Arnas, zirkulazio eta iraitz aparatuak pdf

Page 1

ARNAS APARATUA FUNTZIOA Arnasa hartzea da bere funtzioa. Hau da, aireko oxigenoa (O 2)hartu odolera pasatzea eta odolak eramaten duen karbono dioxidoa (CO2)kanporatzea ORGANOAK

ARNASKETA Hiru zati ditu: Arnasa hartzea, gas elkartrukea eta arnasa botatzea. ARNASA HARTZEA: Oxigenoz beteriko airea hartu eta biriketara eramaten dugu. Airea sudurretik pasatzerakoan garbitu eta berotu egiten da, sudurreko iletxoek hauts eta beste partikula batzuk harrapatzen dituzte.


Jarraian faringea, laringea, trakea , bronkio eta bronkiolotatik barrena pasatzen da, albeoloetara ailegatu baino lehen. Arnasa hartzerakoan diafragma jaisten da, toraxen tamaina handitzen da, saihetsak altxatu eta ireki egiten dira eta birikak airez betetzen dira. GAS ELKARTRUKEA : Gasen elkartrukea kapilarrez inguraturik dauden birika albeoloetan gertatzen da. Albeoloak inguratzen dituzten kapilarretan gasen elkartrukea gertatzen da, oxigenoz kargatutako airea albeoloen horma finak zeharkatu eta odolak dituen globulu gorrietara pasatzen da, hauei esker gure gorputzeko zelula guztietara ailegatuko da. Une berean odolak zekarren karbono dioxidoa airera pasatzen da eta kanporatzen da bide berdina eginez. ARNASA BOTATZEA : Karbono dioxidoz beteriko airea kanporatzen dugu. Diafragma jaisten da, saihetsak jaisten dira toraxen bolumena txikitzen da eta birikak estutuz airea arnasbidetik ateratzen da. HIZTEGIA: Diafragma: biriken azpian aurkitzen den muskulua. Faringea: ahoa eta sudurra laringerekin lotzen duen hodia. Kapilarrak: zainak dira, oso meheak. Torax: gorputzaren goiko partea Globulo: odolean aurkitzen den zatia. Trakea: eraztun kartilaginosoz osaturiko hodia da. Birika: organo gorrixka eta harroa dena. Bronkioak: trakearen bukaeran dauden bi adartxo/hoditxoak


ZIRKULAZIO APARATUA Zirkulazio aparatuak hainbat funtzio edo eginkizun ditu:

1.- Mantenugaiak gorputz osora garraiatzen ditu.

2.- Oxigenoa zelula guztietara garraiatzen du.

3.- Hondakinak iraitz aparatura eramaten ditu.

4.- Karbono dioxidoa ( CO2) biriketara garraiatzen du.

ZIRKULAZIO APARATUAN PARTE HARTZEN DUTENAK

1.- Odola: ibilgailua da.

2.- Bihotza: motorra da.

3.- Odol-hodiak: bideak dira.


ODOLAREN OSAGAIAK

Odolak lau osagai ditu: plasma, globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak.

1.- PLASMA: odolaren gai likidoa da. Mantenugaiak organoetara eramaten ditu eta hondakinak iraitz-aparatura.

2.- GLOBULU GORRIAK: odolari bere kolorea ematen diote. Oxigenoa biriketatik organo guztietara eramaten dute eta karbono dioxidoa (CO2) biriketara itzultzen dute.

3.- GLOBULU ZURIAK: infekzioen aurka borrokatu eta gaixotasunetatik babesten gaituzte.

4.-. PLAKETAK: zauriak ixten laguntzen digute.


ODOL HODIAK

Hiru mota nagusi daude:

-

Arteriak= Odol garbia eramaten dute bihotzetik gorputzera.

Oxigeno asko eta karbono dioxido gutxi du. Kolore gorria du. Bihotzetik irteten diren hodiak dira.

-

Zainak edo benak= Odol zikina eramaten dute zeluletatik bihotzera.

Oxigeno gutxi du eta karbono dioxido asko du. Kolore urdin iluna du.Bihotzean sartzen diren hodiak dira.

-

Kapilarrak= Arteriak eta zainak lotzen dituzten hodi txiki-txikiak dira. Sare bat osatzen dute.


NON GARBITZEN DUGU ODOLA? Biriketan CO2 uzten du eta oxigenoa hartzen du. Iraitz aparatuan, giltzurrunetan hondakinak uzten ditu.

BIHOTZA Bihotza organo muskulatu bat da, bi biriken artean kokatuta dagoena. Bere funtzioa odola gorputzeko atal guztietara bideratzea da. Bi zatitan banatuta dago: ezkerrekoa eta eskuinekoa. Ezkerreko aldean biriketatik datorren odol garbia sartzen da eta organo guztietarantz ateratzen da. Eskuineko aldean gorputzeko organoetatik datorren odol zikina sartzen da eta biriketarantz ateratzen da garbitzeko. Alde bakoitza ere bi zatitan banatuta dago: goran aurikula eta behean bentrikuloa. Odola aurikulatik sartzen da eta bentrikulotik ateratzen da. Bihotzak bi mugimendu egiten ditu: sistolea eta diastolea. Diastolean bihotza erlaxatzen da eta odola goitik aurikuletara sartzen da.


Sistolean, bihotza uzkurtzen da eta odola bentrikuloetatik ateratzen

da.

BIHOTZAREN MUGIMENDUAK

Bihotza gorputz enborraren erdialdean, bi biriken artean kokatzen den muskulu indartsua da. Mugimendu propioa du, hala ere azkartu edo moteltzen dugu gure aktibitatearen arabera, adibidez korrika egin ondoren bere mugimendua azkartzen dugu eta erlajatu ondoren moteltzen dugu. Mugimendu hori, egia esan, BI PAUSOZ osatuta dago: Sistolea (uzkurtzean) eta diastole (zabaltzean) eta hauek estetoskopioaren bitartez entzun daitezke.


-

Odolak bi ibilbide egiten ditu:

+Zirkulazio nagusia. +Biriketako zirkulazioa.

+Zirkulazio nagusia

1-

Odola, ezkerreko bentrikuluko Aorta arteriatik atera eta gorputz osora doa.

2-

Elikagaiak eta oxigenoa ZELULETARA eramaten du.

3-

Gero hondakinak eta karbono dioxidoa hartzen du.

4-

Bihotzera bueltatzen da.

5-

Odola eskuineko aurikulatik zehar kaba zainetik sartzen da.

+Biriketako zirkulazioa.

1-

Odola eskuineko bentrikulutik, birika arteriatik ateratzen da, biriketara joateko.

2-

Biriketan oxigenoa hartzen du.

3-

Karbono dioxidoa botatzen du.

4-

Oxigenoarekin bihotzera bueltatzen da.

5-

Ezkerreko aurikulatik, birika zainetik sartzen da.



IRAZPEN APARATOA 1. IRAIZPEN APARATUAREN FUNTZIOA (IRAIZKETA) Odolean dagoen hondakin likidoa kanporatzeaz arduratzen da. Hondakin likidoa, gernua eta izerdi itxuran kanporatzen ditugu. 2. GERNU APARATUA


2.1GERNU APARATUAREN ATALAK •

GILTZURRUNAK: babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude, bakoitza bizkarrezurraren alde banatan.

URETERRAK: giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.

MASKURIA: organo honek poltsa itsura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.

URETRA: maskuritik kanpora doan hodia. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren puntaraino iritsi behar da eta.

2.1.

IRAIZPEN APARATUAREN FUNZIONAMENDUA

Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute, gernua edo pisa osatuz. Gernu hau, ureterretatik maskurira pasatzen da, bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean, pixagura izaten dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.

3. IZERDIA Izerdia larruazalean ditugun izerdi-guruinetan sortzen da. Hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira: esku, besape eta oinazpietan esaterako.


Izerdia larruazaleko poroetatik kanporatzen da. Urez eta gatzez osatua dago eta bere eginbeharra gorputzeko tenperatura mantentzea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.