Ura pdf

Page 1

URA LIKIDO ARRUNTA?



HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: • Urari buruzko informazioa elkar trukatu.Gaiari hasiera eman norberaren aurrezagutzak besteei komentatu. AKTIBITATEAK 1.-Urari buruz dakitena denen artean komentatu.Aurre ezagutzak. a/ Izotza bihurtzen denean goitik behera egiten du,hau da, gainazaletik beherantz hasten da izozten.Hori ez da gertatzen beste likidoekin. b/ Disolbatzaile ona da.Hots, bere baitan substantzia ezberdinak koka daitezke (nahastu daitezke) c/ Badaude animalia batzuk bere gainean egon daitezkeenak.( Eltxoak....) d/ Kristalizatu egiten da.Hau da kristalak bihurtzen da.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: • Uraren gainazaleko tentsioa konprobatu. ESPERIENTZIA 1 MATERIALA: euro bateko txanpona, platera, tanta kontagailua, ura. NOLA EGIN. Txanpona platerean kokatu eta pixkanaka ur tantak bere gainean bota.Kontatu zenbat ahal ditugun bota ura erori arte. HIPOTESIA: Taldean 14 tanta bota daitezkeela erori gabe erabaki dugu. ONDORIOA: uste baino tanta gehiago bota dezakegu ura erori gabe. Dirudi zerbait dagoela ura eusten . Urak bere gainazalean mintz bat osatzen du ur tantak erabat geldi daudenean.Mintz horrek tarte batean eusteko ahalmena du. Honi uraren tentsioa deitzen zaio. Froga batean, 2₏ko txanpon batean, 44 tanta botatzea lortu digu.


ESPERIENTZIA 2 MATERIALA: platera edo edalontzia , jostorratza, ura eta paper fina zatitxo bat. NOLA EGIN: platera edo edalontzia urez bete.Tarte batean utzi ezer ukitu gabe ura inongo mugimendurik gabe egon dadin.Gero, paper zatitxoa ur gainean ipini eta honetan, kontu handiz, jostorratza. HIPOTESIA: Jostorratza azpira joango dela uste dugu, hau da hondoratuko da. ONDORIOA: papertxoa bustitzen joan ahala beherantz doa eta jostorratza ur gainean geratzen da UR TENTSIOARI Esker.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: â—?

Uraren gainazaleko tentsioa puska daitekeela konprobatu.

ESPERIENTZIA 3 MATERIALA: ura, platera, talko hautsak eta detergente tantan bat. NOLA EGIN: platerean ura jarri.Uraren gainazala talko hautsez estali.Behatz batez talkoan zuloak egin ( 2-3 nahikoa da).Detergente tanta behatzean bota eta berriro zuloan egin. HIPOTESIA:

ONDORIOA: Behatza garbi dugun bitartean zuloak egitean berriro ixten ziren ur tentsiori esker.Detergentearekin zikindu dugunean, zuloak ez dira ixten detergenteak ur tentsioa puskatzen duelako.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: • Uraren gainazaleko tentsioa aldatu daitekeela konprobatu.

ESPERIENTZIA 4 MATERIALA: olioa, ura, platera, tantakontagailua, detergentea. NOLA EGIN: platerean ura jarri.Erdi puntuan, gutxi gora behera, zazpi olio tantan bota.Gertatu dena behatu ondoren detergente tanta bat gainean bota . HIPOTESIA: Orain esperientzia alderantziz egingo dugu: Platerean olioa jarri. Erdi puntuan zazpi ur tantan bota.Behatu eta ondoren detergente tantan bat gainean bota. HIPOTESIA: ONDORIOA Hasieran olioa bota dugunean bilduta bezala geratu zaigu (urak egiten dion indarragatik).Detergentea botatzean tentsioa puskatu dugu eta olioa zabaldu da eta lekuz mugitu da. Bigarren kasuan ura bota dugunean ura ere zabaldu nahi du baina tentsioak ez dio uzten.Detergentea botatzean tentsioa puskatu dugu eta zabaldu da.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: • Ur beroak hotzak baino gutxiago pisatzen duela konprobatu. ESPERIENTZIA 5 MATERIALA: ura, tamaina berdineko bi ontzi, janari tinta eta kartoi zati bat. NOLA EGIN: Ontzi bat ur hotzez tope bete.Beste ontzian ur bero tindatua sartu.Kartoiaren laguntzaz bigarren ontzi honi buelta eman eta bestearen gainean kokatu.Ondoren kartoi zatia kontu handiz kendu. HIPOTESIA:

ONDORIOA: ur bero tindatua gainean geratzen da bestearekin nahastu gabe; ur beroak hotzak baino gutxiago pisatzen duelako.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK: Lanketaren ondoren ebaluazioa egin ARIKETAK: Gai honetan egin ditugun esperimentuen artean. Zein izan da gehien gustatu zaizuna? Zergatik? Nola probatuko zenuke urak bere gainazalean tentsioa deituriko indarra duela? Kontatu esperimentua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.