Ugal aparatua pdf

Page 1

UGAL APARATUA 5.maila 2.gaia


UGAL APARATUA PUBERTAROA • • •

Gorputza aldatzen den adin tarte bat da. 11-14 urte bitartean gertatzen da. Gehienetan neskak lehenago izaten dituzte aldaketak eta mutilek beranduago.

NESKEN PUBERTAROA • • • • • •

Gorputzak aldaketa asko izaten dituen garai garrantzitsua da: Titiak handitu egiten dira. Aldakak zabaldu egiten dira. Ilea agertzen zaie gorputzeko leku batzuetan. Lehen hilekoa izango dute. Aurpegian granoak irteten zaizkie.

MUTILEN PUBERTAROA • • • •

• •

Sorbaldak zabaltzen zaizkie Zakila hazten zaie Gorputz osoan ilea hazten zaie, batez ere ezpainen goiko aldean . Ahotsa loditzen zaie. Aurpegian granoak irteten zaizkie. Espermatozoideak sortzen hasten dira.

GIZON ETA EMAKUMEEN UGAL APARATUAK GIZONEN UGAL APARATUA Uretra: hodi horrek gernua maskuritik kanpora darama Semen-besikulak: poltsatxo hauek likido berezia sortzen dute. Espermatozoideak likido horrekin elkartzean, semena sortzen da. Zakila: semena eta gernua zakilaren bitartez kanporatzen dira. Barrabilak: bi barrabila dauzkate gizonezkoek, zakilaren alde banatan. Barrabil zorroaz inguratuta daude, eta espermatozoideak sortzen dira bertan.


SEMEN BIDEAK • • •

Barrabilak zakilarekin elkartzen dira, hodi horien bidez. Hodi horietan zehar ibiltzen dira espermatozoideak. Prostatak eta Cowper guruinak likido jariatzen dute espermatozoideak babesteko eta azkarrago mugitzeko.

ESPERMATOZOIDEAK

• • • •

Arren sexu zelula espermatozoidea da. Pubertaroan sortzen hasten dira. Espermatozoidea zapaburu baten modukoa da, buru batez eta isatsa batez osatuta dago. Egunean milaka sor daitezke eta atera arte barrrabiletan egoten dira.

EMAKUMEEN UGAL APARATUA Obulutegiak: bi obulutegi dauzka emakumeak, umetokiaren alde banatan. Obulutegian obuluak sortzen dira. Umetokia: ernaldutako obulua umetokian garatzen da, erditzeko unea iritsi arte. Bagina: umetokia kanpokaldearekin komunikatzen duen hodia da. Erditzean hemendik kanporatzen da umea. Falopioren tronpak: obulutegia eta uimetokia bi hodi hauen bitartez lotzen dira. Obuluaren ernalketa hemen egiten da. OBULUA

• • • •

Emakumezkoen sexu zelula da. Emakumea amaren sabelean dagoenean sortzen dira. Borobil itxura du. Hilabetero 1 ateratzen da obulutegitik.


HILEROKOA • • • • •

Obulutegian sortzen den obuluak umetokirainoko bidea egiten du. Tarte horretan, hau da, falopioren tronpan, ernaldu egin daiteke espermatozoide batekin elkartuz gero. Ernalketarik ez badago, ernaldu gabeko obulua kanporatu egiten da baginatik, odol piska batekin nahasita. Prozesu horri hilerokoa deitzen zaio eta 4-5 egun irauten du. Gutxi gora behera 28 egunetik behin gertatzen da.

ERNALKUNTZA • • • • •

Gizakion ernalketa, emakumearen eta gizonaren arteko sexu harremanaren ondorioa da. Gizonak zakila zutikorra emakumearen baginan sartzen du, bertan semena isuritzeko. Prozesu hori koitoa esaten zaio. Semenean dauden espermatozoideak emakumearen baginatik umetokira eta hortik falopioren tronpetara joaten dira. Bertan (Falopioren tronpetan) espermatozoideek obulua inguratzen dute, baina espermatozoide bakar batek lortuko du obuloan sartzea.

ZIGOTOA •

Obuloa eta espermatozoidea elkartzerakoan sortzen den zelula da .

ENBRIOIA • Zigotoa piskanaka zatitzen eta aldaketak izaten joango da enbrioi izatera ailegatu arte.

HAURDUNALDIA •

Zigotoa amaren sabelean garatzen joango da izaki berria sortu arte, bederatzi hilabetean.

LEHENENGO 3 HILABETEETAN o Giza itxura hartzen joango da o Denbora honetan enbrioia deituko diogu

3.HILABETETIK AURRERA o Fetoa edo umekia deituko diogu o Giza itxura izango du.


LIKIDO AMNIOTIKOA • •

Umekia umetokian dagoen bitartean likidoz betetako poltsa baten barruan babestuta dago. Likido horri likido anmiotikoa deitzen zaio.

PLAZENTA • •

Poltsa honi lotuta plazenta dago, bertan amaren kapilarrak daude. Oxigenoa eta mantenugaiak pasatuko dizkio umekiari, zilborrestearen bidez.

ERDITZEA • • • •

9 hilabete pasa ondoren haurra amaren baginatik ateratzen da. Prozesu honi erditzea deitzen zaio. Baliteke arazoak suertatzea. Kasu honetan haurra amaren sabeletik jaiotzen da ebakuntza baten bitartez. Ebakuntza honi zesarea deitzen zaio.

ZILBORRA • Haurra jaio ondoren zilborrestea mozten da eta bizitza guztirako arrastoa hor geratuko zaio: zilborra.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.