Airea dokumentu osoa pdf

Page 1

INDARRA

LEKUA

PRESIOA HELBURURA: AIREAK LEKUA OKUPATZEN DU , PRESIOA ETA PISUA DU.



AIREA 1 . ESPERIENTZIA HELBURURA: Aireak lekua okupatzen duela frogatu. MATERIALA: puxika bat NOLA EGIN: Puxika puztu. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da?-Airez beteko dela Zer dago barruan?-Airea. Aireak lekua okupatzen al du?-Bai. Zer gertatuko litzateke puzten jarraituz gero?-Esplotatu egingo dela. ONDORIOA: puxika puzten da aireak lekua behar duelako. Beraz, aireak lekua okupatzen du.


AIREA 2 . ESPERIENTZIA HELBURURA: Aireak lekua okupatzen duela frogatu. MATERIALA: • Bi plastikozko botila behar ditugu (bat ipurdi aldean zulatuta) • Bi puxika • Bi beirazko hodiak eta bi kortxo zulodunak. NOLA EGIN: Botillak hodia duten kortxoekin itxi eta hoditik putz egin. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Puxika eztandar egingo duela eta zulotik airea aterako dela. Puxika eztanda egingo duela.

ONDORIOA: Zuloa duen botilan puxika puztu egin da, barruko airea zulotik atera daitekelako aire berriari lekua utziz.


AIREA 3 . ESPERIENTZIA HELBURUA: Aireak pisua eta presioa duela frogatu. MATERIALA: 路 Puxika bat 路 Balantza NOLA EGIN: Puxika hartu eta hustuta pisatu. Puxika hori puztu eta pisatu berriro. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Puztuta gehiago pisatuko duela. Zergatik? Airea pisatzen duelako

ONDORIOA: Puxikak beteta gehiago pisatzen du. Beraz, aireak pisua du.


AIREA 4. ESPERIENTZIA HELBURUA: Aireak pisua eta presioa duela frogatu. MATERIALA: 路 Plastikozko 1,5 litroko bi botila 路 Kronometroa 路 Ipurdian zuloa duen plastikozko 1,5 l-ko botila NOLA EGIN: - Botilak ( zulo-gabekoak) urez bete eta aldi berean hustu. - Bi botilak ( zuloduna eta zulo-gabekoa ) urez bete eta aldi berean hustu HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Zuloa ez daukana azkarrago hustuko da. ONDORIOA: Zuloa duen botila lehenago hustu da, zulotik airea sartu da eta honek presioa egin du ura azkarrago ateratzeko. Beraz, airea presioa du.


AIREA 5. ESPERIENTZIA HELBURUA: Aireak presioa egiten duela frogatu.

MATERIALA: Beirazko ontzia Folio erdia NOLA EGIN: Ontzia urez bete eta gainean papera jarri. Ontziari buelta eman. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Ura edalontzian geratuko dela. ONDORIOA: Aireak presioa duenez papera goraka bultzatzen du hasiera batean. Geroago grabitate indarrarekin papera erortzen da.


AIREA 6. ESPERIENTZIA HELBURUA: Aireak presioa egiten duela frogatu. MATERIALA: ur botila, ura, ontzia eta sua. NOLA EGIN: Botila ur beroz bete. Tapa jarri eta hamar segundoz utzi botila berotzen. Ondoren botila hustu eta berriro tapa jarri. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Ur lurruna geldituko da botilan. ONDORIOA: Botila berotu da. Hustu dugunean, oraindik bero zegoenez kanpoko aireak sartu nahi zuen, horrengatik estutu da.


AIREA 7. ESPERIENTZIA HELBURUA: 路 Aireak presioa egiten duela frogatu. 路 Beroak airea zabaltzen duela ikusi MATERIALA: lapikoa Litro eta erdiko ur botila 1 Puxika NOLA EGIN: Botilaren muturrean puxika kokatu. Ondoren lapikoa ur beroz bete eta botila lapiko barruan sartu. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Globoa puztu da eta botila erre ONDORIOA: Globoa piska bat puztu da. Botilaren barruko airea berotu da eta leku gehiago behar du. Beraz, aireak berotzean leku gehiago behar du.


AIREA 8. ESPERIENTZIA HELBURUA: 路 Aireak presioa egiten duela frogatu. 路 Beroak airea zabaltzen duela ikusi MATERIALA: plastikozko bi botila ontzi sakona ura NOLA EGIN? Ontzia eta botila urez bete.Botilari buelta azkar emanez uretan sartu. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Froga ezazu gauza bera zulodun botilarekin. Zer gertatu da? ONDORIOA: Zulo gabeko botilatik ez da ura atera . Zulodun botilatik ura atera da , zulotik airea sartu da eta urari bultza egin diolako.


AIREA 9. ESPERIENTZIA HELBURUA: Errekuntzarako airean dagoen oxigenoa behar dela frogatu. MATERIALA: bi kandela eta sua Beirazko eta tamaina ezberdineko bi ontzi NOLA EGIN: Kandelak piztu eta estali kandelak potoekin.

HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Pote txikikikoa itzaliko da . Handia piztuta geldituko da. ONDORIOA: Oxigenoa bukatzen denean kandela itzali egiten da,suak oxigenoa behar duelako. Potoen tamaina ezberdina denez kandelak ez dira baten itzaltzen.


AIREA 10.ESPERIENTZIA HELBURUA: Errekuntzarako airean dagoen oxigenoa behar dela frogatu. MATERIALA: Kandela Beirazko ontzia Sakontasuna duen platera edo ontzia Ura eta sua NOLA EGIN: Kandela platerean finko kokatu behar da bai argizariaren bidez edo plastilina erabiliz. Platera urez bete.Ondoren, kandela piztu eta ontziarekin estali. HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Ez da itzaliko. ONDORIOA: Potoaren barruan zegoen uraren maila igo da.Suak oxigenoa jan du eta oxigenoaren lekua urak okupatu du potearen barruan.


AIREA 11.ESPERIENTZIA HELBURUAK: • Errekuntzarako airean dagoen oxigenoa behar dela frogatu.. • CO2 – aren laguntzaz sua itzaltzen dela frogatu. MATERIALA: Kandela Prezipitatu-ontzia Ozpina Sodio bikarbonatoa Metxeroa Plastilina NOLA EGIN: Kandela prezipitatu-ontzian finko kokatu behar da bai argizariaren bidez edo plastilina erabiliz. Kandela piztu. Ozpina ontzian bota.Jarraian sodio bikarbonato ( 2 goilarakada).Arreta izan, kandela ez da ukitu behar! HIPOTESIAK FORMULATU: Sua itzaliko da. Zer gertatuko da? ONDORIOA: Sua itzali da. Ozpinak eta bikarbonatoak CO2 sorte dute, oxigenoa hartu dutelako. Suak oxigenoa behar du bizitzeko.


AIREA 12.ESPERIENTZIA HELBURUA: Erretako oxigenoak hutsunea uzten duela frogatu. MATERIALA: Erlenmeyer matrazea Kotoia Alkohola Metxeroa Arraultza egosia NOLA EGIN: Erlenemeyerren barruan sua emanda duen kotoi zatia sartu.Gero,erlenmeyer ,egosita dagoen arrautzaz estaliko dugu (ahoan jarriko dugu) HIPOTESIAK FORMULATU: Zer gertatuko da? Sua itzaliko da. ONDORIOA: Suak barruko oxigenoa jan du eta kanpoko aireari lekua utzi dio. Kanpoko aireak sartu nahi du eta arrautzari presioa egiten dio. Ondorioz, arrautza erlenmeyer matrazaren barruan sartu da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.