4 minute read

Ekosistemak erabiltzen ditugu

Hiri batean bizi bagara ere, ekosistemetatik eskuratzen

ditugun era guztietako gauzak behar ditugu.

Ekosistemetatik baliabide naturalak eskuratzen ditugu.

Ekosistemek sortzen duten baliabide orori baliabide natural esaten zaio. Gizakiok gure beharrak asetzeko erabiltzen ditugu baliabide horiek.

Airea

Elikagaiak

Hala nola nekazaritzari esker lantzen eta biltzen ditugun landareak; abeltzaintzari esker animalietatik lortzen ditugun haragia, arrautzak, esnea eta abar; eta arrantzari esker itsaso eta ibaietan harrapatzen ditugun beste hainbat izaki.

Ekosistemek arnasteko aire garbia ematen digute.

1 Ideiabiltzarra Taldeka, erreparatu inguruan dituzuen gauzei, eta zerrendatu izaki bizidunetatik eskuratzen ditugunak.

Lursailak

Lur-eremuak hartzen ditugu, besteak beste, lurra lantzeko eta animaliak hazteko, eta herriak, hiriak, errepideak, itsas portuak, aireportuak, industriak eta abar eraikitzeko.

Ura

Hainbat gauzatarako behar dugu ura: edateko, higienea egoki egiteko, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako, energia sortzeko, industriarako, aisialdi-jardueretarako eta abar.

Ekosistemek honako hauek ematen dizkigute

Ongizatea

Ekosistemak ongizateiturri dira. Esate baterako, paisaien edertasuna goza dezakegu edo aire zabalean ariketa fisikoa egin.

Lehengaiak

Eguzkiari, haizeari, egurrari eta ikatzari esker, besteak beste, energia lortzen dugu. Arroketatik, eraikuntzarako materialak, objektu jakin batzuk egiteko metalak... eskuratzen ditugu. Eta izaki bizidun batzuetatik, ehunak egiteko zuntzak (hala nola artilea eta kotoia), eraikuntzarako egurra... lortzen ditugu.

Nire lanbidea: akuikultura-ekoizlea

Kaixo, Argiñe dut izena, eta akuikultura-ekoizlea naiz. Akuikultura itsaso eta ibaietako abeltzaintza da. Arrainak eta uretako beste zenbait animalia hazten ditugu, hala nola muskuiluak, elikagaiak eskuratzeko. Gutako batzuek itsas algak hazten ditugu; itsasoko nekazari-antzekoak gara!

Gure haztegian lupia izeneko arrain mota hazten dugu. Horretarako, hesi batzuk jartzen ditugu itsas barruan, kostaldetik ez oso urruti. Hala, lupiek aske egiten dute igerian, eta nahi bezala elikatzen dira.

Lupiak zaintzeko zereginak

1. Arrainkumeentzat, alga mikroskopikoz egindako elikagaiak prestatu.

2. Uraren higiene-baldintzak egiaztatu.

3. Lupia helduak arrain-irinarekin elikatu.

4. Itsas barruko hesia egoki eta bere lekuan kokatuta dagoela egiaztatu.

2 Zer jaten dute arrainkumeek? Eta zer lupia helduek?

3 AGA Zure ustez, zergatik da akuikultura-ekoizleen zereginetako bat itsas barruko hesia egoki eta bere lekuan kokatuta dagoela egiaztatzea? Zer gertatuko litzateke hori egingo ez balute?

4 Bilatu informazioa, akuikulturaren bidez arrainak ez diren zer beste itsas animalia hazten diren jakiteko. Jarri hiru adibide, eta egin laburpen txiki bat, horietako bakoitza zer baldintzatan hazten den azaltzeko.

Zure bizitzako zer elementu eskuratzen dituzu ekosistemetatik? Bururatzen al zaizu baten bat?

Ekosistemak oker erabiltzen ditugu?

Lurrean, ekosistemak erabiltzen ditugun

hainbeste gizaki gaudenez, arazo kezkagarri batzuk eragin ditugu.

Honako hauek dira, baliabide naturalak erabiltzean, gizakiok eragiten ditugun kalte nagusiak:

Baliabideak agortzen ditugu

Agortu daitekeen baliabide baten kantitate handia kontsumitzen dugunean, edo baliabide horrek leheneratzeko behar duena baino azkarrago kontsumitzen dugunean, baliabide hori agortzen edo gehiegi ustiatzen ari gara.

Kutsatu egiten dugu

Gure industria-, nekazaritza- eta abeltzaintzajarduerek ingurunea kutsatzen dute, besteak beste, kea eta beste hondakin batzuk sortuz.

Halaber, kutsatu egiten dugu mota askotako hondakinak ingurunera botatzean: plastikoak, arropa, era askotako zaborra, etab. Zarata handia ateratzea eta gaueko gehiegizko argiztapena ere kutsatzeko modu bat dira.

Leku asko hartzen dugu

Hiriek eta herriek, errepideek, portuek, industriek, soroek eta larreek lur-eremu handiak hartzen dituzte.

Ondorioz, gainerako izaki bizidunek leku gutxiago dute bizitzeko, eta horrek arriskuan jar ditzake.

Espezie exotikoak sartzen ditugu

Ondorioak jakin gabe edo nahita, ekosistemetan jatorrizkoak ez diren espezieak sartu ditugu.

Ekintza horrek ekosistemetako berezko espezieak kaltetu ditzake.

Oso ari gara basoak mozten, modu naturalean leheneratzeko behar dutena baino azkarrago. Baso asko dagoeneko desagertu dira.

Kostaldeko eremu askotan, hotel-gune handiak eraiki ditugu, horretarako hondartzak eta itsaslabarrak hartuz (haietako batzuk balio natural handikoak).

Hiri handi batzuetako gaueko argi distiratsuek beste izaki bizidun batzuen bizitzan eragiten dute (hala nola hegaztiak eta saguzarrak).

Espainiako haztegietan, jatorrizkoak ez diren espezie batzuk hazten dituzte; bisoi amerikarra, esaterako. Bisoi horietako askok ihes egin dute, eta bertako espeziea ordeztu dute, bisoi europarra, alegia.

Plastikoek itsasoan eragindako kutsadura oso arazo larria da. Ozeano Barean, Espainia baino askoz handiagoa den zabor-uharte bat dago, ur-azalean flotatzen.

1 Azaldu kontzeptu hauek, zure hitzak erabiliz: a) Gehiegizko arrantza b) Soinu-kutsadura b) Espezie exotikoa.

2 Begiratu arretaz orrialde hauetako irudiei, eta lotu gizakiok ekosistemetan eragiten ditugun kalte hauekin: baliabideen gehiegizko ustiapena, kutsadura, lur-eremu handiak hartzea, espezie exotikoak sartzea.

3 Iragarpena Zure ustez, etxe-orratz altu-altuak eraikiko bagenitu, zenbait hirik lur-eremu handiak hartzea saihestuko genuke? Horrek zer alde on eta txar dituela uste duzu?

Arazo horiei guztiei konponbiderik eman ezean, ezingo dugu, orain arte bezala, ekosistemei onura ateratzen jarraitu.

Zer ondorio dakartza ekosistemak oker erabiltzeak?

Ekosistemak kaltetzen direnean, kaltetu bakarrak ez gara gizakiok izaten. Horren ondorioz, beste izaki bizidun batzuk desagertu ere egin daitezke!

Ekosistemetan eragiten ditugun kalte guzti-guztiek ondorioak dituzte haietan bizi diren izaki bizidunetan, izan zuzenean edo zeharka.

Kalte horien ondorioak larriak izan daitezke, baita atzeraezinak ere kasu batzuetan. Esate baterako:

• Landare-espezie bakar bat suntsitzeak landare hura, esaterako, elikatzeko edo babesteko behar duten hogei animalia mota desagertzea ekar dezake.

• Basoetako ekosistemak desagertzeak beste hainbat ekosistemari eragiten die, hala nola kostaldekoei, polarrei eta nekazaritza-lursailetakoei.

Kalteek eragindako ondorioak

Baliabideak erabiltzean gizakiok eragiten ditugun kalteen ondorioak era askotan gelditzen dira agerian.

Ekosistemak oker erabiltzeak dakartzan ondorio batzuk

Basamortutzea Espezie jakin batzuk desagertzea edo suntsitzea

Izaki bizidunen gehiegizko ustiapena eta haiek bizi diren ekosistemetan eragin ditugun kalteak direla eta, izaki bizidunen espezie asko arriskuan daude. Animalia eta landare batzuk dagoeneko desagertu dira, eta, beste batzuk desagertzeko arriskuan daude.

Lurreko eremu zabalak basamortu bihurtzen ari dira arazo hauek direla eta: ura agortzea, lurzorua eta landaredia galtzea, suteak, kutsadura, etab.

Neurtu planetan duzun aztarna

Aztarna ekologikoa gure eguneroko jarduerek planetari eragiten dioten kaltea neurtzeko modu bat da.

Orain, energia-iturriak erabiltzean uzten dugun aztarna ekologikoa neurtuko dugu. Horretarako:

1 Erantzun inkestako galderei, eta puntuatu zure erantzunetako bakoitza.

2 Batu erantzun guztien puntuak, eta, azken emaitza kontuan hartuta, begiratu zer kolore dagokion zure aztarnari.

3 Aztertu zure emaitza: a) Zure ustez, zer esan nahi du kolore bakoitzak? b) Zer kolore lortu duzu? Hausnartu emaitzaren inguruan.

1 Hondakinak sailkatzen dituzu, gero haiek birziklatzeko edo berrerabiltzeko?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

2 Leku batetik bestera joateko, oinez eta bizikletaz joaten zara?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

3 Bainatu beharrean, dutxa hartzen duzu?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

4 Txorrota ixten duzu, hortzak garbitzen dituzun bitartean?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p

5 Erabili behar ez dituzun gailu elektronikoak itzaltzen dituzu?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p c) Zer kolore lortu duzue gelako ikaskide gehienek? Eztabaidatu gelan izan dituzuen emaitzei buruz. 17 p baino gehiago 11-16 p 6-10 p

6 Zure gelatik irtetean, argiak itzaltzen dituzu?

Inoiz ez 3 p Batzuetan 2 p Gehienetan 1 p p: puntu

Klima-aldaketa

Industriak, hiriek, autoek eta abarrek sortzen di tuzten gasek airea kutsatzen dute, eta kutsadura horrek eraginda atmosfera eta ozeanoetako ura berotzen ari da. Ondorioz, Lurraren klima alda tzen ari da.

Klima-aldaketaren ondorio batzuk dagoeneko antzeman ditzakegu. Esate baterako:

• Glaziarretako eta eremu polarretako izotza urtzen ari da.

• Leku batzuetan, tenperaturak gero eta altuagoak dira udan (bero-boladak), eta gero eta hotzagoak neguan.

Klima-aldaketa espezie guztioi eragiten digun arazo larria denez, beharrezkoa da hari aurre egitea.