bidaia emozionala” deitu diogu zure komikiari. Zuzen gabiltza? Bai. Nik ere antzeko zerbait esan ohi dut. Pertsonaiek barrutik zer bizi duten kontatzen du komiki honek, kanpotik zer bizi duten baino gehiago. Kanpotik gertatu zaienaz asko irakurri dugu jada egunkarietan, emozioetan arakatzea interesatzen zitzaidan. Azken batean, emozioak diren heinean, edozein gizakiren emozioen antza dute, eta irakurlea hor elkartu daiteke pertsonaiekin, eta bat egin beraiekin. Eta istorio hau kontatzeko garaia heldua zela uste zenuen Ez dakit kontatzeko garaia heldu ote den, uste dut istorio atenporala dela, baina bai uste dut heldu dela askorentzat istorio hau entzun ahal izateko garaia. Barne-barneko istorioa da, ia-ia xuxurlatuta, eta halako istorioak, entzute bidez eta ñabarduraz eginak, zailak dira entzuten liskarraren burrunban. ETAren jarduera armatuaren amaierak oso egoera ezberdinean jarri gaitu, non bat-batean hainbat gauzatarako aukera zabaldu den. Hor zeuden, baina nekez jartzen genien arreta. Gainera, egiazko istorio batean oinarritu zara Izan ere, egiazko istorioa da honen guztiaren eragile. Ez nerabilen euskal gatazkari buruzko komiki bat egitea, baina zera gertatu zen, jakin nuela ETAko preso bat GALeko preso batekin

elkartzera iritsi zela Frantziako espetxe batean –ez lagunak egin, baina bai elkartu–. Sakon hunkitu ninduen istorioa izan zen, baketze posible baten osagaiak zituela iruditu zitzaidan eta kontatzea merezi zuela; are gehiago, halako istorioak entzuteko beharrean gaudela. Eta

horixe denez nire lanbidea, istorioak kontatzea... eta, tira, nire buruarekiko ardura ariketa gisa horretara jarri nintzen Nortasun konplexuko hiru pertsonaia marraztu dituzu, zintzoaren eta gaiztoaren estereotipoetatik urrun. Argi geratzen dena da sufritzen ari den jendea dela. Hori da. Eta batzuek, dudarik gabe, beste batzuek baino gehiago sufritu duten arren, inork ez du bere sufrimendua besteena baino baliodunago dela eskatzerik. Sufrimenduan denok elkartzen gara, arrazoi ezberdinek eragina izan daiteke, baina denok ezagutzen dugu eta horrexegatik egiten zaigu hain erraza sufritzen duenarekiko enpatia sentitzea. Oscar Wildek esan zuen bere bizitzaren amaieran mina dela bizitzaren sekretua. Berak esaten zuen pozaren atzean gauza asko egon daitezkeela, baina minaren atzean mina besterik ez dago. Hiru bidaia emozional horietan mugitzea erraza egin al zaizu? Bata eta bestearen larruan jartzea? Narratibari dagokionez bai. Hau da, ez dut ezer asmatu behar izan haien larruan jartzeko, istorioa ia bakarrik atera da, jarioan. Beste kontu bat da emozioei dagokionez, aipatzen duzun bidaia emozional hori. Zentzu horretan ez da batere erraza izan, kontrakoa, oso ariketa astuna izan da. Zer ikusirik ez Los viajes de Juan Sin Tierra egin nuenean arnasten nuen giroarekin.

Josuk eta Emmanuelek, ETAko eta GALeko kideek, bortizkeria erabili izan dute iraganeko jardunean. Anton apaizak, aldiz, ez du inoiz erabili, baina bortizkeriaz aritzen dela egiten du amets... Lagun bakezale batek esaten zuen bezala: “bortitzak gara”. Bortizkeria gure barnean dago, nahi ala ez. Kontua da berarekin zer egin jakitea. Antonen kasuan, nahi gabe, eta kide den erakundeari zor dion obedientziagatik, bere

“Inork ez du bere sufrimendua besteena baino baliodunago dela eskatzerik” arrebaren eta bere buruaren aurka erabiltzen bukatzen du. Eta bere ekintzek besteen ekintzekin zer ikusirik ez duten arren, barneko bizipena oso antzekoa da azkenean. Antonek bortizkeriarekin dituen ametsak neure ametsak dira; bera bezala, ez dut inor hil, baina egiten nuela amestu nuen eta hiltzeagatik sentitzen nuen etsipena izugarri erreala zen. Esnatzerakoan nire buruari galdetzen nion zer izango ote den hori bera bizi eta ezin esnatzea... Hiru pertsonaia nagusiek pisu handia dute istorioan, baina bigarren mailako pertsonaiek ezinbesteko ekarpena egiten diote kontakizunari. Antonen arreba, Omar presoa, Josuren semea... Bigarren mailakoak beti dira funtsezkoak, askotan hortik hartzen du arnas istorioak. Alde batetik protagonistek agian uzten ez dizuten hainbat gauza sar ditzakezu. Esaterako, Omar

pertsonaiaren umore izpiak, edo Josuren semearen sexu eszena. Beste alde batetik ezinbestekoak dira istorioak aurrera egin dezan. Askotan, gainera, ispilu lanak egiten dituzte. Bigarren mailakoekin izaten diren elkarrizketa asko beste pertsonaia batekin izandakoak balira bezala irakurtzeko eginda daude. Horretatik asko dago komiki honetan, ispilu-harreman ugari. Gizartearen sentiberatasunean eragina izan dezaketen gai labainez idaztea ez da erraza izango. Marraztu dituzun beste istorioetan bezain lasai jardun zara? Kar, kar. Ez! Iraultza zapatistaz hitz egin dezaket, edo indigena isolatuen errealitateaz, eta jakin badakit inork ez nauela irainduko. Kasu honetan ez nuen batere argi, egia esan. Kontuan nuen egurra alde askotatik jaso nezakeela. Baina berdin gerta zitekeen benetan gertatu dena: erabat kontrakoa. Komikiak orokorrean izan duen erantzuna oso positiboa eta hunkigarria izan da. Oso ideologia ezberdineko jendeak berdin zoriondu nau lanagatik. Baleak ikusi ditut ekarpenik egin al diezaioke bizitzen ari garen egoera soziopolitikoari? Zer ekarpen? Komikiak irudiz kontatutako istorioak dira, istorio grafikoak, ilustraziodunak. Zentzu horretan hori bera izan daiteke ekarpena, irudikatzen asko kostatzen zaigun zerbait ilustratzea: besteak nola sentitzen duen. Gustatuko litzaidake komikia irakurtzen dutenek bizi dezatela leiho ireki bat bezala, begiratu ahal izateko, une batez bederen, bestearen begietatik. Bere minetatik, bere zekenkerietatik eta bere handitasunetatik.

inguratzen gaituenaren koadroa marraztuko digutenak. Tira, bizitza bera bezala. Baleak ikusi ditut maiatzean argitaratu zenuen. Zer nolako harrera izan duela uste duzu? Nik dakidala, oso ona. Hedabideetan oihartzun oparoa izan du, oso zabala –dakidan neurrian–, eta kritika oso positiboekin. Inoiz ez dut horrenbeste arreta izan hedabideen aldetik. Salmentei dagokionez, editoreak esan zidan komikia kaleratu eta hiru astera gaztelaniaz beste edizio bat atera behar zutela jada. Hau ez zait inoiz gertatu! Uztailean, Berria egunkariak euskaraz gehien saldutako liburuen zerrenda atera zuen, eta nire harridurarako, Baleak ikusi ditut lehena zen! Frantseseko bertsioa ere atera dugu, eta Angulemako jaialdiko sarien sail ofizialerako hautatu dute. Tira, ezin gehiago eskatu! A! Eta izenburua zertara dator? Batzuetan, bizitzan, bi pertsonak norabide berdinean, eta ia ikuspuntu beretik begiratzen dugu... eta, hala ere, batak ikusten duena besteak ikusten duenaren erabat ezberdina da, gure istorioa ezberdina delako, gure begiak ezberdinak direlako, gure zelulak beste batzuk direlako. Horretaz hitz egiten du. Biok itsasoari begira, adibidez, nik baleak ikusi ditut eta besteak ez, ordea. Ezberdintasun horrek, batzuetan, oso norabide ezberdinak hartzera eraman ditzake gure bizitzak. Baina baleak zeuden ala ez zeuden? Ez dio axola, ikusi ditudala da inporta dena...•

Aukeratu dituzun koloreek ere badute zer kontatu istorio honetan. Bai. Asko, gainera. Akuarela bi tonu besterik ez dira: grisa eta horia. Dezente urdina den grisa eta limoi hori bat, ia garratza, barruko argiaren antzekoa. Aurkako bi tonu, euren nahasketaz aterako diren ñabardura infinituen bidez

JAVIER DE ISUSI GARCIAk (Bilbo, 1972) Arkitektura ikasi zuen Donostian eta Lisboan, baina ikasketak amaituta, eskuaira hartu beharrean, lapitza eta koadernoa maletan sartu eta Latinoamerikan zehar bidaiatzera joan zen. Bokaziozko komikigile gaztetatik, bidaia horrek inspiratu ziona biñetara eramatea bururatu zitzaion eta Los viajes de Juan Sin Tierra tetralogia marraztu zuen. Hortik aurrera hainbat lan ezagutu dizkiogu: Historias del olvido istorio sailean gidoigile aritu zen, Ometepe komikian, aldiz, Luciano Saracinoren gidoia marraztu zuen, eta Astiberrik argitaratutako El retrato de Dorian Gray klasikoa ilustratu zuen. Bere azken lana Baleak ikusi ditut komikia da.

KOMIKI BAT: Las aventuras del Capitán Torrezno, Santiago Valenzuelarena. ABESTI BAT: Silvio Rodríguezen Días y flores. DISKO BAT: La baldosa flotante taldearen Las aristas del precipicio. LIBURU BAT: Oscar Wilden De Profundis. FILM BAT: Two for the road, Stanley Donen zuzendariarena. PERTSONA HISTORIKO BAT: Augusto César Sandino nikaraguar iraultzailea. TOKI BAT: Barrikako hondartza.

ITAUNmotz

de Isusi

Liburu horiek egin nituenean aske sentitzen nintzen, ni neu ere bidaiatzen. Liburu honetan, aldiz, estutua eta behartua sentitu naiz istorioaren pertsonaien berezko mugak direla eta. Normala da, egile batentzat zaila izaten da egiten ari zaren obratik bereiztea. Irribarrez ari den norbait marrazten duzunean irribarre egiten duzu, eta haserre marrazten duzunean kopeta iluntzen zaizu.

KARIKATURA: DANI FANO

Javier

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.