Jose Mari Ustarroz r azkin omendu zuen a ralar Mendik a rtzain egunean / 6
Euskara ikasketen doakotasunerako lehen pausoa eman du gobernuak: A1 maila dohainik / 9
Iñaki Berastegi eta
Eñaut Agirrebengoa, bi euskal kirol
kazetari denboraldi hasieran / 2-3
Hiriberrin eta Ziordian festetan bete-betean daude, eta bihar Etxeberrin hasiko dira / 11-15
Ane Berastegik lan ederra egin du Munduko juniorren Pista Txirrindularitza Txapelketan / 17
Oier Mitxelena
Euskadiko bigarren aizkora mailara igo da; aurki Nafarroako finala du jokoan / 19
Hodei Magoak
2025eko Magia Saria irabazi, eta '3 Elementu' ikuskizuna mustu du / 23
"Sadarrera goaz bi astean behin, baina harmailak ez ditugu zapaltzen"
IÑAKI BERASTEGI ETA EÑAUT AGIRREBENGOA KirOl KaZEtariaK a tseden tarte txiki bat hartu ondoren, hasiera eman diote denboraldiari Eñaut a girrebengoa eta i ñaki Berastegi kirol kazetariek. Haien pasioa ogibide bihurtu zuten aspaldi eta txikitatik amesten zutena bizibide bilakatu zaie.
Mikel Etxaiz San Roman UrDiaiN / altsasU
Kirol denboraldiak ez du etenik. Futbol liga amaitu gabe dagoelarik hasi egiten da txirrindularitza denboraldia. Eta txirrindularitza bukatu baino lehen hasi da berriro futbola. Atsedenik gabeko mundu horretan kokatu ziren Eñaut Agirrebengoa altsasuarra eta Iñaki Berastegi urdindarra. Urteak daramatzate zuzeneko kirol emanaldiak euskaraz ematen eta, momentuz, ez dute haien burua beste inon ikusten.
Ba al dago atsedenik kirol kazetariarendako?
Eñaut Agirrebengoa: Egon badago, baina indarrez topatu behar da tarte hori. Ekitaldi asko daude baita udan ere eta gaur egungo denboraldiak geroz eta lehenago hasten dira, beraz, hor tarte handirik ez dago. Nire kasuan, futbol denboraldiaren lehenengo bi asteetan, normalean, oporrak hartzen ditut. Zuk bilatu beharreko tarteak dira.
Iñaki Berastegi: Ni nahiko nekatuta iristen naiz futbol denboraldi akaberara, beraz, ondoren-
go bi asteak oporretan pasatzen ditut beti. Ez da gomendagarriena, badakit, baina nik ezin dut deskonektatu. Nahiz eta oporretan egon, ez naiz lanean bezain adi egoten, baina informatuta egotearen gogoak segituan etortzen zaizkit.
E. Nik nire burua behartzen dut askotan, batez ere oporrak kanpoan disfrutatzen ditudanean, deskonektatzera. Mugikorra uzten saiatzen naiz eta ez diot ezeri jaramonik egiten, deskonektatzea oso zaila egiten zaidalako.
Txirrindularitza denboraldia, aste gogorrak izaten dira lehiaketak hasten direnean?
E. Geroz eta gutxiago esango nuke. Honetara ere egokitu egiten zara. Nire kasuan, txirrindularitzan, kronikak idazten ditudanez, nire lana oso bat-batekoa da, berehalakotasun handikoa. Urtez urte geroz eta samurragoa egiten zait. Hasieran, nahiko jipoituta bukatzen nituen egunak, baina aurten, adibidez, oso gustura aritu naiz. Zure kasuan, Iñaki, nola prestatzen duzu futbol denboraldia?
I. Egiten dudan lehenengo lana bukatu den denboraldiaren datuak biltzea da. Gero, txantiloi berriak prestatzen hasten naiz eta denboraldi berriaren plangintzarekin. Hala ere, nire prestaketa egunerokotasunean irakurtzen eta begiratzen egiten dut batez ere. Eta urte guztian zehar ere horrela egiten dut. Partida baten atarian, bai prestatzen naiz espezifikoki. Aurkariak aztertzen ditut, etxekoa buruz dakit eta. Osasunzaleak zarete txikitatik. Orain kirol kazetariak zarete. Oraindik zerbait berezia sentitzen duzue Sadarra zapaltzen duzuen bakoitzean?
E. Urrun gelditzen zaigu kazetari gisa Sadarra zapaldu genuen lehenengo aldia. Ia 10 urte pasa dira jada. Orduantxe galdetu izan baliguzu zer den futbolari bat aurrez aurre elkarrizketatzea, edo Taxoare edo Sadarrean lan egitea, beste gauza bat erantzungo nizuke. Azkenean errutinaren zati bihurtzen da, asteroko lana. I. Orain etxean bezala ibiltzen gara. Zorionez, ohitura hartu dugu eta normalizatu egin dugu,
baina ni oso pribilegiatu sentitzen naiz.
E. Oinarria hori da: pribilegiatu sentitzea. Zure betiko kluba zure bizibide izatea oso berezia da. Hala ere, zure pasioa ogibide bihurtzen duzunean gauza batzuk ere galdu egiten dira. Oso emozionala den hori zerbait analitiko bihurtzen duzu. Sadarrera zoaz bi astean behin, baina harmailak ez dituzu zapaltzen. Eta hori ere faltan botatzen dut.
Futbola. Kiroletako erregea. Betetzen al du funtzio soziala?
I. Nik pentsatu nahi dut baietz. Balio positibo garrantzitsu asko transmititu ditzake futbolak, aisialdirako kirol bat da, azken finean. Norberaren jarrera ere moldatu dezakeen zerbait da kirola, eta kasu honetan futbola. Hala ere, futbolak gizartean la-
gundu beharko luke gehiago. Gaur egungo futbol klubak oso urruti daude jendearengandik. E. Jendeak eskatzen die jokalariei eredu izatea. Eta ez dute zertan izan behar. Egia da ogibidearen zati bat badela pertsonaia publikoa zaren heinean. Nik uste gizartean badaudela beste pertsonaia batzuk eredu bezala egokiagoak direnak eta ez ditugunak aintzat hartzen.
I. Neska-mutil gazteek futbolarien jarrerak imitatzen dituzte. Alde horretatik, futbolariak kontziente izan behar dira duten indarraz gutxienez, kaltegarri ez izateko. Gizartearen ereduak zergatik egon behar dira futbolean?
E. Askotan futbola gutxietsi egiten da. Oso futbolzalea den pertsona bat intelektualki gutxietsi egiten da. Ematen du ez gaudela mentalki hain ondo heziak. Nik esango nuke futbolak tresna gisa garrantzi handia izan dezakeela, adibidez, euskararen normalizazio eta hedapenean. Indarra egin beharko litzaioke hor. Euskara hutsean egiten duzue lan. Etorkizunik al dute euskarazko kirol emanaldiek?
I. Epe motzean, behintzat, bai. Indarra ikusten diot euskarazko kirol kazetaritzari. Nik badakit nire gauzen hedapena txikiagoa dela euskaraz egiteagatik, baina naturalki onartuta daukat eta ez daukat arazorik. Ezin gara lehia horretan sartu. Horrela ikasi dut, horrela sentitzen dut eta horregatik egiten dut euskaraz. Ez dut uste gaztelaniak irentsiko gaituenik, egia esan. E. Komunikabide tradizionalek indarrean jarraitzen duten bitartean, behintzat, bai. Ikusi beharko da komunikazioaren munduak zein norabide hartzen duen. Garbi dago sare sozialek eta plataforma berriek geroz eta indar handiagoa hartzen ari dutela eta, beraz, hor egon behar duzu. Euskarazko kirol kazetaritzak hutsune hori bete behar du derrigorrez, belaunaldi gazteak hor baitaude. Irratia, egunkaria… nekez kontsumitzen dituzte gazteek. Egoera oso kon-
kretu batean eta eszenatoki berri batean hezi dira gaur egungo gazteak, non kontsumo ohitura oso desberdinak dituzten. Behin heldu bilakatuta zer gertatuko den ikusi beharko da. Entrenatu daiteke zuzeneko emanaldiak emateko?
I. Espezifikoki ezin da entrenatu. Hiztegiak erabiltzen ditugu lanean ari garela. Hobetzeko tresnarik garrantzitsuena, beti bezala, esperientzia da. Ni ez naiz zehazki emanaldietarako prestatzen, baina irakurtzeko ohitura handia dudanez, hiztegia
pixkanaka aberasten noa. Akatsak beti egiten ditugu, batez ere zuzenean. Nik nire burua entzuten dudanean, errepikakorra naizela ikusten dut, adibidez. E. Norbera da bere epailerik zorrotzena. Azkenean ohitu egiten zara zure burua entzu -
"NORBERAREN JARRERA ERE MOLDATU DEZAKEEN ZERBAIT DA KIROLA, FUTBOLA"
"EUSKARAZKO KIROL KAZETARITZAK SARE SOZIAL ETA PLATAFORMETAN EGON BEHAR DU"
"BADAKIT NIRE GAUZEN HEDAPENA TXIKIAGOA DELA EUSKARAZ EGITEAGATIK"
"ORAIN ETXEAN BEZALA IBILTZEN GARA SADARREN. NI OSO PRIBILEGIATU SENTITZEN NAIZ"
behar duzu egun batzuetan gauzak okerrago aterako zaizkizula eta beste batzuetan, hobeto. Bertsolariak bezala.
I. Hori da. Akatsak egiten direnean, zuzendu behar dira ahalik eta normaltasun handienarekin. Naturaltasun osoz. Horrela irakatsi ziguten hasieratik. Gainera, albistegietako kazetariek dutena baino presio txikiagoa dudala sentitzen dut. Nik egin dezakedan akatsak ez du ia garrantzirik. Alde horretatik, lasaiago noa emanaldietara. Ia 10 urte kirol kazetari gisa. Aukeratu eman duzuen zuzeneko kirol emanaldi bat.
E. Biok bat gatoz hemen. Bota, Iñaki:
tera, baina arraroa egiten da batzuetan. Nik prestaketa espezifikorik ez dut egiten, ez. Elhuyarren sartu eta bilatu?
Ez, ez. Hori ez dut egiten. Beharraren ondorioz, agian bai. Baina orokorrean, ez. Zuzeneko emanaldiak direnez, barneratu
I. Bereziena esango nuke Osasunak Sevillan jokatu zuen Kopako finala, nahiz eta galdu. Urte hartako finalerdia San Mamesen ere oso berezia izan zen, zoriontsuagoa. Gainera, aipagarria da Osasunak bere historian jokatu dituen bi finalak, bata, irratian entzun nuela Eñautekin, eta bigarrena, bere ondoan kontatu nuela zuzenean.
E. Ea hirugarrena ere irratian ematen dugun.
Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariak. MIKEL ETXAIZ SAN ROMAN
EKO a
JAVIER CASTEIG BARANDIARAN
Behin eta berriz
Iraila iritsi da, eta horrekin batera, normalean, askok esaten dugu uda bukatua dela eta normaltasunera itzultzeko garaia iritsi dela. Normaltasunera itzultzeko altsasuarroi, oraindik, festak gainditzea falta zaigu, eta, orduan bai eskertzen dela normaltasuna.
Baina normaltasunak ohiko zereginekin eta lanekin hastea suposatzen digu. Hau, normalean, askoz gehiago kostatzen zaigu eta, gutxitan, gogotsu hartzen dugu.
Ohiko zereginekin hasteak jubilatuoi ez digu horrenbesterako suposatzen; eta nire kasuan, zereginetako bat zutabe hau idaztea da.
Eta honek guztiz ezustean harrapatu nau. Normalean denbora ematen dut zertaz idatziko dudan pentsatzen, mezua zein den eta, ondoren, idazteko ere hainbat buelta eta zirriborro egiten ditut.
Gaurko zutabean ezin, biharko helarazi behar baitut erredakziora, eta hemen nabil, oraindik ere, ezertxo ere adierazi ez dudala.
Une batez pentsatu dut Adimen Artifiziala erabili eta zerbait, zerbaitetaz, eta halako karaktere kantitate erabiliz idazteko. Eta aterako zen itxuroso, ziur, baina ez.
NAHIZ ETA
ERREPIKAKORRA
IZAN ETA BEHIN ETA BERRIZ ADIERAZTEAZ,
ISRAEL PALESTINAN
EGITEN ARI DENA
SALATU BEHAR
DELAKO
Ez, oraingo honetan ez. Eta ez, nahiz eta errepikakorra izan eta behin eta berriz adierazi, Israel Palestinan egiten ari dena salatu behar delako.
Ez naiz nekatuko hori behin eta berriz adierazteaz, nahiz eta, zerbait testimoniala den jakin, eta inolako eraginik ez duela izanen.
Palestinan Israel egiten ari dena, ziurrenik, gutako gehienok gure bizitza osoan ikusi eta ikusiko dugun gertaerarik krudelena eta lazgarriena izanen da. Eta honen aurrean, munduko gobernuak ez dira gauza izan neurri eraginkorrak hartzeko, edota ez dute hartu nahi izan. Mundutarrok ez dugu eragiteko gaitasun handirik baina gure esku dagoen guztia, behin eta berriz, salatzeko eta palestinarron bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko egin behar dugu.
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
H ara ZE r D i EN
Zundaketarik ez guaikos
SAKANA TRENAREN ALDE PLATAFORMA
Bi urte eta erdira heltzear gara Goierrin, Sakanan eta Itzan AHTaren zundaketak egiteko asmoarekin hasi zirela. Hiru zundaketa saiakera egin dira tarte honetan Ataunen, Otxobin eta Izurdiagan eta hirurak gelditzea lortu dugu.
Gure eskualdeetako herritarren iritzi orokorraren gainetik AHTa inposatu nahi digute, zerbitzurik eman ez eta betirako gure bailaretan orban ekologikoa utziko ligukeena.
Azken hilabeteetan zundaketak edozein unetan
hasiko zituztela mehatxu egin dute, herritarren eta udalen gainetik igarotzeko jukutria legalak erabiliko zituztela adieraziz, hau da, behin behineko desjabetzeak eta premiazko prozedurak. Ikasturte berria hasi dugun honetan herritar guztiei adi egotera hots egiten dizuegu zundaketak AHTaren lanen hasiera baitira eta hauek atzeratu eta eragoztea AHT proiektua bera eragoztea esan nahi baitu.
Politikariei exijitu diezaiegun hiltzen ari den betiko trena gaurkotu, egokitu
eta suspertu dezatela AHTarendako plataforma suntsitzaile eta diru xahutzaile berri bat egin ordez. Soilik hiri handiak lotzen dituen AHTaren aurrean, gure lurraldea saretzen duen betiko trena aldarrikatu behar dugu. Hainbat alternatiba daude mahai gainean betiko trena hobetze aldera eta AHTa bezalako makro azpiegitura bat beharrezkoa ez dela erakusten dutenak. Borroka gaitezen alternatiba horien alde AHTa behin betiko bazterrean utziz.
Genozidioa geldituPalestina askatu!
JOSU RUBIO MENDILUZE
sa K a N a H arr E ra H ara N ar EN i ZENE a N
Dagoeneko inork ez du ukatzen (beste gauza bat da beste alde batera begiratzea) ISRAEL estatuak Palestinako herriaren kontra egindako genozidioa errealitate bat dela: 65.000 pertsona bonben azpian eraildakoak, erdia haurrak, 200 kazetari, ospitaletako %95 erabat txikituak eta gutxi balitz NBEk aitortzen duen gosetea gizakiak beste herri baten aurka gerrako arma gisa eragindako lehen gosetea. Baina ez gaitezen engaina, genozidio hau ez da orain hasi, ez, Israelgo sionismoak Palestinara naziek haien aurka egindako beste
genozidio batetik ihesi iritsi zirenean jarri zuen martxan. Hasiera-hasieratik, haiek, Jainkoaren herri hautatua zirelakoan, Palestina osoarekin geratzeko plan bat diseinatu zuten, denboran zehar garatuz joan den garbiketa etnikoaren bidez, orain ikusten ari garenera arte, hau da, nazi-sionisten “SOLUCION FINAL” delakoa. Euren ingurukoei sinestarazi nahi diete palestinarrak ez direla pertsonak, animaliak baizik, horregatik haiekin akabatzeak ez die inolako moral ezarik ekarri behar beren jainkoaren begietara. Herri palestinarraren deshumanizazio honek nazien holokaustoaren mailan jartzea dakar, gas-kamerarik gabe baina milaka pertsona gosez
hilez beren lurra lapurtzeko, are krudelagoa!
Eta hori guztia inperialismo yankiaren eta Europako gobernu hipokrita eta arrazisten pasibotasun eta konplizitatearekin. Soinekoak urratzen dituzte biktimak begi argiko ilehoriak direnean, eta Israelgo estatu terroristarekin negoziatzen jarraitzen dute Palestina sarraskitzeko erabilitako arma horiek erosiz eta salduz.
Jarrai dezagun egunez egun mobilizatzen, Faxismoak dituen mila aurpegiari aurre egiten. Ezin ditugu bakarrik utzi. IRAILAREN 13AN, ALTSASUKO FORUEN PLAZATIK, 19:00ETAN MANIFESTAZIOA. Inork ez dezala esan ez zekiela ezer gertatzen ari zenaz... ORAINGOAN, EZ!!!
Kolaboratzailea: Mikel Etxaiz eta Jose Luis Erdozia
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
LAGUNTZAILEAK
Zubi konponketa Irurtzunen
Irurtzun eta Etxeberri lotzen dituen NA-2410 errepidea Larraun ubeldearen gainetik pasatzen da zubi bati esker. Lurralde Kohesiorako Departamentua zubia indartzeko lanak egiten ari da. Zehazki langileak zimenduak hormigoi armatuz indartu, fabrikako materiala garbitu eta harrien arteko junturak berriro hartu dituzte. Lan horien helburua da egituraren funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatzea. Lanak egiteko ubeldeko urak bideratu behar izan
dituzte. Lanak despeditzean, ura bere ibilgura bueltatuko dute. Bestalde, kaltetutako lur sail bat babesteko harri lubeta eginen dute eta ingumena lehengoratzeko bertako landaredia landatuko da. Gainera, saguzarrentzako bi aterpe jarriko dira zubian. Lanak irailaren 15erako despedituko dituzte. Obrak 259.216 euroko aurrekontua du. Zubiak 5 metroko altuerako lau begi ditu eta 14,40 metroko zabalera.
Zerbitzu berria Altsasuko kanpo santuan
a ltsasuko Udalak 48 espazio dituen zinerarioa eraiki du bertan errauts kutxak gordetzeko. Bestalde hezurtegi berria egin du. a ldi berean, udal hilerria arautzen duen ordenantza berritu egin du
altsasU
Altsasuko Udalak hilerrian lanak egin ditu kanposantuan. Batetik, erraustutako gorpuen errauts kutxak gordetzeko zinerarioa eraiki da. Gorpuen arrastoak dituzten poltsak gordetzeko ere balioko du. Otadiko Kristo Deuna ermitaren absidearen iparraldean eraiki da eta 48 plaza ditu. Javier Ollo Martinez alkateak argudiatu zuenez, zinerarioa eraiki beharra zegoen "gorpuei lur eman beharrean, gero eta gehiago errausten baitira". Bestetik, errautsak hartzeko hezurtegi berria eraiki du udalak. Horren ondorioz, egungo hezurtegia behin betiko itxiko da. Azkenik, hilerriaren ezkerreko eta atzeko pareta berritu dira ere. Lanak Cemenderna enpresak egin ditu 34.807 euroren truke. Bestetik, hilerria arautzen zuen aurreko ordenantza 2001ekoa zen. Zaharkitu zelako, udalak berria apirilean onartu zuen. Aldaketarekin hileta eskubideak modu sistematizatuagoan eta ulergarriagoan arautu dira, baita hilotzak erretzeko aukera berariaz aurreikustea ere. Orain arte kontzesio epea bukatzean gorpuak hezurtegira botatzen ziren. Ordenantza indarrean
sartu ondoren gorpuak erraustu eginen dira. Udalak ordainduko ditu gastu horiek. Senideek erabakiko dute haiekin zer egin: hezurtegira bota, zinerarioan sartu edo beste nonbaiten gordeko dituzten.
NAFARROAKO GOBERNUA
Eraikitako zinerarioa.
Bera gabeko Artzain Egunean presente egon zen Jose Mari Ustarroz
a rtzaintza goresten duen eguneko sustatzailea omendu zuen a ralar Mendi elkarteak eguerdian egindako ekitaldian eta arratsaldeko artzain txakurren lehiaketan ere. l agun eta lankideek haren figura goratu zuten
Alfredo Alvaro Igoa UHartE araKil
Jose Mari Ustarroz Razkin zenaren etxean bazekiten igandekoa egun desberdina, zaila izanen zela. Senar eta aita gabeko aurreneko Artzain Eguna zen. Aralar Mendi elkarteak gazta txapelketari ere Ustarrozen izena eman dio eta omenaldiak iragarriak zituen. Eguerdikoa izan zen nagusia. San Joan plazan gazta txapelketako epaileak eta artzaintzarekin lotura duten hainbat ogibidetako pertsonek artzain makil bana hartu eta zutituz arkua osatu zuten. Haren azpitik pasa ziren Miren eta Edurne Ustarroz Goñi eta aitaren argazki baten alde banatan jarri ziren eta haien parean jarri ziren bi dantzarik aurreskua dantzatu zuten. Omenaldian hainbat oroigarri jaso zituzten alabek. Gainera, Luis Mari Bengoak omenaldiaren aurkezpenean esan zuen: "nork ez zuen Jose Mari ezagutu? Hemen egon da, aurreko lerroan beti. Abertzale baketsua, herria bihotzean zuen beti. Eta hor, bihotzean, artzainak, ardiak eta bere Uharte Arakil zituen". Ondoren Artzain Egunaren bilakaeraren historia errepasoa egin zuen. Nola hasi ziren artzain txakur txapelketarekin eta eguna osatuz eta txapelketak gehituz joan zirela. Artzaintzarekin zuen konpromisoak Ustarroz Idiazabal gaztaren jatorri izendapeneko buru izatera eraman zuela gogoratu zuen. Lorpen horiek guztiak "artzainei, abeltzainei, gaztari eta gure herria maite dugunei Ustarroz bizirik zela egin zigun omenaldia da", esan zuen Bengoak.
Aralar Mendi elkarteko presidente Roberto Jakak esan zuenez, "ospakizunaren arima izan zen hasieratik hil zen arte.
Printzipio sendokoa, lanean oso saiatua eta oso sortzailea. Gauzak ongi egitearen zale, berak egindakoen epaile, Artzain Egunak jasotako ohore eta aitortza guztiak Ustarrozek berak jaso zitzakeen". Jakak nabarmendu zuen omenduak hainbat ardura izan zituela artzaintzaren sektorean. "Ustarrozen ekarpenak egun hau gainditzen du. Aurretik erronka handiak dituzten bertako arrazen eta artzaintzaren biziraupenaren alde egin zuen". Jakak gaineratu zuenez, artzainen eta elkarteko kideen artean Ustarrozek "betetzen zaila den hutsunea utzi du". Gaineratu zuenez, "zaila izanen da berak utzitako mailara iristea. Eta are zailagoa zure ardura eta iraunkortasuna berdintzea".
Eskuz-esku
Ustarrozekin buruz buru lan handia egin zuen Mirian Molina jatorri izendapeneko gerenteak. Molinak gogoratu zuenez, Ustarroz "lau herrialdeak jatorri izendapen bakarrean biltzeko ahalegina egin zuen ameslari haietako bat izan zen 80ko hamarkada hasieran". Ondoren izendapeneko presidente 17 urtez izan zela oroitu zuen. "Sektore eta jatorri izendapen egituratzaile, bateratu eta sendoago bat lortzeko zurekin lan egin dugula azpimarratu nahi dugu. Izaeragatik eta zure lan eta ibilbidearen balio egiaztatuagatik Euskal Herri guztian baldintza gabeko sinpatia eta konfiantza
"ARTZAIN EGUNAK
JASOTAKO OHORE ETA
AITORTZA GUZTIAK
USTARROZEK BERAK
JASO ZITZAKEEN"
sortu duzu. Zure jendetasuna, ekimen handia, iraunkortasuna ekarri du Idiazabal gaztari eta artzaintzari betirako lotuta gelditu diren eta haien defentsa eginen duten pertsonen eta erakundeen sare bat sortzea". Gaineratu zuenez, "zure erabakiak guztion ongiaren bilaketa eskuzabaletik egiten zenituen". Azkenik, familiari eskertu zion "Ustarrozen dedikazioa erraztu izana".
Jose Mari Aierdi Landa Garapen kontseilariak esan zuenez, "Ustarrozez hitz egitea, herri batekin eta sektore batekin izandako konpromisoaz hitz egitea da. Horrek festa eta aldarrikapena uztartzen dituen Artzain Eguna sendotzea ekarri zuen". Gogoratu zuen Ustarrozek lurraldean lan egiteko, bertako arrazen, garapen jasangarriaren aldeko eredua aldarrikatzen zuela, "hau da, abeltzaintza estentsiboa". Aierdik gaineratu zuenez, "berak garatu zuen ideiaren gainean 150 kolaboratzailek baino gehiagok bat egiten dute festa honetan". Azkenik, kontseilariak ere familiari aitortza egin zion, Ustarrozek "eguneko 24 ordutan zuen konpromiso hori ezin izanen zen posible izanen familiak ez balu gurekin partekatu".
Omenaldia despeditzeko, Ricardo Goikoetxea artzain eta lagunak Pantxoa eta Pelloren Azken dantza hau abestu zuen. Eta Bengoak berak tronpetaz Agur jaunak jo zuen. Akaberan Mirenek eta Edurnek artzain makilekin arkua egiten zituzten guztiak banan-banan agurtu zituzten. Une hunkigarriak izan ziren. Arratsaldeko artzain txakurren lehiaketan Ustarroz oroitzeko minutu bateko isilunea gorde zen.
Estreinakoz natur balio handiko larren sariak banatu ziren. Bat Albik jaso zuen.
Ardi motzaileak lan eta lan.
Plazan bildu zen jendetza omenaldian txalo egiten.
Infernuko Gasnakoek, omenaldi gisa, saria Ustarrozen familiari eman zioten.
Autopistarako sarbidea egiten
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Nafarroako Autopistara (AP-15) sartzeko errei berria egiteko lanei agorrilaren 7an ekin zion. Obra Excavaciones Fermin Oses enpresa egiten ari da eta 1,2 milioi euro (BEZ barne) jasoko ditu haiek egiteagatik. Lanak lau hilabete iraunen dute. Lehenik biribilgune bat egiten ari dira. Ondoren sarrera erraia eginen dute.
Alokairu Poltsan 30 etxebizitza daude
Foru administrazioaren helburua da lurralde osoan etxebizitza eskuragarrien parke publikoa handitzea eta alokatzeko utzitako etxebizitzen baldintzak eta bermeak hobetzea. Gobernuak Nasuvinsa enpresa publikoaren bidez kudeatzen du poltsa
saKaNa
Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsa 1.101 etxebizitza izatera iritsi da, hau da, 2019an baino %42 gehiago eta 2015ean baino %131,7 gehiago. Etxebizitza horietatik 684 (%62) Iruñerrian daude. Foru administrazioak jakinarazi duenez, Alokairu Poltsan Sakanako 30 (%2,72) etxebizitza besterik ez daude. Hutsik dagoen etxebizitza gobernuari alokatzeko uzten dionak berme batzuk ditu. Zehazki, aurten Nafarroako Gobernuak ia %9 igo zuen etxebizitzak Alokairu Poltsarako uzten dituzten jabeei ordaindu beharreko prezioa. Gainera, beste abantaila
batzuk ere baditu Alokairu Poltsak. Alde batetik, alokatutako etxearen jabeak errenta hilero modu seguruan eta puntualean kobratzen du. Bestetik, etxebizitza behar bezala mantentzen du, eta zazpi urteko lagapen epea bukatzean etxebizitza egoera onean bueltatzen du. Bestalde, etxebizitzaren titularrak itzuli beharrik gabeko zuzeneko dirulaguntza jasotzen du, hiru hilabeteko alokairuaren baliokidea, eta lortutako etekinetan %70eko zerga-arintzea jaso dezake. Era berean, Nasuvinsa enpresa publikoak bere gain hartzen ditu etxebizitzako arrisku anitzeko asegurua, eraginkortasun
energetikoaren ziurtagiria eta komunitate gastuak, 50 euro arte. Jaberen batek alokatu beharreko etxebizitza egokitzeko erreformak egin behar baditu ere, Nasuvinsaren bidez laguntza jasoko du. Esaterako, etxebizitza indarreko araudira egokitzeko beharrezkoak diren egokitze erreformak egiteko 22.500 euro arteko dirulaguntza ematen du. Alokairu Poltsaren bidez Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko 6,17 euro ordaintzen ditu Nafarroako Gobernuak. Garajeengatik 72,47 euro eta trastelekuen metro karratu erabilgarri bakoitzeko 2,41 euro.
Lakuntzako Pertzak berari buruzko dokumentala mustu du
Ondarea jasotzeaz aparte, elkarteari buruzko historia transmisiorako bitartekoa da ikus-entzunezkoa
laKUNtZa
Lakuntzako plazan iluntzea. 21:30ean zen hitzordua, agorrilaren 15ean. Aulki mordoa, eta pantaila erraldoia. Zinema emanaldi berezia izan zen egun hartan: Sozidedie, Lakuntzako Pertza elkartearen 60 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentalarena. Hitzorduak Lakuntzako plaza bete zuen. Haur, gazte nahiz heldu, inork ez zuen elkarteari buruzko emanaldia galdu nahi izan.
Aritz Gorostiagak egindako ikus-entzunezkoak elkartearen ibilbidea azaltzen du 90 minutuan. Horretarako, 36 pertsonari egindako elkarrizketak eta artxiboko materiala baliatu zituen. Elkarrizketatuen artean daude sei bazkide sortzaile, Aralarko erromeria sustatu zutenak edo aipatu ospakizunean Lakuntzako Pertza estreinakoz dantzatu zutenak. Gainera, agorrileko
Santutegirako bidean dagoen gurutze bat, atzera ere, moztuta
Uharte Arakildik Aralarko santutegira igotzeko bidean hiru gurutze daude. Bigarrena moztuta eta lurrean botata agertu zen agorrileko azkenaurreko asteburuan. Mendizale batzuek gaztigatu zuten Alfontso Garziandia Goñi Aralarko kaperaua. "Moztu bai, baina, gutxienez, oraingoan ez dute gurutzea eraman". Esan duenez, "ez dakit
Beriaingo ermitaren zaharberritzetik 20 urte
Egindako lana gogoratzeko bideo bat prestatzen ari dira, han eta hemen proiektatzeko asmoa dutena. Urtero egiten diren mantentze lanetarako dirua ateratzeko ere txapak eginen dituzte
saKaNa
festetan eta San Saastinen elkarteak eskaintzen dituen auzateak, Lakuntzako danborrada edo piperopilak nola egiten dituzten azaltzen da. Baita Lagun Artea futbol taldearen sorrera, Aralar Txirrindularitza taldearena eta Zabalarte mendi klubarena ere. Izaskun Andueza Imirizaldu buru zuen elkarteko aurreko zuzendaritzak sustatu zuen dokumentala. Lakuntzako Pertza elkarteko kideek nabarmendu dutenez, ikus-entzunezkoaren helburu nagusietako bat bere "kultura eta nortasun aberastasuna babestea da, eta, aldi berean, transmititzea". Horregatik, egindako elkarrizketa gehienak Lakuntzako euskaran grabatu zituzten, desagertzeko arrisku larrian dagoen euskalkian hain zuzen ere. Lana egiteko elkarteak Nafarroako Gobernuaren eta Lakuntzako Udalaren dirulaguntza jaso du.
nori traba egin diezaiokeen gurutze batek, baina batzuek zeinu hau oztopatzen diotela ematen du. Pena da. Baina gure erantzuna bera izango da. Lanean jarraituko dugu ongia egiteko, eraikitzeko, konpontzeko eta sendatzeko. Gure santutegia leku ona da. San Miguelek bere forma guztietan borrokatzen du gaizkiaren kontra".
Martxoko azken asteburuan ere moztu zuten. Moztutako gurutzea maiatzaren 17an jarri zuten bere tokian.
Beriain gainean dagoen ermitaren azken zaharberritze handia hasi zela 20 urte bete dira. Hala gogorarazi dute Beriain San Donato berrikuntza taldeko kideek. Baseliza hondatuta zegoen 2004. urtean. Hura berreraikitzeko saiakera batzuk martxan zeuden, baina proiektua luzatzen ari zenez, baselizarekin kezka zuten pertsonek aipatu taldea sortu zuten 2004an. Helburu oso argi zuten: "denek hain maite dugun leku horren berreraikitze lanak ahalik eta azkarren hastea".
Lanak egiteko dirua behar zen, eta hainbat ekimen abiarazi ziren orduan: kamisetak eta loteria txartelak saldu; mus txapelketa; Euskara kantak musika liburuen salmenta; San Donatora martxa arautua; dohaintzak; Uharte
Arakilgo parrokian bilketa berezia; inguruko udaletxeei eta enpresei laguntza eskatu; Anaitasuna mendi elkarteak antolatutako koilaratxoen salmenta. Nafarroako Gobernuak ere laguntza eman zuen. Hala helikoptero batek materiala Uharte Arakildik mendi gainera igo zuten. Taldeak, gainera, Uharte Arakilgo Udalaren babes osoa jaso zuen.
Lanak 2005ean hasi zituzten eta 2007ko udaberrian despeditu
Pentsio duinen alde, bueltan
Oporretako etenaren ondoren, Sakanako pentsiodunen mugimendua astelehenetan bilkurak egiteari ekin dio. Pentsio duinen aldeko aldarrikapena Altsasuko udaletxe parean egin zuten. Hurrengoak Zumalakarregi plazan izanen dira. Jakinarazi dutenez, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, lastaila hasieran manifestazioa egin asmo dute.
zituzten. Zaharberritze lanetako azken egitekoa sarrerako atea jartzea izan zen. Inguruko 80 pertsona baino gehiagoren borondatezko lana eskatu zuen ermita zaharberritzeak.
Beriain San Donato Berrikuntza taldeak lanean jarraitzen du. Beriaingo agorrileko urteroko erromeriaren aurretik ermitan mantentze, garbiketa eta egokitze lanak egiten dituzte taldekideek. Horretan aritzen direnei eskerrak eman dizkie taldeak. Lan horiek egiteko dirua behar da eta, lortzeko, txapa batzuk
aterako dituzte. Gainera, zaharberritze lanak gogoratzen duen bideoa prestatzen ari dira, baita haren emanaldiak lotzen hasi ere. Bitarteak taldekideek eskatu dute: "txoko horretaz guztiok goza dezagun, guztiok ermita zaintzen laguntzea" eskatu du. Atzera eginda, Beriaingo ermita lautan berreraiki dela jaso da. Aurrena 1642koa da. Ordurako erromeriak dokumentatuta daude. 1888an ere, elurte handi batek hondoratu baitzuen. 1906an zaharberritu zuten. 1958an egungo itxura eman zioten.
Lakuntzako plaza zinema areto bihurtuta.
Obra hondakinaz betetako zakuak ermita ondoan. Helikopteroa garraio lanetan.
"Nahiko genuke aurretik ordaindu behar ez izatea"
REYES ILINTXETA ETA CASTILLO SUAREZ EUsKara tEKNiKariaK
Euskara ikastea dohainik izateko pausoa eman du gobernuak, a1 maila ikasten duten ikasleei matrikula gastuak bueltatuko baitizkie
A.A.I. saKaNa
Nafarroako Gobernua euskararen irakaskuntzaren doakotasunaren aldeko pausoak ematen hasi da. Euskarabideak jakinarazi duenez, ikasturte honetan A1 maila ikasten dutenek matrikula dohainik izanen dute. Horretarako, gobernuak euskara ikasten duten helduei dirulaguntza emateko diru poltsa 210.000 euro, %60, handitu du, 560.000 eurora iritsiz. Gobernuko eta mankomunitateko euskara teknikariek eman dizkigute argibideak.
Lehen pauso gisa, Nafarroako Gobernuak esan du A1 maila ikasten dutenek dohainik eginen dutela. Reyes. %100 arteko laguntzak emanen dizkiegu A1 maila egiten duten ikasleei. Saiatuko gara %100ekoak izan daitezen, baina denondako aski dirurik ez badago hainbanaketa egin beharko dugu. Horretarako baldintzarik bada?
R. Nafarroan erroldatuta egotea, 16 urte beteak izatea, euskaltegi batean matrikulatuta egotea, gutxienez klaseen %80ra joan izanaren ziurtagiria izatea eta Nafarroako Ogasuna eta Segurantza Sozialaren betekizunetan egunean egotea. Ikasleek matrikula egin ondoren Euskarabidearen laguntza eskatu beharko dute irailaren 1etik lastailaren 31 bitartean eta bi epetan (abenduan eta garagarrilean) ordainduko zaie dirulaguntza. Beste mailekin zer gertatuko da?
R. Oraingoz ohiko laguntzak emanen dira, hau da, ordu kopuruaren araberakoak. Euskara ikasten dutenendako diru gehiago izateaz aparte, aurtengo beste berrikuntzak dira iraupen laburreko ikastaroak ere onartuko direla (10 ordutatik gorako ikastaroak) eta foru administrazioko langileek ere aukera izanen dutela dirulaguntzak eskatzeko administrazioko langile izateagatik dituzten kontraprestazioak eskatu ezean.
Etorkizunean maila gehiagotara zabaldu nahi du doakotasuna.
R. Asmoa bai, baina oraingoz ezin dugu zehaztu egutegia. Euskara ikasteak doakoa izan behar du. Aspaldiko eskaera da. Castillo. Hori da. Euskaraz ikasteak doakoa beharko luke, edozein dela ikaslearen udalerria edo ikasketa-maila. Gure arrangura da Sakanako herri batzuetan dohainik dela euskara ikastea, baina ikasleek aldez aurretik aurreratu behar dutela matrikulari dagokion kopurua. Nahiko genukeena da aldez aurretik ordaindu behar ez izatea, baina gaur den egunean ezinezkoa dugu arrazoi administratiboengatik. Lehen pausoa eman du gobernuak. C. Beti dira onak euskararen aldeko erabakiak. Gure azken xedea da ez dadila izan mailaren araberako "opari" bat, baina eskertzen da euskararekin harreman zuzenik izan ez duten horiek debalde eduki ahal izatea euskara ikasteko aukera. Alabaina, urtetako prozesua da euskara ikastea, diruaz aparte, denbora eta motibazioa eskatzen dituena. Erakunde publikoetatik egin behar duguna da euskara ikasleek izan ditzatela guneak ikasteko, hori erabiltzeko eta izan daitezen
laguntza osagarriak ematen dituzte. Beraz, gauzak ondo bidean, Sakanan iaz baino ikasle gehiagok jarritako diru kopuru osoa berreskuratu ahal izanen dute. Bitartean, aurreko ikasturtean euskara ikasi zutenek dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dute oraindik?
C. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30era bitartekoa izango da. Hortaz, garaiz daude. Non aurkeztu behar dute eskaera?
C. Eskaerak Sakanako Mankomunitateko egoitzara ekarri behar dira, Lakuntzara. Bestela egoitza elektronikoan aurkez daitezke. Ez dira posta elektroniko bidez jasotako eskabideak aintzat hartuko, baina deialdiaren inguruko zalantza edo esatekoren bat izanez gero, Sakanako Mankomunitateko bulegoetara jo behar da, euskara1@ sakana-mank.eus helbidera idatziz edo 948 464840 telefonora deituz. Gobernua, Mank eta udalak. Eskaera administrazio bakoitzean eskatu behar da?
azpimarratu nahi dugu, alegia nahikoa litzatekeela ikasleek behin aurkeztea dokumentazioa. Esan daiteke toki erakundeek orain dela gutxira arte gobernuak egiten ez zuena egin dutela? Euskara ikasleak diruz lagundu dituztela?
euskara irakasleen lan-baldintzak ahalik eta onenak.
Gobernuak A1 mailako dirulaguntzak emanen dituenez, Mank-ek bere dirulaguntzak beste mailetara bideratuko ditu? Horietan doakotasuna lortuko da?
C. Sakanako Mankomunitateak diru sail bat du, gauzak ondo bidean, 2026an handituko dena. Gureak dirulaguntza osagarriak diren aldetik, zenbat eta diru gehiago eman Euskarabideak, Mank-ek ematen duen dirulaguntzaren ehunekoa handiago izanen da. Gainera, udal batzuek diru-
C. Mank-eko dirulaguntzari dagokionez, honako dokumentazioa aurkeztu behar da: eskabide ofiziala beteta, eskatzailearen nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, euskaltegiak eginiko ziurtagiria asistentziari eta ordaindutako matrikulari dagokiona, Euskarabideari edota Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari egindako dirulaguntza eskaeraren kopiak eta beste administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako dirulaguntzen aitorpena. Mank-ek dirulaguntzak ebazten dituenean, ebazpen hori udaletara bidaltzen du. Dokumentazioa Mank-en dagoenez, udalek ez diote herritarrari berriz dokumentazio hori guztia zertan eskatu, baina egia da udal bakoitzak bere funtzionatzeko modua duela eta ez dela beti betetzen. Baina guk hori
C. Toki erakundeek eutsi egin diete dirulaguntzei egoerarik txarrenetan ere. Ez bakarrik euskara ikasleen dirulaguntzei, baita euskaltegiei eta hedabideei zuzendutako dirulaguntzei ere. Ez dakigu zer gerta daitekeen etorkizunean Nafarroako Gobernuan. Horregatik garrantzitsua da udalek dirulaguntza lerroak mantentzea. Ezagutu ditugu Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak ematen ez zituen garaiak. Elkarrizketa hau irakurri dutenek zer egin beharko lukete orain? C. Pasa den ikasturtean aritu zirenek laguntza eskatu behar dute hilabete bukatu aurretik. Bestalde, gure aholkua da euskaltegian matrikulatzeko zalantza dutenek ez dezatela atzera egin, diruarengatik behintzat. Izaten da modua epeka ordaintzeko ere bai.
"EUSKALTEGIAN MATRIKULATZEKO ZALANTZA DUTENEK EZ DEZATELA ATZERA EGIN"
Euskara ikasleak AEKren Itsasi euskaltegian. ARTXIBOA
KO la BO ra Z i O a
JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON
Izadiaren ikuskizuna
Lehengo batean Izadiaren indarra izenburuarekin plazaratu nuen, Guaixeri esker, lurrazpiko gasolina biltegi baten airea hartzeko tutu metalikoaren kasua Etxarri Aranatzen. Artikulu horretan erakutsitako argazkian ikus zitekeen aipatu tutu metalikoa erabat irentsita zuela platonondo batek. Ordukoan indarra eta oraingoan, aldiz, ikaskizuna da izadiak beste behin ematen diguna.
Lehen platanondoa eta orain beste zuhaitz batzuk dira berri honen subjektu nagusi, haritza eta pagoa. Eta biak ala biak, atzera berriz, Etxarri Aranazko eremuan, elkarren ondoan. Hala ere ziur naiz asko eta asko izanen direla horrelakoak Sakanako gainerako herrietan ere. Argazkian ikus daitezkeen bi zuhaitzak, haritza eta pagoa, pagoa eta haritza, Etxarri Aranazko Beheko Basoko San Adrian baselizara daraman bidearen ertzean daude, aipatu bidearen eguzkialdeko
ezpondan bertan, honen gainean.
Beheko Basoko Basopokale (baso + bokale; sarrera) toponimoko mugarriaren aurrean kokaturik, Baxate (baso + ate), Altzibe (haltz + ibar) eta Epele (epel) aldera daraman bidea mendebaldetik utzi, Altzarten (haltz + arte) sartu, hauxe trunkatu eta kanpin aldera joko dugu. Kanpina ezkerraldetik eta Artxan (hartz + haran) aldera doan bidea eskubitik utzita, Danbolintxulora (danbolin + zulo) jaitsi, Epeyeko errekako (eper + -di + -a?) zubia pasatu, Biortazabal (behor + -eta + zabal) eta Bordazelei (borda + zelai) aldera (haritz zaharren ibilbidea) daraman bidea beste behin eskubi aldean utzi eta Leñubetik (laino + behe) barna (Leñubeko usbiyurre <ur + bihur + -a; ‘meandro’> dugu erdiparean ikusgarri) beste bidegurutze batekin eginen dugu topo, Santateite (santa + -tegi +-eta) edo Santatritei (santa + trinitate + -tegi) izenekin ezagutzen dugun eremuan. Iraigorri (ira
Iker Floresek irabazi zuen Etorkizuneko Tourra. Bi urte zeramatzan txirrindulari urdindarrak profesionaletan Euskaltel-Euskadiren mailota defendatzen. Floresek azken aurreko etapa, 9.a, irabazi eta lider jarri zen. Azken etapan liderraren mailotari eutsi eta lasterketako irabazlea izan zen. Urdindarrek Sondikako (Loiu egun) aireportuan harrera egin zioten eta hurrengo egunean bertan Urdiainek herriko txapelduna omendu zuen.
+ -di + gorri) eta Otxenta (otso + benta) aldera doana dugu eskubi aldekoa eta guk bestea hartuko dugu aipatu dudan izadiaren ikaskizuna ikusi eta ikasi nahi badugu.
Azken bidegurutze honetatik ehunen bat metrora baino ez daude, San Adrianera daraman bide nagusiaren eguzkialdeko ertzean, Urbijotzendenzui (ur + bi + jotzen + duen + zubi) eremutik oso gertu.
Eta hantxe daude
sustraietatik loturik, pagoarenak seguruenik haritzaren erro sendoak uzten dituzten tarteetan
euskarriturik. Haritzak enborra lodi hasieran eta ondoren erdibiturik, pagoak enborra lirain eta zuzen
gorantz. Haritzak azala latz-latza, pagoak, berriz, leun-leuna. Haritza marroikera, ilunagoa; pagoa grisantza, argiagoa. Biak horren ezberdin eta biak espezie ezberdinen arteko elkarbizitza aldarrikatuko balute bezala, etxarriarrek gehien erabiltzen duten basoko bidearen ertzean ikusgai. Itxura guztien arabera, botanika kontuetan eskarmentu eskasekoa izanik ere, ausartuko naiz esatera bi zuhaitzen artean haritza dela lehen sortutakoa eta ondoren pagoa sortuko zela, bertako haritzaren itzalpean. Itzalpean esaten dut, bere zentzurik positiboenean, haritz lekua baita inguru horretako gehiena.
Nolako sustoa hartu nuen, pagoaren azalean 62 zenbakia gorriz ikusi nuenean, egur loteak (epaitz Arakilen) eman baitituzte aurtengoan San Adriango bidearen ertzetan. Akabo izadiak begien aurrean jarri digun arrazakeriaren aurkako oroitarri (oroitegur, zehatzago izatekotan) naturala, pentsatu nuen. Baina ez! Berehala jakin izan nuen aipatu margo gorriak ez zuela ikustekorik egur loteak markatzeko egiten dituzten kolore berekoekin. A, eta hamarren bat metrora eguzkialderago, gizakiak egindako oroitarria (harriz egindakoa kasu honetan), Berrenoako galtzada, bere aztarna batzuk baino ez badira ere.
DUE la 25 U rt E...
Floresendako Etorkizuneko Tourra
JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON
FESTAK
FESTAK
ETXEBERRI
FESTAK
IRAILAK 5 ostirala
10:00 Hamarretakoa. 14:30 Txupinazoa. Herri paella.
17:00 Egin kantu Etxeberri! 18:00 Gora Musika haurrendako ikuskizuna.
19:30 Korri, harrapatzen zaitudala! 20:00 DJ Oixanirekin dantzaldia. 21:30 Herri afaria.
00:00 DJ Oixanirekin dantzaldia. 04:30 Aulkien jolasa.
IRAILAK 6 larunbata
11:00 Etxez etxeko erronda.
17:30 Herri kirolak.
19:30 Korri, harrapatzen zaitudala! 21:30 Pintxopotea eta pausu bat atzera.
19:00 Irurtzun eta Arakilgo XII. Bertako Ganadu Azoka. Ardo dastaketa Beatriz Etayorekin: ardo bat dastatzen ikasteko ikastaroa eta elaborazio desberdinak dituzten ardoen dastaketa. Izena ematea: 634 584 226 edo arakilkultura@gmail.com (irailaren 10era arte).
ALTSASU
FESTAK
IRAILAK 12 ostirala
10:30 2024ko Kintari harrera, zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean. 11:00 Hamaiketakoa txarangarekin, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Gure Etxean.
11:30 Altsasuko 2025eko festetako kartel lehiaketa sari banaketa, udaletxean.
12:00 Festen eztanda, Altsasuko Txistulari, gaita jotzaile, erraldoi eta peñekin, udaletxearen aurrean. 12:30 Sakana Kantuz ‘25, Foru
plazan.
13:00 Elkartasun brindisa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan. Denak etxera! elkartasun brindisa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.
13:30 Altsasuko Erraldoi eta buruhandiak plazara iristea.
15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
16:30-20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
17:30 Jokoak txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.
18:00 Bonba bat naiz familiarteko antzerkia Bego Larrañagarekin, Zumalakarregi plazan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30-21:30 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
21:00-23:00 Bokatada, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.
21:15 Peñen iritsera, Altsasuko Peñak-ek antolatuta, Foru plazara. Jarraian, Altsasuko Zortzikoa eta Larrain dantza Burundar Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa.
22:00 Gautxori Elektrotxaranga, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznatik.
22:30 Fardones taldearen kontzertua, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.
23:00 Dupla taldearen kontzertua, Iortia zabalgunean.
24:00-03:00 Jamaica Show orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
24:00 Fresa Morango, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
01:00-04:00 DJ Las Maris, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.
ALTSASU Irailaren 12an hasiko dira festak. ARTXIBOA
ZIORDIA 2024ko festetan herriko zortzikoa dantzatzen. ARTXIBOA
E.
R. B. ZiOrDia
Irailaren 4an, atzo, hasi ziren Ziordiko festak. Gorka Izagirre eta Jorge Azanza txirrindulari ohiek eta Ailetz Lasa txirrindulariaren familiak bota zuten festak iragartzeko suziria (Guaixe astekaria asteazkenean inprentara bidaltzen da). Ziordiarrek orokorrean txirrindularitza asko gogoko duten kirola dela esan du Ainhoa Rubio Mendoza Jai Batzordeko kideak, "afizioa handia dago, noski, eta herriko hiru dira profesionalean ibili direnak edo dabiltzanak, eta lan hori aitortzeko aukera aparta ikusi dugu". Rubiorendako festen hasierako suziria "dudarik gabe" festetako ekitaldi nagusia da: "Festen hasiera da eta jende gehien elkartzen garen momentua. Denok gogotsu gaude festei hasiera emateko, eta horrek giroa asko alaitzen du".
Guztiendako festak Ziordian
Ziordiko elkarteko sei kidek osatzen dute Jai Batzordea. a tzo hasi ziren festak, eta astelehenera arte iraunen dute. t xupinazoa eta Gaixoa ni, hasiera eta bukaera, ekimen "bereziak" dira; gaur, l a t xama eta Dinamita taldeak izanen dira
Ziordiko festak sei kidez osatutako Jai Batzorde batek antolatzen ditu, urtero aldatzen dena. Aurten Rubiorekin batera, Juan Carlos Gastaminza, Ruben Izko, Laurent Chauvin, Iurgi Flores eta Naroa Barriola izan dira antolakuntzako
kideak. "Elkarteko Batzordekoek sei kide aukeratzen ditu urtero festak antolatzeko. Normalean gazteok musikaz arduratzen gara, eta helduagoak beste ekitaldi desberdinetaz". "Astero" elkartzen dira "denon gustuko" festak antolatzeko. "Lehenengo
gauza musika lotzea izan zen". Ondoren, "hilabete hauetan zehar" gainontzekoa antolatzen joan dira: pilota partidak, jolas parkea, txirrindularitza, dantza emanaldiak eta abar. "Guretako garrantzitsuena pertsona guztiendako erakargarriak diren
festak antolatzea da, adin guztietarako, herriko zein kanpokoendako. Gure programazioa horren adibide da".
Festak
Festen hasierako suziria ekitaldi nagusienetarikoa dela esan du Rubiok. Bestetik, aurtengo festetako ostiral gaua, gaur, aipatu du: "Sekulako kontzertuak izango ditugu gurean: La Txama eta Dinamita. Dudarik gabe ekitaldirik handienetakoa".
Ziordiko festak berezi egiten dituen beste ekitaldi bat Gaixoa Ni dela esan du Jai Batzordeko kideak: "Herritarrok plazan elkarrekin afaldu ondoren, denok musikaren erritmora dantzatzen dugu, eskutik elkar lotuta". Festen hasieran eta amaieran ez ezik, festetan antolatzen diren ekitaldietara "herri guztia" batzen da eta hori ere "berezia" dela esan du ziordiarrak.
2024ko Ziordiko festen hasiera. ARTXIBOA
Uda agurtzeko "errituala"
i railaren 4tik,atzo, igandera arte ospatuko dituzte Hiriberri a rakilgo festak. Herriko elkarteak eta taldeek antolatzen dituzte festak, eta unetxo politena arratsaldetako dantzaldietan ematen dira. Bada urtero gertatzen den anekdota bat ere
E. R. B. HiriBErri araKil
"Festak herriarenak diren heinean, denon artean antolatzen saiatzen gara". Hiriberri Arakilgo festak ospatzen ari dira; atzo, iralak 4, hasi ziren eta igandera arte ospatuko dituzte. Festetako antolakuntza lanak, "gehienbat", Txitera elkarteko juntatik koordinatzen direla azaldu du Naroa Unanua Huarte hiriberriarrak. "Kontzejuarekin elkarlanean; badira beste taldetxo batzuk festetarako aktibatzen direnak". Hortaz, Guraso elkartea, Jai Batzordea, herri asanbladak eta txandak ere aritzen dira ospakizunen antolakuntzan. "Beti festa herrikoiak izan dira, eta auzolanaren bitartez funtzionatzen jarraitzen dute".
Festen antolakuntza urte batetik bestera hasten da: "Musika, adibidez, urte batetik bestera kontratatzen dugu. Gero, uda
partean kontu zehatzagoekin hasten gara: elkartearen alokairua, pankartak, kartela...". Festa egunetan txanden bidez antolatzen dira, "herritar guztien artean ardurak banatzen ditugu": otamenerako haragia prestatzetik igandeko bingoaz arduratzera, dena auzolanean egiten dute. Helburua guztiondako erakargarriak diren festak antolatzea dela esan du Unanuak; festak antolatzeko adin tarteak kontuan hartzen dituzte: "Guraso Elkarteak haur jarduerak presatzen ditu, gazteok beste ekimen batzuk, eta horrela egitaraua gutxinaka osatzen goaz!". Hiriberrik 120 biztanle ditu, eta "izan dezakeen aurrekontuarekin" herritar guztiendako "erakargarriak" izan daitezkeen festak erronka nagusia da.
Anekdotak
Arratsaldeko musika emanaldia eta dantzaldia, otamenarekin batera, dira Unanuarendako Hiriberriko festetako ekitaldirik nagusienetakoak. Esaterako, atzo Anphora taldearen kontzertua izan zen, Txiteran, gaur, ostirala, Biziraun erromeria izanen da; bihar, larunbata, Trikiteens, eta azken egunean ere
"FESTAK HERRIARENAK DIREN HEINEAN, DENON ARTEAN ANTOLATZEN SAIATZEN GARA"
musika izanen da plazan. "Hunkigarria da plaza adin ezberdinetako jendez beteta ikustea. Gainera, urtero, abuztuan, dantza ikastaroa antolatzen dugu herriko plazan, festetan entzungo ditugun euskal dantzekin: zazpi jauzi, zortziko, arin arin eta fandangoa...". Dantza ikastaroa sortu zutenetik geroz eta jende gehiago hurbiltzen dela eta dantzatzera animatzen da, "eta giro berezia sortzen da". Ba al dago Hiriberriko festetan ohitura bereziren bat? "Ez dakit hain berezia den, baina gaueko musikarien atsedenaldian, goizeko 3:00ak aldera, aulkien jokoa antolatzen dugu herriko plazan, eta aurreko urte batzuetan ere urdaiazpiko jaurtiketa egin izan dugu". Hiriberriko festak, gainera, "beti" ikasturteko lehen egunarekin bukatzen dira, eta horrek "nolabait" udako oporren bukaera markatzen duela esan du hiriberriarrak. "Nire ustez horrek ere egiten ditu berezi festak, udako giroari itxiera emateko erritual moduko bat bihurtu delako". "Haurrek diote Hiriberriko zezensuzkoa berezia dela, urtero lurrera erortzen delako. Ez dakit zer izango duen herriko plazak, baina badirudi ez dela seguruegia zezenendako!". Festetan anekdota ugari izaten dira, baina zezensuzkoa urtero erortzea aipatuenetarikoa izanen da. Hiriberriko festak "denondako gogoangarriak eta seguruak" izatea espero dute.
Gaur hasi eta astelehenera arte ospatuko dituzte festak Etxeberrin. Herritarren artean eta auzolanean antolatzen dituzte ekimenak, eta programan hiru ekimen nabarmentzen dira: aulkien jolasa, korri harrapatzen zaitudala eta etxez etxekoa
E. R. B. EtXEBErri
Gaur, irailak 5, 14:30ean, piztuko dute Etxeberriko festak iragarriko dituen suziria, eta astelehenera arte festa izanen da nagusi Arakilgo herrian. Herri txikia izanda ere "oso giro polita" egoten dela esan du Alondra Amoztegi etxeberriarrak: "Herriko jendea normalean asko inplikatzen da". Gauzarik "bereziena eta nabarmenena" egunero egiten dute, 19:30ean: Korri harrapatzen zaitudala. "Detaile asko eman ezin ditugun arren, sekulako arrakasta izaten du. Inguruko herrietako jendea ere hurbiltzen da ikustera, eta ausartenak direnak ere korrika egiten dute". Sekretura argitzera "gonbidatu" ditu sakandarrak. Egitarauan badago beste bitxikeria bat: goizaldean, festa eguna aulkien jolasarekin amaitzen dute.
Amoztegik azaldu duenez, festetako egitaraua zehazteko urtean zehar hainbat bilera egiten dituzte, eta festak hurbiltzen joaten diren heinean, auzolanean prestatzen dute dena: "Herria txukundu, txozna prestatu eta abar. Herritarren artean ere lanak banatu egiten ditugu festetan zehar dena ongi joan dadin".
"Normalean" festetan antolatzen dituzte ekitaldiak urtero "oso antzekoak" izaten direla esan du etxeberriarrak. "Aldaketa nagusienak egun bakoitzeko musika zehaztea eta bazkari eta afarietarako katerina aurkitzea izaten dira"; aurten gai honekin "zailtasun asko" izan dituzte, "baina azkenean esfortzu askorekin janaz disfrutatzea espero dugu". Gaur, festak hasiberritan herri paella jatea izanen dute, gauean herri afaria, eta igandean eta aste -
lehenean herri bazkariak eginen dituzte. Musikari dagokionez, gaur DJ Oixani izanen da (20:00etan eta 00:00etan); bihar, Modestorekin dantzaldia (20:00etan eta 23:30ean) eta, igandean, Xaloki taldearen kontzertua izanen da (17:00etan).
Aulkien jolasa
Gaur eta bihar, 04:00etan eta 04:30ean gutxi gora behera, festa egunarekin amaitzeko aulkien jolasean ariko dira Etxeberrin. "Zehazki nola hasi ginen ez dakit, baina oroitzen dut aulkien jolasa baino lehen erregalizaren
jokoa egiten genuela". Bikoteka jartzen ziren eta bakoitzak erregalizaren iskina bat eusten zuen ahoarekin, "bien artean jaten joaten ginen, Disneyko pelikularen moduan, eta gertuen geratzen zen bikoteak irabazten zuen". Jolas "pikaro eta arriskutsu samarra" zenez aulkien jolasarengatik aldatu zutela uste du Amoztegik.
Ekimenaren prozedura sinplea da: "Ordu txikitan, oraindik ere festan jarraitzen dugunek, aulki batzuk hartzen ditugu eta frontoiaren erdian kokatzen ditugu. Jolasean aritzen gara denak, heldu zein gazte, eta normalean zaila izaten da aulkirik ez apurtzea".
Lehiakortasun handia egoten dela esan du. Izan ere, azken aulkiarekin gelditzea lortzen duenak saria irabazten du:
"Gominola eta erregaliz batzuk ematen zaizkio".
Etxez etxe
Korri harrapatzen zaitudala eta goizaldeko aulkien jolasa ez ezik, Amoztegirendako festetako "politena" etxez etxeko erronda izaten da: "Larunbat goizean, 11:00etan, hastea zaila izaten den arren, lo gutxi eginda, baina martxa azkar hartzen dugu eta etxez etxe musikarekin batera alaituz joaten gara". Etxe bakoitzean jendeak janaria eta edaria prestatzen du, "eta egia da jendeak gero eta gauza konplexuagoak egiten dituela. Haien arteko lehia ezkutu bat dagoela ere pentsatzen dugu batzuetan". Etxez etxekoan "primeran" pasatzen dutela gaineratu du etxeberriarrak, "eta azkenaldian mozorratu eta dena egiten gara!".
Otadiako Santo Kristo Txapelketaren 54. edizioa. Pilotajauku Kluba
IMANOL CARABIAS
P il O ta J a UKU K l UBEKO l EHEND a K aria
Pilotajauku klubetik barkamena eskatu nahi diegu pilotazale guztiei, baita jada hitzartuta dauden pilotariei ere, 2025eko Santo Cristo de Otadia Txapelketaren 54. edizioa bertan behera uzteagatik.
Etete horren arrazoia ekonomikoa baino ez da. Klub gisa dirulaguntzen menpe gaude, bai Nafarroako Gobernuarenak, bai Altsasuko Udalarenak. Aurten, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren deialdia aurreratu egin da, eta, klubarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ez genuen aurrerapen horren berri izan; beraz, aurkezteko epea igaro da. Hori dela eta, ez dugu egin beharreko ekarpen ekonomikorik.
Egoera horren aurrean Altsasuko Udalarekin hitz egin zen, zehazki, Javier Ollo alkatearekin, eta gertatutakoa azaldu zitzaion. Gure proposamena izan zen Udalak Txapelketaren 54. edizioa aurten ordaintzea (kostua 4.500 eurokoa da guztira). Txapelketa honek hiru pilota egun ditu, klubeko pilotarien partidekin eta egungo gazte eta senior mailako pilotari, onenekin. Gainera, aurten Altsasuko pilotari gazte batek ere debuta egingo zuen Torneoan.
Altsasuk erremontea sustatzen jarraitzen du, etzi klinikaren alde
ERREMONTEA Irailaren 7an, 17:00etan, Burunda pilotalekuak XX. Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Txapelketako final laurdenetako ligaxkaren zortzigarren jardunaldia hartuko du, Josefina Arregui Klinikaren aldekoa. Utergak eta Agirrezabalak Matxin III.a-Barricart izango dituzte arerio. Aurretik, Oses-Mikelarena Ezkurra III.a-Iarregi lehiatuko dira.
Eskaera horri emandako erantzuna izan zen Udalak gehienez 2.100 euro eman zitzakeela, urtero laguntzen duen kopurua. Alkateari adierazi zitzaion diru horrekin ez zuela gasturik ordaintzeko ematen, eta horrela ezingo zela txapelketa egin eta bertan behera utzi beharko genuela. Azken erantzuna ezetza izan zen.
Udalak Txapelketa soilik aurten ordaintzeari uko egin ondoren, klub gisa, bertan behera uztea baloratu dugu, izan ere, klubak duen urteko aurrekontuak pilota eskolako entrenatzaileen langileen gastua baino ez du estaltzen. Klubeko Batzarra gurasoek osatzen dugu, eta gure borondatez denbora ematen dugu kluba kudeatzen, gerta daitezkeen akatsekin, kasu honetan bezala. Klub bat kudeatzen dugu, zeinaren jarduera nagusia pilota eskola den, neska mutilek kirol honetaz goza dezaten eta Altsasun kluba eta pilota bizirik manten daitezen helburu bakarrarekin. Nekez lor dezakegu helburu hori, baldin eta Altsasuko Udaletik ezezkoak, zangotrabak eta oztopoak besterik ez baditugu jasotzen, besteak beste, Burunda pilotalekua itxita mantentzea, eta horrek zaildu egiten du gaztetxoek hain gurea dugun kirol honetara hurbiltzea, praktikatzea eta gozatzea.
Azaldutako guztiagatik, Pilotajaukutik barkamena eskatzea eta berriro gerta ez dadin saiatzea besterik ez zaigu geratzen.
Altsasuko festak, Otadiko pilota torneorik gabe
PILOTA Nafarroako Gobernuak dirulaguntza deialdia aurreratu zuen, Pilotajaukuk ez zuen berririk izan, eta laguntzatik kanpo geratu zen. Kluba eta udala adostasunera iritsi ez direnez, aurten ez da 54. Otadiko Kristo Deuna Pilota torneoa jokatuko
Maider Betelu Ganboa altsasU
Altsasuko festetan pilotak toki garrantzitsua du, eta afizionatuen mailako Otadiko Kristo Deuna Torneoak zer esanik ez. Altsasu Kirol Elkartea hasi zen torneoa antolatzen, gero elkarlanean antolatu zuten Pilotajaukurekin, azken urteetan Pilotajaukuk ardura hartu arte. Urte hauetan guztietan Pablo Lopez de Goikoetxeak mimo handiz prestatutako Altsasuko txapelketatik pilotari amateur onenak pasa izan dira, asko profesional izatera heldu izan direnak. Gainera, Pilotajaukuko pilotariendako erakusleiho ederra da, eurek zabaltzen dituztelako jaialdiak. Aurten 54. edizioa zen egitekoa, bi finalerdi eta irailaren 13ko final handia, baina pena handiz, ez da jokatuko.
Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak emandako dirulaguntzei esker antolatzen du txapelketa Pilotajaukuk. "Aurten, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren deialdia aurreratu egin da, eta klubarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ez genuen aurrerapen horren berri izan; beraz, aurkezteko epea igaro da" azaldu du Pilotajaukuk. Beraz, ekarpen ekonomiko hori gabe geratu da kluba. Pilotajaukutik Altsasuko alkate Javier Ollorekin hitz egin zutela azaldu dute (ikus Imanol Carabias lehendakariaren alboko gutuna).
Gertatutakoa alkateari azaldu, eta Altsasuko Udalak txapelketaren 54. edizioa ordaintzea izan zen klubaren eskakizuna. Kostua 4.500 eurokoa da, "baina Udalak gehienez 2.100 euro eman zitzakeela izan zen erantzuna, urtero ematen duena. Horrek ez du gastua ordaintzeko ematen".
Alkatearen azalpenak
Altsasuko Udalak urtero dirulaguntza deialdiak ateratzen ditu kirol klubendako, euren ohiko jardueratan laguntzeaz gain,
"TORNEOA EZ JOKATZEAGATIK PENA HANDIA DUT, ALKATE ETA PILOTAZALE GISA" JaViEr OllO
kirol ekitaldietarako eta festetarako antolatzen diren kirol ekimenetarako. "Eskariak begiratzen, Pilotajaukuk ez zuela Otadiko pilota torneorako dirulaguntzarik eskatu konturatu ginen. Pablo Lopez txapelketa prestatzen ari zen, pilotariak lotzen eta partidak antolatzen, eta festetako programako zirriborroan ere torneoa jasoa genuen. Pilotajaukukoei deitu nien, zergatiaz galdetzeko, eta Nafarroako Gobernuko deialdiarekin gertatutakoa azaldu zidaten; deialdia aurreratu zela, laguntzarik gabe geratu zirela, eta horregatik ez zutela Altsasuko dirulaguntza deialdian eskaera egin" azaldu du Javier Ollo alkateak.
Otadiko Kristo Deuna Torneoaren garrantziarengatik, "txapelketa historikoa eta prestigiotsua baita", Altsasuko Udalak Pilotajaukuri hitzarmen baten bidez
dirulaguntza zuzena ematea proposatu ziola gaineratu du Ollok, "guztiz ez ohikoa den zerbait, eta gainontzeko kirol klubendako bidegabekeria konparatiboa izan daitekeena, eurek bere eskaria eskatutako epean egin zutelako eta Pilotajukuk ez zuelako eskaerarik egin. Dirulaguntza zuzen hori joan zen urtean Pilotajaukuk Otadiko txapelketagatik deialdian jaso zuena litzateke, 2.090,43 euro. Ezin zen gehiago eman, beste klubendako agrabioa litzatekeelako" dio alkateak. Aurrekontua ixteko geratzen zen mila eurotik gorako kantitatea "kolaborazio, publizitate edo bestelako saiakeren bidez ezin ahal den lortu" galdetu du alkateak. Adostasunik gabe, txapelketa ez da jokatuko. "Pena handia dut, alkate eta pilotazale gisa" aitortu du Ollok. "Egia da egungo torneoa ez dela orain dela 25 urtekoa, lehen frontoia betetzen zelako, baina txapelketa berezia da, historikoa; pilotari handiak pasatu dira bertatik. Prestigioa du eta pena da, guztia antolatuta zegoelako. Aurten ez da posible izan, baina hurrengo urtean torneoa bueltatzea espero dugu".
2024ko Otadiko Kristo Deunako finalistak. Eskuinean, alkatea eta Pablo Lopez. ARTXIBOA
Torneoko erremontistak. REMONTE FUNDAZIOA
Aimar Iraurgi, Xotaren perla sakandar berria
ARETO FUTBOLA Osasuna
Magna Xotak etxean ekingo dio ligari, etzi, Peñiscolaren kontra
M.B.G. irUrtZUN
Lehen mailako areto futboleko 2025/2026 liga hastear da. Irailaren 7an, igandea, Osasuna Magna Xotak Peñiscola taldea hartuko du Anaitasunan, 12:30ean hasiko den partidan. Etxean hastea garrantzitsua da taldearendako. Abuztuaren 31n Ribera Navarra taldeari ATP Trofeoa irabazi berri (4-6), talde irurtzundarra "gogotsu eta animatuta" iritsi da liga hasierara. "Oso ongi iritsi gara liga hasierara, konfiantzarekin" nabarmendu du Dani Saldise irurtzundarrak. "Fisikoki ongi gaude, jokoa ongi irakurtzen dugu; horretan guztian lanean gaude liga ongi hasi ahal izateko" gaineratu du. Xotak abuztuan jokatutako lagunarteko partidetan izen bat gailendu da, Aimar Iraurgi Marcos altsasuarrarena. Iraurgik 17 urte ditu, harrobikoa da, eta aurretik talde nagusiarekin entrenatu izan du, baina lehenengoz lagunarteko partidetan jokatu du, oso ongi gainera. Gola ere sartu zuen Santa Colomaren kontra. "Miguelek esan zidan aurre denboraldiaren zati bat egingo nuela talde nagusiarekin, eta izugarri poztu nintzen. Gustura egon naiz. Familia eta lagunak partidak ikustera etorri dira, eta eskertuta nago" azaldu du.
Ane Berastegi, juniorren Munduko Txapelketan
PISTA TXIRRINDULARITZA t xirrindulari arbizuarra selekzioarekin lehiatu zen
Herbehereetan jokatutako Mundialetan, taldekako jazarpen modalitatean. Zazpigarren sailkatu dira, eta egindako lanarekin "oso pozik" dago
M.B.G arBiZU
Ane Berastegi Jakak (Ecologicos Navarra-Beratxa) uda berezia izan du. Selekzioak deituta, Munduko Junior Pista Txapelketetan aritu zen arbizuarra abuztuaren 20tik 24ra, Apeldoorn belodromoan (Herbehereak). Berastegi taldekako jazarpen modalitatean lehiatu zen, Izaro Etxarri, Leire Almena eta Leire Toledo taldekideekin batera. Lehen seriean euren erregistroa hobetu zuten (4:39.063), bosgarren sailkatuz, eta bigarren seriean zazpigarren izan ziren. "Zazpigarrenak, egindako lanarekin pozik gaude". Berastegiri ongi etorri beroa egin zioten Arbizun. Ane Berastegi, Izaro Etxarri, Leire
Txirrindulariak, joan zen urteko edizioan.
TXIRRINDULARITZA
Sakanako Bizikleta Egunerako data gorde
XXXI. Sakanako Bizikleta Egunak Irurtzun eta Altsasu lotuko ditu irailaren 21ean, 9:00etan abiatuta (39 km). Ekimen berezia da, askok lagun artean edo familian egiten dutena. Ekimenean parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, Sakanako Mankomunitatean (683 343 854). 10 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Txikiagoek helduez lagunduta har dezakete parte.
Gure txirrindulariak, ederki
Uda mugitua izan dute gure txirrindulariek. Lasterketetan aurrean izan dira, baina emaitza onenak abuztuaren 8an Dorre Elortzibarren jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketan lortu zituzten. Bi txapeldun nafar ditugu, Iker Gomez altsasuarra, elite mailan, eta Ekain Imaz altsasuarra, junior mailan. Luca Martinez lakuntzarra hirugarren izan zen juniorretan. Kadeteetan,
Ekai Erdozia etxarriarra Nafarroako txapeldunordea izan zen. Profesionalak martxa onean daude. Iker Mintegi egunotan Bretagne Klasikoan ederki aritu da, ihesaldian sartuz, aurretik Plouay Gran Prixean egin zuen bezala. Igor Arrieta Renewi Tourrean lehiatu zen. Iker Gomezek, tamalez, erorikoa izan zuen Britainiako Tourrean eta ezin izan zuen jarraitu.
Almena eta Leire Toledo taldekideekin. FEDERAZIOA
Aralarrek kooperatiba bisitatu zuen, eta Igor Arrietarekin argazkia atera. ARALAR
Iraurgi udako sorpresa izan da. XOTA
Zelai Berrin belar artifiziala jartzeko galdeketa martxan
FUTBOLA l akuntzako Udalak herritarrei galdetu nahi die ea ongi ikusten duten Zelai Berriko belar naturala belar artifizialez ordezkatzeko proiektua. 437.269 euroko aurrekontua du, dirulaguntza handiekin, eta onura handiak ekarriko lituzke
Maider Betelu Ganboa laKUNtZa 2025/2026 futbol denboraldia hastear da. Preferente mailako liga irailaren 20ko asteburuan hasiko da, eta gainontzekoak segidan. Altsasuko Dantzaleku zelaia belar artifizialekoa da, baina belar naturalekoak diren Etxarri Aranazko San Donatok eta Lakuntzako Zelai Berrik egunak zenbatuta izan ditzakete. Etxarri Aranazko Udalak 455.003,41 euroko proiektua onartu du San Donaton belar artifiziala jartzeko –atzo lanak ematekoak ziren–, eta Lakuntzako Udala erabakia hartzear dago. Lakuntzako Udalak abuztuaren 21ean herri batzarra deitu zuen, Zelai Berri belar artifizialezko futbol zelaia bilakatzeko proiektua aurkezteko. Proiektuko datu guztiak herritarrei zabalduta, galdeketa deitu du astebururako, lakuntzarrei ondoko galdera eginez: "Zelai Berri belar artifizialeko futbol zelaia bihurtzeko proposamenarekin ados zaude?".
Gaur, ostirala (10:00-14:00 / 18:0021:00) eta bihar, larunbata, ordutegi berean, udaletxean, Lakuntzan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek bozkatu dezakete, NAN-a aurkeztuta.
Lakuntzako Lagun Artea klubak historia luzea du. Jokalarien kopuruak gora egin du nabarmen:
Superkopan itxura ona
FUTBOLA Erregionaleko Etxarri Aranatzek, Nafarroako Futbol Federazioko Kopa irabazi zuenez, Superkopa jokatu zuen igoera fasean hirugarren mailara igotzerik izan ez zuen maila autonomikoko Tuterako Lourdes taldearen kontra. Joanekoan 0-3 galdu zuen Etxarrik, baina itzulikoan partida iraultzear egon zen. Lourdes gailendu zen, baina Etxarrik itxura ona eman zuen.
2025/2026an 203 jokalari ariko dira, bederatzi taldetan. Talde nagusiak, erregionalak, Zelai Berrin jokatzen du, eta gainontzekoek baldintza oso kaxkarretan dagoen Itxesaldeko areazko zelaian, Zelai Berrik ezingo lukeelako horrenbesteko jarduerarik jasan. Itxesaldera joateko errepidea gurutzatu behar da, horrek duen arriskuarekin. Instalazioak udalarenak dira, baina klubak kudeatzen ditu.
Zelai Berrin belar artifiziala jarriko balitz, talde guztiek bertan entrenatu eta jokatuko luke-
te eta klubak mantenu lan gutxiago egin beharko lituzke. Itxesaldeko futbol zelaia itxiko litzateke, eta kirol praktika guztiak igerilekuen eremuan egongo lirateke, guztiz irisgarria den gunea.
Proiektuaren zenbakiak Lanek 437.269,57 euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuak 160.000 euroko laguntza emango du, finantziazio pribatutik 120.000 euro iritsiko dira eta udalak 157.269,57 euro ordainduko lituzke.
Etxarri Aranatz, Herriz Herri Txapelketako txapelduna
HERRI KIROLAK Bigarren proba konbinatuko irabazlea izan da Etxarriko herri kirol taldea, ingudean eta txingetan
M.B.G. EtXarri araNatZ
Etxarri Aranatz herri kirol taldeak lan bikaina egin du Nafarroako Herriz Herri Txapelketan. Talde etxarriarra Herriz Herriko hasierako ligaxkan bigarren proba konbinatuko (ingude altxatzea eta txingak eramatea) finala jokatzeko sailkatu zen, eta abuztuaren 17an Burlatako Ezkabazabal plazan jokatutako bigarren proba konbinatuko final handia irabazi zuen, meritu handiz, Txantrearen eta Ultzamaldearen aurretik. Mattin Altzelai eta Garazi Artieda, txingekin, eta Aitor Oiarbide eta Nerea Ar-
guelles, ingudearekin, ikusgarri aritu ziren eta merezitako txapela lortu zuten. Herriz Herri Txapelketako lehen proba konbinatuan (koxkol biltzea, zakua, aizkora, korrika eta trontza) Etxarri Aranatz bosgarren sailkatu zen ligaxkan, eta ezin izan zuen finalean sartu. Arantza hori alde batera utzita, denboraldiarekin kontentu dago taldea. Atsedenaldia hartu dute, orain bakoitza bere kirolean murgilduko delako. Gauzak ongi, 2026ko apirila aldera bilduko dira berriz, datorren urteko Herriz Herrikoa prestatzen hasteko. Zabalarte
MENDIA Zabalarte mendi klubak piztu zuen Lakuntzako festetako suziria. 1994an sortutako taldeak mendi irteerak, krosak, hitzaldiak, Guardetxe igoera (1987-2003) eta Lakuntza-Aralar mendi lasterketa (2011-gaur egun) antolatzen ditu,
Etxarriko bigarren proba konbinatuko txapeldunak, beste hiru taldekiderekin. UTZITAKOA
"ehunka bizipen". Urte luze hauetako boluntario, babesle eta mendizaleak gogoan izan zituzten, Palestina eta presoak ere bai.
Lagun Artearen eta Altsasuren arteko derbia, otsailaren 22an.
ETXARRI ARANATZ KIROL ELKARTEA
"Euskadiko bigarren aizkora mailara igotzea ez nuen espero"
OIER MITXELENA MAZKIARAN aiZKOlaria
AIZKORA aizkolari altsasuarra Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapeldunordea da. irailaren 21eko Nafarroako bigarren mailako final esturako borrokarako prestatzen ari da
Maider Betelu Ganboa altsasU Denboraldi ederra ontzen ari da Oier Mitxelena Mazkiaran. Martxoan Urrezko Aizkorako 19 urtez azpiko Gazteen Txapelketa irabazi ondoren, helburu nagusiak Euskadiko Hirugarren Mailako Txapelketa eta Nafarroako Bigarren Mailakoa zirela azaldu zuen altsasuarrak. Egun, Euskadiko hirugarren mailako txapeldunordea dugu, eta ekainaren 21ean jokatuko den Nafarroako Bigarren Mailako finalerako prestatzen ari da buru-belarri.
Euskadiko Hirugarren mailako txapeldunordea zaitugu. Ohitu al zara? Oraindik ez. Honek pixka bat serioxeagoa ematen du. Txapelketa jaioterrian hasi zenuen, Altsasun, bertan jokatu baitzen lehen kanporaketa, abuztuaren 9an. Gainera, kanporaketa irabazi zenuen Jon Erdoziaren eta Unai Etxeberriaren aurretik. Lehen hiruetan sartzea espero nuen, finalera sailkatzeko, baina lehena izatea nahikoa sorpresa izan zen, maila handia zuten aizkolari asko zirelako. Gehienbat horrek harritu ninduen. Altsasun pilota eta erremonte partidak sarritan izaten dira, baina aizkora oso tarteka. Euskadiko Hirugarren Mailako kanporaketa antolatu eta herrikoak irabazi, nolako marka, ezta?
Bai, ongi atera zen. Altsasun pilotak eta futbolak gehiago tiratzen dute, eta aizkora eta herri kirola normalean festetan egiten da, baina gauza gutxi. Jende dezente bildu zen kanporaketa ikustera. Bero handia zegoen, eta Iortia plazako estalpean aritu ginen, ongi, nahikoa itzal izan genuelako eta tarteka haize pixka bat ere sartzen zelako. Altsasutik zu zeu, Jon Erdozia eta Unai Etxeberria sailkatu zineten finalerako, eta Berangotik Aitzol Atutxa, Eloy Corchero eta Miguel Martin. Abuztuaren 18an erabaki zen finala, Gernika-Lumon. Finala hasi aurretik euritan hasi zen, baina aizkoran ari ginela nahikoa errespetatu zigun eguraldiak. Hobeki horrela bero saparekin aritzea baino. Bost enborreko lana genuen: hasteko bi kanaerdiko, gero bi 60 ontzako eta bukatzeko kanaerdikoa. Aitzol Atutxa izan zen txapelduna (12:12), baina besteak oso paretsu aritu zineten. Zu txapeldunorde izan zinen (13:43), Eloy Corcherori 3 segundo aterata (13:46). Jon Erdoziak agian ez zuen bere egun onena izan, seigarren izan zen (15:53). Txapelketa ia gehienean denok parean aritu ginen. Atutxa pixka bat aurrerago, Atutxa delako; beste maila bat du. Azken bi enborretan hasi ziren diferentziak. Ni Corcheroren atzetik sartu nintzen azken enborrera, baina freskoago nonbait, buelta eman niolako eta bere aurretik bukatu. Baina, berez, parean ibili ginen. Lehen bi aizkolariak Euskadiko Bigarren Mailara igotzen dira. Hortaz, sari ederra lortu duzu. Hara iristerakoan ez nuen uste lehen bi postuetan sartuko nintzenik. Oso pozik nago. Euskadiko Hirugarren mailakoa prestatzen ari zinela, aldi berean Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa jokatu zenuen Donamarian, abuztuaren 14an. Hamar aizkolari lehiatu zineten, eta lehen bostek finalerako txartela lortu zenuten, zuk tartean.
Aritz Oiarbide etxarriarrak irabazi zuen, Iban Resano dorrobarra bigarrena izan zen, ni hirugarrena, eta Jesus Etxeberria eta Patxi Igoa hurrenak.
Goikoetxea eta Oiarbide
Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen abuztuaren 15ean Arantzan. Beñat Senosiainek jantzi zuen txapela. Ioan Goikoetxea eta Eñaut Oiarbide etxarriarrak oso txukun ibili ziren; hirugarren eta laugarren sailkatu ziren.
Bostok irailaren 21ean jokatuko duzue final handia Uharte Iruñean. Lanak antzekoak dira?
Kanporaketatik finalera egin beharreko lanetan alde handia dago, lan bikoitza baino gehiago. Kanporaketan bi kanaerdiko eta 60 ontzakoa moztu genituen, eta finalean bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat izango ditugu. Euskadiko Txapelketan baino lan gehixeago. Nafarroako finala bertan dago. Nola prestatzen ari zara?
Beste txapelketetan arazo askorik ez ditut izan, hobetu beharreko horietakoak, eta, beraz, orain artekoarekin segitzen ari naiz. Saralegitarrekin entrenatzen dut eta, horretaz gain, etxean ergometroarekin aritzen naiz, gimnasioan bestelako saioekin, noizbehinka mendira noa korrika egitera... Hirugarren mailako txapeldunordea izateak animoa igoko zizun. Poza ematen du. Aurten posible nuena lortu dut, urrezko gazte txapelketa irabaztea, Euskadiko Hirugarren mailan mailaz igotzea, Nafarroako Bigarren mailako finalean egotea... Ea finalean zer gertatzen den. Faboritoen artean ikusten al duzu zure burua?
Baietz esango nuke. Kanporaketan epaileekin ez ulerturen bat izan zen eta denbora joan egin zitzaidan. Areriorik okerrena nor den ez nuke jakingo esaten. Aritz Oiarbiderekin gehiago aritua nago, eta Resanorekin aurreneko aldia hau izan da. Ez dakit lan luzeagoa nola aterako den. Nire lana egin, eta ea zer ateratzen den. Lehendabiziko biak lehen mailara igoko dira; finala oso garesti dago. Bai, oso garestia. Kanporaketan lehendabiziko lau aizkolariak 15 segundotan aritu ginen. Beraz, estu-estua.
Oier Mitxelena podiumeko bigarren kajoian, Aitzol Atutxa txapelduna eta gainontzeko finalistak alboan dituela. UTZITAKOA
GANBAZELAIA
AGENDA
OSTIRALA 5
ALTSASU Kontzertua.
Estopify Estopa taldearen tributuaren kontzertua, festaurrekoen eta Nafarroako Gobernuaren Kultur 2025 programaren barruan.
20:00etan, Foru plazan.
LARUNBATA 6
ALTSASU Txirrindularitza irteera.
Barranka txirrindularitza talde mistoaren irteera: Etxarriko milurteko hariztiak, 42 kilometro.
08:30ean, Zumalakarregi plazan.
IZURDIAGA Palestina elkartasun eguna.
Palestinako herriarekin elkartasun eguna, hainbat artistak antolatuta. Jasotako dirua Gazan lanean dauden erakundeei bideratuko da. Oharra: dirua efektiboa eraman.
11:30 Aurkezpena.
12:00 De Improviso antzezlanaren emanaldia.
13:00 Bermuta.
13:30 Tramankulu haurrendako.
14:30 Bazkaria. Izena ematea: 624 345 754 (20 euro).
21:30 Egunean zehar margotutako koadro baten zozketa.
22:00 DJ Hannibal Selecter.
ALTSASU Antzerkia.
Juntos y revueltos Gurutze Beitia eta Gorka aginagalde umoregileen antzezlanaren emanaldia: stand up camedy estiloko bakarrizketez osatuta, ospakizun baterako prestatzen duena: barrea, lagunartekoa eta gogoeta arinak sortzen ditu. Festaurrekoen programaren barruan. sarrerak: 12 euro (azkenak).
19:30ean, Iortia kultur gunean.
IGANDEA 7
ALTSASU Txirrindularitza irteera.
Barranka txirrindularitza taldearen
Btt taldearen irteera: itandurieta iturria, 42 kilometro. 09:00etan, Zumalakarregi plazan.
OLATZAGUTIA Omenaldia.
Otsaportillo 1936 – 2025.
Oroimenetik askatasunera ekitaldia. Udal arduradunak: lakuntza eta arruazu; udal antolatzaileak: Ziordia, Olazti, altsasu, Urdiain, iturmendi, Bakaiku, arbizu, Etxarri aranatz, Ergoiena, Uharte arakil, irañeta, arakil eta irurtzun.
12:30ean, Otsaportilloko oroigarrian.
ALTSASU Aurkezpena.
Kiliki berrien aurkezpena eta Burundar txistulariekin kalejira.
17:00 Iortia zabalgunean.
19:30 Foru plazara iristea.
ALTSASU Erremonte jaialdia.
Nafarroako Foru Komunitatearen XX.
Erremonte Profesionaleko txapelketa 2025eko Magna sari Nagusia,
Josefina arregi Klinikarekin aldeko jaialdia. lehenengo partida (35 tantora): Oses – Mikelarena / Ezkurra iii – ilarregi; bigarren partidua, laurdeneko ligaxka (35 tantora): Uterga – agirrezabala / Matxin iii - Barricart. sarrerak: 16 urtera arte, doan; 16 eta 22 urte bitarte, 5 euro; 22 urtetik gora, 10 euro. Euskal Jai remonte Fundazioak eta E-remontek antolatuta, hainbat babesleren eta altsasuko Udalaren laguntzarekin. 17:00etan, Burunda frontoian.
ALTSASU Kontzertua. Cadillac solitario loquilloren tributu taldearen kontzertua. Festaurrekoen programaren barruan. 19:30ean, Foru plazan.
OSTIRALA 12
OLATZAGUTIA Pilota txapelketa. Goxua pilota txapelketa. agustin san Migelen omenezko partiduak. lehenengo partidua: aguirre –Kamuel / Vizuete – Vizuete iii; bigarren partidua: Goya – Zornoza / azkargorta – solas; hirugarren partidua: Flores – Mikel / Berat –Eneriz; laugarren partidua: izagirre –Beloki / san Vicente – Maiza. 21:30ean, frontoian.
Mikel Zorionak zure 19. urtebetetzeagatik eta beti bezain jator jarraitu, guapetontxu! Zure familia.
Irailaren 7an, igandea, Otsaportillo 1936 - 2025. Oroimenetik askatasunera ekitaldia izanen da, 12:30ean. ARTXIBOA
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75
edo eskelak@guaixe.eus
Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute.
Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.
ira G ar K i sail K at U a K
MEKANIKARI LANPOSTUA
Kamioi eta autobus tailerra sakana inguruko langile bila. Mekanika, txapa eta margo ezagutzak baloratuko dira. Bidali curriculuma tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019
OHARRA
Olaztiko ludotekan eta gaztetxokoan izen emateko epea zabalik: Ludotekakoa Irailaren 12ra arte 948 012 012 telefonora deituz eta Gaztexokoan izena eman nahi duenak udaletxetik pasa dadila irailaren 19a baino lehen. Tarifak eta informazio gehiago Olaztiko udaletxean.
Nekazaritza ibilgailuen IAT pasatzeko unitate mugikorra irailean
Jose Manuel Azpiroz Armendariz
'Kaixer' ii. urteurrena
Bi urte pasa dira ixil ixilik joan zinenetik baina gure bihotzen taupada bakoitzean eta pentsamendu orotan zaude, eta egongo zara.
Zure familia
Sakanan ibiliko da:
Irailaren 8an eta 9an Uharte Arakilen, 10ean Arbizun, 11n Lizarragan, 12an Unanun, 15ean eta 16ean Etxarri Aranatzen, 17an eta 18an Iturmendin, 19an eta 22an Altsasun, 23an Olaztin eta 24an Ziordian. Herri guztietan, goizeko 9:30tik 14:15era. Irurtzungo Udalak hutsik dauden baratzak eman nahi ditu: Sortu daitezkeen bajak kudeatzeko zerrenda bat osatu nahi du ere. Herri baratza bat kudeatu nahi duten irurtzundarrek udalean aurkeztu beharko dute eskabidea irailaren 19ko 23:59 baino lehen. Baldintzak eta informazio gehiago Irurtzungo udaletxean. Odol emateak Etxarri Aranatzen: Irailaren 12an eta 19an, 17:00etatik 21:00etara
Euskara ikasleendako dirulaguntzak: Sakana Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei zuzenduta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.
Euskara hutsezko Udalekuetara joango diren haur eta gazteendako dirulaguntzak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bideratuta. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian eskura dezakezue. Udan ere Mintzakide: Udan ere mintzataldeak osatuko ditu AEK-k, dohainik dira, animatu!!
Uharte Arakilgo Udalak herriko kultura, kirol eta gizarte entitateei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin
du: Deialdiaren oinarriak www.uhartearakil.eus web orrian.
Etxarri Aranazko Udalak herriko entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin du: kultur, kirol eta jendarte entitateei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du. Informazio gehiago www. etxarriaranatz.eus web orrian.
Altsasuko Udalak irabazi asmorik gabeko entitateendako laguntzen deialdia zabaldu du: Deialdiaren oinarriak www.altsasu.net web orrian.
iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak. eus
Kultura tradizionala bultzatzeko jarduerak
Nafarroako Gobernuak Cultur i zan programaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Bitan izanen da s akanan: urriaren 10ean, i rurtzunen, txistuari buruzko jarduera izanen da, eta urriaren 24an, a ltsasun, txalaparta oinarri duen tresna berri baten aurkezpena
saKaNa
Cultur Izan musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak bultzatzeko programa bat da.
Nafarroako Gobernuko Vianako
Printzea Erakundea - Kultura
Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, aurten hirugarren edizioa antolatu dute, eta Sakanan bi ekimen izanen dira: urriaren 10ean, Irurtzunen, eta urriaren 24an, Altsasun.
Programak Nafarroan kultura tradizionalean aritzen diren erakunde eta elkarteen proiektuak eta programazioak babestea eta bultzatzea du helburu, "tradizioa uztartzeko prestakuntzarekin, dibulga -
MIKEL MAIZA
zioarekin eta kultura tradizionalaren oroimenarekin".
Cultur Izan Nafarroako hamalau herritan eginen da, tartean Irurtzunen eta Altsasun, eta emanaldiak askotarikoak izanen dira: ahozko adierazpenak, dantza, musika instrumentala, abesbatzak, tailerrak, kontzertuak eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoan eginen den erakusketa bat.
Sakanan
Bitan izanen da Cultur Izan 2025eko programazioa Sakanan. Urriaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen
tokiko musika taldeak ariko dira. Sarrera doakoa izanen da, leku guztiak bete arte, eta aldez aurretik gonbidapena hartu behar da Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean. Jarduera euskaraz izanen da.
Urriaren 24an, ostirala, Altsasuko Iortia kultur gunean, 18:00etan, Hutsun Txalaparta eta Teknotrakitana taldeen Txalaparta garatzen: Tinbre aldakorreko tresna baten aukerak aztertzen jarduera izanen da. Proposamena txalapartaren inguruan ikertzen eta esperimentatzen egotearen emaitza da; "esperientzia berritzailea eta parte hartzailea". Lehenengo aldiz musika tresna esperimental bat aurkeztuko dute, modelatu fisikoaren bidezko sintesian oinarritua: Soinu gorputz berean digitala eta analogikoa elkartzeko diseinatuta dago. Pablo Zartiegik eta Hutsun taldeko Mikel Urrutia eta Anai Ganbra Uriz txalapartariek erakustaldiak eginen dituzte, baita tresnari buruzko azalpen teknikoak eta sormen prozesuaren buruzko hausnarketak ere. Sarrera doakoa izanen da, edukiera bete arte. Cultur Izan programaren aurkezpena.
Errutinara bueltan
Uda pasa ostean, hemen gara errutinara bueltan, lagunok. Hala eta guztiz ere, badaude zenbat errutina udan zehar galdu ez ditudanak.
Gimnasioko errutinaz hitz egiten ari naizela pentsatzen ari bazarete, argi daukazue!!! Ez, ez, udan zehar, komiki irakurketa errutina mantendu dut. Oporretan inoiz baino gogorrago egurra emanez.
Hiriko liburutegitik komiki pare batzuk hartu nituen. Haien artean Cómo hacer fortuna en Junio del 40 komikia. Artistak: Xavier Dorison (maite dut Xavier Dorison idazlea) eta Fabien Nury (Fabien ez nuen ezagutzen baina bere pintzelek guztiz liluratu naute). Ez pentsa, ez nator komiki honetaz hitz egitera, oso ona iruditzen zait, baina
amaiera gustuko ez nuelako, gehienbat. Bestalde, komiki dendan beste komiki batzuk aurkitu nituen. Nuevo Nueve argitaletxearen bilduma zoragarri eta zirraragarri berria: Low Reader. Low Reader Frantziatik dator, are gehiago, 619 Label argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek, txikia izanda ere, hasieratik izan zuen arrakasta bai kritika baita publiko orokorraren artean. Ezagun zaizue Mutafukaz komikia?
Low Reader bilduma, amaiera mugatudun istoriez osatutako komikiak dira. Hau da, lehengo aleak, ez du zerikusirik bigarren, hiru edo laugarren alean kontatzen diren istorioekin. Komiki bakoitzak autore ezberdinak ditu, ale bakoitzak kontakizun
eta marrazki berriak erakusten dizkigu. Honek bilduma osoari freskotasun eta originaltasun handia ematen dio. Alde batetik, autore berriak aurkitzen ditugu eta bestalde, hurrengo alean nor eta zer aurkituko dugunaren zirrara sortzen digu gure barnean bildumak. Bestalde, ez da dena polita. Nuevo Nueve argitaletxeak bilduma honi ematen ari dion argitalpen erritmoa oso motela da. Kontuan badugu arratsalde batean erraz irakurri daitezkeela komiki hauen 40 orriak, Low Reader irakurketa nahiko motza egiten da.
Errutina jarraitzeko asmoz, beti bezala tokirik gabe gelditu naiz, beraz ezin dizuet Low Reader komikiei buruz gehiago hitz egin. Joan eta aurkitu zuen kabuz!
TX 8.0 ekimena izanen da. Familiei zuzendutako kontzertu didaktikoa emanen du Txistulari Elkarteak. Helburua txistura modu parte hartzailean hurbiltzea izanen da, eta ohiturazko musika tresnak honek azken hamarkadetan izan duen bilkaera ezagutzea. Txistuaren gaineko ezagutza zabaldu ez ezik, haren ahotsak, aldaerak eta beste instrumentuekin sor ditzakeen soinuak; publikoaren interesa piztu nahi du, eta horretarako emanaldian ere
ZETAK-en Mitoaroa II
gaur, bihar eta etzi, Donostian
Urtarrilaren hasieran Nafarroako Arenan Mitoaroa ikuskizun handiaren amaieran irailaren 6an Ilunben ikuskizuna eginen zuela iragarri zuen Pello Reparaz arbizuarraren ZETAKek. Sarrerak atera eta ordu erdira agortu ziren, eta egun berean bi data gehiago iragarri zituzten; sarrerak ere handik gutxira agortu ziren.
Gaur, bihar eta etzi izanen da Mitoaroa II ikuskizuna, Ilunben. Ikuskizuna hasi aurretik kalean preshow-a eta foodtruckak izanen direla jakinarazi dute; gaur eta bihar, 18:30ean, eta etzi, 17:30ean.
Gaur eta bihar ate irekiera 20:00etan izanen da, eta ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta igandean 19:00etan irekiko dituzte ateak eta 21:00etan hasiko da ikuskizuna. Kontzertuaren ondoren foodtruck-ak eta musika kalean 02:00ak arte izanen direla jakinarazi dute. Mitoaroa Nafarroako inauterietan eta tradizioan oinarritutako ikuskizuna izan zen, eta Mitoaroa II ildo beretik jarraituko zuela aurreratu zuen trailean ZETAK-ek.
Kultur 2025 programa bitan izanen da Sakanan Estopify taldea. UTZITAKOA
Gaur, irailak 5, 20:00etan, Estopify Estopa taldearen talde tributua izanen da, Altsasuko Foru plazan, Kultur 2025 programaren barruan. Irailaren 19an, ostirala, CastaZabal taldearen emanaldia izanen da, Olaztiko futbito pistan. Flamenkoa euskal musikarekin fusionatzen du taldeak. Hiriberriko Hartzak Zeruan taldea Iturgoienen izanen da, irailaren 21ean, 19:00etan.
irailaren 2an '3 Elementu' magia ikuskizun "inmersiboa" mustu zuen Gaiarren; gaur arte ikus daitekeena. Uztailean 2025eko Magia saria irabazi zuen
Erkuden Ruiz Barroso altsasU Uztailean Espainiako XL. Magia Kongresu Nazionala izan zen Terrassan, eta bertan Hodei Magoa bezala ezaguna den Odei Domingo mago altsasuarra izan zen. Sari bat irabazi zuen: 2025eko Magia Orokorreko hirugarren saria. Saria ospatzeko modu hoberena 3 Elementu bere azken ikuskizunaren mustutzea izan da; Iruñeko Gaiarren Antzokian irailaren 2an estreinatu zuen, eta gaur arte egunero izan da, arrakasta handiarekin. Publi-
koaren erantzuna "sari garrantzitsuena" dela esan du.
Magia Orokorreko Saria irabazi duzu. Zer da magia orokorra? Musikan estilo asko ezagutzen ditugu, eta magian ere diziplina asko daude: badago kartomagia,
hurbileko magia, mentalismoa... Magia orokorra da pixka bat horiek guztiak uztartzen dituena eta eszenatoki batean biltzen dituena. Publikoak esan dezake denetarik ikusi duela. Niretako dibertigarriagoa da, eta publikoak ere nahasketa moduko bat ikuste du eta gustatzen zaiola uste dut.
Zer suposatzen du zuretako sariak?
Hamaika urteko ibilbide profesionalaren ondoren sektoreak horrelako errekonozimendu bat ematea polita da. Artistok orduak
eta orduak ematen ditugu gauzak sortzen, eta noizbehinka horrelako gozokitxoak ematea ondo dago, esateko: Aizu! Ondo zoaz! Jarrai ezazu. Magia Kongresu batean jaso zenuen errekonozimendua. Nolakoak dira magia kongresuak?
Edozein diziplinako kongresu modukoak. Medizina eta abarren kongresuak izaten dira; antzekoak. Hainbat profesional biltzen gara, baita afizionatuak ere. Munduko toki desberdinetatik etorritako ilusionisten hitzaldiak izaten dira, eta nobedadeak ezagutarazten dira, komentatzen dira, eta magia sortzen dutenen working progress-ak erakusten dituzte ere. Diziplina nola eraldatzen ari den toki bat da.
Gauza berriak egiten ari dira magiaren munduan?
Askotan jendeak oraindik magoaren irudia kapelarekin, kaparekin eta untxiarekin dela uste du; zortez horrelakoak atzean gelditzen ari dira eta mago asko daude gauza berriak egiten. Gaur egun arraroa da untxi bat ikustea; oraindik izango dira, baina nik zortez aspaldi ez ditut ikusi. Geroz eta gehiago smartphoneak eta abar ikusiko ditugu oholtzan; gizartea aldatzen joaten den erritmora magia eraldatzen da. Mundu honetan hasi zinenean horrelako sari bat irabaztea espero zenuen?
Ez, ezta duela urte bat ere. Inoiz ez dut planteatu horrelako gauzak jasotzea edo merezi dudanik ere. Duela urte bat ideia bat sortu genuen horrelako sari batean aukerak izan zitekeena. Orduan, probatzea pentsatu genuen, eta saria ez badugu lortzen ere, azkenean saria ez delako helburua, behintzat ideia aurrera eramaten genuen. Ideia handia eta berritzailea genuen, eta azkenean biak lortu ditugu. Zure ikuskizunak arrakastatsuak izaten dira. Hori ere saria bada, ezta?
Hori da saririk garrantzitsuena. Hori da egunerokotasuna, errealitatea. Sarrerak agortzea edo plazan jendea hurbiltzea eta betetzea eta publiko hori pozik
ateratzea gero etorkizunean errepikatu nahi izateko. Hodei Magoa beste nonbait ikusten dutenean berriz ikustera etortzeko. Aldi berean, magiarako ikusleak sortzen dira; beste mago bat ikusteko aukera badute, joango dira.
Zertan nabarmentzen zara? Zertan da Odei Magoa berezia?
Publikoak esaten dituen gauzak hartu behar ditut, izan ere, norbera nabarmentzen saiatzen dena eta publikoak nabarmentzen duena oso desberdinak direlako. Nik uste desberdintzen dutela hainbat diziplina uztartzen dituen ikuskizunak ematen ditudala; klownetik gauzatxoak ditu, showman modukoak, beti landutako umorearekin bai helduek bai haurrek disfrutatzen dutena. Familiartean kalitatezko denbora pasatzea eskaintzen dut. Askok ematen duten titularra izan daiteke, baina ez dakit zergatik nik publikoan ondo funtzionatzen dut. Komunikatzaile ona naizela esaten dute, eta horrekin jolasten dugu. Ikuskizunean trukoa ez da garrantzitsuena, mezu bat edo zerbait gehiago kontatzeko bidea da.
IKUSKIZUN BERRIA
Lan berria aurkeztu berri duzu. Zer moduz?
Ia urte bateko prozesua izan da eta gogoa nuen publikoaren aurrean jartzeko eta erantzunak jasotzeko. Estreinaldia lehenengo helmuga da, ez da hemen bukatzen. Beste etapa bat gelditzen da.
Zer da '3 Elementu'?
Publikoari begiratzen badiogu badago adin tarte bat desagertzen dena, 12 edo 13 urte bitarteko tarte hori, eta gero 28 edo 29 urterekin bueltatzen dira; beti orokorrean hitz eginda, salbuespenak badira. Orduan, publiko hori gakoa izanen da ikuskizun honetan, baita publiko orokorrarendako, kulturan sartuta dagoena, zerbait berezia eman behar dugula uste dugu ere. Antzerkian formatu berriak daude, baina magian ez hainbeste. Orduan, 3 Elementu esperientzia inmersibo bat da, non publikoak ez du bakarrik magia ikusiko, modu ez inbasibo batean sentituko du; hau da, norbaitek ez badu parte hartu nahi lasai ibil daiteke ere. Xelebrekeria da publikoak 360 gradutan inguratzen duela eszenatokia.
Urte askotako saiakeren ondoren Mendirekin Uharte a rakilgo artzain txakurren lehiaketako txapela lortu zuen Jesus r azkin i jurra etxarriarrak. i lusio handia egin zion garaipenak, eta poza eraman zuen etxera
Alfredo Alvaro Igoa EtXarri araNatZ
1 Zer sentitu zenuen irabazle izendatu zintuztenean?
Poz handia. Asko kostatu dakit. Urte asko ibili naiz beti inguruan-inguruan, askotan bigarren edo hirugarrena, baina txapela irabazi gabe neukan. Beti buruan: "ea txapel bat". Itxurako txakurra izanez gero, beti gauza hori.
2
Urte asko parte hartzen?
Antonio Alustiza hasi baino urte bat edo bi lehenago hasi nintzen ni, Patxi Etxeberria fenomeno hura zebilenean. 30 urte bai, behintzat. Tarteka urte bat edo beste atera gabe ere.
3 Zergatik aurkezten zara? Ez nuen zaletasun handirik. Txakur ona genuela eta aitak
animatu ninduen. Ondoren txakurra itxuran dagoenean, probatu. Ostikeria da nik txarki pasatzen dudala. Igandean urduri nengoen. Ez jendearengatik. "Ea txakurrak zer egun duen!" Nahiz eta txakur ona izan, egun guztiak ez dira berdinak izaten. Edo ardi txarrak tokatu. Ni txakurra lanean hasteraino gaizki pasatzen dut.
4
Txakurra ongi gidatzeko, zer?
Txakur ona izatea. Ongi moldeatutako txakur bat izan behar du. Bestela, gauzak ez badira ongi ateratzen, gaizki pasatzen da. Mendi Gorbeia artzain txakurra da, gorria. Indartsua, potentzia handikoa, azkarra da. Tenkorra ere. Ez zaio menderatua egotea gustatzen. Bi urtetan asko hobetu du. Independentea da, lana berak egitea gustatzen zaio. Baina han esaten zaiona egin behar du. 7 urte ditu, 4 lehiatzen. Euskal Herriko txapelketan hirutan egon da, hemen bigarren gelditu da. Orain onenean dago. Duela bi hilabete suge batek lepoan hozkatu eta kasik hil zen.
5 Nola trebatzen duzu?
Ibili. Nahiz eta ez behar, arditara edo basora joatean, ni beti txakurrarekin joaten naiz. Oinez noala, beti bidaltzen nabil: ezkerretatik edo eskubitik, geldiarazi... Beti horrela, jolasketan pixka bat, baina serio xamar beti. Nik horrela jartzen ditut txakurrak. Esanekoa izatea ardirik eta ezer gabe erakusten diet. Larrean jarri eta geldi dadila. Oso garrantzitsua da txikitan txakurra eskutara egitea. Eta hots egiten zaionean beti etortzea. Aldian aziendarekin ere ibili egin behar da.
6
Txapelketarako entrenamendurik?
Ez dut sekula banderarik jarri. Sasi edo belar moltso baten atzetik pasarazten dut. Edo nahi dudan lekuan geldiarazten dut. Ilarduiako Lezeko Jose Mari gai horietan fenomenoa da. Baserrian ardiekin entrenatzeko prest zuela dena esan zidan. Han egon ginen biok. Heldu den astean ere
egonen gara. Amaiurrera gonbidatu ninduten eta Mendi oso ongi ibili zen. Aurretik erakustaldiren batean ibiltzea ona da. Bestelakorik, ez. Axuri batzuk ditut larrean: buelta eman, bildu... Hiru-lau egunetik pixka bat.
7 Bi ariketa ditu txapeltak, ezta? Lehena, zeharkako hesia, 7 minututan egin behar dira. Ardien arabera, nahiko motza da, ardiek erraz ihes egiten dute. Oso ongi eta azkar ibili behar da osatzeko. 8 segundoren faltan bukatu nuen. Lehenengoa ongi egin behar duzu bigarrenera pasatzeko. Eskortan ardiak sartu eta ateratzeko proba elegantea da. Niretako errazagoa da. Lehen proba itxuran egin badu, asentatu eta bigarrenean oso ongi ibiltzen da.
8 Orain Euskal Herriko txapelketa? Garain da, irailaren 13an, 17:30ean. Askotan egon naiz Euskal Herrikoan. Beti nahiko itxuran, 5. eta 6. izan naiz. Ahaleginak egiteko asmoarekin joanen naiz.
9
Txapelketan erreleborik badago? Gazte gutxi daude. Gustatu egin behar zaizu. Ez da erraza. Horrela ibiltzeko ere pixka bat plazagizon ere izan behar da. Bestalde, euskal artzain txakurrak bakarrik lehiatu daitezke Uharten. Orain artzain askok pintoak (border collie) dituzte.
10
Txapelagatik zer esan dizute? Etxekoak kontentu daude. Ilobek poz izugarria hartu dute. Ama poza baino pozago zegoen.
11
Txapela defendatuko duzu 2026an?
Txakurra ongi badago, bai. Bi urte, behintzat, onak izan ditzake.
Jesus Razkin Ijurra etxarriarra txapeldun izendatu zuten unea. UTZITAKOA