Page 1

Harpidetu zaitez!!

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro. bidalketa gastuak barne. bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure helbideetara: www.facebook.com/xabiroi

xabiroi@ehi.ikastola.net

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia XABIROI OMENDUA GETXOKO XIII. KOMIKI AZOKAN AZAROAREN 15 ETA 16AN MANGAREN AZOKA IZANGO DA ETA 21ETIK 23RA KOMIKIARENA Badatoz, urtero gisa, Euskal Herriko komikien panoraman dauden bi ekitaldirik garrantzitsuenak, Getxoko manga- eta komiki-azokak, eta aurten,

mugimendu ikusezina izenburuko ikastaroa emango du, komikiaren hizkuntza ezagutu, ulertu eta menperatzen irakasteko helburuarekin. Ikastaroa Tolosako liburutegian izango da eta 16 orduko iraupena izango du, 2 orduko 8 saiotan banatuta. Saiook astelehenetan izango dira 18:00etatik 20:00etara, urriaren 6an hasita. Matrikulak 20 euro balioko du. Informazio gehiagorako eta izena emateko: gazteria@tolosakoudala.net. Aukera ezin hobea komikiaren munduan gehiago barneratzeko. Animatu!

PARRAPEAN KOMIKI EGUNAK AZAROAREN 27TIK 29RA, BEGOÑAKO UDALTEGIAN Getxoko komiki- eta manga-azoketan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan ohi da, normalean ekitaldi guztiak gaztelaniaz dira eta dagoen euskara apurra Xabiroiren standa izaten da, tamalez... Baina aurten, Getxoko azoketatik hurbil gainera, Xabiroi izango duzu komiki azokaren protagonistetako bat, azokak urtero omentzen dituenen artean izango baita. Beti bezala, komikiak erosteko saltokiez gain, erakusketa, proiekzio, hitzaldi, aurkezpen eta egileen sinadurez betetako egitarauak izango dituzte. Egun horietan, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita Areetako Geltokiko karpa. Eta han izango gaituzu, beti legez, Xabiroiko lagunak, gure aldizkari eta albumak erosi nahi badituzu, marrazki dedikatuak nahi badituzu edo, besterik gabe, ezagutu nahi bagaituzu. Kontsultatu sinatze txandak azokaren webgunean eta gure facebook orrian eta etorri bisitan! www.salondelcomicdegetxo.net

KOMIKIEN HIZKUNTZARI BURUZKO IKASTAROA JOSEVISKYREN ESKUTIK TOLOSAKO LIBURUTEGIAN IZANGO DA, ASTELEHENERO 2 ORDUZ, URRIAN ETA AZAROAN Xabiroin kolaboratu izan duen eta, besteak beste, KKLRD online komikiak ere (www.kklrd.com) egiten dituen Joseba Larratxe Joseviskyk Komikia:

bai distantzian bai denboran, komikiaz euskaraz gozatzeko aukera izango dugu! Lehenbizikoz antolatu dituzte Mahatserrian (Bilboko Santutxu, Begoña, Txurdinaga...) Parrapean Komiki Egunak, azaroaren 27tik 29ra Begoñako Udaltegian. Ekitaldi guztiak euskaraz izango dira. Eta ekitaldiok ez dira gutxi, pentsatu ere ez! Azoka txiki bat, Pan Pin aldizkarikoei omenaldia (euskarazko komikigintzaren aitzindarietakoak) , fanzineei buruzko hitzaldia Asisko, Ioniñaki eta ZaldiEroaren eskutik, Txarterina eta Pernan Goñiren tailerrak (kamishibai eta graphic recording ikastaroak),

animazio filmak Zinebi eta Nontzefilmen eskutik, Santutxu inguruko eskolen arteko komiki lehiaketa, Dani Fano eta Igor Leturiaren solasaldia egungo euskarazko komikigintzaren inguruan, komiki aurkezpenak, euskal komikigintzaren historia erakusketa... Eta hitzaldi bana emango dute Okzitaniako Jean Claude Pertuzé eta Irlandako Colmán Ó Raghallaigh komikigileek beraien herrialde eta hizkuntzetako komikigintzaren inguruan (euskararako aldibereko itzulpena egongo da). Antolatzailea Begoñako Udaltegia da, eta laguntzaileak Xabiroi, Goya eta Berton aldizkariak. Biba zuek! www.astiberri.com

ASTERIXEN BI ALBUM BERRI EUSKARAZ ASTERIX ETA NORMANDOAK ETA ASTERIX LEGIONARIOA ATERA DIRA AURTEN Gaztelaniazko eta beste hizkuntzetako edizioak baino astiroago badoa ere, badoaz poliki-poliki ateratzen Asterixen Bilduma Handiaren euskarazko

albumak. Jatorrizko edizioaren kronologiari jarraiki Salvat egiten ari den berrargitaratze honetan, aurten beste biri iritsi zaie txanda: Asterix eta normandoak eta Asterix legionarioa.

COMÈTE SAREARI BURUZKO KOMIKIA MATTIN, BASOKO GIDARIA KOMIKIA AUTOEDITATU ETA INTERNETEN SALGAI JARRI DU JABIER EROSTARBEK Comète sarea, II. Mundu Gerran alemanek okupatutako lurraldeak bonbardatzen ari zirela eroritako hegazkin-pilotu britainiarrak erreskatatu eta euren herrira bueltatzearen ardura

zuen sare klandestinoa zen. Jabier Erostarbek Comète sare hori gaitzat hartuta egin du Mattin, basoko gidaria komikia. 12 urteko artzain zuberotarra da Mattin, eta pilotu britainiar bati Hego Euskal Herrira pasatzen lagundu beharko dio. Jabierrek berak sortutako Izba zigilupean autoeditatu du Mattin, basoko gidaria, formatu digitalean soilik, eta Amazonen eros daiteke, 4 euro eta erdian. www.amazon.es

04 AUZOMORRO Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 INFO.EUS Asisko Urmeneta eta Jon Juarez

19 ZOOLA3KA

ZIMURRAK KOMIKIA ATERA DU ASTIBERRIK PACO ROCAREN AZKEN URTEETAKO KOMIKIRIK ARRAKASTATSU ETA ONENETAKOA DA Aurreko zenbakian, Astiberrik Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut kaleratu zuela-eta, Bilboko argitaletxeak euskaraz gehiagotan argitaratzeko nahia azaldu genuen. Bada, orain Paco Rocaren Zimurrak argitaratu du. Bejondeiela! Zimurrak 2007an argitaratu zuen Delcourt argitaletxeak Frantzian eta 2009an Astiberrik Espainian. Eta oso arrakastatsua izan da ez soilik salmentetan, baita kritiketan eta sarietan ere: Espainiako Kultura Ministerioaren Komiki Sari Nazionala irabazi du, Bartzelonako Komiki-Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sariak... Zinemara ere salto egin zuen, izenburu bereko animazio-filmarekin, eta baita animaziofilm onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi ere. Zinez gozatzeko komikia, orain are gehiago euskaraz izanik! www.astiberri.com

Asisko, Manu Ortega, Exprai

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Unai Iturriaga eta Sanvi

22 AINARA ZaldiEroa

24 MENDOZAREN IZTARTEKOA David Zapirain, Dani Fano eta Sedyas

30 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope ... eta aurten zenbaki bat gehiago!

xabiroi

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

abenduan itzuliko zaizu bere 34. zenbakiarekin!

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA: Dani Fano.

Asisko Urmeneta, David Zapirain. AZALAREN IRUDIA: Deisign. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo.

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano, Dei Gaztelumendi, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Jon Juarez, Egoitz Lasa, Adur Larrea, Igor Leturia, Jose Anjel Lopetegi, Manu Ortega, Sergio Roman, Alex San Vicente,

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1185-2014

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

Alex SANVI

20

erreferentziak izan ditut, baina gero marrazkia pixkanaka eraldatzen joan da istorioan zehar, HBren heldutasun artistikora iristeraino. Eboluzioa handia izan da eta nabaritzen da komikian. Azken batean zazpi urte igaro dira hasi ginetik. HB XABIROIn martxan jarri genuen urtean Angulemako Komiki Azokan Zep komikigilearen erakusketa ikusi nuen, eta aho

A G A I R R U T I i a n U

“Komunikabideetan egunero entzun eta irakurtzen duguna ez dago egin dugunetik hain urruti”.

HE GODFATHER NOBELAKO VITO CORLEONEK JOKOA ETA PROSTITUZIOA KONTROLATZEN ZITUEN BEZALA, UNAI ITURRIAGAK ETA SANVIK SORTU DUTEN HAUR BESOETAKOAK LITXARRERIEN ETA BIDEO-JOKOEN MERKATU KLANDESTINOA KONTROLATZEN DU. CORLEONEK NEW YORKEN EGITEN ZUEN, HBK HAURREK GOBERNATUTAKO ALEGIAZKO MUNDU BATEAN. BAINA LASTER KONTURATUKO ZARA, IRAKURLE MAITE HORI, HAUR BESOETAKOA BARREZ LEHERRARAZIKO ZAITUEN PARODIA BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO ERE BADELA. Puzo, Coppola, Mirande... izenburuan ere erreferentzia ugari. UNAI: Alde batetik jolas bat da horrekin guztiarekin. Aitabitxiaren magalean hazi den haur besoetakoa, eta era berean Miranderen erreferentzia bada ere, izenari dagokiona gehiago eta ez pertsonaiaren izateari; ez da Lolita bat. Baina Nabokoven Lolitara itzuliz, guk ere Lo-li-ta bat daukagu, nahiz eta ez den profil horretara egokitzen. Beraz, The Godfather pelikularen nolabaiteko parodia da, haurrek gobernatutako mundu batean, baina azken batean helduen munduari erreferentzia egiten diona etengabe. SANVI: Unairen burutik abiatzen da dena, baina bere erreferentziak nireekin egiten dute bat. Oso argi genuen irakurlea apur bat lekuz kanpo sentituko zela hasieratik helduen mundutik ezaguna zuen hori haurren mundu batera eramanda. Tren talka handia da.

Mafiari buruzko film asko ekartzen du gogora HBk: The Godfather, The Sopranos, Analyze This, Reservoir Dogs... UNAI: Bai, Alexi gidoian erreferentzi zuzenak sartu izan dizkiot, ageri-agerikoak. Alde batetik, kode bat adierazteko, eta, bestetik, istorioa sortu genuen momentuan gizartean zeuden hainbat gai jorratzeko. Irakurleari erreferentzia ezagun batzuk emanez gero, tonu bat sortzen duzu, soinu banda bat ematen diozu. Bestalde, egia da guretzat guztiz konpartituak diren erreferentzia horiek XABIROIko irakurle gazteenentzat, beharbada, ez direla hain ezagunak. Baina niri beti gustatu izan zait irakurtzen dudanean erreferentziak aurkitzea horietatik tira egin ahal izateko. HBn dauden erreferentziak ez dira ezinbestekoak komikia ulertzeko, baina nolabait beste irakurketa bat ematen dute, eta Alex eta biok elkar ulertzeko oso lagungarri izan dira. SANVI: Eta erreferentziak ez dira bakarrik zinema mota horretara mugatu. Unairen gidoietan erreferentzi andana dago idatzi osoan zehar. Gauza asko sartu behar izan ditut bineta bakoitzean, eta alde horretatik erronka izan da. Komikia besterik gabe irakur daiteke, baina erreferentzia horiekiko ezaguera izanda askoz irakurketa aberatsagoa egiten da. Eta mafiako buruzagi haurra tresna polita da munduari eta gizarteari harrikadak gustura botatzeko. UNAI: Bai, suposatzen delako haur bat beti dela inozoa, edo errugabea, ezta? Baina, era berean, berak betetzen du funtzio bat gizarte horretan, eta nolabait gaiztoa da, eta gure begietara zaila da haur gaizto bat ikustea. Baina nagusien mundua ere hala dago antolatuta, eta sarritan onak bezala aurkezten dizkigutenak dira gaiztoak, eta arrakastatsuak. Uste dut metafora

nabarmena dela, eta gainera bera da gaiztoa gaizto izateko gaitasunik gabe; ez da horretaraino iristen. Horrek gako batzuk ematen ditu, bera ez baita bere ekintzen guztiz jabea, beti dagoelako norbait zer egin esaten diona. Helduen munduan ere gertatzen da hori, batez ere gizarte mailetan gora egin ahala. Mundua behekoz gora begiratzeko modu polita da. SANVI: Beti iruditu zait oso ausarta mundua kritikatzea haur metaforaren ikuspuntutik. Espero dut irakurleak utzi dizkiogun aztarna guztiak harrapatzea. UNAI: Pentsatzen jarrita, komunikabideetan egunero entzun eta irakurtzen duguna ez dago egin dugunetik hain urruti. Gobernuburu batek ekonomiaz ari denean eta “kimu berdeak” aipatzen dituenean... tira, hori gidoi batean jartzen baduzu nekez sinetsiko du inork! Komikian tradizio handia izan du haurraren ikuspuntuak gizarteari begiratzeko. Quinoren Mafalda, Wattersonen Calvin and Hobbes, Zepen Titeuf. Zer du hain erakargarri? UNAI: Nik uste dut haurraren begirada garden hori dela. Helduen mundua hain da inpostatua. Gauza berberak gertatzen dira, baina beste izen batzuekin, beste atrebentzia batekin. Haurrek komikietan esaldi batekin desmuntatzen dute hori guztia, eta haurrak dauzkagunok badakigu errealitatean ere hala gertatzen dela. Batzuetan ezkutatzen saiatzen garen gauzak, eta beste batzuetan kontzienteki ezkutatzen ez dituzunak, eta hala ere nahikoa da begirada inozo bat hori guztia eraisteko; “erregea biluzik dago” esango duen ahots xalo bat. Horren erreferentzia ere badago komikian: HB biluzik agertzen da askotan. Hori ematen du haur baten ikuspuntuak: erabateko gardentasuna. SANVI: Hori alde batetik, eta alde grafikotik esan dituzun

Une batzuetan ematen du haurrak erruki dituzuela. Elkartasuna adierazi nahiko bazeniete bezala. Ez al ditugu ongi tratatzen? UNAI: Haurrak gaizki tratatzen ditugula esaten dugunean, geure burua gaizki tratatzen dugula esaten ari gara. Badirudi une batera arte haurra izan zaitezkeela, eta hortik aurrera arrazoian sartu behar zarela eta nola den mundua ikasi, edo nola den baino, nola ez den. Hor bukatzen da askatasuna, jolasteko aukera, dena da irabazle edo galtzaile izatea... Gizarteaz ari gara, bukatu dira jolasak, eta dena arau batzuen barnean sartzen da, eta arau hori da neoliberalismoa edo kapitalismoa. Estratudun gizarte bat eraikitzen da: izorratuak, ez hainbeste izorratuak, gutxi izorratuak eta ongi bizi direnak. Haurrak zaindu behar ditugula esaten dugu baina hori da gure hipokresia. Hainbat urte betetzen dutenetik aurrera lan indarrak dira edo kontsumo tresnak, eta kito. Lehen esan duguna: haurren gizarteari begiratzea geure buruari begiratzea da. SANVI: Haurren mundua genero bezala asko gustatzen zait, denok igarotzen baitugu haurtzaroa. Alderaketak erakartzen nau: nola gogoratzen dut neure burua haurtzaro garaian eta nola diren haurrak gaur egun. Hor ere tren talka ikaragarria gertatzen da, eta ideia asko eman dit gidoiak marrazteko garaian. HBren ikuspuntuaren beste aldean Lo-li-ta dago. Ezinbesteko aurkako kidea. SANVI: Pertsonaia hau marrazten asko gozatu dut. HB senez mugitzen da, haserrealdi bizikoa da. Lo-li-ta, aldiz, oso hotza

ITAUNmotz

T

“HAURREN GIZARTEARI BEGIRATZEA GEURE BURUARI BEGIRATZEA DA”

bete hortz geratu nintzen. Garai hartan ez nuen Titeuf pertsonaia ezagutzen eta sekulakoa iruditu zitzaidan. Adin guztietako jendeek maite zuten. Baina zalantzazko hasiera horietatik hona asko aldatu da HB, eta amaieran Le Petit Spiroutik gertuago ikusten dut. Azkenean espero dut Sanviren zerbait geratzea.

Sanvi

KOMIKI BAT: Bill Wattersonen Calvin and Hobbes. ABESTI BAT: Pearl Jamen Nothingman. DISKO BAT: Soundgarden taldearen Superunknown. Oso gruntx izan nitzen. LIBURU BAT: Alberto Moraviaren Cuentos romanos. FILM BAT: John Forden edozein. The Searchers, adibidez. PERTSONA HISTORIKO BAT: Mahatma Gandhi. TOKI BAT: Hemen.

da eta bien arteko kontrastea gogoko dut. Lo-li-tak dena izaten du kontrolpean, eta ongi daki zer nahi duen. Uste dut errealitatean ere antzeko zerbait gertatzen dela gutxi gorabehera. Mutil koskorrak erraietikoagoak dira, oro har, eta neskatoak intelektualagoak, helduagoak. UNAI: Bai, eta beti ari gara horrekin jolasean. Hor dago Nabokoven Lolita nerabearen erreferentzia ere, baina kasu honetan kontrara hain zuzen. Hau da, bere buruaren eta bere erabakien guztiz jabe da. Espero dut inork ez ulertzea hau misoginia modura. Alderantziz da, normalean gure gizartean, behin eta berriz kritikatzen dugun mundu horretan, gizonek bete izan dute funtzio hori. HBren kontrapuntua da Lo-li-ta, eta izena ematen dion nerabe galdu horrena ere, heldu baten eskuetan dagoen haur besoetakoarena. Gure Lo-li-ta alderantziz da, berak kontrolatzen du dena. Haurren munduan heldu bihurtzea bekatu dela HBri etengabe gogoratzen dion hori da Lo-li-ta, baina berak heldu baten modura jokatzen du. Kontraesan horrekin jolastea polita da. SANVI: Marrazteko orduan hori nolabait islatzen saiatu naiz. HB eta beste haurren hizketa bunbuiloak biribilak dira, irekiagoak. Lo-li-tarenak karratuagoak dira, zorrotzagoak. Aimak (aita eta ama hitzen batura). Ugalketarako bideratutako zerbitzari automatak dira. Hori bihurtzen al gaitu gurasotasunak? UNAI: Hor bi aspektu daude: batetik, beharbada egokiago izango litzateke –baina asmatu genuen munduan ez zen kabitzen–, paper hori betetzen dutenak aitonaamonak izatea. Baina, bestetik, hor ere kritika bat badago. Haurrak ekarri behar dira baina gero ez daukagu hori garatzeko espaziorik, ez denborarik. Kate produktiboak asko eskatzen digu eta batzuetan, bai, aima bihurtzen gara. Eta hori ez bihurtzea zaila izaten da. Ugaldu ere oso neurri txikian egiten dugu, bakoitzak bere ahalmen

“Gaur egungo munduan ere, gaztetasuna uzten duzunean, ez bazara arrakastatsua, zure bizitza bukatu dela ematen du”. ekonomikoen arabera. Haurren nagusigoa adierazteko erabili nituen aimak, gure munduan erreala ez den nagusigoa; kontrakoa hain zuzen. SANVI: Gainera, helduak saltzeko makinak balira bezala tratatzeak haurrak erdi-erdian jartzen ditu, benetako protagonistak dira. Aimak istorioarekin bat datozen piezak dira, eta oso ondo funtzionatzen dute.

Eta horren guztiaren ardatzean heldu bihurtzeko beldurra. UNAI: Batetik, mundu horretan ezinbesteko baldintza delako haurra izatea, bestela, beste maila batera hasten zara igarotzen. Baina hori bera izango litzateke gure munduan gaztetasuna nolabait, gurtu ohi dugun bizitzaren garaia. HBren munduan haurra izateari uzten diozunean, ez duzu jada mundu horretarako balio. Gurean hori oso zentratua dago gaztetasunean, heldu bihurtzen zarenean esklabo bihurtzen zara. Gaztetasuna uzten duzunean, ez bazara arrakastatsua, zure bizitza bukatu dela ematen du. Horri ere egiten dio kritika Haur Besoetakoak.

21

Haur Besoetakoaren aurretik, Udaberririk ankerrena argitaratu zenuten, Oso elkarlan ezberdina. UNAI: Emaitzaren aldetik beharbada, baina ez lan egiteko moduagatik. Niretzat dokumentazio aldetik askoz lan handiagoa izan zen Udaberririk ankerrena. Ordura arte errazagoa egiten zitzaidan sei edo zortzi orritako neurrian aritzea, baina garai horretarako HBrekin urte batzuk generamatzan lanean eta konfiantzaz hasi genuen elkarlan berria. Bestalde, batzuetan errazagoa zen niretzat kontakizunaren eszenategia irudikatzea Durango ezagutzen dudalako. Haur Besoetakoan, aldiz, eszenategia guztiz asmatua da eta zehaztu gabe dago. SANVI: Hala da, ezberdintasuna horretan datza bakarrik. Lan dokumentazio handia egin behar izan genuela Udaberrik ankerrenan. Tira, agian, komikigintzan aritzea haurtzaroa luzatzeko modu bat da. UNAI: Dudarik gabe, gaur egun. Bi zentzutan: batetik, sortzen jarduteak ezarritako lerro batean ez ibiltzea dakarrelako, gauza pozgarria. Baina, bestetik, eta are indartsuagoa gainera, gizartearentzat horretan aritzea umekerietan ibiltzea delako, batez ere Euskal Herriko hegoaldeko alde honetan. Ni ez naiz kezkatzen beti egin izan ditudanak ere antzekoak izan direlako: idatzi, kantatu, bertsotan ibili... Segur aski nire gurasoek dagoeneko ulertu dute, baina jendearentzat lana ez diren gauzetan aritu izan naiz beti. Ez dakit haurtzaroa luzatzeko modu bat izan den, baina behintzat nire haurtzaroan oso momentu onak eman zidan, eta mundu oso bat ireki zidan mundura itzultzea izan da. Txikitan, Ipurbeltz irakurtzen, unibertso horretan murgilduta, eta marrazten hainbeste ordu eman eta gero, hainbat urte urrundu, eta berriz ere itzultzea, eta bi album kalean izatea... tira, sekulako poza da niretzat. SANVI: Pribilegioa handia da, oso jende gutxiren eskura dagoena. Haurtzaroko pozbide hori nolabait luzatzea da. Oso txikitatik izan naiz komiki irakurle, eta oso txikitatik egin nahi izan ditut komikiak. Eta orain XABIROIn aritzea eta albumak argitaratzea gauza sinestezina iruditzen zait.•

Unai

KOMIKI BAT: Corto Maltesen Una ballata del mare salato, Hugo Prattena. ABESTI BAT: Hertzainak taldearen Esaiok. DISKO BAT: Salda badago, Hertzainakena. LIBURU BAT: Narrazioak, Joseba Sarrionandiarena. FILM BAT: John Houstonen The Asphalt Jungle, edo Orson Wellesen Touch of Evil. Agian Touch of evil nahiago. PERTSONA HISTORIKO BAT: Agosti Xaho zuberotarra. TOKI BAT: Orain.

24

endozaren iztartekoa

GIDOIA: David Zapirain / IRUDIAK: Dani Fano / KOLOREA: Sedyas

25

26

27

MENDOZAREN IZTARTEKOA

eta abar...

26

27

MENDOZAREN IZTARTEKOA

eta abar...

Xabiroi: 33. zenbakia, 2014ko urria  
Xabiroi: 33. zenbakia, 2014ko urria  
Advertisement