Xabiroi: 37. zenbakia, 2015eko urria

Page 1

Harpidetu zaitez!!

ZK.

... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez www.XABIROI.eus webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi

info@xabiroi.ikastola.eus

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia XABIROIK WEBGUNE BERRIA DU! komikian hitzaldia emango du; 28an, DOTORE-DOTOREA ETA PRAKTIKOA

Emakumeak eta komikiak: irakurri, sortu, aztertu gaiarekin mahai-ingurua egingo dute Marika, Mamen Moreau eta Isabel Franc-ek, Josune Muñozek gidatuta.

Xabiroi aldizkariak webgune berria estreinatu du. Bertan zenbaki guztien azalak edo laginak ikus ditzakezu, zenbaki atzeratuak eskatu, harpidetu, albumen laginak ikusi, albumak eskatu, egileen webguneetara jo... Benetan elegantea eta erabilgarria! Joan eta kuxkuxeatu! www.xabiroi.eus

PARRAPEAN KOMIKI EGUNEN 2. EDIZIOA URRIAREN 19TIK 31RA IZANGO DIRA SANTUTXU ETA BEGOÑAN Iaz izan zuten lehen edizioa Parrapean Komiki Egunek, Mahatserrian antolatzen diren euskarazko komikijardunaldiek, eta aurten berriz ere egingo dira, urriaren 19tik 31ra, Bilboko Begoña eta Santutxu auzoetan. Programa benetan aberatsa dago, ekitaldiak hirukoiztuta baitaude! Hiru erakusketen irekierarekin hasiko dira jardunaldiak urriaren 19an. Marika, Gregorio Muro Harriet eta Amparo Acarreguiri dedikatuta daude erakusketak eta jardunaldien amaiera bitartean iraungo dute zabalik. Hiru proiekzio ere programatu dituzte: hilaren 24an Carlos Zabala eta Gregorio Muroren El rey de la granja animazio filma emango dute, 27an Zinebiko animazio film laburrak eta 31n Gregorio Muroren film laburrak. Hiru hitzaldi edo mahai-inguru ere izango dira, emakumeak protagonista direla: 26an, Josune Muñozek Emakumearen presentzia euskal

Euskarazko hiru komiki berriren aurkezpenak ere egingo dira: 24an Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen Kortsarioen Ostatua eta 30ean Adur Larrearen Gabriel Aresti eta Gregorio Muro eta Francisco Fructuosoren Justin Hiriarten album guztien integrala. Hiru komikigileren arteko Klasikoen Borroka izango da 31n: Erraondoko azken ttunttuneroa, Peru Abarka eta Gabriel Aresti komikiratu dituzten Asisko, Mikel Mardones eta Adur Larreak hitz eta marrazki norgehiagoka izango dute, Lutxo Egiak musikatuta. Horrez gain, 24 eta 25eko aste bukaeran, Karmelo Plazan komikiazoka egingo da. Jardunaldien aurretik, Amaia Ballesterosek komiki-tailerrak emango ditu eskoletan. Eta 30ean egun osoz eta 31 goizean hainbat tailer izango dira Axpiren eskutik. Komikilehiaketa ere antolatu dute (urriaren 20rako bidali behar dira lanak). Azkenik, 31n Joseph Camino Ohorezko Saria emango zaio Gregorio Muro Harrieti eta komiki-lehiaketaren sari banaketa egingo da. Ekitaldi sorta aparta!

JOSEVISKY, AMERIKAKO ESTATU BATUETAN ARGITARATZEN STRANGE SPORTS STORIES 4 KOMIKI KOLEKTIBOKO LAU ISTORIOETAKO BAT MARRAZTU DU, VERTIGO ARGITALETXEAN Xabiroiko kolaboratzaile Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak Vertigo AEBetako argitaletxearekin komikia atera du. Strange Sports Stories 4 komiki kolektiboko lau istorioetako bat marraztu du, Waking, Genevieve Valentineren gidoia duena. Bertan Euskal Herriko hainbat ikur

ezkutatu omen ditu egileak! Komikia bere orrian bertan online eros daiteke. Zeren zain zaude? www.vertigocomics.com/comics

MARIAK 20 URTE DITU ATERA DU ASTIBERRIK MIGUEL GALLARDOREN KOMIKI EZAGUNA EUSKARAZ IZANGO DUGU Maria y yo Miguel Gallardoren lan autobiografiakoa da, Maria bere alaba autistarekin bizitzen dituen abenturak kontatzen dituena. 2007an argitaratuta, sari ugari irabazi zituen eta film dokumentala ere egin zen komikian oinarrituta. 2014an Astiberrik euskaraz atera zuen, Maria eta biok. Udaberrian bigarren zati bat, Maria cumple 20 años, atera zuen Astiberrik, eta hilabete batzuk geroxeago euskarara itzulita kaleratu du, Mariak 20 urte ditu. Bigarren honetan ere aitaalaben eguneroko bizipenak kontatzen dizkigu egileak, tonu umoretsu eta

hunkigarrian, autogupidari ihes eginez eta maitasunez beteta. Ez galdu! www.astiberri.com

Sanvi

AZAROAN, GETXOKO MANGAETA KOMIKI-AZOKAK JUAN GIMÉNEZ ETA ZULET OMENDUKO DITUZTE Urrian Parrapean, eta azaroan ere bada komikiez gozatzeko aukera gehiago Bizkaiko hiriburu inguruan, Euskal Herriko komiki-azoka beterano eta jendetsuenekin: Getxoko manga- eta komiki-azokak. Azaroaren 7 eta 8an izango da manga-azoka eta azaroaren 20tik 22ra komiki-azoka. Aurtengo edizioan Juan Giménez zientziafikzioko komikien maisu handia eta Zulet komikigilea omenduko dituzte. Erakusketen artean, omenduei eskainitakoez gain, Astiberriren Las Meninas lanari buruzkoa ere izango da, Santiago García eta Javier Olivaresena, aurtengo Bartzelonako Komiki-Azokan Espainiako Lan Onenaren saria eraman zuena hain zuzen. Eta beti bezala, standez, hitzaldiez, aurkezpenez, sinadura-txandez eta abarrez betetako egitaraua izango da. Ohi bezala, Xabiroiko lagunak han izango gara gure aldizkariak eta albumak saltzen, sinadurak eta marrazkiak egiteko prest. Laster arte! www.salondecomicdegetxo.net

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

14 PLANTO! Dani Fano eta Víctor Santos

19 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Dani Fano eta Guillermo Gonzalez

22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24 SANTA FAMILIA

AUPA KOMIK!, ONLINEKO KOMIKI ZINTA ANIMATUA

Eider Rodriguez eta Julen Ribas

ASTERO ATERATZEN DA J.P. ETA LAGUNEN ZINTA BERRI BAT Online dagoen komiki-zinta baten berri ematera gatoz orain ere. Aupa Komik! izeneko blogean astero argitaratzen dira J.P. eta bere lagunen abentura berriak, JPrida KTK Produktionsen eskutik. Komiki-zintak dira baina animazioarekin, eta euskaraz eta gaztelaniaz bikoiztuta daude (eta testuen ingeleserako itzulpenekin). Sartu eta ikusi! aupakomik.blogspot.com

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

04 AUZOMORRO

30 DABILTZAN HARRIAK Exprai

hurrengo zenbakia 2015eko! abenduan EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEA: Dani Fano.

AZALAREN IRUDIA: Xabier Sagasta. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo.

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Adur Larrea, Igor Leturia, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Alex San Vicente, Victor Santos, Asisko Urmeneta.

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1064-2015

LAGUNTZAILEAK

6

GIDOIA: Unai Iturriaga / IRUDIAK: Sanvi

7

6

GIDOIA: Unai Iturriaga / IRUDIAK: Sanvi

7

8

9

HAUR BESOETAKOA: ITZULERA

aldizkarian jarraitzen du...

8

9

HAUR BESOETAKOA: ITZULERA

aldizkarian jarraitzen du...

20

21

“Kortsoa gerrako legezko jarduera zen eta pirateria ez, baina muga sarritan zeharkatzen zen”

Guillermo

Gonzalez Dani Fano

atera, ez behintzat ezer apaindu edo asmatu gabe. Bestalde, istorioetako batzuk ez dira besteen garaikideak –bigarren istorioa, Anaia etsai, esaterako, XVI. mende amaierako gertaera batean oinarrituta dago–, eta denak XVII. mendean sartu eta ostatu baten inguruan kokatu nahi genituen. Beraz, istorioak eta pertsonaiak asmatzea nahiago izan dugu, baina, azkena ezik, pertsonaia, gertaera eta datu errealetan oinarrituta daude.

Testua eta argazkia: Igor Leturia

E

ZAGUNA DA EUSKALDUNOK HISTORIAN ZEHAR ITSASOAREKIKO IZAN DUGUN LOTURA, MARINEL ETA BALEA ARRANTZALE EZAGUNAK IZAN GARA. AZKEN URTEOTAN, BAINA, GURE IRAGAN PIRATA AZALERATZEN ARI DA TOKI ASKOTATIK. ZENBATERAINO DIRA BENETAKOAK KONTU HORIEK? DANI FANOK IDATZITAKO ETA GUILLERMO GONZALEZEK MARRAZTUTAKO KORTSARIOEN OSTATUA KOMIKIAK LAGUNDUKO DIZU GEHIAGO JAKITEN. EUSKAL KORTSARIOEN HAINBAT ISTORIO IRAKURRIKO DITUZU BERTAN, ZENBAIT AZALPEN HISTORIKOZ LAGUNDUTA. Kortsarioen Ostatua komikian, euskal kortsarioen hainbat istorio kontatzen dituzue. Baina zer dira kortsarioak? Piratak dira? DANI: Ez. Piratak itsaslapurrak ziren, besterik gabe, eta kortsarioak itsaslapurrak ziren, baina Koroarentzat lan egiten zutenak, Koroaren gerra-etsaien merkataritza ahultzeko eta hausteko. Legearen barruan egin behar zen jarduera zen, betebehar batzuekin, eta ontzi atzemate bakoitzaren ondoren epaiketa bat egiten zen, ikusteko ea harrapaketa legezkoa izan zen edo ez. Sarritan legez kanpoko harrapaketak egiten ziren, eta orduan atzemandako ontziaren marinelak torturatzen zituzten, kargamentua

kontrabandozkoa edo herrialde etsai batekoa zela deklaratu zezaten. Beraz, kortsariotza gerrako legezko jarduera zen eta pirateria ez, baina muga sarritan zeharkatzen zen. Nola sortu zen kortso jarduera Euskal Herrian? DANI: Kortsoa balea arrantzaleen denboraldiko

jarduera gisa hasi zen: arrantzara joaten zirenean, bide batez, itsasontziren bat harrapatzeko aukera izanez gero, legezkoa zenez, atzematen zuten. Geroago, diru asko ematen zuela ikusirik, jarduera kapitalista bihurtu zen: sozietateak sortu ziren, non bazkideek dirua jartzen baitzuten kortsorako itsasontziak armatzeko. Euskal kortsarioei buruzko istorio horiek nolatan kokatu dituzue Donostian, hiri turistiko, lasai eta polit horretan? DANI: Garai hartan, euskal kortsariotzaren gune nagusia Donostia baitzen! Ni ere donostiar gisa harritu egin nintzen hori jakitean. Hiriaren irudi bat nuen, denok bezala, burgesa, lasaia, baina jakin nuen penintsulako kortsoaren portu nagusia Donostia zela. Bertako badian lehorreratzen ziren, hiria oso hurbil baitzuten, eta salerosketak egiteko hala komeni zitzaien. Beraz, Donostiako portu txiki honetan kortso jarduera handia zegoen, eta kortsarioek hemen hartzen zuten ostatu, orain burges irudia duen hiri honetan. Euskal marinelen eta balea arrantzaleen kontuak ezagunak dira, baina piratena berri samarra da. Zergatik egon da ezkutuan gure historiako parte hori? DANI: Istorio hau egiteko ikertzen hasi ginenean, galdera bera egin nion nire buruari.

Nolatan egon da hain ezkutuan hain gurea eta hain garrantzitsua izan den jarduera bat? Donostia eta Hondarribia bezalako hiriak kortsotik bizi izan dira. XVII. mendean, esaterako –gure komikirako oinarri hartu dugunean, hain zuzen–, hiriko jarduera kapitalista nagusia zen; besteak beste, horrexegatik hautatu genuen garai hori. Zergatik ez digute gure historiaren zati hori kontatu? Donostia eta Belle Epoque garaiko matraka jasan behar izan dugu, bada! Kortsarioen istorioz beteta dago Donostia, beraz. DANI: Hala da. Adibidez, Juana Larandorena, ostalaria bera, kortsarioei fidantzan ostatu ematen ziena gero lortuko zuten harrapakinaren zati baten truke. Horrela, ontzi-armadore izateko adina diru egin zuen eta bere kortsarioontzi propioa armatu zuen. Edo badakizu Aste Nagusiko piraten La Flamenca? Donostiako ostatu eta denda bat zen La Flamenca, kortsarioen garaikoa, ustez Flandriako emakume batek zuzentzen zuena, Puiuelo kalean zegoena; gaur egun, Fermin Calbeton. Komikian kontatzen dituzuen istorioak eta agertzen diren pertsonaiak errealak dira, historikoak? DANI: Ez. Kortsoari buruz dakigun ia dena epaiketetako aktetatik dator, horietako lekukoen testigantzetatik. Ontzi harrapaketa bat zegoenean, epaiketan harrapatutako ontzikoek eta ontzi kortsariokoek deklaratzen zuten, eta hori da gure egunotara iritsi dena. Adituek horietatik datu asko atera dituzte, baina ez dago istorio osorik. Horietatik soilik literatura gisa interesgarriak diren istorioak ezin genituen

Nola dokumentatzen zineten? Epaiketetako artxiboen bidez? DANI: Ez, hori ez zegoen gure irismenean edo ahalmenen barruan. Artxibo horiek arakatu eta ikertu dituzten eta liburuak idatzi dituzten beste batzuen lanaz baliatu gara, hala nola Josean Azpiazu, Enrique Otero Lana, Selma Huxley... Kortsoa estatuek onartutako gerra ekintza izanik, euskal kortsario batzuk Frantziako kortsarioak izango ziren eta beste batzuk Espainiakoak. Zuen komikian behin baino gehiagotan erakusten dituzue Hego eta Iparraldeko kortsarioak ontzi berean edo elkarrekin ongi moldatzen. DANI: Istorio horiek ere errealitatea dute oinarri. Mugak oso aproposak dira merkataritzarako, kontrabandorako, azken finean negoziorako; baina aldi berean aitzakia ederra borroketarako. Bataila handiak izan dira mugaren alde bateko eta besteko euskaldunen artean, flota

• “Bazeuden mugaren alde honetako marinelak iparraldeko ontzi kortsarioetan lanean eta alderantziz” eraso dute Iparraldeko euskaldunek. Baina era berean, bazeuden mugaren alde honetako marinelak Iparraldeko ontzi kortsarioetan lanean eta alderantziz. Marinel trukea etengabe gertatzen zen. Alde grafikoa egiteko nola dokumentatzen zineten? Nola jakin tokiek eta gauzek garai hartan zein itxura zuten? GUILLERMO: Gauzei dagokienez –etxeak, ostatuak...–, errazagoa da, garai hartako beste toki batzuetako –Bilbo, edo Londres, edo dena delakoa–, ereduak erabil ditzakezulako. Baina Donostiako tokiak egiteko, kasu honetan, ni donostiarra ez naizenez, zailagoa da. Ezagutzen dut, neurri bateraino behintzat, nolakoa den Donostia gaur egun, baina Kursaala adibidez ezin dut marraztu. Eta garai bateko Donostiako irudi tipikoak ez dira ezagunak niretzat. Irudiren bat badago horretan oinarritu zaitezke; bestela, gaur egungo tokiak ikusi, apur bat “zahartu”, lizentzia bat edo beste hartu, baina identifikagarriak eginda eta anakronikoak egin gabe.

urtean kokatuta izan dezakezu eta nahigabe 1680ko ontzi bat sartu... Eta kasualitatea izan da, guk aukeratutako garaiko, hau da, XVII. mendeko, ontzien dokumentazio grafiko askorik ez dagoela. Aurreko mendeetako ontzien dokumentazio asko dago, XVI. eta XV. mendeetakoak, karabela eta galeoien garaietakoak. Eta ontzi piraten inguruko irudi gehienak XVIII. mendeko edo XIX. mendearen hasierakoak dira, fragata piraten garaia, Karibeko Piratak, Nelsonen guduak, Master and Commander... Hori izan baitzen pirateriaren eta nabigazioaren urrezko garaia. Baina XVII. mendeko ontzien irudi oso gutxi dago. Donostiako irudiei dagokienez, behintzat Danik asko laguntzen zidan, baina itsasontziekin erotu egin naiz. Alde grafikoaz dokumentatzeko liburutegiak erabiltzen dituzue, edo Internet, edo biak? GUILLERMO: Internet batez ere, liburutegi erraldoia bat bezala baita. Egunetik egunera gauza gehiago dago gainera. Baina dena ere ez. Adibidez, ontzien edo armen edo jantzien informazioa aurki dezakezu, Donostiari buruzko oinarrizkoena ere bai... Baina gauza zehatzagoak, adibidez nolakoa zen eraikin edo auzo jakin bat garai jakin batean, edo zein arropa zeraman erregina jakin batek ekitaldi jakin batean, sarri ez duzu aurkitzen eta liburutegira jo behar duzu.•

Itsasontziekin errazagoa da agian, irudi gehiago egongo direla pentsatzen dut... GUILLERMO: Ez, ez da erraza. Garai bakoitzak bere itsasontzi-motak ditu, herrialde bakoitzak bere flota... Akatsak egitea oso erraza da. Adibidez, istorioa 1650

GUILLERMO GONZALEZ ESCALADA (Bilbo, 1971)

DANI FANO ARDANAZ (Donostia, 1968) Ikastolen Elkarteko

animazioan aritu zen hamar urte baino gehiagoz Bilboko Merlin estudioan lanean, eta ondoren ilustrazioan aritu izan da batez ere, Sanvi eta Sedyasekin batera sortu zuen artboxINK estudioan. L’Univers des Nains liburua ilustratu zuen Frantzian, Laurent eta Olivier Souillé anaien testuekin. Komikian gutxiago aritu izan da, oso tarte txikian atera dira orain berak marraztutako bi komiki, Kortsarioen Ostatua hemen eta Frantzian Titans, Stéphane Piatzszek gidolariarekin.

ikasmaterial ugari ilustratzen aritu izan da (adibidez, Space Search ingelesa ikasteko CD saritua), eta umorezko zintak egin izan ditu, eta egiten ditu, komunikabide askorentzat: Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar aldizkaria, Osatuberri, H28, Gara... Ipurbeltzen Beto asmatzaile pertsonaia marraztu zuen. Xabiroi aldizkariaren koordinatzailea da sorreratik, eta bertan TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak eta Anubis 3.0 komikiak egin ditu bakarlanean, eta Kortsarioen Ostatuaari gidoia egiteaz gain...

KARIKATURAK: DANI FANO

“XVII. MENDEAN, PENINTSULAKO KORTSOAREN PORTU NAGUSIA DONOSTIA ZEN”

Baina nobela historiko deituriko generoan lizentzia asko hartzen dira, pertsonaia errealen inguruan kontu asko asmatzen dira. Gauza bera egin zenezaketen, ez? DANI: Ez gara ausartu. Hasiera batean, komikiarentzat hautatua genuen izenburua Juana Larandoren ostatua zen. Baina berari buruz ez genuen informazio nahikorik. Orduan, fikziozko ostatu eta ostalari bat agertzen dugu, nahiz eta argi dagoen Juana Larandorengan eta bere ostatuan oinarrituta dagoela; alargunaren burugainekoa jarri diogu, Juana Larando alarguna baitzen.

gipuzkoarrak Donibane Lohitzune eta Ziburu eraso zituenekoa bezala, non hainbat ontzi atzeman eta jende ugari hil baitzuten. Eta eraso hori ontzi lapurtarrek ontzi gipuzkoar batzuei Ternuan egindako beste eraso baten mendekua izan zen. Hondarribia ere mila aldiz inguratu eta

22

GIDOIA ETA IRUDIAK: ZaldiEroa

23

22

GIDOIA ETA IRUDIAK: ZaldiEroa

23

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.