Kazetariak gara! Berria! Irakasleen txostena

Page 1

KAZETARIAK GARA! Berria, berria!!!


SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN IZENA: KAZETARIAK GARA! Berria, berria!!! ARLOAK:

Euskara eta Literatura, IKTak, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

GAIA:

Komunikabideak, Kazetaritza, prentsa idatzia, albistea.

MAILA:

LH 3. zikloa

SAIO KOPURUA:

12 saio

1. PROPOSAMEN TESTUINGURUA: Egunkari bat zabaltzen dugunean errealitate arrotza zein gertukoa azaltzen duen mundu bat aurkitzen dugu. Komunikabideek oro har eta prentsak, bereziki, "eskola mundua" ingurune erreal batean kokatzeko aukera ematen digute. Sekuentzia didaktiko honen bitartez prentsa ezagutzeko eta ekoizteko lehen pausuak emango dituzte ikasleek eta albistea da landuko duten testu-generoa. Zerbait ekoizteak eta jendaurrera eramateak, kasu honetan egunkaria argitaratzea, alegia, zentzu handia hartzen du egungo hezkuntza proiektuan, ikasleek egiten duten lana helburu batez egiten baitute: albistea eta egunkaria bestek irakurtzeko sortzen dute, beraien interesak komunikatzeko.

2. LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK (jarduerak) Ikasten ikasteko gaitasuna. (guztietan) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.(guztietan) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.(1,2,5,7,8,9) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.(guztietan) IKTak eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.(7,8,9) Irakurri eta sotutako albisteen arabera: Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 3. HELBURU DIDAKTIKOAK: • •

• • • • • • •

Egunkari baten oinarrizko ezaugarriak ezagutzea: sailak, lehen orrialdea. Kazetaritza testu motak bereiztea. Albistearen atal eta ezaugarriei erreparatuz testua idaztea. Aditzaren aspektua. Aditz kohesia zaintzea. Aurretik ezarritako irizpideak kontutan izanik albisteak errebisatu eta zuzentzea. Testu editorea erabiltzea. Interneten argitaratzea. Lan taldean gogotsu parte hartzea. Eztabaida lankidetzarako erabiltzea: entzun, azaldu eta argudiatu.

4. EDUKIAK: • • • • • • • •

Egunkarien atalak Kazetaritza testu motak Albisteen ezaugarriak Informazio iturri desberdinen erabilera Aditz formak: orainaldi burutua, lehenaldi burutua, geroaldia Auto-ebaluaziorako eta koebaluaziorako prozedurak Norberaren eta ikaskideen ekoizpenen berrikusketa Komunikazio-harremanetan, lankidetza eta errespetu jarrera


5. JARDUEREN SEKUENTZIA: 5.1.

PLANIFIKATZEA:

SARRERA, ATAZA ETA PROZESUA ETA BALIABIDEAK orrialdetan sekuentziaren aurkezpena, aurre-ezagutzak azaltzea, eta egingo duten lana eta ebaluaketa ezagutzeko aukera ematen da. 5.2.

5.3.

Saio 1

GAUZATZEA: 1. Jarduera Paperezko zein Online egunkariak behatu, ezaugarri oinarrizkoekin txantiloi-dokumentua osatu.

Saio 1

2. Jarduera Kazetaritza testu mota ezberdinak ezagutu eta bereizi.

Saio 1

3. Jarduera Albistearen atalak eta ezaugarriak zeintzuk diren aztertu.

Saio 1

4. Jarduera Albisteetan aditzak aztertu

Saio 1

5. Jarduera Informazio iturri askotarikoak erabiliz interesatzen zaien gertaera bat aukeratu.

Saio 1

6. Jarduera Sortuko duten egunkariaren antolaketa.

Saio 1

ERABILTZEA:

EKOIZPENA: 7. Jarduera  Albistea idatzi  Zuzenketa

Saio 1

8. Jarduera Egunkariari forma eman: idatzi ditugun albiste guztiak egunkarian txertatu.

Saio 1

9. Jarduera Argitaratu egingo dugu

Saio 1

Saio 1

6. EBALUAZIOA: 10. Jarduera Ebaluazioa 6.1. • • • • • •

• • •

Saio 1

ADIERAZLEAK:

Ea egunkariaren oinarrizko atalak zehaztu dituen. Ea kazetaritza testu motak bereizi dituen. Ea albisteen ezaugarriak eta atalak bereizi dituen. Ea jasotako informazioa txantiloien bidez antolatu duen. Ea informazio iturri askotarikoak erabiltzen dituen. Ea landutako atalak eta ezaugarriak jarraituz albistea sortzen duen. Ea landutako aditz formak (orainaldi burutua, lehenaldi burutua, geroaldia) bereizten dituen. Ea testu editorearen oinarrizko elementuak erabiltzen dituen. Ea bere ekoizpena berrikusi eta zuzendu duen.


• • •

Bere ikaskideen ekoizpenak berrikusi eta zuzentzearen aldeko jarrera duen. Ea komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetuzko jarrera duen. Ea auto-ebaluazioan eta koebaluazioan gogotsu parte hartzen duen. 6.2.

• •

Banakako autoebaluazio taula: jarduera bakoitzaren amaieran betetzen joateko. Talde ebaluazioa: talde handian talde txikien balorazioak bilduz. 6.3.

• • •

TRESNAK:JARDUEREN SEKUENTZIAN:

IRAKASLEAK ERABILIKO DUEN BESTE EDOZEIN:

Zuzeneko behaketa. Behaketa fitxak. Idatzitako albisteak.


Sarrera

KAZETARIAK GARA! Berria, berria!!!

Egunero, hainbat egunkari eta aldizkari desberdin ikus ditzakezue zuen inguruan. Zer da kazetaritza? Kazetariaren lana ezagutzen duzue? Lan proiektu honen bidez, prentsa -kazetariak izango zarete eta guztion artean egunkari bat sortuko duzue.


Ataza

Zer egingo dugu? Prentsa kazetariak izango zarete eta denon artean egunkari bat sortuko duzue. Zuen lana ondo egiteko pausu batzuk jarraituko dituzue: -

Kazetaritza mundua pixka bat ezagutu: egunkarietan eta aldizkarietan agertzen diren testu motak behatu eta aztertuko dituzue. Albisteen ezaugarriak antzemanda, beste batzuk idatziko dituzue: egitekoa errazteko, albisteak ondo idazteko arauak landuko dituzue. Egunkariari forma eman: idatzi dituzuen albisteak egunkarian txertatuko dituzue. Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten.

Prozesua eta baliabideak Egunkaria sortzeko, honako pausuak jarraituko dituzue: • Hamar jarduera jorratuko dituzue guztira. • Webgunea behatuko duzue, zer egingo duzuen zehatz jakiteko. • Begiratu "Ebaluazioa" atala zuen lana nola ebaluatuko den jakiteko. • Ez ahaztu! Egunkariak bilatu eta ikasgelara ekarri behar dituzue!


1. jarduera

Prentsa, prentsa!!! Jarduera hau talde txikian egingo duzue. Paperezko zein online egunkariak behatuko dituzue. Ekarri dituzue paperezko egunkariak? Txantiloia erabili behaketa egiteko eta datuak zehazteko. Hiru edo lau egunkari edo aldizkari (paperezkoak zein online formatukoak) aukeratu eta aurrera!!! Online egunkariak dira honakoak, aukeratu gehien interesatzen zaizkizuenak:

Argia http://www.argia.com/

Axular http://www.axularnet.co m/web/axularkulturelk.ht ml

Berria http://www.berria.info/

Consumer Elhuyar: Zientzianet Galtzaundi http://revista.consumer.es http://www.zientzia.net/el http://www.galtzaundi.co /web/eu/ huyar.asp m/ Gaztezulo http://www.gaztezulo.co m/

Irutxuloko Hitza Ttipi Ttapa http://www.irutxulokohitza http://www.ttipi.info/ .info/azala.php

Sarean gehiago aurkituko duzu!


Egunkaak behatzeko txantiloia Lehen orrialdea (azala) Egunkariaren izena

Paperezkoa/ Online

Sailak

Orrialde kopurua

Albiste kopurua

Albisteak Badauka Badauka tamaina irudirik? aurkibiderik desberdinetak ? oak dira?

Banakako autoebaluazio taula bete.

Badauka publizitaterik?

Besterik


2. jarduera

Egunkariko testu guztiak ez dira berdinak! Egunkarietan, albistea da testu-genero garrantzitsuena, erabiliena eta funtsezkoena, baina beste batzuk ere topatzen ditugu. Aztertu informazio taula hau. Bertan, egunkarietako testuen ezaugarriak zehazten dira: Berriemaileak Albistea: Gertaera baten adierazpena, berria.

Erreportaje objektiboa: Albistea baino luzeagoa eta sakonagoa da.

Iritzia ematekoak Editoriala:

Artikulua:

Kritika:

Albiste bati buruzko egunkariko jabeen interpretazioa eta iritzia da.

Egileak sinatutako testua da, autoreak bere ikuspuntutik, gertaerei buruzko iritzia, interpretazioa eta balorazioa egiten ditu.

Liburu, film edo ikuskizun bati buruzko iritzia.

Interpretaziozko erreportajea:

Elkarrizketa:

Nahasiak Kronika: Kazetariak gertatutakoa (ikuskizuna, kirol gertakaria...) kontatu, zabaldu eta baloratzen du.

Ikerketa lana da. Gertaera ez da gaurkotasunekoa izan behar.

Galdera-erantzunen bitartez, protagonistak berak edo adituren batek ematen du informazioa.

Ea testu mota horiek bereizten dituzuen! Taldean bildu eta testuak irakurri. Irakurri ondoren, zein motatakoak diren eztabaidatuko duzue. Behaketa fitxa osatu beharko duzue.


Gutxienez 53 dira Himalayan izan den lurrikaran hildakoak Lurrikara 6,9 gradukoa izan da eta Indian, Nepalen eta Tibeten eragin ditu hildakoak. Egunak aurrera egin ahala hildakoen kopuruak gora egitea espero da, larrialdi zerbitzuek lanak baitituzte zenbait herrixketara iristeko. Gaur goizaldean 6,9 graduko lurrikara izan da Himalayan eta gutxienez 53 lagun hil dira horren eraginez. Hildakoak Indian, Nepalen eta Tibeten izan dira. Gehienak Indiako Sikkim estatuan hil dira, 31 guztira, Indiako Poliziak jakinarazi duenez. Bihar estatuan, gainera, beste bi hil dira, eta Bengalan, beste sei. Nepalen zazpi lagun hil dira, horietako hiru Erresuma Batuaren enbaxadaren horma bat erori eta azpian auto bat eta moto bat harrapatu dituenean. Tibeten beste zazpi lagun hil dira, Xinhua Txinakok albiste agentzi ofizialaren arabera. Larrialdietako zerbitzuak Himalayako herrixka isolatuenetara iristen saiatzen ari dira, baina euriak lana zailtzen die. Gainera, lainoaren eraginez helikopteroek ezin dute horietara iritsi, eta gaur egunak aurrera egin ahala hildakoak gehiago izatea espero dute agintariek. Š berria.info 2011-09-19 http://www.berria.info/albisteak/55018/gutxienez_53_dira_himalayan_izan_den_lur rikaran_hildakoak.htm


Glenn Closek Donostia Saria jaso zuen

Pozik agertu zen Close, eta bere ibilbideari ematen dioten lehen saria dela nabarmendu zuen. Glenn Close larunbatean irisi zen Donostiara, eta atzo eguraldia txarra izan bazen ere, horrek ez zuen bere distira itzaldu Donostia Saria jasotzerakoan. "Pozten nau Donostian egoteak" esan zuen euskaraz, Kursaalean bildutakoen txalo zaparrada jasoz. Closek saria jasotzerakoan nabarmendu zuen moduan, bere ibilbideari ematen dioten lehen saria da Donostiakoa. Hunkituta agertu zen Close, eta txaloei txaloekin erantzun zien berak ere. Zutik jarri ziren ekitaldia ikustera joandakoak. Closek Zinemaldiko antolatzaileei eskerrak eman zizkien, eta bere ibilbidean berarekin lan egin dutenak izan zituen gogoan, zuzendariengandik hasi eta makilatzaileak arte. "Guztiak ditut nire bihotzean", adierazi zuen. Atzo aurkeztu zen Closeren azken lana, Albert Noobs filma. Atzoko gala atzean utzi eta Zinemaldiko egitarauak bere sail guztiekin jarraitzen du gaur. Š berria.info 2011-09-19 http://www.berria.info/albisteak/55014/glenn_closek_donostia_saria_jaso_zuen.ht m


LEIRE OLABERRIA pistako munduko txirrindulari onenetakoa

PISTATIK ERREPIDERA. Belodromoaren barruan itzuli asko egin arren, errepidean ere asko entrenatzen du Leirek. Erronka zailek, haiek prestatzeak zoriontsu egiten naute Leire Olaberriak helburu bat finkatzen duenean, ez du etsitzen hura lortu arte. Hala erakutsi du orain arte eta hala egiten segi nahi du hemendik aurrera ere: datorren urteko Londresko Olinpiar Jokoak begiz jota ditu. – 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina, iaz Europako txapeldun, zilarrezko beste domina bat iazko Munduko Txapelketan. Leire Olaberriak ez al du mugarik? - Hala dirudi, ezta? Erronka zailak gustuko ditut eta duela urte batzuk eskuraezinak iruditzen zitzaizkidanak pixkanaka lortzen ari naiz. Egia esan, momentu gozoenean aurkitzen naiz; helburuak finkatzen ditut, horretarako lan handia egiten dut eta, momentuz behintzat, asko betetzen ari naiz... Une paregabea bizitzen ari naiz. - Emaitza bikain hauek eta aipatu gabe geratu diren beste batzuk lortu arren, behar beste baloratuta zaudela iruditzen zaizu? - Besteen balorazioa ez da kezkatzen nauen zerbait. Gustuko dut egiten dudana eta inplikazio handiarekin lan egiten duen jendea dut alboan, eta nire inplikazio maila ere oso handia da. Ez ditut emaitzak lortzen jendeak konta ditzan, asko betetzen nautelako baizik eta lortutakoan emozio pila sentitzen dudalako. Hortik aurrera, norbaitek kontatu nahi badu, gustura kontatzen ditut bizitako momentuak. Besteen balorazioa, ordea, ez da nire esku dagoen zerbait, eta ez dut energiarik xahutzen halako gauzetan pentsatzen.(...) Mugi! http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi66/02


Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzen Ostirala, 2011ko apirilaren 01ean Ipar eta Hego poloak orain arte pentsatzen zena baino bizkorrago ari dira euren izotz masak galtzen. AEBetako Espaziorako Agentziaren (NASA) arabera, glaziarretako izotza baino azkarrago ari da urtzen Groenlandia eta Antartidakoa. Hain zuzen, glaziarrak urtzeari egotzi zaio orain arte itsas mailaren igoera. 1992tik 2009ra bitartean satelite bidez jasotako irudiak aztertu ditu NASAk, eta ondorio ezkorrak atera ditu. Esaterako, kalkulatu dute 1992tik, urtez urte, poloetan 36,3 gigatona izotz gehiago urtzen direla. Era berean, 2006an poloek batez beste 475 gigatonako masa konbinatua galdu zutela ere kalkulatu dute (beste zenbait ikerketek urte horretako izotz galera kalkulatu zutenez, emaitzak alderatzeko aukera dago). Kopuru horrekin, itsasoaren maila 1,3 milimetro igotzen da urtean. Ikerketaren egileen arabera, poloetako izotzak neurri berean urtzen jarraitzen badu, 2050erako itsas maila 15 zentimetro igoko da, eta oraingo aurreikuspenak hankaz gora ipiniko ditu. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php? option=com_content&view=article&id=797:ingurumena&Itemid=85


Bullying-aren kontra,'Zigortzaileak' Asteazkena, 2010eko abenduaren 29an Urtarrilaren 5etik Bilbo, Donostia, Gasteiz eta IruĂąeko zinema aretoetan ikus daiteke Zigortzaileak euskarazko filma, “umeak protagonista direla Euskal Herrian egin den lehenengo pelikulaâ€?, sustatzaileen hitzetan. Super heroien filmak oinarri hartuta, bullying edo eskola jazarpena jorratzen du, umorea eta entretenimendua baliatuta: ikasle talde batek, ikastetxeko haur batzuen tratu txarrak jasotzeaz nazkatuta, talde sekretua osatuko dute haiei eskarmentua emateko. Arantza Ibarrak idatzi du gidoia, eta Ibarrak berak zuzendu du, Alfonso Arandiarekin batera. Protagonista nagusien rolak, aldiz, zinean estreinakoz aritu diren haurrek betetzen dituzte: Amaia Aberasturik, Nikola Zalduegik, Andoni Delavignek, Estibaliz Sarasolak, Martin Gandiagak, Pello Madariagak eta Asier Vegasek. Haien alboan, izen ezagunak ageri dira. Besteak beste, Loli Astoreka, Anne Igartiburu, Gurutze Beitia, Carlos Sobera, Alfonso Torregrosa edota Rafael Amargo dantzaria. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php? option=com_content&view=article&id=632%3Abullying-arenkontrazigortzaileak&Itemid=89

ZAZPI ORDUAK Asteazkena, 2010eko abenduaren 29an Miren Agur MeabeElkar, 2010

Esku arterako liburu ederra da Meaberen azken hau, era eta formatu ezberdinetako testuez gain, ederki dotoretu baitute Xanti Rodriguezen irudiek ere. Narrazio-liburu bat da, baina ezohikoa, hainbat ipuin eta kopla biltzen baitira istorio nagusi baten inguruan. Zatiz zati egindako eraikuntza da, zenbait sentipen, bizipen edo emozio azaltzeko. Testuek, azalezkoaz gain, bigarren irakurketa ere badute, batzuetan mezu baten zerbitzuan atondutako alegoriak edo parabolak direlako.

Aizu! http://www.aizunet.org/index.php? option=com_content&view=article&id=620:zazpi-orduak&Itemid=85


Euskal literaturaren etorkizuna, emakumeen esku Asteazkena, 2010eko martxoaren 31an Euskaltzaindiak 2009ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditu, Euskal Herri osoko gazteek aurkeztutako 219 lanen artean irabazleak erabaki ondoren. Sariok idazle gazteak literaturara erakartzeko asmoz sortuak dira, eta epaimahaiak literatura eremuko pertsona adituek osatzen dituzte. Aurtengo epaimahaikideak Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta (A maila), eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Ega単a (B maila) izan dira. A mailako (11-14 urte bitartean) narrazio alorrean, Mikela Atxoarena, Maialen Akizu eta June Ugalde izan dira irabazleak, hurrenez hurren. Gainera, epaimahaiak Oriane Aiestaranen lana argitaratzeko gomendioa eman du. Olerkigintzan, berriz, Maialen Akizu, Mikela Arotxarena eta Lorea Solanak eskuratu dituzte sariak, eta Maialen Akizuren beste lan bat ere argitaratzeko gomendatu du epaimahaiak. B mailako (15-18 urte bitartean) narrazio alorrean, Nerea Eizagirrek lehen saria eta hirugarrena eskuratu ditu, eta Amaia Iturriotzek, bigarrena. Epaimahaiak, halaber, Goiuri Unanueren lana ere argitaratzea proposatu du. Olerkiei dagokienez, Leire Arenasek lehen bi sariak erdietsi ditu, eta Nerea Ibarzabalek, hirugarrena. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php? option=com_content&view=article&id=339%3Aeuskal-literaturaren-etorkizunaemakumeen-esku&Itemid=106


Gure azala eguzki izpien erasoen aurrean Joan zaigu aurtengo udara eta baita egunik eguzkitsuenak ere. Oporrak, herrietako festak, hondartza zein mendietako aisialdia, behin eta berriro errepikatzen diren “udako abestiak�, azalaren kolore iluna... joan zaizkigu udararekin batera. Eguzki izpiak bizitza eta energia sortzaile ditugu. Gure izartxo honek argia eta beroa eskaintzen dizkigu eta hezurretarako, azalerako eta ilearentzako oso mesedegarria da. Gure animoa ere goratzen du, beroak eta argiak erlaxatzen baitute eta umorea ere alaitzen baitigute. Baina, den-dena ona ez denez, kontuan dute eta. izan beharreko zenbait gauza aipatuko ditugu oraingoan. Izpi hauetatik (UVB) babesteko, ezinbestekoa da krema egokiak A eta B motatako izpi ultramoreak erabiltzea. Horretarako, adi begiratu kremen inguruko informazioa, ontzietan Eguzkiak erre gaituela diogunean, B izpi zehatz mehatz agertzen baita zein azal ultramoreek sortutako erredurez ari gara. motarako diren egokiak. Izpi horien erradiazioek sortzen dute gure azalean minbizia, zelulen ADNa kaltetzen Krema egokia aukeratu Behin eta berriro aipatzen dugu krema betiere norberaren fototipoaren beharrezkoa dela gure azala eguzki arabera. izpietatik babesteko. Begi bistakoa da pertsona bakoitzak azal Kremak erabiltzeko gomendioak mota ezberdina duela eta bakoitzak krema mota bat behar duela. Argitu Norberaren fototipoa eta B izpi dezagun, bada, nola aukeratu krema ultramoreen kopuruak kontutan hartuta egokia. Garrantzitsuena fototipoa aukeratu behar da krema. Oso zehaztea da eta, horretarako, alboan garrantzitsua da, gainera, lehen eguzki dugun fototipoen taulan begira egunetan 15etik gorako babesa duten dezakegu. kremak erabiltzea. Eguzkitara jo baino ordu erdi lehenago eman behar da Norberaren fototipoa jakin eta gero, krema, ugari eta ongi banatuta. eguzkitara jotzen dugunean, B izpi Eguzkitan bi ordutik gora pasatu ostean, ultramoreen indarra zenbatekoa den berriro krema eman behar da. Bainatu jakin behar dugu. Izan ere, ez da gauza ondoren ere krema berriro ematea bera eguzkipean uztailean goizeko garrantzitsua da. Zaindu bereziki, 10.00etan edo arratsaldeko 03.00retan aurpegia, lepoa, sorbaldak, belarriak, jartzea edo azaroan, 12.00etan. Unean besapeak, oin bularrak, soilguneak eta uneko krema egokia hautatu behar da, papar aldea. (...) euskaraz.net http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka64/Auzoka64_10


Testu mota desberdinak Testuaren izenburua

Autoebaluazio taula bete.

Testu mota

Zergatik?


3. jarduera

Albistearen atalak eta ezaugarriak Jarduera honetan albisteak aztertu eta idatziko dituzue: lana errazteko, albisteak idazteko arauak ezagutuko dituzue. Dagoeneko badakizue zer den albistea ezta? Orain, beraren ezaugarriak eta atalak ezagutuko dituzue:

ALBISTEA (BERRIA) Zer da? Gertaera baten adierazpena. Ezaugarriak Jazo berria da. Irakurleari interesatzen zaio. Ez da ohikoa. 5 galderei erantzuten dio: 5W

Who?

Nor? Nork?

Norbaitek

What?

Zer?

Zerbait egin du

Where?

Non?

Leku batean

When?

Noiz?

Denbora batean

Why?

Zergatik?

Arrazoi batengatik

ALBISTEAREN ATALAK

Titulua

Albistearen laburpena, normalean Zer eta Nor(k) galderei erantzuten die.

Azpititulua

Oinarrizko informazioa ematen du, 5 W-ei erantzuten die.

Gorputza

Albistearen garapena da, gertaerari buruzko datu guztiak ematen ditu.

Beste batzuk

Batzuetan informazio osagarria ematen duten atalak agertzen dira: ďƒą Gertaeran eragin izan duen zerbaiti buruzko informazioa. ďƒą Gertaera ulertzeko informazio osagarria.


Egizue birpasatzeko jarduera. EA ZENBAT DAKIZUN!!! Zelan egin duzu? ________________________________________________________________________________

Albiste bat aukeratuko duzue, eta atalak, ezaugarriak eta 5W-ak bilatuko dituzue. Hona hemen adibide bat:


Itsatsi hemen aukeratu duzuen albistea eta seinalatu atalak eta 5Wak.

Autoebaluazio taula bete.


4. jarduera

Aditzak albisteetan Albisteen informazioari erreparatu. Gertakaria kontatzeko erabiltzen diren aditzek ezaugarri bereziak dituzte. Albisteetan denbora gutxi dela gertatutako gertaerak kontatzen dira (aurreko eguna edo egunean bertan) edo denbora gutxi barru gertatuko direnak (egunean bertan edo hurrengo egunetan). Horregatik, gehien erabiltzen diren aditzak indikatiboaren lehenaldi burutua, orainaldi burutua eta geroaldia dira.

Jarduera egin ondoren bete ebaluazio taula.


5. jarduera

Gu, kazetari!!!

Geure inguruan (eskola, auzoa, herria...) zein urrunago (Euskal Herria, mundua...) gertatutako zerbaiten berri eman behar duzue. Interesatzen zaizkizuen gertaerak aukeratuko dituzue. Bakoitzak gertaera bat aukeratuko du eta horretarako, informazio iturri askotarikoak erabiliko dituzue:  Informazioa duen norbaiti galdetu  Paperezko egunkariak  Online egunkariak  Herriko kultur etxeko, udaletxeko edo beste erakundeetako webguneak.  ... Erabaki duzu albistea? Zein da?

Autoebaluazio taula bete.


6. jarduera

Egunkaria antolatzen!!! Egunkariko zein sailetan kokatuko zenuke zeure albistea? _________________________________ Orain sailetan elkartuko zarete. Gogora ezazue guztion artean egin behar duzuela egunkari interesgarri bat! Beraz, denon artean egunkariaren antolaketaren zirriborroa prestatuko duzue, zer dagoen soberan, faltan edo zer aldatu behar duzuen erabakitzeko. Egunkaria antolatzeko txantiloia erabiliko duzue, zuen egunkariaren zirriborroa egiteko. Egunkaria antolatzeko txantiloia Orrialdea

Saila

1.

Lehen orrialdea/ Portada

2.

Eskola

3.

Herria

4.

Euskal Herria

5.

Mundua

6.

Kultura

7.

Kirola

8.

...

Bete autoebaluazioa .

Albisteak


7. jarduera

Albistea idatzi Jarduera honetan, albisteak banaka idatziko dituzue. Lana errazteko, Nire albistea txantiloia erabili. Webgunetik jaitsi eta testu editorearen laguntzaz idatzi.

Nire albistea Egunkariaren ikuspegia hobetzeko, denok formatu berean idatzi beharko dugu, ados jarri behar gara (txantiloi hau Arialekin eginda dago). Albiste nagusiak erabakitzen ditugunean formatua handituko dugu.

Titulua: Formatuaren tresna barran Arial eta 1. izenburua aukeratu.

Azpititulua: Formatuaren tresna barran Arial eta 2. izenburua aukeratu. Gorputza : Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu. Beste batzuk: Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu. Non eta nork idatzia: Gogoratu 5 W-ak! Urdinez dagoena ezaba dezakezu. Eta argazki edo irudi bat txertatu! Eta ez ahaztu zuzenketa! Lehenengo, bakoitzak berea zuzenduko du. Horretarako, erabili zuzentzaile ortografikoa. Albisteak amaitzen dituzuenean, talde txikian zuzenduko dituzue.

Bete autoebaluazioa.


8. jarduera

Egunkariari forma ematen diogu Idatzi dituzuen albiste guztiak egunkarian txertatuko dituzue. Lehen orrialdean zein albiste agertuko diren erabaki behar duzue eta horretaz gain, aurkibidea osatu. Egunkari txantiloia deskargatu eta arbel digitalean egingo dugu.

Bete autoebaluazioa


9. jarduera

Argitaratu! Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten. Nola argitaratuko duzue? Albisteak solte, egunkari osoa ala bi moduetara? Guztien artean erabakiko duzue? Argitaratu nahi duzuen dokumentua amaituta dagoenean: ďƒą pdf formatuan gordeko duzue (Open Office Writer-en: fitxategia, esportatu pdf gisa) Issuuren bitartez publikatzea oso erraza da eta oso polita geratzen da! 9. ISSUUn kontua izan behar duzue. Saioa hasi (Login). Dokumentua igotzeko sakatu (Upload). Blog batean, wikian edo webgunean jartzeko, berriz, esteka edo embed kodea kopiatu beharko duzue eta nahi duzuen lekuan itsatsi. Eskolako beste ikasgeletan paperezko egunkaria bana dezakezue.

Bete autoebaluazioa


10. jarduera

Zer lortu duzue? Ebaluazioa Banakako autoebaluazioa eta taldeko ebaluazioa egingo dituzue. Banakako autoebaluazioa jarduera bakoitza amaitzerakoan egingo duzue eta taldekoa, lana amaitzean. Hauxe da banaka autoebaluatzeko erabiliko dugun taula.

Lehen jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko: Ekarri ditut paperezko egunkariak.

Bai

Ez

Parte hartu dut behatu eta aztertu ditugun egunkariak adosterakoan.

Bai

Ez

Kostata

Parte hartu dut eskatutako informaziobilaketan.

Bai

Ez

Kostata

2. jardueraren autoebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko: Bereizten ditut kazetaritza testu mota desberdinak

Bai

Ez

Kostata

Gauza naiz jasotako informazioa txantiloian antolatzeko.

Bai

Ez

Kostata

3. jardueraren autoebaluazioa

Ezagutu eta bereizten ditut albistearen atalak eta ezaugarriak

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Atalak

Bai

Ez

Kostata

Ezaugarriak

Bai

Ez

Kostata

5W-ak

Bai

Ez

Kostata


4. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Bereziten ditut aditz forma desberdinak

Bai

Ez

Kostata

1. ariketaren emaitza 2. ariketaren emaitza 3. ariketaren emaitza 4. ariketaren emaitza 5. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Kontsultatu ditut informazio iturri askotarikoak nire albistea aukeratzeko.

Bai

Ez

6. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Parte hartu dut egunkariaren antolaketan, elkarrizketan eta eztabaidan.

Bai

Ez

Kostata

7. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Nire albisteak sekuentzia honetan landutako ezaugarriak ditu.  Jazo berria da.  Irakurleari interesatzen zaio.  Ez da ohikoa.

Bai

Ez

 5 W-ak erantzuten ditu

Bai

Ez

 Titulua, azpititulua, gorputza eta beste Bai batzuk atalak ageri dira.

Ez

Erabiltzen ditut testu editorearen oinarrizko elementuak  Erabiltzen ditut formatu eta tamaina desberdinak.

Bai

Ez

Kostata

 Txertatu dut irudia.

Bai

Ez

Kostata

 Zutabeak erabili ditut testua idazteko

Bai

Ez

Kostata

 Erabili dut zuzentzaile ortografikoa.

Bai

Ez

Kostata

Egin dut nire albistearen berrikusketa eta zuzenketa.

Bai

Ez

Parte hartze egokia izan dut nire ikaskideen albisteen zuzenketan .

Bai

Ez


8. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Parte hartu dut egunkaria editatzeko zereginetan.

Bai

Ez

9. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Badakit dokumentu bat publikatzen.

Badakit eta egin dut

Ez

Badakit baina ez dut bakarrik egin.

10. jardueraren autoebaluazioa Hauxe egingo dut hobetzeko: Objektiboa naiz neure lana eta taldeko partehartzea ebaluatzen

Bai

Ez

Kostata

Parte-hartze egokia izan dut nire ikaskideen lana ebaluatzen.

Bai

Ez

Kostata

Talde-ebaluazioa guztion artean osatuko dugu.


Ekoizpena Ikasgelako egunkaria sortzea da sekuentzia didaktiko honen helburu! Albisteak egingo dituzue bereziki.


Ondorioak

Badaukagu geure albistegia!!! Kazetaritzari buruz zerbait ikasi duzue eta denboraldi batez kazetariak izan zarete. Hemendik aurrera albiste interesgarriak argitara ditzakezue. Animo, kazetari!!!

Eta ez ahaztu: egunkarietan informazio piloa dago!


Ebaluazioa Ebaluazio irizpideak: • • • • • •

• • • • • •

Ea egunkariaren oinarrizko atalak zehaztu dituen. Ea kazetaritza testu motak bereizi dituen. Ea albisteen ezaugarriak eta atalak bereizi dituen. Ea jasotako informazioa txantiloien bidez antolatu duen. Ea informazio iturri askotarikoak erabiltzen dituen. Ea landutako atalak eta ezaugarriak jarraituz albistea sortzen duen. Ea landutako aditz formak (orainaldi burutua, lehenaldi burutua, geroaldia) bereizten dituen. Ea testu editorearen oinarrizko elementuak erabiltzen dituen. Ea bere ekoizpena berrikusi eta zuzendu duen. Bere ikaskideen ekoizpenak berrikusi eta zuzentzearen aldeko jarrera duen. Ea komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetuzko jarrera duen. Ea auto-ebaluazioan eta koebaluazioan gogotsu parte hartzen duen.

Ebaluatzeko tresnak: Banakako autoebaluazio taula: • Jarduera bakoitzaren amaieran dagokion ebaluazio taula beteko dugu. • Taula osoa 10. jardueran agertzen da. Talde-ebaluazioaren diana: • Sekuentziaren amaieran beteko dugu. • Talde handian egingo da, talde txikien balorazioak bilduz. Irakasleak erabiliko dituen beste batzuk: • • •

Zuzeneko behaketa Behaketa fitxak Albisteak


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.