Euskal literaturaren etorkizuna, emakumeen esku

Page 1

Euskal literaturaren etorkizuna, emakumeen esku Asteazkena, 2010eko martxoaren 31an

Euskaltzaindiak 2009ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditu, Euskal Herri osoko gazteek aurkeztutako 219 lanen artean irabazleak erabaki ondoren. Sariok idazle gazteak literaturara erakartzeko asmoz sortuak dira, eta epaimahaiak literatura eremuko pertsona adituek osatzen dituzte. Aurtengo epaimahaikideak Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta (A maila), eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Ega単a (B maila) izan dira. A mailako (11-14 urte bitartean) narrazio alorrean, Mikela Atxoarena, Maialen Akizu eta June Ugalde izan dira irabazleak, hurrenez hurren. Gainera, epaimahaiak Oriane Aiestaranen lana argitaratzeko gomendioa eman du. Olerkigintzan, berriz, Maialen Akizu, Mikela Arotxarena eta Lorea Solanak eskuratu dituzte sariak, eta Maialen Akizuren beste lan bat ere argitaratzeko gomendatu du epaimahaiak. B mailako (15-18 urte bitartean) narrazio alorrean, Nerea Eizagirrek lehen saria eta hirugarrena eskuratu ditu, eta Amaia Iturriotzek, bigarrena. Epaimahaiak, halaber, Goiuri Unanueren lana ere argitaratzea proposatu du. Olerkiei dagokienez, Leire Arenasek lehen bi sariak erdietsi ditu, eta Nerea Ibarzabalek, hirugarrena. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=339%3Aeuskalliteraturaren-etorkizuna-emakumeen-esku&Itemid=106


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.