Xabiroi: 37. zenbakia, 2015eko urria

Page 2

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez www.XABIROI.eus webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia XABIROIK WEBGUNE BERRIA DU! komikian hitzaldia emango du; 28an, DOTORE-DOTOREA ETA PRAKTIKOA

Emakumeak eta komikiak: irakurri, sortu, aztertu gaiarekin mahai-ingurua egingo dute Marika, Mamen Moreau eta Isabel Franc-ek, Josune Muñozek gidatuta.

Xabiroi aldizkariak webgune berria estreinatu du. Bertan zenbaki guztien azalak edo laginak ikus ditzakezu, zenbaki atzeratuak eskatu, harpidetu, albumen laginak ikusi, albumak eskatu, egileen webguneetara jo... Benetan elegantea eta erabilgarria! Joan eta kuxkuxeatu! www.xabiroi.eus

PARRAPEAN KOMIKI EGUNEN 2. EDIZIOA URRIAREN 19TIK 31RA IZANGO DIRA SANTUTXU ETA BEGOÑAN Iaz izan zuten lehen edizioa Parrapean Komiki Egunek, Mahatserrian antolatzen diren euskarazko komikijardunaldiek, eta aurten berriz ere egingo dira, urriaren 19tik 31ra, Bilboko Begoña eta Santutxu auzoetan. Programa benetan aberatsa dago, ekitaldiak hirukoiztuta baitaude! Hiru erakusketen irekierarekin hasiko dira jardunaldiak urriaren 19an. Marika, Gregorio Muro Harriet eta Amparo Acarreguiri dedikatuta daude erakusketak eta jardunaldien amaiera bitartean iraungo dute zabalik. Hiru proiekzio ere programatu dituzte: hilaren 24an Carlos Zabala eta Gregorio Muroren El rey de la granja animazio filma emango dute, 27an Zinebiko animazio film laburrak eta 31n Gregorio Muroren film laburrak. Hiru hitzaldi edo mahai-inguru ere izango dira, emakumeak protagonista direla: 26an, Josune Muñozek Emakumearen presentzia euskal

Euskarazko hiru komiki berriren aurkezpenak ere egingo dira: 24an Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen Kortsarioen Ostatua eta 30ean Adur Larrearen Gabriel Aresti eta Gregorio Muro eta Francisco Fructuosoren Justin Hiriarten album guztien integrala. Hiru komikigileren arteko Klasikoen Borroka izango da 31n: Erraondoko azken ttunttuneroa, Peru Abarka eta Gabriel Aresti komikiratu dituzten Asisko, Mikel Mardones eta Adur Larreak hitz eta marrazki norgehiagoka izango dute, Lutxo Egiak musikatuta. Horrez gain, 24 eta 25eko aste bukaeran, Karmelo Plazan komikiazoka egingo da. Jardunaldien aurretik, Amaia Ballesterosek komiki-tailerrak emango ditu eskoletan. Eta 30ean egun osoz eta 31 goizean hainbat tailer izango dira Axpiren eskutik. Komikilehiaketa ere antolatu dute (urriaren 20rako bidali behar dira lanak). Azkenik, 31n Joseph Camino Ohorezko Saria emango zaio Gregorio Muro Harrieti eta komiki-lehiaketaren sari banaketa egingo da. Ekitaldi sorta aparta!

JOSEVISKY, AMERIKAKO ESTATU BATUETAN ARGITARATZEN STRANGE SPORTS STORIES 4 KOMIKI KOLEKTIBOKO LAU ISTORIOETAKO BAT MARRAZTU DU, VERTIGO ARGITALETXEAN Xabiroiko kolaboratzaile Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak Vertigo AEBetako argitaletxearekin komikia atera du. Strange Sports Stories 4 komiki kolektiboko lau istorioetako bat marraztu du, Waking, Genevieve Valentineren gidoia duena. Bertan Euskal Herriko hainbat ikur

ezkutatu omen ditu egileak! Komikia bere orrian bertan online eros daiteke. Zeren zain zaude? www.vertigocomics.com/comics

MARIAK 20 URTE DITU ATERA DU ASTIBERRIK MIGUEL GALLARDOREN KOMIKI EZAGUNA EUSKARAZ IZANGO DUGU Maria y yo Miguel Gallardoren lan autobiografiakoa da, Maria bere alaba autistarekin bizitzen dituen abenturak kontatzen dituena. 2007an argitaratuta, sari ugari irabazi zituen eta film dokumentala ere egin zen komikian oinarrituta. 2014an Astiberrik euskaraz atera zuen, Maria eta biok. Udaberrian bigarren zati bat, Maria cumple 20 años, atera zuen Astiberrik, eta hilabete batzuk geroxeago euskarara itzulita kaleratu du, Mariak 20 urte ditu. Bigarren honetan ere aitaalaben eguneroko bizipenak kontatzen dizkigu egileak, tonu umoretsu eta

hunkigarrian, autogupidari ihes eginez eta maitasunez beteta. Ez galdu! www.astiberri.com

Sanvi

AZAROAN, GETXOKO MANGAETA KOMIKI-AZOKAK JUAN GIMÉNEZ ETA ZULET OMENDUKO DITUZTE Urrian Parrapean, eta azaroan ere bada komikiez gozatzeko aukera gehiago Bizkaiko hiriburu inguruan, Euskal Herriko komiki-azoka beterano eta jendetsuenekin: Getxoko manga- eta komiki-azokak. Azaroaren 7 eta 8an izango da manga-azoka eta azaroaren 20tik 22ra komiki-azoka. Aurtengo edizioan Juan Giménez zientziafikzioko komikien maisu handia eta Zulet komikigilea omenduko dituzte. Erakusketen artean, omenduei eskainitakoez gain, Astiberriren Las Meninas lanari buruzkoa ere izango da, Santiago García eta Javier Olivaresena, aurtengo Bartzelonako Komiki-Azokan Espainiako Lan Onenaren saria eraman zuena hain zuzen. Eta beti bezala, standez, hitzaldiez, aurkezpenez, sinadura-txandez eta abarrez betetako egitaraua izango da. Ohi bezala, Xabiroiko lagunak han izango gara gure aldizkariak eta albumak saltzen, sinadurak eta marrazkiak egiteko prest. Laster arte! www.salondecomicdegetxo.net

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 PLANTO! Dani Fano eta Víctor Santos

19 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Dani Fano eta Guillermo Gonzalez

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24 SANTA FAMILIA

AUPA KOMIK!, ONLINEKO KOMIKI ZINTA ANIMATUA

Eider Rodriguez eta Julen Ribas

ASTERO ATERATZEN DA J.P. ETA LAGUNEN ZINTA BERRI BAT Online dagoen komiki-zinta baten berri ematera gatoz orain ere. Aupa Komik! izeneko blogean astero argitaratzen dira J.P. eta bere lagunen abentura berriak, JPrida KTK Produktionsen eskutik. Komiki-zintak dira baina animazioarekin, eta euskaraz eta gaztelaniaz bikoiztuta daude (eta testuen ingeleserako itzulpenekin). Sartu eta ikusi! aupakomik.blogspot.com

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

04 AUZOMORRO

30 DABILTZAN HARRIAK Exprai

hurrengo zenbakia 2015eko! abenduan EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA: Dani Fano.

AZALAREN IRUDIA: Xabier Sagasta. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo.

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Adur Larrea, Igor Leturia, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Alex San Vicente, Victor Santos, Asisko Urmeneta.

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1064-2015

LAGUNTZAILEAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.