2022-2023 ikasturtea
Lauro Ikastola
AURKIBIDEA
1. Aurkezpena
2. 2030 Agenda Lauro Ikastolan
3. 2022-2023 ikasturterako plangintza
4. Lauro Ikastolako 2030 Agendaren komunikazioa
5. Bibliografia
Aurkezpena
2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen
Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen.
Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da.
2030 Agendaren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.
Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.
2030 Agendaren oinarrizko elementuak:
Pertsonak:
Inor atzean ez uztea. Giza eskubide
unibertsalak eta oinarrizko
ekonomia-aukerak inori ukatzen ez
zaizkiola ziurtatzea.
Planeta:
Planetaren babesari funtsezko
garrantzia ematea.
Iraunkortasunaren gizarte, ekonomia
eta ingurumen dimentsioak uztartzea.
Oparotasuna:
Ekonomiak eraldatzea, gizaki
guztiek bizimodu oparoa izateko eta
naturarekin erabateko harmonian bizitzeko.
Bakea: Bakea eta erakunde eraginkorrak, irekiak eta arduratsuak eraikitzea.
Aliantzak:
Mundu mailako Aliantza berri bat eraikitzea, eta aliantza horrek eragile gehiago izatea eta monitorizaziomekanismo indartsu eta
independente batez hornitua egotea.
Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako
izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu
zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak izenekoak (GJH), eta 169 helmuga.
Garapen Jasangarrirako 17 helburuez gain, Euskal Herriko hainbat
erakundetan bezala, Ikastolan ere, 18. Helburua: Hizkuntza eta kultur
aniztasuna, finkatu dugu, gure 2030 Agenda-planan txertatuz.
2030 Agenda Lauro Ikastolan
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko
Deklarazioan azaltzen den bezala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza munduak behar duen aldaketaren oinarria da, GJHen 4.7 helmugan oinarritzen da eta Garapen Jasangarrirako 18 Helburuak lortzeko elementu erraztatzailea da.
GJHezkuntzak ezagutzak, baloreak, trebetasunak eta jokabide egokiak ematen dizkie pertsona guztiei garapen jasangarriaren eragile bilakatzeko.
Lauro Ikastolako 2030 Agenda, Ikastolaren estrategia, Xedea, Ikuspegia eta Baloreak eta 2021eko Berlineko Deklarazioa bat datoz euren planteamenduetan. Erabat lerrokatuta daude.
Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen nahi badugu, 2030 Agendan lantzen diren baloreak landu behar ditugu ikasleekin.
Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, gure ikasleak euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egongo dira, zalantzarik gabe.
2030 Agendan premiazkoa ikusten dugu Garapen Jasangarrirako
Hezkuntza etapa guztietan integratzea; HHtik Batxilergoraino, etapa bakoitzean bere mailaren arabera.
2021eko Berlineko Deklarazioan aipatzen diren Naturarekiko eta Giza
Eskubideekiko errespetua, demokrazia, diskriminazio-eza eta generoberdintasuna gure iparrorratzak izatea nahi dugu.
Garapen jasangarria lortzeko eragileak izan daitezen ahaldundu behar
ditugu gure ikasleak. Ahalduntze prozesu horretan, bidea irakatsi eta gizartean parte hartzeko aukerak eman behar dizkiegu ikasleei, horretarako
gaitasunak eta tresnak eskainiz. Helburu hauek lortzeko bidea Garapen
Jasangarrirako Hezkuntza gure kurrikulumean txertatzea da.
2030 Agendatik lan egingo dugu Lauro Ikastolako kurrikulumean
Garapen Jasangarrirako Helburuek bere lekua izan dezaten.
2022-2023 ikasturterako plangintza
Atal honetan, 2022-2023 ikasturtean, Ikastolan GJHak lortzeko landuko ditugun ekimenen plani fi kazioa azaltzen da. Plangintza hau aurrera eramatea Ikastola osatzen dugun guztioi dagokigu, bakoitzak bere lekutik bere ekarpenak eginez. GJH bakoitzerako zehaztutako ekimen gehienek beste GJHetan ere eragina dute, GJH guztiak euren artean konektatuta baitaude.
GJH bakoitzerako zehaztutako helmuga eta plani fi katutako ekimen
kopurua Lauro Ikastolaren izaera, testuingurua eta ahalmenaren arabera zehazten da, beraz, finkatutako ekimenek ez dute dimentsio bera izango helburu guztietan.
Ekimen horiek plangintza espezifikoekin zehaztuta daude eta ondoren azaltzen dira.
2030 Agendak identifikatzen du ekimen bakoitzak zein
Garapen Jasangarrirako Helbururekin
eta Ikastolako zein atalarekin uztartzen den.
Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
EKIMENAK
1.1 Etapa guztietan UNICEFen Nigerrerako tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
1.2 Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin.
1.3 Cáritas-Koopera erakundearekin arropa bilketa egiterakoan, 2030 Agendako ikasle ordezkariek publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat
Ikastolako etapa guztietan.
Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.
EKIMENAK
1.4 LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
1.5 LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara.
1.6 Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.
1.7 Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
1.8 DBHtik bultzatutako Mechones Solidarios erakundeari ilea ematea.
1.9 Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.
Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea. Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
EKIMENAK
2.1 Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.
2.2 DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
3.3 COVID-19 gaixotasunaren transmisioari mugak jartzea.
3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.5 Menpekotasuna eragiten duten substantzien prebentzioa ikasleekin lantzea.
EKIMENAK
3.1 Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.
3.2 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.
3.3 Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
EKIMENAK
3.4 Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.
3.5 Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
3.6 Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.
3.7 Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.
3.8 HHn lehen laguntzak lantzeko abestia eta bideoan sortzea klaseetan lantzeko.
3.9 HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
3.10 HH eta LHko urtebetze ospakizunetan litxarreriarik gabeko askari osasuntsua ematea.
3.11 LHn DYAko osasun tailerretan parte-hartzea.
3.12 Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
EKIMENAK
3.13 LHn, DBHn eta Batxilergoan eskolaz-kanpoko ekintzetan kirola bultzatzea.
3.14 LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete.
Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu
dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
3.15 DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
3.16 Orientabide depertamendutik menpekotasuna eta bestelako gaixotasun mentalak dituzten ikasleei eta euren familiei laguntza ematea.
3.17 Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
EKIMENAK
3.18 DBHko 1. mailako ikasle talde baten ekimena: IDATZI GUTUNA ETA HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.
3.19 LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz
bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako
aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz
bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako
aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.a Haurren eta aniztasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.
4.c Nabarmen areagotzea goi‐prestakuntza duten irakasleen eskaintza.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz
bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
EKIMENAK
4.1 Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
4.2 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaietan GJHak lantzea.
4.3 DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
4.4 DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
4.5 Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
4.6 Etapa guztietan, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea kalitatezko ikaskuntza bermatzeko.
4.7 HHko ikasleek Basajaunen eskutitza jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz
bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako
aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
EKIMENAK
4.8 Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako hainbat gairi buruz.
4.9 LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutun trukaketa egitea.
4.10 DBHko 2. mailan Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolako ikasleekin trukea egitea, frantsesa eta Frantziako kultura ezagutzeko.
4.11 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat LauroLan praktika-programa.
4.12 LH, DBH eta Batxilergoko maila eta talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
4.13 LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
5.c Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuan azaldutako genero‐berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero‐berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.
EKIMENAK
5.1 LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.
5.2 LHn, neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, eko-ordezkariak, giza-ordezkariak, Marrubi taldea…
5.3 LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.
5.4 LHn eta DBHn KIVA proiektua: ikasleen arteko elkarbizitza eta gatazken konponketak bideratzeko.
5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana
duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 eta 4 Plastika, DBH 4 eta
Batxilergo 1 eta 2 Enpresa eta Ekonomia…
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.
EKIMENAK
5.6 LH 3-4ko gurasoentzako Heziketa afektibo-sexuala XXI. mendean hitzaldian genero ikuspegia txertatzea.
5.7 LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.
5.8 LHn jolastoki eta bestelako espazioen banaketa era zuzen eta dibertsifikatuan egitea, aukera guztiak errespetatuz. DBHn pilotara jolasteko guneen erabilera arautzea mutilen eta nesken txandak finkatuz.
5.9 Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako
Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.
5.10 LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume
Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.
5.11 Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ezhomofoboa bermatzea.
EKIMENAK
5.12 LHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
5.13 HHko komunak unisex izatea.
5.14 DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexuheziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.
5.15 Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Nerea
Ibarzabalen hitzaldia: Bertsolaritza.
Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.
6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.
6.6 Urarekin lotura duten Ikastolako inguruneko ekosistemak, basoak, mendiak, hezeguneak, ibaiak, akuiferoak eta lakuak babestea eta berrezartzea.
Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.
EKIMENAK
6.1 DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak instalatu dira euri-ura komunetan erabiltzeko.
6.2 Beheko Soloako igerilekua betetzeko eta futbol zelaia ureztatzeko Ikastolako iturburuko ura erabiltzea.
6.3 Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.
6.4 HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.
6.5 DBHn urik gabeko komunak erabiltzen dira mutilen komunetan.
Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.
Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.
EKIMENAK
7.1 HHko eraikinean isolamendua hobetzea, domotizazioa ezartzea eta energia berriztagarriak erabiltzea, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.
7.2 Ikastolako eraikinetan domotizazioarekin jarraitzeko plana: argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.
7.3 Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.
7.4 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.
7.5 2022-2023ko ikasturtean, LHko eraikinean isolamendu lanak egiten hasi, 2023ko udan, gasolioaren ordez aerotermia instalatzeko, 11 generadore instalatuz.
7.6 2022-2023 ikasturtean, Ikastola osoan panel fotoboltaikoak instalatzeko dirulaguntza eskatu da.
Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz. GARATZEN
DITUGUN HELMUGAK
8.2 Produktibitatearen maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bitartez, balio erantsi handia duten atalei arreta eskainiz.
8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
8.8 Lan‐eskubideak babestea eta lan‐ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat.
Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz.
EKIMENAK
8.1 Ikastolan praktikak egiteko irakasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko.
8.2 HHn eta LHn Deustu Alumniko "Hezkuntza Mundutik Lan Mundura igarotzeko" programarekin lan egitea, Eusko Jaurlaritzako bekadun ikasleak ikastolan lan egiteko.
8.3 Ikastolako eremu desberdinetan, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten ingurune eta baliabideak gehitzea.
8.4 Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.
8.5 Ikastolako langileen kontratuetan lan‐eskubideak babestea.
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.
EKIMENAK
9.1 Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.
9.2 LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
9.3 WiFi konexioa Ikastolako eremu guztietan era egokian lor daitekeela bermatzea.
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.
EKIMENAK
9.4 LHko 1.zikloko ikasleek programazio eta robotika trebatzea, programazioaren lehen hastapenak eginez, horretarako, errobot txikiak eta iPadak erabiliz.
9.5 LHko 3.zikloko ZTIAM tailerretan 3D inpresorak erabiltzea.
9.6 LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.
9.7 Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
9.8 Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.
Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politikainklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
EKIMENAK
10.1 Ikasleen gurasoren bat hil edo elbarritasuna izanez gero, familiek osatzen duten Kooperatibak ikasle horien gastuak bere gain hartzen ditu.
10.2 Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
10.3 LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
10.4 DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.
Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landaeremuen loturak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landaeremuen loturak.
EKIMENAK
11.1 HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
11.2 Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
11.3 Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
11.4 Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
11.5 Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.
11.6 Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.
Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.
12.4 Produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren
batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera.
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela
bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
EKIMENAK
12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.
12.2 Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko
Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.
12.3 Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
12.4 Ikastolan baliabide teknologikoen erabilera handitzea paperaren kontsumoa murrizteko.
12.5 Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
12.6 Ikastolako Zientzia-laborategietan sortutako hondakin kimikoak ekologikoki
arrazoizkoa den moduan kudeatzea, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak ekidituz.
Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
EKIMENAK
12.7 LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburua etxera eraman edo gelan uzten dituzte.
12.8 LHko 3. zikloko ikasleek Artigas interpretazio zentrora irtenaldia egitea.
12.9 LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak ez badira agertzen, Arropa bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek donazioan emango ditu.
12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
12.11 DBHko 3. mailako Plastika arloko GJHei buruzko irudiak sortzen materialak berrerabiliz proiektuan irudiak sortzeko hondakinetako materialak berrerabiltzea.
Plastikoa, papera, kartoia, sokak eta bestelako hondakinen kudeaketa jasangarria eginez, birziklapena eta berrerabilpena landuz.
Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
EKIMENAK
12.12 Ikasleei menuari eta jantoki zerbitzuari buruzko inkesta egitea eta emaitzen araberako egokitzapenak egitea.
12.13 Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.
12.14 LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.
Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio
Markoa betetzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
EKIMENAK
13.1 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.
13.2 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
13.3 DBHko 2. mailako Etika arloko Planeta babesteko kanpaina.
13.4 Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Astekliman parte hartzea.
13.5 Ikasturtero, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera
Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.
Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta
modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira. Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
EKIMENAK
14.1 Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
14.2 DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako ikurrak sortzearen proiektua lantzea.
Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
EKIMENAK
15.1 Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
15.2 Batxilergoko 2. mailako ikasleek urtero zuhaitz bat landatzea Ikastolako
biodertsitatea bermatzeko.
15.3 LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea
Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
15.4 Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak
arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
15.5 Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza
txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
15.6 LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Ekoetxe Urdaibaira.
Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
EKIMENAK
15.7 LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.
15.8 DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.
15.9 DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.
15.10 DBHko Hegaztien proiektua, Aire Zabaleko Txorien museoa eta Bird Centerrekin harremana.
15.11 Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzen dute datuak bilduz.
15.12 DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.
15.13 Promozioen Basoa sortu Batxilerreko 2. mailako ikasleek landatzen dituzten
zuhaitzekin, zuhaitz espezieen dibertsitatea sortuz Ikastolako ingurunean.
15.14 DBHko 2. mailako ikasleen parte-hartzea Kalitatea Topera irtenaldietan.
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.
EKIMENAK
16.1 Ikastolako elkarbizitza-planaren gainbegiraketa eta eguneraketa eta elkarbizitzaren behatokia egitea.
16.2 Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
EKIMENAK
16.3 DBHn eta Batxilergoan gertatutako indarkeria-motak Ikasleen Eskubideen eta Betebeharren Dekeretuan zehaztutakoari jarraituz neurtzea eta dagokien neurriak aplikatzea.
16.4 DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua.
16.5 Batxilergoko 1. mailan Adi-adian programan parte hartzea.
16.6 DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, Haurren Eskubideen urteurrena ospatzeko, Bizkaiko Lege Biltzarrean partea hartzea Unicefekin elkar lanean.
16.7 Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleentzat Euskal Herriko Auzitegi
Nagusira irtenaldia.
16.8 Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleentzat Urko Giménez Ortiz de Zarate magistratuaren hitzaldia justiziaren funtzionamendua ezagutzeko.
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.
EKIMENAK
16.9 Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.
16.10 Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, Ikastolak eskola-materiala
ematea Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkarteari.
16.11 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Euskadiko Erakunde Politikoen
egiturari buruzko hitzaldia, Yurdana Burgoa Valtierraren eskutik, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria eta Ikastolako gurasoa.
16.12 DBHko 3. mailako Gizarte Zientziak arloan, Txorierriko eskualdeko udal karguen hitzaldiak.
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen
Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
EKIMENAK
17.1 BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
17.2 Eusko Ikastola Batza elkartean parte hartzea.
17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
17.4 RCE Basque Country-Navarre erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.5 KONFEKOOPen, Euskadiko Kooperatiben Elkartean parte hartzea.
17.6 Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.7 ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.8 Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.9 Mechones Solidarios erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.10 BEB erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen
Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
EKIMENAK
17.11 Angoulêmeko Collège Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin trukeak egitea.
17.12 Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
17.13 Loiuko Udal Foroan parte hartzea.
17.14 Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Bilboko Ingurugelarekin elkarlanean aritzea.
17.15 IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.16 Euskal Confintean parte hartzea.
17.17 Ekinaren astean parte hartzea.
17.18 Aranzadi elkartea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.19 Tximeleten oasia kudeatzeko Zerynthia elkartearekin elkarlanean aritzea.
17.20 Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan Energiaren
Euskal Erakundearekin parte hartzea.
Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen
Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
EKIMENAK
17.21 Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.
17.22 Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.
17.23 Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.
17.24 Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.
17.25 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.
17.26 Saluganda elkartearekin elkar lanean aritzea.
Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
18.4 Gutxienez hizkuntza biren erabilera praktikoa bermatuko duen hezkuntza eredu elebi/eleanitzak bultzatu, beti ere hizkuntza gutxiagotua modu eragingarrian irakasten dela ziurtatuz.
18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.
18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.
EKIMENAK
18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
18.3 Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.
18.4 LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia.
18.5 LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak euren lanbideei buruz.
18.6 Ikastolak Euskaraldian parte hartzea, aurreko urteetako parte-hartzea handituz ikasle, irakasle eta familien artean.
18.7 Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK
Guztira 57 helmuga garatuko ditugu.
EKIMENAK
Finkatutako helmugak lortzeko, guztira 172 ekimen landuko ditugu.
Ikaskuntza prozesua esperientzian oinarritzen da, hau da, akziora bideratuta dago.
Lauro Ikastolako 2030 Agendaren komunikazioa
2030 Agenda proiektua lantzeko, egindako lana argitaratzeko, komunikazioa bideratzeko, Ikastola osatzen dugunok eskuragarri izateko
eta mundura zabaltzeko, Interneten plataforma desberdinak sortu ditugu: lauro2030agenda.eus webgunea, YouTubeko kanala, SlideShare eta
issuu plataformak eta 2030 Agendako posta elektronikoa.
Isilune gehiagorik ez! Oihu egin ehun mila hizkuntzatan!
Izan ere, isilik egoteagatik, mundua ustela dago!
Sienako Santa Catalina
Aukera berri bat denontzat: 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako
Helburuak EUSKADIn:
https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/AGENDA_2030_EUSKADI.pdf
2030 Agenda Euskadi Basque Country. Euskal Ekarpena Garapen
Jasangarrirako 2030 Agendari:
https://www.euskadi.eus/pdf/2030-agenda-garapen-jasangarriadesarrollo-sostenible-basque-country.pdf
2021eko Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Berlineko
Deklarazioa:
https://en.unesco.org/sites/default/files/esdfor2030-berlin-declarationes.pdf
Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako:
https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/
2030_Agenda_garapen_jasangarrirako.pdf
BBK Kuna: https://kuna.bbk.eus/eu/
Euskal Erakundeentzako Gida Praktikoa:
https://bideoak2.euskadi.eus/2020/11/24/news_65067/ EUSKAL_ERAKUNDEENTZAKO_GIDA_PRAKTIKOA.pdf
Tokiko 2030 Agenda: Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei tokiko
eremutik:
https://www.ihobe.eus/argitalpenak/tokiko-2030-agenda-nola-heldugarapen-jasangarriaren-helburuei-tokiko-eremutik-gida-praktikoa
EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedra:
https://www.ehu.eus/documents/
3120344/3356414/18+helb+argumentuak_eus.pdf/d86eb94b-ce03-1575d1e9-d5a8d401e5e8?t=1519094736000