Issuu on Google+

proposamenak, Bidali hire iritziak, irudiak... xabiroi@ehi.ikastola.net www.facebook.com/xabiroi Albisteen txokoa testua: Igor Leturia EUSKARAZKO KOMIKI BERRIAK PAPEREAN... SEI KOMIKI BERRI ATERA ZIREN AURREKO URTEAREN AMAIERAN Udazkenero, Durangoko Azoka, Getxoko komiki-azoka eta Gabonak direla-eta, euskarazko komiki berriak atera ohi dira, eta iaz ez zen salbuespena izan. Sei komiki izan ziren, ez dago bat ere gaizki! Horietako hiru itzulpenak izan ziren. Batetik, mundu guztian atera zen Asterixen album berria, Asterix eta piktoak, euskaraz ere atera zuen Salvat argitaletxeak; album honetan, hasieratik marrazkigile eta Goscinnyren heriotzaz geroztik gidoilari ere izan den Uderzok lekukoa pasatu die Jean-Yves Ferri gidoilari eta Didier Conrad marrazkilariari. Bestetik, Ttarttalo

argitaletxeak Yann Dégruelen Saba eta landare magikoa itzuli du euskarara, kafearen aurkikuntzari buruzko haurrentzako kondaira bat komikian kontatua. Azkenik, Cénlit-Denonartean etxeak Amaia – Euskaldunak VIII. mendean komikia, F. Navarro Villosladaren eleberrian oinarrituta 80ko hamarkadaren hasieran Rafael Ramosek egindakoa, berrargitaratu du. Beste hiru jatorriz euskaraz sortutakoak dira. Lehenengoa, De rerum natura 5, Zaldieroa Xabiroiko kolaboratzaileak Berria egunkarirako egiten dituen zinten 5. bilduma, Elkarren eskutik.

Bigarrena, Txalapartak ateratako Habiak, Maite Gurrutxagak egina Dejabu panpin laborategiaren Gizona ez da txoria antzezlanean oinarrituta. Eta hirugarrenik, Mattinen 1813-2013 Sua itzali, hiria piztu, Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak argitaratua.

...ETA EUSKAL EGILEAK NAZIOARTEAN ERE BAI JULEN RIBASEK BI ALBUM ATERA DITU FRANTZIAN

onenarentzat eta Basauriko lanik onenarentzat. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n amaitzen da. Egin gogor! www.portugalete.org www.euskalnet.net/pozokoetxe

04 AUZOMORRO Sanvi

...ETA JADA BADAKIGU IAZKO BATZUEN IRABAZLEAK ZEINTUK DIREN

...ETA DIGITALEAN SAURÉ ARGITALETXEAK BESTE 10 KOMIKI ATERA DITU EUSKARAZ, FORMATU DIGITALEAN SOILIK Sauré argitaletxeak bere komiki guztiak euskaraz ere argitaratzen jarraitzen du, eta duela urte batzuetatik hona formatu digitalean soilik, Koomic plataformaren bidez. Iazko hondarrean 10 komiki atera ziren guztira: Katu hegoduna, Yurre Ugarte gidoigile eta Joseba Larratxe Josevisky Xabiroiko kolaboratzailea marrazkigile dituela; Esaerak eta ikasbideak eta Matxinsaltoargitaratzailea, Jean-François Sauré eta Esteban Hernándezenak; Uretara!, Nacho Fernández eta Txani Rodríguezena; Poemak eta loreak eta Taxi bat eta historia bat, Joseba Gómez eta Josema Carrascorenak; Ni Hao, Txina!, Jonathan Miranda, Víctor Manuel Rodríguez eta Sara Calzadarena; Newton 24. mendean eta koska, Víctor Araque eta Edorta Corpasena; Van Goghen belarri erdia, Inge Eguiluz eta Moratharena; eta Kirolaren balioak, Jorge González de Matauco eta Fernando Ferreirorena. 10 komiki, ezingo gara kexatu! www.koomic.com

Julen Ribas Xabiroiko kolaboratzaileak (Iban Zalduaren gidoiarekin Euskadi saria irabazitako Azken garaipena komikia marraztua, besteak beste) bi album kaleratu ditu Frantzian Ankama argitaletxearekin. Kerubim 1 eta Kerubim 2 dira, biak Eric Hérenguelen gidoiarekin. Zorionak Julen, eta segi horrela! www.ankama-editions.com/fr

MARTXAN AURTENGO KOMIKI LEHIAKETAK... PORTUGALETE URI URENA SARIKETA ETA GANORABAKO LEHIAKETA Urtero egiten diren komikilehiaketetako batzuk martxan daude jada. Portugaleteko Udalak antolatzen duen Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketak XXVIII. edizioa du aurten. Iaz bezala, bi kategoria daude, komikia eta komiki-banda, biak oso sari onak dituztenak: komiki kategorian, 1.800, 1.250 eta 800 euro lehen hiru sailkatuentzat, 300 euroko akzesitak euskarazko eta Portugaleteko egile onenei eta 200 euroko akzesita 16 urtetik beherakoen lan onenari; komikibanda kategorian, 300 euro irabazleari eta 100 euroko akzesita 18 urte baino gutxiagoen arteko irabazlearentzat; eta gidoirik onenari, 300 euro. Lanak otsailaren 28a baino lehen bidali behar dira. Bestalde, beti bezala abian da Basauri Komik ekimenak antolatutako Ganorabako 2014 komiki-lehiaketa ere, sari bikainekin hau ere: 900, 450 eta 300 euro lehen hiru sarituentzat eta 300 euroko akzesit bana euskarazko lanik

Unai Iturriaga eta Sanvi

GALTZAKOMIK ETA REKALDEORTZADAR LEHIAKETETAN Iazko hainbat sariketak, bestalde, irabazleen berri eman dute. Horien artean dago Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako Ibarra Galtzakomik euskarazko komikien VI. Lehiaketa. Nagusien artean, 1. saria Maitane Gartziandiak eta 2. saria Iosu Mitxelenak eraman dituzte; 12 eta 18 urte artekoen artean, 1. saria Markel Galbetek eta 2. saria Inhar Esnaolak jaso dituzte; eta 12 urtetik beherakoen artean, 1. saria Maider Romerok jaso du. Lan guztiak lehiaketaren webgunean ikus daitezke. Azkenik, Noticias Taldearen Ortzadar kutur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak antolatzen duten RekaldeOrtzadar komiki-lehiaketaren III. edizioan, saria bi egilek eraman dute ex aequo eta saria banatuko dute: Jon Mikel Udakiolak, Javier Ojuelek eta Xabi Etxeberriak Txorimaloa lanagatik

12 AZALAK Yurre Ugarte eta Alex Orbe

18 KOMIKITAUN elkarrizketa Maite Gurrutxaga

20 ARRANOTXU ZaldiEroa

22 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

23 MUSEO BILDUMA Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado

29 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope

eta Piedad Ortiz de Urbinak Maitasun gozoa lanagatik. Eta Ohorezko saria duela urte batzuk desagertutako Ipurbeltz komiki-aldizkariak eraman du, merezimendu osoz. galtzakomik.blogspot.com www.salarekalde.bizkaia.net

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

06 HAUR BESOETAKOA

HURRENGO ZENBAKIA 2014KO EKAINEAN!

EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA: Dani Fano

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano, Harkaitz Cano, Iñaki G. Holgado, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Egoitz Lasa, Adur Larrea, Igor Leturia, Jose Anjel Lopetegi, Alex Orbe,

Manu Ortega, Alex San Vicente, Yurre Ugarte, Asisko Urmeneta. AZALAREN IRUDIA: Lope EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-194-2014

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

12

aZalak

GIDOIA: Yurre Ugarte / IRUDIAK: Alex orbe

13

8

9

AZALAK

eta abar...

8

9

AZALAK

eta abar...

18

“Antzerki lana bera ere oso bisuala zen eta paperean hala izaten jarraitu behar zuen”

“PROIEKTUAN INPLIKATU BEHAR ZARA. BARRURAINO SARTU, ETA BUSTI”

D

ENA SUNTSITZEN DUEN GARAPENKERIAK XIMONEN BASERRIA ERAMAN DU. NOIZ EDO NOIZ BERE ETXALDETIK ABIADURA HANDIKO TRENA IGAROKO DA. DENA HILTZEN DUEN GERRAK, BESTALDE, SELMAREN BIZITZA IRAULI DU. ERIZAINA DA ETA LANERA DATOR BOSNIATIK EUSKAL HERRIRA, BASERRIA KENDU DIOTEN ZAHARRA ZAINTZERA. MAITE GURRUTXAGAREN PINTZELAK ELKARTZE BEREZI HORREN TESTIGANTZA JASO DU ISILEAN, ETA HABIAK KOMIKIAREN BITARTEZ LEKUKO BIHURTU GAITU GU ERE. Baina proiektu honetan ez zara bakarrik aritu. Istorio honek antzerki lan bat du sorburua. Bai, gidoia Dejabu panpin laborategia antzerki konpainiarena da, eta beraiek izan dira istorio hau sortu dutenak. Sortze prozesuaren lehen urratsa beraiena izan da, istorioa eta gidoia beraien sorkuntza da, eta ni izan naiz hori guztia komikiaren hizkuntzara egokitu duena. Haiek egin zidaten proposamena. Badute beste lan bat paperean argitaratuta eta honekin ere gauza bera egin nahi zuten, baina oso testu gutxi zuela kontuan hartuta komikia egitea pentsatu zuten, liburu bisuala iruditzen zitzaien egokiena lana argitaratzeko. Gidoia antzerki lana bera zen. Hortik aurrera, komikira eramateko bidea libre egiten utzi didate. Antzerkiko testu berbera sartu dugu, baina tartean garatzen diren beste kapitulu batzuk nire esku joan dira. Neure irakurketa egiten utzi didate. Antzerki lan batentzat ez da ohiko egokitzapena. Zergatik komikia? Alde batetik, gidoia laburra zelako, baina, batez ere, antzerki lana bera oso bisuala zelako, eta paperean hala izaten jarraitzeko, komikia iruditu zitzaielako biderik egokiena. Ia dena hitzik gabe kontatu daiteke. Izatekotan, testua soberan izan dezake. Hainbat testu beharrezkoak dira, baina jarri ditugun beste batzuk kenduta ere berdinberdin ulertuko litzateke. Hori du berezko komikiak.

Gai labainak ukitzen dituzue, gai sentiberak. Zaila izango da distantziaz aritzea, inplikatu beharra eta beste... Bai. Inplikatu behar da. Proiektu bat jasotzean, edozein dela ere, beti inplikatu behar zara. Barruraino sartu, eta busti, eta hondoraino sartu zaren putzutik ateratzeko ahalegin guztia egin. Kasu honetan hasieratik inplikatu nintzen

proiektuarekin. Esan dudan bezala, libre utzi ninduten nahi nuena egiteko. Ondoren, Dejabukoek komikia irakurri zutenean, zera esan zidaten, haien buruan geratu ziren hainbat gauza edo sentipen –antzerki lanean kanpoan utzi behar izan zituztenak–, komikian agertzen zirela. Beraz, azkenean istorioak bide beretsutik eraman gaitu. Elkar ulertu dugu hitz egiteko beharrik izan gabe. Ni, tamalez, ez naiz Bosnian egon, baina beraiek bai, eta han bizitakotik sortu zen ideia. Gainera, antzerki lana idatzi zutenean Londresen zeuden ikasten eta AHTko kontua bor-bor zegoen hemen. Oso barrutik ateratako obra bat izan zen. Hori dena nabaritu nuen gidoia jasotzerakoan, eta horren esentzia ateratzen saiatu naiz. Bi pertsonaiek dute iraganean ametsa, eta amesgaiztoa. Ezin oraina bizi, ezin oraina gozatu. Jakina, Ximonen itxaropenak dezente murriztu dira. Baserria desagertu da eta beti dago atzera itzultzeko nahi hori. Selmak ere karga handiko motxila darama eta asko sufritu du eta hau ere haurtzaroaz gogoratzen da, sufrimendu horren aurretiko oroipenak direlako. Bai, biengan ere badago zer edo zer atzera itzuli nahi izatera eramaten dituena. Adin ezberdina dute, eta konponbideak ere ezberdinak dira bientzat, baina, hala ere, elkar ulertzera eramango dituzten alde komun asko dituzte.

• “Story-boardeko lana izan da garrantzitsuena obra honetan. Zer kontatu eta nola kontatu erabakitzen den unea” Beraz, askatasunaz marrazten utzi dizute. Bai, eskerrak. Horrelako lan batean sartzeko istorioa zure ikuspegitik kontatzeko aukera izan behar duzu, eta kontakizunaren sortzaileek ere hala nahi zuten. Hartu nituen erabakiak egokiak iruditu zitzaizkien eta horrela gustura egiten da lan. Konfiantza handia izan dute niregan. Suerte

handia izan dut. Proiektuan sartu nintzen lehen unetik egiletzat hartu ninduten eta ez beraientzat lan egiten ari den langiletzat. Gure artekoa oso harreman erraza izan da. Eta horrela izan da Dejabu panpin laborategikoak oso eskuzabalak izan direlako. Patxadaz lan egiten utzi omen dizute. Hori beharrezkoa izango da, bada, sorkuntza lan bat ongi burutzeko… Bai. Hasieran, lana eman zidatenean, adostu genuen aurkituko genuela modua komikia nolabait autoeditatzeko, diru-laguntzak eskatuz eta bat eta beste... Lanean hasi nintzen, eta errazagoa zirudiena bi urteko lana bihurtu zen, orriak eta orriak bata bestearen atzetik. Lanaren tamaina ikusita, Txalaparta argitaletxearekin jarri ziren harremanetan, guk baino gestio hobea egingo zuten ustetan. Bilera egin genuen, eta haiek baietz. Eta gu pozik. Zer ekarpen egin diozu Habiak komikiarekin Gizona ez da txoria antzerki lanak kontatzen zuen istorioari? Saiatu naiz istorioaren mamia mantentzen. Funtsean, antzerki lanean kontatzen dena komikian kontatzen den berbera da. Nik adarrak atera ditut, tiraka hasi eta hari gehiago atera, gauza bera beste adierazpide baten bidez kontatu. Baina, funtsean, kontatutakoa berdina da. Antzerkiko pertsonaien izaerari leial izaten saiatu naiz. Agian beste norbaitek ezberdintasunak aurkituko ditu, baina ni haien mamiari eusten saiatu naiz. Zure lehen komikia izateko komikiaren narratiba ederki menderatzen duzula erakutsi duzu. Zaila egin al zaizu ilustraziotik komikirako aldaketa? Ez. Ikaragarri gozatu dut. Oso komikizalea naiz eta irakurtzeko ohitura izan dut beti. Agian, ilustratzailea izanik, begi analitikoz irakurtzen ditut. Hainbeste gustatzen zaidan gauza bat neronek egiteko aukera ikusi nuenean, bada, segituan heldu nion erronkari. Egia esan, intuizioz egin dut lan, gehiegi hausnartu gabe, baina pentsatzen dut aurretik irakurritako lanek irakatsitakoa ere hor dagoela. Nire ustez, story-boardeko lana izan da garrantzitsuena obra honetan, denbora gehien eskaini diodana, eta

MAITE GURRUTXAGA OTAMENDIk (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan, eta ilustrazioa Bartzelonako Escola De La Donan. Ikasketak burutuz geroztik jo eta su aritu da helduentzako zein haurrentzako liburuak ilustratzen. Diskoen azaletan eta hainbat aldizkaritan ere ikusi ahal izan ditugu beraren marrazkiak. 2009an Etxepare saria irabazi zuen Mikel Gurrutxaga nebarekin batera egindako Alex nire laguna album ilustratuarekin. Iaz Alderik alde zirriborro liburuen bilduma argitaratu zuen eta bere azken lana Habiak komikia da. Dejabu panpin laborategiarekin elkarlanean egin du.

buruhauste handienak eman dizkidana. Gero, garbira pasatzeak bere karga du, baina lanaren giltza story-boardeko eginkizunean dago. Zer kontatu eta nola kontatu erabakitzen den unea. Nire ilustrazioetatik asko izango du, baina gogotik saiatu naiz irudia sinplifikatzen. Apaingarriak baztertu eta mamira joan. Istorio epikoa balitz, tira, baina istorio honek halako estiloa behar zuen. Pertsonalki, irudietan azkartasuna eta freskotasuna duten komikiak ditut gustuko.

Koloreek ere zer esan handia dute komiki honetan. Bai, eta arrazoia oso sinplea da. Hasteko, irakurlea ez aspertzeko, kar, kar. Baina gehienbat denbora adierazteko izan da. Gidoian ez da agertzen denboraren aipamenik eta irakurleari adierazi nahi nion istorio hau ez zela bi hilabeteko kontua, garatzen den harremana garatzeko denbora tarte luzeagoa behar dela. Koloreek urtaroak irudikatzen dituzte, eta irakurleak denboraren joana sumatzeko estrategia hori erabili dut. Eta zer eman dizu komikiak ilustrazioak ematen ez zizuna? Kontatzeko beste modu bat. Kontakizun sekuentzialean murgiltzeko aukera. Hori izan da gehien sufriarazi didana eta, era berean, gehien gozarazi didana. Ilustrazioak ere narratzea du helburu, baina beste modu batean. Komikiak, zinea gogorarazten dit gehiago. Kontatzeko modu hori bilatzen gozatu dut gehien eta horixe eman dit batik bat komikiak.•

KOMIKI BAT: Le goût du chlore, Bastien Vivések egina. ABESTI BAT: Arcade Fire taldearen Sprawl II. DISKO BAT: Neil Youngen Harvest. LIBURU BAT: Los detectives salvajes, Roberto Bolaño txiletarrarena. FILM BAT: Blade Runner, Ridley Scottek zuzenduta. PERTSONA HISTORIKO BAT: Ezin esan. Paso. TOKI BAT: San Martingo zelaia, Amezketan.

ITAUNmotz

a g a x t u r r u G

Dejabu panpin laborategikoek helarazi zizuten gidoiak zortzi orri zituen. Komikiak ehun eta hogei... Izan zitekeen motzagoa, baina halaxe atera zait. Istorioa egin ahala orri gehiago eskatzen joan zait. Hasierakoa erraza izan zen, gidoiari jarraiki. Baina gero ateak irekitzen hasi zitzaizkidan, Ximon eta gerra –bera ere gerra bat bizitakoa behar zuen izan–, kukua... Elementu piloa ateratzen hasi zitzaidan nire irudimenezko mundutik eta luzatu egin zitzaidan istorioa. Komikia garatu ahala gauza berriak agertzen ziren. Komikia biribiltzeko ere, istorioak bere isatsa jateko, gauza berriak eskatzen zizkidan; dena ondo itxi ahal izateko elementu gehiago sartu behar izan ditut. Antzerki lana biribila zen bere horretan, baina komikiak beste esparru eta ikuspuntu batzuk jorratzera ere eraman zaitzake, eta hala izan da kasu honetan.

KARIKATURA: ASISKO

Maite

Hitz gutxiko komikia egin duzu. Hala eskatzen zizun istorioak, edo hala imajinatzen zenuen Simon eta Selmaren arteko harremana? Gidoia malgua zen, molda zitekeen, baina bere horretan ongi funtzionatzen zuela uste nuen, eta testu gutxi izatea istorioarekin bat zihoan. Atal batean taxilari bat agertzen da eta hura oso hiztuna da, Selma eta Ximonen kontrapuntua da. Taxilaria da Selma eta Ximon gainerako mundutik aldenduta daudela ohartzera eramaten zaituena. Bi pertsonaien izaerarekin bat dator komikiak hitz gutxi izatea.

Xabiroi: 31. zenbakia, 2014ko otsaila