Sakanatik Palestinara
Elkartasuna eta i sraelekin
harremana eteteko eskaera..

![]()
Elkartasuna eta i sraelekin
harremana eteteko eskaera..

Bost urteren ondoren udalak Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatu du eta jasotako dirulaguntza hirukoiztu du / 6
Euskal artzain txakurrak desagertzeko arriskutik atera nahi du EATA elkarteak / 8
Sakana Bizirik plataforma aurkeztu dute, porlandegiaren errauste egitasmoari aurre egiteko / 15
Iker Mintegi pozik dago Euskaltelekin bi urterako berritu duelako; 2026rako, gogotsu eta prest / 18-19

Domekako feria egunarekin despedituko da ospakizunez betetako asteburua Altsasun / 12-13
Andoni Egurza Irisarriren lehenengo erakusketa Lakuntzan, eta Altsasun / 23

Herenegungoa Palestinako herriak jasaten duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko eguna izan zen. Genozidioa salatzearekin batera, i srael eta hari eusten dioten gobernuak eta interes ekonomikoak salatu zituzten
saKaNa Palestinaren aldeko lanuzteak deitu zituzten sindikatuek asteazkenerako, lau ordukoak ELAk eta hirukoak LABek, CCOOk, UGTek, ESK-k, Steilasek, CGTk, Etxaldek eta Hiruk. Gainera, Hezkuntzan egun osoko greba deitu zuten sindikatuek. Deialdiak jarraipen zabala izan zuen. Batzuek eta besteek Gazako genozidioa berehala bukatzea eta okupazioari eta kolonizazioari bukaera emanen dion konponbide integrala exijitu zuten. Patronalari eta erakunde guztiei zuzendutako exijentzia ere pla-
zaratu zuten: Israelgo Estatuarekiko harreman komertzial oro eten dezatela. Azkenik, Europako Batasunaren eta Israelen arteko Elkartze Hitzarmena bere osotasunean etetea eskatu zuten. Goizean Irurtzunen Atakondoako irakasle eta langileek eta hainbat herritarrek bilkura egin zuten. Etxarri Aranatzen egindako kontzentrazioan 300 pertsona elkartu ziren. Altsasun mila pertsonak baino gehiagok manifestazioa egin zuten. Mobilizazioak Genozidioaren negozioari ez! Langileok Palestinarekin! lelopean egin ziren.
Industriari dagokionez, lanuztearekin bat egin eta hainbat enpresek ateak itxi zituzten, esaterako, Aceros Moldeadosek, Sakana kooperatibak edo GHk. Gainera, hainbat enpresetan langileek enpresen ateetan kontzentrazioak egin zituzten, esate baterako, Barranquesan edo Magotteauxen. Sindikatuek azaldu dutenez, industrian eragina handia izan zen. Udaletxe askok ere ateak etxe zituzten. Merkataritzan eta ostalaritzan establezimendu batzuk goizez zabaldu eta arratsaldez itxi zuten. Beste batzuek goizeko eta arra-

tsaldeko lanuztea egin zuten. Altsasun azoka normal izan zen. Hezkuntzari dagokienez, ibarreko ikastetxe gehienek greba deialdiarekin bat egin zuten. Bi ikastetxetan plantillaren erdiak bat egin zuen. Ikastetxe guztietan gutxieneko zerbitzuak izan ziren. Zerbitzu publikoetan ere lanuztea nabaritu zen, esaterako, Altsasuko Correos.
Arratsaldean
Gernika Palestina herri ekimenak deituta, Irurtzun, Uharte, Lakuntza, Arbizu, Etxarri, Bakaiku, Altsasu eta Olatzagutian kontzentrazio zaratatsuak egin ziren Genozidioa stop! Palestinarekin konpromisoa. Israelekin harremanak eten orain! lelopean. Akaberan antolatzaileek Israelen "inpunitate sadikoa" eta "nazioarteko harreman desorekatuak" salatu eta "genozidioa luzerako" dela gaztigatu zuten, "Trumpek diseinatutako akordioarekin ez delako bukatzen". Dei egin zuten "Palestinaz hitz egiten jarrai dezagun bigarren plano batean ez geratzeko. Babes eta mobilizazio sozialari eusteko milaka arrazoi daude, arlo guztietan aukera pa-
regabeak izango ditugu palestinarrak erdigunean jartzeko". Eta eskaera egin zuten: "Israel isolatu behar dugu pentsaezinak diren arlo nagusi eta detaile txikietan ere. Diplomazian, merkataritzan, kulturan, kirolean, instituzioetan, akademian... okupazioa, apartheid-a eta palestinar lurretan kolonia ilegalak bukatu arte, eraikiko den tren bakarra askatasunarena izan dadin". Protesta egitearen balioa aitortu zuten: "egiten den guztia gutxi da, baina egin dezagun, egunero, indar guztiekin, egin dezagun badaezpada".
Nabarmendu zutenez, Palestinan "urgentziazko neurriak aplikatu behar dira: giza laguntza biderkatu, presio militarra desagerrarazi, sektore zaurgarrienen zaintza landu, oinarrizko zerbitzuen hornidura berreraiki, desplazatutakoak sorterrira eraman... Babestu hitzak gakoa behar du izan". Babes hori Gaza, Zisjordania, kanpamentu eta espetxeetara zabaldu behar dela adierazi zuten. "Palestina eta palestinarrak babestu finean, palestinarrek euren etorkizuna erabaki dezaten".










JAVIER CASTEIG BARANDIARAN
Zutabe hau idazten ari naizen egunarekin, 1876an, Bell-ek eta Watson-ek, bat Cambridgen zegoela eta bestea Bostonen, nazio arteko lehenengo elkarrizketa telefonikoa izan zuten. Logikoa denez, komunikazioan sekulako aurrerapausoa izan zen. Teknologia berriak mende bat baino gehiago behar izan zuen, gure mundu aurreratuan, guztiz garatu arte. Hasieran, aberatsen etxeetan bakarrik zegoen, gero gehiago hedatu zen, erabilpen publikoa ere bulkatu zen kabina publikoekin… Eta erabilpena, behar beharrezkoa ziren distantziako komunikazioetara mugatzen zen.
Telefonia finkoa zen.
Aurreko mendeko 90eko hamarkadan, beste aurrerapauso bat eman zen, kasu honetan, telefonia mugikorrarekin izan zen. Finkoarekin emandako urrats guztiak errepikatu ziren, erabat hedatu arte, eta bere erabilpena guztiz orokortu arte. Baina aldaketak berehala nabaritu ziren, nik uste, gutxi gorabehera, mende berriarekin.
"EGIA DA INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
DUGULA MOMENTUAN
BERTAN, BAINA, ERA
BEREAN, HORREKIN
BATERA GEZUR ASKO
DAUDE, GEZUR
INTERESATUAK. ETA
HEMEN,
BOTEREAREKIN TOPO
EGITEN DUGU"
Erabilpenari dagokionez, gaur egun, behar beharrezkoa zenetik une oro erabiltzera igaro da igaro da, distantziako elkarrizketarako izatetik aurrez aurrekoa ordezkatzera… Egia da informazio guztia eskura dugula momentuan bertan, eta une askotan hau oso garrantzitsua da, baina, era berean, horrekin batera gezur asko daude. Gezur interesatuak, helburu jakinetarako diseinatuta, gehienetan. Eta hemen, boterearekin topo egiten dugu. Zenbat eta zenbat asmakizun zientifiko, zientzian sekulako aurrerapauso izan direnak, eta bide batez, gizarte osorako onuragarriak, botereak ez dituen bereganatu eta, bere interesetara eta nahietara egokituz, gizartearen kontra edo kontrolatzeko ez dituen erabili? Eta nik bizitza osoa eman dut lurra borobila zela pentsatuz… Eskerrak laua dela azaldu didatela eta orain dena askoz hobeto ulertzen dut.

Baratzeko uzta bizikletako saskian eraman beharrean, eskulekutik zintzilik ageri da. Horrela nabarmenago ikusten da egindako lanaren fruitua, azenarioa. Lizarragabengoan jaso zuten. Azenario puska,
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus Maketatzailea: Laura Olmos Aristorena maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Maider Perkaz Urdiain gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Maite Iparragirre Astitz Kolaboratzailea: Miren Aldasoro
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
Entzun GUAIXE IRRATIko elkarrizketa guztiak guaixe.eus/irratia/hizketan





azenariotzarra, demontreren azenarioa, azenario izugarria, aparteko azenarioa, azenario ikaragarria, paregabeko azenarioa... Nahi beste adjetibo merezi ditu argazkiko azenarioak. Izan ere, gutxitan
jasotzen dira 675 gramo pisatzen duten azenarioak. Eta, zailagoa dena, lurretik osorik ateratzea. Handitzen utziz gero, Gau Beltzarako arbia izan zitekeen akaso, nork daki.
Joan zen asteko Guaixeko Hara Zer Dien atalean Sare Herritarrak argitaratutako kolaborazioan akats bat dago.
“Euskal Presoen kolektiboa osatzen duten 100 presoetatik, 63 espetxeko bigarren graduan daude" esaldia jasotzen zuen kolaborazioak, baina datuan akatsa dago, ez dira 100 preso, 109 preso baizik.
Erredakzioa



Uharte a rakilgo Udalak karrikako sareak eta zorua berritzeko lanetarako gobernuaren dirulaguntza jaso zuen, baina azpitik doan errekaren kanalizazio lanak ez ziren aurreikusi. Udalak bost urte eman ditu konponbide baten bila
UHartE araKil
Uharte Arakilgo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen batek aukera emanen du Erreka kaleko lanak egiteko. Zehazki, sareak eta zoladura berritzearekin batera, kale azpitik pasatzen den Itxesi errekaren kanalizazioa eginen da. Lanek hiru miloi euroko aurrrekontua dute. Txomin Uharte Baleztena alkateak jakinarazi duenez, "errekaren kanalizazio lanek ikaragarri garestitu dute obra. Uholdeen kontrako neurriak eta bestelako arauak bete beharra dago eta horrek aurrekontua handitzea ekarri du". Alkatea pozik zegoen "2020tik arrastaka daukagun gaiari akabera eman diogulako". Uhartek jakinarazi duenez, lanak aurten hasiko dira. Erreka kalea Uharte Arakilgo Alde Zaharreko kale nagusia da. Erdi Aroko zubitik autobus markesinara, herria ardazten du 325 bat metroko luzera duen kaleak. Haren azpitik, azaleko kanalizazio baten bidez, Itxesi erreka
pasatzen da. Uharte Arakilgo Udalak Erreka kaleko hornikuntza, saneamendu, euri ur eta zerbitzuen kanalizazio sareen eta zoladura berritzeko proiektua egin eta Toki Azpiegitura Planeko dirulaguntza deialdira aurkeztu zuen egitasmoa 2017an. Nafarroako Gobernuak Toki Inbertsio Planean jaso zuen 2021ean. Lanek orduan 860.000 euro inguruko aurrekontua zuten, eta foru administrazioak 609.859,51 euroko dirulaguntza aurreikusia zuen.
Baina pandemia eta Ukrainako gerra etorri ziren. Biek materialeen garestitzea ekarri zuten. Gainera, proiektuan ez zen errekaren kanalizazioa kontuan hartu. Azken lan horrek bakarrik 1,2 milioi euro inguruko aurrekontua zuen, kasik kalea berritzea adina. Egoera hori izanik, Uharte Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jarri zen, batetik, jasotako dirulaguntza ez galtzeko eta, bestetik, lanak behar bezala egiteko diru-
tuetakoak ere. Argindar, telekomunikazioko eta argiteria publikoko lineak etxeetako fatxadetatik lurpeko kanalizazioetara pasako dituzte. Kanalizazio berria eginda, errekako hura zubiaren beste aldean, ekialdean, aterako da ibaira.
Errekaren presentziak ez du sareen harguneak kalearen alde batetik bestera pasatzen uzten, eta, geroz, kaleko sareak eta kanalizazioak berritzean bikoiztu egin beharko dira, errekaren alde banatan jarriz.
Uharte Arakilgo Alde Zaharrean sareak eta zorua berrituko diren aurreneko kalea izanen da Erreka. Beraz, harako aukeratzen den urbanizazio eredua herriguneko gainontzeko kaleetara zabalduko da etorkizunean. "Kalearen urbanizazio berria nola izanen den parte hartze prozesu baten bidez erabaki zen 2021ean", jakinarazi du alkateak. Kontuan izanda Erreka kalean udaletxea, eliza, plaza eta zenbait establezimendu daudela, udaletxe eta San Joan plazen artean espazio jarraitu bat sortzeko, kaleko 60 metro inguruko luzeran beste mota bateko lurzorua jarriko da.

Etxarrendik i rurtzunera sarea luzatzeko lanak dira. Martxorako despeditzea aurreikusten du Mank-ek
laguntza handitzea eskatzeko. Bost urteren ondoren negoziazioek fruitua eman dute.
Egitasmoa
Erreka kaleko ur eta saneamendu sareek 60 urte baino gehiago dituzte. Ur hodiak mikrozementuzkoak dira eta harguneak berunezkoak. Hainbatetan ur ihesak izaten dira. Egungoen ordez, fundizioko hodiak, suteetarako harguneak eta etxeen parean erregistroak jarriko ditu Uharte Arakilgo Udalak. Saneamendu sarea berritzeko PVCzko hodiak erabiliko dira. Mantentze egokia egiteko putzu gutxi dituenez, gehiago eginen dira. Bestetik, euri urak kanalizatutako errekara eramanen dira, baita teila-
Beste lan batzuk Errekabitarte eta Itxesi auzoan sareak berritzeko lanak egiten ari dira. Abendurako despedituko dituzte. Udala eraikitzen ari den aterpeari dagokionez, bigarren fasea aurreratuta dago, inguratzailea, leihoak eta bestelakoak jartzen ari dira. Udalaren nahia litzateke azken fasea 2026ko hasieran egitea. Barruko banaketa eta ekipamendua jarri beharko lirateke.
Aterpearen aldamenean dauden udal igerilekuak udan itxita egon dira. "Aterpean igerilekuko euskarriak jarri behar ziren, baina hornitzaileekin arazoak izan ziren. Gainera, lanak hasi zirenean euria egin zuen eta zaila izan zen aurrera egitea. Orain lorezaintza lanak egiten ari dira eta araztegia behar bezala dabilela ikusteko proba egiten ari dira", azaldu du alkateak.
Azkenik, Hierros Bueno LSA enpresak 115.465,17 eurotan eskuratu zuen frontoia zaharberritzeko lanen kontratua. "Hornitzaileak hilabeteko atzerapenarekin ari dira materialak ematen, horregatik, lanak egiteko epea luzatzea eskatu diogu gobernuari. Udaberrirako bukatzea espero dugu".
araKil / irUrtZUN Sakanako Mankomunitateak Urdalurko ur sarea luzatzeko lanak Construcciones Mariaezcurrena enpresari eman zizkion 1.749.017,58 euroren truke. Lanak finantzatzeko ibarreko erakundeak Nafarroako Gobernuaren %80ko dirulaguntza du. Lanak iraileko aurreneko astean hasi ziren eta martxorako despedituta izanen dira.
Etxarrengo lotunearen eta Irurtzun ur biltegiaren artean 4.800 metroko ur sarea eginen da, fundizioko hodiekin. Horretaz aparte, hodi nagusiak adar bat izanen du Etxeberri eta Egiarretari uraren goi hornidura eskaintzeko. Biek, Irurtzun, Aizkorbe, Urritzola, Izurdiaga eta Errotz bezala, Iribasko iturburuko urez hornitzen dira egun. Sareak Etxarrengo industrialdetik eta nekazaritza lurretatik zuzenean industrialderantz joko du. Autopistaren (AP-15) Larraun ibaiko zubitik pasa eta ibai eta autopistari paralelo segiz iparralderantz eginen du. Autopistaren beste zubia baliatuta Etxeberri eta Egiarretarako adarra eginen da. Adar nagusiak autobiaren ertzetik Matxainen aparkalekuaren ondotik Plazaola bide berdera joko du, handik ur biltegiraino iristeko.

TXESKO GONZALEZ OTXOA EUsKal artZaiN tXaKUrrrEN aDisKiDEaK ElKartEKOa a rriskuan dagoen arrazaren alde zer lan egiten duen erakusteko, elkartea a rtzain Egunean izaten da urtero
Alfredo Alvaro Igoa UHartE araKil
Artzain Egunean, eskolen parean, hainbat artzain txakur ikusteko aukera dago. Batzuk Euskal Artzain Txakurren Adiskideak elkartekoek eramaten dituzte. Zenbat daramazue Artzain Egunean parte hartzen?
Urte pila darama elkarteak etortzen, bai. Ez naiz kide zaharra eta ez dakit zehatz zenbat. Nolakoak dira?
Bi mota dauzkagu: Gorbeia eta Iletsua. Lan txakurrak dira, ardiekin, ahuntzekin, behiekin, denekin lan egiten dute. Bere beste ezaugarri bat da etxean egoteko txakur lasaiak direla. Oso txakur onak dira. Artzainak bere inguruan ibili duen arraza bat da eta guztira ohitu dira. Artzain txakur guztiak bezala, artzainekin egotea oso gogoko dute. Umeen eta familien oso zaintzaileak dira. Eta etxean egoteko oso jarrera ona dute. Zein da arrazaren egoera? Egia esan, ez oso ona. Gorbeia motakoak nahiko ikusten dira, esaterako txapelketetan. Baina iletsuetatik oso-oso gutxi daude. Egoera oso txarra da. Pitteka lanean ari gara. Behintzat jendeak jakin dezala bertako txakur arraza galtzeko zorian dagoela. Eta hortik aurrera pitteka-pitteka lan egiten dugu.

Galtzeko zorian, noiz eta sekula baino txakur gehiago daudenean. Bai. Baina badakizu: globalizazioa, modak... Artzain txakur bat da. Geroz eta artzain gutxiago dago. Gainera, globalizazioa dela eta, orain oso erraza da Australiako edo Bretainia Handiko arraza bat lortzea. Horrek artzainek pixka bat baztertzea ekarri du. Horri pixka bat buelta ematen saiatzen ari gara. Artzainak, baina kalekumeak... Artzainak aipatu ditut, azkenean, artzain txakur bat delako. Nik ez dut ulertzen arraza hau lanean
ez bada. Artzainek baztertzen badute eta bakarrik kalean egoten badira, niretako, pertsonalki, zerbait galduko dugu.
Elkartea noiztik dabil lanean?
Txakur jabe batzuek euskal artzain txakurren aldeko irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortzeko ideia izan zuten 2016ko hasieran, eta urte bereko lastailaren 19an erregistratu zuten.
Egoeragatik kezkatuta, zerbait egin behar zutela erabaki eta elkartu egin ziren. eataelkartea. org webgunea dugu.
Zein helburu ditu elkarteak?
Bi txakur aldaera

GORBEIAKOA
Itxuraz luzexka, ilea gorria edo horia izan daiteke. Ile nahiko luzea du, leuna eta hanken atzean luzeagoa aurrean baino. Artzaintzarako berezko joera eta gaitasuna dute, bere buruarengan konfiantza handikoak dira eta jarrera lagunkoia eta familiartekoa dute.
Jende guztiari jakinaraztea euskal artzain txakurrarekin arazo bat dagoela. Eta, hortik aurrera, ahal dugun guztia laguntzea arraza aurrera eramateko. Zer egiten du elkarteak?
Egin dugun lan garrantzitsuena DNA ikerketa izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Lascaray zentroarekin batera. Jakin nahi genuen arraza barruan zenbateko aidetasuna zegoen. Endogamia mailaren arabera txakurrekin lana modu batera edo bestera egin behar da, gurutzaketak nola egin jakin eta dibertsitate genetikoaren hobekuntza lortzeko. Oraindik ikerketa argitaratu gabe dago, baina badirudi egoera ez dela oso larria.
Artzain Egunean informazio postua jartzen duzue.
Euskal Herrian barna feria askotan izaten gara. DNA ikerketa elkarteak kideen kuotekin or-

ILETSUA
Gorputz indartsu eta zabalagoa du. Trostariaren ohiko itxura du. Gorbeiarena baino ile luze eta latzagoa, horia edo kanela kolorekoa. Artzaintzarako berezko joera du. Harreman estua eta oso ona du jabeekin, zintzoa eta leiala da. Oso lurraldekoia eta familiaren zaindari bikaina.
daindu du. Ez dugu inolako dirulaguntzarik jaso, autogestioa da. Postutan saltzen ditugun kamiseta eta bestelakoekin ordaintzen dugu guztia. Bazkide asko zarete?
80 inguru garela uste dut. Euskal artzain txakur bat nahi duenak, zer egin behar du?
Artzainen batek-edo esaten badigu kumeak dituela, eta beste artzain edo pertsonaren bat bila ari dela esaten badigu, saiatzen gara beraien artean kontaktua errazten.
Zaintza berezirik behar dute? Txakur oso gogorra da, hemengo eguraldi eta lurraldera egokituta dago, eta zaintzen oso txakur erraza da.
Zein dei egiten diezue herritarrei? Batez ere, azienda duenak apustua egin dezala, bertako arraza delako. Azkenean euskal artzain txakurra ere gure ondarea da.

Ogia egiten gabiltza baina ez dugu feria burutik kentzen. Zuri ere gertatzen zaizu?


KO la BO ra Z i O a
MIREN ALDASORO LEZEA
Urria zientziaren hilabetea da: Kimikako Nobel saria banatzen da. Sari hauek askotan gure eguneroko bizitzatik urrun diruditen aurkikuntzak aitortzen dituzte. Baina 2025eko Kimikako sariak badu zerbait berezia: molekula ikusezinak arnasteko, harrapatzeko eta askatzeko gai diren material berriak garatu dituzte. MOFs deitzen dira, ingelesezko siglengatik (Metal-Organic Frameworks), eta XXI. mendeko ingurumen-erronka handiei aurre egiteko garrantzitsua bihur daitezke. Omar M. Yaghi (JordaniaAEB, palestinarren semea), Richard Robson (Britainia Handia) eta Susumu Kitagawa (Japonia) zientzialariak "aldamio" mikroskopiko gisa funtzionatzen duten sare kristalinoak garatzeagatik sarituak izan dira. Material horiek molekula organikoei lotutako atomo metalikoz osatuta daude, eta milaka
DUE la 25 U rt E...
milioi poro txiki dituzten sareak sortzen dituzte. Zertarako balio dute poro horiek? Imajinatu belaki bat, baina milioika aldiz txikiagoa. MOF gramo batek hainbat futbol-zelairen azalera baliokidea den barne-azalera izan dezake. Gainazal horrek gasak harrapatzea, energia biltegiratzea edo aire lehorretik ura ateratzea ahalbidetzen du. Horregatik askok "material magikoa" deitzen diote.
Zientzia-fikzioa dirudien arren, MOFak laborategitik errealitatera eramateko saiakerak egiten ari dira. Zentral termikoetan eta porlan-lantegietan karbono dioxidoa harrapatzeko probatzen ari dira, klima aldaketan duten eragina arintzen laguntzeko. Era berean, ura purifika dezakete, hidrogenoa energia garbietarako biltegiratu edo airean kutsatzaileak detektatu. Enpresa batzuek

Haurrak Hiriberri Arakilen
Hiriberri Arakilen udan haurrez bete zen, baina oporraldia bukatuta, gehienek herria utzi zuten. 0 eta 9 urte arteko 23 haur zeuden. Haietatik 17 D ereduan ikasten zuten, gainontzeko 6ak A ereduan. Irurtzungo eskolan edo Etxarri Aranazko ikastolan ikasten zuten. Arratsaldeetan herriko plazan haien presentzia nabaria zen. Baina eguraldi txarrarekin aterpean egoteko tokirik ez zutenez, etxean gelditzen ziren halakoetan..

basamortuko airetik hezetasuna bildu dezaketen dorreekin saiakuntzak egiten ari dira ur edangarria sortzeko, duela urte batzuk ezinezkoa zirudien ametsa. Klima-aldaketa jada ez da kontzeptu abstraktu bat. Gurean ere aldaketak nabaritzen ari gara. Uda lehorragoak, urtegien mailen jaitsiera, negu leunagoak, mendietako elur eta izotz erreserbak gutxitzen doaz, eta uraren eskuragarritasuna kezka bihurtzen ari da. MOFetan inspiratutako teknologiak imajinatzeak tokiko soluzioetan pentsatzen lagun diezaguke: altueran ur atmosferikoa biltzeko sistemak, nekazaritzako hondakin-urak arazteko iragazkiak, edo industria txikietan isurketak murrizteko gai diren materialak.
Aplikazio praktikoez gaindi, MOFek funtsezko zerbait gogorarazten digute: jakinmin zientifikoaren garrantzia. Material horien ikerketaren oinarrian ez zen klima-aldaketa egon. 1980 eta 1990 hamarkadetako lehen saiakerak esplorazio hutsa izan ziren. Maila molekularrean modu kontrolatuan diseinatutako material porotsuak sortzeko
interesetik sortu zen, zeolitak edo ikatz aktiboa bezalako material tradizionalekin ezinezkoa zena.
Aldiz, oinarrizko ezagutza “abstraktu” hori eta hamarkadetako ikertzaileen lana benetako arazoei aurre egiteko funtsezko tresna bihurtu da. Beraz, oinarrizko zientzian inbertitzeak, berehalako emaitzarik izan ez arren, etorkizunaren norabidea alda dezakeela gogorarazten du. Zientzia aplikatuek oinarrizko zientziatik edaten dute.
Nobel sariek perseberantzia aitortzen dute; izan ere, aurkikuntza zientifiko bakoitzaren atzean urteetako ahalegin isila, hutsegiteak eta etengabeko irmotasuna daude.
MOFek, beren baitan, ez dute larrialdi klimatikoa konponduko, baina aukeraz betetako bidea irekitzen dute. Eta agian, etorkizun ez hain urrun batean, Nobel honetan inspiratutako teknologiak gure herri eta mendietara ere iritsiko dira, gehien maite duguna kontserbatzen lagunduz: zientziaren, naturaren eta komunitatearen arteko oreka.

ALTSASUKO FERIAK
URRIAK 17 ostirala
18:00 – 20:00 Haurrendako jolasak, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta, Foru plazan.
18:00 Erremonte jaialdia, Oriamendik antolatuta, Burunda frontoian. Sarrerak: doan.
19:30 Sakanako XII. Arte Azokaren mustutzea, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean.
URRIAK 18 larunbata
10:30 XV. Onddo lasterketa:
Ibilaldia oinez, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik. 11:00 XV. Onddo lasterketa,
Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
11:30 – 13:30 Erraldoi eta Buruhandiekin kalejira, Altsasuko eta Etxarri Aranazko Txistulariekin, Intxostiapuntatik.
12:00 Altsasuko Ferietako Ikastetxeen arteko XLIV. Krosa, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
12:30 Musika eta Dantza Udal eskolakoekin kalejira.
14:30 Peñen bazkaria, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta, Zelandi frontoian.
16:30 Peñen kafea eta Maillot banaketa, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta, Zelandi frontoian.

17:00 Pilota partiduak, Garfe Pelotak antolatuta, Burunda frontoian. Sarrerak: aldez aurretik, 12 euro; leihatilan, 15 euro.
17:30 Elkartepoteoa eta kalejira, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta.
19:30 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen Jaitsiera, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:30 – 02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Peñen Igoera, Altsasuko Peñak taldeak antolatuta, Foru plazatik.
URRIAK 19 igandea
09:00 – 14:30 Feria. Zaldi lehiaketako zaldien erakusketa, Zelai kalean. Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalean.
Behi erakusketa, Ferialeku kalean. Nekazaritzako elikagaien azoka, Gartzia Ximenez kalean: patea, eztia, babarrunak, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolateak, hestebeteak eta abar.
Artisau azoka, Foru plazan: bitxiak, poltsak, arropa, zurezko jostailuak, xaboi naturalak, saskigintza...
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santokristo inguruan.
Azoka txikia, Baratzekobide plazan: arropak, oinetakoak... Mikologia erakusketa, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta, Garbitokian.
Altsasuko Mendigoizaleak taldearen XXXIX. Argazki Rallya, Gure Etxean. Nafarroako IX. Edizioaren Azoka, Editargik antolatuta, Foru plazan. 10:30 – 14:00 Sakanako XII. Arte Azoka eta Arte Azoka txikia, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean eta zabalgunean. 11:30 – 13:30 Altsasuko Zaldi Lehiaketaren desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean. 12:30 Altsasuko Txistulariekin kalejira.
20:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.




zure seme-alaba, anaia-arreba edo dena delakoa saltsera izatea.
Nork ematen dio maillota?
Peñetako kideek ematen ditugu maillotak ferietako bazkarian.
Gutako batek mikrofonoa hartu eta maillotak banatzen ditu. Maillot horia zuzenean ematen dugu. Urdina, berriz, botoak eman direnez, boto gehien jaso duten lau pertsonak aipatu eta laugarrenetik lehenengora bakoitzak lortu duen botoen ehunekoa zein den esaten dugu.
peñen batzordeko Adrian Claverrek eta Ainhoa Ramirez de Aldak eskuratu zuten. Altsasuko peñek ferietarako zein asmo duzue?
Gaur haurren txokoa, puzgarriak eta txokolate jana izanen dira. Bihar, berriz, bazkaria, kafea, maillot banaketa, eta txarangaz lagunduta elkarte poteoa. Iluntzean peñen jaitsiera eginen dugu eta gauerdian igoera. Jendeak bat egiten du peñen deialdiarekin?
A.A.I. altsasU
Ferietan ere peñakideak atorra jantzita kalean izanen dira. Peñen batzordeak festen aurretik festetako eta ferietarako kafeetarako izen ematea zabaltzen du. Aurten 406 altsasuarrek eman dute izena. Festetako bost egunetan egiten den bezala, larunbatean ere kafea hartzera elkartuko dira. Aurretik, peñen bazkarian 150 bat izanen dira mahaiaren bueltan eseriko direnak. Bazkalburuan banatuko dituzte maillotak.
Zer da maillotaren kontua?
Lehenik eta behin peñakideek argi utzi nahi dugu, maillota ez duela irabazten mozkor handiena hartu duenak. Baizik eta peñen egitarauan parte hartu duenak, peñen hainbat ekintza aurrera eramateko laguntzeko prest egon denak, peñetan apuntatuta dagoenak eta, jakina, saltseroa izan denak. Baina, garrantzi gehiago ematen diogu hasieran aipatutako horri, hau da, peñen parte izateari, parte hartzeari eta laguntzeari.
Zein koloretakoa da maillota?
Bi maillot daude. Gaztearena urdina da, eta helduena horia. Zerbait jartzen du maillotean?

Urtero maillot berria?
Ez. 2005 urtetik maillot berak ditugu. Urtero, batetik bestera pasatzen da. Eta, esan bezala, urtero irabazlearen izena brodatzen da.
Nola erabakitzen da nori eman?
Norbaitek bere aldeko kanpaina egin izan du?
Ez. Baina, egia da, noizbait hautagairen baten kuadrillako kideek kanpaina txikia egin izan dutela. Baina ez da askotan ikusten den zerbait.
Zenbat denboraz izanen da maillotaren jabe?
Maillota urtero banatzen denez, hautatutako pertsonek urte batez gorde beharko dute.
Parrandara maillota jantzita atera beharra du?
Onena parrandan maillota jantzita izatea da, bai, kar-kar-kar.
Peñen batzordekoek, behintzat, hori proposatzen dugu.
Maillotak berarekin pribilegioren edo arduraren bat dakar?
Maillota izateak ez dakar pribilegiorik, baina egia da janzten duenak lagunen eta herritarren berotasuna edo goxotasuna nabaritzen duela.
Noiz hasi zen maillot banaketa?
Aurrenekoa 2005ean izan zen. Ferietako giroa gainbehera zihoan aurreko urteetan eta, pizgarri moduan, Ruben Imazi maillotak banatzearen ideia otu zitzaion.
AROIA BERASTEGI FDZ DE GARAIALDE Y LAZKANO PEÑEN BatZOrDEKO KiDEa a ltsasuko peñek urteko azken agerraldia eginen dute ferietan. Bazkariaren ondoren maillota banatuko dute "PEÑEN PARTE IZATEAK, PARTE HARTZEAK ETA LAGUNTZEAK DU GARRANTZIA"
Ferietan herriaren erantzuna nahiko handia izaten da. Azkenean, festen seigarren egun baten antzeko izan daiteke, eta jendeak gogotsu hartzen du. Egun osoko egitaraua dugunez, erantzuna positiboa da. Gainera jendeari asko gustatzen zaio elkartepotea eta bitartean egiten diren jolasak. Peñek sortzen dugun giroa oso familiarra da. Hori indartzeko eta eguna politagoa izateko, elkartepoteoan jolasak egitea proposatu zen. Horren erantzuna oso polita izan zen. Nork bere atorra prest al du? Jendeak festetatik dena prest dauka!!!
Jendeak zergatik parte hartu beharko luke peñen egitarauan?
Maillotean irabazlearen izena, abizena eta irabazitako urtea brodatzen dira.

Peñen batzordean erabakitzen dugu maillot horiaren irabazlea zein den. Maillot urdina nori eman erabakitzeko, batzordekoek izenak proposatzen ditugu eta herritarrek irabazlea erabakitzeko botoa ematen dute. Inkesta bat sortzen dugu eta sare sozialen bidez zabaltzen dugu.

Nola hartzen dute aitortza?
Orokorrean ondo hartzen dute.
Baina egia da batzuk, zentzu positiboan, lotsatu antza sentitzen direla hasieran. Baina, azkenean, oso ondo hartzen dute.
Eta haien senideek?
Senideek ere ondo hartzen dute, azkenean batean, “polita” baita
Maillotak Razesa dendan erosi zituen eta aurreneko "irabazleen" izenak Maribel Mazkiaranek brodatu zituen. Komiki bat ere atera zuten.
Orain arte zeinek jantzi du gehien, gizonezkoek edo emakumezkoek?
Maillot urdina hamabitan mutilek jantzi dute eta seitan neskek. Maillot horia, berriz, hamabostetan mutilek, bitan neskek eta behin Moskatel kuadrilla mistoak eskuratu zuen. 2016an, berriz,

Peñetan sortzen den giroa izugarria delako. Azkenean festak herritik eta herriarentzat dira, horren harira, peñetara apuntatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Herrian kafeak, txaranga, merienda, elkartepoteoa izateko, garrantzitsua da peñetan izena ematea.

JEXUX OLAZIREGI BAGUES GUrE EsKUKO ZUZENDaritZaKO KiDEa
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak Euskal Herria l au Haizeetara dinamika aurkeztu zuen a ltsasun asteartean
A.A.I. saKaNa
Gure Eskurena aurkezpen dinamika da eta hiruzpalau hilabete iraunen du. Helburua da, batetik, testuinguru politikoa nola dagoen herritarrekin partekatzea da, eta ikasturteko plangintza azaltzea. Eta, bestetik, lekuan lekuko eragileekin egon nahi dute, eta haiekin ikuspegiak partekatzea.
Errealitatearen zein irakurketa egin duzue?
Bi mundu ikuskera talkan daude. Bata da trumpismoa, indibidualismoa, ultraeskuinaren eta faxismoaren gorakadak, migrazioaren kontrako diskurtsoak eta eskubideen urraketak eta eskubideen murrizketak oro har. Bestea da eskubideen babesa, kolektiboaren garrantzia, gu garenaren babes hori. Bi ikuskera horiek maila guztietan talkan ari dira. Bestetik, agerikoa da frantziar estatua krisi bizian dagoela. Eta espainiar estatuak ere aspaldiko krisia du, zeren estatua ez da gai lurralde auziei erantzuteko. Euskal Herrian, bestalde, hiru errealitate ditugu. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aukera batzuk zabaltzen ari direla dirudi. Trena tunelean dago. Ez dakigu tunelaren hasieran, erdialdean edo akaberan dagoen. Iruditzen zaigu lehenago edo beranduago etorriko dela akordio bat. Ez dakigu akordio horrek gure eskakizun guztiak aseko dituen, baina bai iruditzen zaigu burujabetza osoaren bidean pausoak ematen jarraitu behar dugula. Nafarroan Cerdan auziarekin sortu da gotortzeko eta gaur egun dagoena babestu beharra. Hala ere, iruditzen zaigu argi izpi batzuk egon daitezkeela. Eta Ipar Euskal Herrian Bateraren berregituraketa prozesuaren ondoren orain autonomiaren bila jarri dira. Tokiko eragileekin harremana izan, zertarako?

Jexux Olaziregi Bagues Altsasuko plazan.
"KOSTATZEN ZAIGU BURUJABETZA MATERIALA FORMALAREKIN LOTZEA"
Aurtengo plangintza azaltzeko. Herri Libre bat kanpaina martxan jarri genuen joan zen urtean, eta aurten borobilduko dugu. Garagartzaroaren 7ko manifestazioaren ondoren iruditzen zaigu erdigunean kokatu dela berriro ere herri honek burujabetzaren beharra daukala. Hiru ildo landuko ditugu. Ahalduntzearen barruan, konferentzia subiranista eginen dugu otsailaren 28an. Gure Eskuren Periskopioa buletinaren hiru aleetako bat konferentziaren edukiak jasoko ditu. Harremanei dagokionez, Euskal Herria herri gisa aitortzen duten eragile, sindikatu eta alderdiekin harreman estuak ditugu. Baino gehiago estutzeko hautua egiten dugu. Bereziki partekatua den zoru hori gero eta gehiago ongarritzeko eta finkatzeko, horren gainean eraikitzeko. Iruditzen zaigu Gure
ez bakarrik guk, herri gisa ere bai. Gure nazio ulerkera eskubideen defentsan kokatzen da. Erabakitze eskubidea, zertarako?
Erabakitzeko eskubideak herritarren beharrak asetzeko izan behar du. Esaterako, EAEko gaur egungo estatusa kortse bat da, ez da nahikoa XXI. mendean ditugun erronkei erantzuteko. Are gehiago Nafarroan eta are gehiago oraindik ere Ipar Euskal Herrian. Eskubide gehiago behar ditugu. Eskumen gehiago behar ditu Euskal Herriak, estatuekin izango dituen harremanetarako, gure lurraldeen arteko harremanetarako, nazioartean bestelako jende batekin izanen diren harremanetarako. Horretaz erabakitzeaz aparte, guztiei eragiten diguten eguneroko gaiez erabakitzeko. Burujabe baldin bagara, guk hartuko ditugu gure eraba-
kiak. Eta erabakitzeko eskubidearen atzean borondate hori dago: elkarrekin bizi eta elkarrekin erabakitzea. Euskal Herriaren burujabetzari haizea eman nahi dionak zer egin beharko luke?
Burujabetzaren inguruko dinamikak egunerokoan ere susta daitezke. Norberak erabakitzen du non, nola eta zer erosten duen, zeri laguntzen dion... Zorionez inguruan gero eta burujabetza dinamika gehiago dauzkagu. Horiek sustengatzea eta laguntzea hautu bat da. Jakina, Gure Eskuko taldeak zabalik daude, gurekin bidea egin nahi duena gonbidatuta dago. Iruditzen zaigu herri honetan burujabetza mugimendu asko daudela, anitzak, eta horiek ere pixka bat sostengatzea eta babestea bada hautu interesgarria.
Eskuren ekarpenik handiena euskal gizartearentzat hori izan litekeela. Azkenik, mobilizazio ildoa, zehazten ari garena eta azaroaren 18an aurkeztuko dugu. Nahikoa anbizio handikoa da. Herria geldirik al dago?
Herri hau oso aktibo dago, egunero zer edo zer dago hainbat gairen inguruan: Palestinaren alde hilaren 15ean egon zena, Euskal Selekzioa eta Palestinaren harira azaroaren 15ean dagoen elkartasun martxa, herri hau astero-astero kalean dago hainbat eskubideen defentsan... Herri honek eskubideen defentsan sekulako ahaleginak egiten ditu. Burujabetzaren gaia kalean al dago?
Burujabetzaren gaia kalean dago, baina ez dago zuzenean burujabetza politikoari edo subinarismoari lotuta. Gehiago islatzen da burujabetza materialean: etxebizitzarako eskubidea, pentsioak eta gutxieneko soldata bertan erabakitzea, lan esparruko marko propioaren eskaera... Berez auzi hori badago. Baina kostatzen zaigu burujabetza material hori burujabetza formalarekin lotzea, biak elkar elikatzeko, elkar osatzeko eta eta elkar eragiteko. Hor dugu zailtasuna,

Hainbat sakandarrek osatu dute mugimendua. Olatzagutiko porlandegiaren "hondakinen errausketaren kontra eta osasunaren, bizitzaren eta lurraldearen alde" egin du. Emandako baimenak baliogabetzea eskatu du
saKaNa
Nafarroako Gobernuak Cementos Portland Valderrivas (CPV) enpresari bere Olatzagutiko zementu fabrikan biomasa erregai gisa erabiltzeko baimena eman dio. Porlandegian gaur egun petrolio kokea erabiltzen da eta %40 gutxiago erabili nahi du. Horretarako, haren ordez %100 biomasa diren produktuak erabili nahi ditu erregai gisa: patsa olioa (26.437 tona urtean), kafe hondarrak (10.367 tona urtean) eta basoko materialak (6.077 tona urtean). Guztira 42.881 tona biomasa balorizatu nahi ditu CPVk, egunean 72,43 tona hondakin.
Hori jakinik, ibarreko hainbat herritarrek Sakana Bizirik plataforma sortu dute. Mugimenduaren sorreraren berri emateko prentsaurrekoan eskatu dute "emandako edozein baimen berehala baliogabetzea eta benetan jasangarriak diren politikak martxan jartzea, hondakinen ekoizpena murrizteko eta berre-

rabilera eta kontsumo arduratsua sustatzeko, kapitalismo globalak ezartzen duen kutsadura eta suntsiketa zikloa iraunarazi beharrean". Horrekin batera, plataformako kideak Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiei
eta eremu guztietako udal ordezkariei eskatu diete "jarrera argia eta koherentea har" dezatela. "Ez daitezela bihur eredu kapitalista harrapariaren konplize, eta babestu dezatela herriaren nahia: bizitza, lurra eta gure herrien
etorkizuna babestea, edozein interesen gainetik".
Argudioak
Plataformako kideek azaldu dutenez, "sistemaren logika kapitalista suntsitzaileak 'aurrerapen' eta 'garapen ekonomikoaren' izenean proiektuak inposatzen ditu, gutxi batzuen mesedetan eta gehienen bizitza baldintzak kaltetuz". Azaldu dutenez, "'hondakinen balorizazioa' negozio zikin berri bat besterik ez da, hondakinen arazoa korporazio handiendako onura iturri bihurtzeko modua, herriaren osasunaren eta ingurumenaren orekaren kontura". Porlandegiko labeetan hondakinak erretzeak "arrisku larriak ekarriko lituzke bai pertsonen osasunerako, bai ingurumenerako". Duela urte batzuk Sakanako eta inguruko herrietako biztanleek, erakundeek, alderdiek eta eragileek "irmoki baztertu zuten jada".
Gobernuak CPVri hondakinak erretzeko emandako baimena "ulergaitza da. Bazirudien etapa hori gaindituta zegoela, enpresak ulertu zuela bizikidetza herrien borondatea errespetatuz bakarrik zela posible. Baina kapitala bere gutizia eta prepotentzia inposatzen saiatzen da berriro, herritarren eskubideak eta gaixotasunik eta kutsadurarik gabe bizitzeko gure komunitateen itxaropena alde batera utzita".
Ziurtatu dutenez, "Portlanden jabe berriei ez zaizkie axola gure
bizitzak, gure osasuna, ezta Sakanaren etorkizuna ere. Irabaziak handitzea besterik ez dute bilatzen, gure herriak hondakin industrialen zabortegi bihurtuta ere". Plataformako kideek azaldu dutenez, "mehatxu hori ez da gertaera isolatu bat. Kapitalismoaren estrategia global baten parte da, mugarik gabe ustiatzeko, kontsumitzeko eta xahutzeko, lurralde osoak degradaziora kondenatuz". AHT, goi tentsioko linea, desindustrializazioa eta tokiko ekonomiaren abandonua adibide gisa jarri dituzte. "Larritzat" jo dute foru gobernua "enpresa-interesen kudeatzaile otzan gisa jardutea, Sakana, Lautada eta beste hainbat eremu 'sakrifizio-gune' bihurtuz, eredu ekonomiko jasanezin baten ondorioak estaltzeko". Plataformatik dei egin diete kezka horiek partekatzen dituzten pertsona, kolektibo eta mugimendu sozial guztiei haiekin bat egitera. "Erantzun kolektibo eta antolatua behar dugu eraso hori gelditzeko. Eta benetako alternatibak eraikitzeko, herri subiranotasunean, justizia ekologikoan eta bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomian oinarrituz".
"BENETAN JASANGARRIAK DIREN POLITIKAK MARTXAN JARTZEA ESKATZEN DUGU"

Hamar urte dira Benigno Mendia Goikoetxea hil zela. Hark utzitako arrastoa ez dute askok ahaztu eta bera omentzea erabaki zuten. Plazan, gogoko zuen tokian, haren oroigarria dago. Han zegoen plaka berritu zuten. Mendiaren irudia eta ez ga hobenak izanko, bia txarrenak eztare esaldia irakur daiteke. Jonan Apaolaza aurkezleak azaldu zuenez, esaldiak esan nahi du "gure onena eman dugula, eta horretaz harro sentitu behar dugu. Beti onena izatea ez da
posible. Baina beti saiatu behar gara gure onena ematen". Omenaldia prestatzeko "jende askok bere onena eman du, denon artean ospatzeko". Dantzariek familiari aurreskua dantzatu zioten eta lore sorta jaso zuen alargunak. Auzatea izan zen ondoren. Urdiaindarrek ttattar arrosa jantzi zuten, Mendiaren irudia eta Hamarretik hamar leloa zuena. Bazkaltzera 300 pertsona elkartu ziren. Omenaldiak ordu txikiak arte iraun zuen.
FUTBOLA Etxarri izan zen garaipena lortu zuen talde bakarra, besteek galdu edo berdindu baitzuten
Emakumezkoen hirugarren mailan Altsasuk 5-0 galdu zuen Berriozarren kontra. Igandean Huarte hartuko du Dantzalekun (17:30).
Gizonen preferente mailan Altsasuk bana berdindu zuen Beti Casedanorekin eta bigarren da sailkapenean. Igandean Infanzonesen kontra jokatuko du Obanosen (16:30).
Gizonen erregionalean Lagun Arteak eta Kirol Sportek lidergoa zuten jokoan; 1-2 gailendu zen Orkoiengo taldea Lakuntzan. Etxarri Aranatzek, aldiz, 3-1 hartu zuen mendean Baztan B. Asteburuan Etxarriri atseden jardunaldia dagokio eta Lagun Arteak Lagunak B taldea hartuko du larunbatean Zelai Berrin (16:30).
Elomendiko Futbol Txapelketan Zaldua Arakilek 5-4 galdu zuen Txaparrosen kontra. Asteburuan Izalsa du aurkari, Larrabiden.
ARETO FUTBOLA Pozak eta buruhausteak ligetan
Hirugarren mailan, Altsasuk 8-4 galdu zuen Riberaren kontra eta Aralar Mendik 3-17 irabazi zion Burlatari. Altsasuk Burlata hartu zuen atzo, eta Aralar Mendik Mendialdea hartuko du bihar (18:00). Gizonen lehen maila autonomikoan Xotak 1-8 irabazi zion Altsasuri, eta Arbizuk 8-1 Mendialdeari. Gaur Arbizuk Cascante du arerio Erriberan (19:30); larunbatean Xotak Ibararte hartuko du (18:30) eta Altsasuk Mendialdea du aurkari Berriozarren (16:00). Nesken autonomikoan Xota A-k 0-3 irabazi zion Mendialdeari eta Xota B-k bana berdindu zuen Orvinarekin. Xota B-k Txantrearen kontra jokatuko du etzi (12:00).

PILOTA lau eta erdiko final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partidak irabazi dituzte aurreko koadroetan espezialistak diren bi pilotari sakandarrak. Bigarren jardunaldian, Ezkurdiak Jaka du aurkari eta Bakaikoak altuna
Maider Betelu Ganboa saKaNa Lau eta Erdiko A Serieko Txapelketan Ezkurdiak eta Bakaikoak aurrerapauso handia eman dute, final laurdenetako lehen jardunaldian biek lehen puntua lortu baitute. Kaiolako hiruna txapel dituzte biek, eta espezialistak direla erakutsi zuten, nahiz eta sentsazio ez oso onekin bukatu. B multzoan Joseba Ezkurdiak Larrazabal 22-19 mendean hartu zuen partida gogorrean. "Pozik nago puntuarekin, irabazten hastea garrantzitsua delako. Fisikoki ongi ikusten naiz, txisparekin, baina ezkerrarekin ez nuen pilota ongi sartzen eta akats tonto dezente egin nituen. Nahi bezala ez dut jokatu, nahi beza-
MENDIA Irañetatik eta Senosiaindik abiatuta, 250 mendizale baino gehiago bildu ziren Euskal Herriko Erdiguneko Ibilaldian. Ekitaldian herri bat garela aldarrikatu zuten, eta segidan Irañetako Bordara jaitsi ziren, bertsolarien emanaldia baitzuten zain. Ondorengo bazkarian 70 lagun bildu ziren, Irañetako babatxikiak dastatzeko.
lako sentsazioekin ez naiz geratu, baina puntuarekin pozik nago" azaldu du arbizuarrak. Jaka du aurkari gaur, ostirala, Villabonan (19:00). "Gustura nabil, entrenamendu onak egin ditut. Jaka oso arriskutsua da, aireko jokoa ikaragarri dominatzen du. Aurkari zaila dut, beste partida polit bat aurretik; lehenengo puntua lortuta, bigarrena zergatik ez?".
Bakaikoa, sorpresa ederra Bakaikoak ikaragarrizko erremontada egin zuen Lekunberrin Zabala garaitu eta txapelketako lehen puntua lortzeko. Zabala 1-9, 6-14 eta 20-15 jarri zen aurretik, baina etxarriarrak, Josu Igoa botilleroaren ezinbesteko animo
eta laguntzarekin –"segi hotz, mantendu hotz"– buelta eman zion, 22-21. Erresistentzia bikaina izan zuen etxarriarrak, eta argi utzi zuen inoiz ez duela amore ematen. "Ez dut kantxan nahi bezala disfrutatu; Josuri esker jakin izan dut eusten, zihurtasun handia ematen didalako. Garrantzitsuena puntua lortzea zen, eta pozik nago". Bihar, larunbata, Altuna du arerio, Eibarko Astelenan (17:30). "Altuna betidanik asko miresten dudan pilotari bat da, eta amets bat da beraren kontra jokatzea. Behin hemen egonda, denak irabaztera ateratzen gara; Osasunak Madrili irabazten dio batzuetan eta ea nik irabazten diodan".

Altsasuko ferietan kirolak toki handia izango du. Gaur, ostirala, 18:00etan, Oriamendik antolatutako Erremontari jaialdia iritsiko da Burunda frontoira. Gurrutxaga-Zubirik Susperregi-Apezetxea dituzte arerio, eta Ezkurra II.a-Larrañagak Goikoetxea V-Azpiroz. Sarrera doan da. Larunbat goizean Onddo Lasterketaren txanda izango da, 10:30etik aurrera. Arratsaldean, 18:00etan, Garferen pilota jaialdia izango da, eta Garfen aritzen diren sakandarrak lanean ikusteko aukera izango dugu. VictorGarmendiak CanabalBergeraren kontra jokatuko dute, eta Labaka-Azpirozek Elizalde-Arbizuren kontra. Sarrerak aurretik eros daitezke (10 euro) edo txarteldegian (15 euro).


MOTORRA Guztiz arrakastatsua izan zen Bakarrekotxea elkarteak antolatutako V iii . Katxarro Eguna. 320 izena emate baino gehiago izan zituzten, eta ikusle mordoa hurbildu zen Bakaikura. Gainera, eguraldiak lagundu zuen eta giro ederra izan zen
M.B.G. BaKaiKU
Katxarro Eguneko antolatzaileak, Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteko kideak, pozarren daude. Eta ez da gutxiagorako. VIII. Katxarro Egunak aurreikuspen guztiak gainditu zituen, eta datuak dira horren erakusle. "larunbatean 320 izena emate baino gehiago izan genituen, eta bazkaltzera 120 pertsona bildu ginen elkartean. Balorazioa ona da, eguna oso ongi atera zelako, baina taldean bilduko gara guztia ongi aztertzeko, zer hobetu daitekeen eta bestelakoak zehazteko" azaldu du antolakuntza taldeko Saioa Zelaiak, kontentu.
Denetatik ikusgai
Aurten 10 urte bete behar zituen
Katxarro Egunak, baina VIII. edizioa ospatu zen, pandemiagatik bi urtetan ez zelako antolatu. Denetatik zegoen ikusgai.
"Hiru kamioi ekarri zituzten, horietatik bi Sakanakoak eta hirugarrena Iruñekoa. Traktoreak lau ziren, Altsasukoak eta Dorraokoak. Horretaz gain motorrak zeuden, bizikleta zaharrak, eta aurten bi motozerra zahar jarri ziren ikusgai eta josteko makina zaharrak" zehaztu du Saioa Zelaiak. Jendea gustura zebilen katxarro guztiak gertutik ikusten. Plazan, ingurunean eta iturritik gorako kaleetan zeuden ikusgai.
Autoetan, denetariko etxeak: Seat, Ford, Renault, Mercedes, BMW, Porsche... Renault 5 mi-
tiko asko, Seat 600ak, Alpineak, BMW ugari... denetatik.
Pilotu sakandarren autoak Plazan toki berezia osatzen zuten Urbasako Mendi Igoeran, Rallyetan eta bestelakoetan parte hartzen duten pilotu sakandarren lasterketa autoek. Besteak beste, han zeuden Delfin Goikoetxearen Caterham Super Seven autoaren erreplika, Mikel Mazkiaranen Seat 600 JTR-a, Sergio Ondarraren R5-a, Iñigo Zelaiarena... Ikusmina piztu zuten.


Sariak
ZElaia
Laburbilduz, betiko jendea eta jende berria bildu da aurten Bakaikun. "Jende askok lehenengo Katxarro Egunetik errepikatzen du, baina bidean jende gehiago batu da eta aurten jende berria inguratu zaigu. Katxarro ezberdin eta polit asko ekarri dizkigute".
Katxarro Zaharrenaren saria Gorka Arbizu iturmendiarrak jaso zuen 1923. urteko Ford T-arekin. Nafarroan martxan dagoen autorik zaharrena da Arbizurena. Horrekin batera Renault Alpinea eraman zuen Katxarro Egunera. Urrutien datorren katxarro eguneko saria Espinosa de los Monterosetik (Burgos) etorritako autoak jaso zuen, eta Katxarro berezienaren saria Javier Navarrok ekarritako Ford Torinoak. Sariak bereziak ziren, zurezko oinarrian jarritako metalezko katxarro bereziak. "Gerardo del Riok egin ditu, eta egurrezko oinarria Josetxok".
Aurten kamiseta berriak atera ditu antolakuntzak, "gris ilunak, berdeak eta urdinak. Harrera oso ona izan zuten, baita pegatinek eta giltzariek ere". Bestalde, herdoila laser bidez
garbitzeko postuak arreta handia piztu zuen, eta errekanbioak erosteko postuan mugimendua zegoen.
Bi motorrek jabea dute
Aurten, motor baten faltan, bi zozketatu zituzten Katxarro Egunean: haurrendako kros-motor txiki bat, eta Bultaco Sherpa. Zozketako txartelek hegan egin zuten. Bi sariak Sakanatik kanpora joan ziren, eta zortedunak "oso pozik" zeudela nabarmendu du Zelaiak".
Lehenengoz Altsasuraino Katxarro Eguna ixteko, Sakanan barna bueltatxoa ematen dute partaideek. Lehenengo aldiz Altsasura iritsi ziren, San Pedrotik, eta Urdiaindik sartuta, Iturmendin aurrera egin eta San Benito bidetik iritsi ziren Bakaikura, "ibilbide oso polita".
Maider Betelu Ganboa altsasU
Iker Mintegi Claverrek bi denboraldi egin ditu profesional gisa Euskaltel Euskadin eta eskuadra laranjan beste bi urte ditu aurretik, kontratua berritu baitu. Laranjaz jantzita jarraituko du altsasuarrak, "oso pozik". Beste bi urte Euskaltel Euskadin. Albiste onarekin despeditu duzu denboraldia.
Oso pozik nago etxeko taldean jarraituko dudalako. Bi urte daramatzat Euskaltel Euskadin, baina aurretik beste hiru urte egin nituen harrobiko taldean, Laboral Kutxan, afizionatuetan. Hasieratik argi nuen taldean jarraitu nahi nuela, taldeak ere argi zuen nik hemen segitzea nahi zuela eta oso erraza izan zen ados jartzea.
Taldetik esan dutenez, borrokalaria eta langilea zara, taldearen eredu. Elkarrekin urte asko dira, eta taldeak nigan konfiantza du. Hitz politak dira.
Aurten iaz baino lasterketa gehiagotan aritu zara, Top20an egon zara sarritan, eta taldeko txirrindulari nabarmenetakoa izan zara. Urtez urte aurrerapausoak ematen saiatzea da kontua, eta nik uste dut aurten pauso on bat eman nuela aurrera, bereziki maiatza arte: lasterketa askotan
Top15ean sailkatu nintzen. Tamalez, arazo fisiko batzuek tarteko, ez dut udarik hoberena izan, eta ezin izan dut nire mailarik hoberena eman. Hala ere, taldeak konfiantza handia izan du nigan. Eskertzekoa da. Lasterketetako ihesaldietan klasikoetako bat zara.
Bai, udako lasterketetan bereziki. Jakinda nire maila onenean ez nengoela eta ezingo nuela bukaeran aurrean egon, ihesaldietan sartuaz taldeari presentzia ematen eta ahal nuena ematen saiatzen nintzen.
Todoterrenoa zara. Ihesaldietan sartu zara, aurreko postuetan egon zara lasterketa askotan, estutu behar denean hor egoten zara ere bai. Non sentitzen zara erosoen?
Ihesaldiak beti gustatu izan zaizkit, baina Pro Tour mailako lasterketa gogorrenetan nire burua lasterketaren lehian ikusi dut, lehen hamar postuetan sartu ahal izateko aukerekin. Lasterketak gogorrak direnean, hor ikusten dut neure burua.
Aurten zein lasterketak markatu zaitu bereziki?
Andaluziako Itzulia esango nuke, baina emaitza ez zen ona izan,
IKER MINTEGI CLAVER EUsKaltEl EUsKaDiKO tXirriNDUlaria
TXIRRINDULARITZA a ltsasuarrak beste bi urte jarraituko ditu Euskaltel Euskadin, "oso pozik". Udako arazoak gainditu ditu, eta 2026 denboraldirako sentsazio onak ditu

Tourra eta Vuelta) gonbidapenak. Tamalez, ez da helburua lortu, Euskaltel 33. baitago gaur egun. Pro Tour taldeen rankinga urtez urtekoa da, ez da World Tourreko taldeena bezala, beraiena hiru urtean behin egiten delako. Guk ezingo dugu 2026an Vueltan egon, baina 2026an Rankingean lehen 30 taldeen artean klasifikatzeko aukera dugu berriz. Hurrengo urtea urte ona ateratzen bada, berriz lehen 30en artean sailkatzeko aukera izan dezakegula uste dut.
erori nintzelako. Hala ere, etapa baten borrokan ikusi nuen nire burua lehenengo aldiz, etapa garaipena lortzeko lehian. Bestalde, Itzulia eta gero apirila eta maiatzeko lasterketa guztietan lehenengo 15 eta 20 postuen artean egon nintzen: Grand Besançon Doubs-en, Doubseko Tourrean, Turkiako Tourrean, Hungariako Tourrean... Neure burua aurrean ikusi nuen.
Eta zapore gazia utzi dizuna? Orokorrean, udako lasterketak, eta bereziki, Andaluziako azken etapa hori. Aurrean egotea, nire erruagatik eroriko bat izan eta lehian egotetik kanpo geratzea... une hori.
Itzulia bigarren urtez jarraian egin duzu. Zer du berezi?
Hasteko, World Tour mailako lasterketa dela, eta hori beste mundu bat dela. Guretako berezia da, etxeko taldeak etxean korritzea handia delako. Beti polita eta berezia da Itzulian aritzea, Marea Laranjarekin. Euskaltel Euskadiren helburua UCI Rankingeko lehen 30 postuetan sailkatzea zen, postu horietan dauden taldeek lortu ahal dituztelako hiru proba garrantzitsuenen (Giroa,
UCIko Rankingean goian egoteko presio horrek txirrindularitzaren ikuskizuna bera kaltetzen duela diote txirrindulazale askok. Ez nuke esango kaltetzen duenik, baina hobetzen duenik ere ez. Helmugan egiten duzun postuak ematen dizkizu puntuak; lehen agian soilik hamar txirrindularik esprintatzen zuten, eta gaur egun hogeita hamarrek, puntuengatik. Adibidez, Astanak txirrindulari batekin esprintatu beharrean hiru txirrindularirekin esprintatzen zuen lasterketa berean.
UAE Emirates taldearen nagusitasuna ikaragarrizkoa da. Txirrindulari onenak dituzte, eta sekulako aurrekontua. Agian beste talde batzuetan lider izango liratekeenak bertan daude laguntzaile gisa. Horrela, normala da hainbeste garaipen eta puntu izatea.
2025 denboraldia bukatzear dela,burua 2026an duzue jada. Nik duela hilabete pasa bukatu nuen denboraldia, baina entrenatzen jarraitu nuen. Orain oporretan nago; bi aste pasa daramatzat txirrindula ukitu gabe. Laster hasiko naiz berriro entrenatzen, 2026 urtea prestatzen. Oporretan benetan ez duzu bizikleta ukitu ere egin?
Benetan. Badago gelditzen ez den jendea, baina ona da uztea. Urte guztia pasatzen dugu bizikleta gainean eta txirrindularitzan pentsatzen. Gainera, urtea nekatuta bukatzen dugu; bidaia asko dira, denbora asko etxetik kanpo. Beraz, burua eta gorputza deskonektatzeko ongi dator bizikleta alde batera uztea; garrantzitsua da, hurrengo urtea berriz gogotsu hasteko. Udako arazo fisiko horiek gaindituak dituzu?
Bai, guztiz. Kontua da txirrindularitzan, edozein kiroletan bezala, %100ean egon behar duzula, eta gaixo jartzen bazara
edo edozer baduzu, ezin duzula zure mailarik onena eman. Nolanahi ere, urte ona izan da zuretako, UCIko txirrindularien rankingean 500 postu baino gehiago egin dituzu gora. Iaz 1.390. postuan zinen (34 puntu), eta aurten 889. postuan (71 puntu).
UCIko puntuetan gora egin nuela banekien, baina zein postutan nengoen ez.
Jorge Azanza zuzendariak urtero aurrerapausoak ematen dituzula adierazi du, baina txirrindulari erreferentea izateko oraindik tartea baduzula; pozik dago taldean segiko duzulako.
Herrikoak gara, betidanik ezagutzen dugu elkar eta urte asko daramatzat bere alboan. Hitz horiek eskertzen dizkiot. Bizikletan ateratzen gara askotan eta oso harreman ona dugu. Pablo Urtasun alboan dut ere bai.
Profesional hasi berritan, garrantzitsuena tropelean zure tokia aurkitzea dela esan zenuen. Toki hori aurkitu al duzu?
Gutxika aurkitzen noa. Ez nuke esango jada finkatuta nagoenik, baina ikusten dut lasterketa gogorretan nire lekua izan dezakedala, eta Pro Tour mailako probetan sailkapen orokorretan lehian egoteko aukera izan dezakedala.
Datorren denboraldirako zein sentsazio dituzu?
Onak, betikoak. Azken urteetan bezala, pauso bat ematen saiatuko naiz. Urte hasieran egin nuen bezala, lasterketen lehian

egoten saiatuko naiz. Ahal bada urte osoan zehar lehen hamarretan egotea, hori litzateke xedea. Lehendabiziko garaipena lortzeak pisua du? Presioa al da?
Egia esan, ez da gehiegi pentsatu nahi dudan gauza bat. Iristen bada, iritsiko da.
Israelen kontrako eta Palestinaren aldeko Vueltako protestek munduari buelta eman diete.
Txirrindularitzatik kanpo garrantzitsuagoak diren gauzak badaude, protestatu beharrekoak.
Vuelta mundu osoan ikusten da, bozgorailu handi bat da, eta normala da halakoetan aldarrikapenak egiteko aprobetxatzea. Bestalde, tropelean egunero norbait errepidera aterako ote
zaizun beldur bazaude, ez zara eroso egongo. Txirrindulariak orduko 50 km-ko abiaduran ari garela kontuan hartuta, kontuz ibili behar da halakoekin. Bizikleta gainean bizitzak daude, eta aldarrikapenak zentzuarekin egin beharreko gauzak dira. Gainontzeko txirrindulari profesional sakandarrak, Ailetz Lasa eta Igor Arrieta, lagunak dituzu. Nola ikusi dituzu?
Bakoitza bere kategorian eta arloan aurrerapausoak ematen ikusi ditut. Sakanan txirrindulari profesionalak egotea ona da. Laranjaz jantzita segituko duzu. Uneren batean beste kolore batekin ikusten al zinen?
Egia esan, ez. Oso kontentu nago.

ZUMBA Jaione Palomo zumba monitoreak Bularreko Minbiziaren Aurkako I. Zumbathoi Solidarioa antolatu zuen, Zelandin, Saray elkartearen alde. Bildutakoak Palomoren, Itziarren eta Mayra Palop monitoreen esanetara gustura aritu ziren. Irantzu Gonzalez Dantza Eskolakoek ekimenean parte hartu zuten. Saray elkartea "oso eskertuta" dago.
Nafarroako I. mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Lekunberrin. Iker Vicente izan zen azkarrena. Berarekin batera Ibai Soroa, Oier Kañamares, Txomin Amondarain eta Julen Kañamaresek jokatuko dute finala. Jon Erdozia etxarriarra gazteena izan zen (22 urte). Maila galdu zuen, baina zuen guztia emanda.

FUTBOLA Lagun Arteak 2025/2026 denboraldiko taldeak aurkeztu zituen ostiralean Zelai Berrin. Guztira 201 futbolari izango ditu Lakuntzako klubak, eta zortzi talde: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, infantilak, kadeteak, jubenilak, erregionala eta Genuine edo talde inklusiboa. Ezin izan dute nesken taldea sortu, ea hurrengoan posible den.

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEARTEKO 13:00AK BAINO LEHEN. tel.: 948
ALTSASU Kontzertua. a gur Urtzi kontzertua: l a Banda del Jefe Bigun.
19:30ean, Urtzi tabernan.
LAKUNTZA Bisita gidatua. a ndoni Egurza i risarriren erakusketaren bisita gidatua: Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuak.
18:00etan, Sorginak tabernan.
IRURTZUN Tailerra.
Bipedestrukzioa dantza tailerra Disiden.Cia konpainiarekin, s endaberri Paisaia eszeniko berriak programaren barruan. 11 eta 18 urte bitarteko gazteei bideratuta: dantza eta mugimendu tailerra non arauak hautsiko dituzten jarreren, soinuen, keinuen eta ibiltzeko moduen bidez; ondoren, generoari eta genero estereotipoei buruzko solasaldia izanen da, l G t B i Q a + siglen kontzeientzia hartzeko. Elebiz.
18:00etan, kultur etxean.
ALTSASU Bizikleta irteera. Barranka t xirrindularitza taldearen irteera: s an Benito, 45 kilometro. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
LAKUNTZA Mendi irteera. Zabalarte Eguna: Guardetxe – i garratza – i rutxin ibilibdea,

June Etxegoien
Zelaia
Zorionak pittina!!!
Egun ederra pasa izana espero dugu! Asko maite zaitugu. Besarkada haundia. Aiton-amonak.
a izpearro, i rutxin koba eta Urleze ibilbidea. 08:00etan, plazan.
IZURDIAGA Tailerra. Zoru pelbiko tailerra. i zena ematea eta informazioa: 634 584 226 edo arakilkultura@gmail.com. 11:00etan, kontzejuaren etxean.
ETXARREN Ospakizuna.
l anda eremuko emakumeen eguna, a rakilgo Emakume taldeak antolatuta, a rakilgo Udalaren laguntzarekin. i ratzar jatetxean. 14:00 Bazkaria. 17:00 Kontzertua: Iluntze akustikoak .
IRURTZUN Azoka. Pikuberfest garagardo azoka. Bonoak 11 euro (bi garagardo, pintxo eta pitxarra). 19:00etatik aurrera, Pikuxarren.
ETXARRI ARANATZ Irteera. l arrañeta mendi taldearen irteera: Nafarroa Oinez. 09:00etan, Larrañetan.
IRURTZUN Dantza ikuskizuna. Bipedestrukzioa Disiden.Cia konpainiaren dantza garaikideko ikuskizunaren emanaldia, s endaberri Paisaia eszeniko berriak programaren barruan: Mundura iristen diren bi izaki dira protagonistak; irudi arraro samarra dutenez, jendeak etengabe epaitzen ditu, eta planetara egokitzeko hainbat roletatik pasatzen dira. s arrerak: 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.
IRURTZUN Kontzertua. Ekiza bakarko kontzertua, a rgitzala EH tour 2025 biraren barruan. 13:00etan, Pikuxar plazan.
ALTSASU Elkarretaratzea. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea.
12:00etan, udaletxearen aurrean.
ALTSASU Irakurle taldea. Gaztelaniazko irakurle kluba: l os días perfectos Jacobo Bergarecheren liburua.
18:00etan, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan.
ALTSASU Irakurle taldea. Gaztelaniazko irakurle kluba: l os días perfectos Jacobo Bergarecheren liburua.
18:00etan, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan.
URDIAIN Tailerra Zaindu dezagun Urdiain. Haurren herria denon eskola. Urdiaingo herri eskolako zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko komunitate hausnarketa' prozesuaren egitarauaren hirugaren tailerra: Eskola berrituaren ko-diseinua.
18:00etatik 19:30era, auzoan.
ALSASU Irakurle taldea. Euskarazko irakurle kluba: Maitasun kapitala Karmele Jaioren liburua. 18:00etan, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan.
ALTSASU Hitzaldia. Euskara eta munduko hizkuntza gutxituak. Hizkuntza komunitate gutxituen esperientziei buruzko htizaldia: Kaqchikela, Maia eta Guarania hizlarien komunitateak. Gaztelaniaz. a EKk, s akanako Mankomunitateak eta Garabidek antolatuta.
18:30ean, Itsasi euskaltegian.
A LTSASU Kontzertua. Hutsun t xalaparta + teknotrakitana musika ikuskizuna, Cultur i zan programaren barruan: Hutsun t xalapartak musika tresna berri bat aurkeztuko du #teknotrakitana taldeko Pablo Zaratiegirekin elkarlanean: txirrin aldakorreko txalaparta; erakustaldian txalapartariek zuzeneko erakustaldiak eta azalpen teknikoak emanen dituzte. Bukatzeko, elkarrizketa irekia izanen da ikusleekin. s arrera: doan, leku guztiak bete arte.
18:00etan, Iortia kultur gunean.
ALTSASU Gazte agenda. tramankuluren escape rooma. taldea; aurretik izena eman ( i ntxostiapuntan).
17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
OLATZAGUTIA Tailerra. i rakurkide t xakurrekin irakurketa tailerra, euskaraz irakurketa sustatzeko ekintza, Biak Baten eskutik, s akanako Mankomunitateak eta a rkatz l iburudendak lagunduta. a urretik izena ematea beharrezkoa da. 7 urtetik aurrera. 18:30ean, liburutegian.
LAKUNTZA Ipuin kontaketa. s ahararen aldeko ipuinen kontaketa, Hegoak Hegan Bubisher 15 urtez programaren barruan. 17:30ean, liburutegian.
LAKUNTZA Bisita gidatua. a ndoni Egurza i risarriren non arauak hautsiko dituzten jarreren, soinuen, keinuen eta ibiltzeko moduen bidez bisita gidatua: Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuak. 18:00etan, Sorginak tabernan.
LAKUNTZA Hitzaldia Mendebaldeko s ahararen eta Bubisherren inguruko hitzaldia eta aurkezpena, Hegoak Hegan Bubisher 15 urtez programaren barruan. 19:00etan, liburutegian.
ETXARRI ARANATZ Bertso afa ria Bertso afaie a itor s arriegi eta Joanes i llarregi bertsolariekin. t xartelak: arrunta, 25 euro; ikasle eta langabeak, 15 euro (azken eguna, urriak 22; Xapatero eta l eku Ona tabernak, eta 627 084 172 Whastappera). Karrikestu elkarteak antolatuta. 21:00 Karrikestu elkartean.
ALTSASU
IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN
Romería
Igandea 19 19:30
El fantasma de la ópera, Pablo Llamas piano-jotzailearen zuzeneko emanaldiarekin, Filmoteka Nafarroan programaren barruan Astelehena 20 19:00
Karmele (euskaraz) Osteguna 23 19:00
IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN
La sospecha de Sofía Osteguna 23 19:00
LAKUNTZA Hegoak Hegan Bubisher 15 urtez erakusketa: Bubisher aljeriako tindufeko errefuxiatu saharararren kanpamentuetako liburutegi eta bibliobus sarea, sahararen aldeko liburuak.
Urriaren 24ra arte. 16:00etatik 20:00etara, liburutegian.
LAKUNTZA Andoni Egurza Irisarri:
Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuak
Asteazkenetik igandera. Sorginak tabernan.
ALTSASU XIV. Arte Azoka, Artebidek antolatuta: sakanako artisten erakusketa.
Urriaren 17tik azaroaren 9ra. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.


(Vicente Zelaia agirrebengoaren alarguna)
Hitz hauen bitartez, modu batean edo bestean gure ondoan egon zarten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu
Etxekoak
EGU ral D ia ast EBU r U a N Ostirala, 17
Min. 9 o Max. 23 o Larunbata, 18
Min. 8 o Max. 24 o Igandea, 19
Min. 12 o Max. 22 o Astelehena, 20 Min. 12 o Max. 18 o
MEKANIKARI
LANPOSTUA
Kamioi eta autobus tailerra sakana inguruko langile bila. Mekanika, txapa eta margo ezagutzak baloratuko dira. Bidali curriculuma tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019
IKASTAROA
Familiei zuzendutako ikastaroa Irurtzunen: 3 eta 12 urte arteko seme-alabak dituztenendako prestakuntza saioak, Nafarroako Gobernuko Guraso Eskola ekimenaren barruan. Informazioa eta izen emateak 848 423 450 telefonora deituz edo www.navarra.es web orrian
Euskarara hurbiltzeko ikastaroa Lakuntzan: Mankomunitateak antolatuta. Urriaren 22tik otsailaren 11ra. Informazio gehiago eta izen emateak Sakanako Mankomunitatean, euskara2@sakana-mank. eus emailean edo 948 464 840 telefonora deituz.
Kafe konpondu tailerrean izen ematea zabalik dago: Etxetresna elektrikoak eta beste konpontzen ikasiko duzu. Informazio gehiago eta izen ematea Altsasuko Udaletxean
OHARRA Lakuntzako Udalak euskara ikasleendako dirulaguntzak atera ditu: Argibide gehiago 948 576 015 telefonora
deituz edo udaletxera hurbilduz
LAB sindikatua Kubarako osasun materiala biltzen ari da: Altsasuko egoitzan ( San Joan 52 ) urriaren 15era arte jasoko du; xiringak, eskularruak, higiene produktuak...Likidoak ezin edozein sendagai mota (iraungipen data 2026koa baldin badute) Langileon elkartasunez, blokeoa hautsi! Elkartasun kanpainaren barruan Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
OPATUTAKOA
Lotus erlojua mendira joan etorriko ibilbidean aurkitu da Etxarri Aranatzen. Argibide gehiago Guaixe irratian.
LAN ESKAINTZA
Taupa mugimenduaren Nafarroako koordinatzailearen lanpostua: Nafarroan Taupak garatzen dituen egitasmoen zuzendaritza. Euskara ondo menderatzea, gidabaimena eta autoa edukitzea eskatuko da. Informazio gehiago eta curriculumak bidaltzea oskar@taupamugimendua.eus posta elektronikora.
iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak. eus



Nerea Balda San Juan irurtzundarrak irabazi du Ramiro Pinilla 8. Eleberri Laburren Lehiaketa. Euskarazko lan onenaren saria irabazi du Zure arnasa zaintzeko lanarekin. Familia baten unibertsora ez ezik, ezaguna den unibertso batera ere lekualdatzen du irakurlea. Hirugarren aldiz irabazi du lehiaketa hau.


Julio s otok irabazi zuen lehen fasearen bigarren saioa, eta finalaurrekoetarako zuzenean sailkatu da. i doia Granizo altsasuarrra bosgarren sailkatu zen, eta lehen fasea amaitu arte itxoin beharko du. s aioa "opari" bat izan zela esan du altsasuarrak
Duela bizpahiru urte hasi nintzen musika irakasle bezala eta lerro pila idatz nitzake haur bat lehen aldiz kantatzen ikustea zein polita den adierazteko, pianoa jotzen duenean begiak nola argitzen zaizkion, edo abesti soil batek klaseko giroa nola alda dezakeen azaltzeko. Baina gaur, emozioetatik pixka bat harago joan nahi dut. Etapa honetan, musika “estra” bat baino gehiago denaren zergatiaz hitz egin nahi dut. Musika ez da entretenitzeko bakarrik (nahiz eta horretarako ere balio duen).
Askotan, helduok haurtzaroko musikan pentsatzen dugunean, abesti itsaskorrak etortzen zaizkigu burura, letra errepikakorrekin, jostailuzko instrumentuekin… Eta bai, hori guztia paketearen parte da. Baina jende askok ez daki haur batek musika egiten duenean, bere garuna lanean ari dela: oroimena, arreta, koordinazioa, hizkuntza, emozioak... dena aktibatzen da!
Zientziak zer esaten du honen inguruan? Hona hemen datu interesgarri batzuk. Alde batetik, musikak hizkuntza hobetzen du. Txikitatik musikarekin esku-hartzeak mintzamena prozesatzeko
gaitasuna hobetzen du. Beste modu batean esanda: musika egiten duten haurrak, hizkuntza-trebetasun hobeak garatzen dituzte. Bestetik, adimen emozionala garatzen du. Musika-jardueretan parte-hartzen duten haurrek enpatia handiagoa daukate eta besteen emozioak ulertzeko gaitasuna hobetzen dute. Hirugarrenik, memoria eta arreta hobetzen ditu. Hainbat ikerketak erakutsi dute tresna bat jotzeak edo abesteak memoria indartzen laguntzen duela, jarraibideak betetzeko, arazoak konpontzeko edo duela bost minutu eskatu digutena gogoratzeko erabiltzen dugun hori ere (bai, batzuetan helduei huts egiten diguna). Zientziaren atalarekin bukatzeko, sormena eta arazoen konponketa sustatzen ditu. Musika, burmuinarentzako gimnasio moduko bat da. Lotura neuronalak estimulatzen ditu, modu malgu eta sortzaileagoan pentsatzen laguntzeko. Honek guztiak nahiko serioa ematen du, ezta? Baina, politena da beraientzat musika ez dela neurozientzia mota bat, jolas bat baizik, adierazteko modu bat. Eta oso dibertigarria, gainera. Musika haurtzaroan: haur
E. C. M. eta E. R. B. altsasU Urriaren 11n jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasearen bigarren saioa, Mutiloako Arangureneko kultur etxean. 160 bertsozale bildu ziren saioa entzutera eta Idoia Granizo Uribarrena bertsolari altsasuarrak GUAIXE IRRATIA-n "oso saio gustagarria eta gozagarria" izan zela esan du. Granizorekin batera, sei bertsolari aritu ziren kantuan: Jabi Lezaun Landa, Sarai Robles Vitas, Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegieta eta Julio Soto Ezkurdia, eta Iratxe Legarra izan zen gai jartzailea. Julio Sotok irabazi zuen saioa, azaroaren 8an Leitzan jokatuko dden finalaurrekora zuzenean sailkatuz.
"Niretzat larunbateko saioa txapelketak egindako opari bat izan zen. Sarri ez da gertatzen halako oholtza batean eroso eta lagun artean kantatzeko luxua eta pribilegioa izatea". Ongi inguratuta egon zela kontatu du Granizok, "uste dut ongizate hori, oholtzan geneukan erosotasun hori entzuleek nabaritu zutela". Esan zutenaren eta altsasuarrari iritsi zaionaren arabera, "oso saio gustagarria eta gozagarria" izan zen, "esango nuke orohar; nik behintzat halaxe bizi izan nuen oholtza gainetik".
XIV. Arte Azoka mustuko dute gaur, Iortia kultur gunean
Gaur, urriak 17, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide elkarteak Sakanako artisten eta artista gonbidatuen lanekin egindako erakusketa. Azaroaren 9 arte egonen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan, eta igandean, urriak 19, Altsasuko feria eguna, artistek arte azoka eginen dute ere, Iortiaren inguruetan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko bigarren saioan parte hartu zuten bertsolariak. NBE
Granizo bosgarren sailkatu zen, 291 punturekin: "Akatsak akats uste dut oso gauzatxo politak utzi nituela zenbait lanetan". Hala ere, aitortu duenez, "nabari da oraindik diskurtso eta gorputz oholtzaratzearen zailtasunek dihardutela oholtzan eta bertsolaritzan". Gutxinaka buelta emateko "esperantza apurrarekin" lanean jarraituko du.
Sailkapena
Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien, 353. Haren atzetik
Sarai Robles (338,5), Ekhiñe Zapiain (329,5), Jabi Lezaun (309), Granizo (291) eta Beñat Astiz (285,5) sailkatu ziren. Lehen fasea amaitu arte itxoin beharko dute sailkapenaren arabera hurrengo fasera pasatzen diren jakiteko. Urriaren 18an, larunbata, segituko du txapelketa, Iruritan. Han ariko dira Amaia Elizagoien, Endika Legarra, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Xabat Illarregi; gai jartzailea Ainhoa Larretxea izanen da.
Hilean 250€ (gutxieneko kanona) Euskaraz jakitea eskatuko da 948 46 00 17 | info@arbizu.eus Informazio gehiago Arbizuko udaletxean

ARBIZUKO UDALA

ANDONI EGURZA IRISARRI artista
Urteetan ikasitako grabatuen teknikekin egindako lanen erakusketa mustu du, l akuntzan; mundu analogikoaren aldeko goraipamena egiten du lanen bidez
Erkuden Ruiz Barroso laKUNtZa
Andoni Egurza Irisarri artista lakuntzarrak erakusketa mustu du herriko Sorginak tabernan. Urrian zehar ikus daitezke urte hauetan grabatu teknikekin egindako lanak, eta ostiraletan, 18:00etan, bisita gidatuak ere eginen ditu. Ez da erakusketa bakarra izanen, Altsasuko ferietako Arte Azokan ere parte hartuko baitu.
Lehenengo erakusketa?
Bai. Oso pozik nago. Azkenean lortu dut egiten dudana eta nire
artea erakusteko erakusketa bat prestatzea. Eta zer egiten duzu?
Erakusketan jarri ditudan lanak grabatuak dira. Jendeak, normalean, ez du grabatua ezagutzen duela urte asko erabiltzen ziren
teknikak direlako, eta denborarekin horien erabilera asko galdu da. Prozesu nahiko konplexuak dira, eta nahi duenari azalduko diot zein den prozesua eta zer den grabatu bat. Zer da grabatu bat?
Grabatua irudi bat da, oinarri desberdinak erabiliz egin daitekeena, hala nola egurra, harria, metala... Oinarri desberdinetan eta prozesu desberdinen bitartez egiten dira, adibidez, metalean puntzoi batekin metala zulatzen da. Plantxa horiei prozesu bat
egiten zaie non tinta finkatzen den. Hori matrizea izango da, eta matrizetik nahi dituzun kopiak sor ditzakezu. Nolabait inprentaren aitzindariak dira. Nola ikasi zenuen? Nola sartu zinen mundu horretan?
Diseinu grafikoa ikasi nuen, eta horren inguruko lan baten bila egon nintzen, eta ez nuen aurkitu. Niri betidanik gehiago gustatu izan zait eskuak zikindu eta gauzak eskuz egitea, eta diseinu grafikoa digitalagoa zen. Orduan, Iruñeko Arte Eskolan Grabatuaren eta estanpazio teknikak ikasketak egitera sartu nintzen. Hor bai. Bi urte egon naiz Arte Eskolan, eta erakusketan jarritako lanak Arte Eskolan egindako lanak dira, ikasi dudan guztia lanetan islatuta. Zer kontatzen dute lanek?
Azkenean, urte oso atsegina izan da, oso polita, lortu dut gustatzen zaidan artea edo niri gustatzen zaidan lana egitea. Nolabait barrutik atera zaizkidan gauzak dira. Erakusketan ikus daitezkeen lan askok hitz egiten dute gure belaunaldian nola ikusi dugun teknika analogikoen eta gaur egungo teknologia digitalen arteko gatazka hori; oso presente dago laminetan eta iruditzen zait eman behar zaiola garrantzia gehiago teknika analogiko horiei. Lan hauetan garrantzia ematen diot mundu analogiko horri, eta kritika pixka bat egiten zaio gaur egungo mundu digitalari: guztia hodeira doa, gure informazio guztia dute... Pixka bat horren kontra egiten dute. Balioa eman nahi diet beti egon diren teknikei, galtzen ari direla. Orain oso txikiak direnetik mobilarekin ibiltzen dira. Nola aukeratu dituzu piezak?
Gauza da itxoin dudala pixka bat bilduma bat biltzeko. Aurreko urtean egin ahal nuen erakusketa, baina pentsatu nuen ez nituela nahiko lan; zerbait gehiago behar nuen, gustatzen zaidana zerbait egiteko gehiago behar nituela. Udan egitea pentsatu genuen, baina hemen Hatortxu izan zenez eta abar, iraila abiapuntu bezala hartuta, hasi gara erakusketaren kontuarekin. Zein da grabatuen prozesua?
Adibidez, egurrezko xafla batean prozesua honako hau izango zen: grabatu bat behar dugu hiru tintekin, orduan, tinta bakoitzeko xafla bat egin behar dugu. Imajina dezagun puzzle bat, hiru piezatako puzzle bat. Pieza bakoitza kolore bat izango da. Orduan, tinta bakoitzerako irudi bat zulatzen da eta erliebean gelditzen dena gora geldituko da, eta zulatzen dena behean, eta gainean geratzen den horri tinta pasatu eta papera jartzean, tinta hori paperean geratuko da. Hiru xaflekin egin, eta irudia hor egongo da. Egin ditudan ikasketak oso aberasgarriak dira ni bezalako pertsona batentzat, mota guztietako eskuzko teknikak ikasten dituzulako. Artistoi askotan gertatzen zaigun orri txuri baten aurrean ez jakitea zer egin nahi duzun, teknika hauekin ez da gertatzen; ideiak ateratzen joaten dira. Teknika asko dira, ezta? Xilografia, egurrezko xafletan egiten dena; litografia, lito harri da, harrizko plantxetan; grabatua metalezko plantxan, eta horren barruan teknika desberdinak daude, agua fuerte eta agua tinta. Horiek bai direla azaltzeko prozesu zailak, barnizak eta erresinak ere sartzen direlako. Prozesu oso konplexuak dira. Prozesu batekin hasten zarenean, buruan oso ongi ikusi behar duzu zer egin nahi duzun, bestela, hasten bazara plantxan eta zerbait oso ongi geldituko den ez badakizu, ez dago atzera egiterik. Zerotik egin behar duzu. Dena den, akatsa izatea ere polita da; gure inperfekzioa.
Zein da zure teknika gustukoena? Berez ez da beste teknika bat, baina serigrafia ere egin dugu. Espatula batekin jartzen da tinta, eta hori izugarria izan da. Ari naiz pentsatzen kamiseten kontuarekin zerbait egitea eta probatzea.
Zein da zure lanik gogokoena? Ez daukat bat gustukoena. Denak dira barrutik ateratakoak eta lan guztiei maitasun hori diet. Denek daukate bere puntua. Arte Azokan ere egongo zara. Bai. Grabatuko ikasketen praktikak Ziordiko Julerekin egin nituen, serigrafia egiten du, eta oso-oso gustura egon nintzen. Esperientzia oso polita izan zen. Bera dago Artebiden, Sakanako artisten elkartean, eta azokara gonbidatu ninduen. Igandean bertan egongo gara.
Garazi Garzia Mauleon etxarriarrak sala atentzio Hoberenaren Bizkaiko talento Gastro saria irabazi du. Duela lau urte hasi zen Dimako Garena jatetxean areto arduradun; "amonarenean bezala" sentitzea lortzen dute
Erkuden Ruiz Barroso EtXarri a
1
Noiz hasi zinen ostalaritzan? 16 urterekin hasi nintzen herrian lanean, eta beti gustatu izan zait. Etxean zerbait ikasteko esan zidaten, eta gero nahi nuena egiteko. Euskal filologia ikasketak egin nituen, eta saiatu nintzen horretan lan egiten, baina ostalaritzan lan egin dut beti.
2
Zein izan zen zure ibilbidea? Irlandan ere egon zinen, ezta?
Orduko bikotekidearekin Irlandara bizitzera joan ginen, eta han ostalaritzan aritu nintzen. Hotel bateko jatetxean hasi nintzen, eta txirrinta piztu zitzaidan. Esan nuen: hau da gustatzen zaidana. Irlandatik bueltatu nintzenean Sala Arduradun ikasketetan jarraitu nuen. Esperientzia asko nuen, baina titulua eskatzen dute. Urtebete Azurmendiko salan egon nintzen eta ondoren master bat egin nuen Basque Culinary Centerren. Salaren munduan formakuntza oso garrantzitsua da, denetan, baina sala azken aldian asko aldatu denez garrantzitsua da. Gero Iruñean egon nintzen lanean eta Garena-n s sala arduradun izateko aukera sortu zitzaidan, eta lau urte daramat bertan.

3
Zergatik mundu hau?
Ez dakit. Beti gustatu izan zait. Familian eta etxean ez daukat inor esateko bera bezala nahi dudala izan esateko. Ostalaritza familiako tradizioa segitzeko izan ohi da, baina nik ez dut. Bokazionala da, guztiz.
4
Zer da Sala Arduraduna izatea?
Zein da zure lana?
Zuloak tapatzea; dena koordinatzea. Garena-n badauzkagu bi areto desberdin, orduan sukalde eta zerbitzarien arteko koordinazioa eramatea, eguneko erreserba guztiak kontrolatzea, bertan ere ebentoak eta ezkontzak egiten ditugu eta horiek ere koordinatzea. Makinaria guztia martxan jarri.
5
Nolakoa da zure egun bat Garenan?
Lehenengo gauza emailak eta erreserbak begiratzea da, etxetik. Michelin Izar bat jaso genuen eta bi Repsol Eguzki dauzkagu. Azkenean, ez da bakarrik jaten ematen; azkoz gehiago da, ez bakarrik bezeroari eskaintzen dioguna, baizik eta geure buruari eskatzen dioguna ere. Jakitea nor etortzen den, errepikatzen duen, alergiarik duten...
6 Zer nolako jendea joaten da?
Denetatik. Egia da perfil oso desberdinak dauzkagula. Diman gaude, eta jende gehienak baloratzen duena da gertutasuna sentitzea. Zu eta ni bezalako jendea joaten da. Egia da Michelin zirkuitu hori segitzen duen jendea ere joaten dela, eta zerbitzua aldatzen da. Baina ez dugu bezero mota bakarra.
7 Bainaprotokolobatjarraitzenduzue?
bat. Oso hotza da, eta kontrakoa bilatzen dugu. Etxe bat bilatzen dugu, bai janariarekin bai zerbitzuarekin. Ez dira gauza arraroak; jendeak esaten du amonak igandeetan prestatzen zuena dela. Hori oso polita da. Orduan, amonaren etxean bazaude, ezin da izan zerbait oso hotza.
8 Talento Gastro saria jaso duzu. Nola hartu duzu?
Badira lau urte sari horiek ematen dituztela eta lehenengo aldia izendatuta nagoela. Ez nuen espero. Proposatzen dizute, baina ez dakizu pasatu diren edo nor den epaimahaia. Ni saria jasotzera joan nintzen, baina denon emaitza da. Denok ongi lan egitearen lanaren emaitza.
9 Zer berezitasun duzu?
Nik uste asko baloratzen dutela Izar bat izanda ere goxotasun eta gertutasun hori izatea. Michelinek protokolo oso zorrotzak ditu, eta hori mantendu baina aldi berean gertutasuna mantentzea, zaila da, baina egin daiteke.
10Zeintzuk dira lanaren alde onak? Eta txarrak?
Onak jendearen aurpegiak nola aldatzen diren ikustea. Izugarria da. Bueltatzen direnean ere oso polita da. Txarra da ez dela ofizio erraza. Asko gustatu behar zaizu bertan aritzeko.
11
Ostalaritza ez da oso ongi ikusita egon.
Oso gaizki tratatu den ofizio bat izan da. Ez badakizu zer egin, sartu zerbitzari. Eta ez da hori. Edozeinek ez du balio. Geldi-geldi ari gara hori ere aldatzen; norberaren lanari balioa emanda. Garazi Garzia Mauleon Garena jatetxeko sala arduraduna Talento Gastro sariarekin.
Salan oso malgua da. Ez zaigu gustatzen, eta hori da gure marka

