Mundua helburu: Inguruaren Ezaguera 4 (demoa)

Page 1

PROIEKTU
DAUKA
lagina
4 LEHEN HEZKUNTZA Inguruaren Ezaguera 12HILEKO LIZENTZIA
DIGITALA
Munduahelburu

STEM tresna-kaxa

1 Izaki bizidunak ezagutuz

2 Animaliak ezagutuz

3 Arrokak eta Lurraren erliebea ezagutuz

4 Zaindu dezagun natura!

8 Ikasturtean zehar zientzia egiteko erabiliko dituzun STEM tresna guztiak ditugu.

16

Zenbait janari-plater aztertu ondoren, erakusketa bat egingo dugu, haien osagaiak zer izaki bizidunetatik sortzen diren ezagutarazteko. Klima babesteko ekintza

24 Horma-irudi bat egingo dugu, oso gustuko dugun animaliapertsonaia bat benetako animaliarekin alderatzeko. Lehorreko bizitza

40

5 Materia eta energia

6 Indarrak eta makinak

7 Suteek non egiten dute kalte gehien?

Gure oporretako argazkiak bildu eta album bat osatuko dugu haietan ageri diren paisaiei buruzko bitxikeriekin. Lehorreko bizitza

54 Eguneroko objektu batzuen biografia jasangarria idatziko dugu. Hiri eta komunitate jasangarriak

72 Kontsumo arduratsuari buruzko horma-irudi bat egingo dugu. Ekoizpena eta kontsumo arduratsua

88 Gure inguruko makinei esker ditugun «superbotereak» ikertuko ditugu, eta erakusketa bat egingo dugu. Kalitate oneko hezkuntza

106

Bideo bat grabatuko dugu, suteen areagotzea salatzeko. Bideoan, bete beharreko zenbait aholku emango ditugu, gure inguruan suterik gerta ez dadin. Lehorreko bizitza

8 Ura gutxietsita al dago? Ur garbia eta saneamendua

148 9

4.0 industria

Nola aldatu dira gure ohiturak?

Pankarta bat egingo dugu, jendea eskura dugun edateko ura aurreztearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Horma-irudi bat egingo dugu, jendeari ulertarazteko, gosearen kontra egiteko, zein garrantzitsuak diren landa-eremuko eta itsasoko lanbideak, baita haietan modu jasangarrian aritzea ere. Goserik ez

Mezu elektroniko bat idatziko diogu Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari, industria gaur egun eta etorkizunean jasangarria izan dadin zer hobekuntza egin behar diren adierazteko. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Kanpaina bat egingo dugu, bizimodu osasungarriaren ohiturak sustatzeko. Osasuna eta ongizatea

Herritarrak bakearen kulturaren gainean hezteko eta kontzientziatzeko balioko duten datu eta ideia baliagarriak emango ditugu. Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Zer ikasiko dugu? OR. IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH DIZIPLINARTEKOA
Nire
Zer ematen digu naturak?
168 10
182 11
12
196
Historia ezagutzea bakerako bidea da
124

• Metodo zientifikoa

• Proiektuetan oinarritutako metodoa

• Izaki bizidunen ezaugarriak

• Izaki bizidun motak

• Landareen ezaugarriak

• Animalien ezaugarriak

• Animalien nutrizioa, erlazioa eta ugalketa

• Lurraren egitura eta osaera

• Arrokak, arroka motak eta haien erabilera nagusiak

• Ekosistemen osagaiak

• Elikadura-harremanak

• Ekosistemak baliabide-iturri gisa

JAKITEA... IKASTEKO, APLIKATZEKO ETA IKERTZEKO

• Pentsamendu konputazionala

• Bloke bidezko programazioa

• Landareen nutrizioa

• Landareen erlazioa eta ugalketa

• Gizakion ezaugarriak eta bizi-funtzioak

• Ongizate fisikoa eta emozionala

• Arroken eragina paisaietan

• Lurraren erliebea

• Ekosistemei eragiten dizkiegun kalteak eta haien ondorioak

• Ekosistemak zaintzen ditugu

• IKT-IET plana

• Landareen sailkapena

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

1. hiruhilekoaren berrikuspena: 1. eta 2. unitateak. STEAM: Margaret Mee

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak 1. hiruhilekoaren berrikuspena: 3. eta 4. unitateak. STEAM: Mary Anning

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Ekoekintza aldizkaria: Ekoekintza

• Materia eta haren propietateak

• Materiaren egoerak. Substantzia puruak eta nahasteak

• Indarrak

• Kontaktu bidezko indarrak eta distantziara jarduten dutenak

• Makinak

• Atmosfera eta fenomeno atmosferikoak

• Eguraldia. Meteorologia-mapa

• Klima. Elementuak eta faktoreak

• Hidrosfera. Uraren egoerak. Uraren zikloa

• Lurgaineko urak eta lurpeko urak

• Ibaiak: elementuak eta ezaugarriak

• Aldaketa fisikoak eta kimikoak

• Energia

• Makinak, gure bizitzan

• Proiektuak egingo ditugu

• Blokeen bidez programatuko dugu

• Klima-eremuak eta klima motak

• Espainiako klima-paisaiak

• Gure erkidegoko klima eta landaredia

• Espainiako isurialde hidrografikoak

• Gure erkidegoko hidrografia

• Uraren erabilera arduratsua

• Beroa eta haren ondorioak Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak 2. hiruhilekoaren berrikuspena: 5 . eta 6 unitateak. STEAM: Elena García Armada

• Klima-aldaketa eta GITak Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

2. hiruhilekoaren berrikuspena: 7. eta 8. unitateak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Plastic-free misioa: Orain edo inoiz ez

• Produktu naturalak eta produktu landuak

• Nekazaritza eta basogintza

• Abeltzaintza

• Meatzaritza eta energia-iturriak

• Eskulangintza eta industria

• Garraioa. Motak eta garraiobideak

• Datazioa. Denbora historikoa. Iturri historikoak

• Historiako aroak

• Antzinaroa Espainian

• Herri kolonizatzaileak

• Erromatarraren aurreko herriak

• Arrantza eta akuikultura

• Espainiako lehen sektorea

• Gure erkidegoko lehen sektorea

• Merkataritza. Sailkapena

• Turismoa. Motak. Zerbitzu publikoak

• Ekonomia-jarduerak

• Historiaurrea. Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa

• Penintsula historiaurrean

• Ekosistemak zaintzea eta bioaniztasuna

Konpetentziak lantzeko ariketak

• Gure erkidegoko ekonomia-jarduerak

Konpetentziak lantzeko ariketak.

3. hiruhilekoaren berrikus.: 9.-10. unitateak

• Historiaurrea gure erkidegoan

• Giza eboluzioa

• Erromatarren Hispania. Erromanizazioa

• Antzinaroa gure erkidegoan

Konpetentziak lantzeko ariketak

3. hiruhilekoaren berrikuspena: 11. eta 12. unitateak

Konpetentziak lantzeko ariketak PROYECTO INTERDISCIPLINAR - Aprender de lo natural DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Uraren isilpeko kutsadura: Ekoxaboitxoa

4 Zaindu dezagun natura!

Nire familia eta ni hiri honetara iritsi berriak gara, bizilekuz aldatu garelako. Zuhaitz-etxe batean bizitzea proposatu nien nik, izan ere, naturaz inguratuta egon nahi dut! Eta badakizue zer erantzun zidaten haiek? Etxe honetako materialak naturatik eskuratu zirela.

Esaterako, zoruko baldosak moztutako arrokak dira; altzariak mota askotako zuhaitzen egurrarekin eginak daude; lanparak eta etxetresna elektrikoak arroketatik lortutako metalez osatuta daude… Hori horrela, naturaz inguratuta gaude beti?

Zer deritzozu?

Zer iruditzen zaizue Jaionek dioena?

Zuen inguruko zer beste objektu daude material naturalekin eginak?

Zer gerta liteke, naturako materialak neurririk gabe eskuratuko bagenitu?

Irakurri datua. Zuen ustez, hirietan hainbeste jende bizitzeak ba al du eraginik naturan?

Datua

Gutxi gorabehera, planetako biztanleen erdiak hirietan bizi dira gaur egun. 3 500 milioi gizaki baino gehiago da hori!

Unitate honetarako...

Helburua aurrera

Eguneroko objektu batzuen biografia jasangarria idatziko dugu.

Jarraitu hariari!

Ekosistemak zer elementuk osatzen dituzten

1

Ekosistema baten parte gara

Elikaduraharremanak

2

Nola funtzionatzen dute ekosistemek?

72

Ekosistemak baliabide-iturri gisa 4

Ekosistemak erabiltzen ditugu

Eragindako kalteen ondorioak 6

Ekosistemei eragiten dizkiegun kalteak 5 Zer ondorio dakartza

Ekosistemak oker erabiltzen ditugu?

ekosistemak oker erabiltzeak?

zaintzen ditugu Ekosistemak modu jasangarrian zaintzen ditugu

7

73 11
Ekosistemen aniztasun handia Ekosistema motak 3

Ekosistema baten parte gara

Pertsona gehienok gustuko dugu taldean bizitzea eta beste pertsona batzuekin erlazionatzea. Dena den, ez gara gizakiekin soilik bizi…

Zer dira ekosistemak?

Ekosistemak ingurune jakin batek, bertan bizi diren izaki bizidunek eta elementu horien guztien artean sortzen diren erlazioek osatutako multzoak dira.

Ekosistema bat honako hauek osatzen dute:

• Izaki bizidunak, hala nola landareak, animaliak, algak, onddoak, bakterioak eta ingurunean bizi diren beste izaki bizidun batzuk.

• Ingurunea, elementu bizigabeek osatzen dutena. Esate baterako, arrokak, lurra, ura, airea…

• Erlazioak, besteak beste, izaki bizidunen artean, eta izaki bizidunen eta ingurunearen artean sortzen direnak.

1 Irudi honek ekosistema bat erakusten du. Adierazi ekosistemen zer osagairi dagokion afixa hauetako bakoitza: izaki bizidunak, ingurunea edo erlazioak.

Sugandilak intsektuak jaten ditu

Arroka

Inurriak

Belarra

Tximeleta Zuhaitzak

Airea

Oreina Otsoa

Otsoak oreina jaten du Milaka inurri inurritegi

batean bat eginda bizi dira

Zozoa Oreinek urmaeleko ura edaten dute

74
1

Ekosistemetako izaki bizidunak

Ekosistema bateko izaki bizidunen multzoak komunitatea osatzen du.

Adibidez, aurreko orrialdeko ekosistemari erreparatzen badiogu, komunitatea izaki bizidun hauek osatzen dute: zuhaitzek, belarrek, inurriek, oreinek, otsoek, etab.

Era berean, komunitateak mota bereko banakoen populazioak hartzen ditu barne. Esaterako, pinuen, inurrien, oreinen eta abarren populazioak.

Mota bereko banakoek, antzeko ezaugarriak dituztenek, alegia, espezieak osatzen dituzte. Hala, oreinak espezie bat dira, otsoak beste bat, etab.

Moldaerak

Komunitate bateko izaki bizidun guztiak prestatuta daude bizi diren ingurunearen baldintzetan bizirauteko.

Izaki bizidunek ezaugarri berezi zehatz batzuk dituzte, beren ekosistemetan bizirauteko. Ezaugarri horiei moldaera deritze.

Moldaeren zenbait adibide

Hartz inurrijaleak mutur luzea eta tubularra du. Inurriak harrapatzen ditu, bere mingain luzea eta itsaskorra baliatuta.

Hartz zuriak ilaje lodia du, hotzetik babesteko.

Bioaniztasun esaten zaio ekosistema jakin batek duen izaki bizidunen (edo espezieen) aniztasunari.

1 Definitu: komunitate, populazio, espezie eta moldaera.

2 Azaldu orrialde honetan aipatzen diren moldaerak ez diren beste bi.

Basamortuan bizi diren landare batzuek ur kantitate handia pilatzen dute zurtoinetan, ingurune hartan bizirauteko.

Nenufarrek uretan flotatzen duten hosto zabalak dituzte, ahalik eta eguzki-argi gehiena jasotzeko.

Gogoan

Ekosistemetan, izaki bizidun mota asko bizi dira, eta haietako bakoitzak berezko ezaugarriak ditu.

75 U4
hartu!

Nola funtzionatzen dute ekosistemek?

Ikusi al duzu inoiz zuhaitz bat animaliaren bat ehizatzen? Izaki bizidun guztiok ez ditugu elikagaiak modu berean lortzen.

Ekosistemek haiek osatzen duten elementu guztien artean sortzen diren erlazioei esker funtzionatzen dute. Izaki bizidunen artean, elikadura-harremanak dira nagusi.

Elikadura-harremanak

Ekosistemetako elikadura-harremanek bertan bizi diren izaki bizidunek elikagaiak nola lortzen dituzten adierazten dute.

Elikatzeko moduaren arabera, izaki bizidunek hiru funtzio bete ditzakete ekosistemetan:

Ekoizleak

Fotosintesiaren bidez, beren elikagaiak sortzen dituzten izaki bizidunak dira; autotrofoak, alegia. Halakoak dira, esaterako, landareak eta algak.

Kontsumitzaileak

Izaki bizidun horiek beste izaki bizidunetatik eskuratzen dituzte beren elikagaiak.

Ekosistemetan, animaliak dira kontsumitzaile nagusiak. Hiru motatakoak izan daitezke:

Haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte.

Belarjaleek landareak jaten dituzte.

1 Gogoratu aurreko unitateetan ikasitakoa, eta adierazi zer erreinutakoak diren ekosistemetako izaki bizidun ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.

Deskonposatzaileak

Izaki bizidun horiek beste izaki bizidun batzuen hondakinak deskonposatzean lortzen dituzte elikagaiak. Halakoak dira, besteak beste, bakterioak eta zenbait onddo, hala nola lizunak.

Orojaleek landareak eta animaliak jaten dituzte.

76 2

Elikatze-kateak

Elikatze-kateak ekosistemetako izaki bizidunen arteko elikadura-harremanak gezien bidez erakusten dituzten eskemak dira.

Eskema horietan, jaten duen izaki bizidunari begira jartzen da gezia.

Elikatze-katea

Igelak barraskiloa jaten du

2 Erreparatu elikatze-kateari, eta osatu esaldia koadernoan:

....... landarea jaten du; ....... barraskiloa jaten du; eta ....... igela jaten du.

Barraskiloak landarea jaten du

Zer dugu afaltzeko?

Berez, izaki bizidun bakoitza elikatze-kate bat baino gehiagoren parte da. Zenbait elikatze-kateren konbinazioak elikatze-sare bat osatzen du.

Erreparatu elikatze-sare bat erakusten duen eskuinaldeko irudiari. Bertan, behealdeko izaki bizidunak jaso dira, baina haien izenak zenbakiekin ordezkatuta.

Irakurri zer dioen izaki bizidun bakoitzak, eta identifikatu zer zenbaki dagokion. Irudikatu koadernoan sare hau bera, zenbakien lekuan izenak idatzita.

Itsas uraza

Eguzki pixka bat, ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak baino ez ditut behar.

Fitoplanktona

nire janari gustukoena da.

Itsas izarra

Muskuiluerrazio bat, mesedez.

Karramarroa

Azeriak igela jaten du

Fitoplanktona

Ezin ederragoak dira muskuiluak!

Itsas trikua

Nik nahiago dut itsas uraza.

Antxeta Guk bezalaxe orduan!

Oso gustuko ditut itsas trikuak eta izarrak, baina karramarroa are gehiago gustatzen zait

Ekosistemetan, elikatze-kateak eratzen dira, eta haiei jarraikiz izaki bizidun batzuek beste batzuk jaten dituzte.

Muskuilua

77 U4
4 6 3 5 1 7 2
Gogoan hartu!

Ekosistemen aniztasun handia

Zure ustez, izaki bizidun mota berdinak bizi dira aintziretan eta basamortuetan? Ekosistemak ezin desberdinagoak izan daitezke!

Ekosistema motak

Ekosistemak hainbat modutan sailkatu daitezke.

Zer-nolako ingurunetan dauden, ekosistemak hiru motatakoak izan daitezke: lehorrekoak, uretakoak edo mistoak (halakoetan, ingurunearen zati bat lehorrekoa da eta bestea, uretakoa).

Ekosistemak sailkatzeko beste modu batek, aldiz, gizakiak haietan duen esku-hartzea hartzen du kontuan:

• Ekosistema naturaletan, ez dago gizakiaren esku-hartzerik edo haren esku-hartzea oso txikia da.

• Ekosistema gizatiartuek, berriz, gizakia barne hartzen dute edo giza jarduerarekin lotuta dagoen elementuren bat, gutxienez.

Kostaldeko ekosistema

Ekosistema mistoa da, itsasoko ur gaziak bustitako hondartzaz eta labarrez osatua.

Bertan, algak daude (hala nola itsas uraza eta laminaria); landareak (besteak beste, posidonia eta salicornia); eta animaliak (esaterako, karramarroak, lapak, muskuiluak, txibiak, arrain mota ugari, antxetak eta ubarroiak).

3
78

Urmaeletako ekosistema

Zelaietako ekosistema

1 Adierazi zer ezaugarri dituzten kostaldeko ekosistema mistoek.

2 Asmatu kate trofiko bat zelaietako ekosistemaren animalia batzuekin.

Ur gezako ekosistema mistoa da.

Bertan, ur gezako alga haritsuak daude; landareak (hala nola ihiak, kanaberak eta nenufarrak); eta animalia ornogabeak (esaterako, barraskiloak, karramarroak, zizareak, sorgin-orratzak eta eltxoak) eta ornodunak. Azken horiek anfibioak (igelak, arrabioak eta uhandreak), hegaztiak (hala nola ahateak, beltxargak eta koartzak) eta era askotako arrainak izan daitezke.

Lehorreko ekosistema naturala da, eta ohikoa da eremu lau samarretan.

Bertan, nagusi dira landare belarkarak (esaterako, gramineoak eta belarrak).

Eremu epeletako zelaietan, hainbat animalia daude: intsektu ugari (hala nola matxinsaltoak, erleak eta inurriak) eta armiarmak; narrastiak (adibidez, sugeak eta muskerrak); askotariko hegaztiak (baita harrapari batzuk ere); zenbait karraskari (besteak beste, basasaguak eta lursaguak); eta beste ugaztun batzuk (hala nola erbiak, untxiak eta azeriak).

3 Imajinatu ekosistema bat zarela. Hautatu zein izango zinatekeen, eta idatzi hitzaldi bat, ekosistemen festa batean zeure burua aurkezteko.

79 U4

Ekosistemen aniztasun handia

Lehorreko ekosistema naturala da, eta bertan zuhaitzak eta zuhaixkak dira nagusi. Eremu epeletako basoetan, ohikoak dira hosto erorkorreko zuhaitzak (hala nola haritzak eta pagoak).

Ekosistema horretan, hainbat animalia daude: esaterako, era askotako intsektuak, basasaguak, muxarrak, urtxintxak, untxiak, erbinudeak, oreinak, hainbat hegazti mota, basurdeak, baita zenbait haragijale handi ere (hartzak, adibidez).

Ekosistema gizatiartu bat da, nekazaritzak eragindakoa, hain zuzen.

Ekosistema natural batek baino bioaniztasun txikiagoa du, landare espezie bakarra edo oso gutxi izaten baititu.

Animalien aniztasuna ere ekosistema naturaletan baino txikiagoa da. Bertan bizi dira, besteak beste, intsektuak, karraskariak, mota askotako hegaztiak (hala nola usoak, zikoinak, eperrak eta belatzak) eta zenbait ugaztun (esaterako, erbiak, untxiak eta azeriak).

3 80
4 Zertan dira desberdinak ekosistema naturalak eta ekosistema gizatiartuak? 5 Ikasi dituzun ekosistema guztietatik, zein duzu gustukoena? Zergatik? Basoetako ekosistema Nekazaritza-lursailetako ekosistema

Ekosistema baten abstrakzioa

Aztertu berri ditugun ekosistemen irudietan, ez ditu gu irudikatu haietan bizi diren izaki bizidunen espe zie guzti-guztiak, abstrakzio bat egin dugulako. Horrek esan nahi du irudikapen bat egin dugula, ekosistema horien ezaugarri nagusiak jasotzeko.

Orain, zuri dagokizu beste ekosistema baten abstrakzio bat egitea.

1 Hirietako ekosistema lehorreko ekosistema gizatiartu mota bat da. Ikertu, eta bildu informazioa ekosistema hori nolakoa den eta bertako izaki bizidun esanguratsuenak zein diren jakiteko.

2 Bilatu argazkiak, eta hautatu, zure ustez, hirietako ekosistema hobe irudikatzen duena. Inprimatu edo marraztu argazki hori. Handi samarra izan dadila, haren gainean beste irudi batzuk itsatsi ahal izateko.

3 Gero, bilatu hirietako ekosistemaren animalia- eta landareespezie adierazgarrienen argazkiak. Inprimatu edo marraztu.

4 Itsatsi landareen eta animalien irudiak ekosistemaren irudi nagusiaren gainean, eta egin fitxa bat haien ezaugarriak ezagutarazteko.

5 Egiaztatu Alderatu zure irudikapena eta gelako gainerako ikaskideek egin dutena. Egiaztatu alderdi berdinak jaso dituzuen, abstrakzioa egitean.

Hainbat ekosistema daudenez, gizakiok balia ditzakegun era askotako material naturalak daude.

81 U4
Gogoan hartu!

Ekosistemak erabiltzen ditugu

Hiri batean bizi bagara ere, ekosistemetatik eskuratzen

ditugun era guztietako gauzak behar ditugu.

Ekosistemetatik baliabide naturalak eskuratzen ditugu.

Ekosistemek sortzen duten baliabide orori baliabide natural esaten zaio. Gizakiok gure beharrak asetzeko erabiltzen ditugu baliabide horiek.

Airea

Elikagaiak

Hala nola nekazaritzari esker lantzen eta biltzen ditugun landareak; abeltzaintzari esker animalietatik lortzen ditugun haragia, arrautzak, esnea eta abar; eta arrantzari esker itsaso eta ibaietan harrapatzen ditugun beste hainbat izaki.

Ekosistemek arnasteko aire garbia ematen digute.

1 Ideiabiltzarra Taldeka, erreparatu inguruan dituzuen gauzei, eta zerrendatu izaki bizidunetatik eskuratzen ditugunak.

Lursailak

Lur-eremuak hartzen ditugu, besteak beste, lurra lantzeko eta animaliak hazteko, eta herriak, hiriak, errepideak, itsas portuak, aireportuak, industriak eta abar eraikitzeko.

Ura

Hainbat gauzatarako behar dugu ura: edateko, higienea egoki egiteko, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako, energia sortzeko, industriarako, aisialdi-jardueretarako eta abar.

Ekosistemek honako hauek ematen dizkigute

Ongizatea

Ekosistemak ongizateiturri dira. Esate baterako, paisaien edertasuna goza dezakegu edo aire zabalean ariketa fisikoa egin.

Lehengaiak

Eguzkiari, haizeari, egurrari eta ikatzari esker, besteak beste, energia lortzen dugu. Arroketatik, eraikuntzarako materialak, objektu jakin batzuk egiteko metalak... eskuratzen ditugu. Eta izaki bizidun batzuetatik, ehunak egiteko zuntzak (hala nola artilea eta kotoia), eraikuntzarako egurra... lortzen ditugu.

82
4

Nire lanbidea: akuikultura-ekoizlea

Kaixo, Argiñe dut izena, eta akuikultura-ekoizlea naiz. Akuikultura itsaso eta ibaietako abeltzaintza da. Arrainak eta uretako beste zenbait animalia hazten ditugu, hala nola muskuiluak, elikagaiak eskuratzeko. Gutako batzuek itsas algak hazten ditugu; itsasoko nekazari-antzekoak gara!

Gure haztegian lupia izeneko arrain mota hazten dugu. Horretarako, hesi batzuk jartzen ditugu itsas barruan, kostaldetik ez oso urruti. Hala, lupiek aske egiten dute igerian, eta nahi bezala elikatzen dira.

Lupiak zaintzeko zereginak

1. Arrainkumeentzat, alga mikroskopikoz egindako elikagaiak prestatu.

2. Uraren higiene-baldintzak egiaztatu.

3. Lupia helduak arrain-irinarekin elikatu.

4. Itsas barruko hesia egoki eta bere lekuan kokatuta dagoela egiaztatu.

2 Zer jaten dute arrainkumeek? Eta zer lupia helduek?

3 AGA Zure ustez, zergatik da akuikultura-ekoizleen zereginetako bat itsas barruko hesia egoki eta bere lekuan kokatuta dagoela egiaztatzea? Zer gertatuko litzateke hori egingo ez balute?

4 Bilatu informazioa, akuikulturaren bidez arrainak ez diren zer beste itsas animalia hazten diren jakiteko. Jarri hiru adibide, eta egin laburpen txiki bat, horietako bakoitza zer baldintzatan hazten den azaltzeko.

Zure bizitzako zer elementu eskuratzen dituzu ekosistemetatik? Bururatzen al zaizu baten bat?

83 U4
Gogoan hartu!

Ekosistemak oker erabiltzen ditugu?

Lurrean, ekosistemak erabiltzen ditugun

hainbeste gizaki gaudenez, arazo kezkagarri

batzuk eragin ditugu.

Honako hauek dira, baliabide naturalak erabiltzean, gizakiok eragiten ditugun kalte nagusiak:

Baliabideak agortzen ditugu

Agortu daitekeen baliabide baten kantitate handia kontsumitzen dugunean, edo baliabide horrek leheneratzeko behar duena baino azkarrago kontsumitzen dugunean, baliabide hori agortzen edo gehiegi ustiatzen ari gara.

Kutsatu egiten dugu

Gure industria-, nekazaritza- eta abeltzaintzajarduerek ingurunea kutsatzen dute, besteak beste, kea eta beste hondakin batzuk sortuz.

Halaber, kutsatu egiten dugu mota askotako hondakinak ingurunera botatzean: plastikoak, arropa, era askotako zaborra, etab. Zarata handia ateratzea eta gaueko gehiegizko argiztapena ere kutsatzeko modu bat dira.

Leku asko hartzen dugu

Hiriek eta herriek, errepideek, portuek, industriek, soroek eta larreek lur-eremu handiak hartzen dituzte.

Ondorioz, gainerako izaki bizidunek leku gutxiago dute bizitzeko, eta horrek arriskuan jar ditzake.

Espezie exotikoak sartzen ditugu

Ondorioak jakin gabe edo nahita, ekosistemetan jatorrizkoak ez diren espezieak sartu ditugu.

Ekintza horrek ekosistemetako berezko espezieak kaltetu ditzake.

Oso

ari gara basoak mozten, modu naturalean leheneratzeko behar dutena baino azkarrago. Baso asko dagoeneko desagertu dira.

84 5
Zenbait animalia neurririk gabe arrantzatzen ari gara, eta, hori dela eta, desagertzen ari dira. azkar Gure jardueretako batzuek ura neurrigabe kontsumitzen dutenez, baliabide hori agortzen ari gara.

Kostaldeko eremu askotan, hotel-gune handiak eraiki ditugu, horretarako hondartzak eta itsaslabarrak hartuz (haietako batzuk balio natural handikoak).

Hiri handi batzuetako gaueko argi distiratsuek beste izaki bizidun batzuen bizitzan eragiten dute (hala nola hegaztiak eta saguzarrak).

Espainiako haztegietan, jatorrizkoak ez diren espezie batzuk hazten dituzte; bisoi amerikarra, esaterako. Bisoi horietako askok ihes egin dute, eta bertako espeziea ordeztu dute, bisoi europarra, alegia.

Plastikoek itsasoan eragindako kutsadura oso arazo larria da. Ozeano Barean, Espainia baino askoz handiagoa den zabor-uharte bat dago, ur-azalean flotatzen.

1 Azaldu kontzeptu hauek, zure hitzak erabiliz: a) Gehiegizko arrantza b) Soinu-kutsadura b) Espezie exotikoa.

2 Begiratu arretaz orrialde hauetako irudiei, eta lotu gizakiok ekosistemetan eragiten ditugun kalte hauekin: baliabideen gehiegizko ustiapena, kutsadura, lur-eremu handiak hartzea, espezie exotikoak sartzea.

3 Iragarpena Zure ustez, etxe-orratz altu-altuak eraikiko bagenitu, zenbait hirik lur-eremu handiak hartzea saihestuko genuke? Horrek zer alde on eta txar dituela uste duzu?

Arazo horiei guztiei konponbiderik eman ezean, ezingo dugu, orain arte bezala, ekosistemei onura ateratzen jarraitu.

85 U4
Gogoan hartu!

Zer ondorio dakartza ekosistemak oker erabiltzeak?

Ekosistemak kaltetzen direnean, kaltetu bakarrak ez gara gizakiok izaten. Horren ondorioz, beste izaki bizidun batzuk desagertu ere egin daitezke!

Ekosistemetan eragiten ditugun kalte guzti-guztiek ondorioak dituzte haietan bizi diren izaki bizidunetan, izan zuzenean edo zeharka.

Kalte horien ondorioak larriak izan daitezke, baita atzeraezinak ere kasu batzuetan. Esate baterako:

• Landare-espezie bakar bat suntsitzeak landare hura, esaterako, elikatzeko edo babesteko behar duten hogei animalia mota desagertzea ekar dezake.

• Basoetako ekosistemak desagertzeak beste hainbat ekosistemari eragiten die, hala nola kostaldekoei, polarrei eta nekazaritza-lursailetakoei.

Kalteek eragindako ondorioak

Baliabideak erabiltzean gizakiok eragiten ditugun kalteen ondorioak era askotan gelditzen dira agerian.

Ekosistemak oker erabiltzeak dakartzan ondorio batzuk

Basamortutzea Espezie jakin batzuk desagertzea edo suntsitzea

Izaki bizidunen gehiegizko ustiapena eta haiek bizi diren ekosistemetan eragin ditugun kalteak direla eta, izaki bizidunen espezie asko arriskuan daude. Animalia eta landare batzuk dagoeneko desagertu dira, eta, beste batzuk desagertzeko arriskuan daude.

Lurreko eremu zabalak basamortu bihurtzen ari dira arazo hauek direla eta: ura agortzea, lurzorua eta landaredia galtzea, suteak, kutsadura, etab.

86
6

Neurtu planetan duzun aztarna

Aztarna ekologikoa gure eguneroko jarduerek planetari eragiten dioten kaltea neurtzeko modu bat da.

Orain, energia-iturriak erabiltzean uzten dugun aztarna ekologikoa neurtuko dugu. Horretarako:

1 Erantzun inkestako galderei, eta puntuatu zure erantzunetako bakoitza.

2 Batu erantzun guztien puntuak, eta, azken emaitza kontuan hartuta, begiratu zer kolore dagokion zure aztarnari.

3 Aztertu zure emaitza:

a) Zure ustez, zer esan nahi du kolore bakoitzak?

b) Zer kolore lortu duzu? Hausnartu emaitzaren inguruan.

1 Hondakinak sailkatzen dituzu, gero haiek birziklatzeko edo berrerabiltzeko?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

2 Leku batetik bestera joateko, oinez eta bizikletaz joaten zara?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

3 Bainatu beharrean, dutxa hartzen duzu?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

4 Txorrota ixten duzu, hortzak garbitzen dituzun bitartean?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

5 Erabili behar ez dituzun gailu elektronikoak itzaltzen dituzu?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

6 Zure gelatik irtetean, argiak itzaltzen dituzu?

c) Zer kolore lortu duzue gelako ikaskide gehienek? Eztabaidatu gelan izan dituzuen emaitzei buruz. 17 p baino gehiago 11-16 p 6-10 p

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

p: puntu

Klima-aldaketa

Industriak, hiriek, autoek eta abarrek sortzen di tuzten gasek airea kutsatzen dute, eta kutsadura horrek eraginda atmosfera eta ozeanoetako ura berotzen ari da. Ondorioz, Lurraren klima alda tzen ari da.

Klima-aldaketaren ondorio batzuk dagoeneko antzeman ditzakegu. Esate baterako:

• Glaziarretako eta eremu polarretako izotza urtzen ari da.

• Leku batzuetan, tenperaturak gero eta altuagoak dira udan (bero-boladak), eta gero eta hotzagoak neguan.

Klima-aldaketa espezie guztioi eragiten digun arazo larria denez, beharrezkoa da hari aurre egitea.

87 U4
Gogoan hartu!

Ekosistemak modu jasangarrian erabiliko ditugu

Zorionez, hainbat gauza egin ditzakegu oraindik planetako

ekosistemak babestu eta leheneratzeko. Zure aletxoa jartzeko prest zaude?

Baliabideen kudeaketa jasangarria helburu

Ekosistemak babesteko, gure beharrei erantzuteko hartzen ditugun baliabideak natura deuseztatu gabe erabili behar ditugu. Horrela, etorkizuneko belaunaldiei ere naturari onura ateratzeko aukera emango diegu. Horri baliabideen erabilera jasangarria deritzo.

xxi. mendeari begira, bizi-eredu jasangarria lortzea da gizateriaren erronka nagusietako bat. Horretarako, munduko gobernuek

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezarri dituzte.

1 Azaldu, zure hitzak erabilita, zer den «baliabideen erabilera jasangarria» egitea.

Baliabide naturalen gehiegizko ustiapena gelditzea. Hori lortzeko, garrantzitsua da ehiza, arrantza, mozketak eta espezie zehatzen harrapaketa kontrolatzea. Babestu beharreko beste baliabide natural bat ura da, izan ere, neurrigabe erabiltzen dugu.

Zer helmuga dituzte GJHek?

Kutsadura murriztea. Beharrezkoa da gure ohiturak aldatzea, substantzia kutsatzaileen ekoizpena murrizteko.

Hondakinen arazoa konpontzea.

Xedea da gutxiago kontsumituz

hondakin gutxiago sortzea, eta hondakin horiek birziklatzea eta berrerabiltzea, beste erabilera bat izan dezaten.

Desberdintasun sozialak murriztea. Nahitaezkoa da gizaki guztiok elikadura osasungarria, osasun-arreta egokia eta kalitatezko hezkuntza eskuragarri izatea.

Naturagune babestuak zaintzea. Ezinbestekoa da kaltetu gabeko ekosistemak babestea, baita dagoeneko kaltetu ditugunak leheneratzea ere.

88
7
GJH

Bainatu beharrean, hartu dutxa.

Baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko zenbait aholku

Itxi txorrota!!!

Itxi txorrota, hortzak eta eskuak garbitzen dituzun bitartean.

Txorrota erabili ostean, egiaztatu behar bezala itxi duzula.

Garbitu frutak eta barazkiak ontzi batean, ez txorrotaren azpian.

Murriztu erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa. Berrerabili edo birziklatu papera eta beira.

Ez galdu alferrik janaririk. Erabili sobran dauden elikagaiak beste errezeta batzuetan.

Bonbillen ordez, jarri led motako lanparak.

KLAK!

Ez erabili komuna paperontzia balitz bezala.

Erabat itzali erabili behar ez dituzun gailu elektrikoak.

Erabili garraio publikoa, eta, bidea laburra bada, zoaz bizikletaz edo oinez.

1 Erreparatu orrialde honetako aholkuei, eta sailkatu uraren edo energiaren erabilera jasangarria egiteko baliagarriak diren arabera.

2 Orri birakaria Taldeka, aukeratu garrantzitsuena iruditzen zaizuen aholkua. Idatzi testu bat, egindako hautua arrazoitzeko. Partekatu zuen iritzia ikasgelako gainerako taldeekin.

Itxi gelak eta leihoak, beroa gordetzeko.

Gogoan hartu!

Gutako bakoitzak baliabideak modu jasangarrian erabiliko balitu, onuragarria izango litzateke guztiontzat, ez soilik gizakiontzat.

89 U4

Z er ikasi dut?

1 Idatzi termino hauen definizioak:

a) Ekosistema b) Moldaera

c) Baliabide natural d) Ekoizle

2 Begiratu izaki bizidun hauen irudiei, eta esan:

a) zein diren kontsumitzaileak.

b) zein diren ekoizleak.

c) zein diren deskonposatzaileak.

8 Erreparatu irudiari, eta azaldu zer kalte eragin duen gizakiak ekosistema horretan eta zer ondorio izan ditzakeen.

3 Asmatu kate trofiko bat aurreko ariketako izaki bizidun batzuekin.

4 Esaldi hauek okerrak dira. Idatzi behar bezala koadernoan.

a) Ekosistemak izaki bizidunen multzo batez osatuta daude.

b) Izaki deskonposatzaileak txanpiñoiak, perretxikoak eta lur-zizareak dira.

c) Landareak eta onddoak dira ekosistemetako izaki bizidun ekoizleak.

5 Idatzi ekosistemek ematen dizkiguten baliabide naturaletako hiru.

6 Ikertu zer jaten duten balea urdinek. Marraztu balea horietako bat barne hartzen duen kate trofiko bat.

7 Zer dira lehengaiak? Idatzi hiru adibide zure koadernoan.

9 Bilatu gure inguruan desagertzeko arriskuan dagoen espezieren bati buruzko informazioa. Adierazi zer dela eta dagoen desagertzeko arriskuan.

10 Zer dira Garapen Jasangarrirako Helburuak?

Azaldu horietako bi, zure hitzak erabiliz.

11 GJHetako bat «Hondakinen arazoa konpontzea» da. Zure ustez, zer egin dezakezu, arazo hori konpontzen laguntzeko?

12 Idatzi klima-aldaketari buruzko testu bat. Azaldu, lehenengo, zerk eragiten duen, eta, gero, zer ondoriok erakusten duten gaur egun gertatzen ari dela.

13 Esan zer hiru ekintza egin ditzakezun zure egunerokoan, ekosistemak ez aldarazteko.

Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-albuma osatzea, webgunean: anayaharitza.es

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa

bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntza behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

90 PORTFOLIOA
B D E H C

Eguneroko objektu batzuen biografia jasangarria idatziko dugu

1 Bakarka edo bikoteka, hautatu objektu hauetako bat. Nahi izanez gero, bururatzen zaizkizuen beste zenbait objektu proposa ditzakezue:

Egurrezko idazmahaia

Aluminiozko freskagarri-potoa

Ingurunearen

Kotoizko kamiseta

Ezagueraren paperezko liburua Zeramikazko loreontzia

2 Kopiatu eta osatu zuen koadernoan aukeratu duzuen objektuaren «bizitzari» buruzko denbora-lerro hau. Behar baduzue, bilatu informazioa edo galdetu norbaiti:

FABRIKAZIOA

Zer materialez egina dago objektua?

Nondik eskuratzen dira material horiek?

ERABILERA NAGUSIA

Zertarako erabiltzen da objektu hori berritan, lehenengoz baliatzen denean, alegia?

Zer egin genezake objektu horren behar hain handia ez izateko?

3 Denbora-lerroko informazioa baliatuta, idatzi zuen objektuaren biografia jasangarria. Imajinatu objektu hori zaretela, eta kontatu lehen pertsonan nolakoa izan den zuen bizitza. Esate baterako:

N ola ikasi dut?

BESTE ERABILERA BATZUK

Zer beste modutan erabil daiteke objektu hori agortuta edo kaltetuta dagoenean, edo dagoeneko nahi ez dugunean? Posible al da objektua eraldatzea, beste zerbait izan dadin, edo beste norbaiti ematea?

Beirazko botila

BIRZIKLATZEA

Non birzikla daiteke objektu hori?

Edukiontzi jakin batera bota ala garbigunera eraman behar da?

Kaixo, guztioi. Bai, egurrezko sardexka bat naiz. Urte askotarako! Duela urte batzuk egin ninduten, banbu- landare luze-luze bat erabilita. Hasiera batean, jateko erabili ninduten...

1 Kopiatu ondoko irudia, eta adierazi zenbat puntu merezi dituzun alderdi bakoitzean. Gero, lotu puntuak; zenbat eta handiagoa izan pentagonoa, orduan eta hobea izango da zure ikaskuntza-egoera.

2 Azaldu zer sentiarazten dizuten egoera hauek: uretako ekosistema batzuk plastikoz josita daude eta zenbait animalia desagertzeko arriskuan, basoak moztu dituzte... Zer egingo zenuke horrelakorik ez gertatzeko?

U4 91
HELBURUA AURRERA
1 1 1 1 1 2 2 2 2 2 3 3 3 3 3 4 4 4 4 4 5 5 5 5 5
Arreta Ikastea Zalantzak argitzea
Nire lanen kalitatea Taldelana

8

Ura gutxietsita al dago?

Karmele Lehen Hezkuntzako ikaslea da, eta 4. mailako gela batean ikasten du beste neska eta mutil batzuekin batera. Talde-lan gisa, UNICEFen azken txostenei buruz ikertzen aritu dira berriki. Karmeleri atentzioa gehien eman diona 2019ko bat izan da, ura lortzeari dagokionez munduan zer-nolako desberdintasunak dauden aztertzen duena. Txosten horren arabera, mundu osoan 2 200 milioi lagun omen daude edateko ura lortzea bermatzeko moduko zerbitzurik ez dutenak. Arazoa, gainera, hazi eta hazi ari da, ur-masa gezen kutsadura gero eta handiagoa delako. Zoritxarrez, egoera horren kalteak pairatzen aurrenak haurrak dira.

Zer deritzozu?

Demagun bat-batean edateko urik gabe geratu garela etxean, eta kilometro dezente egin behar ditugula oinez ura lortzeko. Zer gertatuko litzateke hala balitz?

Zergatik dira haurrak halako egoerak gogorren kaltetzen dituenak?

Unitate honetarako...

Helburua aurrera

Egin atentzioa emateko moduko leloa duen pankarta bat, jendea eskura dugun ura aurreztearen eta ez kutsatzearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Jarraitu hariari!

Datua

UNICEFen arabera, 1 800 milioi lagunek lortu ahal izan dute edateko ura 2000. urtetik hona, baina alde handiak daude zerbitzu horien irisgarritasun, eskuragarritasun eta kalitateari dagokienez.

Hidrosfera

Non dago ur gehien gure planetan?

Lurpeko urak eta lurgaineko urak

Nola banatzen da ura Lurrean?

152
1
2

Ibaiak: elementuak eta ezaugarriak

3

Nolakoak dira ibaiak?

Espainiako ibaiak

4

Zein eta nolakoak dira Espainiako ibai nagusiak?

Gure erkidegoko urak

5

Zergatik da berezia gure hidrografia?

Uraren erabilera arduratsua

6

Ura behar bezala erabiltzen al dugu?

153 6

Non dago ur gehien gure planetan?

Lurraren gainazalaren erdia baino gehiago urak estaltzen duen arren, zenbait herrialdetan erabilera mugatua dute. Nolatan?

Planeta urdina

Lurraren gainazalaren ia hiru laurdenak urez estalita daude —gehiena ur gaziz—; hori dela eta, espaziotik begiratuz gero, gure planeta urdina ikusten da.

Lur planetako uren multzoari hidrosfera esaten zaio. Hidrosferarik ez balego, Lurrean bizia egotea ezinezkoa litzateke.

• Gizakiek, animaliek eta landareek ura behar dute bizitzeko. Izaki bizidun asko uretan bizi dira.

• Ozeano eta itsasoetako urak eguzki-beroa xurgatzen du, eta horrek tenperatura leuntzen eta beroari eusten laguntzen du.

Naturan, ura hiru forma edo egoeratan aurkitu dezakegu: solidoegoeran, likido-egoeran eta gas-egoeran. Hoztu edo berotu ahala, ura egoera batetik bestera igarotzen da.

Uraren egoerak eta egoera-aldaketak

Ura solido-egoeratik likidoegoerara igarotzea, beroaren eraginez.

Solido-egoera

«Berehala kontatuko dizut»: unitatearen laburpena eskuragarri duzu anayaharitza.es webgunean.

Urari buruz gehiago jakiteko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren garrantzia» bideoa

Ura likido-egoeratik gasegoerara igarotzea, beroaren eraginez.

Likido-egoera

Gas-egoera

Solidotzea

Ura likido-egoeratik solidoegoerara igarotzea, hotzaren eraginez.

Kondentsazioa

Ura gas-egoeratik likidoegoerara igarotzea, hotzaren eraginez.

154 1
Asko hozten bada, ura elur edo izotz bihurtzen da. Ur gehiena, hala nola itsaso, ibai eta aintziretakoa, likido-egoeran dago. Asko berotzen bada, ura lurrun bihurtzen da. Urtzea Lurrunketa

Uraren zikloa

Ura etengabe mugitzen da Lurreko bazter batetik bestera. Egoera-aldaketak direla tarteko, uraren ziklo esaten zaiona gertatzen da.

Kondentsazioa

Tenperatura baxuengatik zeruan gora igo, eta ur-lurruna kondentsatu egiten da, eta ur tanta txikiak eratu eta hodeiak sortzen dira.

Gogoan hartu!

Lurreko uraren % 0,007 bakarrik da edangarria; kutsaduraren ondorioz, kopuru hori urtetik urtera ari da jaisten.

Prezipitazioa

Hodeiak handituz joan ahala, pisuak eta tenperatura hozteak ur tantak erorarazten ditu euri, elur nahiz txingor forman.

Lurrunketa

Ur-masa handietan dagoen ur likidoa lurrundu egiten da eguzki-beroaren eraginez, eta ur-lurrun bihurturik igotzen da atmosferara.

1 Lurrari «planeta urdina» deitzen zaio. Zer dela eta? Zer da hidrosfera?

2 Azaldu hidrosferaren garrantzia.

3 Ikertu zein den uraren solidotze- eta urtze-tenperatura.

4 Marraztu koadernoan uraren zikloa, eta idatzi prozesuaren urratsak.

Prezipitazioetako ura pilatu egiten da berriz ere, eta ur-masak eratzen ditu. Zati bat iragazi egiten da, eta lurpeko urak eratzen dira; beste zati bat lurgainean geratzen da, eta atzera ere uraren zikloa hasten da.

Uraren zikloa hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren garrantzia» bideoa .

5 Aipatu uraren egoerak, eta idatzi zer aldaketa dagoen tartean kasu bakoitzean:

• Jon etxetik atera berritan, euria hasi zuen.

• Desirée eta Miren patinatzen ari dira aintzira izoztuan.

• Ispilua lausotu egin da, eta Anak ez du bere burua ikusten.

U2 155
Pilaketa

Nola banatzen da ura Lurrean?

Zer ur-masatatik ateratzen dugu gure eguneroko bizitzan erabiltzen dugun ura?

Lurgaineko urak eta lurpeko urak

Hidrosfera osatzen duten urak bi eratakoak izan daitezke: lurgainekoak edo lurpekoak.

Lurgaineko urak

Euri-ura pilatzeagatik edo lurpeko urak kanpora ateratzeagatik Lurraren gainazalean daudenak dira. Bi eratakoak izan daitezke: kontinentalak edo itsasokoak.

Itsasoko urak, hala nola ozeano eta itsasoak, ur-masa gaziak dira. Halakoetan bi fenomeno gertatzen dira:

• Ur-lasterrak. Itsasoko uren mugimenduak dira, tenperatura- eta gazitasun-aldaketek, haizeak, eta Lurraren errotazioak eragindakoak.

Ur kontinentalak ur-masa gezak dira. Mugimenduan egon daitezke, hala nola ibai eta errekak, edo geldi, hala nola aintzirak.

Lurpeko urak

Lurraren gainazaletik behera daudela-eta ikusten ez diren urak dira. Lur porotsuetan edo harrien arrakaletan barrena iragazi eta lurraren barnealdean pilatzen dira, eta akuiferoak eta lurrazpiko ibaiak eratzen dituzte.

• Mareak. Ilargiak eta Eguzkiak Lurrean eragiten duten grabitazio-indarragatik itsas mailan gertatzen diren aldaketak dira.

Beste batzuetan, modu artifizialean ateratzen dira lurra zulatu eta putzuak sortuz.

Lurpeko urek leizeak eta zuloak sortzen dituzte. Batzuetan, gainazalera ateratzen dira, eta iturburu edo ur-begi naturalak sortzen dira.

156 2

Gero eta ur gutxiago dago!

Erreparatu grafikoari, hausnartu eta erantzun:

• Zer joera du Espainian eskura dagoen uraren bilakaerak: goranzkoa ala beheranzkoa?

• Zer urtetan erregistratu ziren kantitate handienak? Eta txikienak?

• Zenbat urte igaro dira bi data horietatik?

• Zer-nolako aldea dago, gutxi gorabehera, kantitate batetik bestera?

Uren ustiapena

Gizakiok jarduera askotarako erabiltzen dugu ura: nekazaritzarako, abeltzaintzarako, industriarako… Kontsumorako ere erabiltzen dugu (edateko, higienerako, elikadurarako, garbitzeko…).

Bildutako ura

Urtegia

Gogoan hartu!

Giza kontsumorako erabili baino lehen, ura tratatu egin behar izaten da; horretarako, ura gatzgabetu eta edateko ur bihurtzen dute.

Euririk egiten ez duenean ura lortu eta energia elektrikoa sortzeko, ibaietan presak eraikitzen dira, ur geza urtegietan pilatzeko modua ematen dutenak.

1 Lurgaineko zer bi ur mota daude?

2 Idatzi ur-masa gezen eta ur-masa gazien bina adibide.

3 Zertan dira desberdinak lurpeko urak eta lurgaineko urak?

4 Egin zure egunerokoan ura erabiliz egin behar izaten dituzun jarduera nagusien zerrenda. Zein da bakoitzaren jatorria?

5 Ikertu eta esplikatu zer den ura gatzgabetzea eta edateko ur bihurtzea.

U2 157
Ez-edangarria Edangarri bihurtzeko bidean
Iturria: INE, www.epdata.es 7 000 000 6 000 000 5 000 000 4 000 000 3 000 000 2 000 000 1 000 000 0 200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014 2016 2020 2018
Espainian eskuragarri dagoen uraren bilakaera m3 (milaka) Presa Ur geza gero eta gutxiago dagoen honetan, itsasoko ura gatzgabetzeak soluzio ona dirudi, baina horrek kostu ekonomiko eta energetiko handiegia du soluzio errentagarria izateko.

Nolakoak dira ibaiak?

Gizakiok ateratzen al diegu probetxurik ibaien ezaugarri eta elementuei?

Zer dira ibaiak?

Ibaiak ur gezako ur-lasterrak dira, euri-urez edo urtzaldietako urez osatuak, mendietan sortzen eta itsasora, aintziretara edo beste ibaietara isurtzen direnak.

Ibaien elementuak

Ibaiek hiru zati edo elementu dituzte: iturburua, ibilbidea eta bokalea.

Iturburua. Ibaia sortzen edo hasten den lekua. Inguru menditsuetan egon ohi da.

Goiko ibilbidea. Iturburutik gertuen dagoen tartea. Maldaren ondorioz, urak bizi-bizi jaisten dira.

Ibilbidea. Ibaiak sortzen denetik isurtzen den arte egiten duen bidea. Hiru ibilbide bereizten dira: goikoa, erdikoa eta behekoa.

Erdiko ibilbidea. Ibilbidearen erdiko tartea da. Malda txikiagoa da, eta uraren abiadura ere bai.

Isurialde hidrografikoa. Itsaso edo ozeano berera isurtzen diren ibaiak biltzen dituen lurraldeen multzoa.

Ibilgua. Ibaiak bere ibilian sortzen duen bidea.

Ibaiadarra. Beste ibai batera isurtzen den ibaia.

Beheko ibilbidea. Bokaletik gertuen dagoen tartea. Ia ez du maldarik, eta ibaia mantso-mantso iragaten da, meandro izeneko bihurgune itxiak eginez.

158 3

Ibaien ezaugarriak

Luzera, emaria eta erregimena dira ibaien ezaugarri nagusiak.

Ezaugarri horiek bi faktoreren baitan daude: luzera eta abiadura erliebearen araberakoak dira; emaria eta erregimena, berriz, klimaren araberakoak.

1 Aipatu ibaien elementuak.

2 Definitu koadernoan kontzeptu hauek: ibaiadar, ibilgu, bokale eta emari.

3 Ikertu. Badago urtegirik zure herri

Nire inguruko urak

Bilatu informazioa, eta egin zure herri edo hiritik gertu dauden ur-masa gezen zerrenda.

Ibaiez gain, aintzirak, urmaelak, akuiferoak eta antzeko ur-masak ere aipa ditzakezu.

Luzera. Iturburuaren eta bokalearen artean dagoen distantzia. Ibaiak laburrak edo luzeak izan daitezke.

4 Sailkatu termino hauek, ibaien elementuak edo ezaugarriak diren kontuan hartuta: erregimena – ibilbidea – bokalea - emaria – iturburua – luzera.

Emaria. Ibaiak tarte eta denbora jakin batean daraman ur kantitatea.

Erregimena. Urtean zeharreko emari-aldaketa. Emaria gutxi aldatzen zaien ibaiak erregimen erregularrekoak dira; asko aldatzen zaienak, edo erabat lehortzen direnak, erregimen irregularrekoak.

Bokalea. Ibaiaren amaierako tartea. Ibaiak itsasora, ozeanora, aintzira batera edo beste ibai batera isurtzen ditu urak.

Giza jardueren ondorioz sortzen diren hondakin-uren % 80 tratatu gabe isurtzen da ibaietara edo itsasora, eta horrek urak kutsatzen ditu.

U2 159
Gogoan hartu!

Zein eta nolakoak dira

Espainiako ibai nagusiak?

Zer kontserbazio-egoeratan daude

Espainiako ibaiak?

Hiru isurialdeak

Espainia hiru isurialde hidrografikotan banatzen da: isurialde kantauriarra, isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa.

isurialde atlantikoa

Ozeano Atlantikora isurtzen diren ibaiek osatzen dute; Penintsulako ibai gehienak hantxe itsasoratzen dira, Iberiar goi-lautadak malda txiki bat baitu mendebalderantz. Ibai horiek bi multzotan bereizten dira:

– Galiziako ibaiak. Laburrak eta erregularrak dira. Ibai nagusiak: Tambre, Miño eta haren ibaiadarra, Sil.

– Iberiar goi-lautadako eta Guadalquivirren sakonuneko ibaiak. Ibai luze eta irregularrak dira. Ibai nagusiak: Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir.

Kanaria uharteetan ez dago ibai iraunkorrik. Euria modu ekaiztsuan egiten duenean, ura sakan izeneko bideetan behera jaisten da.

Erliebearen formak hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Espainiako ibaiak» bideoa

Espainiako ibaiak

Isurialde kantauriarra

Isurialde atlantikoa

Isurialde mediterraneoa

Uhartediak

Ibaia

Ibaiadarra

Uharrak eta sakanak

Estatuaren muga

160 4
Tambre MIÑO E s l a DUERO DUERO Tormes TAJO GUADIANA Genil Pisuerg a Alberche GUADALQUIVIR Sil Tinto Odiel Nalón ENavia o Besaya Narcea dauG a lhorce Kantauri OZEANO ATLANTIKOA
Ceuta MAROKO PORTUGAL KANTAURIAR MENDIKETEA MENDIK E R DIALDEKO
OZEANO ATLANTIKOA KANARIAK

Isurialde kantauriarra

Kantauri itsasora isurtzen diren ibaiek osatzen dute.

Ibai laburrak dira, itsasotik gertu sortuak baitira denak, Kantauriar mendikatean. Klima euritsuaren eraginez, erregimen erregularrekoak dira.

Ibai nagusiak, ekialdetik mendebaldera: Bidasoa, Ibaizabal, Besaya, Nalón, Navia eta Eo.

1 Zenbat isurialde daude Espainian? Kalkatu Espainiako mapa bat, eta adierazi isurialde bakoitzeko ibai nagusiak.

2 Binaka, jolastu ibaien izenak ozen esaten. Ibai bakoitza zer isurialdetakoa den asmatu beharko du bikotekideak.

3 Aztertu mapa, eta idatzi Duero, Ebro eta Ibaizabal ibaien bina ibaiadar, eta Tajo, Guadiana, Guadalquivir eta Bidasoaren bana.

4 Egin eskema bat edo kontzeptu-mapa bat, Espainiako ibaiei buruzko informazioa erabiliz.

Isurialde mediterraneoa

Mediterraneo itsasora isurtzen diren ibaiek osatzen dute.

Luzera eta erregimen aldakorreko ibaiak dira. Bi multzo bereizten dira:

– Ekialdeko ibaiak. Nagusiak, iparraldetik hegoaldera: Ter; Llobregat; Ebro, Espainian emari handiena duen ibaia; Turia; Júcar, eta Segura.

– Hegoaldeko ibaiak. Laburrak dira, denak ere kostaldetik gertu sortuak baitira, Mendikate Penibetikoan. Nagusiak Andaluzian daude; hona hemen, ekialdetik mendebaldera: Almanzora, Guadalfeo eta Guadalhorce.

Balear uharteetan ere ez dago ibai iraunkorrik. Ekaitz gogorrak daudenean, uhar izeneko ur-lasterrak sortzen dira

Zaintzen al ditugu gure ibaiak?

Sartu web-orri honetara, eta azaldu, labur-labur, gure eguneroko bizitzan zer egin dezakegun denok ibaiak kutsatzeari uzteko.

ecologiaverde.com/como-evitar-la-contaminacion-de-los-rios-3369.html

Espainiako ibaien erdiak baino gehiago kutsatuta daude, nagusiki ongarri edo produktu kimiko toxikoengatik. Kutsatzaile arruntagoak ere badaude, hala nola etxetresna elektrikoak, musukoak, altzariak eta zaborrak.

U2 161 J a r a m a GUADIANA Cigüela TAJO Jabalón Bidasoa Ibaizabal SEGURA Ter L l o b r e gat Segre G á l l e g o Aragoi Cabriel JÚCAR EBRO TURIA Jalón EBRO Guadalfeo Almanzora itsasoa M e d i t e r r a n e o i t s a s o a BALEARRAK Melilla FRANTZIA
ANDORRA IBERIAR SISTE M A KATEBETIKOAK P I R I N I O A K SISTEMA 0 100 200 300 km
ALJERIA
Gogoan hartu!

Ura behar bezala erabiltzen al dugu?

Herritar guztion ardura al da ura zaindu eta behar bezala erabiltzea?

Ura funtsezkoa da planetako izaki bizidun guztion bizitzarako. Edateko ez ezik, gizakiok beste jarduera askotarako ere erabiltzen dugu ura.

Natura-baliabide hori amaigabea dela iruditzen bazaigu ere, kontsumo desegokiak edo ura neurriz kanpo erabiltzeak baliabide hori agortzea ekar dezake, eta horrek oso ondorio larriak izango lituzke. Hori dela eta, garrantzi handikoa da arduraz jokatu eta ura behar bezala erabiltzea.

Uraren erabilerak

Erabilera publikoa Erabilera pribatua

Kaleak garbitzeko, iturri publikoak betetzeko, parkeak ureztatzeko edo suak itzaltzeko erabiltzen dugunean ura, baliabide horren erabilera publikoa egiten dugu, helburua herritar guztiei mesede egitea baita.

Non kontsumitzen da ur gutxien?

Erreparatu grafikoari, eta erantzun:

• Zer autonomia-erkidegotan gastatu zuten ur gehien 2020an?

• Zer erkidegok izan zuen kontsumo baxuena 2020an? Zer dela eta?

• Zer kopurutara hurbiltzen da gehien zure erkidegoan 2020an egin zenuten ur-kontsumoa?

Ura etxean erabiltzen dugunean —adibidez, edateko, dutxatzeko, hortzak garbitzeko, ontziak eta arropa garbitzeko, etab.—, baliabide horren erabilera pribatua egiten dugu.

Etxeko batez besteko kontsumoa, autonomia-erkidegoen arabera

162 6
200 180 160 140 120 100 80 60 40 20 0 litro/biztanle (unitateak) ErkidegoaValentziakoKantabriaMurtziaGaztelaetaLeonAsturiasKanariakGaztela-MantxaEspainiaAragoiAndaluziaExtremaduraGaliziaMadrilgoErkidegoaKataluniaBalearrakCeutaetaMelillaErrioxaNafarroaEAE 2018 2020 Iturria: INE, www.epdata.es

Ura aurrezteko aholkuak

Bainatu ordez, dutxatu. Gogoratu gorputza xaboiaz garbitu bitartean txorrota ixteaz.

Ez jarri martxan arropa- eta ontzi-garbigailuak guztiz beteta egon arte.

Itxi txorrota platerak xaboiaz garbitu bitartean. Erabili detergente gutxi, ahalik gutxiena kutsatzeko.

1 Uraren zer bi erabilera egiten ditugu gizon-emakumeok?

2 Zuen herri edo hiriko udaleko Ingurumen Sailak uraren erabilera publikoa hobetzeko proposamenak aurkeztu ditzatela eskatu die ikastetxe guztiei. Idatzi gutun bat zinegotziari, eta esplikatu proposamen horietariko lau eta zertan egingo lieketen mesede zuen herri edo hiriari.

3 Hausnartu ura aurrezteko aholkuez, eta osatu beheko taula hau zure koadernoan.

Zure eguneroko bizitzako zer alderdi hobetu beharko zenituzke, zure ustez? Zerbait egin al dezakezu zure familiakoei aholku horiek betetzen laguntzeko?

Aholkuak Beti egiten dut Batzuetan egiten dut Ez dut inoiz egiten ? ? ? ?

Ura nola aurreztu hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren etxeko erabilera» bideoa.

Gogoan hartu!

Txorrotako urik ez duten 10 etxetik 8tan, emakumeek eta neskek joan behar izaten dute ur bila.

U2 163
Itxi txorrota hortzak garbitzen dituzun bitartean. Erabili edalontzi eta botilak edateko. Ez edan txorrotatik. Erabili bainuontziko ura lurra garbitzeko.

Z er ikasi dut?

1 Aipatu hidrosfera gizakiontzat garrantzizkoa izatearen hiru arrazoi.

2 Kopiatu eta osatu diagrama hau:

5 Egin uraren zikloaren marrazki bat, prozesuko urrats bakoitzari azalpen labur bat gehituta.

6 Kopiatu eta osatu ibaien elementu eta ezauga rriei buruzko gurutzegrama hau:

3 Aurkitu akatsa esaldi hauetan, eta zuzendu.

a) Lurpeko urak bi eratakoak izan daitezke: kontinentalak edo itsasokoak.

b) Ibaiak, aintzirak eta ozeanoak, adibidez, ur kontinentalak dira.

c) Itsasoko urak ur-masa gezak dira.

d) Mareak itsasoko uren mugimenduak dira, tenperatura- eta gazitasun-aldaketek, haizeak, eta Lurraren errotazioak eragindakoak.

4 Erreparatu beheko lau argazki hauei, eta azaldu ibaiak egiten duen ibilbidearen zer tarte ageri den bakoitzean.

Ezkerretik eskuinera: 1. Urtean zeharreko emari-aldaketa. 2. Ibaiak bere ibilian sortzen duen bidea.

Goitik behera: 3. Iturburuaren eta bokalearen artean dagoen distantzia. 4. Ibaiak sortzen denetik isurtzen den arte egiten duen bidea.

5. Ibaiaren amaierako tartea.

7 Zer ibairi dagokio zenbaki bakoitza?

164 PORTFOLIOA
A C B Solidotzea ? ? Likidoa ? Lurrunketa ? 1 2 3 4 5 6 7 8 4 2 3 5 1

HELBURUA AURRERA

Uraren garrantziaz kontzientziatzea

1 Egin gogoeta, Ondorioak eta emaitzak (OeE) pentsamendu-teknikaren bidez, gure eguneroko bizitzako ekintzek uraren erabileran izan dezaketen ondorio kaltegarriei buruz. Horri buruz hausnartzea oso lagungarri gertatuko zaizue, jendea ura ongi erabili eta zaindu beharraz kontzientziatzearen aldeko zuen pankartarako leloa sortzeko ideiak emango baitizkizue.

OeE

Zerbait egiten baduzu (jolastu, kirola egin, atseden hartu, partekatu, gorputza babestu, gozokiak jan, arropa egokia ez jantzi)…

Epe luzera

Zer gerta daiteke? Zer ondorio izango ditu? Zer emaitza izango ditu?

Zuretzat ?

Besteentzat

– Parekoentzat: ikaskideentzat, lagunentzat, anaiarrebentzat…

– Helduentzat: irakasleentzat, gurasoentzat, aitonaamonentzat…

Epe motzera

Zer gerta daiteke? Zer ondorio izango ditu? Zer emaitza izango ditu?

Zuretzat ?

Besteentzat

– Parekoentzat: ikaskideentzat, lagunentzat, anaiarrebentzat…

– Helduentzat: irakasleentzat, gurasoentzat, aitonaamonentzat…

Galdetu hau zeure buruari!

Pertsona batzuek ur garbia erabiltzeko aukera dute, baina ez denek. Zuzena iruditzen al zaizu?

N ola ikasi dut?

1 Zerbait ikasi al duzu? Zer irudi gogoratzen dituzu? Ikasi duzunetik zer gustatu zaizu gehien? Zertarako da baliagarria ikasi duzuna? Zertarako balioko dizu zure eguneroko bizitzan?

2 Hausnartu eta azaldu aurrerantzean zer hobetzen jarraitu dezakezun, eta egin gogoeta, halaber, ikaskideek hobetu ditzaketen alderdiei buruz.

Zure ustez, nork du egoera horren errua? Errudun horiexek berak al dira arazoari soluzioa aurkitzeko modua dutenak?

Zer gertatuko ote da 50 urte barru, baldin eta edateko uraren gero eta erreserba gutxiago badaude eta ura kutsatzen jarraitzen badugu?

U2 165

© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalteordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.