2 minute read

Z er ikasi dut?

1 Idatzi termino hauen definizioak: a) Ekosistema b) Moldaera c) Baliabide natural d) Ekoizle

2 Begiratu izaki bizidun hauen irudiei, eta esan: a) zein diren kontsumitzaileak. b) zein diren ekoizleak. c) zein diren deskonposatzaileak. a) Ekosistemak izaki bizidunen multzo batez osatuta daude. b) Izaki deskonposatzaileak txanpiñoiak, perretxikoak eta lur-zizareak dira. c) Landareak eta onddoak dira ekosistemetako izaki bizidun ekoizleak.

8 Erreparatu irudiari, eta azaldu zer kalte eragin duen gizakiak ekosistema horretan eta zer ondorio izan ditzakeen.

3 Asmatu kate trofiko bat aurreko ariketako izaki bizidun batzuekin.

4 Esaldi hauek okerrak dira. Idatzi behar bezala koadernoan.

5 Idatzi ekosistemek ematen dizkiguten baliabide naturaletako hiru.

6 Ikertu zer jaten duten balea urdinek. Marraztu balea horietako bat barne hartzen duen kate trofiko bat.

7 Zer dira lehengaiak? Idatzi hiru adibide zure koadernoan.

9 Bilatu gure inguruan desagertzeko arriskuan dagoen espezieren bati buruzko informazioa. Adierazi zer dela eta dagoen desagertzeko arriskuan.

10 Zer dira Garapen Jasangarrirako Helburuak?

Azaldu horietako bi, zure hitzak erabiliz.

11 GJHetako bat «Hondakinen arazoa konpontzea» da. Zure ustez, zer egin dezakezu, arazo hori konpontzen laguntzeko?

12 Idatzi klima-aldaketari buruzko testu bat. Azaldu, lehenengo, zerk eragiten duen, eta, gero, zer ondoriok erakusten duten gaur egun gertatzen ari dela.

13 Esan zer hiru ekintza egin ditzakezun zure egunerokoan, ekosistemak ez aldarazteko.

Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-albuma osatzea, webgunean: anayaharitza.es

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntza behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu

Eguneroko objektu batzuen biografia jasangarria idatziko dugu

1 Bakarka edo bikoteka, hautatu objektu hauetako bat. Nahi izanez gero, bururatzen zaizkizuen beste zenbait objektu proposa ditzakezue:

Egurrezko idazmahaia

Aluminiozko freskagarri-potoa

Ingurunearen

Kotoizko kamiseta

Ezagueraren paperezko liburua Zeramikazko loreontzia

2 Kopiatu eta osatu zuen koadernoan aukeratu duzuen objektuaren «bizitzari» buruzko denbora-lerro hau. Behar baduzue, bilatu informazioa edo galdetu norbaiti:

FABRIKAZIOA

Zer materialez egina dago objektua?

Nondik eskuratzen dira material horiek?

ERABILERA NAGUSIA

Zertarako erabiltzen da objektu hori berritan, lehenengoz baliatzen denean, alegia?

Zer egin genezake objektu horren behar hain handia ez izateko?

3 Denbora-lerroko informazioa baliatuta, idatzi zuen objektuaren biografia jasangarria. Imajinatu objektu hori zaretela, eta kontatu lehen pertsonan nolakoa izan den zuen bizitza. Esate baterako:

N ola ikasi dut?

BESTE ERABILERA BATZUK

Zer beste modutan erabil daiteke objektu hori agortuta edo kaltetuta dagoenean, edo dagoeneko nahi ez dugunean? Posible al da objektua eraldatzea, beste zerbait izan dadin, edo beste norbaiti ematea?

Beirazko botila

BIRZIKLATZEA

Non birzikla daiteke objektu hori?

Edukiontzi jakin batera bota ala garbigunera eraman behar da?

Kaixo, guztioi. Bai, egurrezko sardexka bat naiz. Urte askotarako! Duela urte batzuk egin ninduten, banbu- landare luze-luze bat erabilita. Hasiera batean, jateko erabili ninduten...

1 Kopiatu ondoko irudia, eta adierazi zenbat puntu merezi dituzun alderdi bakoitzean. Gero, lotu puntuak; zenbat eta handiagoa izan pentagonoa, orduan eta hobea izango da zure ikaskuntza-egoera.

2 Azaldu zer sentiarazten dizuten egoera hauek: uretako ekosistema batzuk plastikoz josita daude eta zenbait animalia desagertzeko arriskuan, basoak moztu dituzte... Zer egingo zenuke horrelakorik ez gertatzeko?