Leire Olaberria

Page 1

LEIRE OLABERRIA pistako munduko txirrindulari onenetakoa

PISTATIK ERREPIDERA. Belodromoaren barruan itzuli asko egin arren, errepidean ere asko entrenatzen du Leirek. Erronka zailek, haiek prestatzeak zoriontsu egiten naute Leire Olaberriak helburu bat finkatzen duenean, ez du etsitzen hura lortu arte. Hala erakutsi du orain arte eta hala egiten segi nahi du hemendik aurrera ere: datorren urteko Londresko Olinpiar Jokoak begiz jota ditu. – 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina, iaz Europako txapeldun, zilarrezko beste domina bat iazko Munduko Txapelketan. Leire Olaberriak ez al du mugarik? - Hala dirudi, ezta? Erronka zailak gustuko ditut eta duela urte batzuk eskuraezinak iruditzen zitzaizkidanak pixkanaka lortzen ari naiz. Egia esan, momentu gozoenean aurkitzen naiz; helburuak finkatzen ditut, horretarako lan handia egiten dut eta, momentuz behintzat, asko betetzen ari naiz... Une paregabea bizitzen ari naiz. - Emaitza bikain hauek eta aipatu gabe geratu diren beste batzuk lortu arren, behar beste baloratuta zaudela iruditzen zaizu? - Besteen balorazioa ez da kezkatzen nauen zerbait. Gustuko dut egiten dudana eta inplikazio handiarekin lan egiten duen jendea dut alboan, eta nire inplikazio maila ere oso handia da. Ez ditut emaitzak lortzen jendeak konta ditzan, asko betetzen nautelako baizik eta lortutakoan emozio pila sentitzen dudalako. Hortik aurrera, norbaitek kontatu nahi badu, gustura kontatzen ditut bizitako momentuak. Besteen balorazioa, ordea, ez da nire esku dagoen zerbait, eta ez dut energiarik xahutzen halako gauzetan pentsatzen.(...) Mugi! http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi66/02


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.