2 minute read

Nola funtzionatzen dute ekosistemek?

Next Article
HELBURUA AURRERA

HELBURUA AURRERA

Ikusi al duzu inoiz zuhaitz bat animaliaren bat ehizatzen? Izaki bizidun guztiok ez ditugu elikagaiak modu berean lortzen.

Ekosistemek haiek osatzen duten elementu guztien artean sortzen diren erlazioei esker funtzionatzen dute. Izaki bizidunen artean, elikadura-harremanak dira nagusi.

Elikadura-harremanak

Ekosistemetako elikadura-harremanek bertan bizi diren izaki bizidunek elikagaiak nola lortzen dituzten adierazten dute.

Elikatzeko moduaren arabera, izaki bizidunek hiru funtzio bete ditzakete ekosistemetan:

Ekoizleak

Fotosintesiaren bidez, beren elikagaiak sortzen dituzten izaki bizidunak dira; autotrofoak, alegia. Halakoak dira, esaterako, landareak eta algak.

Kontsumitzaileak

Izaki bizidun horiek beste izaki bizidunetatik eskuratzen dituzte beren elikagaiak.

Ekosistemetan, animaliak dira kontsumitzaile nagusiak. Hiru motatakoak izan daitezke:

Haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte.

Belarjaleek landareak jaten dituzte.

1 Gogoratu aurreko unitateetan ikasitakoa, eta adierazi zer erreinutakoak diren ekosistemetako izaki bizidun ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.

Deskonposatzaileak

Izaki bizidun horiek beste izaki bizidun batzuen hondakinak deskonposatzean lortzen dituzte elikagaiak. Halakoak dira, besteak beste, bakterioak eta zenbait onddo, hala nola lizunak.

Orojaleek landareak eta animaliak jaten dituzte.

Elikatze-kateak

Elikatze-kateak ekosistemetako izaki bizidunen arteko elikadura-harremanak gezien bidez erakusten dituzten eskemak dira.

Eskema horietan, jaten duen izaki bizidunari begira jartzen da gezia.

Elikatze-katea

Igelak barraskiloa jaten du

2 Erreparatu elikatze-kateari, eta osatu esaldia koadernoan:

....... landarea jaten du; ....... barraskiloa jaten du; eta ....... igela jaten du.

Barraskiloak landarea jaten du

Zer dugu afaltzeko?

Berez, izaki bizidun bakoitza elikatze-kate bat baino gehiagoren parte da. Zenbait elikatze-kateren konbinazioak elikatze-sare bat osatzen du.

Erreparatu elikatze-sare bat erakusten duen eskuinaldeko irudiari. Bertan, behealdeko izaki bizidunak jaso dira, baina haien izenak zenbakiekin ordezkatuta.

Irakurri zer dioen izaki bizidun bakoitzak, eta identifikatu zer zenbaki dagokion. Irudikatu koadernoan sare hau bera, zenbakien lekuan izenak idatzita.

Itsas uraza

Eguzki pixka bat, ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak baino ez ditut behar.

Fitoplanktona nire janari gustukoena da.

Itsas izarra

Muskuiluerrazio bat, mesedez.

Karramarroa

Azeriak igela jaten du

Fitoplanktona

Ezin ederragoak dira muskuiluak!

Itsas trikua

Nik nahiago dut itsas uraza.

Antxeta Guk bezalaxe orduan!

Oso gustuko ditut itsas trikuak eta izarrak, baina karramarroa are gehiago gustatzen zait

Ekosistemetan, elikatze-kateak eratzen dira, eta haiei jarraikiz izaki bizidun batzuek beste batzuk jaten dituzte.

Muskuilua

Ekosistemen aniztasun handia

Zure ustez, izaki bizidun mota berdinak bizi dira aintziretan eta basamortuetan? Ekosistemak ezin desberdinagoak izan daitezke!

Ekosistema motak

Ekosistemak hainbat modutan sailkatu daitezke.

Zer-nolako ingurunetan dauden, ekosistemak hiru motatakoak izan daitezke: lehorrekoak, uretakoak edo mistoak (halakoetan, ingurunearen zati bat lehorrekoa da eta bestea, uretakoa).

Ekosistemak sailkatzeko beste modu batek, aldiz, gizakiak haietan duen esku-hartzea hartzen du kontuan:

• Ekosistema naturaletan, ez dago gizakiaren esku-hartzerik edo haren esku-hartzea oso txikia da.

• Ekosistema gizatiartuek, berriz, gizakia barne hartzen dute edo giza jarduerarekin lotuta dagoen elementuren bat, gutxienez.

Kostaldeko ekosistema

Ekosistema mistoa da, itsasoko ur gaziak bustitako hondartzaz eta labarrez osatua.

Bertan, algak daude (hala nola itsas uraza eta laminaria); landareak (besteak beste, posidonia eta salicornia); eta animaliak (esaterako, karramarroak, lapak, muskuiluak, txibiak, arrain mota ugari, antxetak eta ubarroiak).

Urmaeletako ekosistema

Zelaietako ekosistema

1 Adierazi zer ezaugarri dituzten kostaldeko ekosistema mistoek.

2 Asmatu kate trofiko bat zelaietako ekosistemaren animalia batzuekin.

Ur gezako ekosistema mistoa da.

Bertan, ur gezako alga haritsuak daude; landareak (hala nola ihiak, kanaberak eta nenufarrak); eta animalia ornogabeak (esaterako, barraskiloak, karramarroak, zizareak, sorgin-orratzak eta eltxoak) eta ornodunak. Azken horiek anfibioak (igelak, arrabioak eta uhandreak), hegaztiak (hala nola ahateak, beltxargak eta koartzak) eta era askotako arrainak izan daitezke.

Lehorreko ekosistema naturala da, eta ohikoa da eremu lau samarretan.

Bertan, nagusi dira landare belarkarak (esaterako, gramineoak eta belarrak).

Eremu epeletako zelaietan, hainbat animalia daude: intsektu ugari (hala nola matxinsaltoak, erleak eta inurriak) eta armiarmak; narrastiak (adibidez, sugeak eta muskerrak); askotariko hegaztiak (baita harrapari batzuk ere); zenbait karraskari (besteak beste, basasaguak eta lursaguak); eta beste ugaztun batzuk (hala nola erbiak, untxiak eta azeriak).

3 Imajinatu ekosistema bat zarela. Hautatu zein izango zinatekeen, eta idatzi hitzaldi bat, ekosistemen festa batean zeure burua aurkezteko.

This article is from: