IRAES 21 taldearen 2.lan-proposamena

Page 1

2. Lan-proposamena:

Larrialdi klimatikoari aurre egiten Lauro Ikastolatik Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea 2021-2022 ikasturtea


AURKEZPENA ● ●

Ikastolan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzen ari gara, eta hauen artean, KLIMA BABESTEKO EKINTZA. lauro2030agenda webgunean argitaratuta dugun 2030 Agenda-planan, KLIMA BABESTEKO EKINTZA helburuarekin harremanduta lantzen ditugun ekimenak azalduta daude. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, IKASTOLAREN EGOERA, IKASTOLARAKO DISEINATU DITUGUN EKIMENAK eta NOLA AURKEZTUKO DITUGUN azaltzen ditugu ondoren.


IKASTOLAREN EGOERA ●

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzeko: ○ Euri-ura jarduera desberdinetan erabiltzen ari gara: DBHko eraikineko komunetan eta Ikastolako baratzetan. ○ Igerilekua betetzeko eta futbol zelaia ureztatzeko Ikastolako iturburuko ura erabiltzen dugu.


IKASTOLAREN EGOERA ●

Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioa igotzen ari gara, teknologia garbietako inbertsioak sustatuz energia-zerbitzu jasangarriak erabiltzeko: ○ Ikastolako eraikinetan domotizazioa erabilitzen ari gara, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko. ○ HHko eraikinean lanak egin ditugu eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz. ○ Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez, eraikinaren beharrizanak asetzeko energia lortzen ari gara.


IKASTOLAREN EGOERA ●

Ikastolan azpiegitura fidagarriak, jasangarriak eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak ezartzen ari gara: ○ Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioarekin ari gara. ○ Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzen ari gara paperaren kontsumoa murrizteko. ○ Hondakinen kudeaketa jasangarria egiten jarraitzen dugu: plastikoa, papera, kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.


IKASTOLARAKO DISEINATU DITUGUN EKIMENAK ●

Ikastolatik larrialdi klimatikoari aurre egiteko, IRAES 21 taldean ekimen desberdinak diseinatu ditugu. Ekimen hauek Ikastolako arduradunei, etapetako zuzendariei, familiei, irakasleei eta gure ikaskideei aurkeztuko dizkiegu denon artean martxan jartzeko.


IKASTOLARAKO DISEINATU DITUGUN EKIMENAK ●

Hauek dira proposatutako ekimenak: ○ DBHko 4. mailako Plastika arloan, hondakinetako materialak berrerabiliz, GJHei buruzko irudiak egingo dituzte. Sortutako lanekin, Ikastolan erakusketa bat antolatuko dugu jendeak egoeraz kontzientzia har dezan. ○ DBHko 4. mailako Plastika arloko ikasleek materialak berrerabiliz arte-lanak sortzeko, DBHko 4. mailako ikasleei hondakinetako materialak ekartzeko eskatuko diegu.


IKASTOLARAKO DISEINATU DITUGUN EKIMENAK ○

Hondakinetako materialak nola berrerabil daitezkeen azalduz, bideo-tutorialak egitea proposatuko diegu DBHko ikasleei. Bideo-tutorialak lauro2030agendako YouTube kanalean argitaratuko ditugu etapa desberdinetako ikasleei eta munduari erakusteko. DBHko ikasleen artean, mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.


IKASTOLARAKO DISEINATU DITUGUN EKIMENAK ○

Familiek euren seme-alabentzat Ikastolako kirol-arropa erosi behar dutenean, ikasle nagusiagoek erabili dituzten arropak merkeago erosteko (berrerabiltzeko) aukera ematea proposatuko diegu Ikastolako arduradunei. Arropa hauek egoera onean eta garbi daudela ziurtatuko genuke. Aukera hau hartzen duten familiak asko badira, zozketa-sistema bat ezarriko genuke. Etapa guztietan, Cáritas-Koopera erakundearekin arropa bilketa egiterakoan, ikasle, familia eta irakasleentzat publizitate kanpaina egitea.


NOLA AURKEZTUKO DITUGU GURE EKIMENAK ●

Ikastolan, diseinatu eta burutuko ditugun ekimenen berri emango dugu: ○ Ikastolako arduradunei, bilera batean. ○ lauro2030agenda webgunearen eta gure plataformen bitartez. ○ Ekimenak Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan txertatuko ditugu, ekimen bakoitza dagokion Garapen Jasangarrirako Helburuan, 13. GJHarekin duen harremana azalduz. ○ Ikastolako eraikinetako pasabideetan posterrak eta iragarkiak jarriz eta DBHko eraikineko monitoreetan bideoak proiektatuz. ○ Aurkezpenen bitartez, gelaz gela joango gara geure ekimenak aurkezten.