962_GUAIXE_20250912

Page 1


Kolore eztanda

Palestina lehen pertsonan

Jasaten duten egoera kontatu du a ltsasun bizi den errefuxiatu palestinarrak / 2-4

Altsasuk B Serieko Masterseko final handia hartuko du. Finalistak, "oso gogotsu" / 16

SINADURAK

Lan mundurako sarbidea errazten eta kultur ondarea berreskuratzen ari da Iturraskarri / 9

Arpa sustatzeko ekimenak egiten ditu

Alicia Griffithsek, tartean kontzertua

Urritzolan / 23

Festa abiaraziko duen etxajua Mila Kolore elkarteak piztuko du eguerdian / 11-14

"Ezin duzue irudikatu ere egin bertan bizi duguna"

R. J. ErrEFUXiatU PalEstiNarra

Kontatuta ere Palestinan jasaten dutena ezin dela irudikatu ere azaldu du a ltsasun bizi den palestinarrak. Elkartasun mezuak iristen zaizkiela esan du

Erkuden Ruiz Barroso altsasU Palestina askatu! Genozidioa gelditu! lelopean manifestazioa deitu du bihar, irailak 13, Sakana Harrera Haranak, 19:00etan, Altsasuko Foru plazatik. Elkartearen bidez GUAIXE-k Altsasun bizi den R. J. errefuxiatu pales

tea erabaki du), Rabab Riden Sakanako Mankomunitateko itzultzailearen laguntzarekin. Nablus herrian bizi zen, Zisjordania iparraldean, Jerusalemdik 50 bat kilometrotara, eta sorterritik Sakanara iristeko Odisea bat bizi izan zuen. Itzultzea "he

tartean, emozioari eta malkoei eustea ezinezkoa izan da. Nolakoa da bizitza Palestinan? Oso txarra. Hesi asko daude, kartzela handi batean bizitzea bezala da. Betidanik izan da horrela, bizitza osoan. Gazan gertatzen ari denaren au

Eta 2023ko urriaren 7aren ondoren, nolakoa da egoera? Gauzak okertu dira. Nablus inguruko herrietatik hesituen dagoen herria da; sei sarreretatik itxita dago, eta hesi bakoitzean checkpoint-ak daude eta bertan soldadu israeldarrak daude. Lehen ere hesiak zeuden eta itxita zegoen, baina ez zeuden gelditzen zuten soldadurik. Baina horren ondoren soldaduak jarri zituzten eta soldaduek ez dute pasatzen uzten. Orduan, lanera joateko, esaterako, infernu bat da. Ordu edo ordu eta erdi baino gehiago egon zaitezke geldirik itxoiten. Gizonezkoei arropa kentzen diete eta barruko arroparekin uzten dituzte, eta erailtzen dituzte edo atxilotzen eta espetxeratzen dituzte. Familiarekin joaten badira ere hor bertan erailtzen dituzte. Jendeak Telegram bidez hitz egiten du, eta bertan soldaduak non dauden eta nolakoak diren, gaiztoagoak diren edo ez, aipatzen dute. Behin gelditzen dituztenean telefonoak kentzen dizkiete eta botatzen dituzte.

'Checkpoint'-ak edozer gauza egiteko pasa behar dira? Herri guztia itxita dago, toki guztietatik. Orduan, joaten zaren tokira joaten zarela, bertatik pasa behar zara. Kotxe ilara izugarriak izaten dira herri batetik bestera joan ahal izateko. Ordu erdi ingururo kotxe bat pasatzen da, eta kontatu dezaket duela bi gau mutiko batek larrialdi bat zuela eta ospitalera joan behar zela eta soldaduei esan zien larrialdi bat zuela eta ospitalera joan behar zela. Kotxetik jaitsiarazi zuten eta hor bertan erail zuten. Kotxeetan kamarak ezkutatu dituzte egoera hauek grabatzeko eta munduari erakusteko. Kotxean zaudenean ezin duzu deus ere esan; ezin duzu hitz

"BANEKIEN EGUNEN BATEAN EZ NINTZELA ETXERA ITZULIKO; SEME-ALABAK AGURTZEN NITUEN"

egin. Errespetuarekin isilik egon behar zara, eta zurekin joaten denarekin ere ezin duzu hitz egin. Bestela, zerbait esaten baduzu zure lagunarekin bada ere, esango dizute: "Guri buruz ari zara hizketan!", ateraraziko zaituzte eta une horretan bertan hiltzen zaituzte. Gazan gertatzen denaren berri iristen da?

Badago jendea Gazan familia duena, eta orduan zuzeneko eta zuzenean iristen da informazioa. Naziekin gertatu zena ez da ezer gaur egun Gazan geratzen ari denarekin alderatuz: bortxaketak, erailketak, jendea erditik kendu... Dena erailtzen ari dira: animaliak, haurrak, helduak... Den-dena. Genozidio bat da. Ez dute ezer uzten. Bideoak iristen zaizkigu, eta guk ezin dugu ezer egin. Gure herrian denek buruko gaixotasunak dituzte, psikologikoki gaizki daude bizitzen ari garenagatik, eta ezin dugu ezer egin. Gu ere gerra batean gaudelako; guk ere borrokak ditugulako. Kolonoak okerrenak dira; etortzen hasi zirenean ez ziren oso ausartak edo harroak, baina gauar egun etxeetara sartzen dira, bertan bizi direnak kanporatzen dituzte, eta ezin duzu ezer egin. Gerra batean gaude, nahiz eta ez gaituzten bonbardatzen. Ez bazaude juduen kontra borrokatzen, kolonoen kontra ari zara. Esaterako, kotxearekin joaten zarenean hobe duzu hesietatik gertu ez gelditzea, atentatu bat egiten ari zarela esango dutelako. Esaterako, neska bat Jerusalemera gas bonbona bat erostera joan zen bere haurrekin eta itzultzen ari zenean gas bonbonak su hartu zuen kotxean eta soldaduek haurrak jaitsi zituzten eta emakumea kotxean utzi zuten erretzen. Laugarren mailako erredurak izan zituen, eta ospitaletik espetxera sartu zuten hamabi urtez. Atentatu bat zela esan zioten, baina atentatu batera ez dituzu haurrak kotxean eramaten! Edozer gauza gertatzen dela, eta hamabost urtez desagertzen zara. Inork ez daki zuri buruz ezer ez. Asko kontatzen badugu

ere, ezin duzue irudikatu bertan bizi duguna. Jendea erretzen, bortxaketak, erailketak... Eta gertatzen ari dena beste toki gehiagotara zabalduko da. Momentu honetan kolonoak elkartzen ari dira. Gauez autobusak iristen dira eta herri txikietan uzten dituzte. Herritarrek ez dakite zer egiten ari diren; herritik bueltak ematen dituzte eta arabiar perfektu bat hitz egiten dute. Gauza oso itsusiak esaten dituzte, jendea probokatzeko. Egunero geroz eta herri gehiagotara iristen ari dira. Baina badakigu zertan ari diren: terrenoa ikertzen ari dira kolonizatu behar dutelako; jendea etxetatik aterako dute eta bertan haien etxeak egingo dituzte. Badakigu oso ongi zer ari diren egiten. Telegram erabiltzen dugu israeldarrek Whatsapp, Facebook eta abar kontrolatzen dutelako. Dena. Telegram izan ezik; oraindik ezin dute kontrolatu. Herri bakoitzak Telegram talde bat dauka eta bertan zer gertatzen ari den kontatzen dute. Egoera osooso gaizki dago; gauza asko konta ditzaket. Oraintxe bertan kolonoen beldur dira. Palestina-

ko toki politenak hartzen dituzte, eta guk ezin dugu ezer esan. Ezin dugu esan kolonoak hemen edo han daude, eta bestelako hitzak erabiltzen ditugu: txakurrak ez dakit non daude...

Zergatik erabaki zenuen etortzea? Ateratzea erabaki nuenerako, semea behin baino gehiagotan erailtzen saiatu ziren. Gizarte laguntzailea naiz, laguntza behar duen jendea laguntzen dut, eta zenbait emakume kotxe batean goaz eta toki askotatik mugitzen gara, hainbat herritatik. Urriaren 7tik aurrera gehiago gelditzen hasi ziren eta beldurra sartu zitzaidan. Oso gaizki tratatzen gaituzte: "Aurrera, zaborra! Jaitsi! Pasatu!" oihukatzen zuten. Kotxetik jaitsi eta bortxatuko gintuztela esaten ziguten. Probokazioak ziren, eta guk ezin genuen ezer esan. Zerbait esaten bagenuen, guk ez dugu ezer egin esateko bazen ere, erailtzeko aitzakia bat izan zitekeen. Soldaduek Hamasekoak ginela eta hilko gintuztela esaten ziguten. Iritsi zen momentu bat non pentsatu nuen egunen batean ez nintzela etxera itzuliko; lanera joaten nintzenean erailko nin-

dutela pentsatzen nuen. Lanean oso ongi irabazten nuen, baina azkenean nagusiari esan nion ez nuela dirurik nahi, ez nuela indemnizaziorik, baina lana utzi

naiz, eta beste bat han dago. Senarra kanpoan dago eta ez dut berarekin kontakturik. Ni arduratzen nintzen guztiaz, eta beste arrazoiren bat tarteko, ateratzea erabaki nuen. Ikusten nuelako hilko nintzela; etxetik ateratzen nintzen bakoitzean seme-alabak agurtzen nituen eta esaten nien ez banintzen itzultzen etxe honetara edo beste hartara jo behar zutela. Orduan, joatea erabaki nuen. Lanagatik askotan bidaiatu dut. Suitzan familia daukat, eta hasiera batean Jordaniara joan nintzen. Bertan arriskua atzean utzi genuela pentsatu nuen. Ondoren, Italiara joan nintzen eta Espainiako bisadoa hartu nuen. Suitzara joan nintzen eta hilabete egon nintzen bertan. Suitzan nengoela esan zidaten espainiar estatura joan behar nintzela bisadoa Espainiakoa zelako. Berdin zait. Herrialde seguru batean bada, berdin zait nora joan. Ez dut legea ezagutzen, eta bisadoa Espainiakoa hartu nuen, eta horrela heldu nintzen hona. Semeak duela gutxi esan zidan: "Baina gauez atera naiteke? Jendeak kaletik hitz egiten du?! Oihukatzen du, eta ez dago arazorik!". Harrituta dago hemen aurkitu duenarekin. Nolakoa izan da harrera? Oso-oso ona. Hasieran arrazismoa jasango genuelaren beldur ginen, baina jendeak oso ongi hartu gintuen. Irribarre egiten digute, eta seme-alabak eskolan hasi dira eta oso pozik gaude. Palestinan familia daukazu. Hiru seme-alabekin etorri naiz, eta han hemeretzi urteko beste seme bat daukat. Errusian medikuntza ikasten ari zen, eta bertako gerra hasi zenean, Internet moztu zuten eta abar, eta Txinara ikastera eramatea erabaki genuen. Baina paper guztiak egin behar zituen, eta Errusiatik

"EGUNERO

KOLONOAK IRISTEN DIRA, GAUEZ, AUTOBUSEZ; BADAKIGU ZERTAN ARI DIREN"

"HEMENGO

behar nuela. Nire seme-alabengatik utzi behar nuen. Ikusten nuelako edozein egunetan ez nintzela etxera itzuliko. Lau seme-alaba ditut, hirurekin etorri

JENDEAREN ELKARTASUNA IRISTEN ZAIE, ETA HORI ASKO DA"

Altsasun bizi den errefuxiatu palestinarra.
Elkartasun keinu asko izan dira Sakanan. ARTXIBOA

Jordaniara joan behar izan zen, eta bertatik herrira iristea asko kostatu zitzaion. 50 bat aldiz gelditu zuten eta arropa hainbatetan kenduarazi zioten, eta azkenean etxera iritsi zen. Bertatik atera nintzenean ez nuen exilioa eskatzeko intentzioarekin egin. Ihes egiten atera nintzen. Atera eta gero itzuli. Baina hemen gelditzea erabaki nuen. Semeari paper bat falta zaio, portaera onaren papera, eta hori lortzen duenean Txinara ikasten jarraitzera joango da. Hasiera batean gurekin ekarri nahi nuen, baina hemeretzi urte dituenez ezin izan dut. Amarekin bizi da, eta eraikin berdinean nire lau anai bizi dira. Anaiek bidaiatzea debekatuta dute; anai batek hiru tiro ditu, beste batek bi...

Nola bizi duzu hemendik bertan gertatzen dena?

Oso haserre nago. Oso. Amarekin hitz egiten dudanean nire buruarekin haserretzen naiz. Amari

esaten diot bertan egotea gustatuko litzaidakeela; bertan egon eta haiekin hil.

ELKARTASUNA

Nola ikusten duzu Palestinaren aldeko elkartasuna?

Elkartasun handia dago hemen. Manifestazioak, elkarretaratzeak, diru laguntzak eman... Zer gehiago egin daiteke?

Kalera ateratzea eta manifestazio hauek egitea zerbait oso-oso handia da guretako. Amarekin hitz egiten dudanean esaten dit hemengo jendearen elkartasuna iristen zaie, badakite hemengo jendea laguntzen ari dela; bada-

kite Palestinan gertatzen ari denaren berri duzuela. Haiek heriotza geldo bat izaten ari dira. Baina badakite hemengo jendearen elkartasuna dutela. Iristen zaie, eta hori asko da. Jakitea kanpoko jendea haiekin dagoela asko da.

Gobernuen txanda da orain.

Eta guk badakigu ere herritarrak saiatzen ari zaretela hori ere aldatzen; gobernuak mugitzeko ahaleginak egiten ari zaretela. Badakigu.

Palestinara itzuliko zara?

Ez dut uste. Baina nork daki. Heriotzara itzultzea izango litzake.

ast EKO a

Adimen artifiziala

Azkenaldian gero eta gehiago dira adimen artifizialari buruz agertzen diren berriak.

Askotan, bitxikeria txiki baten moduan. Agian zuei ere pasa zaizue: lagun edo hurbileko batekin egotea kafea hartzen, eta bat-batean kontatzea oso ezaguna den adimen artifizialeko txat bati galdetu diola zenbat galtzerdi-pare eraman behar dituen bidaia batera. Barre egiten duzue, lehen horrelakoak lagun bati edo gurasoei galdetzen zenietelako...

Aurreko adibideak xelebrekeria bat irudi lezake, baina zer gerta daiteke galdetzen duena ez bada edonor, herrialde bateko agintari goren bat baizik, eta galdera gobernu-erabaki baten ingurukoa bada, “bigarren iritzi” baten gisa? Ba gertatzen ari da, gaur egun, Suedian.

Sare sozialak badituzue, seguru ikusi dituzuela adimen artifizial bidez sorturiko irudirik. Ezagun baten irudi bat, “anime” estiloan egina, adibidez. Oso polita, dibertigarria. Baina horren atzean badago beste errealitate bat: hainbat artistaren lana “eskuratzen” ari da… baimenik gabe. Nork bermatuko dizkie artistei haien obra eta irudien inguruko babesa? Non geldituko da artista horien babesa dena irensten duen munstro horren aurrean?

ARE KEZKAGARRIAGOA DA GERO ETA HANDIAGOA DELA ADIMEN

ARTIFIZIALEKO

TRESNAK GURE

OSASUN MENTALA

KUDEATZEKO

ERABILTZEKO JOERA

Are kezkagarriagoa da gero eta handiagoa dela adimen artifizialeko tresnak gure osasun mentala kudeatzeko erabiltzeko joera. 2025. urtean lehen aldiz, horrelako tresnen erabilera nagusia terapia egitekoa izan da. Osasun arloko hainbat aditu hasi dira ohartarazten: hala jokatzeak arrisku handiak sor ditzake. Besteak beste azpimarratu dute horrelako tresnek, egungo garapen-fasean behintzat, joera dutela erabiltzaileei arrazoia emateko, eta entzun nahi duten horren alde egiteko. Ikusi da autolesionatzeko joerak dituzten gazte batzuen kasuan jokaera horiek gauzatzen lagundu dietela halako tresnek.

Luze pentsatzeko kontua da (baina agian hobe txat horietako bati galdetu gabe)

H ara ZE r D i EN

Herri zaintzaileak

ETXARRIKO GIZARTE ZERBITZUAK

Bilatzen ez den bakardadea, are gehiago adina aurrera joan ahala, errealitate gero eta kezkagarriagoa da. Hau ere landa eremuan antzematen da. Herri askotan biztanleen zahartze tasa oso handia da eta gelditu gabe doa aurrera, jende gazte asko hirietara joaten baitira oraindik lan bila edo beste bizimodu baten bila.

Etxeak hustutzen dira eta horrekin betiko babes sareak ahuldu egiten dira eta pertsona heldu asko beraiek aukeratu ez duten bakardadean murgilduta gelditzen dira.

Eta ez da bakarrik ondorio emozionala: bilatzen ez den bakardadeak, eta luze jotzen badu, osasun mentalean eta fisikoan eragin zuzena dauka: bihotza eta zirkulazioko gaixotasunak areagotzeko arriskua, depresioan erortzekoa edota narriadura

OBJEK ti BO ti K

Hitzez hitz, sarea erori da

Internet edo argindar sarea erori dela entzuten dugunean datu edo aginte zentroetan izan daitezkeen arazoetan pentsatzen dugu. Bada, oraingoan ez da hori kasua. Ihabarren sareari eusten dioten bi zutabe "atseden hartzen" daramate udaren zati handi bat. Izanen da inor haiek zutitzeko gai?

kognitiboa lehenago pairatzea. Baina datuetatik haratago zerbait sakonagoa dago: ahaztuta, baztertuta sentitzearen sentsazioa.

Bizitza aurrera doala, gizartea aurrera doala baina norbera bakarrik dagoela eta bertan gelditzen dela.

Honen aurrean zaintzaren eredua birplanteatzea da gelditzen den bidea. Ez da nahikoa konponketa indibiduala edo asistentzialarekin.

Komunitateak foku desberdina eman beharko luke non pertsona helduek daukaten balorea mahai gainean jartzen den.

Horretan zaintza kolektiboaren bidea: biztanleen arteko sareak sortu edo indartu, kasuen arabera; ideiak elkar trukatzeko lekuak edo espazioak sustatu; belaunaldien arteko ekimenak burutu.

Horrek guztiak herrietan zahartze aktiboa bultzatzen duen politika publikoak behar ditu eta horien barruan garraioa erabiltzeko erraztasunak jarri, osasun arloa eskura izan, eta teknologian eta kulturan pertsona helduak kontuan hartu ere bai.

Hori guztia kontuan hartuta, Sakanako udal gehienek eta gizarte zerbitzuetako hiru mankomunitateek bultzatutako Teknoadineko programan sartuta gaude. Programa hau aitzindaria da Nafarroan, eta bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonei begira dago. Teknikariak pertsona horiengana jotzen ari dira, eta jasotzen ari diren informazioarekin herriz herri zenbait ekintza burutu dituzte eta programatzen ari dira. Sakana, zaintzen duten herriak.

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Maider Perkaz Urdiain maider@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores

Kolaboratzailea: Xabier Lopez de Asteasu Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200 www.guaixe.eus

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

LAGUNTZAILEAK

SAKANERRIA

Ur sarea berritzeko lanak martxa onean

Festen ondoren beste ur mozketa bat eginen dela aurreratu du a ltsasuko Udalak

altsasU

Ameztiko ur biltegitik San Joan kaleraino ur sarea berritzeko lanak lastailaren 9rako despedituta egon behar dute. Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, "sare zaharraren ondoan hodi berria dago eta, dagoeneko, biltegiaren eta Txunkaiko biribilgunearen arteko zatia martxan dago. Sare zaharretik berrira pasatzeko egin zen agorrilaren 28ko ur mozketa. Orain biribilgunetik San Joan kalera arteko hodia martxan jarri behar da. Horretarako beste ur mozketa orokor bat egin behar da". Hori festen ondoren izanen dela azaldu du alkateak.

Udalak, bestalde, hainbat lan eginen ditu. Batetik, Zelandi eskolako ate nagusia aldatuko du aurki. Horretarako, 12.000 euro bideratu ditu. Eskolan bertan pedagogia parkea diseinatzeko eta jartzeko kontratua emateko deialdia egin du. Heldu den apirilerako jarrita beharko luke. Aldamenean dagoen Zelandi frontoiko sabaia konpontzeko lanak hasita daude. Horietara udalak 53.870 euro (BEZik gabe) bideratu ditu. Alkateak gaineratu duenez, Egubera, Lapurbide, San Pedroko Bidea eta Beheko Benta kaleetan argiteria publikoko puntu berriak jarriko dira. Udalak 24.6622 euro (BEZik gabe) jarriko ditu horretarako. Bestetik, Ondarria industrialdeko zoladura konpontzeko lanak despeditu dira. Lau urtetan egindako lanetan industrialde guztiko asfaltoa eta espaloiak berritu dira. Aurten A kaleko ezkerreko espaloia eta B kalean 870 m2-tan asfaltoa konpondu eta espaloiak berritu ditu. Bide batez espaloietan erreserbako kanalizazio linea jarri da, sareak zabaldu ahal izateko. Lanak egin dituen Xcava Obras y Servicios SM enpresa Mendizabalazpi eta Gurdilatz bideak asfaltatzen aritu da.

Industria biziberritzeko plana abiadura hartzen

Zenbait enpresa itxi ondoren, s akanako eragileak eta foru administrazioak industria biziberritzeko plana egiten hasi ziren. 2026rako indarrean nahi dute. Oporren ondoren diagnosirako datu bilketak bulkada jasoko du

saKaNa

Nafarroako Gobernua Sakanako Mankomunitatearekin, Sakanako Garapen Agentziarekin (SGA) eta Sakanako Enpresen Elkartea lan mahaia sortu zuten apirilean. Haren helburua da ibarreko industria biziberritzeko plan bat egitea, ekonomia, enpresa eta gizarte garapena bulkatzeko. Horretarako, lehenik eta behin, industriaren egungo egoera aztertzen ari dira: industria egitura, gaitasuna, baliabideak eta erronkak. SGAko koordinatzaile Iker Manterola Matxainek azaldu duenez, "kaleratuak izan diren langileetako batzuk dagoeneko lana opatu dute. Baina Sunsundeguiren itxierarena prozesu luzea izan zenez, oporren ondoren beste batzuk izena emanen ote duten begira gaude, benetako errealitatea zein den zehatz jakiteko".

Diagnosiak bi mailatan lan egiteko aukera emanen die. Alde batetik, epe motzera kaleratutako pertsonen akonpainamendua egiteko, prestakuntza eta bestelakoak zehazteko. Bestetik, epe ertain-luzera begirakoa. Sakanako eragileen diagnosi sakonak industriaren inguruko eragile guztiak lerrokatzeko tresna litzatekeela azaldu du Manterolak. "Enpresak kanpotik erakarri

behar baditugu, Sakanan zein ezagutza dagoen eta zein produkzio mota dagoen kontuan izan beharko dugu. Hau da, ibarreko enpresen osagarri izan daitezkeen eta beraien ezagutza indartu eta balioa emanen lioketen enpresak komeniko lirateke". Horretaz aparte, "Sakanako enpresek beraien zein lerro sakondu edo gara dezaketen aztertuko da".

Agerraldia

Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko

eta Nafarroako Gobernuko hainbat zuzendaritza nagusi daude: merkataritza eta kontsumoa, digitalizazioaren eta hezkuntza zerbitzua, toki administrazioa eta despoblazioa eta analisi eta prospekzio bulegoa.

Batzordean izan zen Mikel Irujo Amezaga kontseilaria hilaren 5ean. PPk eskatutako agerraldia izan zen, Sunsundeguiren kudeaketaren inguruan argibideak emateko. Irujo Sakana berrindustrializatzeko helburuz sortutako lan mahaiaz aritu zen. Azaldu zuenez, mahaian aipatu ibarreko eragileez aparte, Nafar Lansareren Altsasuko enplegu agentzia, Sakana Lanbide Heziketa Institutua, CEIN (ekintzailetzaren arduradun), Nasuvinsa, Sodena (finantziazioa), Invest In Navarra (inbertsioak erakartzea)

Irujok azaldu zuenez, "Nafar Lansareren bidez Sunsundeguik langabezian utzi zituzten pertsonen egoeraz arduratzen ari da. Nasuvinsa Etxarrengo industrialdeko udalez gaindiko plan sektoriala eta Altsasuko Isphordingen lantegi zaharreko lursaila eta Kapitansoro garatzeko lan eginen du. Sodenak eta Invest In Navarrak finantziazioan eta inbertsioak erakartzen lan eginen dute". Irujok esan zuenez, "industria suspertzeko planak funtsezko sektoreak eta hazteko aukerak aztertuko ditu. Horretarako honako alderdietan estrategia ardatzak eta jarduera ildoak zehaztuko dira: tokiko industria bulkatzeko neurri espezifikoak garatzea, ikerketa eta garapenerako laguntza, tokiko talentuarendako prestakuntza eta trebakuntza, azpiegitura egokia (industria parkeak, konektibitatea…), sustapen jarduerak industria inbertsioak hartzeko gune erakargarri gisa aurkezteko eta Sunsundeguiko langileak birkokatzeko prozesua".

Aipatu enpresaren inguruan, kontseilariak argitu zuen Sunsundeguiren hornitzaile ziren enpresen azterketa ere egiten ari direla. Haietako batzuetan Irujo egon da, edo arduradunekin bildu da. "Egin ahal diren jarduerak Sakanako industria suspertzeko planean sartuko ditugu. Plana 2026tik aurrera indarrean jarriko da. Helburua da industria suspertzeko prozesu bat martxan jartzea". Sakanako eragileekin batera ari direla esan zuen.

Aitor Larraza Carrera eta Mikel Irujo Amezaga bilera baterako bidean. ARTXIBOA

Otsaportillo, memoria bizirik

Urbasako lezean frankismoak errepresaliatuak izan zirenak gogoratu zituzten. Belaunaldi berriei gertatutakoa transmititzea eskatu zuten. "Oroimenaren sugarra bizirik mantentzea, mundu hobeago baten alde borrokatu zirenak ohoratzea da. Era berean, haien ilusioek eta ametsek gure oraina eta etorkizuna argitzen jarrai dezatela ziurtatzeko modua da".

Arartekoak Hezkuntzari: aztertu premiak

s akanako Herri Eskolek Nafarroako a rartekoari kexa aurkeztu zioten "hezkuntza publikoaren aldeko apustu irmorik ez dagoelako". Premia bereziko ikasleendako egitura espezifikorik ez dagoelako eta 0-3 urte gelen eskaintza eskasagatik

saKaNa

Nafarroako Arartekoak Hezkuntza Departamentuari iradoki dio sakon azter ditzala Sakanako hezkuntza-arretaren beharrak. Horretarako hezkuntza zikloak aintzat hartu ditzala iradoki dio, eta, bereziki, hezkuntza premia berezia duten ikasleen kasuak. Arartekoak departamentuari iradoki dio azterketa horren arabera beharrezkoak diren neurriak planifikatu eta ezartzeko, beharrezkoak diren arrazoizko egokitzapenak eginda, ahal den heinean ahalbidetu dadin interesdunak bizi diren landa eremuetako aukeratutako ikastetxeetan (landa-eskoletan) eskolaratzea jasotzen jarraitu dezaten. Sakanako Herri Eskolen izenean hamar irakasle Arartekoari kexa aurkeztu zioten maiatzean. Hiru eskaera egin zizkioten. Aurrena "Hezkuntza Departamentuak finantzatutako Hezkuntza premia bereziko egitura espezifiko publikoak Sakanako ikastetxe publikoetan kokatzea, eta ez itunpeko ikastetxeetan: ezinbestekoa baita publikoa den zerbitzu hau eskola publikoan kokatua egotea". Hurrena, ibarreko ikastetxe gehienak landa eskolak direla kontuan hartuta, ikastetxe handietarako ezarritako ratioak betetzea ezinezkoa zaienez, ratio horiek modu proportzionalean egokitzea eta etapa berekoak izateko baldintza kentzea eskatu zuten. Eta, atzena, "gure herrietan 0-3 haur eskola publikoak irekitzea, edota etorkizun hurbilean hori ezinezkoa den kasuetan, bestelako irtenbideak ematea". Horretarako dauden eskola publikoak baliatzea eskatu zioten, hala "ibarreko sistema publikoaren hezkuntza eskaintza hobetzea bermatuz".

Arrazoiak

Eskoletako ordezkariek Arartekoari jakinarazi zioten, eskatu arren, ibarreko landa eskola

AZTERKETA EGINDA, BEHARREZKOAK DIREN

NEURRIAK PLANIFIKATU

ETA EZARTZEKO IRADOKI DIO

publikoetan Hezkuntza Bereziko egitura espezifikorik ez zegoela. Bakarrik Altsasuko Zelandi eskola publikoan. Irakasleak kexu ziren ezarritako baldintzak herri txikietan betetzea "ia ezinezkoa" zelako. Ondorioz premia bereziak dituzten hainbat ikasle itunpeko ikastetxeetan bukatzen dutela gaztigatu dute, haietan halako egiturak dituztelako. Horren ondorioak dira, besteak beste, "hezkuntza sistema publiko, ekitatibo eta inklusibo baten aldeko apustua egin zuten familien erabakia ez errespetatzea, zerbitzua ez izateagatik landa eskola publikoen irudia kaltetzea eta ikasleak ikastetxez aldatzeak eragiten dituenak".

Departamentuak Etxarri Aranazko eta Urdiaingo eskoletako 2 urteko gelak itxiko zituela jakinarazi zuen udaberrian. Aurrenak segitzen du, atzenak ez.

Itxierak jakinarazteko moduengatik kexua berretsi ondoren, salatu zutenez, "gure landa eskola publikoaren hezkuntza eskaintza egoera zaurgarrian geratzen da. Izan ere, ondoko herrian 2 urteko gela eta garraio eta jantoki zerbitzuak eskaintzen dituzten ikastetxe kontzertatua baimendua dagoenez gero, itxierak eskola publikoari matrikula galera ekarriko dio".

Hezkuntza arduradunek argudiatu zutenez, "premia bereziko nahikoa ikaslerik ez dago". 0-3 urteko plazen eskaintzari dagokionez, departamentuak, doako plaza publikoen eskaintza handitzen joateko konpromisoa azaldu zuen. Azaldu zuenez, araudian egindako aldaketarekin "Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleendako doako plaza publikoen eskaintza zabalagoa eta malguagoa izango da, batez ere landa-eskoletan". Horren arabera 0 eta 3 urteko haurrak hartzen dituen gelako ratioa 12koa da, 2 eta 3 urtekoena 14koa eta 2 urtetik gorakoenak 12. Etxarriko gelaren erregularizazioa aipatzen du erantzunean. Baina Urdiaingoaren itxieraren aipamenik ez du egiten.

Etxarri Aranatz eta Urdiaingo 2 urteko gelen itxierak salatzeko egindako bilkura.

"Lana eginda hobetze sentsazioa izaten dute"

EKIÑE RAMOS ZUBIRIA irUrtZUNGO GiZartE ZErBitZUEtaKO GiZartE HEZitZailEa i turraskarri proiektuaren bidez lan mundurako prestatzen dituzte gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak eta kultur ondarea berreskuratzen dute

Alfredo Alvaro Igoa irUrtZUN Hemeretzi urte bete ditu aurten

Iturraskarri proiektuak. Irurtzun aldeko gizarte zerbitzuen babestutako gizarte enpleguko programaren zati bat da. "Prestakuntza izaerako lana" eskaintzen die gizarte bazterketa arriskuan egon daitezkeen pertsonei zuzenduta dago programa. Bere arduradunak, Ekiñe Ramos Zubiriak, haren izaera "sozial eta inklusiboa" azpimarratu ditu.

54 herritan aritzen dira Iturraskarrikoak: Larraun, Lekunberri,

Itza, Imotz, Betelu eta Sakanan Arakil eta Arruazu artean. Iturraskarriko parte hartzaileek zein profil dute?

Sistematik kanpo gelditzen diren horiendako da. Gehienak emakumezkoak dira. Beraien egoera pertsonalengatik, orokorrean, langabezian denbora asko daramate eta, aukerarik izan ez dutenez, lan normalizatuetan aritzeko ohiturarik ez dute. Edo beraien egoerak ez die lanpostu horiek eskuratzeko aukerarik eman.

margotze lanak, teilatuak konpondu eta bestelako lanak egiten dituzte. Proiektua maiatzean hasten da eta sei hileko iraupena du, eta batzuetan ezinezkoa da sareko bide guztiak garbitzea. Zenbat daude Iturraskarrin?

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren araberakoa da hori. Aurten sei pertsona ari dira, lau gizonezko eta bi emakumezko. Iturraskarriko langileekin batera laneko begiralea dago, Juanjo. Babestutako gizarte enpleguaren barruan udalek beste kontratazio batzuk egiten dituzte, esaterako, herrietan garbiketa lanak eta bestelakoak egiteko. Horretan hiru emakumezko ari dira. Nolakoa da haien egun bat?

Sei orduko lanaldia dute. Bajeran dute goizeko hitzordua. Egun horretako lanean erabiliko dituzten tresnak furgonetan sartu eta harekin dagokien herrira joaten dira lanera. Batzuetan sasiak garbitzeko makinarekin ematen dute egun guztia. Lan oso gogorra da: lan egiteko ohitura falta, eltxo pila, ezparak, bero handia, maldak, makinaren karga... Lana eginda hobetze sentsazioa izaten dute. Lana egiteko gai izan denez, autoestimuan eragina du. Tarteka terapia lanak deitzen ditugunak tartekatzen dizkiegu, esaterako; garbitokia margotu, teilatua lixatu, jolas parkeko zabuak konpondu... Hasieran eta akaberan argazkiak egiten ditugu, eta haiek begiratze hutsarekin egindako lana eskertzen da. Fisikoagoa den lana lasaiagoak direnekin uztartzen saiatzen gara. Bukatzean aldaketarik sumatzen zaie parte hartzaileei?

Helburua pertsonak lan normalizatuetara bideratzea da. Batzuek

lortzen dute, beste batzuendako zailagoa da. Iturraskarri proiektua bukatuta ere, pertsona horiekin lanketan segitzen dugu. Baina ordurako martxa hartuta dute. Esan ohi denez, "bidean zaudenean gauzak gertatzen dira. Bidean ez zaudenean ez dira gauzak gertatzen". Gizarte hezitzaile gisa pertsona horien akonpainamendua egiten dut. Lan arloaz aparte, pertsonaren beste eremu batzuk ere badaude: emozioak, familia, osasuna... Lanean ongi egoteko arlo horiek ere landu behar dira. Horretarako bete ahal diren helburuak jartzen ditugu. Programan dauden bitartean ere haiekin bilerak izaten ditugu. Nafar Lansarerekin harremanik baduzue?

Hiru arlo ditu Iturraskarrik: lan arloa, akonpainamendua eta prestakuntza. Proiektuak iraun bitartean pertsonak trebatzen ditugu. Aurten, esaterako: nominak ulertzea; mugikorraren bidez nola bilatu lana; autoestimua eta asertibitatearen lanketa eta gatazken kudeaketarako emozioen autoerregulazioa... Trebakuntza garaian Nafar Lansarerekin harremana dugu, baita proiektua bukatzean ere. Nola antolatzen zarete?

Nola barneratzen dituzte lan ohitura horiek?

54 herrietan langileek bi helburu dituzte. Batetik, eskualdeko bidexkak, bide sare guztia, irekita mantentzea. Horretarako, sasi garbiketak egiten dituzte makinekin, dauden zubitxoen mantentze lanak egin eta halakoak. Bestetik, bide edo herri horietan opatzen dugun kultur ondareko elementuak berreskuratzen dituzte, esaterako: garbitokiak, iturriak, ferratokiak, galtzin labeak, elur zuloak... Halakoetan

"ITURRASKARRI PROIEKTUA BUKATUTA ERE, PERTSONA HORIEKIN LANKETAN SEGITZEN DU"

Udal eta kontzejuei haien beharrak edo desirak zein diren galdetzen hasten gara martxo aldera. Udal bakoitzarekin bilera egin eta lanen zerrenda osatzen goaz. Jakitun dira muga bat dagoela. Azpimarratzen diet proiektuak kutsu soziala duela. Ulerkorrak dira. Gu, ahal den neurrian, eskaerei erantzuna ematen saiatzen gara. Nola finantzatzen da proiektua? Populazioaren arabera udal bakoitzak Iturraskarriri urtero diru kopuru bat ematen dio. Kontuan izan behar da lanak egiteko materiala behar dela. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du. Eta gobernuak ematen duenaren %40 Europar Batasunak emandakoa da. Sakanan zer lan egin dira? Esaterako, Izurdiagako aterpea txukundu, Egiarretako eta Ekaiko garbitokiak txukundu, Satrustegiko txondorrari teilatua jarri, garbitokia eta hilerria txukundu, Irañetan ferratokia, Uharten bi iturri berreskuratu ziren, jolas parkeak txukundu, Arakilgo oinezkoendako bide sarea... Iturraskarriren bidez zabaldu diren bide horiek ezagutzera animatzen zaituztet.

Langileak bide bazterrak garbitzen. UTZITAKOA

KO la BO ra Z i O a

XABIER LOPEZ DE ASTEASU

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Duela aste batzuk ez dugu hegazti hauen kanturik herrietan entzuten, izan ere, Afrikarako bidea hartu zuten abuztuan zehar. Txori azkar hauek, beraz, migratzaileak dira eta maiatza akabera inguruan iristen dira gure latitudeetara. Askok, enarekin nahasten dituzte baina gure gaurko protagonista espezie desberdina da, sorbeltza, hain zuzen ere.

Sorbeltz arruntek balezta formako silueta dute, buztan motza eta hego oso luze eta estuak. Muturreko aerodinamikara moldatutako gorputza dute.

Talde honetako intsektiboroen artean enarak dira gure herrietara lehenak iristen, ondoren enara azpizuriak agertzen dira. Azkenik, uda ate joka dugunean sorbeltzak iristen dira eta herriak bere txirriin, txirriiin moduko kantuekin apaintzen dituzte.

Lehen aipatu bezala, intsektuz osatutako dieta dute, airean eta hegaldi akrobatikoei esker harrapatzen dituzten

zomorroak hain zuzen ere. Gure auzoetan izan dezakegun intsektizida ekologikoena sorbeltz kolonia bat izan daiteke. Ikerketek diotenez, sorbeltzek milaka eltxo jan ahal dituzte egun batean (5.000-20.000)

eskuragarritasunaren arabera. Aireko bizitzarako muturreko adaptazioak dituen espeziea da. Bizi-ziklo osoa airean egiteko gai dira, hori bai, kabia lurrean egin behar dute. Airean kopulatzeko ahalmena dute, harrigarria ezta?

Hegaztien lokalizazioa ematen duten jarraipen dispositiboek airean ere lo egiten dutela erakutsi dute. Lo unihemisferikoa deritzon estrategia erabiltzen dute airean atseden hartzeko. Hau da, txoriaren zerebroaren hemisferio batek lo egiten duen bitartean bestea alertan mantentzen da. Atseden hauek altuera oso handitan egiten dituzte (2000-3000 m), han airea egonkorragoa delako eta predatzaile gutxiago aurki ditzaketelako. Ikerketa hauek, sorbeltzak 10 hilabetez lurrean posatu gabe egon daitezkeela erakutsi dute.

Aralarko aingeruaren irudiak Ergoienako hiru herriak iraileko bigarren asteburuan bisitatzen ditu. Hori dela eta Ergoienako Udalaren ohitura zen udalbatzako zinegotziak, hiru kontzejuetako presidenteak, bake epailea eta apaizak bazkaltzera gonbidatzea. 2000. urtean udalak ergoendar guztiei zabaldu zien gonbidapena eta Unanun egin zen bazkarian 80 pertsona elkartu ziren. Giro ederra sortu zen eta errepikatzeko asmoarekin gelditu ziren.

Jatorrian harkaiztietan kumatzen zen espeziea da, egun, sorbeltza gehienak eraikuntzetan ugaltzen dira. Normalean teilatuetan sortzen diren zirrikituetan kabia jartzen dute. Aurten Sakana egosi duen bero olatuak espezie honengan eragin latza izan du. Izan ere, txitak kabietan kiskali beharrean handik jauzi egitea erabaki zuten. Oraindik hegan egin ezin zuten txita ugari jaso ziren eta eskuz elikatu behar izan ziren. Ilundaingo Basafauna Berreskuratzeko Zentroan ehundaka txita jaso ziren. Bat-bateko hegazti sarrera honen ondorioz, lanez lepo egon ziren, horregatik etxean sorbeltzak eskuz elikatzeko eta hazteko ardura hartu nuen. Bi astetan aurretik izoztutako kilkerrez eta pazientziaz hornitu ginen eta

txita bat aurrera atera genuen. “Genuen” diot alabek ere lan honetan lagundu nindutelako. Egunak pasata txita elikatzeko trebezia lortu zuten eta zaintza ardura partekatu genuen. Sorbeltzak indarra lortu zuenean Dantzaleku futbol zelaira igo eta han askatu genuen. Lehenengo saiakeran kale egin zuen, bigarrenean berriz Urdiainerako bidea hartu zuen.

Dirudienez, txori hauek jaiotzetik migraziorako sena piztuta daukate. Hau da, gizakiok elikatu eta hazi ditugun sorbeltz txitak negua pasatzen duten lekuetara bidaiatzeko ahalmena dute. Bere espezieko kideekin bidaiarako elkartzen saiatuko dira, noski, baina milaka kilometroko bidaia arriskutsua egiteko prest daude gure eskuetatik jauzi bezain laster. Ikerketek diotenez, sorbeltzek egunez

eguzkia erreferentzia gisa bidaiatzen dute. Hortaz, haien lokalizazio mapa astro honen arabera eraikitzen dute. Gauez berriz, izarren konstelazioen errotazioa erabiltzen dute espazioan kokatzeko. Bestalde, eremu magnetikoak erabiltzen dituztela erakutsi dute azken ikerketek. Honek, iparrorratzaren lanaren parekoa egiten die lainotutako egun eta gauetan. Honetarako errezeptoreak begi edo mokoan izan dezaketela uste da. Honetaz aparte, paisaiak eta elementu geografikoak (mendiak, labarrak…) memorizatzeko gaitasuna dute. Makinaria guzti hau gutxi iruditu bazaizue, atmosferako gai kimikoak usaintzeko gaitasuna dutela badakigu. Hau da, usaimenaren bidez mapak sortzeko gaitasuna dute.

Hurrengo urtean bueltan izango dira. Guk askatutakoa ere?

DUE la 25 U rt E...
Estreinako Ergoienako Eguna
DANIEL GARCIA MINARENA

FESTAK

IRURTZUN

IRAILAK 12 ostirala HIRIBERRIKO TXITERAN

19:00 Ardo dastaketa Beatriz Etayorekin: ardo bat dastatzen ikasteko ikastaroa eta elaborazio desberdinak dituzten ardoen dastaketa.

IRAILAK 14 igandea AZOKA IRURTZUNEN

10:00-14:30 Azoka. Abereen gunea: ardiak, behiak, behorrak, txerriak eta Oiloak. Azoka gardena: gazta, esnekiak, ogia, ardoa, barazkiak eta abar. Artisautza.

Gazta dastaketa eta herri txapelketa.

Erakusketak, musika, talogileak, jokoak...

11:00 Zaldi ferraketa Aitor Chaparrorekin, frontoi atzean. 15:00 Herri bazkaria, bertako produktuekin egina, Pikuxarren. 18:30 Arakil eta Irurtzun arteko herri kirol desafioa eta gazteen herri jolasak; emakume harrijasotzaileen erakustaldia bertsolariekin girotua, Foru plazan.

ALTSASU

FESTAK

IRAILAK 12 ostirala

10:30 2024ko Kintari harrera, zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean. 11:00 Peñen hamaiketakoa txarangarekin, Altsasuko Peñak-ek

antolatuta, Gure Etxean. 11:30 Altsasuko 2025eko festetako kartel lehiaketa sari banaketa, udaletxean.

12:00 Festen eztanda, Altsasuko Txistulari, gaita jotzaile, erraldoi eta peñekin, udaletxearen aurrean.

12:30 Sakana Kantu ‘25, Foru plazan.

13:00 Elkartasun brindisa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan. Denak etxera! elkartasun brindisa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

13:30 Altsasuko Erraldoi eta buruhandiak plazara iristea.

15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

16:30-20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñakek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:30 Jokoak txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean. 18:00 Bonba bat naiz familiarteko antzerkia Bego Larrañagarekin, Zumalakarregi plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30-21:30 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.

20:00 Peñen Jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.

20:00-01:00 Berdintasun Zerbitzuaren informazio gunea, Gure Etxearen kanpoaldean.

21:00-23:00 Bokatada, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.

21:15 Peñen iritsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara.

IRURTZUN Bertako Ganadu Azoka ospatuko dute, igandean. ARTXIBOA

Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Gautxori Elektrotxaranga, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznatik.

22:30 Fardones taldearen kontzertua, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.

23:00 Dupla taldearen kontzertua, Iortia zabalgunean.

24:00-03:00 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.

24:00 Fresa Morango, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

01:00-04:00 DJ Las Maris, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

IRAILAK 13 larunbata

JAI BATZORDEAREN AJOLABAIKO EGUNA

09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

10:30-13:30 Txirrindularitza Eskolarteko proba Burunda Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zumalakarregi plazan.

11:00 Haize Berriak bandarekin kalejira.

Ajolabaiko hamaiketakoa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

12:00 Matraka Culinary Center familiarteko antzerkia, Zumalakarregi plazan.

Auzatea Amandrea elkarteak eskainia, Foru plazan.

Sakana Kantuz ‘25 Altsasu Taberna Ibiltariak lagunduta, Foru plazatik.

13:00 Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak banda, Foru plazan.

14:30 Palestinaren aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, labaderon. Kantu Herri Bazkaria, Taberna Ibiltariarekin.

16:30-20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñakek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:00 Pilota profesionala: LEPMko Masters Caixabank txapelketako finala, B seriea, ASPEk antolatuta, Burunda pilotalekuan.

18:00 Orritz taldeko pertsonaia mitologikoekin kalejira, Foru plazatik.

Tekno jaialdia, Jai Batzordeak antolatuta: Txen, Korena, Raze eta

Apao, Jai Batzordearen karpan.

19:00 Palestina askatu, genozidioa Stop! Manifestazioa, Sakana Harrera Haranak deituta, Foru plazatik.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

20:00-21:30 Bizardunak taldearen kontzertua.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Spartak Dementziala, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

23:30-03:30 Diskofesta, Foru plazan.

00:30-02:30 Peñen igoera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazaraino.

01:00 Kontzertua, Jai Batzordeak antolatuta: Broken Pick eta The Church Back Boys, gaztetxean. 01:00 2000 Gaua, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

IRAILAK 14 igandea JAI BATZORDEAREN KUADRILLEN EGUNA

09:30 Dianak Burundar txistulariekin. 10:00-13:00 XCVI Altsasu Txirrindularitza Lasterketa, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta.

10:30 Udalbatzaren irteera

Otadiako Santo Kristo ermitara Altsasuko Txistulariek lagunduta, udaletxetik.

12:00 Auzatea La Encina Kultur Elkarteak eskainia, Foru plazan. Azken errepikea eta zortzikoa Altsasuko Txistulariak lagunduta, Foru plazan.

Harrijasotzaile ikuskizuna, Jai Batzordeak antolatuta, Gure Etxean.

12:30 Bermut Musikatua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

13:00 Kontzertua: Trasteando taldea, Foru plazan.

14:30 Kuadrillen Eguneko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

16:30-20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñakek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

17:30 Kuadrillen Olinpiadak, Jai Batzordeak antolatuta.

18:00 Play Back Txapelketa eta Txokolate jana Kukuerreka Elkarteak eskainia, Baratzekobide plazan. 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30-21:30 Demode taldearen kontzertua, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.

22:00 Edu Zardoya, Herri Txokoak

ek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa. 23:00 Kontzertuak, Jai Batzordeak antolatuta: Ajou eta Los Tirris, gaztetxean.

23:30-02:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

23:00 Azken Proba Sorpresa Berezia, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

23:30 Txapela Brava taldearen kontzertua, Foru plazan.

01:00 A.M. Hours Djak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

IRAILAK 15 astelehena JAI BATZORDEAREN PEÑEN EGUNA

09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

11:30-14:30 Txiki parka eta Txu Txu Trena, Iortia zabalgunean.

12:00 Auzatea Beti Jaten elkarteak eskainia, Foru plazan. Herriko nagusiei omenaldia, abardia jarriko zaie etxean, Altsasuko gaiteroek girotua. Abentura parkea, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.

12:30 Bermut musikatua, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

13:00 Eguerdiko kontzertua: Pan con Chile taldea, Foru plazan. Errigorako pintxo dastaketa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

14:30 Nagusien omenezko bazkaria, Iortia kultur gunean. Ondoren, Fidelekin dantzaldia.

15:00 Makarroi jatea, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazan.

16:00-19:00 Txiki Parka eta Txu Txu Trena, Iortia zabalgunean. 16:30-20:00 Peñen kafea eta elkartepoteoa, Altsasuko Peñak-

00:30 Herriko Djak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

IRAILAK 16 asteartea 09:30 Dianak Altsasuko Gaiteroekin.

12:00 Apar festa, Zumalakarregi plazan.

Auzatea Zubeztia Elkarteak eskainia, Foru plazan. Jauziak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan. 13:00 Eguerdiko kontzertua: Los Habituales taldea, Foru plazan. 14:30 Erorien bazkaria, Jai Bazordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan. Oharra: JB-k mahaiak eta hornidura jarriko ditu. 16:30-19:00 Kafea, merienda eta elektrotxaranga, Altsasuko Peñakek antolatuta, Foru plazan.

18:00 Modernoak Zirika Zirkus konpainiaren zirku ikuskizuna, Zumalakarregi plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan. 19:30-21:30 Puro Relajo, Foru plazan.

20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino.

21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa. 22:45 Festen agurra, azken petardo sorta eta su artifizialen ikuskizuna, udaletxe aurrean.

00:00 Peñen kalejira, Jai Batzordeak antolatuta.

01:00 Mikro irekia, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.

ALTSASU Gaur, irailak 12, 12:00etan, hasiko dira Altsasuko festak. ARTXIBOA

"Poza eta kolorea eman nahi diegu festei"

LEIRE VILARIÑO ETA IRANTZU GONZALEZ Mila KOlOrEKO BOlUNtariOaK a ltsasuko festei hasiera emanen dion etxajua Mila Kolore elkartekoek piztuko dute gaur eguerdian

Alfredo Alvaro Igoa altsasU

Aitortza hori merezi dutela uste du Geroa Baik, gonbidapena egin dien udal taldeak: "erreferentziazko elkartea da Altsasun eta Sakanan, dibertsitate funtzionala duten pertsonak integratzeko eta pertsona horien eta haien familien zoriontasuna bilatzeko".

Zer sentitu zenuten festei hasiera eman behar zeniotela jakiterakoan?

Irantzu. Albistea nire urtebetetze egunean jaso nuen. Mila Kolorek festen hasierako txupinazoa piztea opari oso handia da. Gu familia handi bat gara. Luze daramagu elkarrekin, kuadrilla gara. Dena ospatzen dugu festetan. Festak abiaraztea izugarri garrantzitsua izanen da elkartearendako. Oso pozik gaude. Zergatik eman dizuete ardura hori?

Leire. Saiatzen gara denon arteko berdintasunera iristera. Denon artean gu eta herria bat egitea. Herrietako ekitaldietan parte hartzen saiatzen gara. Esaterako, festetako herri bazkarira urte batzuk joaten daramagu. Uste dut pixka bat horregatik ere badela. Elkartearendako festen hasierako txupinazoa piztea bulkada bat izan daiteke. Taldekide mordoa zarete, nola erabaki duzue zeinek izan presentzia?

I. Aurrekoan udaletxean egon ginen eta balkoi guztietan zenbat

sartzen garen zenbatu genuen. Goiko balkoi guztietan egoten utziko digute. Eta zozketa bidez erabakiko dugu. Elkartean boluntarioak gaude, baina dibertsitate funtzionala duten pertsonak izanen dira protagonistak. Hogei pasa dira, baina batzuk lanean edo kanpoan daude. Hamabost bat egonen gara. Beharbada bizpahiru hitz egiten eta suziria pizten egonen dira. Eta gainontzekoak ondoan izanen dira. Baina guztiek izanen dute beraien momentua. Saiatuko gara behintzat.

Zer mezu zabaldu nahi duzue?

I. Guztiak pertsona garela. Guretako kuadrilla bat da. Festak poztasunarekin eta kolorearekin piztu nahi ditugu. Festetarako zein asmo?

L. Urtero herri bazkarian izaten gara eta, ondoren, plazako dantzaldian egoten gara. Dantza egitea asko gustatzen zaie. Zer da Mila Kolore?

I. Kuadrilla bat da. Funtzio dibertsitatea duten Sakanako pertsonen elkartea da. Boluntarioak beraiekin elkartzen gara haiek beraien lagunekin egon daitezen.

Pote bat hartzeko, herrietako festetara joateko, mendira paseatzera... Guztioi gustatzen zaigu lagunekin egotea, eta kuadrilla bat garelako elkartzen gara. Eta senideek zer rol dute?

L. Parte hartzen dute. Esate baterako, nire anaia kuadrillakoa da eta ni ere parte naiz. Alde batetik, beragatik. Baina denak tartean sartzen dira, gara, eta zerbait egiten dugu: norabait joan, kuadrillarekin egon, elkartu... Edozer gauza. Baina denon artean lortzen dugu. Zer lan egiten duzue?

L. Normalean, asteburu bat bai bestea ez elkartzen gara. Eguraldiaren arabera jarduera bat edo bestea egiten dugu. Gainera, urtero irteera batzuk egiten ditugu. Baina beraiendako garrantzitsuena elkartzea da. Horrekin nahikoa dute.

Zein irteera dira?

L. Lezaungo Basabe edo Olloko Gure Sustraiak baserri eskoletan Olentzero ospatzen saiatzen gara. Han bazkaltzen dugu eta beraiek Olentzerori gutuna ematen diote. Maiatz bukaeran Basaberen asteburu pasa egiten dugu. Azkenik, Goldaratzen ostegunetik igandera egoten gara agorrilaren akaberan. Hori gure kurtso hasiera da.

I. Azkena haien oporrak dira. Hainbat espazio eta kultur jardueratan ikusi izan zaituztegu.

L. Dibertsitatea gizarteratzen saiatzen gara, kuadrilla gizartearen parte dela erakutsi nahi dugu. Aurten futbol talde batean ere badaude. Leku, arlo guztietan gaude. Dantza egitea asko gustatzen zaie. Beti galdetzen dute noiz igoko diren berriz eszenara. Joateko desiotan egoten dira?

I. Bai. Gurasoek ez diete bezperara arte esaten, bestela ez dute lorik egiten.

L. Intentsitate handiko egunak dira, baina oso gustura pasatzen dute. Hasiera batean guztiak oso urduri, oso gogotsu egoten dira. Ondoren lasaitzen dira eta lasai-lasai gelditzen dira. Ikasturte honetan plangintza bera dugu. Zer premia ditu elkarteak?

I. Boluntario gehiago behar ditugu, oso gutxi baitaude. Jendea probatzera animatzen dugu. Oso ondo pasatzen dugu, asko ikasten dugu guztion artean.

L. Boluntario izateko interesa duenak milakoloreasociacion@ gmail.com edo milakoloreelkartea@gmail.com posta elektronikoko helbideetara idatzi dezake. Edo Instagrameko mila.kolore profilaren bidez harremanetan jarri daiteke.

Etxajua botatzeko eguna bertan da, protagonistek zer diote?

I. Oso-oso urduri daude. Balkoietan non jarri, etxajuari sua zeinek emanen dion, zer esanen duten pentsatzen ari dira. Oso-oso pozik daude. Eguna iristeko desiratzen daude. Sorpresa batzuk prestatu ditugu. Nik uste kolorez beteko dugula.

"GUZTIOI GUSTATZEN ZAIGU LAGUNEKIN EGOTEA. KUADRILLA BAT GARELAKO ELKARTZEN GARA"

Mila Koloreko kuadrilla egindako irteera batean. UTZITAKOA

Ajolabaikoen peñak 40 urte bete ditu

Peñak '40 urtez altsasu ajolabaitzen' leloa aukeratu du bere lau hamarkadetako ibilbidea ospatzeko. ator berdeko peñakideek larunbatean izanen dute urteurren ospakizun handia

A.A.I. altsasU

Ezaxola, arduragabea, ganoragabea. Horixe da ajolabaiko bat. Altsasuar kuadrilla bat. Sortu behar zuten peñarendako izena behar eta makina bat proposamen esan zituzten. Baina kuadrillako batek esan zuen izen haiek guztiek ez zutela ez hanka ez buru. Beste batek erantzun zion: "ez izan ajolabaikoa". Azken hitz hori gustatu eta peñaren izentzat hartu zuten.

Altsasuko Gazteak peña "krisian, erdi hilda" zegoen 80ko hamarkadaren erdialdean. Haren baitan sortu zen Ajolabaiko peñaren ernamuina, 1984an, 20 eta 25 urte artean zituzten 40 bat gazteren artean.

Beste kuadrilla batzuengana jo zuten peña berria sortzeko babes eske, eta batzuek baiezkoa eman zieten. Jendea lotzeko kuota jartzen hasi ziren eta hala egin zieten aurre haien aurreneko festei, 1985ekoei. 115 bat gaztek osatu zuten Ajolabaiko peña. Kideen laurden bat edo emakumezkoak ziren. Lokal propiorik ez zutenez, taberna batean elkartzen ziren. Hasierako urteetan kide kopuruak gora egin zuen. 1990an 80 kide eta 25 haurrek osatzen zuten peña. Hamar urte geroago 50 bat kide zituen, 100 bat 2005ean.

Ator berdea dute peñakideek. Josefa Mendiluzeren dendako katalogoa begiratuz aukeratu zuten, eta bera izan zen peñakideei oihala eman ziena. Izanen dira oraindik kideen artean hasiera hartako atorrak izanen dituztenak. Larunbatean harro luzituko dituzte ziurrenik. Beste peñetako kideak izanak ziren ajolabaikoak, baina haietan opatzen ez zituzten kezkak ase nahi zituzten. Haien asmoetako bat zen peñaren jarduna ez mugatzea festetara, baizik eta urte guztian lan egitea eta aisialdia

baikokoen Incansables txaranga izan zen. Haren Erokerian diskoan (1992, Elkar) agertzen da peñaren himnoa, diskoa zabaltzen.

Ekarpenak Ajolabaikoen eskutik zenbait berritasun iritsi ziren. Esaterako, dianaren aurretik kideei salda eskaintzen hasi zen 1987an. Hasieran batean Amnistiaren Aldeko Batzordearen barrakan izanen zen, eta ondoren gaztetxean. 07:30ean zen. Inoiz txokolatea ere eskaini zuten. Gerora peñen artean banatu zuten salda egiteko ardura eta festa egun bakoitzean peña bat arduratzen zen. Hurrengo urtean, 1988an, Ajolabaikoren baitan haurren atala sortu zuen eta haiek ere beraien pankarta egin zuten. Ordura arte peñako helduek urtero beraien pankarta egin eta festetan txarangaren doinura dantzatzen zuten.

sente egon. Batzordea otsailean hasten zen festak prestatzen. Haren bidez herri kirol jaialdiak, kultur asteak, txapela jaurtiketa txapelketa, txistor janak, herri bazkariak, ginkanak, peñen eguna, garagardo azoka... 16:30ean taberna batean kafea, kopa eta purua hartzera batu eta kalejiran ibiltzen ziren herrian barna. 20:00etan Zumalakarregi plazatik Foru plazara arteko jaitsiera. Ohitura aldaketekin peñetan izen emandakoen kopurua asko jaitsi zen, eta 1995ean peñek jaitsierak bertan behera uztea erabaki zuten, jendeak batzarretan parte hartu eta ekarpenak egiteko kontzientzia har zezan. Kideen kopuruan gorabeherak izaten segitu zuten peñek.

eta kultur arloko jarduerak eskaintzea. Hala, ihoteetan zerbait antolatzen hasi ziren, Korrikan parte hartzen, peñaren mus txapelketa antolatu zuten, festen aurretik haurrendako haur jolasak... Halakoak antolatzeaz zortzi-hamar lagunez osatutako batzorde "malgu" bat zegoen. Gainera, kide batzuek ardura jakin batzuk hartuak zituzten haiendako, esaterako, mus txapelketa edo haurrendako jolasak antolatzea.

Txarangarik gabe peña bat ez da ezer festetan. Urtetan Ajola-

Udalak festetarako emandako dirulaguntza ematen zien peñei. Aparte, kide bakoitzak hilero bere peñari kuota bat ordaintzen zion. 1987an 300 pezeta (1,8 euro) ziren, eta festak zirela eta beste 500 pezeta (3 euro) jarri behar izaten zituzten. Festetako goizetan peñek txarangarekin kalejira egiten zuten, dianak. Hasieran 08:00etan, 09:00etan ondoren. Joaten ez zirenek isuna ordaindu behar izaten zuten eta hura ere bazen diru iturri bat. Peñen festetako gastu handiena txarangara kontratatzea zen. Hasiera batean peña bakoitzak berea hartzen zuen, baina azkenean peña guztiak bakarrarekin ibiltzen ziren. Bat egiteak Peñen Batzordea sortu zuen, gerora Altsasuko Peñak izena hartuko zuena. Horrek peñen izenak difuminatzea ekarri zuen, nahiz eta haien atorrak festetan pre -

Ospakizuna Urteurrena ospatzeko hitzordua larunbatean jarri dute. Kamisetak egin dituzte. Egitaraua Foru plazan 11:30ean hasiko da, hamaiketakoarekin. Eztanda txarangaren doinura herrian barna ibiliko dira. 240 pertsonak eman dute izena peñakoen bazkarirako. Ez dute aukera baztertuko, eta bilduta daudela, omenaldia eginen dute. Ajolabaiko onen modura horren ordua zehaztu gabe dago, baina kafea eta kopa tokatzen denean izan daiteke. Bestalde, denak bilduta daudela baliatuko dute bazkaldu ondoren talde argazkia egiteko. Mahaitik altxatzen direnean kalejirari ekinen diote. Jakina, jaitsieran parte hartuko dute.

ASMOETAKO BAT ZEN PEÑAREN JARDUNA EZ MUGATZEA FESTETARA, BAIZIK ETA URTE GUZTIAN LAN EGITEA

Ajolabaikoak peñaren aurreneko talde argazkia. ARTXIBOA

Maider Betelu Ganboa saKaNa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan ikasturte berriko xehetasunak lotzen ari da Amaia Gerrikagoitia Uriarte kirol teknikaria. Lehen ekitaldi garrantzitsua Sakanako Bizikleta Eguna du. Irailaren 21ean 31. Sakanako Bizikleta Eguna izango da. Bai, dagoeneko jendea izena animatzen hasi da. Mank-eko Kirol Zerbitzuan (683 343 854, kirolak@ sakana-mank.eus), Sakanako ikastetxeetan, kiroldegietan eta beste eman daiteke izena. Irailaren 15a da azken eguna. Zergatik da derrigorrezkoa izena ematea?

Batetik, partaideek autobus zerbitzua erabiliko duten jakin eta azpiegitura antolatzeko. Bestetik, eta garrantzitsuena, asegurua egiteko. Ekimenean parte hartzen duten pertsona guztien asegurua egin beharra dugu. Sakanako Bizikleta Egunean aritzeko asmoa duenak eman dezala izena. Aurten Irurtzundik aterako da martxa, Altsasuraino (39 km).

9:00etan aterako gara Irurtzundik, eta 13:00ak aldera Altsasura iristea espero dugu. Bide erdian, 11:00ak aldera, gosaltzera geratuko gara, Lakuntzan. Aurten Sakana gurutzatuko duen bizikletendako bidea egiten ari dira. Sakanako Bizikleta Eguna bertatik pasako da?

Ez, oraindik lanak guztiz bukatu ez direlako. Aurten bukatuko dira, eta bide ederra izango da benetan. Dagokion mustutzearen ondoren hasiko gara ibilbidea erabiltzen.

Sakanako Bizikleta Eguna egun polita izaten da, familian eta lagunartean aritzeko egokia. 10 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta txikiagoek arduradun baten zaintzapean egon beharko dute. Hala da. Barranka Txirrindularitza Taldekoek prestatzen dute ibilbidea eta martxa oso ongi zainduko dute, beti bezala. Aurten Lakuntzako Aralar klubari dagokio ibilbidea irekitzea, autoarekin. Urtero txandaka egiten dute Burunda klubarekin. Ibilbidea ixten Aitor Mendoza joango da. Eta baita autobusa, bizikletak eramateko kamioia eta anbulantzia ere. Eskerrak guztiei. Zorionez, ez da aparteko arazorik gertatzen.

Ez, ondo zainduta joaten gara. Bakoitza adi ibiliz gero, eta bizikleta txukun ekarrita, ez du ezer gertatu beharrik.

"Sakanako Bizikleta Eguna da ikasturteko lehen ekitaldia"

AMAIA GERRIKAGOITIA URIARTE saKaNaKO MaNKOMUNitatEKO KirOl tEKNiKaria ikasturte hasieran "nahiko saltsa" izaten dela dio Gerrikagoitiak. antolatutako ekimen guztietara animatu ditu sakandarrak, "kirola egin eta aktibo" izan daitezen

Bizikleta Egunera bizikleta ongi begiratua eraman beharra dago. Bai, ezinbestekoa da. Mekanikaria beti gurekin etortzen da, baina momentuan gertatutakoak konpontzeko bakarrik. Sakandarrak anima daitezela, egun polita izaten delako, Sakanako txoko ederretatik pasatuz gozatu dezakeguna.

Ikasturte berriaren atarian gauden honetan, Kirol Zerbitzuan ohiko programazioarekin jarraituko duzue? Egutegia betea dugu. Irailaren 28an mendi bizikleta ibilaldia antolatu dugu Fitero aldera, Alhama ibaiaren bide berdea ezagutzeko (49 km). Izena ematea zabalik dago. Aurretik, irailaren 19an Emakumeendako Atletismo

Eskola hasiko da.

Ia konturatu gabe, eskolak hamalau urte beteko ditu, Dantzalekun. Bai, harrera ona du. Urtero 15-20 partaide inguru izaten ditu. Aurten bi talde egongo dira. Maiatzaren 29ra arte, ostiralero, 17:00etan hobekuntza taldea trebatuko da, eta 18:00etan hastapeneko taldea. Izena ematea zabalik dago (60 euro).

Sakanako Aizkora eta Harri Jasotze Eskolek martxan segiko dute?

"HERRIETAKO PASEO TALDEETAKOAK POZIK DAUDE. HOBETO DAUDELA NABARITZEN DUTE"

Bai. Aizkora eskolak harrera bikaina du, urtero tokiak betetzen dira, eta aurrerago egingo dugu deialdia. Sakanako Harri Jasotze Eskola ekimen jarraitua da. Aurten Sakanako Harri Jasotze Eskolak sekulako booma bizi du. Gora egin du, modu ikusgarrian. Kuadrilla handi bat elkartu da, eta emakume asko animatu dira. Giro ona dute, gogotsu daude eta hainbat plazatara aurkezten ari dira. Harriez gain, ingude altxatzea, txingak eta aukera desberdinak landu nahi dituzte, eskola zabaldu. Gauza berriak egiteko gogoz daude. Urte askotan eskola hauen aldeko apustua egin dugu, eta taldeak sendotzen direla ikustea pozgarria izaten da. Bestelako ikastaroak prest dituzue. Irailaren 23an emakumeendako indar tailerraren ikastaroa dugu Arbizuko kiroldegian, 18:00etatik 20:00etara. Gero eta ikerketa gehiagok adierazten dute zein garrantzitsua den indarra lantzea adin guztietan. Bestalde, fibromialgia eta halako gaitzak arintzeko ikastaroa antolatuko dugu, gaitasun desberdinak dituztenendako soinketa egokitua eta igeriketa ikastaroa... Ikasturte hasiera nahikoa saltsa izaten da. Kirol Orientazio Zerbitzua, martxan. Irailaren 15etik aurrera martxan jarriko dira herrietako soinketa eta paseo taldeak, Dani Echavarriren esku. Aurten Irañetan taldea sortuko da. Zerbitzuan Osasun Etxeekin eta hainbat talderekin koordinatzen gara ariketa fisikoaren onurak sustatzeko. Zerbitzuko erabiltzaileak oso gustura joaten dira ariketa fisikoa egitera. Beraien eguneroko bizitzan hobeto daudela nabaritzen dute, bai fisikoki, eta baita gogotsu ere, energia aldetik. Jendearekin egoteak ere poza ematen die. Alderdi askotatik datozkie onurak.

Bi urtetik behin Sakanako kirolari onenak izendatzen dituzue. Aurten dagokizue.

Orain proposamenak jasotzeko tartea da. Edozeinek, bere ustez kirol saria jasotzea merezi duen hautagaien bat proposatu dezake, azaroaren 24a baino lehen. Proposamenak egitera animatzen ditut sakandarrak: talde onena, euskara bulkatzen duen taldea, kirolari onenak... Irurtzunen izango da sari ematea. Kirol agenda beteta dago. Bai, eta guztietara animatzeko deia egiten diet sakandarrei. Kirola egin, eta aktibo izan!

Amaia Gerrikagoitia Uriarte kirol teknikaria. UTZITAKOA

Altsasuko finalera ilusioz eta aitzakiarik gabe

PILOTA Burunda pilotalekua prest dago larunbatean B serieko CaixaBank Mastersa hartzeko. ligaxkan partidarik galdu ez duten Dariok eta Eskirozek bere bertsiorik onena eman nahi duten P. Etxeberria eta Morgaetxebarria izango dituzte aurkari final estuan

Maider Betelu Ganboa altsasU Burunda frontoia pilotazaleen jopuntuan dago asteburuan, Nafarroa Arenarekin batera. Izan ere, bi pilotaleku nafarretan erabakiko da CaixaBank Mastersa. Iruñekoan A Serieko finalerdiak eta finala jokatuko dira, eta Altsasukoan B Serieko final handia, larunbatean 17:30ean hasiko den jaialdian.

Zelai Berrin, belar artifiziala

FUTBOLA Zelai Berri belar artifizialeko zelaia izango da. Lakuntzarrek hala erabaki dute, baiezko 273 botorekin, kontrako 25ekin, hiru boto txurirekin eta baliogabetutako bi bozekin. Lanak emateko deialdia egin du udalak. Bestalde, Altsasu preferente maila berrian mustuko da. Larunbatean, 16:30ean Mendi izango du aurkari Mendigorrian.

Asteazkenean B Serieko finaleko pilotak aukeratu zituzten finalistek, Dario Gomezek eta Josu Eskirozek, batetik, eta Peio Etxeberriak eta Aimar Morgaetxebarriak, bestetik.

Etxeberria, gogotsu Peio Etxeberria B Seriean aritu da, katedraren zati handi baten harridurarako. "Denok nahi dugu

dut, eta larunbatean hemen ilusio handiarekin egongo gara". Altsasuko pilotalekuak estrañoak egiten dituela jakina da. "Frontoirik arraroena da. Ez da noblea, Labrit bezalakoa, bertan beti berdin ateratzen baita pilota. Altsasukoak Labriten neurri berberak izango ditu, baina oso ezberdina da. Hori laurendako da; beraz, ez dago aitzakiarik". Final zaila aurreikusten du. "Beldurrarekin etorriko gara. Beraiek ez dute partidarik galdu; Dariok sekulako uda darama, eta Josuk partida asko eta ongi jokatu ditu. Final zaila dugu aurretik, baina partida batera edozeinek irabaz dezake. Morgak eta biok ondo konpondu beharko dugu elkar, eta beraiek baino akats gutxiago egin, kontuan hartuta berez ez dituztela asko egiten. Hor egongo da partida". Arerioek hautatutako pilota bat ez zuen gustuko izan. "Erremontekoa dirudi, zazpian eman eta errebotera joaten dela ikusi da. Larunbatean asko joaten dela hobeki ikusiko da. Gainontzeko pilotez ez dago ezer esaterik".

Etxeberriak euren pilota bat asko ateratzen dela esandakoaren aurrean, ez zaio horrenbesterako iruditzen. "Uste dut pilotak ez direla soberakoak. Aukeraketa egunean pilotek sebo asko izaten dute eta horrekin asko irteten dira, baina gero lau tantotan gastatzen dira. Pilotekin ez dagoela aitzakirik uste dut". Final handirako gogotsu dago Eskiroz. "Familikoak eta lagunak Altsasura etortzekoak dira. Bertako festak direnez, giro ona egongo dela uste dut. Bertako jende asko ezagutzen dugu, pilota jarraitzaileak, beti frontoira hurbiltzen den jendea. Uste dut final erakargarria dutela aurretik. Giro ona eta polita izatea espero dut. Dariorekin sekula jokatua nintzen, eta finala irabaztea txapelketa biribiltzea litzateke. Ea ospatzerik dugun".

Zabaleta, finala helburu

lehen mailan jokatu, baina B Seriean arituko nintzela esan zidatenean argi izan nuen bigarren mailan nire onena ematen saiatu beharra nuela. Hasiera zaila izan genuen, lehen bi jardunaldietan ezin izan nuelako jokatu eta hirugarrena galdu genuelako, baina hortik aurrera ez dugu partidarik galdu. Aimar momentu onean dagoela uste

3x3 Ziordian, Markelen alde

SASKIBALOIA l arunbatean 3x3 Ziordia s askibaloi t xapelketa eta Jaurtiketa l ehiaketa jokatu zen, gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmona haurraren alde. 400 euro inguru lortu ziren.

Eskiroz, txapelketa biribiltzera Dariok eta Eskirozek sekulako txapelketa egin dute orain arte. Partida guztiak irabazita iritsi dira finalera, baina argi dute finala beste kontu bat dela. "Finalek beti xarma berezia izaten dute. Nahiz eta orain arte guretako txapelketa perfektua izan den, larunbatean Altsasun zerotik hasiko gara. Ea txapelketa biribiltzerik dugun" azaldu du Eskirozek. Altsasuko frontoiaren ezaugarri bereziez, ez du aitzakiarik jarri. "Egia da ez gaudela hemen jokatzera ohituta. Frontoi berezia da, baina laurendako berdina da, eta, beraz, ez dago aitzakiarik".

A Seriean, Jakak eta Zabaletak Altuna eta Imaz dituzte aurkari gaur Nafarroa Arenan jokatuko den lehen finalerdian. Azken jardunaldian Altuna eta Imaz erraz gailendu zitzaizkien, baina buelta emateko itxaropena dute. Pilotak "onak" direla nabarmendu du Etxarrengo atzelariak, eta Altuna deseroso jartzen ahalegindu beharra dutela. Igandeko final handirako txartela lortzeko, “Altunak ahalik eta gutxien jokatzea lortu beharra dugu, behartuta aritzea”. Ea lortzen duten.

Asteazkenean egin zuten pilota aukeraketa Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Altsasu Txirrindularitza Probako helmugaratzea, esprintean. ARTXIBOA

Iker Gomezek jaioterriko lasterketan egon nahi du

TXIRRINDULARITZA i gandeko XCV i t xirrindulari Proba mitikorako osatuko dela uste du altsasuarrak

Altsasu Kirol Elkarteak (AKE) antolatuta, igandean afizionatuen mailako XCVI. Txirrindula Proba jokatuko da. Sakanan afizionatuen mailan jokatzen den lasterketa bakarra izateaz gain, proba mitikoa da, 96. edizioa baitu. Felix Mazkiaranek elite eta 23 urtez azpikoendako lasterketa gorabeheratsua diseinatu du (140,86 km). Altsasutik 10:00etan abiatuta, Zegamako bidegurutzera joko dute txirrindulariek, eta ondoren zazpi aldiz igoko dute Altamira. Helmugaratzea 13:40ak alderako aurreikusten da.

Iker Gomez, Mundialetara Aurten afizionatuetan debutatu duen Iker Gomezek (Finisher) herriko proban egon nahi du, berarendako oso berezia delako, baina aurreko astean, Kern Pharma taldeko stagiaire-a zela, erorikoa izan zuen Britainiako Tourrean. Ordutik osatzen dago, baina entrenatzera atera da, eta badirudi Altsasuko irteeran egongo dela, sentsazioak onak izan baitira.

Altsasuarrak badu zer ospatu, Kigalin (Ruanda) jokatuko diren Munduko Txapelketetarako hautatu baitute, selekziorako.

Txirrindularitzari aitortza

TXIRRINDULARITZA Ziordiak herriko txirrindulariak eta teknikariak omendu nahi izan zituen festetan. Horrela, Gorka Izagirre txirrindulari ohiak, Jorge Azanza txirrindulari ohi eta egungo Euskaltel Euskadiko zuzendariak eta Tavira taldeko Ailetz Lasa txirrindulariaren anaia Unaik piztu zuten festen hasierako suziria.

Ergoienako Biraren txanda, Lizarragara

ATLETISMOA i railaren 20an X i X. Ergoienako Bira jokatuko da l izarragan, 8,5 km-ko lasterketa gorabeheratsua. i railaren 21ean a ltsasuk hartuko du lekukoa, i V. Josefina a rregi Klinikako a lzheimerraren i V. Martxa Herrikoiarekin

M.B.G. liZarraGa / altsasU

Ikasturtea hasi eta berehala dator Ergoienako urteroko hitzordua: Ergoienako Bira. Bailarako herriei bizia emateko antolatutako probak aurten hemeretzigarren edizioa du, eta Lizarragak hartu dio lekukoa Dorraori. Betiko moduan, lasterketa Ergoienako Udalak antolatzen du, bailarako hiru kontzejuekin eta bestelako laguntzaileekin. Lasterketa Sakanako Koparako puntuagarria da.

Ibilbideari dagokionez, Ergoienan izaki, lasterketa gogorra eta gorabeheratsua izango da. Irailaren 20an, Lizarragatik aterako dira korrikalariak, 10:00etan. Dorraora eta Unanura joko dute lehenengo, atzera ere Dorraotik eta Unanutik pasa eta Lizarragako helmugara heltzeko (8,5 km). Nagusien aurretik, haurren lasterketa izango da.

Aurretiazko izena ematea zabalik dago Rockthesport webgunean. Bestela, egunean bertan

Ergoienako Bira iaz Dorraon izan zen.

eman daiteke izena, proba hasi baino ordu bat lehenago. Joan zen urtean helduen proban 39 korrikalari lehiatu ziren, eta haurren mailan 24 haur. Lizarragan parte hartze horri heldu nahi diote.

Josefina Arregi Martxa

Irailaren 21ean Alzheimerraren

Nazioarteko Eguna da eta data berezi horretan Josefina Arregi Klinikako Alzheimerraren IV. Martxa herrikoia antolatu da Altsasun, 10:00etatik aurrera. Oinezko martxak bi ibilbide izango ditu: 4 km-koa eta 8 kmkoa. Biak ordu berean aterako dira klinikatik, eta Iortia plazan despedituko dira. Bertan denetariko jarduerak antolatuko dituzte, 12:30ak arte: haurrendako puzgarriak, errealitate birtualeko betaurrekoak eta bestelakoak, gazteek adinekoen mugak esperimentatu ahal izateko. Horretaz gain, jarduera fisikoko saioak izango dira. Jakina, auzatea ez da faltako, eta bitartean Etorkizuna dantza taldeak eta Irantzu Dantza Eskolako ikasleek dantza emankizuna izango da. Izena ematea zabalik dago (10 euro, 16 urtez azpikoek dohain). Partaide helduek kamiseta eta produktu sorta jasoko dute.

2023ko

Olaztin, pilota goxua bueltan

PILOTA Gaur hasiko da, Olaztin, Goxua taldeak antolatutako Goxua t xapelketa, garai bateko s an Miguel Pilota Goxua t xapelketa gogoan duena. i railaren 27ko finaletan s an Miguel t xapelketako arima zen a gustin s an Miguel omenduko dute

Maider Betelu Ganboa OlaZti Aspaldiko partez, ostiral gauetan pilota goxua partidak itzuliko dira Olaztiko pilotalekura. Olazti eta Ziordiko Goxua Taldeak Goxua Txapelketa antolatu du Olaztin. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dira datozen hiru ostiraletan: irailaren 12an lehen jardunaldia, irailaren 19an bigarrena, eta irailaren 26an finala, Olaztiko San Miguel festetan. Goxua Txapelketarekin batera Afizionatuen Pilota Txapelketa jokatuko da, eta festetako finalen egunean bi pilotari olaztiarren arteko partida eta lau eta erdiko beste partida bat aurreikusten dira.

Goxua Txapelketaren atzean Roberto Zornoza "Limon" dago. Olaztiarra joan zen urtera arte Olaztiko Sutegi pilota eskolako arduraduna zen. "Pilotan zebiltzan haurrak bazeuden, baina

pilota irakaslerik ez, Ricardo Lopez de Sabandok erretiroa hartu zuenetik, eta horregatik sartu nintzen monitore". Baina pilotari kopuruak behera egin, eta egun ez dago Sutegi pilota eskolarik. Pena da, garai batean Sutegi pilota klubean 87 pilotari trebatu zirela kontuan hartzen badugu. Egun, pilotan aritu nahi duten olaztiarrak Sakanako edo Iruñeko beste klubetara doaz. Edo Olaztin trebatzen dira, baina Agurain taldearekin. "Aguraingo frontoiko lanak direla eta, Olaztiko frontoia eskatu zuten. Udalak erabiltzen utzi

"OSTIRAL GAUETAKO FRONTOIKO GIROA BERRESKURATU NAHI GENUEN"

rOBErtO ZOrNOZa

Goxua Txapelketa

Goxua taldeak Olaztin antolatutako Goxua Txapelketa-Agustin San Miguelen Omenezkoan zortzi bikote lehiatuko dira. San Migel elkartea eta Olaztiko Udala laguntzaileak dira. Txapelketako lehen jardunaldia gaur, ostirala, jokatuko da, 21:30ean, Olaztiko frontoian. Ondoko partidak daude jokoan: Aguirre-Kamuel / Vizuete I-Vizuete II; Goya-Zornoza / Azkargorta-Solas; Flores-Mikel / BeratEneriz; Izagirre-Beloki / San Vicente-Maiza.

du Zornozak. Olaztiarrak Ricardo Lopez de Sabando ere aipatu du, "baina berari aurretik omenaldia egin zitzaion". Arbizun sortutako eta Altsasura ezkondutako Lopez de Sabandok 16-17 urte eman zituen Olaztiko Sutegi pilota taldea entrenatzen, 2016an erretiroa hartu arte. Urte horretan festetako suziria bota zuen, hunkituta, eta Olaztiko Udalak omenaldia egin zion.

San Miguel Elkartea

zien, baldintza batekin: Olaztiko haurren batek pilotan trebatu nahi izanez gero, haur horiek trebatzeko konpromisoarekin. Nire semea bertan aritzen da" dio Daniel Rubiok.

Roberto Zornozaren asmoa Goxua Txapelketa antolatzeko ideia, 2018ra arte Olaztiko San Miguel elkarteak antolatzen zuen San Miguel Pilota Goxua Txapelketatik datorkio Zornozari. Bere garaian txapelketa horretan parte hartzen zuen Zornozak. "San Miguel elkarteko Agustin San Miguelek, elkarteko beste bazkideekin batera, antolatzen zuen txapelketa". Aurtengo Santa Ana festetan otu zitzaion Goxua Txapelketa antolatzeko ideia. "San Miguel festetan pentsatzen ari nintzela, Agustinen abizena San Miguel zela, eta garai bateko goxua txapelketa

San Miguel Txapelketa zela etorri zitzaidan burura. Agustin joan zen urtean hil zela eta Olaztin ez zitzaiola ezer egin jabetuta, Goxua Taldean hitz egin eta San Miguel festetarako Goxua Txapelketa egitea pentsatu genuen, eta aldi berean Agustin San Miguel omentzea. Olaztiko Udalera jo nuen asmoaren berri ematera, eta festetarako Afizionatuen Pilota Txapelketa zegoela esan zidaten. Horrela, bi txapelketak elkarrekin jokatuko dira, eta irailaren 26an, bi txapelketetako finalak, Irurtzungo pilotarien lau eta erdia eta agian Olaztiko bi pilotarien arteko pilota partida ere bai".

Omenaldia eta aitortza

Finalaren egunean bertan, irailaren 26ko gauean omenduko dute Agustin San Miguel. "Alabarekin hitz egin dugu. Oroigarriren bat emango diogu, eta Agustin gogoratu". Halaber, Goxua Txapelketako lehen jardunaldian, gaur bertan, Martin Mundiñano "Txikuri"-ri aitortza egingo diote Goxua Taldekoek. "Askok Txikurirekin ikasi genuen pilotan jokatzen, urte askoz aritu zen pilota irakasten" gogoan

"AGUSTIN SAN MIGUEL GIZON OSO KONPROMETITUA ZEN, GUZTIAREKIN" JOsE lUis UrtEaGa

Roberto Zornozarekin eta Daniel Rubiorekin Olaztiko San Miguel Elkartera jo dugu, Olaztiko pilota goxuaren etxera. Jose Luis Urteaga, Nicolas Dominguez, Carlos Ganuza, Jose Miguel Agirre, Victoriano Lopez eta Motino bazkideek San Miguel Pilota Goxua ekarri dute gogora. Zenbat urtez jokatu ote zen, zalantza piztu da, baina Victorino Lopezek argi du txapelketaren azken edizioa, 49. edizioa, 2018an jokatu zela. "Juntan nengoen eta txapelak enkargatzeko ardura nirea zen. Ongi gogoratzen dut txapelei 49. edizioko letrak jarri genizkiela". Partida grabatzera Cuatro telebista katea gerturatu zela dute memorian bazkideek, Granjero busca esposa saioko Gordoako Garikoitz Olaztiko txapelketan lehiatzen ari zelako.

San Miguel, gizon konprometitua Lopezek gogoan duenez, "Jose Goñi hasi zen Goxua Txapelketa antolatzen. Baina urte pare baten ondoren utzi egin zuen. Orduan San Miguel Elkarteak hartu zuen ardura. Urte luzez, Agustin San Miguel aritu zen txapelketako arduradun. "Guk berari laguntzen genion, partidak epaitzen, markagailuko emaitzak jartzen, borondatea jasotzen... denetatik" dio Jose Luis Urteagak. Hainbat izen etorri zaizkie burura: Juan Antonio Lasa, Fermin Lasa, Alberto Zubelzu, Jose Luis Urteaga, Alberto Lacalle... eta beste zenbait. Agustin San Miguelendako hitz onak besterik ez dituzte. "Elkarteko presidente izan zen urte luzez. Gizon oso konprometitua zen pilotarekin, elkartearekin, herriarekin... guztiarekin. Festetan herri guztiarendako prestatzen den auzateaz arduratzen zen, elkarteko urteurreneko ekitaldiak antolatzen zituen... eta, jakina, San Miguel Pilota Goxua Txapelketa" gogoan du Urteagak.

Garai bateko San Miguel Pilota Goxua Txapelketa izan zuten gogoan San Miguel elkartean bildutakoek.

Sutegi Pilota Txapelketa

Jose Luis Urteagak San Miguel Goxua Txapelketan parte hartzen zuen pilotari gisa, elkarteko beste kide askok bezala. Bere garaian pilotan aritu zen, amateur, eta Sutegi pilota klubean Ricardo Lopez de Sabandoren laguntzailea izan zen, "txikiekin". 2016ra arte Sutegi Pilota Txapelketa antolatu zuten, oso arrakastatsua zena. "Sutegi Pilota Txapelketa martxoan hasten zen eta ekaina aldera bukatzen genuen. Sekulako txapelketa zen. Urte batean 320 kide izan genituen, pentsa. Ricardo Lopez de Sabando gizon zintzoa zen, zuzena, eta pilotari guztiek jokatu zezatela nahi izaten zuen. Horrela, gure txapelketan ligaxka jokatzen zen, guztiak guztien kontra, eta gero finalerdiak eta finala". Pilotari nafarrez gain, "arabarrak, gipuzkoarrak, bizkaitarrak, errioxarrak... denetatik etortzen ziren, baita palentziarrak ere. Hemen mundu guztiak jokatu zuen, gerora pilotari profesional handiak izan direnak".

Urrezko urteetan pilotari asko trebatzen ziren Sutegin. "87 pilotari izatera heldu ginen. Ez ziren soilik Olaztikoak; Sakana guztikoak, Aguraingoak, Araiakoak, San Romangoak...".

San Miguel, herrikoia

San Miguel Goxua Txapelketa, ordea, herrikoia zen. Sakanako bikoteak ziren gehienak, baita Arabako, Baztango eta Iruñeko zenbait bikote ere. Hiru mailatan jokatzen zen: hirugarren maila, bigarren maila eta lehen maila. "Hirugarren mailakoa irabazten zuenak hurrengo urtean bigarren mailan jokatzen zuen, eta horrela. Normalean bikote bakoitzak aukeratzen zuen zein mailan jokatu, baina batzuetan guk erabaki behar genuen" gogoan du Urteagak. Txapelketako azken edizioan lehen mailako bikoteak zozketa bidez egin zirela kontatu du Zornozak. "Niri Aiestaranekin tokatu zitzaidan, Zabalak Lasarekin jokatu zuen eta gero nahasitako bikoteak zeuden".

Ostiral gauetan jokatzen zen txapelketa, eta larunbat gauetan. "Sekulako giroa egoten zen frontoian, jende asko biltzen zen".

Elkarteko argazkiak

San Miguel Pilota Goxua Txapelketarekin batera Afizionatuen Txapelketa antolatzen hasi zen San Miguel elkartea. "Hauek ordainduta etortzen ziren. Elkarteak ordaintzen zuen, udalaren laguntzaz". Pilotari amateur onenak etortzen ziren Olaztira, "Irujo bera ere bai. Elkarteko argazkietan agertzen da. Hemendik pasa dira denak" Urteagak. San Miguel elkarteko lehen eta bigarren solairuetan kuadro erraldoiak daude kokatuta, San Miguel Pilota Txapelketako urte ezberdinetako ehunka argazki dituztela. Askotan agertzen da Agustin San Miguel, sariak banatzen. Gerora profesional izandako pilotariak ere bai, aurpegi oso ezagunak eta pilota goxuan aritzen ziren pilotari sakandar ugari.

Finaletako bazkari hura

Agustin San Miguelek finalen egunean elkartean antolatzen zuen bazkaria dute gogoan San Miguel elkartean bildutakoek. "San Miguel Pilota Txapelketako finalak Santa Ana festetako larunbat goizean jokatzen ziren, eta gero San Miguel elkartean biltzen ziren txapelketan parte hartu zuten pilotari guztiak. Sekulako bazkaria prestatzen zuen elkarteak, kategoriakoa, gauza horietarako Agustin sekulakoa zen. Pilotari askok soilik bazkari horrengatik parte hartzen zuten txapelketan" diote, irribarrez. "Pilotariek elkartea goitik behera betetzen zuten, gustura bazkaldu, eta sekulako giroa sortzen zen. Gero festetan jarraitzen zuen jai giroak".

Txapelketan bikote askok hartzen zuten parte. "Goxua txapelketan 48 bikotek parte hartu izan dute, afizionatuen pilota txapelketakoak kontuan hartu gabe. Eta gehienak sakandarrak ziren. Txapelketa herrikoia zen, guztiz". Txapelketa antolatzeak bazuen bere lana, baina San Miguel elkartean gustura egiten zen beharra zen.

Beherakada

San Miguel Pilota Goxua Txapelketaren beherakadaren arrazoi nagusia "pilotarien konpromiso falta" izan zela diote San

Miguel elkartekoek. Txapelketa luzea zen, apirila aldera hasi eta uztaileko Santa Ana festetan despeditzen zena. "Azken urteetan pilotariak partidak atzeratu eta atzeratu hasi ziren. Arbizuko festak zirela, sanferminak zirela... partida asko bertan behera geratzen ziren. Seriotasun eta fundamentu falta galanta zen". Lopezek gogoan du sarritan programatutako lau partidetatik bakarra jokatzen zela. "Ondorioz, frontoira jende gutxiago joaten hasi zen, eta txapelketa ezin zen behar bezala aurrera atera". 49. edizioa izan zen azkena. "Gogoan dut juntan eztabaidatzen egon ginela. Pena ematen zigun 50. ediziora ez heltzeak, baina zer egin genezakeen bikoteak etortzen ez baziren? Azkenean, bertan behera geratu zen" azaldu du Lopezek. Tarte horretan Altsasuko gaztetxeak pilota goxuako eta eskupilotako txapelketa jarri zuen martxan aldi berean, pare bat urte iraun zuena. Olaztik pilotan izan duen gertuko iragan oparoa ikusita, egun Sutegi pilota kluba ez egotea eta herriko pilotariak beste klub batzuetara joan behar izatea "pena handia" da olaztiarrendako. Bizitzaren bueltak.

Goxuaren itzulera

Goxua Taldeak San Miguel festei begira Goxua Txapelketa antolatu izana "oso ongi" iruditu zaie San Miguel elkartekoei. "Nire laguntza bazutela esan nien" dio Urteagak. "Frontoira joan beharko gara, markagailuaren ardura hartzera" gaineratzen du, irribarrez. "San Miguel Txapelketako frontoiko gaueko giro hori berreskuratu nahi izan dugu, eta horregatik partidak ostiral gauetan izango dira, finalak ere bai" nabarmendu du Zornozak. Goxua Txapelketa berria jarraipena izateko jaio ote den galdetuta, hala nahiko lukete. "Oxala txapelketak jarraitzea" dio Urteagak. "Olaztikoa antolatzeko tarte gutxi izan dugu, horregatik txapelketa motza da, bi kanporaketa eta finala. Baina gutxienez frontoian zerbait egon dadila nahi dugu, bestela Olaztiko frontoia hilda dago" Zornozak. Ziordikoekin hitz egin dute, Santa Luciari begira Ziordian beste txapelketa bat egiteko. "Tarte gehiago dugu txapelketa luzeago bat egiteko, ea ateratzen den".

Agustin San Miguel zena, ezkerrean, finaletako batean txapela bat jartzen. UTZITAKOA
Aguirre, Zornoza, Rubio eta Urteaga, elkarteko argazki zaharren aurrean.
San Miguel Txapelketatik pasatutako pilotari askoren argazkiak daude elkartean.
Garai bateko Sutegi eta San Miguel Txapelketak izan ziren hizpide elkartean.

GANBAZELAIA

AGENDA

OSTIRALA 12

OLATZAGUTIA Pilota txapelketa. Goxua pilota txapelketa. agustin san Migelen omenezko partiduak.

lehenengo partidua: aguirre-Kamuel / Vizuete-Vizuete iii; bigarren partidua: Goya-Zornoza / azkargorta-solas; hirugarren partidua: Flores-Mikel / Berat-Eneriz; laugarren partidua: izagirre-Beloki / san Vicente-Maiza. 21:30ean, frontoian.

LARUNBATA 13

IRURTZUN Mendi irteera. Pikuxar elkartearen mendi irteera: Pantikosatik tebarray lakura eta tontorrera.

06:00etan, autobus geltokitik.

LAKUNTZA Mendi irteera. Zabalarte mendi elkartearen irteera: leire-arangoiti.

08:00etan, plazan.

ALTSASU Txirrindularitza irteera.

Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: Urdalur, 43 kilometro.

08:30ean, Zumalakarregi plazan.

EGIARRETA Festa. agur uda festa, arakilgo udalak antolatuta. Egunean zehar pintxoak eta edariak izanen dira. itxasperrin.

17:30 Xabi Artieda haurrendako ipuin kontalaria.

19:00 Itur taldearen Baroque&folk sessions. Tartean, umeendako jokoak. 21:15 Izarren behaketa AstroNavarra Sarearekin.

IRURTZUN Kontzertua. Mare-M taldearen kontzertua. 19:30ean, Pikuxar plazan.

IGANDEA 14

ALTSASU Txirrindularitza irteera.

Barranka txirrindularitza taldearen

Btt taldearen irteera: Beunde, 40 kilometro.

09:00etan, Zumalakarregi plazan.

ETXARRI ARANATZ Auzatea. Mendira Joan Etorriari herri omenaldia: 50 urte, 50 ordu, 50 igoera ekimenaren barruan auzatea. 13:15ean, plazan.

ASTEAZKENA 17

IRURTZUN Irakurle taldea. Pikuxar irakurle taldea: Beatrice salvioniren Barrengaizto liburua. 19:00etan, Pikuxar elkartean.

OSTEGUNA 18

OLATZAGUTIA Film dokumentala. Mendian hil, hirian hil film dokumentalaren emanaldia. sarrera: doan.

19:00etan, kultur etxean.

Agur uda festa ospatuko dute bihar, irailak 13, Itxasperrin. ARAKIL KULTURA

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

ira G ar K i sail K at U a K

MEKANIKARI LANPOSTUA

Claudio Dieguez Alba

Gure bidaietan egoten jarraituko duzu. Bidaia on, Claudio.

Aser, Goiko, Jabito, Mai

Kamioi eta autobus tailerra sakana inguruko langile bila. Mekanika, txapa eta margo ezagutzak baloratuko dira. Bidali curriculuma tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019 EGU ral D ia ast EBU r U a N Ostirala, 12

LAN ESKAINTZA

Auzoko Lagunak egitasmoak aisialdiko hezitzaile lanpostuak betetzeko deialdia zabaldu du: Nafarroako Taupa mugimenduak, Uharte Arakilgo Udalak eta Etxarri Aranazko Udalak garatutako proiektuan lan egiteko. Hezitzaileek euskaraz bizitzeko baliabideak emango dizkiete hizkuntzarekin arazoak dituzten haur eta gazteei. Infor-

mazio gehiago 674 35 19 17 telefonoan.

OHARRA

Olaztiko gaztetxokoan izen emateko epea zabalik: irailaren 19a baino lehen. Tarifak eta informazio gehiago Olaztiko udaletxean. Nekazaritza ibilgailuen IAT pasatzeko unitate mugikorra irailean Sakanan ibiliko da: Irailaren 15ean eta 16ean Etxarri Aranatzen, 17an eta 18an Iturmendin, 19an eta 22an Altsasun, 23an Olaztin eta 24an Ziordian. Herri guztietan, goizeko 9:30tik 14:15era. Irurtzungo Udalak hutsik dauden baratzak eman nahi ditu: Sortu daitezkeen bajak kudeatzeko zerrenda bat osatu nahi du ere. Herri baratza bat kudeatu nahi

duten irurtzundarrek udalean aurkeztu beharko dute eskabidea irailaren 19ko 23:59 baino lehen. Baldintzak eta informazio gehiago Irurtzungo udaletxean. Odol emateak Etxarri Aranatzen: Irailaren 12an, gaur, eta 19an, 17:00etatik 21:00etara Altsasuko Txantxari ludotekan izena emateko epea zabalik: Irailaren 19ra arte, 948 012 012 telefonora deituz, informazio gehiago ludotekan edo udaletxean.

Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian. Euskara hutsezko Udalekuetara joango diren

haur eta gazteendako dirulaguntzak: Sakanako Mankomunitateko

Euskara Zerbitzuak bideratuta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian eskura dezakezue.

Uharte Arakilgo Udalak herriko kultura, kirol eta gizarte entitateei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du: Deialdiaren oinarriak www.uhartearakil.eus web orrian.

Etxarri Aranazko Udalak herriko entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin du: kultur, kirol eta jendarte entitateei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du. Informazio gehiago www.etxarriaranatz.eus web orrian. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak. eus

Nafarroako Bertsolari

Txapelketa,

urriaren 4an

Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egin du Nafarroako Bertsozale Elkarteak txapelketarekin; azaroaren 29an izanen da finala, lehenengo aldiz Nafarroa a renan. 24 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan

B a Z t E rr E ti K

Errutinara buelta

Uda amaitzear da, eta iraila, askorentzat, etapa berri baten hasiera da: errutinara itzultzea. Merezitako oporren ondoren, gure ohitura osasungarriei berriro heltzeko une ezin hobea da, eta horretarako, zergatik ez, gure elikadurari arreta jartzea?

Nutrizionista naizen aldetik, trantsizio hau ahalik eta modu osasungarrienean eta errazenean egiten lagundu nahi dizut. Horregatik, errutinara itzultzeko 8 funtsezko puntu utziko dizkizut jarraian: Otorduen ordutegiak berrantolatu: oporretan ohikoa da gure ordutegiak aldatzea, egunak luzeagoak dira, eta otorduak atzeratzeko tendentzia egoten baita. Errutinari berriro ekiteko gakoetako bat otorduetarako ordutegi erregularra ezartzea da. Horrek, gure gorputzari hobeto funtzionatzen laguntzeaz gain, gure digestioa eta apetituaren kontrola hobetzen

ditu. Zure aliaturik onena: PLANGINTZA: funtsezkoa da elikadura orekatua mantentzeko. Eman denbora bat astero zure otorduak planifikatzeko eta erosketa osasungarriaren zerrenda bat egiteko. Asteburuetan denbora gehiago baduzu, janaria aurreraturik uztea gomendatzen dizut, astean zehar, denbora faltak osasuntsuak ez diren elikagaiak hautatzea eragin ez dezan. Hidratazioa: hidratatuta egotea funtsezkoa da gure ongizate orokorrerako. Eraman ezazu zurekin botila bat ur, eta oroigarriak ere jar ditzakezu nahikoa edan duzula ziurtatzeko. Infusioak eta azukrerik gabeko teak ere hauta ditzakezu pixka bat aldatzeko. Eguneko lehenengo otorduak nutritiboa izan behar du. Gosaria ez da otordurik garrantzitsuena, askotan esan dizuten bezala, baina zuk egiten duzun eguneko lehenengo otordua zuntz, proteina, hidrato

saKaNa Auritzen,urriaren 4an, hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa; 47. edizioa. 24 bertsolarirekin ekingo dio bideari. Finala Nafarroa Arenan izanen da, azaroaren 29an. Saio guztiendako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian izanen dira salgai. Lehenengo aldiz izanen da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Nafarroa Arenan, eta horregatik ere txapelketaren aurkezpenea aretoaren atarian egin zuten. Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, eta Jabi Arakama Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea izan ziren; azken honek proiektuari babesa emateko izan duten prestutasuna agertu zuen. Bruñok txapelketak eginen zuen bidea aipatu zuen: "Nafarroaren lur berdiak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu", eta bertsolaritzak euskarari eta euskarazko kulturari egiten dioten ekarpen "mamitsua" eginen diola gaineratu zuen. Euskal kulturaz gozatzeko "topaleku" izanen da txapelketa ere.

Nafarroako bertsolaritza "une gozoan" dagoela esan zuen elkarteko lehendakariak: 2023ko edizioan Anaitasunako finala inoizko jendetsuena izan zen, eta ordutik "gorakada" izaten ari dela gaineratu zuen, bai ikusle kopuruari bai bertsogintzari erreparatuz. "Horregatik, 2025eko txapelketako finala Nafarroa Arenan izanen da lehenengoz, urtez urte gora doan bertsolarien mailak eta gerturatzen den bertsozale kopuruaren gorakadak, urrats kuantitatibo eta kualitatibo hau ematera garamatza".

Txapelketa

30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, Onekak azaldu zuenez. Behin sailkatze fasea igarota, 24 izanen dira Auritzen abiatuko den ibilbidean. "Guztira, zortzi saio izanen ditu". Lehenengo faseak lau saio izanen ditu: Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosen. 18 bertsolarik eginen dute aurrera, finalaurrekoetara; hiru saio izanen dira: Agoitzen, Leitzan eta Tafallan. Azkenik, Iruñean zortzi bertsolari ariko dira.

konplexu eta kalitatezko gantzetan aberatsa izatea lagungarria izango zaizu, egunari hobeto aurre egiteko eta gose-tontorrik ez izateko. Adibidez, jogurta fruta, fruitu lehor eta oloarekin hartzea edo tostada integrala oliba olio, tomate eta arrautza nahasiarekin. Saihestu elikagai ultraprozesatuak: produktu hauek tentagarriak izan daitezke, batez ere, udan zehar horien kontsumoa handia izan bada, baina garrantzitsua da horien kontsumoa mugatzea. Ultraprozesatuek azukre, koipe ase eta gehigarri kantitate handiak izaten dituzte, gure osasunari mesede egiten ez diotenak. Elikagai freskoak aukeratu itzazu eta janaria etxean prestatu ahal den guztietan. Modu honetan, energia gehiago eta humore hobea izango duzu. Zure gorputza entzun ezazu: egunak desberdinak dira, eta beraz, gorputzak egunean eskatzen dizuna ere bai. Janari artean gose bazara,

aukeratu snack osasungarriak, hala nola frutak, fruitu lehor edo jogurtak, adibidez. Ikasi benetako gosea eta gose emozionala bereizten, gehiegi ez jateko.

Jarduera fisikoa egiten hasi edo berrartu: udan, beroa dela eta, ospakizunak, oporrak… askotan, erritmoa jaisten dugu. Iraila une aproposa da egiteke dugun jarduera fisiko horri berriro ekiteko.

Profesional batekin kontsultatzea: elikadura osasungarria berriro nola hartu zalantzarik baduzu, ez izan zalantzarik eta kontsultatu nutrizio profesional batekin.

Planifikazio eta dedikazio pixka batekin, elikadura osasungarria mantendu dezakezu, egunerokotasunari aurre egiteko behar duzun energia eta bizitasuna emango dizuna. Espero dugu aholku hauek baliagarriak izango zaizkizula iraileko aldapa hain maldatsua izan ez dadin.

ZETAK-en Mitoaroa trilogia San Mamesen amaituko da 'Mitoaroa II'. ERKUDEN ALDASORO

Mitoaroa II , Ilunben egindako ikuskizunaren arrakastaren ondoren, erronka berri bat aurkeztu zuen ZETAKek: Mitoaroa III, San Mamesen, 2026ko ekainean. Sarrerak azkar batean agortuta, data gehiago kaleratu ditu. XV. mendera bidaia egin zuen ZETAKek Mitoaroa II ikuskizunean. Hainbat gonbidatu izan zituen, tartean Sakanako inauterietako pertsonaiak.

ANNE AZKONA UNANUA
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Musikaren aspektu soziala

Hirugarren urtez arpa kontzertua izan zen, udan, a rakilen; a licia Griffiths arpa jole eta irakasleak duela hiru urte ikastaro trinkoa martxan jarri zuen Urritzolan, eta aurreko urteko geldiunearen ondoren, aurten martxan jarri du berriz. Data berezia bihurtu da

Erkuden Ruiz Barroso UrritZOla Urritzolan udako egun berezi bat bihurtu da arpa kontzertua. Alicia Griffiths Turrillas Urritzolan bizi den arpa joleak antolatutako sei eguneko ikastaroaren ondorengo emanaldia izan zen uztailaren 26an, eta zortzi arpa ikaslek, bi arpa irakaslek eta txirula eta biolin joleek parte hartu zuten. Sorpresak izan ziren ere, arparekin musika klasikoa ezin ezik, dantzarako aukera ematen dutela erakutsi baitzuten.

"Festibala, kanpalekua, ikastaroa... Formatuak ez du inporta; arpak daude". Griffithsek duela hiru urte martxan jarri zuen ekimena da Arpa Estival Urritzola. Zortzi ikasle Urritzolan izan ziren ikastaroa ematen, eta amaitzeko kontzertua eman zuten herriko elizan. Duela bi urte hasitakoa jarraitu zuen,

nahiz eta aurreko urtean ezin izan zuten egin eta Itxasperrin arpa kontzertu bat eman zuten. Gasteizko hiru arpa jole, Iruñeko bat, Salamankako bi, Kataluniako bat eta Kantabriako bat etorri ziren Urritzolara, eta adinak ere anitzak ziren: zortzi eta bederatzi urteko haurretik 60 urte bitarteko emakume batera batu ziren. "Kantabriako emakume bat da, modu amateurrean ikasi zuen bideoak ikusten, eta klase presentzial batean egoteko gogoa zuen, eta animatu zen. Aurreko urtean sareetan ikusi omen zuen, eta aurreko

urtean egin ez zenez, aurten lehenengo zegoen izena emateko". Griffithsekin batera beste arpa irakasle bat zegoen, Oihane, eta bi lagun batu ziren ikastarora: txirula irakaslea eta ikaslea, eta biolin jolea bat. "Horrela sortu zen. Irekia da. Datorren urterako instrumenturen bat jotzen duten anai-arrebak gonbidatzea pentsatu genuen". Arpa joleak esan duenez, ez da kanpaleku bat ez delako aisialdian oinarritzen, "hau arpa jotzera etortzen da". Oso espezifikoa. Gutxieneko maila bat eskatzen dute, "ez da maila jakin bat izan behar; besterik gabe, zerbait jakitea".

Urritzolako Iturrikoa landa etxean egin zuten egonaldia, uztailaren 22tik 27ra. Goizak bakarkako arpa klaseak egiten zituzten, eta arratsaldean taldekakoak izaten ziren. Arparekin hasi aurretik, 08:00etan, yoga

egiten zuten, Griffiths yoga maistra delako ere; lasai gosaldu ondoren, klaseekin hasten ziren. "45 minutu inguru egoten ginen bakoitzarekin; denak bi irakasleetatik pasa ziren, eta besteek ere klaseak entzuteko aukera zuten". Bazkaldu ondoren denbora libre pixka bat zuten, eta taldekako ekimenekin hasten ziren. Alexander teknika egin zuten ere, korpolaritatea kontrolatzeko teknika bat da. "Gorputzarekin kontziente egoteko teknika bat, musikariendako oso gomendagarria".

Dani Velasco biolin jolearekin dantza eta talde dinamikak egiten zituzten ere. "Valkfok egiten du, dantza neotradizionala lantzen du, Europan oso ospetsua bihurtu da; lehenengo egunean bertan dantzan jarri gintuen". Denak elkarrekin jotzen ikasten zuten orduan: "Pieza errazak aukeratu genituen, baita inprobisatzen ikasi ere". Astea "oso intentsua" izan zen: "Hain intentsua izan zen kontzertuaren kartelak herrietatik jarri behar nituela, eta ez nuen denborarik izan". "Zorionez" mezuak elkartrukatu ziren eta Arakil Kulturak ere haren berri eman zuen.

Sorpresak

Egun handia larunbatean izan zen, uztailaren 26an. Apaizari baimena eskatu ondoren, Urritzolako elizaren aldarea arpa kontzertuaren eszenatokia bihurtu zen. "Hasieran kontzertu oso tradizionala zen; ikasle bakoitza ateratzen zen eta bere pieza jotzen zuen, oso klasikoa, eta pixkanaka gehitzen joaten ginen, denak elkarrekin jotzen bukatu genuen arte". Txirula eta biolina ere zeuden, tarteka, eta sorpresaz Sagarra jo abestia jo zuten, kanonean. "Guk ezagutzen dugu, baina kanpokoek ez. Publikoa ere gehitu zen". Kontzertuaren amaiera izan behar zuen, baina behin abestia amaituta ikasleek soka dantza eginez elizatik dantzan hasi ziren, eta publikoa harekin joateko gonbita luzatu zitzaien. "Oihane eta biok jotzen gelditu ginen eta

ikasleak ateratzen joan ziren, publikoarekin. Ezusteko bat izan zen, oso parte hartzailea eta pozgarria".

"Musikaren alde hori asko gustatzen zait; musikak guztiona behar du izan. Ez bakarrik jotzen duenarendako. Ez bakarrik kontserbatorioko urte asko egin dituenarendako". Urritzolarrendako udako data bat bezala gelditu da arpa kontzertua. Eliza bete zen; "senideen artean, nahiz eta ikastaroa igandean bukatu aurretik kontzertua ikustera etorri zirela, herriko jendea eta inguruko jendea... Koroan jendea zegoen, eskaileretan, zutik...". Ostiralean eliza bilatuz jendea agertu zela ere kontatu du Griffithsek; musikaren aspektu sozial hori "asko betetzen" du. Kontzertuaren ondoren auzatea eman zuen, "aurreko urtean Urritzolako festetatik geratu zenarekin egin genuen, baina aurten ni arduratu nintzen", eta herritarrak edozer gauzarekin laguntzeko prest agertu zirela esan du: "Beti laguntzeko prest daude. Oso polita da horrelako kontzertu bat eman eta ez bukatzea han dena. Hori ere sorpresa zen". Eliza txikia gelditzen dela eta, datorren urterako beste toki bat bilatu beharko dute.

Arpa

Urriaren erdira arte Madrilera joan-etorrian izanen da Griffiths bertan Madrilgo Orkestrarekin jotzen ari delako bi zarzueletan, "lehenengoa garaikidea eta bestea klasikoa". Airez aldatzeko, jende berria ezagutzeko eta gauza desberdinak egiteko "ongi" dagoela esan du. Bestetik, Artikako musika eskolan arpa irakasle egonen da ikasturte honetan, baita klase partikularrak emanen ditu ere.

Arpa joleak hamar urte baino gehiago daramatza instrumentua sustatzeko ekimenak egiten, "musika eskoletan ez delako ezagutzen eta ez bazara kontserbatoriora joaten, ez dago ikasteko aukerarik". Kontserbatorioan ere ez dago zerotik hasteko aukera. "Orduan, musika eskolaz musika eskola joan naiz ateak deitzen, zerotik hasi ahal izateko". Instrumentuaren irudi "elitista eta harrapaezinarekin" amaitu nahi du Griffithsek, eta horretarako dibulgazio eta sustapen lana egiten du: "Ezezaguna da; gauza asko egin daitezke berarekin".

Arpa Estival Urritzolako parte hartzaileak, herriko elizan egindako kontzertuan. UTZITAKOA

"50 orduz Hartzabal 50

aldiz igotzea da erronka"

Urriaren 5ean 50. edizioa beteko du Etxarri a ranazko Mendira Joan Etorriak. triku trailek Udaberri elkarteak antolatutako probari aitortza egin nahi dio. "50 korrikalari lotzeko ez dugu inolako arazorik izan; saltsa sortuko da" dio i gor a rtiedak

Maider Betelu Ganboa EtXarri araNatZ

1

'50 urte, 50 ordu, 50 igoera', Triku Trailek asteburuan antolatutako Mendira Joan Etorriari herri omenaldia. Nolako saltsa! Gu beti saltsatan sartuta gaude, martxa gustatzen zaigu eta.

2

Udaberrik antolatutako Etxarriko Mendira Joan Etorria oso herrikoia da. Plazatik Hartzabalera, maiatzara igo eta jaitsi (10 km). Laburra da, baina badu berea. Garai batean gogorra zen, baina egun 10 km-koa izanda oso herrikoia da, lasterketa txiki bat. Nolanahi ere, 50. edizioa beteko du eta aitzindaria da Euskal Herriko mendi lasterketatan.

3

Noizbait parte hartu al duzu?

Bitan bakarrik. Aurten antolakuntzan lagunduko dut.

4

Nola bururatu zitzaizuen aurretik lasterketa omentzea?

Triku Trailen balorazioa egiten ari ginela, Joan Etorriak 50 urte

beteko zituela aipatu zen. Data borobila, 50 urte asko dira. Urte horietan pentsa zenbat jende pasa den Udaberriko antolakuntzatik, zenbat korrikalari... Horregatik probari aitortza egin nahi genion. Pentsatzen hasi, eta 50 urte, 50 orduz 50 igoera Hartzabalera, hori da erronka.

5

Noiz hasiko zarete?

Gaur, ostirala, 11:00etan Etxarri Aranazko udaletxe paretik aterako da lehen korrikalaria. Hurrengo txandak, herrira jaitsi beharrean Jeingenekoaren bordan egingo ditugu. Txoko bat utzi digute, eskuzabaltasunez, eta anoa gunea bertan jarriko dugu. Igandean 12:00etan abiatuko da azken txanda. Beraz, 50 ordu gau eta egun, etengabe.

6

50 txandetarako jendea lortzea zaila egin zaizue?

Ez ba! Herriko 50 pertsonatik gorako zerrenda egin genuen, neskak eta mutilak. Gure harrikadaren berri eman genien, eta

Ordu horren bueltan iritsiko da azken igoera Etxarri Aranazko plazara. Oraingoz ez dago sorpresarik, baina agian azken orduan zerbait okurritzen zaigu (kar-kar). Igande eguerdiko azken igoera bereziena izango da, eta txanda horretara gehitzeko deialdia egin nahi dugu.

9

Omenaldiarekin urriaren 5eko 50. edizioan parte hartzera animatzen duzue?

Jakina! Pentsa lasterketa honek 50 urtetan zenbat aurpegi ezagutu dituen. Aitortza egin nahi diegu auzolanean egon diren pertsonei; bestalde, urriaren 5ean jokatuko den lasterketari nolabaiteko proiekzio bat eman nahi diogu, korrikalariak animatu. Azkenik, bere garaian

apustua eta erronka egin zuten gazteak omendu nahi ditugu.

10

Nolakoa izan zen proba sortu zuen apustua?

1975eko uztailean izan zen. Etxarriko bidegurutzetik mendi gainera 40 minututan igotzea zen erronka. Alde bakoitzak 2.000 pezeta jarri zituen. Alde batetik korrika, Patxi Huizi Oiarbide, eta beste aldetik, Felix Igoa Mozo eta Angel Mari Agirre.

11

Nork irabazi zuen apustua? Patxi Huizik; 37 minututan igo zen. 6:00etan Irurtzunera lanera joan aurretik egin zuen apustua, Irabazitakoarekin larunbatean lagun bat gonbidatu zuen Bar Urbasan afaltzera eta ondoren sanferminetara. Pasadizo bikaina!

jendea txandak betetzen joan zen, bete arte. 50 ordutan 50 korrikalari ezberdin egongo dira, baina badakigu jende gehiago batuko dela, ekimen irekia delako. Tartean beste erronkak sortu dira: batzuek 10 igoeretara iristea nahi dute, beste batzuek bostetara... Saltsa egongo da.

7 Korrikalari guztiak etxarriarrak al dira?

% 90 eta asko etxarriarrak dira, baina igande eguerdiko azken igoerara lasterketarekin harreman berezia duen jendea gonbidatu dugu: 28 edizio egin dituen Jose Antonio Salgado altsasuarra, Joan Etorria sarritan irabazi duen Fernando Etxegarai beratarra, urtero etortzen diren Txurregiko korrikalariak, ultra trailetako Imanol Aleson... pentsatzen dut gehiago ere animatuko direla.

8 Igandean 13:15ean auzatea iragarri duzue Etxarriko plazan. Beste sorpresaren bat egongo da?

Triku Traileko Oihan Artieda, Igor Artieda, Aimar Araña eta Andoni Goikoetxea, "50 urte, 50 ordu, 50 igoera" prestatzen. UTZITAKOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.