Unibertsoa pdf

Page 1

UNIBERTSOA 5.MAILA 4.GAIA


UNIBERTSOA UNIBERTSOA: astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da. ASTROA: unibertsoa osatzen duten elementuak dira. Beraz, astroak zeruko berezko gorputzak dira. Hala nola: izarrak, planetak, kometak, sateliteak, asteroideak ‌ IZARRA: berezko argia duten astroak dira. Gas eta gai kosmikoz osatuta daude. Eta hauek dituzten erreakzio termikoengatik beroa eta argia sortzen dira. PLANETA : izar baten inguruan orbita bat osatuz mugitzen den astroa, berezko argirik ez duena eta energiarik sortzen ez duena. SATELITEA: planeta baten inguruan biraka dabilen astroa. KOMETA: eguzkiaren inguruan dabilen gas izoztuen bola handia da. Eguzkira hurbiltzen direnean buztan luzea ikusten zaie, berotzean sortutako gasen eragina. Ezagunena Halley da. ASTEROIDEA: planeten artean mugitzen diren astroak. Harri itxurako elementuak dira, forma irregularra eta planetaren baino txikiagokoak. Lehenengoa 1801ean aurkitu zen (Zeres). METEORITOA: asteroide txikiak eta Lurraren atmosferan sartzen direnei esaten zaie. Atmosferan sartzerakoan eztanda egiten dute eta sortutako argia ikus daiteke. Meteoritoek sortzen duten argiari izar uxo esaten zaio. Meteorito gehienek desintegratu egiten dira eztanda egitean, baina batzuk Lurreraino iristen dira. KONSTELAZIOA: izarrez osatutako irudiak dira. Gaur egun 88 konstelazio ezagutzen ditugu. GALAXIA: izar multzo erraldoiak dira eta izar hauek osatzen dituzten eguzki-sistemak. Gure galaxiak Esne-Bide du izena eta


formaz biribila da. ZULO BELTZA : masa eta dentsitate handia duten eremuak, grabitatea izugarria dutela eta, bere inguruan duten materia erakarri eta xurgatu egiten dute argia barne.

GURE EGUZKI SISTEMA Izar baten eta bere inguruan mugitzen diren astroek osatzen dute eguzki- sistema bat. Gure Eguzki Sisteman 8 planeta dabiltza Eguzkiaren inguruan biraka, norberak bere orbita eratuz. Eguzki sistemako planetak 2 taldetan sailkatzen dira: – Barruko planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. – Kanpoko planetak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Barruko eta kanpoko planeten artean milaka asteroide daude mugimenduan (asteroide gerrikoa). (Eguzki Sistemaren marrazkia egin koadernoan)


LURRA

PLANETA

Gu bizi garen planeta, Eguzki sistemako hirugarren

planeta

da,

Artizarra eta Marteren artean kokatuta dago. Eguzkiarekiko duen kokapena dela eta, bertako tenperaturak, ura egoera likidoan egotea ahalbideratzen du. Gainera, Lurrak bakarrik du, planeten artean, oxigeno ugarikoa den atmosfera. Bi aldagai hauei esker, bizitza forma ezberdinak daude bertan. Espaziotik ikusita oso urdin ikusten da 2/3 ura delako, horregatik Planeta Urdina deitzen zaio Satelite bakarra du: Ilargia. Unibertsoaren eta Lurraren sorrerari buruz hainbat teoria daude, baina osperik handiena duena BIG BANG teoria da. LURRAREN MUGIMENDUAK Lurrak bi mugimendu ezberdin egiten ditu: – ERROTAZIOA: Bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua da. Ardatz hori lerro imaginarioa da eta Ipar polotik Hego polora doa. Bira emateko 24 ordu behar ditu, honen ondorioz Lur planetan egunak eta gauak daude, Eguzkiak ematen duen edo ez garaian.


– TRANSLAZIOA: Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua edo bira da. Osatzen duen bideari orbita deitzen zaio eta elipse forma du. Beraz, Eguzkiarekiko distantzia ez da beti berdina eta ardatzarekiko posizioa ere ez. Horren arabera lau urtaroak ditugu (udaberria, uda, udazkena eta negua). Lurrak 365 egun eta 6 ordu behar du, gutxi gorabehera, Eguzkiaren inguruan bira bat emateko (MARRAZKIAK

EGIN )


ILARGIA Lur planetaren satelite naturala da, Lurraren inguruan biraka dabilen satelitea. Satelitea denez, ez du berezko argirik Eguzkiak ematen dion argitasuna islatzen duelako ikus dezakegu. Lurraren inguruan �translazioa� egiteko 28 egun behar ditu, mugimendu horrez gain, Ilargia bere baitan ere mugitzen da errotazioa eginez, honetarako ere 28 egun behar ditu, ondorioz beti, ilargiaren alde bera ikusten dugu. Ilargia ez dugu beti berdin ikusten. Bere translazioa mugimendua dela, eta Eguzkiarekiko duen posizioaren arabera, lau fase bereiz ditzakegu:


Ilbetea: zirkulu disdiratsua ikusten denean.

Ilbehera:Ilargiaren itxura txikutzen ari denean.

Ilberria: Ilargia Eguzkiaren itzalpean dago, eta ez dugu ikusten.

Ilgora: Ilargiaren itxura gero eta handiago egiten da, gero eta disdiratsuago ageri da.

Ilargian ere, Lurrean bezala, gorabeherak daude erliebean: “itsaso” esaten zaien lautadak, mendiak, mendikateak, haran sakonak eta baita krater pila ere. (100°C inguru) eta

Oso temperatura beroa dago egunez

oso

hotza

gauez (-130°C ). Ez

atmosferarik, hau da, ez dago arnasa hartzeko

dago

beharrezkoa den

oxigenorik.

EKLIPSEAK Astro baten itzalak beste bat estaltzen duenean eklipsea sortzen da. Lurrean bi eklipse mota ikus ditzakegu: Eguzki eklipsea: Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean gertatzen denean, gure planetan itzala egiten du. Ilargiak sortzen duen itzal horri deitzen zaio eguzki-eklipsea


Ilargi eklipsea: Lurra Ilargiak jaso behar dituen eguzki izpien bidean jartzen bada, Lurraren itzalak Ilargia estali egiten du. Horrela, Ilargia, osorik edo zati bat, desagertu egingo da gure begien aurretik.

LURRAREN OSAGAIAK Lurraren osagaiak hiru multzo nagusi hauetan sailkatzen dira: 1. Atmosfera: Lurra inguratzen duen, lurrazalaren gaineko, gas geruza da. Gas hauek osatzen dute: Nitrogeno %77, oxigeno %21, argona %1, ur-lurruna %1, CO2 eta beste gas batzuk. 2. Hidrosfera: lurrazaleko urak eratzen duen geruza da, Lurraren 2/3 osatzen du. Ur horretatik ia dena, % 98a, itsasoko ura da, beraz, gazia. Ura da Lurra Eguzki Sistemako


gainontzeko planetatik bereizten duen ezaugarri nagusia. 3. Lurrazala: harriak eta mineralak daude. Horien artean silizioa,aluminioa, burdina eta kaltzioa. Lurraren osagaiak materiaz daude eginak, batzuetan naturatik hartzen ditugu eta dagoen moduan erabiltzen ditugu (ura,janari batzuk, airea...), beste batzuetan eraldatu egiten ditugu (prestatutako janariak, tresnak, jantziak...). Gogoratu, materia hiru egoera desberdinetan aurki dezakegu: solido,likido eta gas egoeran. Materia hau izarretan beste egoera desberdin batean aurkitzen da: plasma.

Atmosfera

Lurrazala

Nukleoa Hidrosfera

BITXIKERIAK 1.- Ilargira iristeko, milaka kilometro egin behar dira, 384 000 kmko distantzia dago. • Egin hurrengo kalkulua distantzia hori zenbatekoa den imaginatzeko. Lurrari bira osoa emateko, 40 000 km egin behar dira. Zenbat bira eman behar zaizkio Lurrari Ilargiaren eta Lurraren


artean dagoen distantziaren parekoa egiteko? 2.- Asteroide gerrikoa, astronomo batzuen ustez, garai bateko planeta txiki baten hondarrak direla diote. Euren ustez, hondamendi kosmikoren batean txiki- txiki eginda geratu zen planeta hori. 3.- Astronomoek, hau da, unibertsoa ikertzen duten pertsonek, bi tresna mota erabiltzen dituzte: teleskopioak eta irratiteleskopioak. 4.- Galileo Galileik erabili zuen teleskopioa lehenengoz, unibertsoko fenomenoak aztertzeko. 5.- Duela urte asko, Afrikako herrialde batean, Namibian, meteorito handi bat erori zen. Hoba West-eko meteorito esaten zaio eta oraindik ere eroritako lekuan bertan dago. 6.- Koperniko poloniarra, izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen dela esan zuen lehenengoa. 7.- HUBBLE teleskopioak 25. urteurrena bete du, 1990ko apirilaren 24an espaziora bidali zuten eta handik irudi ikusgarriak bidali dizkigu. Berari esker unibertsoari buruz gauza gehiago dakizkigu. 8.- Unibertsoko distantziak hain handiak direnez, kmtroak ez duela balio hauek neurtzeko, hori dela eta “argi urteak� neurria erabiltzen da (argiaren abiadura honako hau da, 300 000 km/s-ko) Kontuak atera!!! Ordu batean zenbat kilometro egiten ditu argiak? Eta egun oso batean?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.