
1 minute read
HELBURUA AURRERA
Uraren garrantziaz kontzientziatzea
1 Egin gogoeta, Ondorioak eta emaitzak (OeE) pentsamendu-teknikaren bidez, gure eguneroko bizitzako ekintzek uraren erabileran izan dezaketen ondorio kaltegarriei buruz. Horri buruz hausnartzea oso lagungarri gertatuko zaizue, jendea ura ongi erabili eta zaindu beharraz kontzientziatzearen aldeko zuen pankartarako leloa sortzeko ideiak emango baitizkizue.
OeE
Zerbait egiten baduzu (jolastu, kirola egin, atseden hartu, partekatu, gorputza babestu, gozokiak jan, arropa egokia ez jantzi)…
Epe luzera
Zer gerta daiteke? Zer ondorio izango ditu? Zer emaitza izango ditu?
Zuretzat ?
Besteentzat
– Parekoentzat: ikaskideentzat, lagunentzat, anaiarrebentzat…
– Helduentzat: irakasleentzat, gurasoentzat, aitonaamonentzat…
Epe motzera
Zer gerta daiteke? Zer ondorio izango ditu? Zer emaitza izango ditu?
Zuretzat ?
Besteentzat
– Parekoentzat: ikaskideentzat, lagunentzat, anaiarrebentzat…
– Helduentzat: irakasleentzat, gurasoentzat, aitonaamonentzat…
Galdetu hau zeure buruari!
Pertsona batzuek ur garbia erabiltzeko aukera dute, baina ez denek. Zuzena iruditzen al zaizu?
N ola ikasi dut?
1 Zerbait ikasi al duzu? Zer irudi gogoratzen dituzu? Ikasi duzunetik zer gustatu zaizu gehien? Zertarako da baliagarria ikasi duzuna? Zertarako balioko dizu zure eguneroko bizitzan?
2 Hausnartu eta azaldu aurrerantzean zer hobetzen jarraitu dezakezun, eta egin gogoeta, halaber, ikaskideek hobetu ditzaketen alderdiei buruz.
Zure ustez, nork du egoera horren errua? Errudun horiexek berak al dira arazoari soluzioa aurkitzeko modua dutenak?
Zer gertatuko ote da 50 urte barru, baldin eta edateko uraren gero eta erreserba gutxiago badaude eta ura kutsatzen jarraitzen badugu?