Page 1


5

1)

4)

Andutz puntatik urtero legez Abuztuari begira. Lehendabiziko asteburuan Kopraixak izaten dira. Bateko dantza eta musika ta besteko kalejira. Urte guztiko kezkak ahazteko momentua iritsi da!

Kopraixetako astelehena da egun handia lagunak. Biltzen dituna bikote gazte, ezkondu ta alargunak. Guztientzako festa giroa du bikoteen egunak. Itziarra etorri dedila ondo pasatu nahi dunak.

2)

5)

Jaiei hasiera emateko txupionazoan eztanda. Atzera buelta izango ez dun festa giroa martxan da. Afal ostean kalean behera izaten da danborrada. Makil kolpeek ekartzen dute Jaietako lehen parranda.

Asteartean umeak dira protagonista haundinak. Mutiko eta neskatxak berriz errege ta erreginak. Egun guztian mila ekintza beraientzako eginak. Ez daki ondo zer galtzen duen, zer dagoen ez dakinak.

3)

6)

Tripa festaren aitzakiakin jazten ditugu mahaixak. Elkartzen dira, lagun kuadrila, ezagun ta familixak. Irripar batez diximulatuz bakoitzan aje arpeixak. Igandeetan horrelakoak dira Itziarko jaixak!

Asteazkena gazteena da Inoiz izan al zerate? Festa giroa ez da izaten umoretikan aparte! Gurasoen baimena badezu, eta 100 urte bitarte. Zer non gozatu izango dezu Ostegun eguerdirarte!


Indalecio Ojanguren 1920 - 1925 aldean


TXERTURI GOIKOA L A N D A E T X E A Logelak eta Apartamentuak Itxaspe auzoa 20829 ITZIAR tel: 943 199 176 · 616 055 919 www.txerturi.com

DENDA - BERRI Pentsuak, tresnak, haziak, landareak, erropa, oinetakoak eta etxerako hainbat gauza Industrialdea – A.5 saila - 5.Pab. – 20829 Itziar (Gipuzkoa) –Tel. 943199091 – dendaberri@dendaberri.com

S AG A R D OT E G I — ERRETEGIA Espezialitatea: haragia eta arraina parrilan E L O R R I X A – It z i a r – Te l : 9 4 3 1 9 9 2 3 7

LEIHOAK Industrialdea, 20829 Itziar Tel.: 943 199 226 Fax.: 943 199 196 www.ibarplas.com


TAILER ETA KARROZERIA

Grua zerbitzua: 609 834 438 (Itziar-Deba) • 636 867 812 (Zumaia) Industrialdea, C lursaila • 40 posta-kutxa Tel.: 943 606 291 • noia@carroceriasnoia.com 20820 ITZIAR-DEBA Hego kalea, B3 lursaila • 70 posta-kutxa Tel.: 943 861 363 • zumaia@carroceriasnoia.com 20750 ZUMAIA

www.carroceriasnoia.com

ARTETXE BANAKETAK Industrialdea A-5 • 20829 ITZIAR Tel.: 943 199 151 • Fax.: 943 199 017 info@artetxebanaketak.com


Auzo mordoska, mendi pila eta lautada gutxi, orografia baldar samarreko parajea. Alde horretatik begiratuta ez dugu agian munduko lekurik onena, baina hain txarra ere ez. Zabalean hartuta Iberiar Penitsula iparraldeko erdiko txokoan aurkitzen gara, Kantauri itsasertzean. Bizkaiko Golkoa aurrez aurre, batzuetan bere baldarkeriekin jipoitzen gaitu eta besteetan igurtzi goxoak eman. Gainera Karibe aldeko itsasgunetik abiatzen den korronte epelaren bukaeran gaude, itsaso zabalaren azpitik igaro eta honaino iristen omen da bere eragina. Horrek ere badu bere zeresana gure kliman, epeltasuna dakar eta hezetasun epela mantentzen da itsasertz honetan. Horregatik sortzen da hainbeste sirimiri eta lurrin gisako laino itsu. Tenperaturaren gorabeherakoa ere ez da hainbesterakoa. Bada beste fenomeno orografiko bat, ipar isurialdea deitzen dioguna. Esan nahi du euri urak Kantauri alderantz jaisten direla, mendikateak egiten du muga. Eragin handia du eguraldiarengan, batez ere haizearen hotz-beroan eta airearen hezetasunean. Hegotik jotzen duenean epelagoa da eta egutera aldeko mendi maldak igarotzean hezetasuna gutxitu eta epelduz doa. Foehn efektua deitzen zaio. Alegia hegotik datorren haize hori beste aldera epelagoa eta

lehorragoa datorrela nabarmen, horregatik barnekaldean baino gorago igotzen da tenperatura kostaldean. Fenomeno horrek bete-betean harrapatzen gaitu. Hala ere itsas aldera izan edo mendialdera izan badago diferentzia klima aldetik. Askotan gertatu ohi da itsas aldeko laino itsua mendi aldera ez iristea. Sarri ikusi izan dugu Agiroko maldatik begira jarri eta enbata laino baxuak arrastaka Endoia gaina harrapatu eta Beliosoro aldean hego puntuarekin zerua garbi eta giro goxoa mantentzen. Susmo txarra hartu ohi genion. Izan ere joera horrek gehienetan konkistatzen ditu mendialdeak ere. Beste batzuetan berriz goi alde horietan hego haizea pil-pil eta behetan ihintza edo euri hanka-mehea edo zirimiria. Honekin berezitu daitezke baita ere egutera eta laiotza. Beste berezitasuna lainoen atarramendua da. Terrala edo hotz beroaren alderantziketa edo erdaraz inversi贸n t茅rmica deritzaien errekalaino edo behe-lainoak ez dira ohikoak, baina bai itsasotik etortzen zaizkigun enbata laino baxu eta itsuak. Batzutan itsasertzetik igo ezinean eta bestetan mendialdeetan pegaturik temati mantentzen direnak. Laster ekarriko dute euri txikia. Zigarro papera bustitzeko haina ere ez dutela botatzen


esan ohi zuen gure aitak. Enbata-lainoa deitzen genion. Eta itsaso gainean bistatzen bazen zabalduko zen mendietara nola edo hala. Lantzean behin sortu ohi da alderantziketaren fenomeno hori, gehienbat Arroa Erreka aldean eta Lasturbehe zein Sastarrain inguruan. Zenbait goizetan Beliosoron baino freskoago egon ohi da leku horietan. Itziarren arrastorik ere ez eta izotz galanta Arroa Behean, oskarbiaren eragina, behean baino hotzago goietan. Baldintza normaletan 155 metroko gradu bat jaisten da termometroa, baina gau oskarbian hautsi egiten da eskala hori, aire hotzak gehiago pisatzen duelako. Leku menditsuan bizi gera, Agiro mendiaren Sesiarteko tontorra dugu altuena (759 m). Mendi eta muino pila horren aita Izarraitz dela esango nuke, ez dago Itziarko partean baina bai oso hurre. Ipar edo mendebal haizeak laino multzoak sortu ohi ditu punta horietan. Izarraitz eta Erniok txapela janzten zutenean euria etorriko zen laster. Badu horrek bere esanahia. Mendebala edo ipar-mendebalak erasotzen gaitu gehien, euria ekarri ohi du. Hala ere badu aparteko berezitasun bat: erabat sartaldetik jotzen duenean zehar haizea deitzen zaio, laino asko bai baina euri gutxi horrek. Kantauri mendikateak eragindako efektua da. Mendi tarteetan hustu egiten dira laino euriak nonbait eta hemen zipriztin batzuek bakarrik izaten dira, laino multzoak abaila handiz igaro arren hego eta iparra dira hemen txarrenak. Hegoa baldarkeriagatik eta iparra zitalkeriagatik. Orografi mailan laiotza asko eta egutera pixka bat, busti gehiegi eta eguzki gutxi, bataz beste.

Tenperatura aldetik nahiko ondo. Elurra mendietan dezente, baina gutxi egin ohi du beheetan. Udaran bi solairu ei ditu atmosferak: behe mailan mendebal edo iparreko haizearen lardaskeriak, eta goi geruzetan hego aldetiko joera gehienetan eta trumoi hodei potoloak sarri, ekaitz arriskuz. Hori izaten da euria mardul botatzeko modurik onera. Baina batzuetan dinbirri danbarra horiek zalaparta handia ateratzen dute eta euriteak eragin ere bai. Ez dago fidatzerik. Hegoaldeko mendietan suspertutako fenomenoak izan ohi dira baina gure klimak ere badu kulpa pixka bat. Aire epelaren zurrunbiloak sortu ohi dira mendi maldetan eta gorantz doazenean hodei sama lodiarekin tupust egiterakoan hor dira katramilak, hotzak eta beroak nahastearekin. Harri zaparrada galanta again, sekulako triskantzak eginaz. Fenomeno horiek ez dagozkio propio Itziarko mikroklimari baina bada horretarako joera. Baserri ugari lurraldean zehar barreiatuta, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza. Horiek izan dira Itziarko lurraldearen zer egin garrantzitsuenak. Eta klimak eta eguraldiak zer ikusi haundia du horretan. Orain galduta edo aldatuta daude martxa horiek eta beste artikulutxo bat idatziko beharko nuke oroitzapenak deskribatuaz. Ondo segi eta aprobetxatu gure mikroklima.


JAN DA ERAN txarangak badu Itziarren ia lau hamarkadako ibilbidea. Esan liteke txaranga izenaren jabe dela, baina denok dakigu janaz eta eranaz gain herriko festak alaitzeko eta umorea jartzeko sortu zela. Ziur aski sortzaileek beraiek ere ez zuten pentsatuko txarangak hainbeste urteetan Itziarko Kopraixetan horrelako garrantzia izango zuenik. Nola ulertu Kopraixak JAN DA ERAN txarangarik gabe? Kopraixetan beti izan dira musika, herri kirolak, dantza eta zezenak, laukote banatu ezina, denak ere garrantzi handikoak. Musikaren inguruan zer esanik ez Txankartak, gure maisu eta animatzaile apartak, izan zuen eragina. Hirurogei eta hirugeitahamargarren hamarkadetan kanpoko taldeak etortzen ziren, besteak beste “Los Diamantes� altsasuarrak. Ondoren zenbaitzuk buruari bueltak ematen hasi ziren musika talde herrikoia nola sortu. JAN DA ERANen ibilbidea 70. hamarkada bukaeran hasi zen, lau hamarkada hauetan aldaketak eman dira, bai taldeko partaideenak eta baita jantzi eta funtzionatzeko moduan ere.

1978. urtean atera ziren lehen aldiz Kopraixetan, 17 gizon eta mutil gaztez osatutako txaranga. Irteera Ixama baserri aurretik egin zuten. Hauek izan ziren sortzaileak: Joxe Ormaetxe, Joxe Andutzene, Anton MÂŞ Alkorta, Xabier Zubikarai, Joxe Mari Goixena, Juan Joxe Errementeri, Errexil, Txomin Santuaran, Xabin Agerre, Txomin Olloki, Joxe Manuel Ixama, Txankarta, Jorge Ixama, Bittarte, Araneta, Joxe Luis Itxistan eta Antton Errementeri . Txankarta soinuarekin eta besteak eurak prestatutako instrumentuekin, nahiz eta turutak nahiko sinpleak izan Itziarko kaleak zeharkatzeko nahiko zarata ateratzen zuten. Hiru materialez osatu zuten instrumentu berezi hau: turuta, plastikozko tutua eta puntan inbutua. Ilusio handiz ekin zioten beren lanari. Jantzita ere apain, dotore: praka urdinak eta alkandora zuriarekin. Bigarren urterako aldaketak etorri ziren, Eladio eta Joxe Manuel Etxeberrizahar elkartzeaz gain, zenbait instrumentu ere erosi zituzten. Xabier Zubikaraik tronpeta erosi zuen 15.000 pezetan, Txomin Ollokik saxofoia, hau ere 15.000 pezeta


26 ordainduta. Bonboa, danborra eta txapak txarangako dirutik ordaindu zituzten. Jantziak ere aldatu zituzten: galtza zuriak, kamiseta gorria eta txapel zuriak. Zuzendaria ere aukeratu zuten, Txomin Olloki, hau kamiseta urdinarekin. Ondorengo urteetan ere partaide berriak gehitzen joan ziren, Karlos Mari Estanko, Gabriel Ibizar eta Martin Zulaika besteak beste. Eta kamiseta gorrien ordez, Anton Mari Errementerik Ibizatik ekarritako oihalarekin egin ziren bruxa berriak. Horrela, urteetan iraun du jantzi honek: galtza zuriak, bruxa urdina eta txapel zuria. Turutak ere berritu ziren, Zumaiako Andusorenean prestatutako txapazko kono luzeei turuta-muturra lotuta. 90. hamarkadan Txankartak txaranga utzi eta berehala etorri ziren ordezkoak: Epelde, Montte eta Korta dultzaineroak eta Juanjo Jauregi. Ordutik aurrera gorabehera handiak egon ziren txarangan, jende berria sartzen joan zen. 1994. urtean adibidez, 6 kide bakarrik gelditu ziren: Xabin Agerre, Joxe Mari Goixena, Apolin, Korta eta Jon Ostolaza. JAN DA ERAN txarangak 2000. urtean izan zuen garairik ahulena, arrazoi ezberdinengatik taldeko kideak gutxitzen joan ziren, batzuek erreleboa eskatzen hasiz. Horrela, Xabin Agerrek, hainbeste urtean txarangan jardun ondoren bonboa Alejandrori pasa zion, eta pare bat urteren ondoren birplanteatzeko unea etorri zen. Zirt edo zart egin beharra zegoen JAN DA ERAN txarangak aurrera jarraitzea nahi bazen, eta ondorioz pauso garrantzitsu bat eman zen, txaranga emakume eta gizonez osatzea erabaki zen, txaranga mistoa osatuz. Sasoiko bikote eta gazteak elkartu ziren: Ibizar eta Nekane, Martin eta Karmele, Aitor eta Ana, Antton eta BegoĂąa, Alejandro eta Itziar, faustino Maixo eta Mari Karmen, Joxe Luis Itxistan, Kanario eta Idoia, Apolin, Jon Ostolaza, Hiart Andutzene, Itziar Maixo, Eneritz Tanbo, Itziar eta Ihintza Ixama. Bruxa urdin berriak egin ziren kide guztientzat, eta turutak plastikozko saxofoiekin ordezkatu ziren.

Urteak pasa ahala kide berriak eta instrumentu aldaketak ere egon dira. Jon Ostolaza, Jagoba Billabier, Usurbilgo Andoni eta Aitor Udabe trikitilariak, Alejandro dultzainarekin Montte hainbeste urtean ikusita zaletasuna piztuta, Aitor bonboarekin, Unai Ipiola danborrarekin, Kanario txapekin, Irati Ixama, Olatz Txarturi eta Oihana Maixo panderoarekin. Abesti bat ere sortu zuten Jagoba Billabier eta Unai Ipiolak 2010ean, “Jan da Eran ta Jan da Eran, tipititipi, tipititipi, Jan da Eran ta Jan da Eran, tipititipi, tipitan. Txaranga badijua kalian gor, kalian behera,plazatik buelta eginda gure herria alaitzera. Itziarren ez da faltatzen ez umoria eta ez festa, ondo pasa nahi duena azal dadila Kopraixeta “. Azkenengo lau urte hauetan ere partaide berriak izan ditu txarangak, Josune Aldazabal, Garazi Txankarta eta Naiara Manzisidor besteak beste, soinujole eta panderojole gazteak. Indar berriak badatoz eta badirudi jarraipena ziurtatuta dagoela. JAN DA ERAN txarangak ahalegin handia egin du 36 urte hauetan, bere aldaketekin, bai kide, jantzi eta instrumentu aldetik, baina beti garbi izan du bere funtzioa Kopraixetan kale, txoko eta une guztiak alaitzea eta jendearen irribarrea , barruak eta oinak astintzea dela. HORRELAXE JARRAI DEZALA URTE ASKOAN! ONDO PASA KOPRAIXAK! Idatzia: Itziar Beristain


BIKAIN JATETXEA Mutxiarte Kalea, 39 - 20829 ITZIAR Tel: 943 199 370


Irailean urtebete beteko da Burugorriren bidaia martxan jarri genuenetik. Orduan hasi ginen batzar ireki baten bidez proiektuari forma ematen eta orduztik asko izan dira burututako bilkura eta erabaki hartzeak, beti onespenaren ideia gure izar izanik. Lanean emandako lehen urte honek bidaiaren lehen etapa marraztu du. Hasierako etapa honek eman dituen fruituak, ekainean argitaratu berri den proiektua, hau da, Burugorri zer den eta nola funtzionatuko duen jasotzen duen liburuxka, eta proiektua gidatzeko sortu den Talde Eragilea izan dira. Poliki-poliki ari da Burugorri martxa hartzen, duela gutxi arte hutsik ziren eraikineko espazio ezberdinak betetzen hasi dira, azken solairua kirol jardueretarako, lehen solairua batzar, hitzaldi, kontzertu etabarretarako. Baina hau hasiera baino ez da, helburua Burugorri “denon etxea� izatea da, herritar ororen beharrei erantzungo dion elkargunea. Burugorri belaundaldi ezberdinak bilduko dituen lekua izango da, ume, gazte, heldu zein adinekoentzat. Bakoitzari bere aldetik bere beharrak asetuko dizkion gunea, zein elkarren artean ezagutzak partekatzeko aukera ekarriko lukeena. Badakigulako orainak iraganetik baduela, eta horrelako herri txiki batean herritarrak euren artean hain gertuko izanda, beraien arteko esperientzien elkartrukearen lekuko bihurtu daitekeela, horrek eragingo lukeen aberastasunarekin. Burugorri nolakoa izango den amestu dezakegu eta Burugorrin ere amestu dezakegu. Honek sortzaile izateko aukera ematen digu. Momentu honetan gizartean erreferente diren pasibotasun eta indibidualismoa alde batera utzi eta barruan daukagun eraikitzaile sena ateratzeko baliabidea izan daiteke. Ez dugu nahi espazio soil bat izan dadin, bere izaera propioa izango duen proiektu bat baizik. Ez dugu nahi publiko mugatu batentzat izaterik, askotarikoa izatea baizik. Aniztasuna aberastasun moduan ulertuta, auzotar orok izango du lekua bertan, kolore, adin,


hizkuntza, kultura, gustu... guztietakoek. Udal eraikina den arren, ez dugu nahi kudeaketa bertikala izaterik, antolakuntza zer nolakoa izan behar duen hautatzeko udalak herritarrei eman dien ahalmena aprobetxatuz, horizontaltasuna bultzatu nahi dugu. Batzarra izango da erabakigunea eta auzolana tresna. Ez dugu nahi izaera zurruna edukitzerik, mugimenduan egongo den proiektua izatea baino. Burugorri sortu duten ilusio eta ametsek, ez dezatela mugarik izan, mantendu dezagun piztuta berramesteko atea. Burugorri martxan hasi zen eta martxan doa, bidai honetan bidelagun asko izan dira lanean eta hauetatik proiektua dinamizatu eta koordinatuko duen Talde Eragilea sortu da, modu iraunkorrean lan egingo duena. Lerro hauek hartu nahi ditugu orain arte bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko. Aipatu bezala, bidaia hasi baino ez da egin eta Burugorri nahi duguna izatera iristeko eta herritarrok geure beharrak asetuta ikusteko, beharrezkoa zaitugu. Iritsi dira aurtengo Kopraixak ere, hilabeteetako prestakuntzaren emaitzez gozatzeko unea. Bakoitzak bere esparruan ardurak hartuz eta indar eginez osatu dira denontzat diren festak. Hartu dezagun antolatzeko modu hau eredutzat Burugorriri bizitza emateko. ONDO PASA KOPRAIXAK! GOZATU!


36

LIZARBE - Hartu tuntuxa* ta ekarriko al den ura Lizarbetik?

- Etxetara ura iritsi zenean, zerua iritsi zen!

Makina bat aldiz esan zion esaldi hau bera Mariak Maria Jesusi.

Orduan, Lizarben lau iturri ziren martxan. Horietako hiruren izenak gogoan dira oraindik; “itturri txikixa”, “itturri haundixa” eta “amabirjinan itturrixa”. Herritar askori ura emandako iturriak dira hauek. Iturri haunditik bestetatik baino gehiago ateratzen zen, horra izenaren meritua. Urtaroen arabera eta naturaren legea jarraituz berriz, baziren ur gehiago edo gutxiago etortzen ziren garaiak baina hala ere, diotenez, ez zen inoiz agortu urik. Bertara joan eta kantitate txikiagoan bazen ere beti zegoen edonorentzat ura. Tuntuxak hartuta joaten ziren neska zein mutil. Honetan ere ba omen zen abilago edo motelagorik. Ba omen zen bakarra hartuta joaten zenik eta ba

Aspaldiko kontuak dira hauek, gerra ondorengoak. Garai hartan etxean bertan ura edukitzea oso zaila zen eta gehiengo batek hurbilen zeukan iturrira joan behar izaten zuen ur bila. Gaur egun etxean iturria irekitzearen keinua egunean zenbat aldiz egiten dugun pentsatuta, irudi hori imajinatu dezakegun arren benetan zer suposatzen zuen sentitzea oso zaila litzaiguke. Hori bizi izandako emakume bati entzuna da: Goian: Etxekoandrea, erropa garbitzen. Leaburuan, 1932an Argazkia: Jesus Elosegi Irazusta Guregipuzkoa artxibotik hartua. CC.


omen zen esku bakoitzean bana eta buru gainean beste bat hartuta korrika ibiltzen zenik ere.

zuten arropa eta hainbat orduz izaten zuten bertan beratzen gero jotzea errazago izan zedin.

Lau iturriez gain ganaduak ura edateko aska bat ere bazen. Erreka edo putzurik hurbil ez zuten baserri askotatik joaten ziren Lizarbera ganaduari ura ematera. Hau ere noiz eta nola egin pentsatu behar izaten zen. Ganaduak ganadu, lagun edo etsai, beste baserri bateko ganaduarekin elkartuz gero ezin jakin ongi moldatuko ziren eta hori saihestearren bakoitza momentu jakin batean joaten ahalgintzen zen.

Arropa zuriak eta koloretakoak banatu egiten ziren. Zikingune nabariak baldin bazituzten horietan jaboia ondo eman eta eguzkitan jartzen zuten. Horrela zikinguneak errazago kendu eta arropa zuriago mantentzen zuten. Sutako errautsa ere erabiltzen zuten batzuk honetarako, sodaren efektua egiten omen zuen.

Lizarbe aurretik aipatutako guzti honegatik ezaguna izan bada ere, batez ere, bertan zegoen garbilekuagatik izan zen ezaguna. Ez dakigu zehazki noiz egindakoa den, ez daukagu datu zehatzik. Eta nolakoa zen jakitea ere ez da erraza. Gaur egun aztarna gutxi gelditzen da eta garai hartako argazkiak aurkitzen benetan zaila da. Argazki kamera etxe bakan batean edo ez baitzen. Bertara joaten ziren emakumeek kontatuta dakigu nolakoa zen. Hormigoizkoa zela dute gogoan. Erdian alberga* handi bat omen zen eta inguru guztian izkinetan arropa jotzeko* harriak omen ziren. Hauek gainean aterpea omen zuten baina aterpe honek erdian zulo bat zuen euria egiten zuenean ura albergara eror zedin eta bertako ura berritzen joan zedin. Hainbat pausutan egiten zuten arropa garbiketa lana: Lehenik arropa ur berotan beratzen edukitzen zuten. Pentsatuz garai hartan ur berorik ez zela, ura sutan berotu behar izaten zutela diote. Uda zein negu sua martxan izaten zen beraz. Barreinutan* sartzen

Normalean etxean garbitzen zituzten jaboiarekin eta arropa guztia zingazko* barreinuetan hartu eta Lizarbera joaten ziren jo eta astintzera eta ondoren, uretan pasatzera. Barreinuak buruan eraman ohi zituzten askotan. Horretarako, buru gainean zapi antzeko bat jartzen zuten kiribilduta (zoholkixa*). Ondo egiteko pazientziarekin eta gogoarekin egin behar zen lana. Behin jotze lanak eginda eta urak kenduta barreinutan hartu eta etxera itzultzen ziren. Lehortzeko zintzilik jartzen zituzten, kanpoan eguraldi ona eginez gero ta ganbaran edo sutondoan txarra zenean. Horrela kontatuta lan arina ematen badu ere lan gogorra zen benetan arropa garbitzearena. Astean pare bat aldiz egiten zuten eta rdou asko pasatzen zituzten honetan emakumeek. Emakumeek bai! Lan horretan gizonik aritzen zen galdetuta aurpegia zimurtzen dute garai hartan honetan aritzen zirenek. Parekidetasun eza azpimarratzen dute horrelako jardunek. Garai hartan gizonak eta emakumeak maila ezberdinetan zeuden. Lan


ezberdinak, posizio ezberdinak, estatus ezberdina. Hala ere, garbilekua emakumeen lan eskergaren irudi baldin bada ere, aldi berean, arnas gune ere bazen beraientzat. Etxetik atera eta beste emakume batzuekin elkartzeko lekua, herriko kontu desberdinak entzuteko lekua, beste emakume batzuekin norbere kontuak konpartitzeko lekua, sozializatzeko eta harremanak partekatzeko lekua azken finean. Lizarbek hitz egingo balu hainbat istorio ta kontu izango lituzke kontatzeko. Zurrumurruak, kritikak, berri onak eta txarrak, maitasun kontuak,... Testu honen bitartez Lizarbek izan zuen garrantzia azpimarratu nahi izan da. Hitz hauen bitartez gogora ekarri eta bizia eman nahi izan zaio orduan preziatua zen leku honi. Oroitzeak berreskuratu dezala. Baina batez ere, emakumeak ekarri nahi izan dira gogora. Isilean eta esker haundirik gabe orduak eta orduak lanean pasatzen zituzten emakumeak. Bide irekiak izan ordez, atakak eta atakak pasa behar izaten zituzten emakumeak. Izan zirelako gara egun.

36

* Tuntuxa: Buztinezko ontzia. Uraren bila joateko eta berau fresko mantentzeko erabiltzen zen. * Barreinua: Arropak garraiatzeko erabiltzen zen ontzia. * Alberga: Ur-aska handia. * Jotzeko: Arropa garbitzeko harriaren kontra jotzen zen ekintza. * Zinga: Barreinuak egiteko erabiltzen zen metal mota. * Zoholkixa: Barreinua buru gainean eraman ahal izateko buruan jartzen zen zapi mota.

Zuengatik eta zuentzat!


oroitarrira arratsaldez prozesioa egiten jarraitu zen. Harrez gero ere, Kopraixak jarraitzen dute beren eliz eta herrikoen ospakizunetan, urte batzuetatik bestera, bizitzak ere izaten dituen zenbait aldaketa eginez.

Itziarko Amaren “Cofradia de Mareantes� deiturikoaren lehen araudiak 1448. urtean onartu ziren. Berriro, 43 urte beranduago, 1491ean berretsi zituzten. Kofradia onek, itsasgizon, arrantzale, portu eta beren herrietan berentzat lan egiten zituztenak biltzen zituen elkartea zen. Mende bat baino zerbait gehiago igaro ondoren, XVII. mendearen hasieran, krisialdi handi baten ondorean, bere iraunaldia bukatu zitzaion. 1743. urtean, Itziarko herritarrak eta eliz agintariak, Debako Kontseiluarekin bat egin da, eraikiberritu zuten “Itziarko Amaren KOFRADIA� izenarekin. Kofradia honen bere arauetako gai garrantzitsuena hau izan zen : Festa Nagusia, Kofradiako Aintzazko Amaren eguna, abuztuko laugarren igande biharamuneko astelehenean ospatzea. Kopraixetako festak, araututako astelehen horretan ospatzen jarraitu zuten bi mende baino gehiagoan. Aldaketaren arrazoia, 1952ko abuztuaren 3an, Itziarko Amaren Koroatzea ospatu izana zen. Hurrengo urtetik aurrera, Koroatze eguna gogoratuz, abuztuaren lehenengo igandera Kopraixen ospakizuna pasatzea hobeagoa izango zela erabakita, aldatu ziren Kopraixak. Gainera urte batzuetan Koroatzearen oroitzapena gogoratuz, Elizatik Itziarko Ama koroatu zen Zabalsoroko

Guk, joan den mendeko 36an, herrien arteko gerra mingotsean jaio ginen mutilkoskor eta ondorengo gazte aroko Kopraixak, oraingokoekin badaukate festa arloan zerbaiten aldea. Garai haietan ez ziren gaurko festa giroko ingurua eta antolatzeko erraztasunak, naiz eta gaur ere beren zama bizkarrean hartu beharra izan antolatzaileak. Txikitandik joaten ginen, beti arrebak edo anaiaren batek lagunduta, festaren zati bat ikustera. 67 urte edukiko nituen, arrebak lagunduta joan ginen buruhandi eta erraldoiak ikustera. Uste det aurreko urtean Debatik ekarri zituztela lehen aldiz, eta nik bigarren urtean ikusteko era izan nuen. Esan zidaten, buruhandiak makilatxo bateri lokarri batekin lotuta eramaten zutela puztutako puxika bat, eta harekin jotzen zutela korrika joaten zen mutilneskatxa. Arreba eta biok, eskola zaharreko plazatxoko zumar handiaren ondoan, plaza-buruko petrilean geunden eserita, eta nola ez, ni Bizimoduko garajea zen lekutik irteten ikusi nahi genituenak noiz irtengo zain. Arrebak esaten zidan, zu hemen geldi-geldi egon eta ez dizu buruhandiak ezer egingo. Berehala, garajetik irten ziren erraldoiak, eta beren albotik beste buruhandi biak inguruaren zaintzaile. Beren ondora urreratzen hasi ziren mutil koskorrak, puxikarekin zigortu baino lehen, korrika joaten ziren ihesi, berriro ere beste inguru batetik urreratuaz. Gure ingurura iristean, buruhandi horietako bat, hemen dator zuzenean petril gainean pakean geunden


anai-arreben ondora bere puxikarekin plast-plast buru eta bizkar aldean joaz, minik eman gabe, baino zerbaiten beldurra emateko asmoarekin. Nire Kopraixetako lehenengo partaidetza hori izan zen. Arrebak, aurreragoko egun batean jakin zuen, buruhandi jantzita puxikarekin jotzea guregana etorri zen hura, Maixoko Jabier zela. Urte batzuek igaro genituen, antolatzaileei zerbaitetan laguntzen hasi eta partaidetza hartzera. Asto lasterketan ipurdia minberatu artean, gazteen sokatiran, plaza bueltan korrika eta abar. Plazako festa lanak bukatzean, Antonio Saka zezen jabeak, aurreskurik atera gabe, ez zuen zezenik ateratzerik nahi izaten plazara, beraz bai eguerdian eta bai arratsaldean egunero aurreskua atera behar izaten zen zezenak plazaratzeko. Asteazkena gazteen eguna zenez, orretarako biltzen zen taldeak, aldez aurretik egin izan behar zituen lan garrantzitsuenak, nork zer egin behar

zuen ondo ikusi eta erabakita. Nork Alkate jantzi behar zuenetik hasi eta aurreskuko neska-mutilen soka, euskal kiroletatik hasita plazan egiteko ekintzak, zezenak eta horretarako pailazoak, musika jotzailea eta abar. Egun horretarako zezenak lortzeko, Saka etxekoak urteetan horretarako bidea jarrita zuen. Beren baserrian zelai sail handiak dituenez, bertako belar, garo eta garaiko lanak aurreratzeko, esku lan asko behar izaten zutenez, mutil talde bat joaten zen, garaian komeni zen lana egitera, bakoitzak bere lanabes edo tresna hartuta. Goizean garaiz joango zen taldea. Eguerdi berandurako askotan lanak murriztuta uzten zituzten, eta jarraian lagun arte jatorrean bazkalduko zuten elkarrekin. Ondoren zezen inguruan ibili eta arratsalde-iluntze aldera etxeratuz, Kopraixetako asteazkenerako zezenak lortuta. Bazkal ondoren, zezen inguruan ibiltzean, egun horietako batean, Erramon Garate Maixokuari, zezen gaztetxo batek, bere adar zorrotzarekin, urdailaren barrenean zauri gordinezko ebaki bat egin zion, nahiko garrantzizkoa, baino larritasun handi gabekoa.


Kopraixetako zezenak, Arriola Perla edo Saka baserritik, astoari lotuta ekartzen zituzten Itziarra. Plazara ekarrita, elizak erlojuaren parean daukan atetik sartuta duen ukuilu antzeko estalpean sartu eta lotuta utziko zituzten, berak ekarri zituzten astoak inguruan zituztela. Eguerdian eta arratsaldean, plazako ekintzatxoak eginda gero, Antonio Sakak eskatutako aurreskua dantzatu ondorean, plazaratuko zuten zezen bat, eta bere erabilera egin arazitakoan barruratu, eta berriro beste bat aterako zuten komeni zen unean, aurrekoen antzera erabiltzeko. Bazkal aurrean eta arratsaldeko festatxoa bukatzean soinujole edota musikariak pieza batzuek joko zituen afal aurrea alaitzeko, gero gaueko erromeriaren atari bezala. Asteazkeneko arratsaldeko festa ordea, beste egunetatik berezia izaten zen.

Hasieran, taldekoak ekintza batzuek egingo zituzten ikusleen entretenigarri. Jarraian txuri jantzitako neska-mutilen aurreskua. Ondoren zezenak. Lehenengo egun horretako agintari zegoen Alkatearen baimenarekin eta kalejira baten soinuarekin, aurreskulari batzuek lagunduta Pailazoak plazaratuko ziren. Errespetu osoz, aurrena Alkateari burua makurtuta agurra egingo zioten, eta ondoren plazaratutako jendeari. Ez dago esan beharrik pailazoak mozorrotuta azaltzen zirela, eta arropa barrua zerbait bigunekin lodituta, zezenen adarkatik babesteko. Berak zeramakien jantzien era ikusita, zail egiten zen, pailazoa nor edo zein zen ezagutzea. Beren xelebrekeriak egiteko, zenbait imintzio edo jarraipide bat egitetik aparte, beren festa azaltzeko, zezenak behar zituzten. Horretarako unea iritzi zela ikusitakoan, Alkateak musikariari aginduko zion : “TarariiiĂ…c. zezena kanporaâ€?abesti musikatua jotzeko.


Abesti musikatua bukatzean, aurreskuko dantzari batek, zezenak zeuden eliz-ukuiluko atearen aurretik, pauso batzuekin Alkatea zegoen udalbalkoira urreratu eta aurresku-dantzan egiten den bezala, saltoaren bidez hanka biak buruaren berdinera jaso, eta zutik ondo jarriaz burua makurtu eta Alkatearengandik zezena ateratzeko baimenduta gelditzen zen. Zezen tokitik zezena ateratzeko giltza ematea bezala zen agur hori. Jarraian zezena plazaratu eta Pailazoek egingo zituzten beren xelebrekeriak, ikusleen gozamenerako, bidez musikariak zezen inguruko piezaren bat joaz. Zezenarekin beren lantxoa bukatzean, musikariak “Tarariii... zezena barrura” jo eta ukuiluratuko zuten. Ondoren, aurrekoarekin bezalako bidea eragingo zieten zezen bakoitzari, pailazoen jokaera eta lan atseginarekin, ikusleak gozatuz, eta sarritan merezimenduz txalotuz. Arratsalde guztian, asto baten gainean zagi bat ardoarekin jarri, eta nahi zuten herritar eta ikusleei eskainita ematen zitzaien asto-gaineko zagitik ardo beltz nafarra. Nola ez, festak sortutako ordainketei aurre egiteko laguntza eskatuz, izara bat pasatzen zen jendea zebilen inguruan. Plazako festa bukatzean, erromeriako pieza batzuek jo ondoren atsegin alditxo bat artzen zen, gero gaueko dantzaldia egiteko, hasi eguneko Alkatetik eta erromeria bukatu arteraino. Garai horietan urruti ziren gaurko gaupasak edo horrelakoak, zeren gaueko musika 12ak alderako bukatu egiten zelako, eta tabernak ere zerbait beranduxeago itxi egiten zituzten. Izan ere, garai horietan, Kopraixak, Ama Birjinari eskainitako festak izaten zirenez, erlijio kutsutik gehiegi urrutiratu gabe ibiltzea komenigarria

izaten zen, batez ere zenbait elizagintariren uztetan. Plazatik aparte, ilunabarreko denboran, Zabalene edo Andutzpeko plazatxo edo larrainean ere, erromeriatxoa egiten zen, han-hemengo soinujoleren batekin, inoiz “Pepe Andoain” ezagunarekin. Hori zela-eta, joan den mendeko 50eko hamarkadan Deban San Roke jaietan, “Bodega” deituriko lekuak jartzen zituzten zenbait etxe-azpi eta baxuetan. Leku hauetan antolatzen zituzten bazkarietatik aparte, afari eta gaupasa egiteko edari eta gainontzeko gauzak, parrandarako behar zituztenak. Urte asko ez ziren pasa Itziar ingurura ere “bodega” deituriko garai haiek iristen. Lehenengoa, Burugorri ondoko etxean, Bixente eta Faustina bizitako azpian jarri zuten gure aurreko koadrillakoek, Kopraixetako egun guztietan parrandarik falta gabe erabiltzeko lekua. Denbora apur bat aurrerago, gure taldea ere harrapatu zuen olatuak, eta “Txomin txiki” deitutako taberna izana, gaur Beristaindarrak Mutxiarten ile apaindegia daukaten leku berean, antolatu genuen parranda-bide egokia, asko egarritu ezkero, kalearen erdian iturri freskoa ondoan zeukana. “Bodega” barrua eta kanpo ingurua alaitzeko ere, Txomin Itturrondo isildu ezineko soinuarekin haritzen zen. Urteak aurrera joanaz, bide berri ugari egin dira, eta parranda kontuetan ere gauzak asko aldatu dira. ORAINGO KOPRAIXAK ALAI IGARO


FRUTA PRODUKZIOA ETA ZERBITZUA Izarraitz Auzoa , 63 – AZPEITIA– www.azkunefruta.com


Kopraixak'15  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you