Kontalariak irakasleen txostena

Page 1

Kontalariak gara!

1/25


SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN IZENA:

Kontalariak gara! ARLOAK:

Hizkuntzak: Euskara eta literatura Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte Hekuntza

GAIA:

Narrazioak

MAILA:

Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

SAIO KOPURUA:

14

1. PROPOSAMEN TESTUINGURUA: Egungo eskolan mintzamena lantzea ezinbesteko egitekoa da; izan ere, gizarteak komunikatzaile eraginkorrak eskatzen ditu. Horregatik, Lehen Hezkuntzan hasita ikasleei jendaurrean ahoz komunikatzeko eta beldurra kentzeko jarduerak proposatu eta tresnak eman behar zaizkie. Sekuentzia didaktiko honen bitartez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak literaturaren munduan murgilduko dira beste ikaskide batzuei narrazioak eta ipuinak modu adierazkor eta eraginkorrean kontatzeko. Literatura komunikazioa da, ipuinak ahoz kontatu eta elkarrekiko komunikazioa sendotzeaz gain, ikasleak jostatu eta irudimena piztu eta garatuko dute. Narrazio eta ipuinen balio komunikatibo horri eutsi nahi zaio sekuentzia honetan. Hori guztia lortzeko, ahoskatze-prozesuan parte hartzen duten gorputz sistemak ezagutu eta hobeto ahoskatzeko ariketak eginda, askotariko narrazioak irakurri eta entzungo dituzte eta jendaurrean kontatuko dute hautatuko duten narrazioa. 2. LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK: • • • • •

Ikasten ikasteko gaitasuna. (jarduera guztietan) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.(jarduera guztietan) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. (jarduera guztietan) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jarduera guztietan) Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna. (5, 6, 7 jarduerak)

3. HELBURU DIDAKTIKOAK: • • • • • • • • •

Irakurketa aisi zein ezaguera iturri bezala bermatzea. Narrazioen ahozko adierazpenetan abiadura eta intonazio egokiz irakurtzea. Ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak ezagutzea (arnasa-aparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua) Puntuazio markak interpretatzea: intonazioa. Ahoskera hobetzeko ariketak ezagutzea. Lan taldean gogotsu parte hartzea. Eztabaida lankidetzarako erabiltzea: entzun, azaldu, argudiatu. Internet ikasketa-inguru bezala erabiltzea. Argazki edo bideo-kamara grabatzeko erabiltzea.

2/25


Interneten bideoa argitaratzea.

4. EDUKIAK:

• • • • • • • •

Narrazio testua: ipuina, irakurketa eta kontaketa. Ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak (arnasaaparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua). Ahoskera hobetzeko teknikak. Puntuazio marken interpretazioa: intonazioa. Norberaren eta ikaskideen ikasketa prozesuan berrikusketa eta zuzenketa. Komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetu jarrera. Bideo grabaketa. Bideo argitalpena.

5. JARDUEREN SEKUENTZIA: 5.1. PLANIFIKATZEA: SARRERA, ATAZA ETA PROZESUA ETA BALIABIDEAK orrialdeetan sekuentziaren aurkezpena, aurre-ezagutzak azaltzea, eta egingo duten lana eta ebaluaketa ezagutzeko aukera ematen da.

Saio 1

5.2. GAUZATZEA: 1 JARDUERA Zer da ipuina? Aurre-ezagutzak zehaztu

2 saio

2 JARDUERA Egunero ipuin bat irakurtzeko proposamena Ipuin-agenda

Saio1 eta banakako lana

3 JARDUERA Ahots prozesuan parte hartzen duten sistemak Ahoskera hobetzeko ariketak

Saio 1

4 JARDUERA Intonazioa Puntuazio ikurren interpretazioa Pertsonaien ahoskera: ezaugarriak Ereduak

2 saio

5 JARDUERA Ipuina aukeratu Laguntza elementuak: mimika, mozorroak, eskenatokia Lanaren antolaketa 3/25

2 saio


6 JARDUERA Prestaketa: entseguak eta grabaketa frogatu

2 saio

5.3. ERABILTZEA: EKOIZPENA 7 JARDUERA Eskolako beste ikasleentzat kontaketa saioa Grabaketa Iritziak jaso

Saio 1 (Eskolako antolaketaren arabera)

8 JARDUERA Bideoa argitaratu

Saio 1

6. EBALUAZIOA: 9 JARDUERA Ebaluazioa.

Saio 1

6.1. ADIERAZLEAK: • • • • • • • • • •

Ea ipuina narrazio testu bezala bereizten duen. Ea ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak azaltzen dituen (arnasa-aparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua). Ea ahoskera hobetzeko teknikak erabiltzen dituen. Ea kontaketan landutako puntuazio-markak interpretatzen dituen. Ea bideo grabaketa egiten duen. Ea bideoa argitaratzen duen. Ea bere lan prozesua berrikusi eta zuzendu duen. Ea bere ikaskideen lan prozesua berrikusi eta zuzentzearen aldeko jarrera duen. Ea komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetuzko jarrera duen. Ea ebaluazioan gogotsu parte hartu duen. 6.2. TRESNAK:JARDUEREN SEKUENTZIAN:

• • • • •

Jardueraren hasieran aurre-ebaluazioa (Sarrera eta lehen jarduera) Jardueren amaieran auto-ebaluazioa taula osatu eta 9. jardueran berrikusi, osatu eta komentatu. Entzuleen ebaluazioa: kontaketa egiten denean entzuleen iritzia jasoko da (7. Jarduera) Ko-ebaluazioa: 4. eta 9. Jarduerak Talde ebaluazioa 9. Jardueran, sekuentziaren amaieran egingo da. 6.3. IRAKASLEAK ERABILIKO DUEN BESTE EDOZEIN:

• •

Zuzeneko eguneroko behaketa Ekoizpenaren behaketa: kontaketa eta argitaratzea.

4/25


Sarrera

Kontalariak gara!

Txikitatik ipuinak entzun eta irakurri ditugu, ezta? Ipuina narrazioa da. Ipuinak ez dira umeentzat soilik, adin guztietarako ipuinak daude. Beste narrazio mota asko dago: kondairak, elezaharrak, kontakizunak, eleberriak, historia testuak… Gogoratzen duzu irakurri duzun azken narrazioa edo ipuina? Eta entzun duzuna? Nork kontatzen zizkizun ipuinak txikitan?

Ataza

Zer egingo dugu? Sekuentzia didaktiko honen amaieran zuek izango zarete kontalariak. Eskolako beste ikasleentzako narrazioak kontatuko dituzue! Hauxe egingo duzue:  Dakizkizuen ipuinak eta ikusi edo entzun dituzuen ipuin-kontaketak gogoratu.  Hainbat eratako ipuinak entzun, irakurri eta ikusi.  Nola kontatu behar duzuen aztertu (intonazioa, erritmoa, ahoskera)  Kontatzen duzuenean puntuazio zeinuak adierazten duena erabili.  Narrazio bat aukeratu, irizpide batzuei jarraituz.  Narrazioaren aurkezpena prestatu.  Ipuin-kontaketa egin eta grabatu

Prozesua eta baliabideak Ipuin-kontaketa egiteko proposamen honetan, honako pausoak izango dituzue kontuan:  Ipuinak bilatu eta ikasgelara ekarri behar dituzue.  Webgunea behatu, zer egingo duzuen zehatz jakiteko.  Hamar jarduera egingo dituzue guztira.  "Ebaluazioa" atala begiratu, zuen lana nola ebaluatuko den jakiteko.

5/25


1. jarduera

Zer da ipuina? Jarduera honetan gaiaren inguruan zer dakizuen azalduko duzue, sekuentziaren amaieran ikasi duzuenarekin konparatzeko. Badakizue ipuina zer den? Zeintzuk dira ipuinen ezaugarriak? Taldeka bildu eta idatz ezazue ipuinen inguruan dakizuena:

Gure ustez,

Osa ezazue dakizuena eta horretarako, informazioa bilatu.

Ipuina kontatu Aukera ezazue ezagutzen duzuen ipuin bat eta taldean kontatu. Talde bakoitzean ipuin bat grabatuko duzue.  Zelan erabakiko duzue zein grabatu? Zozketaz? Botazioa eginez? Grabaketa Grabaketa egiteko, bideo-kamera edo bideoa grabatzen duen argazki kamera behar duzue. Grabaketa egiten duzuenean, ordenagailura konektatu eta ikusi egingo duzue. Gorde grabaketa, horrela, sekuentzia amaitzen duzuenean, aldeak eta, segurutik, hobekuntzak ikusiko dituzue.

Orain, autoebaluazio-taula bete.

6/25


2. jarduera

Egunero, ipuin bat Sekuentzia hau egiten ari zareten bitartean, egunero, ipuin bat irakurtzen, entzuten edota ikusten saiatuko zarete. Ikasgelan, eskolan edo etxean dituzuen ipuinak izan daitezke eta elkarrekin trukatzeko aukera duzue.

Ipuinak irakurtzen dituzuenean, ipuin-agenda osatu.

Izenburua

Gustukoa izan duzu? (1/10) Zergatik? Nori gomendatuko zenioke?

7/25


Hemen dituzue ipuin gehiago: Irakurtzeko ipuinak Txakurra lagun bila

Izarrak eta Liraili printzesa

Senitartekoak

Irakurtzeko ipuin gehiago http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html Entzuteko ipuinak Amona eta txoria

Pello artzain gezurtia

Egurranka pirata

Eta handia egiten naizenean, zer?

Aitonaren altxorra

Hemen audio gehiago

Entzun eta irakurtzeko ipuinak Ahateak eta dortoka

Barbantxo

Ipuin gehiago

Ikusi eta entzuteko ipuinak Buruko hura nork egin zion Hiru txerrikumeak jakin nahi zuen satortxoa

Ahuntza eta zazpi antxumeak

Hemen bideo gehiago Iturriak: http://www.aittu.com http://www.etxegiroan.com/ http://www.teatro-testuak.com/ http://www.ikasbil.net/jetspeed/

Jarduera honen auto-ebaluazioa sekuentziaren amaieran beteko duzu

8/25


3. jarduera

Ahotsa

Ipuinak irakurri eta kontatzerakoan behar-beharrezkoa da ahozko adierazpena, hau da, intonazioa, erritmoa, ahoskera... zaintzea. Jarduera honetan, ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak ezagutu eta hobeto ahoskatzeko ariketak egingo dituzue. Aurkezpena

9/25


10/25


Ea dakizun! Irakurri, ariketak egin eta ikasi. Egin ariketak, ahots-prozesuan parte hartzen duten atalak birpasatuko dituzu. Zelan egin duzu? _______________________________________________________

11/25


4. jarduera

Puntuazio marken interpretazioa

Ahozko komunikazioan garrantzitsua da intonazio egokiz hitz egitea, entzuleek esaten duguna ondo entzun eta uler dezaten.

ZER DA INTONAZIOA? Tonu aldaketen kurba melodikoa. Entzun ezazu “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” ipuina eta ohartu zaitez intonazio aldaketaz.

PUNTUAZIO-MARKAK Irakurtzen dugunean, puntuazio-markak etenen eta doinuaren bidez adierazten ditugu. Gainera, testuari zentzua ematen laguntzen digute. Hona hemen puntuazio-marken ezaugarriak eta “Katuen txilina” testutik ateratako esaldi batzuen intonazio-kurbak: KOMA (,) Eten laburra adierazten du. Koma dagoen lekuan intonazio-kurbak gora egin ohi du, orokorrean, baina behera ere egin dezake. Lasai, denok gaude ados, lagunok.

PUNTUA (.) Eten luzea adierazten du. Intonazio-kurba behera doa. Guztiak onartzen zituzten batzarrean.

12/25


BI PUNTU (:) Bi puntuek ere pausaldi luzea adierazten dute, puntuarena baino laburragoa. Intonazio-kurba esaldiaren araberakoa da. Mundu osokoak elkartzen ziren: Japoniakoak, …

ETEN PUNTUAK (…) Intonazio-kurba mantendu egiten da. Informazioa. jarrai daitekeela adierazten da. Batzuetan, hala ere, susmoa, ikara ,azaltzen dute. Japoniakoak, Amerikakoak, Italiakoak…

zalantza,

HARRIDURA-IKURRA (!) Intonazio-kurba hasieran igo egiten da eta gero jaitsi. Nahikoa zen!

GALDERA-IKURRA (?) Intonazio-kurbak gora edo behera egin dezake. Badakizue zein izan zen arrazoia?

Susmatzen duzue, ezta?

13/25


Ondoren, hitz berdinak baina puntuazio-marka desberdinak dituzten bi esaldi dituzue. Badakizue zein diren esaldi hauen arteko desberdintasunak?

Eztabaida ezazue. Esanahia aldatzen dela uste duzue? Zein egoeratan erabiliko zenukete bata eta zeinetan bestea? Marraz itzazue intonazio-kurbak.

Sagu hori nirea da.

Sagu hori! Nirea da!

Pentsatu adibide gehiago.

PERTSONAIEN AHOSKERA: EZAUGARRIAK

Irakurtzen dugunean testuko pertsonaien ezaugarriak bereizi behar ditugu.

Nola esango lukete hurrengo esaldia Txanogorritxok, otsoak eta amamak?

Gose naiz, pastel osoa jango nuke!

14/25


“Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”

Hemen dituzu “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” ipuineko esaldi batzuk, irakur itzazu. Ondoren, entzun eta errepikatu berdin-berdin irakurri arte.

Egun batean satortxoak atera zuen burua lurretik eta...

Nork egin ote dit hau buruan?

Hau da hau!

Ni? Ez,ez! Zergatik? Nik honela egiten dut! (usoa)

Eta, krasta, krasta, krasta, karamelo koloreko mokordo gordo 15/25


bat erori zen.

EM BED Soun dRec

Ni? Ez! zergatik? Nik honela egiten dut! (ahuntza)

Aizu Joxepa, zu al zara buruko hau egin didana?

EM BED Soun dRec

EM BED Soun dRec

Hemen duzue ipuin-kontalari baten lana, ikusi eta entzun arretaz, asko ikasiko duzue eta!

16/25


“Belea eta azeria” Mikel Martínez

Autoebaluazio-taula bete.

17/25


5. jarduera

Ipuina aukeratuko duzue! Guztion artean erabakiko dugu ipuinak nori kontatu. Talde bakoitzak eskolako ikastalde bat aukeratuko du. Ipuina aukeratzeko, entzuleen ezaugarriak oso kontuan izango dituzue, adina batez ere. Ez da gauza bera Haur Hezkuntza edo 6. mailako haurrak izatea. Beraz, ipuinen gaia, luzera, zailtasuna etab. ez dira berdinak izango, noski. Entzuleei interesatuko zaien testua aukeratu behar duzue! Nori kontatuko diozue ipuina?______________________________________________ Zein ipuin aukeratu duzue? Zergatik?____________________________________________ ________________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________________

Laguntza elementuak Aurkezpena atseginagoa egiteko elementuak prestatuko dituzue: mimika, jantziak, mozorroak, eskenatokia... Elementu sinpleak izan behar dira, gogoratu ez dela antzezlana izango ipuin-kontaketa baizik. Narratzaileak, esaterako, txano bat eraman dezake, pertsonaiek bere ezaugarri baten elementuren bat, adibidez, katuaren belarriak. Eskenatokirako, berriz xehetasunen bat marraz dezakezue (gaueko zerua azaltzeko, izarrak, adibidez), ipuina non gertatzen den azaltzeko. Antolatu egitekoak. Erabaki nork, zer eta zelan egingo duen. Taldekide bakoitzaren lana zehaztuko duzue: Kontaketa nork egingo duen erabaki behar duzue. Kontuan izan batek edo gehiagok konta dezakezuela ipuinaren pertsonaien arabera (narratzailea, pertsonaiak) eta grabatzailea eta laguntzaileak (mozorroak eta eskenatokia atontzeko) ere beharko dituzuela. Badaezpada, ordezkoak ere hautatu beharko dituzue.

18/25


Zeregina

Nork

Ordezkoa

Kontaketa: Narratzailea Pertsonaiak: . . . . Grabaketa: Mozorro elementuak: . . . . Eskenatokiko elementuak: . . Besterik:

Autoebaluazio-taula bete.

6. jarduera

Prestaketa Entseguak egingo dituzue orain. Kontuan izan sekuentzian ikasi duzuena: intonazioa, erritmoa, ahoskatzea...

Grabatzaileak ere grabaketa entseatu beharko du. Errazena plano orokorra grabatzea da, baina plano desberdinak ere proba ditzakezue. Bideoa editatzeko Avidemux aplikazioa daukazue zuen Netbook-ean.

Autoebaluazio-taula bete.

19/25


Ekoizpena 7. jarduera

Ipuinak kontatuko dizkiezue eskolako beste ikasleei. Gaur da eguna! Ikasi duzuen guztia praktikan jarriko duzue! Ahoskatze ariketak egin. Arnasketa-ariketak egin , kontzentratu eta lasaitu egingo zarete! Gogoratu! Entzuleak dira orain egingo duzuen lanaren hartzaile eta neurri handi batean, protagonista. Ez ahaztu kontatzen ari zareten bitartean entzuleei begiratzea, beraien aurpegietan ikusiko duzue adi dauden, gustatzen zaien ala ez, eta hobetu entzun ahal izango dute. Grabaketa ere egingo duzue. Entzuleei iritzia eskatzeak asko lagunduko dizue. Izan ere, horrela, hurrengo batean zer hobetu dezakezuen jakingo duzue. Ikuskizuna asko, nahiko ala gutxi gustatu zaien galdetu. Eskua altxatzeko eska dezakezue eta datuak bildu. Zergatia ere galde dezakezue. Asko gustatu zaie

Nahiko gustatu zaie

Gutxi gustatu zaie

Zergatik?

Zergatik?

Zergatik?

Autoebaluazio taula bete.

8. jarduera 20/25


Argitaratu Grabazioa blogean, wikian edo webgunean argitaratuko duzue. Kasu batzuetan (Bloggerren, adibidez) zuzenean igo dezakezue artxiboa, beste batzuetan, berriz, Youtubera igo beharko duzue. Avidemux Bideoa editatu behar baduzue Netbooketan Avidemux programa daukazue. Avidemux ikastaroa Eskola 2.0 Blogger Nola txertatu gure bideoa bloggerren JMLIren bideoa Yotuben <iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/5722ClcTiY" frameborder="0" allowfullscreen></iframe> Youtube Youtube ikastaroa Eskola 2.0

21/25


Ebaluazioa 9. jarduera

Zer lortu duzue? Ebaluazioa Banakako ebaluazioa eta taldeko ebaluazioa egingo dituzue Banakako ebaluazioa, jarduera bakoitza amaitutakoan egingo duzue.

Hauxe da banakako lana ebaluatzeko erabiliko duzuen taula. Lehen jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Azaldu dut ipuinari buruz dakidana.

Bai

Ez

Kostata

Kontatu dut ipuina.

Bai

Ez

Kostata

Parte hartu dut ipuina aukeratzen.

Bai

Ez

Kostata

Badakit grabatzen.

Bai

Ez

Kostata

2. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Irakurri dut ipuin bat egunero.

Bai

Ez

Kostata

Ipuin-agendan 5 ipuin, gutxienez, irakurri Bai ditudala adierazi dut.

Ez

Kostata

3. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Bereizten ditut ahots-prozesuan parte Bai hartzen duten sistemak eta elementuak.

Ez

Kostata

Egin ditut ahoskera hobetzeko ariketak.

Ez

Kostata

Bai

4. jardueraren koebaluazioa Taldekideen laguntzaz osatuko duzu hau.

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Irakurtzen dudanean, badakit Bai puntuazio-marken etenaldiak eta doinu aldaketak egiten.

Ez

Kostata

Irakurtzen dudanean, badakit intonazio egokia ematen eta bereizten ditut pertsonaien ahoskera ezaugarriak.

Bai

Ez

Kostata

Ahoskatze egokia egiten dut eta bereizten ditut pertsonaien ahoskera ezaugarriak.

Bai

Ez

Kostata

22/25


Irakurtzen dudanean badakit pertsonaien ahoskera ezaugarriak bereizten ahots-bolumenaren bidez.

Bai

Ez

Kostata

5. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Aukeratu dugun ipuina egokia da entzule taldearentzat.

Bai

Ez

Erdixka

Mimika, jantzi, mozorro edo eskenatokirako elementuak proposatu ditut.

Bai

Ez

Kostata

Jantzi, mozorro eta eskenatokirako elementuak lortzen edo egiten parte hartu dut.

Bai

Ez

Kostata

Parte hartu dut taldekideen lana antolatzen

Bai

Ez

Kostata

6. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Parte-hartze egokia izan dut entseguetan.

Bai

Ez

Kostata

Ondo antolatu gara entseguetan.

Bai

Ez

Kostata

Guztiok lagundu dugu bakoitzaren lana Bai hobetzen.

Ez

Kostata

7. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Gustura sentitu naiz eta parte hartu dut kontaketan.

Bai

Ez

Kostata

Ondo bete dut niri egokitutako zeregina.

Bai

Ez

Kostata

8. jardueraren auto-ebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Badakit bideo bat publikatzen.

Badakit eta egin Ez egin dut

Badakit baina ez dut bakarrik egin.

9. jarduera Taldekideen ebaluazioa Zure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen

Hauxe egingo dut hobetzeko: Bai

Ez

Kostata

Nire taldekideek uste dute objektiboa izan naizela Bai nire auto-ebaluazioa betetzen

Ez

Kostata

Nire ikaskideek uste dute ondo aritu naizela beren Bai

Ez

Kostata

Orain hobeto kontatzen dakit sekuentziaren hasieran baino.

23/25


lana ebaluatzen.

Talde-ebaluazioa Lehenengo, talde txikian eztabaidatuko dituzue emaitzak. Ondoren, guztiok batera hitz egingo duzue lortutako emaitzez.

24/25


Ondorioak Ipuinak entzun eta kontatu dituzue, atsegina izan da, ezta? Zuen ahoskera hobetu duzue, eta irakurgaiari zentzua ematen ikasi duzue. Nori kontatuko diozue beste ipuin bat?Gida didaktikoa

Gida didaktikoa Irakasleen txosten idatzia Ikasleen txosten idatzia

25/25


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.